Page 1

PAULES 1A


meteorologia Astelehena izan zen meteorologiako lehen azterketa egin dugun eguna. Egun hau hotza, euritsua, lainotsua eta haizetsua. Errekatxora joan ginen eta elizaren aterpean sartu ginen eta aztertu egin genuen meteorologia azterketa tresna batzuekin, adibidez, anemometroa, higrometroa, barometroa, termometroa, sonometroa eta iparrorratza. Anemometroa: haizearen abiadura kalkulatzen du ( km/h). 

Higrometroa: airearen hezetasuna neurtzen du ( % ).

Barometroa: airearen presioa neurtzen du ( mb ).

Termometroa: tenperatura neurtzen du (°).

Sonometroa: soinua neurtzen du (dB).

Iparrorratza: ipar magnetikoa seinalatzen digu (Iparraldea (n) , hegoaldea (s), ekialdea ( e) eta mendebaldea (w).

Astelehena Tenperatura: 7°C, Airearen hezetasuna: %77, Airearen presioa: 1.012 mb, Haizearen norabidea: E→W, Haizearen abiadura: 5.9 km, Kutsadura akus koa: 40 dB Asteartean Santagedara joan ginen eta baselizaren kanpoan neurtu dugu meteorologia. Egun hau hotza eta eguzkitsua izan zen. Tenperatura: 9°C, Airearen hezetasuna: %69, Airearen presioa: 1.001mb, Haizearen norabidea: E→W, Haizearen abiadura: 0,0 km, Kutsadura akus koa: 46 Asteazkena USOA-ra joan gara eta antzokira . USOA-ko atean egin dugu meteorologia. Tenperatura: 4°C


Barakaldoko Paisaia Barakaldoko paisaia astelehenean ikusi genuen. Eta azaldu genituen mendi asko adibidez Apuko, Aldapa, Ganeran, Argalario‌ Ikusi genituen ibaiak ere, adibidez Kadagua. Beranduago landare motak ikusi genituen , adibidez pinudiak eta haritzak. Azkenean giza aztarnei buruz hitz egin genuen. Giza aztarnak dira adibidez zubiak, errepideak, etxeak‌ Barakaldoko paisaia asko eraldatu dugu azken urtetan adibidez errepideak eta beste gauza gehiago jartzen. Auzo baserritarren ingurua berdea, lasaia eta polita da eta auzo kaletarrean zarata asko dago eta dendak. Auzo baserritarreko etxebizitzak baserriak eta baxuak dira eta Auzo kaletarrekoak blokeak. Zerbitzuak Auzo baserritarrean autobusak, tabernak, elizak...dira eta auzo kaletarrean usoa, metroa, dendak, garbitzaileak...dira. Auzo batzuk dira adibidez Basatxu, Errekatxo, Bengolea, Mesperuza , Gorostitza, Aranguren eta Santa Luzia. Guk iritsi desberdinak ditugu. Raquelek adibidez, auzo kaletarra nahiago du baina Gorkak, nahiago du auzo baserritarrean bizi.


Barakaldo kaletarra eta Baserritarra

Auzo baserritarra: ingurua da, lasaia, berdea , naturala… Zerbitzuak dira, taberna, eliza, parkeak, autobus geltokia… Etxeak dira, txikiak eta bakarrik familia bat bizi da hor.

Auzo kaletarra: ingurua da, errepideak, zarata, autoak… Zerbitzuak dira, USOA, metroa, dendak, garbiketa zerbitzuak… Etxeak dira, altuak, etxe blokeak eta jende asko bizi da auzo kaletarran.

Auzo baserritar batzuk: Errekatxo, Bengolea, Basatxu, Mesperutza, Goroztiza…

Non nahiago dugu bizi eta zergatik? Uzte dugu hobeagoa dela auzo kaletarra zerbitzuak azkarragoak dira, gauza gehiago daude, modernizatuta dago eta aparatuak daude komunikatzeko, adibidez : mobilak, ordenagailuak, WiFi-a… Baina ere ona da baserri batean bizitzea, airea naturalagoa da eta gustatzen bazaizu bakarrik eta lasai egotea aukera ona da.

