Page 1

>> Udaletik - Donostiako ezker abertzalearen buletina - 2012ko azaroa

>> Mozioen kunplimentua eta PPSOENV koalizioa >>>>>>>>>>>>>>

U

dal gobernuan plenoak onartutako mozioak betetzen ez ditugula irudikatzea, oposizioaren azken joko zikinetako bat izan da. Ideia hori behin eta berriro azpimarratuz, gure gestio eredua zikindu nahi dute. Nolabait, ez ditugula joko arauak errespetatzen, autoritarioak garela, ez dugula jokaera demokratikorik... Aurpegia behar da gero, behin eta berriro, gezur borobiletan oinarritutako baieztapenak zabaltzeko. Ezagutu beharreko hainbat datu Batzorde ezberdinetan 1400 galdera sartu dituzte (aurreko legegintzaldietako kopuruetatik oso urrun) eta mozioen kasuan, datua izugarria da: gu heldu aurreko kurtsoan 12 mozio aurkeztu baziren, azken honetan 263. Atera kontuak! Hala ere, Udal Gobernuak horietatik 159 bete ditu, horien %70. Eta ez ditugula betetzen esan, eta horren lasai geratzen dira. Oposizioak, batzorde ezberdinak prestatzen, beraien galderak erantzuten... lanez ito nahi gaitu, honela gure dinamika

propioa oztopatzeko. Argi somatu dugu azken aldian asmo hori. Eta plenoetaz zer esan, beraien antzerkia aurrera eramateko plaza ezin hobe bilakatu dutela, “acoso y derribo� estrategiaren guda zelai nagusia. Udala geldirik dagoela, dena gaizki egiten dugula... Ondo antolaturik joaten da oposizioa bertara. Ezin aipatu gabe utzi, Diario Vascoren patrozinioa daramala funtzioak. Zabaldu beharrekoa da, PP, PSOE eta PNVk hauteskundeen ostean jaiotako koalizio gisa funtzionatzen dutela. Hiru alderdiek 134 aldiz batu dituzte beraien bozkak Bilduren aurka. Kasualitatea izango ote da, hauteskundeen aurreko azken plenoan inoiz baino gehiagotan elkarrekin bozkatu izana? Horren aurrean, aukera bakarra dugu eskura: gure bidetik lanean segitzea eta herritarrei egiten dugunaren berri zuzena ematea hain zuzen ere. Egiten dugun guztia ondo azaltzea da gure antidoto eraginkorrena, eta horretarako, militanteok gara komunikabiderik zuzenena. Gure esku ere badago, beraz.

>> Oposizioko alderdiek 134 aldiz batu dituzte haien bozkak Bilduren aurka. >> Bildu heldu aurreko kurtsoan 12 mozio aurkeztu ziren. Azken honetan 263. Atera kontuak! >> Gainera, horietatik 159 bete ditu Udal Gobernuak. %70a, alegia >> Egiten dugun guztia ondo azaltzea da gure antidoto eraginkorrena, eta horretarako, militanteok gara komunikabiderik hedatuena.

>> Urkijote Inkisidorea >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>

A

zken hilabeteotan Espainiako Gobernu Ordezkari Urkijok, bere protagonismoa hartu nahi izan du, gure udaletxearen jarduna mehatxu bidez fiskalizatuz. Lehenik, errepublikaren egunean bandera errepublikarra jartzeagatik jarri zuen salaketa. Ondoren espainiakoa urraturik zegoelako. Gerora, jai egun inposatuetan langileei lanera joateko aukera emateagatik. Azkena, Zinezi, euskal presoen egoera lantzen duen “Barrura begiratzeko leihoak� filmari emandako diru laguntza dela eta. Etengabe zelatan dugu inkisidore berria, eta honek, gogorazi besterik ez digu egiten, espainiar estatuan dagoen kalitate demokratiko eskasa. Mehatxu eta lege bitartez, presioa eragin nahi digute, instituzioetatik aldaketa politikoa eta sozialaren bidean urratsak eman ditzagun ekididin asmoz.

mozioen kunplimendua eta PPSOENV koalizioa  

oposizioaren azkenak

Advertisement