Page 1

Urriaren 23a 2016 · Borda Jatetxea

Verónica Arizcuren


3

PROGRAMA Sarrera, Arizcuren Fotografiaren Photocall-a

EXPO B O DA

ERAKUSKETA eta informazioa

5

4

1 1 : 0 0 h. :

Ongietorri Aurreskua

EMAZTEGAI JANTZIEN DESFILEA

S U K AL D EA

B O R DA JATETXEA

Aurkene Ormazabal

6

11:45h.:

diseinatzailearen kargura. Orrazkera: Álvaro Peluqueros Lore apainketa: Lorea Estetika: Xalok

AU R KE N E OR MAZABAL

MUSIKA: Suakai Taldea

7

PRODUKTUEN ZOZKETA ETA KOKTELA

B I LD U MA

12:30h.:

8

Borda jatetxearen eskutik. Sektoreko profesionalen erakusketa eta informazioa.

LAG U N TZAI LEAK

Ekitaldi-Itxiera 1 4 : 0 0 h. :

Idatziak: Erkuden Ruiz Barroso. Laguntzaileak Diseinu y maketazioa: Maitane Unanua - Xabier Unanua Argazkiak: Arizcuren fotografía, David Muñiz . Utzitakoak Inprimatzen du: Txartel

Promueve · Sustatzen du Promueve

Parte hartzaileak eta laguntzaileak · Organiza y colabora Organiza y colabora


DEN-DENA BILTZEN DUEN EKITALDI BAT Ziur asko hamaika aldiz irudikatu duzue egun handi hori, eta askotan pentsatuko zenuten beharko dituzuen elementu guztiez. Expo Boda Sakanan bildu diren profesionalak hurbilekoak eta nortasun handikoak dira, eta detaileak zaintzen dituzte; hortaz, egiten duten lan apartaren berri eman nahi dizuete.

profesional onenak eskaintzen dira egun handi hori behar bezala prestatzeko, batere kezkatu behar izan gabe; izugarri gozatzea izango da zuen kezkarik handiena. Aurkene Ormazabal diseinatzailea, Borda Jatetxea, Lorea lore-denda, Arizcuren argazkigintza, Ă lvaro ile-apaindegia eta Xalok konfiantza handiko profesionalak dira, eta haiek arduratuko dira dena prest egoteaz zuen egunerako. Bikote bakoitza desberdina denez, ezkontza bakoitza desberdina da. Eta, horregatik, profesionalek haien esperientzia guztia eskainiko dute, azken joerekin batera, zuen desira eta eskaeretara egokitzeko.

Sekreturik gordeena, andregaiaren soinekoa noski, eta haren lore-sorta, orrazkera, makillajea eta une handi horretarako behar den guztia, eta ahaztu gabe, jakina, familia eta lagunekin jatetxe on batean egingo den ospakizuna. Eta nola ez, egun horretako argazki-erreportajea, bizialdi guztian gordeko duzuena. Expo Boda Sakanan 3


NATURAZ INGURATUTAKO EZKONTZA Borda jatetxean egile-sukaldaritza eta oinarri tradizionala konbinatzen dira. Ametsetako ezkontza leku zoragarri batean. Borda jatetxeko taldea, Ainhoa Mañeru buru dela, prest dago egun handi hori naturaren bihotzean ospatu nahi duten bikotearen itxaropen guztiak betetzeko. “Inguru paregabe batean gaude”. Sakanaren erdian, Aralar eta Urbasa alde banatan ditugula eta Beriain mendiaren babesean.

Profesional-talde handi bat arduratuko da berebiziko ezkontza bat antolatzeko behar den guztiaz. Ezkontza familiar eta intimoetatik hasi eta jende ugari biltzen duten ezkontzetaraino. “Aretoan hirurehun pertsona sartzen dira. Edozein ezkontza-mota egin daiteke”. 4


BORDA JATEXTEKO SUKALDARITZA

“Zenbait bikotek askoz lehenago erreserbatzen dute jatetxea egun hori oso garrantzitsua baita haientzat, baina, oro har, ez dago data zehatz bat. Izan ere, bikote batzuk ezkondu baino hiru hilabete lehenago etorri zaizkigu”. Bikotearen desirak eta ametsak dira garrantzia duen bakarra profesional-talde horrentzat, eskarmentu handia baitute adierazgarri nagusi.

