Issuu on Google+

ZARAUZKO EZKER ABERTZALEKO UDAL TALDEA                                                              ERREKLAMAZIOAK

Zarauzko Udalekoko aurrekontua 2010 Ezker Abertzaleko udal taldearen erreklamazioak

ERREKLAMAZIOEN TESTUINGURUA Onartu dira behin­behinean 2010eko aurrekontu orokorrak. Esan gabe doa, aurrekontu hauen  testuingurua   bizi   dugun   egoera   ekonomikoak   ezaugarritua   dagoela.   Herritarren   beharrak   handien  direnean,   hauei   erantzuteko   bitartekoak   urriak   dira.   Egoera   honetara   ez   gara   iritsi   egun   batetik  bestera,   besterik  gabe;   egoera   honetara  iristea,   espekulazio  hutsean   oinarritutako   mozkin   pilaketa  bultzatzen   duen   ekonomia   kapitalista   basatia   eta   berau   gauzatzeko   hartutako   erabaki   okerren  ondorioa da, beti ere gutxi batzuen mesedetan eta gehiengoaren kaltetan. Udal   batzarrean   buruturiko   bileran,   talde   batek   eta   besteak   esanak   entzunda,   egoeraren  ezinbesteko   onarpen   etsia,   jarrera   pasiboa   eta   menpekotasuna   nabarmendu   ziren,   antzerako  esaldietan:  bizi dugun egoera ekonomikoarekin ezin dira aurrekontu hobeak onartu; ez zaigu inori   gustatzen   baino   diru   laguntzak   jaitsi   beste   aukerarik   ez   dugu   izan;   eskerrak   estatutik   datorren   diruarekin aurrekontuak itxuratuko ditugun ... Jarrera  hau  ez da  onargarria,   are   gutxiago   batzuengan,  noiz  eta  taldekideek beste  eremu  batzuetan   erabaki  okerrak  bultzatu   eta   onartu   dituzten,   kasu   fiskalitate   politikaren   onarpenean   eta  gauzatzean. Egoera hau dela eta ezin da besoak gurutzaturik gelditu eta zerbait iritsi edo gertatuko  zain egon. Udalak bere ahalmenen neurrian, jarri dezake bere hondar alea gauzak beste era batetara  egin eta egoera beste bat izan dadin. Udalak aurrekontuak egiteko beharrezko baliabideak izan behar ditu eskura eta ez adabakiak,  askotan   propaganda   neurri   hutsak   direnak,   E   plana   eta   antzerakoen   moduan.   Honekin   lotuta,  funtsezkoa da Euskal esparru sozioekonomikoa eratzeko urratsak ematea, gainontzean Estatua eta  bertatik eratorritako administrazio sareetan kateaturik beraiekin batera hondoratuko baikara. Bileran, baita ere taldeek adierazitakoaren haritik, nolabaiteko presa sumatu da aurrekontuen  onarpenean. Guk kanpotik jarraitu dugu eta ezin ezer ziurtatu zentzu horretan, baina bai prozedura  salatu.   Aurrekontuetan   ere   herritarren   parte   hartzea   bultzatu   behar   da,   bai   prestaketan,   bai  onarpenean, bai jarraipenean eta baita balantzea egiteko orduan ere. Parte hartzea ezin da mugatu  zinegotzi   eta   hauen   lagun   eta   enparauek   eginiko   ekarpenetara,   batzuk   saritu   eta   beste   batzuk  ahazteko arriskua baitago. Parte hartzeak irekia izan behar du eta ahalik eta jende gehienak parte  hartzeko bitartekoak jarri behar dira. Bestetik,   alkateak   sinatuta   “2010   ekitaldirako   aurrekontua”   izenburua   daraman   memoria  irakurrita,   zalantza   eta   nahasmena   sortzen   zaizkigu.   Aritmetikan   oso   iaioak   ez   bagara   ere,  aurrekontuek ez dute Aurrekontuen Egonkortasun Legea betetzen eta memorian bi aipamen egiten  zaizkio lege honi, berau aurrekontuak egiterakoan kontuan hartu dela adieraziz. Gaitz erdi, legea ez  balitz   kontuan   hartuko,   nola   aterako   liratekeen   aurrekontuak!   Kontuak   kontu   eta   alkatea   honetaz  jabetuko delakoan, udalak hiru hilabeteko epea izango du ekonomi eta finantza plangintza aurkezteko,  inondik ere gertutik jarraitu beharko den plangintza izango delarik. Bukatzeko,   udalbatzarra   herritarren   borondatea   kontuan   hartu   gabe   eratua   den   neurrian,  aurrekontu hauek ez dute zilegitasunik. Hala ere, bileran gure interbentzioan adierazitakoen ildotik, 

2010­02­19                                                                                                                                                               1


ZARAUZKO EZKER ABERTZALEKO UDAL TALDEA                                                              ERREKLAMAZIOAK

aurrekontuek   eduki   soziala   izan   beharko   lukete,   euskara   eta   herrigintza   bultzatu   beharko   lituzke,  genero arteko parekidetasuna sustatu beharko luke, herritarren eta herriaren beharretara egokitutako  inbertsioak   hartu   beharko   lituzke   bere   baitan;   bide   honetan   segidan   aurkezten   ditugun  erreklamazioak.

