Page 1


Txingudi BHIko Literatur lehiaketak 2007 - 2008 ikasturtea


Š Txingudi ikastolako Gurasoen Elkartea Lege gordailua: ss -840-2008 Fotokonposaketa eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa • Lasarte-Oria


Txingudiko idazleak, biba zuek!

Ik asturte honet an erronk a berri bati heldu diogu Hizkuntza Normalkuntza Batzordetik eta Euskara eta Literatura mintegitik, hots: barne lehiaketaren bidez sortutako produkzioari liburu formatua eskaintzea. Idazle sena duten ikasleei, liburu batean bere lana jasota ikusteak zirrara apur bat sortuko dielakoan gaude. Motibazio eta aitortza publikoa ere kontuan hartu ditugu urrats hau ematerakoan, askotan noizbehinkako saria, ahaztuta gelditzen baita eta ondo dago eta beharrezkoa ikusten dugu bultzatzaileok, hori hobetze aldera, liburua, liburu txukun eta polit bat izatea norberaren lehen urrats literarioen adierazgarri. “Ni Txingudin idazle izan nintzen, eta gainera txapeldun!” bai jauna! Beraz, ikasle lumadunok –gaur egun, luma baino tekladunok esan beharko— hona hemen lehiaketa hauek bultzatzen ditugun aldetik geure aitortza, txaloa eta gorazarrerik beroena. Ziur gaude, bide honek jarraipena izango duela, TXINGUDI utzi ondoren, eta noizbait idazle apartak bilakatuko zaretela. Gure gogoan geldituko da, bultzadatxoa eta literatur-plaza eskaini genizuela. Hala bedi!


aurkibidea AMODIOZKO GUTUNAK Mikel Conde.................................................................................................... 11 Maialen Irastorza ............................................................................................ 12 Malen Garmendia .......................................................................................... 13 Ana Lopez de Pariza .................................................................................... 14 Eneritz Dueso ................................................................................................ 15 Olatz Esnaola.................................................................................................. 16 Be単at del Barco ............................................................................................ 17 Gorka Maga単a................................................................................................ 18 Xabier Zubizarreta ........................................................................................ 19 Xabat Mendia.................................................................................................. 20 Irene Diaz ........................................................................................................ 22

ALGARAKA Ane Perez ........................................................................................................ 27 Malen Garmendia .......................................................................................... 29 Miren Gil .......................................................................................................... 31 Nestor Gonzalez ............................................................................................ 32 Ainhoa Moron ................................................................................................ 34 Be単at del Barco ............................................................................................ 36 Xabier Zubizarreta ........................................................................................ 38 Irene Diaz ........................................................................................................ 40 Xabat Mendia.................................................................................................. 42


BERTSO PAPERAK Pello Zubizarreta ............................................................................................ 47 Maialen Etxazarreta ...................................................................................... 48 Gorka Susperregi .......................................................................................... 49 Ainhoa Ezeiza.................................................................................................. 50 Ganix Mitxelena .............................................................................................. 51 Libe de la Fuente .......................................................................................... 52 Olatz Esnaola.................................................................................................. 53 Be単at del Barco ............................................................................................ 54 Xabier Teiletxea .............................................................................................. 55 Xabier Burga単a .............................................................................................. 56 Xabier Zubizarreta.......................................................................................... 57 Mikel San Sebastian .................................................................................... 58 Aritz Arretxe .................................................................................................... 59 Unai Oiartzun .................................................................................................. 60

URRUZUNO Xabier Zubizarreta ........................................................................................ 63 Josu Narbarte ................................................................................................ 68


Amodiozko gutunak 1. ebaluaketa

Udako oporrak pasa ondoren, ziur amodioren bat utzi duzula nonbaiten zure gutunaren zain. Ea ba! hemen daukazu gutun hori idazteko aukera. Luzeera: Gehienez orrialde bat. Epea: Azaroak 16, ostirala. Sariak: Lau sari, bat maila bakoitzeko.


1. maila Irabazlea Mikel Conde

Nire bihotzeko txoritxo kuttuna: Nire urtebetetze egunetik iristear zegoen, desiratzen nengoen opariak ikusteko, opariak irekitzen hasi nintzen eta joku bat, arropa‌ azkenik kaiola formako oparia ikusi nuen, irekitzean hor zinen dotore-dotore, beti bezala makilaren gainean zure lumak koloretsuekin, arrosak eta zuriekin. A ze poza! Saltoka eta brinkoka hasi nintzen eta zuk kaiolan gauza bera egiten, PenÊlope izena jarri nizun, emea zinelako, nire lehenengo txoriaren oroimenez, antza handia zenuelako. Hortik aurrera bion arteko harremana hasi zen, goizeko zazpietatik zure txioa entzuten dudanetik gaueko hamarret ara agurtzen zaitudan arte. Gehien gustatzen zaidan momentua, janaria ematen dizudanean da, kaiolaren alde batetik bestera saltoka ero bat izango bazina bezala. Harreman hau urte askotarako irautea gustatuko litzaidake. Txio haundi bat.

11


1. maila Finalista Maialen Irastorza

2007 ko azaroaren 2a Zuek ezagutzeko zortea eduki nuen, hori esaten zidan behin eta berriro nere amak txikitan. Orduan ez nuen ulertzen, baina orain konturatzen naiz dena egia dela. Gogoratzen zaituztet paseo laburrak ematen, beti elkar eskutik hartuta, eta hainbeste gustatzen zitzaizuen eguzkiaren bila. Zuk, Luis, zure bastoiaren laguntza beharra ezkutuan eramaten zenuen eta zuk, Santa, zure ile txukuna moùo eder batean bilduta. Gogoratzen naiz zuen etxera joaten nintzenean, nere ama zuen artean exertzen zen eta eskua ematen zizutenean. Nik entzuten nizuen gazte garaiko istorioak kontatzen zenituztenean (nola ezagutu zineten, gerra garaian banatu ziùetenean‌). Batzuetan elkartzen ginen egongela horretan, lau belanauldiak: zuek, nere amona (zuen alaba), nere ama eta ni. Baina urteek ez dute barkatzen eta pixkanaka-pixkanaka zuen gorputza indarra galtzen joan zen. Santa, abuztuko gau batean joan zinen, lotan zinelarik ixiltasunean eta zu, Luis bi hilabetera, bera zure aurretik joan zedin itxaroten bezala, bakarrik ez uzteko. Denetaz agurtu zinen joan aurretik. Gaur gutun hau idazten dizuet eskerrak emateko. Eskerrikasko ezagutu ahal izateagatik, hainbeste maitatzeagatik eta zuen gazte garaiko istorioak kontatzeagatik. Muxu handi bat, Santa eta Luis-eri (nere birraitonak).

12


2. maila Irabazlea Malen Garmendia

Kaixo lagunak: Noizbait bakarrik sentitzen bazarete, pentsatu mirariak gerta daitezkeela eta ez inoiz esperantzarik galdu. Nire istorioa nahiko bitxia da. Begiak itxita nengoen, lo edo lo itxuran. Ametsak nituen eguneko alaitasun bakarra. Norbait nire ondoan zegoela amesten nuen, nire beharra zuela. Eta berak ere ni maite ninduela. Baina emakume baten ahotsak esnatu ninduen; zertan ari nintzen banku hartan lotan galdetu zidan. Nik hitzik ez, baina uste dut ulertu zuela banku hura nuela etxea eta ondoko kartoiak ondasun bakarra. Hurrengo egunean ametsetan murgilduta nengoela, zerbait sentitu nuen aurpegian, zerbait bustia. Begiak zabaldu eta orduan ikusi nuen, txakurkumea zen. Aurpegia zurrupatzen ari zitzaidan mingainarekin. Burua altxatu eta lehengo eguneko emakumea ikusi nuen ondoan; “Lur du izena” esan zidan. “Zaindu ezazu, txikia da eta”. Handik aurrera ez naiz gehiago bakarrik sentitu. Kaleko arriskuetatik babestu behar dut Lur. Gogorra da kale gorrian bizitzea. Emakumeari eskerrak eman nahi nizkion, baina ez zen berriro etorri. Atzo, Lurrekin paseoan nenbilela ikusi nuen emakumea. Eserita zegoen, erizain batek bultzatzen zuen gurpildun aulkia. Emakumearen izena galdetu nion neskari: “Aingeru” esan zidan. Bai, Aingeru behar zuen, nire aingeru guardakoa. Eskerrik asko bizi berri bat emateagatik. Eskerrik asko bakardadea uxatzen laguntzeagatik. 13


2. maila Finalista Ana L贸pez de Pariza

Irunen, 2007-ko azaroaren 6-a Amona maitea: Eguna iritsi da eta gezurra ematen du. Atzo bertan, ospitalean hain umoretsu zinen, hain hiztun guztiekin eta bat-batean azken arnasa hartu duzu. Ez diguzu eskerrak emateko astirik eman. Beti ez bazen ere, nik parte hartzen nuen euskal dantzaldi guztietara joaten zinen eta erabiltzen nituen arropak zuk josten zenizkidan. Zuk (beste inork baino ez zenekien) baserritar jantziaren buruko zapia ondo jartzen eta hori ez dut inoiz ahaztuko. Ez dut inoiz ere ahaztuko, Gabonak iristean poliki-poliki konpotako osagai guztiak erosten zenituela eta zein goxoa prestatzen zenuen festa berezi horretarako postrea. Zin egiten dizut, nik erreleboa hartuko dizudala eta aurten osagaiak eta bestelakoak erosteko ardura nirea izango dela. Bizitza luzea izan arren, motza geratu zaizu. Oraindik planak buruan zenituen. Benidorrerako bidaia erreserbatua utzi duzu eta orain zure kideek ez dakit ba, gogoa izango duten bertara joateko. Badakit inor ez dela ezinbestekoa, baina batzuk, besteak baino gehiago; eta zu, horietako bat zara. Amona maitea, momentu latzak pasatzen ari gara. Badakigu zu zerutik begiratzen ari zarela eta alai ikusi nahi gaituzula. Baina orain, sentitzen dut, ezin dugu amona. Lastima, zuk asko estimatzen zenuen Goiko Jaunak hain goiz berarengana bidaltzea. Hemen behar zaitugu. Musu erraldoi bat amona, eta hurrengo dantzaldian irrintzia zuretzat. 14