Carlos Mañeruren –sukaldeburua Borda jatetxean– sukaldaritzak egile-sukaldaritza eta oinarri tradizionala konbinatzen ditu, eta are indar handiagoa ematen dio Bordaren nortasunari. Carlos Mañeruk bete-betean asmatuko du, gonbidatuei eskaintzen zaien ongietorriko kokteletik hasi eta eskainitako menu ugarien artean bikoteak aukeratzen duen horretaraino: “menu desberdinen probak egiten dira, behar adina”. Ospakizunaren dekorazioa ere kontuan hartu beharreko beste elementu garrantzitsu bat da, eta Borda jatetxeak hainbat dekorazio-estilo eskaintzen ditu; nolanahi ere, gomendagarria da sektoreko profesionalak kontratatzea, adibidez Lorea lore-denda, eremuak lorez apaintzeari begira. “Bikoteen gustuaren arabera pertsonalizatu daiteke dekorazioa”.

5


EZKONTZASOINEKOAK BESTEAK BEZALAKOAK EZ DIREN EMAKUMEENTZAT

Verónica Arizcuren

eskaintzen diena. Aurkene Ormazabalen andregaiak xaloak, hirikoak eta dotoreak dira, baina batez ere ezkontza-egunean ere haien izaerari eusten dioten emakumeak. “Besteak ez bezalako” andregaiak dira. Verónica Arizcuren

Soineko pertsonalizatuak eta neurrira egiten ditu Aurkene Ormazabalek. Andregaiak bere soinekoaren diseinua aukeratzen du, betiere Aurkenek aholku profesionalak emanda; besteak beste, hobbieak, egunerokoa eta emakumeari hobekien ematen diona hartzen ditu kontuan. Horretarako, garrantzi handikoa da lotura bat sortzea andregaiarekin egun handia baino hilabete batzuk lehenagotik: “Emakume bakoitza berezia da, eta itxaropen desberdinak ditu”. Ez badu aldez aurretik ezagutzen andregaia, zaila da diseinuan asmatzea. Prozesua luzea da, baina “oso polita”. Jantziak Ziordiko tailerrean eskuz eginda daude, eta gutxi gorabehera hilabeteko lana da, zenbait proba tartean direla.

Aurkene Ormazabal Fashion Design-ek bilduma bat aurkezten du hiriko andregai xume eta dotoreentzat, ezkontza-egunean ere haien izaerari eutsi nahi dioten horientzat. Aurkene Ormazabal diseinatzaile gaztea da, ezkontza-modan espezializatua. “Ilusioa eta gogoa”, horra Aurkenek bere atelierretik pasatzen diren emakume guztiei Verónica Arizcuren 6


Verónica Arizcuren

BILDUMA

Verónica Arizcuren

Madrilen modako diseinuari buruzko ikasketak hasi eta handik gutxira, Aurkeneren diseinu bat hautatu zen Novias del Sur lehiaketako finalerako; hartan, Aurkenek inspirazio flamenkoko bi pieza egin eta desfilean erakutsi behar izan zituen. Une horretan konturatu zen bere etorkizuna crepe, georgette gasa, voile, oihal errustiko, tul brodatu, plumeti eta halakoei lotuta egonen zela. Aurkene Ormazabalek Loulou bilduma aurkeztuko du Expo Boda Sakanan datorren denboraldiari begira, Loulou de la Falaise musa inspirazio-iturri hartuta. Loulou emakume “dotorea eta barrokoa zen, izugarri apaina”, eta beti fintasunez aukeratzen zituen bere look-ak. Yves Saint Laurent diseinatzailearen musa eta laguntzaile nagusietako bat izan zen. Hamar soineko hiriko emakume xume batentzat, hamar ehun desberdinez eginak. Soineko paregabeak, emakume paregabeentzat. 7


Verónica Arizcuren

EZKONTZA BATEN ARGAZKIRIK ONENA Veronica Arizcurenek bizi egiten ditu ezkontzak, eta bere kameraren objektibotik harrapatuta, erreportaje freskoak eta xumeak egiten ditu. “Ezkontza baten argazkirik onena hau da: ezkontzaren ondoren, bikoteak albuma ireki eta zirrara sortzen diena”. Pertsonen une garrantzitsuenak islatzea atsegin du Veronica Arizcurenek, eta ezkontzak maite ditu. Bizi egiten ditu. Kamerako kliskagailua ez da une batean ere gelditzen ezkontza-egunean, eta ia mila argazki egiten ditu.