2010­02­19                                                                                                                                                               2


ZARAUZKO EZKER ABERTZALEKO UDAL TALDEA                                                              ERREKLAMAZIOAK

ERREKLAMAZIOAK Erreklamazioen ordena honela antolatu nahi izan da: aurrena sarreren erreklamazioa sartu da  eta ondoren gastuena, dagokien kapituluen ordenari gutxi gehiago jarraituz.

FINANTZAKETA SISTEMA ALDATU BEHAR DA Iazko   aurrekontuen   erreklamazioetan   egin   bezala,   aurtengoan   ere   udalen   finantzaketa  sistema salatu beharra daukagu, eginiko erreklamazioari muzin egin eta udal finantzaketa sistemak  bere   horretan   jarraitzen   baitu.   Finantzaketa   sistema   gabetik   goizera   alda   ezin   badaiteke   ere,  aldaketaren bidean urratsak eman daitezke, nahiz eta hauek xumeak izan. Jarraian sarrereren aurrekontu bateratuko taula erakusten da:

2010ko AURREKONTUA SARREREN AURREKONTU BATERATUA KAP. ZKIA.

1 2 3 4 5 6 7 8 9

KAPITULU IZENA

BATERATUA

%

ZUZEN.ZERGAK

5.644.600,00

17

ZEHAR.ZERGAK

700.000,00

2.1

6.800.077,24

20.4

TASA­BESTE.SARRE.

39.5

TRANSF.ARRUNTAK ONDARE SARR. INBERTSIO BESTERENG. KAPITAL TRANSFERE. FIN.AKTIB.ALDAKETAK FIN.PASIB.ALDAKETAK

14.496.699,16 2.803.160,36 100.000,00 77.000,00 30.409,11 2.648.506,34

43.5 8.4 0.3 0.2 0.1 7.9

GUZTIRA

33.300.452,21

100

Sarreren   egitura   iazkoaren   antzekoa   bada   ere,   aldaketa   batzuk   aipatu   behar   dira.  Transferentzia arrunten (4. kapitulua) eta inbertsioen ataletan (6) izaniko sarrera jaitsierak, ondare  sarrera (5) eta epe luzerako maileguaren (9) igoerarekin berdindu dira. Finantzaketa sistemako zuloa,  Gurmendiko   aparkalekuen   emakida   eta   mailegu   bidez   tapatu   da   2010eko   aurrekontuetan;   nola  tapatuko dira zuloak datozen urteetako aurrekontuetan? Finantzaketa sistema aldatzen ez den artean,  beti izango dira behar bezalako aurrekontuak egiteko zailtasun eta ezintasunak. Finantzaketa   sistemaren   zuloa   transferentzia   arruntetan   islatzen   da   eta   bizi  dugun   egoera  ekonomikoak   zulo   hau   are   sakonagoa   bihurtzen   dute,   sistemaren   gabeziak   agerian   utziz.   Iazko  aurrekontuekin   alderatuta,   bost   puntutako   jaitsiera   eman   da   atal   honetan   eta   ezaguna   da  transferentzia arruntetan pisua Udal Finantzaketarako Foru Funtsak duela (%84.5), zuzen zuzenean  zerga bilketarekin lotua dagoena. Finantzaketa sistemaren zuloaren izatea, zergen bilketa eta hauen banaketan oinarritzen da.  EAEn zerga bidez biltzen dena kutxa komunera doa. Kutxa honetatik, %10­12 artean Estatuko kupora  bideratzen da, eta gainontzekoa Lakua (%70) eta Foru Aldundien (%30) artean banatzen da. Datuok,  Gipuzkoara ekarrita banaketa honela gelditzen da: Lakuara %63, Foru Aldundira %15, kupora %12  eta azkenik udaletara %9. Banaketa   honen   proportzionaltasunik   eza   begi   bistakoa   da,   batak   eta   besteak   dituzten  konpetentziak kontuan hartuta: udaletara apurrak bideratzen dira eta berauen autonomia mugatzen  da. Banaketa desegokiari, langileen bizkar gain zamatzen den fiskalitate politika erantsi behar zaio.

2010­02­19                                                                                                                                                               3


ZARAUZKO EZKER ABERTZALEKO UDAL TALDEA                                                              ERREKLAMAZIOAK

Indarrean   den   fiskalitate   politikak,   kapital   errentak   babestu   eta   laguntzen   ditu,   ondareen  gaineko zerga desagerraraziz, elkarteen gaineko zerga tipoa jaitsiz eta antzerako neurriekin. Neurri  hauen eta egoera ekonomikoaren ondorioz, zerga bidez gutxiago bildu da, banatzeko gutxiago izango  da eta banaketaren azken onuradunak udalak direnez, iristen zaizkien apurrekin egin behar die aurre  dituzten egitekoei. Udalentzat   finantzaketa   sistema   duina   exijitzen   dugu,   garatu   behar   dituzten   konpetentziak  modu egokian garatzeko. Udalek aurrekontu duina behar dute beraien eginbeharrak aurrera eraman  eta  herritarrei  zerbitzu   egoki  bat  ziurtatzeko,  eta  ezin  dute  norbaiten  maukapetik  etorri  daitezkeen  sosen zain eskuak gurutzatuta gelditu, baliabideak hasieratik izan behar dituzte eskura eta ez mila  baldintzen menpeko. Hauek   kontuan   hartuta,   finantzaketa   sistema   aldatze   bidean   Zarauzko   Udalak   ondorengo  eskaerak egin behar ditu:  

Gipuzkoako Batzar Nagusiei, herrialdeko fiskalitate politika berrikusteko. Gipuzkoako   Batzar   Nagusiei,   Udal   Finantzaketarako   Foru   Fondoen   bidez,   herrietara   diru  gehiago bideratzeko.