3. maila Irabazlea Eneritz Dueso

Antzutasunean darrai ene bihotzak egun, amodioa zer den ahantzi dudalako. Gaurkoan soilik zuri idazten dizut, maitasuna zer den berriz sentitu nahi baitut. Gogoan ditut bizitza estimatzen nuen egunak, minez negar egiten nuenak, sentimenduengatik borrokatzen nuen egunak… Orain, ezerezaren kutxa itxia besterik ez naiz, ene sentimenduen giltza galdu dut; norbaitek eraman zuen, eta ez zidan sekula itzuli; betirako galdu nuen bera ere… Gaur, atzo, bihar,… zer axola ote dio! Denbora erloju batean pilaturiko materia besterik ez da, eta jadanik ez dut denboraren joana ere sentitzen. Une honetan, gauza bat besterik ez dut sentimenduen ene errai usteletan, sentimenduenganako amodioa… Askok diote benetako maitasuna, hura galtzean sentitzen dela… Baina horretarako ere sentitu egin behar! Oroimenean atxikirik dut sentimenduak norbere iraultzak direla idatzi nuenekoa. Ene iraultza propioak galdu ditudala esan nezake, edo galdu baino gehiago: mespretxuz ihes egin didatela ene izanetik; soilik tintaz bustiriko paper antzuan azaltzen direla, ene hitz ezkor eta deformeetan… Ez dut besterik esateko, ez dut inor ene damuez aspertu nahi. Zerbait berreskuratu nahi dudala sentitzen dut… sentitzen ote dut? Ez dizut gehiago agur esango… elkarri agur esaten diogun bakoitzean, apur bat hiltzen bai naiz… Agur! Sentimenduei maitasun keinu bat. 15


3. maila Finalista Olatz Esnaola

Kaixo: Badakit dagoeneko ahaztu nauzula eta ez dudala zure bihotzeko zati hori betetzen, ez nauzula momentu oro zure gogoan, ez naizela zure malkoen arrazoia eta esnatzean ikusten duzun lehenengo pertsona beste neska bat dela baina ala ere gutun hau idaztera ausartu naiz, neure azken hitza, nire bizitzako azken idatzia. Gogoan ditut momentu goxo horiek zu, ni eta udazkeneko orbel ponpoxoak gure inguruan dantzaka. Ni zure inguruan nengoela pentsatzeak nahikoa zen antzinatean bizitako sentipen txar guztiak aldentzeko eta inguruan gertatzen ari zen guztia ahaztu eta zu eta ni bakarrik geundela pentsatzeko, zu eta ni bakar bakarrik inor gehiago gabe. Ez dut uste momentu zirraragarri horiek inoiz ahaztuko ditudanik nire bizitzak jarrai zezan nuen arrazoi bakarra baitzinen. Orain ez zaude nirekin, eta nik ez dut bizitzen jarraitzeko arrazoirik. Joan zinen eta zurekin batera nire bizitzaren zentzua eraman zenuen. Denborak zauriak ixten dituela diote baina nik ez dut ulertzen zergatik nire erlojua ez dabilen oraindik zu maitatzen jarraitzen dut zu nire ondoan egon ez arren. Ez da nire zauria itxi eta zuk jadanik ahaztu nauzu. Orain, zu eta ni ez garela berriro elkarrekin egongo jakiteak min ematen dit baina gehiago samintzen nau ulertu ez izanak horregatik pentsatu dut hobeago izango dela istorio latz honekin amaitzea eta mundu honetatik desagertzea Hondarribiako harresietan nire arima askatu eta gorputz xume hau bertan utziz. Gutun hau irakurriko duzulakoan inoiz ahaztuko ez zaituena baina zuk ahaztu duzuna. ZURE IXILPEKO OROITZAPENA 16


3. maila Finalista Be単at del Barco

Kaixo lagun: Ez dakit zer egingo nukeen zu gabe. Seguruenik, gaur egun ez nintzen ezer izango. Bertan zaude beti, behar dudan guztietan zure laguntza eskaintzen didazu eskuzabaltasun osoz. Dei egiten dizudan bakoitzean, zu dena uzteko prest zaude niri laguntzearren. Arazoak ditudanean zugan aurkitzen dut behar dudan babesa, triste nagoenean zure hitzek alaitzen naute eta irribarrea eragiten dute nire ezpainetan. Egunero pentsatzen dut, zerbait gertatzen bazait, ez dut, lagun maite hori, zuk ni inoiz ahaztea nahi. Agian orain mezu hau irakurtzean, hitz hauek bitxiak irudituko zaizkizu edo pitzatuta nagoela pentsatzen ariko zara. Beti esan didazu ni naizela zure lagunik onena, zer edo zer gertatzen bada beti nire ondoan egongo zarela. Halaz ere, badakit, noizbait urrun alde egiten badut, badakit hasieran ez nauzula ahaztuko, baina denborarekin nire irudia ahantziko zaizula, ez naizela zure pentsamenduetan biziko. Azkenean, ahanzturan murgilduko naiz, ezerezean pasako dut eternitatea. Ongi asko dakizu asko gustatzen zaidala idaztea, luma eta papera dira nire ahotsik onena, guztiz lotsatuko bainintzateke gauza hauek guztiak aurrez aurre esan behar izango banizkizu. Idazten dudanean, hitzen bidez gauza naiz sentitzen dudana azaltzeko eta izugarri maite zaitudala adierazteko. Eskerrik asko nire laguna izateagatik. 17


3. maila Finalista Gorka Magaña

Nire maitea: Ibili genuen bide luze bat ezeren bila. Nahi izan nuen zure eskua heldu, baina arbuiatu egingo ninduzun. Zure begirada ikusmugan galduta, eta ni itxoiten zuk niri begiratzea. Mingarria izan zen zu ez hurbiltzea baina, zuk nire aurrean ikustea, opari bat zen. Minutu batzuk ibili ondoren, eseri ginen itsaslabarrean. Zu nireengan urruti zinen, baina oso hurbil nire pentsamenduan. Lortu nuen nahiko hurbiltzea, zure ilearen usaina nabaritzeko; ¡zoragarria zen! Eguzkia etzaten hasi zen; arraskorria laster argituko zituen gure begiak. Orduan, hotzikara batek nire gorputza zeharkatu zuen, dardara sortuz; konturatu nintzen bakarrik ahal zela izan zure aurpegia laztantzeko uzia, eta besarkatzeko ahalegina eta zure belarrira murmuratzea: “maite zaitut”. Momentu horretan, malko batek nire masailak zeharkatu zituen, lurrera eroriz eta hil eginez… –Airerik gabe gelditzen ari nintzen. Azkenean, arraskorria zerua menperatu zuen, hodei gutxi haiek, distira laranja polit-polit batean bihurtzen. Eta begiradarik zoragarriena ikusi ahal izatea, eta fenomenoaren argi bakuna zure begi gorribeltzetan arrobatzen zuen nire pentsamendua. Eta irribarre iheskor bat zure aurpegian marraztuta… eta nire arimaren sentimendu puruena, itotzen oraindik gehiago. Baina, horrez gain, ez nuen nahi momentu horrek inoiz bukatzea, zerua itsasoa baino politago irauten zuen eta. Izan zen nire bizitzaren momentu bakarra benetako balorea izan zuena; non nire desio bakarra zen denboraren jabedun izatea, momentu horren frakzioa, nire eternitatean bihurtzeko, eta zure ondoan, unibertsoa bukatu arte, egon ahal izateko. Zuretzako da, maitea. 18


4. maila Irabazlea Xabier Zubizarreta

Nire amalur maite:

Ingurura begiratuz Hau ezin da sumatu Zure semeek ikusten dira Berain ama bortxatuz.

Zer behar da maitatu? Lortu arte borrokatu? Naiz eta maiz hausnartu Galdera hauek zail ditut askatu.

Non dago justizia? Zuk eman zenuen bizia Bihurtu da hilgarria Beraz, non dago auzia?

Baina, gaur pentsatzen jarri naiz Maite duzuna, galdu ohi da maiz Galtzerakoan agertzen da beste bat garaiz Baina, zu, amalur, Zeru urdin eta mendien gailur Gu guztion sortzaile Eta gu, zure suntsitzaile Zu joan ezgero amaitu zen Suntxiziora zuzen-zuzen.

Hala ere hemen daude Ni bezalakoak zure alde Izan naizena, maite dudana Erraz kenduko didate.

Baina, zu nire sortzaile banandu nahi bagaituzte Zalantzarik ezazu izan Zurekin hil beharko naute Zure semeetariko bat agurtzen da Agur eta ikusi arte!

Beraz, benetan maitatu Behar duguna zaitugu Gure besoez besarkatu Eta behar denean lagundu.

19


3. maila Finalista Xabat Mendia

Sentimenduak bideratu nahian nago gela hutsean, eta noski, bakardadean. Pentsatzen hastean, burura etortzen zaizkidan pertsonen artean, amorrua dago denen lekuan, tristuraren artean.

Sentimenduak nahastean, eta iragana gogoratzean, idazteko beharra sartzen zait nire gorputzean, tristura nire bihotzean, negarra begietan eta dardara eskuetan.

Idaztea dago nire lagunen artean, edo ekintzen artean, maitasuna eta sentimenduak ahazten laguntzean, lasaitasun apur bat dut azkenean, bai nire gorputzean, bai bihotzean.

20


Eta eguna amaitu eta gaua iristean, berriz etortzen zaizkit oroitzapenak airean, haizeak dakartza soinean, eta berriz sartzen naiz gela hutsean, eta noski, orain ere bakardadean. Hori gertatzen zait amaitu dela uste izaten dudanean, eta itxaropena agortzen doa ezinezkoa dela ikustean.

Bihar horrelakorik gerta ez dadin dago nire desioen artean, eta ea lortzen dugun denok bizitzen bakean. ea uxatzen ditugun barneko kezkak eta amorrua ekaitzetan, itsasoko olatuek harkaitzen kontra talka egiten duten moduan.

Azkenean norbaitek bihotza lapurtzean eta iraganeko sentimenduak berpiztean horrek bai du zerbait eskuetan. Orduan bai poza azalduko da nire bihotzean eta hain beharrezko ditudan idatzietan hitzetik hortzera, alaitasuna nire hitzetan.

