Page 1

Albisteen aldizkaria. 26. zenbakia. 2016ko abendua

2016ko abendua

Barrika barri eta Kirikiño egoitzak

GU GEU

SOLIDARIOAK

Guztiok batera topa egin dezagun 2017 urte handiaren alde Kirikiño eta Barrika Barri egoitzetatik, zuen senide maiteekin batera, jai zoriontsuak izan ditzazuen eta 2017 urtea ona izan dadin gura dugu. Jai hauetan eskuetan zorroa daramala eta arropa ilunez jantzitako gizona ikusten baduzue etxeko atetik sartzen, ez kezkatu, aurten Olentzerori gure oparia zuek izan zaitezela eskatu diogu. 2017 urtea berriro aparteko bizipenaz betetako urtea izatea nahi dugu.

ASPACEren “Flashmob” eta Egutegia Uribe Kostarekin Barrika Barri eta Kirikiño egoitzetako 20 pertsona helduk baino gehiago hartu zuten parte Aspace Bizkaiak antolatutako “Flashmob”-ean. Ekimena Bilboko Hareatzan garatu zen, urtero urriaren lehenengo asteazkenean ospatzen den garun-paralisiaren Munduko Eguna ospatzeko.

Guztion Artean Eginez Foroa sendotuz doa 2016 urteak uzten duen albiste onenetako bat Guztion Artean Eginez izeneko irabaziasmorik gabeko erakundea finkatzea da.

Älvaro Soler egilearen “Bajo el mismo sol” abestiarekin batera estatu mailako federakundeak eta Aspace entitateak elkarrekin dantza egin zuten, ukitutako pertsonak agerira ekartzeko. Ekitaldian 230 pertsona baino gehiago egon ziren. Gure egoitzetako nagusiek parte hartu nahi izan zuten, arazo hau ikusgai egon dadin.

Uribe Kosta Elkarteko buru ezgaitasuna duten pertsonek eta Barrika Barri Egoitzako nagusiek egutegi solidarioa egin dute gizartean duten baliotasuna erakusteko eta talde bien arteko harremanak indartzeko. Egutegiak “Somos capaces”/”Gai gara” lema eramaten du eta helburutzat hartzen du nagusiak eta ezgaitasunak ikusgai izan daitezen, pertsona hauek euskal gizartean egile aktiboak direlako. Aldi berean, elkarteak eta egoitzak martxan jarri dituzten belaunaldien arteko harremanak bultzatzeko programa laguntzen dute. Egituratu eta egokitutako jarduera batzuen bitartez, talde biek ezaguerak konpartitzea, protagonistak sentitzea, elkar ezagutzea eta giza harremanak indartzea da programa honen xedea.

2015 urtean eratutako erakunde honek helburua hartzen du Enpresaren Gizarte Erantzukizuna egitearen modu berria bultzatu eta laguntzeko kezka duten euskal enpresak biltzea. Barrika Barri eta Kirikiño Egoitzak ekimen honen sortzaileetakoak dira eta aurten arrakasta handia izan duten bi gosari antolatu ditu. Amaia Azaolak Guztion Artean Eginez Foroaren presidenteak Gontzal Riantxo Ocejo alkateordeari saria ematen dio.

Zehazkiago, Ercilla Hotelean Bizkaiko Muzkizko Udala saritu zen udalean emandako giza zerbitzuen eredua delako.

Bide Nagusia 7 Barrika 48650 Telf. 94 677 44 77 Fax. 94 677 44 32 barrikabarri@euskoges.com

Torre Gorostizaga 2 y 4 Bilbao 48004 Telf. 94 412 74 00 Fax. 94 411 08 58 kirikino@euskoges.com

Jaiotza bizia jostailuak biltzeko Kirikiñoko nagusiek Barrika Barri egoitzako nagusiekin batera, jaiotza solidarioa antzeztu dute Kirikiñoko egoitzan. Ekimenaren helburua erabilitako jostailuak biltzea izan da, Santutxuko auzoko Belaunaldigaldua

elkarterako. Ekitaldirako gure nagusiek prestatu zituzten mozorroak. Jaiotzaren asmo solidarioaz gainera, zahartzaro aktiboa bultzatu nahi dugu egunez egun daukagun gogoa delako.

EUSKOGES


2016ko abendua

Barrika barri eta Kirikiño egoitzak

Gure nagusien zerbitzura 2016 URTEKO AZPIMARRATZEKOAK

Belaunaldien arteko jarduera batzuk egin ditugu gure nagusiek beste taldekoekiko giza harremanak bultzatzeko.

Jaiak, dantzak, kontzertuak, mota guztietako ekitaldiak....Guzti honekin gure egoiliarrek urtean zehar momentu bereziez gozatzen dute.

“Barrika Barrik eta Kirikiñok gizartea sortuz” izeneko ate zabaletako jardunaldia egin genuen. Gurekin lan egiten duten erakundeei EGEarekiko ekimenak aurkeztu genizkion. Onda Vasca irratiak ekitaldia eman zuen.

Jose Lertxundi kantautoreak jarraitzen du etortzen eta musika-saioak eskaintzen dizkigu. Arratsalde atseginak uzten dizkigu.

Garun-paralisiaren Munduko Eguna dela eta, ASPACE elkartearekin bat egin genuen “Garunparalisiaren aldeko musuak” kanpainan. Musuekin lagundu ditugu

Amerikan finkatutako tradizio hori ezagutzeko asmotan, Hallowen ospatu genuen jai batzuekin, Euskadin orain ere pisu handia hartu duelako.

Hobekuntza eta berrikuntza planaren barruan Barrika Barriko argi guztiak aldatu ditugu. Orain led teknologikoak dira. Eraginkortasunaren aldeko apustua egiten dugu.

Gure nagusiek irratia tailerrean bizipen bereziez gozatzen dute kazetari bihurtuz. Honela burua bizten dute musika eta antzinako oroimenen bitartez.

Barrika Barri eta Kirikiñoko egoiliarrak elkartu dira antzinako abestiak abesteko. Oso ondo pasatu zuten. Berriro egingo dugu.

Egoitzetako zuzendari kudeatzailea, Gabirel Azaola, hizlaria izan zen “Foro Urrats”ean. Foru honetan osasunsektorearen adituak elkartzen dira gure nagusien zainketei buruzko esperientziak konpartitzeko.

Boletín diciembre 2016 euskera  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you