EGITURA POLITIKOAREN KARGA Kontuan hartuta  politikarien  eta konfiantzazko  langileen soldatak  (Hiri Segurtasun Sailekoa  barruan dela), horiei dagokien Gizarte Segurantza eta alderdi politikoei ordaintzen zaiena, datu hauek  ateratzen zaizkigu:

Kontzeptua

2010

Politikariak: soldatak

571.212

Konfiantzazkoak: soldatak

240.356

Gizarte Segurantza

211.603

Alderdiei

64.440

Funtzionamendua

56.742,00

Guztira

1.144.353

Aurreko   legealdiko   gastua   bikoiztu   egin   da,   zerbitzu   publikoaren   ikuspuntuko   justifikaziorik  gabe gure ustez. Horregatik: 

Gobernu   itunean   hitzartutako   ordainsari   konpromisoak   bertan   behera   utzi   eta,  egitura   politikoaren   zama   ekonomikoa   arintzea   helburutzat   hartuta,   politikari  liberatuen kopura gutxitzea eskatzen dugu.

LANPOSTUEN DEDIKAZIOKO OSAGARRIA Aurrekontuko I. Kapituluko gastuetan (langileei dagozkienetan) sartuta dago hainbat langileri  esleitu zaizkien osagarriaren zenbatekoak. Osagarri horiek 2009ko urriaren 28ko Erabakiaren bidez  onartu  zitzaien hainbat langileri  eta, guztira, 39.000 euro  inguru bideratuko dira horretara. Soldata  gehigarri horren bidez langileek orduz kanpo sartu behar dituzten orduak konpentsatzen zaizkie. Langile talde bati soilik aplikatu zaionez osagarri hori –lehendik ordu erreserba onartua zuten 

2010­02­19                                                                                                                                                               4


ZARAUZKO EZKER ABERTZALEKO UDAL TALDEA                                                              ERREKLAMAZIOAK

langile guztiei ez­, neurri diskriminatzailea da, bere horretan hartuta. Horrez gain, ohiko ordutegiaz  gain ordu kopuru jakin bat bete behar izateak (kontutan izan gabe ordu horiek guztiak betetzen diren  edota beharrezkoak diren) ordu estrak ezkutatzea da. Eta hori onargarria ez denez Ezker Abertzalearentzat, proposamen hau egiten diogu Udalari: 

Kontratu­modalitate   ezberdinak   erabiliz   lanpostuak   sortzeko   aukeran   sakontzea,   lana   eta  ordainsariak egoki banatzeko ahalegina eginez.

AZPIKONTRATAK Zarauzko Udalak zerbitzuak eskaintzeko dituen giza baliabideen kostua aztertzen badugu,  horretara bideratutako zenbatekoa aurrekontu osoaren ia erdia dela ondoriozta dezakegu (%49  2010ean, %50  2009an). Komeni da, ordea, zenbateko horren banaketari erreparatzea: izan ere, giza  baliabideak ordaintzera 2010ean bideratuko den diru horren ia erdia (%43) azpikontratei dagokiona da  ( %44 2009an). Horrek erakusten du zenbat zerbitzu eskaintzen diren baliabide propioekin eta zenbat  bestelako enpresen bidez. Iazko joera bera dakusagu, beraz, 2010ean ere; ez da ezer aldatu zentzu horretan. Lan asko  emango ditu udalak azpikontrata bidez, eta hori ondorengo taulan ikus daiteke. Iazko eta aurtengo  ekitaldiei dagozkien pertsonal eta azpi kontratan emaniko lanen gastuak sartu ditugu. 

AZPIKONTRATAK UDALAREN LANGILE PROPIOAK

2009

%

2010

%

ALDEA

7.161.414 8.794.521 15.995.935

44,80 55,10

7.085.491 9.292.396 16.377.887

43,20 56,70

­75.923 495.875 421.952

Azpi kontratan emandako lanen zenbatekoa jaitsi bada ere, jaitsiera hori erabat koiunturakoa  da, aurrekontua taxutzeko hainbat sailek izan duten jaitsierari erantzuten diolako, hain zuzen.