21


4. maila Finalista Irene Diaz

Gehien maite dudan pertsona horrentzat Hemen nago, beti bezela, zugan pentsatzen. Eta gaur nire buruari galdetzen diot, gauero bezela, zergatik ez zaude nire ondoan? Ikusi zintudan lehenengo aldian, ez nekien zer esan, zer pentsatu eta are gutxiago zer sentitu. Ez dakit nola... zutaz maitemindu nintzen, zu ikusi baino lehenago, ikutu baino lehenago... Nire bizitzan, zure presentzia, zure irria, zure gorputza, begiratzen nauzunean jartzen duzun aurpegia... guzti hori falta da. Orain zure itzala eta garenaren edo izan ginenaren oroimena bakarrik daukat. Ez dakit, buruhauste bat dut barnean, nire sentimenduak adierazteko unean‌ Zergatik? Nire barnean bizi zarelako, nire azal barruan eramaten zaitudalako. Min ematen dit pentsatzeak, zuk ez duzula nik sentitzen dudan gauza bera sentitzen momentu honetan‌ Eta orain, esan iezadazu: Nola egiten duzu zuk? Nola egiten duzu zure aurpegian beti irribarre bat edukitzeko? Badakit maite zaitudala, begiratzen dudan gauza bakoitzean ikusten zaitudalako, egunero esnatzen nauen eguzkian‌ Nire bizitzan oso garrantzitsua zarelako; naizenerako eta zuretzat izan nahi dudanerako. Konturatu arte, behar nauzula, maite nauzula,

22


hori delako nik nahi dudana: zuk ni maitatzea, nirekin amets egitea, ni arnastea segundero‌ Nire bizitzan behar zaitudala konturatzea nahiko nuke. Noiz pentsatu behar nuen nik horrenbeste maitatu ahalko nuela pertsona bat? Zu, pertsonaia bat zara, istorio honetan sartu dena eta nik ere ezagutzen ez dudana; egunen batean ebatzi eta amaiera aurkituko dudala desiratzen dudana. Maite zaitudalako, behar zaitudalako‌ Egunen batean zure beso artean egotea da nire nahia, nahiz eta behin bakarrik izan. Betirako maitatuko zaitut nire ixilpean, eta barkatu nazazu sinesteagatik zu zinela nire bizitzako pertsona egokiena, nire bihotzak ala esaten baitu. Maite dudan, maite izan dudan, eta betirako maitatuko dudan pertsona horri zuzendua!

23


Algaraka 2. ebaluaketa

Prentsa tailerreko ikasleek bi aldizkari sortzen dituzte urtean zehar, bata AZKEN HITZA deiturikoa eta bestea umorezkoa, ironiazkoa, ALGARAKA izenez bataiatu duguna. Umoreari eta ironiari helduta planteatzen dugu lehiaketa hau eta horretarko beti bilatzen dugu argazki harrigarriren bat, ekoizpen narratibo librerako bidea emango diena. Aurten argazki hau hautatu dugu non hegazkin bata txoriz inguratuta agertzen den. Zergatik, nondik etorritakoak dira hegazti horiek, zer egiten dute hegazkin erraldoiaren inguruan? Mila galdera eta ehundaka erantzun, prosaz, ipuin jiteaz jaso ditugu ikasleen aldetik. Ikasleek argazki honen inguruan, fikziozko zein umorezko testu, istorio bat sortu behar dute, orrialde baten erdia inguru beteaz.


1. maila Finalista Ane Perez de Arenaza

Bidaia Gaur ere errepideetan trafiko handia zebilen, hainbat aldiz geldiuneak egin eta martxa beste hainbatetan moteldu ondoren, azkenean, aireportura iritsi gara. Gurasoak agurtu ondoren, barrura sartu naiz eta nire laguna Vanessa bertan dago zain; gure lagunak Kelsi eta Ashley ez direla iritsi esan dit. Sarrerara gerturatzen gara, Kelsi agertzen da eta minutu bat geroago Ashley. Barruko megafonoetatik azken abisua ematen dute eta gu hegazkinerako pasabidera goaz, sarrera andere単oari eman ondoren, honek eserlekuetara laguntzen gaitu, eserlekuetan esertzen gara. Gure gauzetaz hitzegiten hasten garenean, emakume baten ahotsak, aireratu behar dugula esaten digu, beraz guk segurtasun uhala jartzen dugu. Airean gaude eta lagunak hitzegiteari utzi eta aldizkariak irakurtzen hasi dira, ni bitartean, leihatilatik begira nago, oso polita da, dena txiki-txikia ikusten da: etxeak, ibaiak, lantegiak, herriak.... Bat-batean txori talde bat agertu da eta txori batek keinuak egin dizkit, nire lagunei esatea pentsatzen gelditu naiz eta nitaz barrez hasiko zirela ohartu naizenean, ez diet ezer esan. Berriro leihora begiratzerakoan txoriak keinu gehiago egin dizkigu eta aurpegi arraroekin elkar begiratu dugu.

27


Hegazkinean bideo bat jarri dute eta bertan hegazkineko lau bidaiarik txoriekin harremanak dituztela azaltzen da eta pelikula ez dugu amaitu, ez baitigu astirik eman, lurreratzeko garaia da eta. Lurrean gaude eta hegazkina lurreratu bezain laster zutik gaude, fardelak hartu eta irteerara abiatu gara. Bertan gure laguna Monique aurkitu dugu eta bere gurasoek kotxean eraman gaituzte. Moniqueren etxera iritsi bezain pronto gure etxera deitu dugu eta gure logelak erakutsi dizkigu. Maletak utzi ondoren, hondartzara joan gara eta hondartzan lehengo txoria ikusi dugu, gure ingurura hurbildu zaigu eta Zac izeneko pertsona famatu batean bihurtu da. Musu bat eman behar genionean iratzargailuak jo du eta ametsetik esnatu egin naiz. Ziztu-bizian dutxatu, arropa jantzi, gosaldu eta ikastolara joan naiz. Nire lagunak ikusi ditut eta ametsa kontatu diet. Beraiek gauza bera amestu dutela esan didate.

28


2. maila Irabazlea Malen Garmendia

— Ama, begira, begira!!! — Utzi bakean, erdi lotan nago eta. — Baina ama, begira, txoriz inguratuta gaude! — Normala, Antton, zeruan gaude. — Baina leiho honetatik 200 zenbatu ditut. — Zerrrrrr? Emakumeak leihotik begiratu zuen eta kaio baten mokoarekin topo egin zuen. — Kontxo arrazoi duzu, zergatik ote dago hainbeste txori? Attonen oihuak entzunda hegazkineko bidaiari guztiak lehiotik begiratu zuten. Zurrumurruak eta galderak entzuten ziren txoko guztietan, eta halako batean hegazkineko komandantearen ahotsa: — “Bidaiari jaun-andreok, hamar mila metroko altueran goaz eta ikusiko zenutenez txori talde bikaina daukagu bidai-lagun. Ez kezkatu laster aspertu eta alde egingo dute eta”. — Ikusten Antton? ez dugu zertan kezkatu normala da hegazkin inguruan txoriak ibiltzea. Hau esan eta amak pixkanaka begiak itxi eta segituan zurrunka bizian zegoen. Anttonek ezin zuen lorik egin. Nola ba! Moko kuadrila hori leihotik sartuko zela zirudien eta! 29


Halako batean, inguruko hodeiak atzean utzi eta oskarbi zegoen zerua. Beherantz begiratu zuen Anttonek. Atzeko eserlekuan eserita zegoen gizonaren hitzak entzun zituen: — Begira hor behean daukagu Amazonia, munduko oihanik handiena. Arrazoi zuen gizon hark, izugarrizko berdegunea ikusten zen han behean! Baina zer ziren tarteka ikusten ziren animalia horiek? Saiatu arren ezin zuen bereiztu zein animalia ziren, horiak zirela ematen zuen: Jirafak agian? Ez, jirafak Afrikan daude ez Amazonian. Ez zekien zein animalia ziren baina haserre zeuden, mugitu eta mugitu ari ziren. Adi, adi begira zegoela txori baten begi handiekin topo egin zuen, negarrez ari zela zerudien. Hegazkineko bozgoragailutik berriro ere komandantearen ahotsa. — “Jaun-andreok lurreratzen hasiko gara, laster izango gara Moura aireportan�. Hegazkina beherantz abiatu zenean orduan jabetu zen zer egiten zuten hainbeste txorik hegazkinaren inguruan, haserre zegoen Antton, ez zuen ulertzen zergatik hondatzen dugun ohiana makinatzar horiekin, normala txoriek handik ihes egitea, haien bizilekua suntsitzen ari gara eta. Agian gure hegazkina txori jainko batekin nahastu eta laguntza bila zetozen, Anttonek lagundu nahi zien bai, baina nola?

30


2. maila Finalista Miren Gil

Afrikarantz Negua zen eta etxean hotzez nengoen zer egin jakin gabe. Pentsatuz aritu ondoren Plaiaundiko parkera joatea bururatu zitzaidan, gurasoek eta irakasleek oso polita zela eta hegazti mota ugari zeudela askotan errepikatu baitzidaten. Prismatikoak hartuta eta eskularruak eta txapela jantzirik, Plaiaundirantz abiatu nintzen. Bidean nindoala, gogoan nuen irakasleek eta gurasoek esandakoa, hau da, Plaiaundi oso leku garrantzitsua zela neguan Ipar Europatik Afrikaraino migratu behar zuten hegaztiek bertan atseden hartzen zutelako. Denbora gutxian Plaiaundira iritsi nintzen. Zerua lainoturik zegoen eta hotzak nengoen. Prismatikoari esker hegazti asko ikustea lortu nuen, ez baitzen erreza haiek antzematea belar artean, haizetik babesten zeudelako. Parketik hurbil Hondarribiako aireportua dago. Bat-batean, zarata ikaragarria entzun nuen eta hegazkina aireratzen zegoela konturatu nintzen. Harekin batera harritu ninduen zerbait ere ikusi nuen: hegazti guztiak hegazkinaren inguruan hegaka. Segituan nire begibistatik desagertu ziren baina ez nekien zergatia. Etxera berandu iritsi nintzenez, afaldu bezain pronto ohera joan eta segituan lokartu nintzen. Arratsaldean zehar ikusitakoarekin amets egin nuen: txoriek, hegazkina txori handia zela eta Afrikarainoko bidea erakutsiko ziela pentsatu zutela esan zidaten. Hegazkina ez zihoan Afrikara, Madrila baizik, baina Madril ere hegoalderantz dagoenez, txoriek eguzkiari eta haizeari esker Afrikarako bidea aurkitu zuten.

