2017 11

Page 19

” n a t o k l a M r a g “Ne Lizarraldeko Oteitzan jaio nintzen 1961 urtean. Horkoa da nire familia osoa, eta hor ditut nire sustraiak lurrera ondo eutsita. Nire ama jostuna zen eta aita nekazaria, gero beste lanbide ezberdinak izan bazituen ere. 16 urte nituelarik, nire aita estolda garbitzailea zen (minetak deitzen zieten haiek). Osasun arazoak zituen eta, postuz aldatzea erabaki zuen; horretarako atezain izateko frogak egin zituen. Negar malkotan jaso genuen albistea, Arrotxapeako eskoletan lan egiteko egokitu zitzaiola. Burlatako gure etxean bazkaltzen ari ginen. Hor bizitza egina genuela: lagunak, dantza taldea.... Okerrago izan litekeen, hilerriko plaza ere eskaintzan zegoen eta. Egun horretan irentsi genuen janaria, ezen jan... jan ez genuen egin. Garain horretan villavesek ez zuten ibilbide luzea eta 10ak aldera bukatzen zuten, hori dela eta guretzat Arrotxa oso urruti zegoen. Zenbait aldiz tokatu zitzaidan gauez Iruñea nahiz Burlatatik nire etxera oinez itzultzea! Etxea txikia zenez, egokitu behar izan zuten, horregatik urte bat beranduago joan ginen bizitzera. Nire aita, Benito, bai lanean hasi zela. Iritsi ginenerako callejako ( Agur Maria zeharkalea) jendearekin jadanik, harremana handia zeukan, Ave María eskola erabiltzen zuen jendearekin ere. Berehala ezagutu nituen nire koadrilakoak izan behar ziren pertsonak, nire senarra izango zena, barne. Gure gaztetxea, pista deitzen genuena zen, eskolako patioa hain zuzen ere. Ikusten duzuenez, eskolarekin dudan harremana anitza da. Hor ikasi nuen Arrotxapea maitatzen eta bere istorioetan murgiltzen. Beranduago ikastetxean gau-eskola bat izan zen, gero Antsoaingo Xalbador euskaltegia izango zena, non ni euskaldun bihurtu ninduten; hala ere euskararekiko akademikoki izan nuen lehenengo kontaktua Irubiden izan zen. Txakur bat geneuka, Treski izenekoa, ikasleriaren tartean oso ospetsua, atseden aldietan batez ere. Zenbat ogitarteko desagertu zen bere ahoan. Garai haietan trafiko handirik ez zegoen eta txakurrek ez zuten uhalik (korrea) ezagutzen. Gezurra dirudi baina, semaforoa berde zegoelarik zeharkatzen zuen kalea (posizioaz baliatuko zen, txakurrak daltonikoak baitira). Instituturaino edo dantzara bizikletaz joaten nintzenean, jarraitzen ninduen. Gero bakarrik itzultzen zen etxera.

Auzokide itzaltsuak ere baziren, Jose Mari, Felix eta Patxi (Larrainzar) apaizak hain zuzen ere, beste batzuen tartean, Arrotxarekin oso konprometituak. Patxiren liburuak altxor bat dira, zoritxarrez nahiko ahaztuta. Auzoak, bere joatea asko sentitu zuen. Egin egunkarian idazten zituen artikuluak argi eta garbi esaten zuen jende asko pentsatzen genuena. Baziren trantsizioko garai aztoratu horiek, gure auzo langile honetan.

azaroa - noviembre

EZKABA Noviembre 2017:Maquetación 1 25/10/17 12:26 Página 19

Magisteritza ikasi nuen. Argi eta garbi nuen haur hezkuntza zela gustatzen zitzaidana. Nafarroako portuetatik ibiltzea tokatu zitzaidan, nire lanbidean ohiko den bezala. Orain dela 20 urte interino, nire auzora etorri nintzen. Urte horretan oposizioak gainditu nituen. D eredua urte bat lehenago jesarri zen, familia talde baten kemen heroikoren ondorioz. Aurreko ikasturtean ere, saiatu zen baina kopuruari eutsi ezinik. Hasieran nire gelako familiek Mertxe, aurreko irakasle etortzea nahi zuten, normala den bezala. Ez zen posible izan eta, “Falta bada oilosalda, ona da purrusalda”. Nik ahal izan nuena egin nuen. Urte latzak eskola eraikitzeko aurkako giroan, espazio eta baliabide falta, eskola batek sostengatzen dituzten dokumentuak egin behar, geunden gutxien tartean, baina inoiz ahaztuko ez ditudan ereduzko familiekin. Elkarlan handiko giroa sortu zen. Auzoan zuten eraginaz oroitzen naiz nostalgiaz. Festetan nahiz inauterietan famili horien parte hartzeak auzoko ekimen aberatsak sortu zituen. Nire haurrak eskola ondoren patioan gelditzen ziren jolasten. Horrek inbidia izugarria ematen zidan, nire alabak kanpoan ikasi behar izan zutelako; nahiz eta Euskal Txokora joan, auzoarekin izan dute harremanak ez da hain estua izan. Urteetan zehar jende berria hasi zen sartzen hezkuntza komunitatean eta, gaur Patxi Larrainzar IP ezagutzen duguna sortu zen. Orain dela 2 urte, nire bi lankideekin batera, zuzendaritza taldean nago. Ez da aukeratu behar genukeen zerbait, baina hemen gaude lan egiteko prest. Saiatzen gara dakigun modurik hoberenean egiten, ilusio handiarekin, asmatzen, okertzen, baina uste dut, jendearekiko errespetuz eta posible den neurrian, adostasunetara iritsiz. Hezkuntza komunitateak, dituen iradokizunen bidez aurrera egiteko laguntzen digu.

19


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.