Zergatik jaitsi da azpikontraten bidez emandako lanei dagokien zenbatekoa?  Jaitsiera  hori ez da gertatu orain arte azpikontraten bidez eman ohi diren hainbat lan langile propioen bidez  ematea erabaki delako. Inola ere ez, Ezker Abertzalearen iazko alegazioetako batek hori proposatzen  zuen arren; aitzitik, udalak lan batzuk ez egitea edo maila xumeagoan egitea erabaki duelako jaitsi da  azpikontraten   zenbatekoa:   kanpo   auditoretza,   aztarnategiko   lanak,   zerbitzuen   sektorea  euskalduntzea, kiroldegiko harrera zerbitzua, besteak beste. Sistematikoki   azpikontraten   alde   egitea   arriskutsua   da,   orokorrean   azpikontratatuen   lan  baldintzen   okertzea   eta   epe   luzera   gatazkak   sortzea   dakar,   Zarautzen   hainbat   kasutan   ikusi   den  bezala  (garbitzaileak,  lorazainak).  Jabetzen gara azpikontratekin  egun  batetik bestera  bukatzearen  zailtasunaz, baina joera hori aldatzeko neurriak hartu behar dira. Azpikontratetan emaniko lanak eta  zerbitzuak   aztertu,   eta   hautakoren   baten   gestioa   bere   gain   hartu   beharko   luke   udalak.   Zentzu  honetan, ondorengo proposamena luzatzen diogu udalari: 

2010ean laukoiztu egin denez (%400 hazi da) Museoaren kudeaketari dagokion zenbatekoa  (31.000 eurotik 124.000 eurora), eta, gainera, Museoko bestelako gastuak 20 aldiz handiago  izango   direnez   (%   2000,   hau   da   1.000   eurotik   20.000   eurora),   zerbitzu   hori   baliabide  propioekin eskaintzea, hau da lanpostu berriak sortzea eta horiek betetzeko deialdi irekiak 

2010­02­19                                                                                                                                                               5


ZARAUZKO EZKER ABERTZALEKO UDAL TALDEA                                                              ERREKLAMAZIOAK

egitea. Izan ere, zerbitzu hori eskaintzeko azpikontratarentzat gorde den zenbatekoak aisa  ematen du, gutxienez, plantillan teknikari eta administrari plaza bana gehitzeko.

LURZORU ONDAREA Harriturik   gaude   bi   urte   segidan   ez   delako   gasturik   proposatzen   lurzoru­ondarearen  partidan:

Erag.

Udala

Ekonomia

Funtzioa Zk

Azalpena

B

302

620

43

Lurzoruaren udal ondarea

00118

2008

2009

2010

637.950

0

0

Nahiz eta Lurzoruaren eta Hirigintzaren Legeak zera dioen: 114. artikulua.– Udal lurzoru­ondarerako aurrekontu­izendapena. 1.– Udalak bere urteroko aurrekontuetan udal­ondarerako izendatutako diru­kopuruak ezin izango du, inola ere, diru­sarreren I. eta II. kapituluen  batuketa osoaren % 10etik behera jo. Aurrekontuen azalpen­memorian zehaztu beharko da  diru­kopuru horren gutxieneko zein ehuneko aurreikusten den udal lurzoru­ondareen  xedeetako bakoitzerako. 2.– Aurrekontu­izendapenaren gutxieneko diru­kopuruari buruz aurreko paragrafoan ezarritako  araua lau urteko aldiei dagokie. Beraz, aurrekontu­ekitaldi jakinekiko aurreikuspen txikiago edo  handiagoak, lau urteko epe berberean, geroko aurrekontu ekitaldietan egin beharreko kontrako  aurreikuspenen bidez konpentsatu ahal izango dira, betiere ziurtatzen baldin bada aurreko  paragrafoan lau urte horietarako adierazitako urteko batez besteko % 10a betetzea.

Ez da betetzen, ezta ere, lege bereko 112. artikuluak dioena (“Administrazio publiko  bakoitzeko lurzoru­ondare publikoa burujabea eta administrazioaren gainerako ondaretik bereizia  izango da go”), kontu­hartzaileak bere txostenean dioen bezala. Eta ez dago inolako txostenik  argitzeko ea zer beste inbertsioren arabera eta zer alditan  betetzen ari den, edo bete nahi den, lurzoru­ondareari buruz agindutakoa. Hori dela eta, zera eskatzen dugu: Aurrekontuaren   espedienteari   eranstea   lurzoru­ondarearen   betekizunari   buruzko  txostena.  Sarreren   lehen   eta   bigarren   kapituluen   %10   izendatzea  Lurzoruaren   dual   ondarea  izeneko 000118 kontu­sailerako, hau da: 

2010­02­19                                                                                                                                                               6