31


2. maila Finalista Nestor Gonzalez

Jon pilotoa Bazen behin Jon izeneko mukil bat. Berak 25 urte zituen eta bere ametsa hegan egitea zenez, pilotu izateko ikasketak egiten ari zen. Asteburuetan aireportutik gertu zegoen parke batera joaten zen “Ployounday” izenekoa. Jon txorien laguna zela esaten zuten denek, txistuka hasiz gero txori guztiak hurbiltzen baizitzazkion. Egun batean, Jon pilotu klasean zegoela, zera esan zien irakasleak: —Kurtso osoan zehar erne egon bazarete, gaurko azterketa erraz egingo duzue. Eta denak hegazkin pistara abiatu ziren. Jon beti parrez ibiltzen zen klasean eta ez zuen harreta handirik jartzen, horregatik oso urduri zegoen. —Jon, zu izango zara lehenengoa. Eta Jon hegazkinera igo zen. —Jon, hau zure azken aukera izango da— esan zuen irakasleak. —Bai, bai, lasai irakasle— esan zuen Jonek alai zegoela adierazi asmoz. Hegazkinera sartu, martxan jarri eta bikain aireratu egin zen. Baina lurreratzeko orduan... —Ez, ez dakit lurreratzen!!! Joni bururatu zitzaion lehen gauza txoriei deitzea izan zen. —Ttxxzxxsfiiiiiiii!!!!!— egin zuen Jonek txoriei deitzeko txistua erabiliz .

32


Bost segundutan 100.000 txori inguru agertu ziren hegazkinaren inguruan. Hegazkinaren azpian jarri ziren eta hegazkina kontrolatuz, primeran lurreratu zuten. —Bikain Jon, bikain— esan zuen irakasleak. Joni pilotu titulua eman zioten eta handik aurrera bere hegaldi guztietan txoriak lagun eraman zituen.

33


3. maila Irabazlea Ainhoa Moron

Gazte ameslaria Mikelek txikitatik bidaiatzerekin eta mundu berriak ezagutzearekin amets egiten zuen. Nafarroako herri txiki batean bizi zen, munduaren ahotan ezaguna ez zen batean, errepidetik zoazenean kartela ikustean harridura aurpegia jartzen duzun horietako batean. Gurasoak, aita ehiztaria eta ama etxeko andrea zituen. Herriak eliza eta ezer gutxi zuen, eta elikagaiak bere lur eta soroetatik lortzen zituzten. Izerdi asko botea zuen bizitzeko, baserriko lana latza baita eta etekinak ateratzea oso zaila. Sos batzuk ateratzeko ondoko herri handixeago batera joaten zen arratsaldero, hango ezindu bati laguntza pittin bat emateko. Txiki-txikitatik animaliak maite zituen eta hartz bat aurrez-aurre ikustea amesten zuen, beraien artean hesirik egon gabe, noski. Hori egin ahal izateko etxetik urrundu beharra zuen, asko urrundu ere. Kanada iruditzen zitzaion helmugarik egokiena. Bereak eta bi egiteko prest zegoen, hara joan ahal izateko. Honela bada, hainbat lan egin zituen: dendari gisa, esne banatzaile, etxe garbitzaile‌ Dagoeneko garaia iritsi zen, hegazkina hartu eta Kanada ezagutzeko garaia. Dena prest zuen, maletak, hegazkineko txartelak eta nola ez, argazki kamera, beti eskuan. Familia agurtu eta gazte ameslaria han zihoan hegazkinerantz. Pasabidean zehar urduri. Ez zuen sinistu ere egiten, sentipen arraroa bere barnean: alde batetik oso pozik zegoen eta bestetik,

34


bere baitarako sinestezina bera han egotea, hainbesteko ahaleginaren ondorioz. Horretan zebilela, pentsamen-duetan, konturatu gabe hegazkina aireratu zen. Izugarrizko zirrara nabaritu zuen, inoiz sentitu ez zuena. Bere ondoan zegoen ezagutzen ez zuen emakumea ere hala sentitu zela pentsatu zuen, nahi gabe eskutik heldu baitzion. Ondorengo orduak oso mantso pasa zitzaizkion, leihotik begirik kendu gabe zegoen denbora guztian, gauza berriren bat ikusteko zain. Horrela zegoela, txori talde bat inguratu zen hegazkinera. Honek aita ehiztaria ekarri zion gogora, aitak ehiza egiten erakutsi ziolako. Txanda hartan eskuartean ez zeukan eskopetarik, ustekabean tamaina handiko tramankulu bati eutsi ezinik zegoen. Tiro egiteko agindu zion aitak, baina, berak ezetz aurrean zuen hartzari tirorik ez ziola egingo erantzun zion. Zarata batek esnarazi zuen, hegazkineko azafatek jada Kanadan zeudela adierazten zuen hots bat zen. Benetako hartza bilatzeko abenturari ekiteko zorian zegoen.

35


3. maila Finalista Be単at del Barco

Hegalarien laguntzaz Atzo, oso egun garrantzitsua izan zen Bilbon, Loiuko aireportuan. 11:45etan lehenengo hegazkina irten zen Erromara bidean, ulergarria zenez, aireportua lepo zegoen. Bidaiari ugari zeuden kirioak dantzan, hegazkinean banan-bana sartzen. Inork ez zekien arren, hegazkin honek, bazuen berezitasun bat, animaliekin hitz egin zezakeen, zakurrekin txoriekin, azeriekin... Bidaiari guztiak hegazkinean eseri bezain laster, arranoa bailitzan, miresleen irrien eta txaloen artean, hegazkina hegaka hasi zen, hodei zurien soinean ezkutatzea lortu zuen arte. Bidaiariak pozez zoratzen zeuden bitartean gure hegazkinak helizean sekulako min bortitza sentitu zuen momentu berean mugimendu arraroa burutu zuen, baina Gregor pilotuak, gidari ona izanik nola edo hala, hegazkina patxadan mantentzea lortu zuen kopetatik izerdi hotzeko tanta lehortzen zuen bitartean. Bidaiariak aztoratzen hasi ziren mugimendu horren zergatiaz galdezka, urduritasunarekin kaosa eraginez. Orduan Gregorrek gezurra zela zekien arren, dena ongi zihoala egiaztatu zuen, gertatutakoa lapsus bat izan zela adieraziz. Zorigaitzez, bi minuturen buruan, mugimendu bera errepikatu zen baina oraingoan pilotuak ezin izan zuen hegazkina geldiarazi eta garrasien eta

36


euforiaren artean hegazkinaren kontrola galduta, denak heriotzaren bidean zeuden abiadura izugarriz hodeietatik behera amilduz. Segidan, hegazkinak izugarrizko garrasia bota zuen, animaliei deiadar eginez. Denen ezusterako hamar segundoren buruan, izugarrizko txori pila atera zen, hegazkina inguratuz. Kostata, hegazkina hartu eta airean mantendu ahal izan zuten, aireportu bat ikusi eta jaitsi ziren arte.

37


4. maila Irabazlea Xabier Zubizarreta

Ama naturaren mendekua MacArthur zientzialari ingelesa pozik itzultzen zen bere etxera, lortu zituen frogak bera bezalako beste inguruarekiko arrangura gabeko zientzialari krudelekin partekatzeko asmotan. Izan ere, beren ikerketa zikin eta usu legez aurkakoetarako zientzia gizon anker multzo hark, mundu osoan 200 buru baino gutxiago zeuden lemur beltz baten odola behar zuten honek zituen ezaugarri batzuk zirela medio. Eginbehar hartarako nor eta MacArthur baino gizon aproposagorik ez zegoen eta orain Madagaskarretik bueltan zetorren bere betekizuna bete ostean. Hegazkina Londoneko aireportu handi hartan lurrartzeko prest zegoela, zeruan orbain beltzaxka bat agertu zen urrunean. Segundo gutxiren ondoren, MacArthurren harridurarako, orbain hartan ehunka txori hautematen ziren eta bera zegoen hegazkinerantz zetozen ziztu bizian. MacArthurren burutik bere bizitza igaro zen pelikula bat bezain argi, baina, bere azken astean, Madagaskarren egon zen aste berberean, pausatu zen: Gogoan zuen Afrikako uhartera ailegatu zen lehen eguna, gogoan argi eta bihotzean mingarri. Herrixka apartatu eta indigena bat aukeratu zuten herrialdeko autoritateen kontrola ekiditeko asmoz. Hegazkinak aireportu txiki batean utzi zuen, eta handik jeep delako batean bertakoen herrixka batera abiatu zen, bere harrapakinaren kokapenari buruz lehen eskuko informazioa jasotzeko asmoz. Bide luzea izan zen, egun erdi ingurukoa. Ohian, ibai eta hainbat zelai zeharkatu ondoren, herrixka txiki batera iritsi ziren. 38


Etxeak zurez eta lastoz eginak zeuden, bertan bizi ziren biztanleak larru eta landarezko arropak zeramatzaten eta ematen zuenez herrixka hura ehiza eta fruitu bilketatik bizi zen. Hau dela eta, inoiz gizon zuririk eta are gutxiago ibilgailurik ikusi gabe herri harentzat zintzialaria eta beroni lagundu behar zioten sasi-ehiztariak mirari edo jainkotzat hartu zituzten. Gau hura herrixkan eman zuten.Naiz eta herritarrek arrotzei egundoko oturuntza eta opariak eskainiz, MacArthur eta bere gizonek destainaz hartu zituzten. Zientzialariak, hauen opari edo dantzaldietan parte hartu beharrean, lemurrari eta honen bizilekuari buruzko galderak soilik egiten zizkien. Azkenik, lortu zuen informazio aski hurrengo goizean ohian hartan sartu eta animalia hura erailtzeko. Hala bada, inongo agur edo eskerrik eman gabe goizean gauza guztiak bildu eta jeepean kargatzeari ekin zioten. Honetan zeudela, gau osoan ikusi ez zuten atso zahar bat agertu zitzaien eta zeinu eta ingeles perfektu batez jakitera eman zien egin behar zutenak bere ondorioak izango zituela eta damutuko zela oraintxe bertan ez bazen bere herrira itzultzen. Hasiera batean, MacArthur harrituta sentitu zen atsoaren ingeles maila zela eta, baina, mezua irrigarria iruditu zitzaion. Bere nahiek itsututa, ez zion garrantzirik eman gertaera hari eta bi egun basoan igaro ostean atzeman zuten animaliatxo txikia. Kostatu zuen, baina, merezi ere MacArthurren ustez. Tximinotxoaren hilotza ondo gorde ondoren horretarako eginiko maleta berezietan ez zuen problemarik izan hegazkinera igo eta Ingalaterrarantz abiatzeko. Bitartean, txori haiek balak bezala amiltzen ziren hegazkinaren fuselaian, zulo bat egitea lortu zuten arte. Kabina barrura sartu ziren dozena pare bat txori eta MacArthurri eskuan gogor oratuta zeraman maleta, lemurraren hilotzarekin, kendu eta berriz atera ziren sartzeko erabili zuten zulotik. Zuloaren ondorioz, hegazkina desorekatu eta istripu bat eduki zuen. Ez zen zauritu ez kalteturik egon hegazkina altura baxuan baitzihoan, hildako soil bat: MacArthur.