Desberdintasunak bien artean: batean jende gutxi bizi da, bestean jende asko bizi da. Batean gauza gehiago daude adibidez: ospitale gehiago, eskolak, supermerkatuak, mobilak… eta bestean gauza gutxi daude oso txikia direlako baserriak. Auzo baserritar baten ospitaletan, oso astiro arreta jartzen duzu eta auzo kaletar batean oso azkar arreta jartzen duzu medikamentu asko daudelako.


CASTAÑOS ERREKA Astelehenean joan ginen Castaños errekara. Castaños errekan aztertu ditugu ibaiaren ibilgua, gardentasuna, tenperatura, abiadura, PH-a, zikinkeriak, kutsadura organikoa, animaliak eta zarata. Galdameseko Castaños auzoan jaiotzen da, eta horregatik dauka ibaiak izen hori. Ibaiaren ibilgua ikusmenarekin aztertu genuen eta erdi-ibilgua da. Gardentasuna ez zegoen eta oso txarto zegoen eguzki izpiak ezin zirelako uretan sartu. Tenperatura zuhaitzarekin kontrolatuta zegoen 9° C. Abiadura oso gutxi zegoenez oxigeno kopura baxua zen. PH-a neurtzeko tornasol papera erabili genuen. Oso ona zen,neutroa zen. Zikinkeria asko zeunden, batez ere plastikozko botilak. Kutsadura asko zegoen jendeak hondakin ura ibaietara bota duelako. Ez zeunden animalia asko bakarrik zeuden ahateak eta txoriak. Zarata gutxi zegoen 48db. Ibaiaren tenperatura termometroarekin neurtu genuen. Errekatxo haranetik datorren ibaia Castaños da. Galindo ibaiara isurtzen ditu urak. Ibai hau oso luzea da. Hainbat ur mota daude: ur gazia, ur geza, ur edangarria, hondakin-urak, ur depuratuta. Castaños errekak ez dauka ur edangarririk. Ibaiaren kutsadura hainbat lekutatik dator. Etxe eta hirietatik hondakin solidoak datoz. Nekazaritzak eta abeltzaintzak ere ura kutsatzen dute baina gehien kutsatzen duena industria da.


SANTA AGEDA Santa Ageda (Agate Deuna III.) mendeko gazte eder bat izan zen. Gaztea Sizilian jaio zen k.o. 230. urtean jaio zen, familia noble eta dirudun batean. 251. urteko otsailaren 5ean hil zen Catanian. Senatariak Agate torturatzea eta bularrak moztea agindu zuen. Euskal Herrian biriketako gaixotasunak, katarroak eta buruko minak Santa Ageda sendatzen zuela esaten zen. Santa Aguedako baselizan estatua bat zegoen eta gaixotasunak zeuzkatenek hiru buelta ematen zuten. Baseliza honek ez du beti eduki orain ezagutzen dugun itxura. Izan ere, antzina, urte asko behar izaten ziren eliza eraikitzeko, baita mendeak ere. Seguruenik, hasiera batean, egurrezko kapera txiki bat besterik ez zegoen hemen; gero, orain ikusten den harrizko kapera eraikiko zuten, eta, mendeak joan mendeak etorri, gainerako zati guztiak egingo zituzten.


SANTIAGO BIDEA ETA ERDI AROKO GALTZADA Santiago bidea munduko III. biderik garrantzitsuena da. Jerusalemekoaren eta Erromakoaren ostean. Espainiako leku batzuetan dago, Galizian hasita. Biderik garrantzitsu eta ezagunenari “bide frantsesa” edo “bide nagusia” deitzen zaio. Santiago Jesukristoren apostoluetako bat da eta Galizia hil zen. Santiagok, Agate Deunak bezala, ikonografia berezi bat dauka. Eta Santu batzuengandik bereizten dugu. Erdi aroko galtzada Larrazabalen dago. Galtzada XIII. mendean eraiki zuten , baina ez dakigu zehatz-mehatz mende horretan eraiki zutela. Bide horren ondoren beste bide batzuk egon ziren. Adibidez Bilbon beste bat zegoen. Galtzada, harriz eginda dago. Hiru partetan banatzen da: Hezurra, Lastra eta Betegarria. Hezurra erabiltzen zuten ikusteko nondik joan behar ziren. Lastrak, gurpilak handik garraiatzeko ziren eta Betegarria, animalien apatzak ondo joateko.