ZARAUZKO EZKER ABERTZALEKO UDAL TALDEA                                                              ERREKLAMAZIOAK

Sarrerak

Zenbatekoa

1. kapitulua

5644600

2. kapitulua

700000

Guztira

6.344.600.00

% 10

634.460.00

SOFWARE LIBRERA MIGRAZIO PROGRESIBOA  Informazioaren eta Komunikazioaren Jendartean bizi gara eta, hortaz, informazioa bildu eta  kudeatzeko   eta   pertsonen   artean   komunikatzeko   modu   eta   baliabide   berriak   sortu   dira.   Aldaketa  horiek guztiek, noski, gure egunerokotasunean eragin zuzena dute eta, beraz, baita udal jardunean  ere.  Azken   urteotan   ordenagailua   ezinbesteko   lan   tresna   bilakatu   da   eta,   hori   horrela,  ordenagailuarekin lan egin eta eskaintzen dituen abantailez probesteko, ordenagailu horiek aplikazio  edo   programa   informatiko   egokiez   hornitzea   ezinbestekoa   da.   Aplikazio   horiek   ordea,   mota  askotakoak izan daitezke, funtzionalitate bereko sistema ezberdinen artean aukera daitekeelarik.  Sistema horien arteko ezberdintasuna, batez ere, eskuragarritasun eta hizkuntza­aniztasun  terminoetan   eta   lizentzia   motan   zehazten   da,   azken   honek   ekipo   eta   aplikazio   informatikoen  hornikuntza kostuetan  eragin  zuzena  duelarik.  Zentzu  horretan,  software  librea  sistema  jabedunak  baino eskuragarriagoa da, euskarara lokalizatu daiteke eta lizentzia librepean banatzen da, alegia,  lizentziak ez dira ordaindu behar. Hori   guztia   ardatz,   eta   bizi   dugun   egoera   ekonomikoa   oinarri,   gastu   arrunta   murriztea  beharrezkotzat   bezain   garrantzitsutzat   jotzen   dugu.   Murrizketa   hori   helburu   eta,   aurrekontuetan  azaltzen   den   software   gastua   kontutan   hartuta,   udaleko   ordenagailuetan   erabiltzen   diren   aplikazio  arrunten eta, oro har, software­egitura osoaren gaineko azterketa bat egin beharko litzatekeela uste  dugu.   Izan   ere,   software   librearen   aldeko   apustu   erreal   batek,   software   hornikuntzan   egindako  gastua bat­batean gutxituko luke. Horretarako: 

Software librerako migrazio progresibo posible bat planteatzeko beharrezkoa den azterketa  tekniko­ekonomikoa egiteko diru sail bat esleitzea eskatzen dugu.

GIPUZKOAKO HONDAKINEN KONTSORTZIOA Inoiz   ukatu   egin   zaigu,   baina   egia   da   Gipuzkoako   Hondakinen   Kontsortzioari   zuzendutako  partida badela erraustegia ezinbestekotzat duen hondakin politika gauzatzeko. Aurten 1.218.739 euro  jarri dira, edo eskatu dituzte, horretarako ere.

2010­02­19                                                                                                                                                               7


ZARAUZKO EZKER ABERTZALEKO UDAL TALDEA                                                              ERREKLAMAZIOAK

Berriki zera eskatu diote hainbat eragilek Gipuzkoako Foru Aldundiari: sei urtez atzera dezala  Zubietako errauste planta egiteko egitasmoa eta, bien bitartean, zabal dezala hondakinen gaineko  eztabaida irekia, orain arte egin ez dena.  Eskera   hori,   egokia   izateaz   gain,   aukera   paregabea   da   Kontsortzioarentzako   partidaren  ontasuna argitzeko. Horregatik, zera eskatzen dugu: 

Foru Aldundiaren eskatzea sei urtez atzera dezan errauste planta egiteko egitasmoa.

DIRU LAGUNTZAK Diru   laguntzak  %   10   jaisten   zirela   esan   zen   aurrekontua   behin­behingoz   onartu   zen   Udal  Batzarrean. Gutxiago eta gehiago jaisten dira, nondik begiratzen den. Diru laguntzak bere osotasunean hartzen baditugu, hau da, kontzeptu hauen arabera, egitura ekonomikoaren 481 epigrafekoak (irabazi asmorik gabeko erakundeei ematen zaiena), 480 epigrafekoak (familiei ematen zaiena), alderdi politikoei ematen zaiena kenduta, eta 471 epigrafeko batzuk (enpresei ematen zaiena): idatzizko komunikabideak; eskolaz kanpoko   ekintzak; Zarauzko telezerbitzuak,

  

zera ateratazen da

Kontzeptua

2009

2010

Aldea

Enpresei

151.000,00

121.900,00

­29.100,00

Familiei

318.064,00

370.814,00

52.750,00

Irabazizko xederik gabeko erak.

1.104.599,00

1.024.277,00

­80.322,00

GUZTIRA

1.573.663,00

1.516.991,00

­56672,00

Guztira % 3,6ko jaitsiera. Baina   diru   laguntza   horiek   berak   zertarako   ematen   diren   aztertzen   badugu,   zera   ateratzen  zaigu: 2009

2010

Aldea

3.000,00

2.700,00

­300,00

3.000,00

2.700,00

­300,00

479.118,00

590.218,00

111.100,00

476.118,00

586.918,00

110.800,00

3.000,00

3.300,00

300,00

1.082.545,00

915.073,00

­167.472,00

Hezkuntza

30.000,00

27.000,00

­3.000,00

Etxebizitza eta hirigintza

10.032,00

2.405,00

­7.627,00

Komunitate ongizatea

22.000,00

9.000,00

­13.000,00

1.020.513,00

874.868,00

­145.645,00

Babes zibila eta herritarren segurtasuna Segurtasuna eta babes zibila Gizarte segurtasuna, babesa eta sustapena Gizarte segurtasuna eta babesa Gizarte sustapena Gizarte izaerako herri ondasunak sortzea

Kultura

2010­02­19                                                                                                                                                               8