39


4. maila Finalista Irene Diaz

Hegaztiak seme-alabak ote? Iraitz eta Ortzi hogeitazortzi urteko bikote gazte bat ziren, Maulen bizi zirenak. Egun batean Ameriketako Euskal Eskoletara bidaia bat egitea erabaki zuten. Hamar egun geroago, prest zeuden jada etxetik maletekin ateratzeko, kotxea hartu eta Sondikako aireporturako bidea hartzeko. Sondikara iritsitakoan, goiko solairura igo, Halcon Viajeseko postua aurkitu eta maletak fakturatu egin zituzten. Ordu bat eskas geratzen zen beraien hegazkina aireratzeko. Hogei minutu beranduago megafonotik dei egin zuten Ameriketarako hegazkina hamabost minututan aireratzera zihoala esanez. Orduan, Iraitzek eta Ortzik beraien eskuko ekipaiak hartu eta hegazkineratz abiatu ziren. Hegazkinera sartu baino lehenago azafatek beraien pasaportea eskatu eta onartu ondoren hegazkinera sartu ziren. Hegazkinean itxaroten zeuden bitartean, pilotuak beraiekin hitzegin zuen, lasai egoteko esan zien‌ Geroago azafatek hegazkineko ateak itxi eta baraien azalpenak ematen hasi ziren: — Jaun-andreak, gure hegazkina Airbus 707-a hamar minututan aireratuko da. Mesedez arretaz entzun gure azalpenak: zuen eserlekuen azpian salbamendu-txalekoak dituzute eta zuen gainean maskarila bat duzute, hauek ateratzeko botoia sakatu, bakarrik beharrezkoa bada. Iraitz eta Ortzi oso kezkaturik zeuden, beraien lehenengo aldia baitzen hegazkin batean ibiliko zirena.

40


Beranduago, hegazkina martxan jarri eta pistan zehar abiadura hartuz joan zen. Gero, gurpilak gorde eta aireratu egin zen. Bat-batean, inork nola jakin gabe, hegazti mordoa agertu zen hegazkinaren inguruan eta jendea harrituta galdezka hasi zen. Orduan Ortzi altxatu eta hitz hauek esan zituen: — Barkatu iezaiguzue arren, baina nire neska-lagunak, Iraitzek, ezin du seme-alabarik eduki eta horren ondorioz arazo psikologiko bat sortu zaio. Arazo hau dela eta, hegaztiak erosten ditugu berak zaindu ditzan, semealabak balira bezela. Azalpen hauek eman ondoren, jendea lasaitu eta hegazkinak bere bidea jarraitu zuen. Hori bai, bide guztian zehar hegaztiak hegazkinaren inguruan joan ziren, Ameriketaraino iritsi arte!

41


4. maila Finalista Xabat Mendia

Hegazti pila hegazkinaren inguruetan Dublinetik Londresera zihoan hegazkin honek sekulako ezustea eduki zuen, segundo gutxitan 300 bat hegazti hurbildu baitzitzaizkion. Baina pilotuaren odol hotza eta esperientziarengatik bitxikeri batean besterik ez da geratu. Atzo, 14:00ak aldera Londreseko aireportua helmuga zuen 350 bidaiariz beteriko hegazkin komertzial batek izugarrizko ustekabea eduki zuen, hain zuzen ere, 300 bat hegaztirekin topo egin baitzuten. Dirudienez kurriloak. Adituak diotenez, hegaztiak kurriloak izan zitezkeen, hauek, taldeka kilometro pila egiten baitituzte hegan alde batetik bestera. Animali hauek ez dira basatiak, beraz ez zegoen inongo arriskurik eta hegoaldera, tenperatu hobearen bila zihoazela aipatu zuten. Zorionez, ez da inongo zauriturik ezta kalterik izan. Benetan izugarria gertatutakoa Irlanda aldean. Bat-batean. Inork ez du baieztatu zeren poderioz hurbildu zen kurrilo talde hau hegazkin izugarriaren albora baina ia seguruena ezustekoa, hau da, nahigabeko ekintza izan zela.

42


Hegazkin pilotua hotz eta txukun. Ezbeharra ez gertatu izanak izen bat du, Charles Giggs, hau da, hegazkineko pilotu ausartak. Egoera zail honetatik bikain atera da bere balentriari eta daraman urteei esker. Irlandar honek 49 urte ditu eta 25 urte darama hegazkinak gidatzen, esperientzia handikoa da, beraz. Bidaiari baten hitzak. Hegazkina iritsi bezain laster 60 bat urteko bidaiari irlandar bat prentsarengana hurbildu eta zera kontatu zigun: Hegaldia Dublinetik atera eta Ingalaterran den Londreseko aireportua zuen helmuga. Bidaiari honek ez zekien zeren ondorioz hurbildu ziren hainbeste hegazti, baina esandakoaren arabera hegazkina txoriekin gurutzatu eta segundo gutxitara gertatutako gauza izan zen. Kazetari batek beldurra pasa zuen galdetzerakoan, baietz erantzun zuen, gehienbat hegaztiak hegazkinaren aurka talka egiten zutenean. Irlandarrak ez zekien zehatz mehatz zein hegazti motakoak ziren baina denak berdinak, txuri kolorekoak, moko luze xamarra eta oso trebeak zirela aipatu zuen. Elkarrizketa amaitzerakoan, 250, 350 txori inguru zeudela adierazi zigun.

43


Bertso-paperak 3. ebaluaketa

Azken ebaluaketaren sprint-ean sartzen gara betebetean eta bertso-paperak sortzeko deialdia egiten dizuegu. Gaia: Librea. Luzeera: BI BERTSO,zortziko txikian. Baloratuko dena: Originaltasuna, errima aberatsa (deklinabide kasuak ekidin ahal dela) eta kohesioa. Epea: Maiatzak 6, asteartea. Sariak: Lau sari, bat maila bakoitzeko.


1. maila Irabazlea Pello Zubizarreta

Gure Euskara dela hizkuntza zaharrena milaka urtetan hortxe egon dena.

Gutxik mintzatzen dute ta hori da pena hitz egin ezazue hori da onena.

Gazteek oso gutxi hitz egiten dute eta gauzak horrela txit gaizki doazte.

Hau ez bada aldatzen beste mila urte ez dituzu iraungo nire Euskara maite.

47


1. maila Finalista Maialen Etxezarreta

Eskolatik etxera noa egunero, zutaz maiteminduta goiz ta gauero.

Nirea ez bazara inorena gero zatoz nire etxera egoteko bero.

Ez duzu etorri nahi egun baterako bi muxu eman eta gero joateko.

Loreak oparitu baina niretzako horrekin ez duzu ezertxo lortuko.

Doinua: Bihotz eritua

48


1. maila Finalista Gorka Susperregi

Nere bizilaguna bai dela mutila atzo jan zuelako kristoren opila.

Eta beste batean jango du tortilla berak nahi duelako izan borobila.

Nire amona dago eguzkia hartzen eta aitona berriz hura_abanikatzen.

Bere seme zintzoa bermuta prestatzen famili xelebre hau neri zait gustatzen.

49


2. maila Irabazlea Ainhoa Ezeiza

Martuteneko penak Gaizki eginagatik Martutenen nago bizitza gaizki daukat bihotza okerrago. Inork enau ulertzen maite gutxiago pena hau beharrean poza dut nahiago. Bost urte falta zaizkit kanpora irteteko kanpora atera nahi dut familia ikusteko. Arazoak konpondu pozik egoteko eta bizitza osoan alai jarraitzeko.

Doinua: Triste bizi naiz eta.

50


2. maila Finalista Ganix Mitxelena

Eskolan gaude eta zortzitan klasera txirrinak jo ondoren daukagu euskera.

Hamar t’erditan goaz denak jolastera txirrinak berriro jo eta aspertzera.

Errekreoan inork ez daki euskera edo ala dirudi dena da erdera.

Euskal Herrian gaude euskaldunak gera euskaldun petoena daukana euskera.

Doinua: Maritxu nora zoaz.

51


2. maila Finalista Libe de la Fuente

Uda badatorrela ari naiz ohartzen arropak erantzi ta bikinia jartzen.

Hondartzara joan eta eguzkia hartzen baina kontua euki ez naizela erretzen.

Ni ere egon nintzen iaz bai hondartzan hain gustura geunden han guztiak dantzan.

Baina ohartu nintzen guztiak zer(tan) datzan hozka egin zidaten oineko behatzan.

52


3. maila Irabazlea Olatz Esnaola

Bertsoa egiteko nik daukat beldurra lan berri bat hartu dut benetan makurra.

Etxeko lan bezala gainditu beharra bi bakarra egitea erronka kaxkarra.

Bertsotan hasi eta lenbiziko gauza gaia aukeratzeko ez da lan erraza.

Etorrera ez duenak etorkizun latza baina saiatu ezkero heltzen da emaitza.

53


3. maila Finalista Be単at del Barco

Indarkeria Momenturo badago kriston notizia gizaki orok badugu gure gutizia.

Batzuena ordea barrabaskeria orain nagusitu da hori malizia.

Nazkagarria baita bai bortizkeria nork ordainduko eta noski familiak.

Gizonen eskuetan galduta bizia nola hil daiteke ba bere emaztia.

54


3. maila Finalista Xabier Teiletxea

Olearso festibala dugu ortzil hontan karpa txuri bat dago jarrita hondartzan.

Kontzertuak badira guztiak jarraian Euskal Herriko asko gaude bertan dantzan.

Lau musika talde jo ta ke kantuan Ken 7tik hasita bukau Barrikadan.

Den denak dira onak behintzat nire ustetan bikain pasatu dugu gau eder honetan.

55


3. maila Finalista Xabier Burga単a

Klimaren aldaketa Klimaren aldaketa arazo larria udan elurra eta neguan ekia.