Verónica Arizcuren

Arizcuren argazkigintzak bestelako ezkontza-erreportaje bat eskaintzen du. Erreportaje freskoak eta naturalak, bikotea eroso sentitu eta erreportajearekin identifika dadin. Horretarako, ezinbestekoa da aurretiko saio bat egitea: “horrela, errazagoa egiten zaie kameraren aurrean jartzea ezkontzaren egunean”. 8


Verónica Arizcuren

ARGAZKI NATURAL BAT Veronicaren argazkia bera bezalakoa da: naturala. Argazki hunkigarri bat, ezkondu eta urte batzuetara argazkiak berriz ikustean zirrara txiki bat sorraraziko diena. Berriz ere une hartara itzuli eta berriro egun hura bizitzeko aukera emanen diena.

Verónica Arizcuren

Argazki hurbila eta xumea lortzeko, ezinbestekoa da bikoteen lehentasunak eta gustuak ezagutzea. Baina, halaber, kontuan hartu behar da egun zoroa dela, baita ezkontzetan bete beharreko denborak ere. “Oreka bat bilatzen dut, gustukoak dituzten lekuak eta ordutegietan oztoporik ez sortzea aintzat hartuta”. Batez ere, arretaz aditzen die bikoteei. Ezkontza ondorengo erreportaje bat egiteko aukera ere badago. Zein den ezkontzaren argazki perfektua? Ezkondu berriak ezkontzako albuma ireki eta zirrara sorrarazten diona. Horra dena laburbilduta.

Verónica Arizcuren

9


BEHAR DITUZUN LOREAK Lorea lore-dendaren profesionaltasuna eta esperientzia erabakigarriak dira eremu ideala dekoratzeko Eszenatoki magiko bat sortzeko behar den ukitu hori ematen dute loreek. Bikote guztien ametsa den mundu perfektu hori sortzeko, ezinbestekoa da benetako profesionalak kontratatzea. Marta eta Cristina Diego ari dira Lorea lore-dendako buru. 25 urteko esperientzia, lorez inguraturik.

Dena harmonia baten arabera egin behar da, “loreen koloreen eta moten arabera�: eremu zabalak janzteko lan handiak, edo dekorazio txikiak ezkonberrien mahaiak eta autoak dekoratzeko, eta, jakina, lore-sorta. Batzuetan lore-bitxiak ere egin daitezke, burukoak eta koroak biloan eramateko, lepokoak, eskumuturrekoak, paparrekoak senargaiarentzat eta abar eta abar.

Haien ama izan zen lehena loreen bidez komunikatzeko ahalmena sentitzen. Haiek haren ereduari jarraitu, eta profesional handiak bilakatu dira azkenean; izan ere, Espainian egiten diren maila handieneko lorezaintza-ikastaroak eginda, gainerakoetatik bereizten dira. Horrela, sor litekeen edozein lore-lanetarako prest daude, nahi adina giro sortzeko gauza baitira loreak erabiliz. “Jendearen gustuak eta lehentasunak aditu eta gero, aholkuak ematen dizkiogu�. Bikoteen desirak eta eskaerak abiapuntu hartuta, zeremonia eta ospakizuna egitekoa den eremuko zonak dekoratzen dituzte.

Eremu handiei dagokienez, lore-lanen, landareen edota alfonbraren alokairua eskaintzen dute.

10


ANDREAGAIEN LORE SORTA Lore-sorta eguneko beste protagonista bat da, andregaiaren ondoan egonen baita ia egun guztian zehar. Soinekoaren beste zati bat balitz bezala, Diego ahizpek andregaiaren soinekoaren estilo eta forma hartzen dituzte inspirazio-iturri, baita emakumearen nortasuna bera ere. Natura estilokoak dira gaur egun gehien eskatzen diren lore-sortak; naturan bertan murgiltzen gaituzte horiek, eta material ugari eramaten dute, hala nola loreak eta berdeak. Eta Cristinak eta Martak beti lore naturala eramatea gomendatzen badute ere, hain egun berezia izanik, lore tratatua erabiltzeko aukera ere ematen dute, lore-sorta denbora luzeagoan gorde nahi duten ezkonberrientzat. Lorez egindako burukoak eta koroak joera dira azken urteotako ezkontzetan, eta Lorea lore-dendak punta-puntako lore-osagarriak eskaintzen ditu.

11


ORRAZKERA SORTZAILEAK ETA ALTERNATIBOAK Denboraldi honetan zehar, txirikorda desegituratuak nabarmenduko dira, eta originalak izatea bilatuko da. Motots altuak edo baxuak; horietan, ustekabeko ukitua markatzen duen twista bilatuko da, eta irudi pertsonal eta aldi berean esklusiboa lortuko da, andregaiak distiratsu eta gogobeterik egon zaitezen. Ez ditugu ahaztu behar adats solte eta luzeak, izur hautsiekin, orrazkerari aldi berean mugimendua eta dotoretasuna emateko.