ZARAUZKO EZKER ABERTZALEKO UDAL TALDEA                                                              ERREKLAMAZIOAK

Bestelako komunitate eta gizarte zerbitzuak Ekoizpen sektoreen erregulazio ekonomikoa Turismoa GUZTIRA

0,00

1.800,00

1.800,00

9.000,00

9.000,00

0,00

9.000,00

9.000,00

0,00

1.573.663,00

1.516.991,00

­56.672,00

Garbi   dago   zeren   bizkar   erabaki   den   jaitsiera.   Gizarte   izaerako   egitasmoak   dira   kaltetuak  (%15,45eko   jaitsiera),   eta   horren   barruan,   atalean   duen   eraginarengatik,   kulturako   egitasmoak  (%14,27ko jaitsiera). Noski, kontua ez da beste diru laguntzen bizkarretik arintzea jaitsiera nabarmen hauek. Baina egia da,  baita ere, kulturako kontzeptuan daudela herrirako suspergarri diren egitasmo asko eta kolpe gogorra  dela hain jaitsiera handia. Horregatik proposatzen dugu: 

Ezer   jaistekotan,   udal   egitura   politikoak   bere   osotasunean   dauzkan   gastuak   %15   jaistea  gizarte   izaerako   diru   laguntzak   orekatzeko.   Izan   ere,   egitura   politikoari   %15   jaitsiz   gero,  168.012,45 euro ateratzen dira, aipatzen ari garen galera orekatzeko nahikoa.

TXOSNETARAKO DIRU LAGUNTZAK Aurten   ere,   iaz   bezala,   txosnetarako   diru   laguntza   kentzea   erabaki   da   behin   behineko  aurrekontuetan. Erabaki hori oso larritzat jotzen dugu, beronen atzean ekimen herritarrak ezabatzeko  asmoa ikusten baitugu. Orain bi urte, diru laguntzen ordenantza onartu zenean, gure kezka adierazi genuen; bertan  ez   ziren   Zarauzko   taldeen   aniztasuna,   egituraketa   eta   beharrak   kontuan   hartzen.   Aitzitik,   herriko  taldeak modu jakin batera antolatzea zuen helburu ordenantza horrek. Horixe da finean erabakiaren atzean dagoena; kontrolatzen ez den guztia desagerraraztea eta  herri ekimena kontrolatzea. Baina jakinekoa da, zoritxarrez, bide horretatik ez dela etorriko hainbeste  sustatu nahi den herritarren parte hartze sano eta osasuntsua. Parte hartzea hain garesti dagoen egun hauetan, badira hainbat talde urte guztian zehar lan  egiten  dutenak  musu  truk.  Eta  horietako  batzuk  Gurekin  Jai Batzordean biltzen  dira. Gurekin Jai   Batzordeko taldeek elkargune sendo bezain irekia osatzen dute. Beraien elkarlanean fruituak  izan ditugu azken urteotan; besteak beste, egitarau koloretsua, festetan gozatu eta parte hartzeko  aukera zabala eskaintzen duena, honetarako gunea, Txosna gunea izanik. Gurekin Jai Batzordearen xedea, proposamen herritarra eta parte hartzailea izatea da. Iaz  ikusi zen jasandako erasoen aurrean izan zuten herri babesa eta festetarako antolaturiko egitarauan  zenbat jendek hartu zuen parte.  Diru laguntzarik ez, irainak, leku aldaketak... nahikoa ez eta, gainera, fidantzak ez itzultzea  erabaki zen, erabat arbitrarioki. Udalak Gurekin Jairen 2.550 bat euro ditu bahituta. Oztopo guztien gainetik, erabat sustraitua dagoen herri ekimena dela ezin ukatu. 

Beraz, jadanik sustraiturik dauden herri ekimenak indartzea eta berriak sustatzea izan behar  du udalaren helburu. Guztiagatik, Txosna gunearentzat 12.000 euroko diru laguntza esleitzea  eskatzen dugu.

ZAURIAREN GAINEAN ZAURIA

2010­02­19                                                                                                                                                               9


ZARAUZKO EZKER ABERTZALEKO UDAL TALDEA                                                              ERREKLAMAZIOAK

Bai  baitirudi   bere   zoroak   agintzen   dion   eran   dabilela   polikulturalaren   proiektua.   Orain   arte  xahututako dirua ez da gutxi, Urtea

Kudeaketa

Soinua eta akustika

Diseinua

2006

78.291,03

111.793,07

­

2007

55.264,26

294.918,40

­

2008

160.035,49

103.021,53

750.000

2009

241.779,96

107.822,00

450.000 

2010

155.430,14 

78.445,00

80.000

Guztira

690.800,88

696.000,00

1.280.000

 2.266.800,88 baina galdera batzuk erantzun gabe daude oraindik:   

Proiektu honek ez al ditu baldintzatuko etorkizuneko beste beharrezko proiektu batzuk? EAEko   beste   administrazioek   hartu   al   dute   konpromisorik   proiektua   finantzatzeko,   egiteko  fasean eta ustiapen fasean?, eta batez ere Herriko   eragileekin   egingo   al   da   inoiz   benetako   elkarrizketarik,   herriko   beharrentzat   zer  proiektu den egokiena jakiteko?