Horren aurrean dugu zeregin handia beraz aholku hontan jarri belarria.

Energia aurreztu gutxi kontsumitu gauzak berrerabili eta birziklatu.

Hau garrantzitsua da Ez asko kutsatu ea lor dezakegun klima hau aldatu.

56


4. maila Irabazlea Xabier Zubizarreta

Ene lagun erkide deitura hemengoa izatez ta gorputzez aldiz kanpokoa.

Hi bezalakoekin agur gerokoa gure Euskal Herria pikutara doa.

Ez al haiz konturatzen zer egiten duan? hau gertatzen uzteko zer duk hik buruan?

Oraindik garaiz hago hartzak hau kontuan zerbait piztu dadila hor, hire barruan.

57


4. maila Finalista Mikel San Sebastian

Euskal Herriari buruz Esnatu behar dugu gaztedi berria ! maite baldin badugu gure aberria. Bere egoera da benetan larria Espainiarren menpe dago Euskal Herria. Ni gaztea naiz baina eman diot antza zaila dala konpontzen hemen dagon saltsa. Madrilek aginduta guri nola dantza gure etorkizuna ikusten dut latza!

Doinua: Maritxu nora zoaz?

58


4. maila Finalista Aritz Arretxe

Ea nork asmatzen dun tipo honen izena beti dabil trabeska limatuz kuneta.

Lurreko “rally�etan izan du_arrakasta Espainiako txapeldun askotan izan da.

Oraindik ez dakizu? ba hemen duzu pista: Bergarakoa da ta BMW bat dauka.

Orain antzeman duzu? bera Txus Jaio da Euskadiko zaleek maitatzen dutena.

59


4. maila Finalista Unai Oiartzun

Amaiur gogoan Amaiurko gaztelu zaharraren hormetan berrehun nafar ausartek diraute borrokan.

Gaztelako armada izan arren bueltan garaiezina dela esan da sarritan.

Nafar adoretsuek diraute zutikan mantenduko baitira herriaren defentsan.

Gogoratuko gara zuen itzaletan noizbait izateko aske gure lurraldetan.

60


Urruzuno


4. maila Irabazlea Xabier Zubizarreta

Gaueko Izarra Abuztuko gau lehor hartan, udako belar idor haien artean etzanda zegoen hamar urteko muttiko txikia, bere amonaren baserriko soro nasaian. Gaueko ortzi beltza miresmenez ikuskatuz. Benetan liluratzen ninduen zeru hark, txiki-txikitatik. Batek daki zein arrazoirengatik, ezezaguna zenak, agian, baliteke nolabaiteko zirrara eragitea umetxo harengan. Orain, hemen nago, hogei urte geroago, zeru hartara berriro begira. Baina, oraingoan beste puntu batetik. Hamar urteko mutiko hark sekula imajinatu ezingo zuen orain dagoen lekuan egotea. Jada ez nengoen amonaren zelai idiliko haietatik oskarbia arakatzen eta inoiz gehiago egongo ere ez ama-lurraren beraren magaletik at aurkitzen bainintzen. Baziren urte zenbait, denboraren kontua aspaldi galdua bainuen, nire etxea, auzoa, hiria, herria eta azkenik izarbela utzi nituela. Bidaiaren hasierako eguna eta aurrekoak argi nituen nire gogoan, gauero, edo gaua deitzen genion denbora tartean, beti nerabiltzan gora eta behera eta naiz eta hasieran egin behar nuena argi eduki, denboraren poderioz galdera bat sortu zitzaidan nire barnean, galdera erantzuteko zaila eta aldi berean mingarria: Zergatik? Hasiera batean, ama-lurrarekiko maitasunak itsuturik, inongo zalantzarik gabe onartu nuen lan zail bezain beharrezko hura: Ortzi zabalean zehar bidaiatu gure hilzorian zegoen Lur zikindu eta suntsitua ordezkatuko zuen beste astroren baten bila.

63


Teknologiak asko aurreratu zuela zioten, ez zegoela arazorik eta dena kontrolpean zegoela. Momentu hartan jabetu izan banintz gure ustezko salbazioa ekarri behar zuen teknologia bera izan zela gure suntsizioa ekarri zuena, ziurrenik beste era batera erantzungo nuen, aldiz, garai hartan itsututa nengoen, betebeharrak itsututa. Leihatila hartatik begira nengoen, nire etxea izan zenetik distantzia imajina ezinetara. Nire eskumuturrera atxikita nuen aparailuaren pantailatxoan begiak iltzaturik:

“Itzulera Gabeko Punturainoko denbora: 1h 31min 23seg� Ordu bete eta erdi eskas baino lehenago hartu beharko nuen erabakia. Ortzi-ontzi hark jada ez zuen izango erregai aski lurrera itzultzeko, are gehiago, eguzki sistemara ere ezingo zen itzuli denbora haren kabuan. Hala ere, bila nenbilen mundu berri hura topatuz gero transmisio bat bidali ahalko nien bere kokapena adieraziz lurtarrei. Errekurtsoei zegokienez, banuen ur, aire eta jaki aski espazio-ontzi erraldoi hartan berrogei bat urte bizirauteko. Hala ere, denbora hura igarotakoan, ni ezingo nintzen inoiz gehiago nire herrira itzuli. Benetan merezi izango ote zuen nire bizia sakrifikatzea gizadiaren bekatuak garbitzeko? Urte ugari izan nituen horri buruz gogoeta egiteko, hala ere, erabaki horren zaila zen ezen oraindik ez nuen hartu. Bakardadea zen nagusi kaiola hegalari hartan. Nirekin batera atera ziren kideen gogoek ez ziruditen agonia hura jasateko bezain indartsuak, denak galduak nituen lehen bi urteetan. Lehenik, gogo ahulenek, kapsuletan ihes egin zuten Lurrarekiko hurbiltasuna aprobetxatuz, etxera itzultzeko esperoan. Hurrenik, deprimituenek, beren buruaz beste egin zuten presio hura ezin pairaturik. Azkenik, ahaltsuak eta indartsuak sentitzen zirenak, euren handinahiak elikaturik, zoratu egin ziren eta elkarren artean suntsitu, batek daki ni haietako bat ez ote naizen. Horrez gain, distantzia luzeak zirela medio, Lurrarekin komunikazioak ezinezkoak izaterainokoak ziren.

“Itzulera Gabeko Punturainoko denbora: 55min 34seg� Denbora aurrera zihoan, ordu bete barru nire patuaz gain izadi osoarena erabaki beharko nuke. Benetan merezi ote zuen gizarte hark, bere burua gabeziara eraman zuen gizarte hark, beste aukera bat? Zenbat pla64


neta gehiago suntsitu beharko ote ziren gizakia jabetzeko bere biziraupena naturaren aurkakoa eta auto-suntsitzailea zela? Nire buruan bi aukerak borrokan zebiltzan, ez, jada, nire bizitza soilagatik, hura huskeria bat baitzen, baizik eta izadi osoarenagatik. Batzuetan, errukia nagusitzen zen ene gogoan, besteetan, amorruak piztutako mendeku nahia.

“Itzulera Gabeko Punturainoko denbora: 30min 44seg” Jada, erabakia hartu beharra zegoen; gaitzez ezina zen. Behaketa gela hartatik aldendu nintzen, ia amaiera gabeko korridore isil eta ilunak gurutzatu nituen kontrol gela deitzen zioteneraino. Kontrol aulki nagusian eseri nintzen, aparailuak doitu hartu behar nuen erabakia hartzeko prestatuz eta agian azkenekoz nire eskumuturrera begiratu:

“Itzulera Gabeko Punturainoko denbora: 15min 17seg” Momentua iristeko zain geratu nintzen aulkian eratzanda. Gela hura miatu nuen, inkontzienteki, erantzuna letra eta zifraz gainezka zeuden pantaila haietan, pareta isil eta ilunetan eta azkenik, izkina batean nabari zen dunbuilo batean balego bezala, azken hartan gelditu ziren nire begiak. Ontziko azken kidearen hilotza zen, ni neu hura hiltzera behartua izan nintzen. Denbora asko zen gertaera hartatik, jada, ahaztua nuela esan zitekeen ekintza hura, baina, zer pentsatu ematen zidan oraindik. Nik, lagun, erkide, bidaiari hura hil nuen, eta zergatik? Nire bizitza ziurtatzeagatik, azken finean, esan liteke gizarte bizitza ukatu nuela nire ongizate pertsonala ziurtatze hutsagatik. Milioika kilometrora, nire bizilagun ohi izandako lurtarrek egiten zuten bezala. Norbanakoaren zoriontasuna bermatu, horretarako dena suntsitu behar bazen ere.

“Itzulera Gabeko Punturainoko denbora: 3min 08seg” Amaitu zen, dena amaitu zen. Batek daki lurtarrekiko sortu nuen amorruagatik, nirekiko sentitzen nuen auto-gorrotoagatik edo nire kideekiko nuen saminagatik, baina, erabakia hartuta neukan. Zehaztasunez eta

65


ausardiaz edo agian koldarkeria eta histuraz datuak sartzeari ekin nion ordenagailu nagusian. Ortzi-ontzi hura ziztuan zihoan ostondo zabala urratuz, noraezean, itxaropenaren bila. Barrua hutsik, ia inor gabe.

“Itzulera Gabeko Puntura iritsia, erabiltzailearen programa exekutatzen� Danba! Ortzi-ontzia desagertu zen ziztuan. Geroago, espazio-ontzia azkenekoz egondako lekuan izar berri bat agertu zen, izar distiratsu bat. Ontzi hark zeraman erregai exotikoaren ondorioz sortutakoa, itxaropenez betetako izar distiratsu eta handi bat. Erabakia hartuta zegoen, ekintza burututa.