12


Alvaro ile-apaindegiak bete-betean asmatzen du andregai bakoitzari ongi ematen dion orrazkera aukeratzean. ALVARO LÓPEZ ILE-APAINDEGIAn estilo, orrazkera, bildu, irudi-aldaketa berriak eta halakoak lantzen ditugu denboraldi bakoitzean; horretarako, bai nazioko bai nazioarteko mintegietara joaten gara talde guztia, eta han ikasitakoa hartzen dugu oinarri; halaber, prestakuntza-mintegietara ere joaten gara, prestakuntza-maila handiari eusteko.

ALVARO LÓPEZ ILE-APAINDEGIAk gomendatzen du betiere probak egitea ospakizuna egin aurretik; izan ere, enpatiaz, lasaitasunez eta denboraz egindako orrazkeretan ideia asko sortzen dira, eta egun handi horretarako orrazkera aproposena hautatzeko aukera hobetzen da. Orrazkera sortzeko orduan, hiru puntu nagusi hartzen ditugu oinarri: bezeroaren nortasuna, aukeratutako soinekoa eta, andregaiak berak kontatuta, ekitaldian transmititu nahi duena.

Bukatzeko, denboraldi berriko azken berrikuntzari buruzko zertzelada txiki bat aurreratu nahi genuke; izan ere, “JOYA” orrazkerak datoz, metal desberdinak erabiltzen dituztenak andregaien orrazkeraren apaingarri.

Era berean, ileko detaileak aukeratzen laguntzen dugu, adibidez tiarak, ile-uztaiak, ile-eranskinak, luzapenak edo loreak. 13


BEHAR DITUZUN ZAINKETAK Osasun eta edertasunari lotutako gai guztiak hartzen ditu Xalokek, aurreko hilabeteetatik hasi eta ezkontza-eguneko makillajeraino. Ezkontza aurreko hilabeteak estres eta kezka handikoak dira, eta oso garrantzitsua da elikadura eta osasuna zaintzea. Xalok Kirol, Estetika eta Elikadura Zentroak makina bat tratamendu eskaintzen ditu ezkongaiak bikain egon daitezen ezkontza-egunean. Elikadura-zerbitzu batekin hasi zen Ana Carmen Huarte. Gero, lanaren osagarri, Zentro bat eratu zuen; gorputzari lotutako alderdi guztien arteko “oreka” bilatzea da haren helburua. “Andregaiaren helburuaren araberakoa da lan hori hein handi batean, hark nahi eta behar duenaren araberakoa”. Ezkontza aurreko hilabeteetan ezkongaiak zaintzera eta hobetzera bideratuta daude tratamenduak. Funtsezkoa da elikadura zaintzea, ez bakarrik loditzeari edo argaltzeari begira, baizik eta osasun-arrazoiak tarteko. Xalok zentroan, halaber, tonifikazio-tratamenduak eskaintzen ditugu. 14


MAKILLAJE NATURAL ETA SOILA Estetikaren arloan, azala ere prestatzen dute zenbait arazoren aurrean: aknea, lehortasuna, argitasun gutxiko azal hitsak... Ezkontza-egunean bertan andregaia are gehiago edertzeaz arduratzen dira, posiblea bada. Estetika arloa ere badago eskainitako tratamendu eta zerbitzu guztien artean: makillajea, manikura, pedikura... “Oro har, andregaiak aski tradizionalak dira, eta makillaje naturala eta soila bilatzen dute. Andregai ausartago bat edo beste ere izan dugu, kolore gehiago nahi zuena�. Elikadura-tratamenduak egin nahi izanez gero, adibidez argaltzeko tratamendu bat, gomendagarria da hiruzpalau hilabete lehenago joatea. Edertasun-tratamenduetan, aski da hilabete lehenago joatea. Makillajearen kasuan, betiere probak egin behar dira aurretik.