Gure iritzia, behin baino gehiagotan adierazia, zera da: herriaren eskalako proiektuak behar  ditugula eta polikulturalaren proiektu hau ez dagoela eskema horren arabera pentsatua. Zentzu   horretan,   herriko   zinemaren   egokitasuna   aldarrikatu   dugu   behin   baino   gehiagotan.  Nahiz eta jakin zinemako jabeekin inoiz egin dela saiorik adostasun batera iristeko, bide hori gehiago  jorratu behar dela uste dugu. Hala, gure proposamena: 

Polikulturaleko   diruak,   askoz   gutxiago   nolanahi   ere,   herriko   zinema   erosi   eta   egokitzeko  bideratzea.

BIZIBERRITZE PLANA ETA TXAPARRO “Euskara   Biziberritze   Plana”     izenean     35.000   euroko   diru   sarrerak   daude   aurtengo  aurrekontuan   (18.000   euro   2009koan   eta   66.00   euro   2008koan,   gure   datuen   arabera),   baina   ez  dakigu plan hori gauzatzen ari den, ez eta diru sarrera horiek non inbertitzen diren. Hau da, ez da  erraza Euskara Sailaren aurrekontuan Biziberritze Planaren aztarnak antzematea. Testuinguru horretan, Euskararen Kontseilua eratu zen duela urte batzuk, hizkuntz estrategiak  adosteko   asmotan,   baina   gauza   nabaria   da   kontseilu   horrek   ez   duela   bizitzarik.   Hori   guztia  kezkagarria da eta ez litzateke alferrikakoa azalpenak ematea. Bai da antzematen, ordea, edozein hizkuntz estrategian funtsezkoak diren hedabideentzako  laguntza gero eta txikiagoa dela. Idatzizkoetan, adibidez, 44.000 euro xedatu ziren 2008an, 34.000 iaz  eta 30.600 aurten. Era guztietara, Txaparro aldizkariaren arazoak kezkatzen gaitu bereziki. Izan ere, 

2010­02­19                                                                                                                                                               10


ZARAUZKO EZKER ABERTZALEKO UDAL TALDEA                                                              ERREKLAMAZIOAK

2008an  20.000 euro jaso zituen eta iaz 4.000 bakarrik (argitalpen maiztasuna jaitsi  egin behar izan  zuen), baina aurten, guk dakigula, % 10 gutxitu nahi zaio lehendik nahikoa ez zen diru laguntza. Herritarrek   oniritzia   ematen   diote   Txaparrori,   2006an   hedabideei   buruz   Udalak   egin   zuen  azterketaren arabera. Ez da bidezko aitzakia alderdikoiengatik hiltzera kondenatzea. Horregatik, zera  eskatzen dugu: 

Txaparro aldizkariari ematea irauteko  behar duen diru  laguntza.

GAZTE POLITIKA BERRIKUSI BEHARRA Aurrekontuak ikusi ondoren, Gazte politikaren inguruan  ditugun kezkak, zoritxarrez zaharrak  berri direla dakusagu. Horregatik iaz adierazitakoak berritzera gatoz, arlo honek beharrezkoak dituen  aldaketak emateko oinarrizkotzat jotzen baitugu bi afera hauek konpontzea. GAZTELEKUA, EZ AURRERA EZ ATZERA Lehenengo  auzia,   Gaztelekuaren   egoera   ingurukoa   da.   Egoera   ez denez  aldatu,   azken   bi  urteetako   erreklamazioetan   eskatua   ekarri   behar   dugu   gogora.   Beste   erreklamazioetan   genioen  bezala,   Gaztelekuaren   gestioa,   egiten   diren   jarduerak  baino   askoz  garestiago   ateratzen   da.   Hona  hemen bilakaera ikusteko datuak:

GAZTELEKUKO KUDEAKETA JARDUERA SOZIO KULTURALAK GUZTIRA

2008 144.470,00 90.000,00 234.470,00

2009 170.206,99 60.000,00 230.106,99

2010 168.814,00 59.500,00 228.314,00

Kezka honetaz gain, bada beste zerbait harritu gaituena. Azken bi urtetako aurrekontuetako  datuak   alderatuz,orain   bi   urte   Gaztelekuko   Prezio   Publikoen   bidez   20.000   eurotako   diru   sarrerak  aurreikusi ziren, iaz 10.000 eurotakoa eta aurten aldiz 3.000 euro. Gaztelekuak abian zenbait urte  daramazkienean,   datu   hauek   bere   aprobetxamenduaren   inguruan   zalantzak   pizten   dituztelakoan  gaude.

GAZTETXEA ETA GAZTE EKIPAMENDUA Bigarren   auzia,   udalak     bere   garaian   proposaturiko   gazte   ekipamendua   (Abendañoko  ekipamendua) ez zen egokia gure ustez, ez onartze­prozesua eramateko moduagatik ez kokapenaren  ikuspuntutik.  Dena den, ez orain bi urteko aurrekontuetan, ez iazkotan ez aurtengoan ez dugu horretarako  kontu sailik ikusten. Publiko egin ez bada ere, badakigu udalak Abendañoko Gazte ekipamenduarekin  aurrera   jarraitzeko   asmoa   duela,   eta   horretarako   Eusko   Jaurlaritzari   diru   laguntza   eskatu   diola.  Urtarrilean plazaraturiko EHAA aldizkarian ikusi dugu 2009tik 2011ra Eusko Jaurlaritzak dirua esleitu  diola udalari. Uste dugu proiektu honen egoeraren berri jakiteko eskubidea dugula. Bestalde, prozesua birbideratu egin behar dela eta,besteak beste, Gaztetxeari irtenbide on bat  eman behar zaiola uste dugu, Salberdineko hirigintza proiektuan hondeamakinak sartzen hasi baino  lehen.Gure iritzia da Gaztetxea integra daitekeela Salberdingo hirigintza proiektuan.