*

*

*

Lurra, berrogei urte geroago Zeru kiskali, ilun eta kirasdun haren magalean. Garai bateko zelai berdeak, harri beltz ikaztuek ordezkatzen zituela. Ozeano urdin eta oparoak orain likido beltz orlegi batek ordezkatzen zituen. Garai batean herri handi eta jendetsuak izan zirenak orain hondakin mortu eta erreak ziren. Urte askotan zehar lur haietako jaun eta jabe sentitzen zen gizakiaren azken arrastoak lurpean zeuden, beraien suntsizioa ekarri zuen teknologia beren menpe arnasteko, jateko, bizitzeko. Gizadiaren azken hatsa botata zegoen, pixkanaka pixkanaka beraien suntsizio osoaren zain zeuden eta aldi berean, planetako azken izaki bizidunen planetaren berarenaz gain. Amaigabeko lurpeko herri gainpopulatu haietako bateko kontrol gune belun bezain goibelean argi txiki eta ez gauza bat distiraka zebilen. Behargina ez zen berandutu panelera hurreratzen. Zenbait botoi sakatu ostean pantaila zikin eta herdoilduan irudiak azaltzen hasi ziren eta bozgorailu zikin eta puskatuetan hitzak nabaritzen. — Gabon lurtarrak, nork daki gogoratuko duzuen ni nor naizen, behar ere ez zenukete. Zuen handi-nahi horrek itsututa bizi zaretenek, halabeharrezkoari ihes gin nahian galduta zabiltzatenek, zer jakin beharko zenukete iraganari buruz, zuen buruan soilik orain hurbila, momentua, norbanakoa kabitzen dira eta. Imajina dezaket hau jaso duzuen momentuan nola egongo zareten, egon bazaudete noski. Zuen azken ahaleginetan norberak

66


bere bizia egiteko, inguruko azken errekurtsoak ustiatzen beste egun bat gehiago nola hala bizitzeko zuen artean elkar suntsitzen duzuen bitartean inongo errukirik gabe. Nik nire erabakia hartu dut, ez du merezi bizitzea. Ez, ez du merezi, biziak zentzu logikorik ez badu. Ze bizi da inguruaren suntsizioan oinarritutako bizia? Zein bizi eboluzionatu beharrean inboluzionatu egiten duena? Eta are gehiago, ez dena gai gogoeta soil bat egiteko, honez guztiaz jabetzeko, galarazteko. Orain beranduegi da, niri dagokidanez, ezin dut ezer egin zuen gogoeta errazteko saiakera soil honetaz gain. Espero dut laguntzazkoa izan natzaizuela, hori baitzen nahi zenutena, naiz eta bidea beste bat izan. Agur betirako. Pantaila belztu egin zen eta ahotsa isildu. Beharginak, momentu batzuez pentsakor iraun ostean, teklak sakatzeari ekin zion berriz. Pantaila beltza piztu egin zen eta erdian, letra lodi gorriz hitz batzuk marraztu ziren:

“Ezabatzen‌ Ezabatutaâ€?

67


4. maila Irabazlea Josu Narbarte

Loteria tokatu izan balitzaigu, orain Bahametan geunden Gaur goizean, esnatu eta hainbeste ideia etorri zaizkit burura, azkenean ez dudala bakar bat ere martxan jarri; eta gainera, izugarri nekatuta bukatu dut. Hau da hau... zer da, baina, “hau�? Zalantzarik gabe, ez da deus onik, ene buru-argitasuna koxka larrian jartzen baitu, baina ez nago ziur txarra ote denetz ere. Azken finean, munduak berdin-berdin jarraituko baitu aurrera, egiteko asmoa neukan gauza guzti horiek gabe. Ez ziren horren garrantzitsuak ere. Ala bai? Dena dela, gaur zeozer berezirik egitea gustatuko zitzaidakeen. Zergatik? Ez dakit, bada. Agian, gaur egun berezia delako, egun arrunt bat gehiago besterik ez izanagatik, hain xuxen ere. Edo, beharbada, zerbait berezia egin nuen azkeneko aldiaz jada oroitzen ere ez naizelako. Auskalo. Zaila izaten baita, noizbehinka, abixu gabe, barne-barnetik irteten zaizkigun nahi horiek ulertzea. Eta nik zeozer berezia egin nahi nuen gaur. Vartsovia komunistara bizitzera joan zen osaba hark bezala. Edo egunero, goizeko zortzietan hondartzan igerian aritzen den Alex Gaxen lagunak bezala. Edozer gauza. Baina berandu xamar zen hondartzara joateko, eta ez dut, azkenean eta tamalez, beti izaten den bezala, deusik egin. Egin dudan gauza bakarra ohetik altxa 68


eta, gosaltzen nuen bitartean, pentsatzea izan da. Ideiak mirakuluz zetozkidan gogora; bat pentsatu eta eskuak paper eta arkatz bila mugitzen hasi orduko, beste burutapen bat neukan, aurrekoa baino hobea. Eta goiza joan zait, pentsatu eta deus ez egitean arras lanpeturik. Eguerdirako, egoera jasan ezinik ia, azkenean papera eta arkatza hartu eta honakoa idatzi dut, edozein ezezaguni eskutitza idazteko erabakia hartuta; «Nestor de Rosas naiz». Idatzi eta berehala damutu naiz. Paperaren zuritasuna zikindu besterik ez dudala egin iruditu zait. Baina, behin hasita, zail izaten da gelditzea, eta izkiriatzen jarraitu dut: «Baina, egia esan, ez dakit nor naizen». Kontraesana dela konturatu naiz, baina ezin izan dut inoiz idatzi dudan egiarik handiena dela pentsatzea saihetsi. Bi egia, hobeto esanda. Altuan esan dut. Gustatzen zait ze soinu duten hitz horiek. Nanokeria bat da; badakit. Baina ene ezinegonak apur bat baretzeko balio izan zait, eta, egia esan, askoz lasaiago gelditu naiz, karga astun bat arindu balidate bezala. Idatzitakoari begira gelditu naiz apur batean, eta, bat batean, idazten jarraitzeko gogoa piztu zait. Banindoan, arkatza harturik, paperari erasotzera, baina zerbaitek geldiarazi nau: ezin nuen artean lorturikoaren berezitasuna, hain bakar egiten zuen soiltasuna, hondatu.

*

*

*

Bazkal ondoren, ohean etzan naiz berriro, arkatza eta paper pusketa berri bat eskuetan harturik. Ez zitzaidan, alabaina, kalera irten eta ikusten nuen lehen ezezagunari kontatzea merezi zuen berri onik gogoratzen, oraindik ere; denbora luzez egon naiz han, begirada galdurik, eta gogoa (are galduago) mila konturen inguruan hasi zait dantzan. «Azterketa garaiko estresa. Egunero kroketaz bonbardeatzen nauen ama; sukaldatzen eztakidala pentsatzen dik, nonbait...», idatzi dut. «Alokairua (lehengo hilabetekoa ordaintzeko putak pasa nitian). Drogetan galdu zen neska berezi hura... non bukatuko ote zuen?». Ia konturatu gabe ari nintzen idazten, eta, telefonoak jo duenean, ez dut aditu ere egin. 69


«Herriko gazteak presoen begirada hutsak darakuskiten kartelak itsasten. Haurrak jolasean, zuhaitzetako adarretatik zintzilik. Atso bizilaguna eguraldiaz kexu, azken hogei urteetan (alargundu eta semea motor-istripu batean galdu zuenez geroztik) kexu izan den bezala. Lanagatik lau sos ziztrin ordaintzen dizkidan nagusi putanera». —Esan? Azkenean telefonoa erantzun dudanean, Itziar Bandres entzun dut linearen bestaldean. —Nestor. Ez zen galdera; baieztatu egin du, besterik gabe: ni Nestor nintzen. Ikaragarri atsegin zait zein naturaltasunez darabilen bere euskaldun berriaren hizkera bitxi hori. —Kaixo, Itziar. —Ez zara klasera etorri. Isiltasuna nagusitu da baieztapen berri honen ondoren, berak eten duen arte: —Zergatik? —hau bai; hau galdoa zen. —Esan dezagun... Esan dezagun ezin izango nukeela deusik egin, joan ezkero ere. Egun aski berezia dut gaur. Ezin nuen ikusi, baina argi eta garbi irudikatu ahal izan dut bekain bat altxatuz (bat bakarrik, bestenaz zarpailegia litzatekeelako Itziarrentzat, eta orduan, eta fida zaitezke diostazudan honetaz, orduan akabo dena; Itziar Bandresek Itziar Bandres izateari utzi dion mundu batek ez baitu “mundu” izena merezi). —Ondo al zaude? —Ondo...? Bai. Lasai, ongi nago; ez kezkatu. Hasperen egin du berak. —Hmmm... Arraroa da. Egun batzuetan, denok jartzen gara ados elkarrekin deprimitzeko. Tira... eguraldiaren kontua izango da, edo zer dakit ba nik. Hala ere, hobe genuke hainbeste ez kexatzea; loteria tokatu izan balitzaigu, orain Bahametan geunden. Eta bestela... Tira, azken finean denok gara brillorik gabeko izarrak. Azken hori ez diot ulertu, baina nahiago izan dut ez galdetzea. Gaur Unibertsitarean gertaturiko kontu pare bat aipatu dit, eta, hizketaldi motx baten ondoren, moztu egin dut. 70


Kalera irten naiz. Deus egin gabe egote hori jasangaitza da.

*

*

*

Azken jende pixarrez husten zihoazen karriketan barna, oinek kairantz eraman naute, nik hala nahi izan gabe. Hori da oinen arazo handiena, sarri errebelde ateratzen zaizkiola bati, eta ea ze ausart hasiko den haiek kontrolatzeko ahaleginetan. Kaia hutsik zen. Goizago iluntzen du jada; ene gainean, ortzia urrez margoturik, zirimiri arin bat udazkeneko azken eguzki-izpiekin nahasten zen, urrunean, Hendaia gibeleko labarretan, ortzadar ahula osatuz. Norbait entzun dut, ahopeka abeslari: «Berriz itzuliko balitz, iragan denbora arrotza Berdin kontsumi nezake bainilla gozo artean Itsaso urrun batean irudimena galdurik Udaberriko eguzkitan larrosak pizten ikusiz...» Ahots ezti hark bere golkorako kantatzen bazuen ere, haizeak urrunera zabaltzen zituen notak, inguruko isiltasuna melankoliaz betez. Ongi. Falta zitzaidan gauza bakarra, hura bezalako abesti depresiboa. Ingurura begiratu eta, ene harridurarako, Alex Gaxen ikusi dut euripean, auto baten kapot gainean exerita, ortzimugara begira. Gaxen ezagutzen duenak ulertuko du han, horren bakarti, bere ohiko irri dotorea erantzirik ikusteak eragin didan inpresioa. Izua, ia. Ene buruari galdetu diot ea zer arraioa ariko ote zen kaiean, abesti zahar hura ezpain artean. Beregana hurbildu naiz. Kopeta estaltzen zioten kizkur harrotuetatik eta lepo inguruan zeraman palestinoaren muturretatik euri ttantta lodiak erortzen ziren, lurreko harri bustiaren aurka lehertuz. —Ez nian hemen inor topatzerik pentsatuko, eguraldia bistan. Bere beix koloreko kata begiek ile xerlo horailen artetik begiratu naute. Ironia txinparta bat ikutea iruditu zait haietan, erantzun hala ez erabakitzen zuen bitartean. Haren ondoan, kotxean bermatu naiz. —Izan haiz Unibertsitatean gaur? Ezetz egin diot buruaz. —Ez... ni ere ez. Dena den, gaur eztuk Unibertsitatera juteko eguna. 71