ESKOLA MUSEOA Asteartean, eskola museora joan ginen. Auzo eskola hau Larrazabalgo auzoan dago. XX. Mendekoa zen eta ia ehun urte dauka. Nahiz eta eskola txikia izan oso interesgarria izan da. Han ikusi ditugu erabiltzen zituzten materialak, hala nola, liburuak. Umeek liburu bakar bat zeukaten eta honetan ikasgai guztiak zeuzkaten. Liburuak oso garestiak ziren eta gehienetan ez zeukaten libururik. Ikasleek maisu maistrek esaten zutena kopiatu edo buruz ikasi behar zuten, bestela txarto zegoen. Beste material eta ohitura bat hau da: idazten ondo zekitenean, lumaz eta tintaz idazten zuten. Eskola hauek ez zeuden herritik hurbil eta gainera ume asko joaten ziren. Herritik kilometro batzuetara aurkitzen zen, horregatik, batzuetan euria egiten zuenean ez ziren eskolara joaten. Bi klase desberdinetan egon ginen, hauetako batean zientzia ematen zuten. Bestea klase arrunt bat zen, mahaiak bi pertsonentzat ziren. Argazki asko zeuden egon ziren ikasleekin. Klaseetan normala zen 50 eta 40 ikasle egotea. Adin guztietako umeek gela batean zeuden amankomuneko irakaslearekin. Txikiak zirenean neskak eta mutilak elkarrekin zeuden, baina nagusiagoak zirenean banatzen ziren bi taldetan neskak gela batean eta mutilak beste batean .


DEABRUAREN ZUBIA Asteartean, deabruren zubia ikusi genuen. Deabruaren zubia Kastrexanan aurkitzen da eta Kadagoa ibaia zeharkatzen du. Zubia 1457. urtean egin zen, beraz, 500 urte baino gehiago ditu. Pedro Ortizek eraiki zuen. Han Erdi Aroko gerra bat egin zuten eta Lope GarcĂ­a de Salazarrek gertakizun hori idatzi zuen.

Orain, kontatuko dizuegu Deabruren Zubiaren kondaira: Bazen behin, neska bat eta mutil bat maiteminduta zeudela. Mutilak egun batean erabaki zuen gerrara joatea neskatila ahazteko. Bat batean neskatilaren aurrean gizon maltzur bat agertu zen eta neskatilari esan zion: Zure arima ematen ba didazu, zubi bat egingo dut ibaiaren gainean eta zeharkatu ahalko duzu. Neskatilak esan zion baietz eta gizonak zubia egiten hasi zen. Amaitzerakoan, neskatilak arima galdu zuela pentsatu zuen, orduan, bat- batean izaki misteriotsu bat agertu zen. Gizon gaiztoak eginahalak egin zituen. Oihu egin zuen eta inork entzun ez direnak bota zituen makila ateratzeko, baina ez zuen lortu. Azkenean, neska eta mutila elkartu eta elkarrekin bizitzea erabaki zuten. Eta hala zan edo ez bazan sar dadila kalabazan.


Usoa lantegia USOA lan babestua eskaintzen duen zentro bat da, bere lanak dira: arropa egitea, parkeak zaintzea, garbiketak ‌ USOA-n lan egiten duen jendeak zailtasun fisiko edo psikiko dauka, langile gehienak zailtasun hauek dituzte eta USOAn lan bat aurkitzen dute. Arropa egiteko pasu hauek jarraitu egin behar dute: lehengoz oihalak hartzen dituzte (enpresak nahi duen materiala). Gero, makina batean jartzen da eta makina horretan mozten dute oihalak beste makina batzuetatik pasatzeko. Beste makinak oihalak mozten ditu , berokiak, prakak edo nahi duen jantziak egiteko Gero langile batzuk hartzen dituzte piezak eta josten hasten dira. Beste langile batzuk makinarekin botoiak eta kremailerak josten dituzte arropan. Logotipoak makina batekin jartzen dira. Logotipoak egiteko arropa, makina bero batera ( temperatuta14 gradukoa) sartzen da. Lau segundotan atera behar da bestela apurtzen da. Amaitzean paketatzen dute eta enpresara bidali. Guk makina berezi asko ikusi ditugu: botoiak jartzeko makina, pegatinak jartzeko makinak, laser batekin oihala mozteko makina ‌