2010­02­19                                                                                                                                                               11


ZARAUZKO EZKER ABERTZALEKO UDAL TALDEA                                                              ERREKLAMAZIOAK

Bi egoera hauek irtenbide egokia topatzeko bi eskaera hauek egiten ditugu: 

Gazte politika berrikusi eta Gaztelekuaren funtzionamendua aztertzea.

Gaztetxea  Salberdingo   hirigintza   proiektuan   integratzeko,   hango  antolamendua   marrazketa  lehiaketa egina badago ere,aldaketa hau bideratu dadin kontu saila irekitzea.

PAREKIDETASUNAREN BIDEAN, GENERO AZTERKETA Noizbait   gizon   eta   emakumeen   arteko   parekidetasuna   errealitate   izango   bada,   ezinbestekoa   da  aurrekontuak genero ikuspegitik aztertzea.  Genero ikuspegia garatzeko aurten  badugu lan tresna bat, udal honetan ezohikoa den prozesu parte  hartzaile baten bidez osatu den,” Zarauzko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2010­2014  II.Tokiko Plana". Dudarik ez da lan tresna garrantzitsua dela plana, baina berau aurrera ateratzeko  konpromisoa eta baliabideak jartzea da udalaren lana. Bestela berdintasun plan bat idaztearekin dena  egina dagoen ustean eror gaitezke. Zentzu honetan, lehenengo arriskuaren aurrean gaude. Izan ere, Berdintasun Sailaren aurrekontuak  %21,4 igoera   izan duela ageri da aurrekontuen memorian. Datu hori beste ikuspegi batetik landuz  gero ez dela hain ikusgarria konturatuko gara. Izan ere, aurrekontu  osoaren % 0,5 baino ez baita sail  honetara bideratzen dena. Beraz, igoera hainbestekoa izanik, eta aurrekontu orokorrean hain kopuru  txikia izanik, esan genezake lehen ia dirurik bideratzen ez zelako izan dela oraingo igoera hau. Igoera   honek,   hala   ere   ez   du   bermatzen   Zarauzko   Emakumeen   eta   Gizonen  Berdintasunerako   2010­2014   II.Tokiko   Plana"   aurtengo   urteko   plangintzan   dauden   ekintza   guztiak  aurrera eramatea. Beraz, zera eskatzen dugu: 

Berdintasun   Sailari   diru   gehiago   ematea  Zarauzko   Emakumeen   eta   Gizonen   Berdintasunerako   2010­2014   II.Tokiko   Planean  bildurik   dauden   aurtengo   ekintza  guztiak aurrera eraman ahal izateko.

NAZIO ELKARTASUNA Hirugarren munduaren garapenerako 206.554 euro xedatzen dira eta ondo deritzogu,  nahiz   eta   ez   den   aurrekontuaren   %1era   iristen   (aurrekontu   bateratuaren   %0,62)   eta  partidaren   izena   ez   den   egokia   (nazioarteko   elkartasuna   edo   antzeko   kontzepturen   bat  egokiagoa izango litzateke). Alabaina,   nazioarteko   elkartasunari   “bai”,   baina   nazio   elkartasunari   “ez”   esaten   zaio  aurrekontu honetan. Duela bi urteko aurrekontuen harira esaten genuen Euskal Herri orekatua  behar   dugula   eta,   hori   dela   eta,   udal   honek   elkarlanean   aritu   behar   zuela   Euskal   Herriaren  nazio   eraikuntzan   ari   diren   eragileekin.   Helburu   horrekin,   “Nazio   Elkartasuna”   edo   antzeko  izenpeko partida bat sortzea eskatzen genuen, aurrekontuaren %1az hornitua.

2010­02­19                                                                                                                                                               12


ZARAUZKO EZKER ABERTZALEKO UDAL TALDEA                                                              ERREKLAMAZIOAK

Bi   urte   hauetan,   bide   hori   jorratu   beharrean,   kontrakoa   jorratu   da,   zoritxarrez.   Garbi  dago, orduan genion bezala, gobernu itunean inork amore eman badu, Euskal Herria aintzat  hartzen   zutenek   eman   dutela   amore,   inork   aintzat   hartzen   bazuen.   Zer   logika   dauka  nazioarteko elkartasuna goratzeak, norberaren herriari elkartasun hori ukatzen zaionean? 

Horregatik   bada,   berriro   eskatzen   dugu   nazio   elkartasunaren   irizpideko   partida  sortzea, aurrekontuaren %1az hornitua.

2010­02­19                                                                                                                                                               13


Zarauzko aurrekontuak 2010: erreklamazioak