Page 1

Euskal Herriko hezkuntza eragile gehienok, ikasle, familia, langile eta beste hainbat elkarte eta erakundek, argi adierazi dugu azken hilabete luzeetan Wert hezkuntza ministroak inposatu nahi duen LOMCE hezkuntza erreformarekiko gure aurkakotasuna. Zentralizatzailea, adoktrinatzailea, uniformatzailea, atzerakoia, segregatzailea eta elitista den lege hau bertan behera uzteko exijitzen dugu eta inola ere ez dugu onartzen Euskal Herrian inposa dezaten. Hau honela, ekainean aurreratu moduan, hezkuntza komunitate osoari eta euskal herritarrei dei egiten diegu urriaren 12an Bilboko kaleak betetzera LOMCEri aurkakotasuna adierazi eta aurre egiteko eta hezkuntza sistema propioa aldarrikatzeko. Mobilizazio honen bidez, gure desadostasuna agertzeaz gain, Euskal Herriko alderdi politikoei eta Nafarroa eta EAEko legebiltzar eta gobernuei eskatzen diegu LOMCEa gure herriko ikastetxeetan inola ere ez dezatela aplika eta horretarako bitarteko guztiak erabili ditzatela. Modu berean, hezkuntza eragileok gure konpromisoa berresten dugu LOMCEri aurre egin eta gure herrian aplika ez dadin estrategia komunak lantzeko. Bestalde, azken hamarkada luzeetako bideari jarraituz, hezkuntzako eragile ezberdinok, konpromisoa adierazi nahi dugu eraso hauei guztiei aurre egingo dien eta Euskal Herrian behar eta nahi dugun hezkuntzari erantzungo dion hezkuntza sistema propioa eraikitze bidean pauso berriak emateko. Honegatik guztiagatik, dei berezia egiten diegu ikasle, familia, hezkuntzako langile eta herritar orori datorren urriaren 12an, arratsaldeko 17:30etan Jesusen Bihotzetik abiatuta, Bilboko kaleak betetzera.


La práctica totalidad de los agentes educativos de Euskal Herria, alumnado, familias, trabajadores y trabajadoras y otras muchas asociaciones y organizaciones, hemos mostrado durante los últimos meses nuestra oposición frente a la reforma educativa que trata de imponer el ministro de educación Wert. Exigimos la retirada de esta ley centralizadora, adoctrinadora, uniformizadora, regresiva, segregadora y elitista y que de ningún modo se imponga en Euskal Herria. Tal y como se adelantó en junio, llamamos al conjunto de la comunidad educativa y la sociedad de Euskal Herria a que el próximo 12 de octubre salga a llenar las calles de Bilbao para mostrar nuestro rechazo a la LOMCE, tratar de hacerle frente y reivindicar nuestro propio sistema educativo. Por medio de esta movilización, además de mostrar nuestra oposición a la LOMCE, exigimos a los partidos políticos, parlamentos y gobiernos tanto de Navarra como de la CAPV, que de ninguna manera apliquen esta reforma en nuestros centros educativos y que desplieguen todos los medios para evitarlo. Del mismo modo, los agentes educativos reafirmamos nuestro compromiso para desarrollar estrategias comunes para hacer frente a la LOMCE y evitar que sea aplicada en Euskal Herria. A su vez, dando continuidad al camino recorrido las últimas décadas, los diferentes agentes educativos queremos mostrar nuestro compromiso para dar nuevos pasos en la construcción de nuestro propio sistema educativo que haga frente a ataques de este tipo y responda a las necesidades y la voluntad de nuestro pueblo. Por todo ello, hacemos un llamamiento especial al alumnado, a las familias, trabajadoras y trabajadores del ámbito educativo y al conjunto de la ciudadanía a que el próximo 12 de octubre, partiendo a las 17:30 de la Plaza del Sagrado Corazón, a llenar las calles de Bilbao.

Lomce manifestazioa  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you