15


ALTSASUKO ERDIGUNEAN rako paketeak eskaintzea inguruko beste profesional batzuekin batera. Leku liluragarria da, logelen dekorazioagatik eta “esklusibotasunagatik”. Hotelak zazpi logela ditu, bost estandar eta bi deluxe; horietan, bikoteek zenbait detaile aurkituko dituzte hotelean eman nahi badute azken gaua ezkongabe gisa, edo lehena ezkondu gisa. Lemik hotelean logelak erreserbatzeko, are gehiago ahaide asko izanez gero, askoz lehenago egitea gomendatzen du Patxik, batez ere udako hilabeteetan, ezkontza gehiago ospatzen baitira orduan. Hotelean egondako jendearen iritziak “ezin hobeak” izan dira, eta, hortaz, oso pozik dago Patxi: “izugarri gustatu da hotela. Guk nahiko genukeen moduan atera da dena”.

Lemik hotelak landa-sustraiak dituen hiri-alojamendu moderno bat eskaintzen du. Badira urte batzuk Patxi Sayas Altsasun “bestelako” hotel bat egiteko ideiaz pentsatzen hasi zela. Aseguru-etxe batean lan egiten zuenez, herriko erdigunean zegoen eskari erreala ikusten zuen. Eta, hain zuzen ere, ez zegoen leku hoberik Lemik hotela kokatzeko: Altsasuko Foruen plazan dago, giro handiko gunetik hurbil. Hotelaren kontzeptu “urbanoago eta modernoago” horrek ez du haustura sortzen inguruko landa-giroarekin. Ezkontza baten ondorioz azkartu zen hotelaren irekiera; izan ere, konpromisoa hartuta zeuden bikotearekin haien familiarrak hartzeko, eta ezkongaien nahia bete nahi zuten. Kokalekua da Lemik hotela aukeratzeko elementu nagusia, Patxik dioen bezala, ez dago autoa hartu beharrik ezkontza herriko tabernetan ospatu eta gero. “Era berean, koktel txikiak ere egin daitezke zeremonien ondoren”. Patxik beste aukera bat ere badarabil buruan: ospakizuneta16


SEKRETUA, SOINEKOAK EDERKI EMAN DEZAN tiranteduna bada, orduan nahiago izaten dute bularretako tiranteduna eraman. Baina soineko-eskote adina bularretako daude. “sorbalda batekin, lepoan lotuak...”. Andregaientzako lentzeria berezia da. Hasteko, koloreagatik, zuriak edo oso argiak baitira; maiz eramaten dira parpailak eta betiere betegarri pixka bat daramate bularraldea jaits ez dadin soinekoaren pisuaren ondorioz. “Soinekoa neurrira egindakoa izanez gero, ezin diozu edozein gauza jarri”. Lentzeria-konjuntoaren probak ezinbestekoak dira, eta Yolik primeran daki: “hona etorri orduko badakite nolakoa den soinekoa, eta haren eskotearen arabera zenbait modelo probatzen dituzte. Gero, gehien gustatu zaizkienak eramaten dituzte soinekoaren proba-saiora”. Yolik gogorarazten du eskotea “oso garrantzitsua” dela, ageri-agerian baitago. “Eskote itsusia eramanez gero, zureak egin du, soinekoa hondatu duzu” Andregaientzat egokiak diren lentzeria-konjunto guztiak dituzte dendan. Gainera, osagarri gehiago eskaintzen dituzte ezkontza-egunerako: galtzerdiak, galtzari-eustekoa, pikardiak... “Oro har, Sakanako neskak oso ausartak dira”. Mutilak alde batera utzi gabe; haiek, trajearekin dat datozen boxerrak aukeratzen dituzte.

Yoli Fernandez de Garaialde y Lazkano hogei urte baino gehiago daramatza Txikitxon andregaiak barrutik janzten. “Lentzeria-konjunto eder bat eraman gabe, soinekoak ez du hain ongi ematen”. Txikitxon, andregaiek mota guztietako lentzeria-konjuntoak aurki ditzakete ezkontza-egunerako. Yoli Fernandez de Garaialderen ustez, konjunto horiek berebiziko garrantzia dute soinekoek bikain

eman diezaieten. Soinekoaren arabera, Yolik konjunto batzuk edo beste batzuk gomendatzen ditu. “Uhalik gabeko eskoteduna” da gehien eramaten dena. Halere, aitortzen du, soinekoa 17


www.Sakana.eus

Aralarko San Migel Santutegia - Gema Arrugaeta

Ezkontzeko leku paregabea


Kartazalak · Txartelak · Diptikoak · Triptikoak · Flyer · Eskuorriak · Aldizkariak · Katalogoak · Egutegiak · Etiketak · Pegatinak · Kartelak · Argazki kalitate Plotter zerbitzua · Imprimakiak


Expo boda aldizkaria  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you