BARAKALDO ANTZOKIA Asteazkenean joan gara Barakaldoko antzokira. Antzokian herriko plazaren alboan dago, han azaldu dizkigute antzokiko zati garrantzitsuenak . 

Orkestrarako hobia: fosoaren barruan tokatzen dute.

Kamerinoa: aktoreari prestatzen diote.

Jostundegia: Arropak egiten dituzte.

Dantza-aretoa : Dantzak prestatzen dituzte.

Kale bat: Obra errepresentatzen dute.

Azaldu digute ere, eszenatokian bi bista daudela: goitiko bista eta aurretiko bista. 

Aurretiko bistan ikusten dira: banbalina handia, banbalina, eszenaurrea, fokubarra, hankak

Goitiko bistan ikusten dira: foku-barra, sorbalda, kalea, banbalina eta eszenaurrea

Lanbideak iere kusi ditugu: argi-teknikaria, antzezlea, makillatzailea, tramoiaria, egilea, soinu-teknikaria, zuzendaria, konpositorea, jantzien diseinugilea, atrezzoaren arduraduna, eszenografoa, koreografoa, errejidorea eta ekoizlea.


Meatzaritza eta Meatze Museoa Meatzaritza Euskal Herrian izan duen garrantzia azalduko dugu: Meatzaritzarako lekurik garrantzitsuena, Gallarta izan zen. Hemen, Euskal Herrian aurkitu zen burdin asko. Horregatik mundu osotik enpresak etorri ziren. Ezagunena hemengoa zen: AHV, Altos Hornos de Bizkaia. Hemen lan egiteko jende asko beharrezkoa zen eta leku guztietatik etorri ziren. Nahiz eta hemen lana egon, bizi-baldintzak oso gogorrak ziren: Barrakoietan bizitzea derrigorrezkoa zuten meatzariek eta gainera ordaindu behar zuten. Barrakoiak ohez beteta zeuden eta ia ez zuten leihorik. Ohe beroak kontzeptua han garatu zen: egunean 12 ordu lan egiten zuten. Lan egiteari amaitzen zuena ohera sartzen zen eta ohea bero zegoen oraindik. Oso zikinak zeuden eta erraz gaixotzen ziren. Meategietan egunero istripu larriak gertatzen ziren eta horregatik ospitalea gertu egotea beharrezkoa zen. Medikuntzan aurrerapen guztiak edo gehienak izatea behar zuten. Areilza medikuak X izpi makina ekarri zuen Trianoko ospitalera . Meatzarien ospitaleak Basurtokoa baino antzinakoak ziren. Umeak 9 urterekin lan egiten hasten ziren pintxe moduan eta 15 urterekin meategiaren barruan lan egiten zuten. Umeen eta emakumeen soldata gizonena baino baxuagoa zen. MEATZE-MUSEOA Zenbait meatzari jubilatuek museoa bat muntatzea eskatu zuten haien lanaren historia eta gauza garrantzitsuenak ez galtzeko. Museoan antzinako ospitaleetako oheak, meategietan ateratzen ziren mineralak, lanbideen azalpen idatziak eta antzinako Gallartako herriaren maketa erakusten dira.


