Page 1

Albisteen aldizkaria. 25. zenbakia. 2016ko irail-urria

GU GEU

Zahartze aktiboaren aldeko apustu sendoa Gure nagusien zerbitzura

Elkartutako Nazioetako Batzar Orokorrak Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna, urriaren 1ean ospatuko zela erabaki zuen.

Gizarte-erantzuleak

Egun hori dela eta, Barrika Barri eta Kirikiño egoitzek zahartze aktiboaren aldeko gure apustu sendoa azpimarratu nahi dugu. Kontzeptu hori, gero eta gehiago entzuten da, baina guretzat ez da berria. Orain urte asko, gure egoiliarren egunerokoan, baldintza fisiko eta psikikoki egokitutako jarduerak gauzatzen dira, aurreneurri eta osagarri bezala, aktibo eta osasungarri zahartzeko. Aurretik jakintzat ematen den geldotasunaren aurka, gure nagusiak baliagarri, protago- geldoaren kontra gaude. Horretarako, urte nista eta aktiboak sentitzea nahi dugu. osoan zehar, irteerak, belaunaldien arteko jarduerak, jokoak, dantzak, jai tematikoak eta Zahartze aktiboa partaidetza soziala lortzea- beste zenbait jarduera ere egiten ditugu. ren aldekoa da nagusiek bizitza independente eta osasungarria izan dezaten ingu- Barrika Barrin eta Kirikiñon zahartzaroa rune errazean, eragozpenik gabe. Zahar- ekintza eta kalitatearen sinonimoa da tzearen ondorio negatiboen eta bizimodu

Bilbon 30 enpresa baino gehiago batu ziren RSE Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren balioa eztabaidatu eta ezagutzeko. Zehazki, “Guztion Artean Eginez” Foroaren gosarian batu ziren. Foro hau 2015ean eratutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da, honen helburua Enpresaren Gizarte Erantzukizuna egitearen modu berria bultzatu eta laguntzeko kezka duten euskal enpresak biltzea delarik. Gure egoitzak foro honen bultzatzaileetariko bi dira eta ekitaldiaren anfitrioiak izan ziren. Enpresaren Gizarte Erantzu-

kizuna RSE borondatezko ekarpen aktiboa da, enpresek, batez ere, bere balio erantsia hobetzeko, sozial,. ekonomiko eta inguruneko hobekuntza egiten duten ekarpena hain zuzen. Sozialak, ingurunekoak edo kudeaketa hobetzeko enpresak dira urteko emaitzak gainditzen dituztenak. Jardunaldiaren indargunea Maria Angeles Martínez Santamaríaren hitzaldia izan zen. Emakume hau ONCE fundazioaren lurralde zuzendaria da pertsona ezinduen prestaketa eta enplegurako. Ponentzia RSEren garrantziari buruzkoa izan zen.

Zorionak AFA! Bihotz bihotzez (Asociación de Familias de enfermos de Alzheimer) AFA Bizkaia Erakundeari zorionak ematen dizkiogu bere 25 urteurrena ospatu dutelako Bide Nagusia 7 Barrika 48650 Telf. 94 677 44 77 Fax. 94 677 44 32 barrikabarri@euskoges.com

Torre Gorostizaga 2 y 4 Bilbao 48004 Telf. 94 412 74 00 Fax. 94 411 08 58 kirikino@euskoges.com

Txoko medikoa: Eguraldiaren aldaketak Udazkena estreinatu berria dela eta, gure inguruan katarroa gaixotasun ohikoenetariko bat da. Nagusiek erraztasun handia dute kutsatzeko. Horregatik eskuak sarritan garbitzea beharrezkoa da katarroa beste pertsonei ez pasatzeko. Komenigarria da ere eskuak

sikatzeko erabilera bakarreko eskuoihalak erabiltzea. Katarroa duen pertsona batekin zuzenezko kontaktua eduki ondoren, beharrezkoa da begiak, sudurra edo ahoa ez ukitzea. Hauek dira oinarrizko bi kontseiluak ez kutsatzea lortzeko.

EUSKOGES

DESTACADOS Bere erretiroa dela eta, Kirikiñoko gainbegiralea izan den Begoña Guerenabarrenari zorionak eman nahi dizkiogu. Langile, erantzule eta jarraitu beharreko eredua izan zara, familiar eta langileekiko komunikazioari dagokionez. Beti esaten genion txintxirrina oparituko geniola leku guztietan egon arren entzuten ez zitzaiolako. Gazte askori lanean hasi ginenean laguntza handia eman diguzu. Guzti horregatik eskerrik asko. Zure lankideen besarkada handia jaso! Har ezazu atsedena!


2016ko irail-urria

Barrika Barri eta Kirikiño egoitzak

AISIA JARDUERAK

Mugimenduan beti

Jarraian zahartzaro aktiboa eta giza harremanak bultzatzeko egokitutako aisia jardueren programen irudiak ikus ditzakezue.

Helburu sozialetarako dirua biltzeko asmotan, merkatu solidarioak bezalako jarduerak egin ditugu.

2016ko irail-urria

Barrika Barri eta Kirikiño egoitzak

“Jakitun gaude nagusiek narriadura kognitiboa eta fisikoa garatu dezaketela eta horregatik aktibo egon daitezen saiatzen gara”, Amaia Azaola Kirikiño egoitzako zuzendaria.

Gure egoiliarrei asko gustatzen zaie sarritan antolatzen ditugun pintxo lehiaketetan parte hartzea. Atzamarrak txupatzeko.

Txango batzuk egin genituen gure nagusiekin. Goiz batean Lezamara joan ginen Athleticeko jokalariak agurtzera.

Kirikiñon antzerkia (Romeo eta Julieta) antolatu genuen. Protagonistak egoiliarrak izan ziren. Ondo pasatu genuen.

Gure kanpoko sekulako instalazioei esker, erabiltzaileek udako eguraldi onaz gozatu dute, behar den bezala.

Jai, dantza, eta zuzeneko musika kontzertuei esker, egoiliarrek familiekin batera, arratsalde bereziak igarotzen dituzte.

Boletín septiembre octubre 2016 euskera  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you