Isilik geratu gara biok. Berak hortz artean zerabilen bere ditxosozko Habanera, oraindik ere. Itsasora begira jarri naiz. Koipez betetako ur kizkurrak kaian gelditzen ziren untzi bakanak astintzen zituen. Arrain bat ikusi dut, segundo erdiz ur gainean jauzi egiten. —Badakik? —esan du Gaxenek tarte baten ondoren, irri-erdi moduko batekin—. Haurra nintzenean, abesti hori abesten nian etxean inoiz entzun izan gabe; burura etortzen zitzaidaan, baina. Egun batean, amari galdetu nioan abestiagatik. Badakik zer erantzun zidaan?: «Kantu hori? Hori hire aitatxik abesten zian, besoetan hinduela, umea hintzenean». Sinets dezakek? Ironia izpiak, apur batez, gehiagora egin du. Gero, guztiz desagertu da; baina oraingo zintzotasun gardena are deserosoago egin zait, haren begietan zehar bere biluztasuna antzeman bainezakeen. Horrek izutu egin nau. —Aitatxi nik urtebete besterik ez nuenean hil zuan; orain hogei ditiat. Nola oroit naiteke horrelako zerbaitez? —esan du Gaxenek. Ez dit erantzuten jakin. Gaxenekin hitz egiten dudan bakoitzean, etengabe aztertzen nauelako sentsazio deserosoa dut, ene hitz eta keinu txikiena lupaz begiratzeko prest dagoela iruditzen zait. —Euri duk. Goazimizia! Baina ez du deus erantzun. Urrunera begira zegoen, begien aurrean irekitzen zitzaion zabaltasunari galdezka ariko balitzaio bezala. Sakon hartu dut arnasa; bai, aireak gaziaren usaina atxekitzen zuen oraindik. Zerua urdin gezurti batez tindatzen hasia zen, arratseko azken hodei gorriak Jaizkibel atzean ezkutatzen ziren heinean. —Marina alde egitekoa duk —esan du, azkenean, Gaxenek. Begietara begiratu nau, mingarri zen tinkotasunez—. Bartzelonara zihoak. Behin betiko. Lana aurkitu omen dik. Haren bisaian ironia-arrastoa azaldu da berriz. Gaxenek badakielako Marinak alde egiten badu, ez dela, ezta urrunetik ere, lan kontuengatik (Marinak lanpostu ona baitauka hemen ere, etorkizun handikoa gainera); ez. Gaxenek badaki ez dela horregatik. Zergatik zegoen, bestenaz, kaian, bakarrik? Ziur bainago arratsalde osoa... ez; egun osoa zeramala kotxe haren kapot gainean eserita. Baina ez da Marinaren gezurra horrenbesteraino mintzen duena, baizik bera, Alex Gaxen, dela haren martxaren arrazoia, bat eta bakarra, hain xuxen ere.

72


—Bihar alde egin behar dik; lehen, goizean esan zidak. Ala puta, ez zikean ni ongi izorratzeko era hoberik aurkituko! Eta hik ere ez duk oso egun onik, hire bisaia bistan... Bada, gaur bezalako egunetan ez genikek ohetik altxa ere egin behar, horra zer uste dudan. Hartara, ez zigutean muturrera halako kaka klaserik botako... —Bai —erantzun dut, zergatik jakin gabe—. Izan ere, denok baikaituk distirarik gabeko izarrak... Ez nuen espero berak bota didan begirada hotza zuzentzea. —Ez —esan du, astiro—; ni ez. Lasaipen eta tristura nahasmen batean aldegin dut handik, Gaxenekin izaniko elkarrizketa interesgarria izan den ala, ausaz, deprimitu egin nauen asmatu ezinik. Eta urruntzen nintzenean ere, bere ahotsa entzun dut kantuz: «... Ezpainek gordetzen dute ezpain bustien gustoa Desiozko hotzikarak etsipenaren tamalez Gauak zelatan dakusa kontzientzia biluzik Badoaz ordu geldiak gogorapenen hegalez...» Eta, bat batean, ez zait horren abesti itsusia iruditu.

*

*

*

Amak ez du erremediorik. Etxeko atarian topatu dut, zilar paperetan bilduriko pakete bat zekarrela eskuetan, albondigaz beteta, ziur aski. Gurasoen etxetik bi ate haratago bizitze hau hain argi ez ikusten hasia naiz, dagoenekoz; amaren “hobby” berriak (eguna etxe batetik bestera karrika gurutzatzen ematea, edo ene egongelari “garbitasun inspekzioak” pasatzea, kasu) ez zaizkit izpirik ere atsegin. Etxe barnera sartzea eskaini diot, baina berak ezetz esan du, etxea auskalo nuen eta, berari, bederen, ez ziola inongo ilusiorik pizten bere egunak han bertan bukatzeak, bihotzekoak jota. —Ene —bota du, zilar paperez estaliriko ontzia ene eskuetan jartzen zuen bitartean—. Ene... Egun osoa daramat exeri gabe. Hau da nekea, hau, eta ez zuek gazteok kexu duzuena eguna sofan botata emateko... Zure arreba ezgauza horretaz ari naiz, noski. Gustatuko litzaidake... kontuz!, horrek

73


xalda darama eta, etzazu bota, motel... Gustatuko litzaidake jakitea zer egingo zenuketen zuek ni gabe... Eta ez egin irri! Egia da; farrez ari nintzen, ezin izan diot eutsi. Izan ere, amak bizitza osoa baitarama, berak dioen bezala, “exeri gabe”. —Ai! —jarraitu du bere kexua—, badakit beti esan eta azkenean eztudala inoiz eitten, baina egun hauetako batean esnatu eta ez dut deus-deusik egingo. Ohean geldituko naiz. Ez pentsa etzaidanik gaur bertan eittea burutik pasa —gehitu du, poker aurpegia jarriz—, edo atzo, edo herenegun... Baina leihotik beittu eta etzuela euririk ari ikusi dut. Geroago hasi da, ni izorratzeko-edo. —Ezin duzu ohean gelditu, euririk ari ezpadu ere? —Bistan dena, motel. Bestenaz, pena ematen baitit.

*

*

*

Etxean sartzean, kontent nintzen Baina, amaren lapikoa sukaldeko mahai gainean utzi ondoren (gaurkoan, babarrunak ziren), sofan eseri eta goizean idatziriko lehen papera hartu dudanean, egun osoko kezka guztien pisua ene gainera erori da bat batean. Antza, Gaxenekin, lehenbizi, eta amarekin, gero, izaniko elkarrizketek droga gogor baten moduan lokartu naute, egonezin guzti horiek anestesiatuz eta ene gogoa hitzen mundu hutsean zehar irristalatzen utziz. Anestesiatu, bai; baina ez ordea desagertarazi, orain, berriro bakarrik, berriro buruari bueltaka hastean ulertu dudan bezala. Zeren eta Gaxen kaian dagoen, eta Itziarrek Egiptoko haurrei gabon-jostailuak eramateko proiektuak antolatzen dituen eta Vartsovian exiliaturiko amaren anaiak bere mundua den mundu komunistaren erorketa ikusten duen bitartean, eta mila Gaxen, Itziar, Marina eta anonimok borrokan diharduten bitartean, ni etxeko sofan eserita bainago, inoiz iristen ez den eta zer den ere ongi ez dakidan aldaketaren baten zain. Eta bakardadea, gauza txarra gabe, arriskutsua ordea badela ulertu dut. «Nestor de Rosas naiz. Baina, egia esan, ez dakit nor naizen». Hain hitz xumeak, hainbeste gauza esateko. Hain galduta nagoela. Ez dakidan hainbeste gauza dagoela. Gogoa drogetan galdu zen neska berezi harengana joan zait. Ba ote zekien berak nor zen? Eta ba ote zekien nik bai, nik ongi nekiela nor zen? Ez, ez dut uste; elkar-ulerkortasun handia behar da horrelako ezer jakiteko. Nik ez nuen inoiz jakin, azken finean, zer

74


zekien (eta zer ez zekien) berak. Baina zer arraioa jakin daiteke, edozer gauzaz, hamasei urte eskasekin? Deus guti, ezbairik gabe. Gauza gehiegi esateko hitz gutxiegi, bada. Paper zatiari buelta eman eta honakoa idatzi dut: «Nor naiz ni?». Horrela, galdera bakarrean bildu ditut Gaxen, Marina, ama, drogetan galdu zen neska berezia, Vartsoviako osaba exiliatua, Itziar, eta kaia, eta euria, nekea, mila zauri ikustezinen agonia, eta unibertsoa eta etorkizuna eta iragana, eta kantuak, irriak eta negarrak, eta goizargi konpartituak, eta bakarrik iraganiko ilunabarrak. Dena bildu dut galdera bakarrean, eta are gehiago. Eta, inork entzun ez duen alferreko desesperazio-garrasi mutu horren ondoren, txiskeroa hartu eta erre egin dut paper pusketa. Gero, zigarrokutxatila hartu eta bata bestearen atzetik erre ditut denak, bi ordu amaigabez, begirada galduaz leiho atzean euria nola erortzen zen ikusten nuen bitartean; halako apatia batek hartu nau, irriak eta negarrak noiz etorriko diren kontrola ezin dezakedala ulertu dudanean. Erretzeari utzi behar, beraz, ene bizitzan emozio pixarren bat sartu nahi badut. Eta ez dakit eguna ona ala txarra izan den. Hondarribian, 1988ko azaroan (02:43 am) —Bakizu zer? —Zer? —Sekreto bat dakot. —Konta! —Bale, baie ez konta inori. —Ez... —Inori bez gero! —Ezetz ba! Benga, kontaiztezu. —Brillorik bako izarra naz.

75


LITERATUR SORMENA- TXINGUDI BHI-07-08  

2007-08 ikasturteko idazlan sarituen liburua. Atal ezberdinak ditu: Amodiozko gutunak, algaraka, eta bertso-paperak.