LA ARBOLEEDA-ZUGAZTIETA La Arboleda meatzaritzarekin sortu zen. Etxe bizitzak normalak ziren, baina etxe bakoitzean familia asko bizi ziren, oheak barrutik arto-hostoz eginda zeunden. Neguan hotza pasatzen zuten, ez zeukalako berogailurik. Auzoko paisaiak horrelakoak ziren: putzuak, meatze aztarnak, auzoak eta ere etxe txiki batzuk. Itxi zen azken burdin meategia (1993. urtean ) bisitatu dugu. Egun, leku hau ondare industrial gisa babestuta dago eta, horri esker, meatzarien lanbaldintzak eta ustiapen sistemak nolakoak ziren ikasi ahal dugu. Meategi honetan ustiapen-sistema biak daude : “Aire zabalean�eta galerietan .48 kilometro galeria dauzka , hiru sakonera mailatan. Meategiaren ondoan da Euskadiko aire zabaleko lekurik sakonena: itsasoko mailatik 20 metro beherago dago. Meategia dagoen lekuan Gallarta zegoen . La Arboledako funikularra orain dela ia 90 urte inguru inauguratu zen eta Trapagaraneko Larreineta eta la Eskontrilla auzoak lortzen ditu . Garraiobide honek hamar minutuko bidaia egiten du; lehen , aldiz, ordu eta erdiko bidea zegoen errepideetatik .350 metroko maila igotzen du eta zazpi kilometro orduko abiadura dauka.


PALACIO BASERRIAREN MAKETA

Benetako “Palacio” baserria Goroztizan dago eta ostiralean ikusi dugun maketa Errekatxon dago. Erdi Arotik aurrera, baserri hau nekazarien bizilekua eta lan egiteko tokia izan da. Baina baserri guztiak ez dira berdinak. Mota askotako baserriak daude:

1. Baserri gotikoa (1500-1600)

2. Habe frontaleko baserria (1650-1800)

3. Egur-egiturazko baserria (1580-1700)

4. Baserri arkupeduna (1700-1800)

5.Baserri kubikoa (1500-1900)

6. Baserri neoklasikoa ( 1780-1900)

7.Turtziozeko baserria ( 1700-1900)

8. Kantabria erako baserria (1700-1900)

9. Arrantzaleen baserria ( 1600-1900) “Palacio” baserria , baserri kubikoaren da eta egur egiturazko baserriaren teilatua antzera du. Baserri hau hiru solairu ditu. Lehenengoan animaliak zeuden garai horretan oso inportantea zelako abeltzaintza haien ondoan sukaldea zegoen. Bigarren solairuan logelak zeuden eta jateko logela zegoen. Azken solairuan, nekazariek hartzen zuten janaria gordetzen zuten eta lehioetatik aire hotza sartzen zen janaria hozteko. Baserri hau zorua egurrez eginda dago, zutabeak ere egurrez eginda dagoz eta kanpoko hormak harriz eginda dago.


CASTAÑOS ERREKA Astelehenean Errekatxora joan ginen, hor Castaños Ibaia zegoen eta horko urak aztertu ginen. Gero eguraldia aztertu ginen eta erabili dugun instrumentuak hauek dira:

Higrometroa: airearen hezetasuna neurtzeko.

Barometroa: prezio atmosferikoa neurtzeko.

Termometroa: giroko tenperatura neurtzeko.

Sonometroa: soinua neurtzeko

Iparrorratza : ipar magnetikoa seinalatzeko.

Anemometroa: haizearen abiadura neurtzeko.

Galindo ibaiara isurtzen ditu urak, Ibaizabal – nerbioi ibaiak Barakaldo zeharkatzen duen lekutik hurbil. Barakaldoko udaberriaren mugak markatzen dituzten hiru ibaietako bat da: Kadagua, Ibaizabal—Nerbioi eta Castaños—Galindo. Horko ura oso kutsatuta dago. Etxe eta hirietatik hondakin solido eta likido asko isurtzen direlako uretara. Nekazaritzak eta abeltzaintzak ere ura kutsatzen dute. Oso kutsatuta egotean animali asko hiltzen dira urtero. Castaños Errekako ibar honetan, Barakaldoko auzo batzuk daude, nahiz eta hemendik ez ditugun guztiak ikusten: auzo “nekazariak” dira.

Egunkaria paules 1a  
Egunkaria paules 1a  
Advertisement