Page 1

azkenhitza Prezioa: Ikasleeek 50 xentimo 路 Irakasleek euro bat

2012ko ekaina 路 3. alea 路 TXINGUDI BHIko aldizkaria 路 2011/12 ikasturtea

Ezagutzen al dituzu gure erreportariak, txikitan?

azken hitza


azken hitza 2012ko ekaina · 03. alea TXINGUDI BHIko aldizkaria 2011/12 ikasturtea

02 Tiroketa / Parrandak gero eta goizago 03 Plastika: ikasleen lan zoragarriak 04 Julene Iraola: musikari lotutako neska 05 Euskal Herrian ere etxeak kentzen 06 Ttipi-ttapa aldizkaria eta Xorroxin irratia 07 Ituren eta Zubietako inauteriak 08 Madonna eta Kalakan 09 Horoskopoa 10 Denbora-pasak 11 Freestyle 12 Ekonologia 13 Poema 14 Toondoo 15 Wertgüenza 16 Xelebrekeriak 17 Bi liburu eta idazle bat 18 Errealitatea ala itxurakeria 19 Eguzki ekaitza 20 Black Metal norvegiarra 21 Gran hermano ekologikoa 22 Txingudi LHko ikasle etorkinekin 23 Herri Urrats 2012 24 Zer gertatzen ari da WhatsApp-arekin? 25 Nahikari Castaño eta balleta 26 Krisialdia espainian 27 Jörmundgand 28 Bretainiara bidaia 29 Zeharkako flauta 30 Exchange proyect 31 Gernika, duela 75 urte erasoaldia 32 Coman Mitogo 33 Amaren eguna 34 Eskubaloi jokalaria gure artean 35 Boxeoa 36 2011. urtean gehien deskargatu diren kantak 37 Photo funia - prentsa tailerra 38 Lantzeko inauteriaren antzezpena 39 4. milurtekoa (“Cuarto milenio”) 40 Xorroxin irratira bisita ARGITARATZAILEA Txingudi Ikastolako guraso elkartea TXINGUDI IKASTOLA Jaizubia auzoa, z/g Posta Kutxa 35 20300 IRUN Telefonoa 943667055

Azken berria; gizon zahar bat salbatu da, bere hortz-haginei esker. arogehita hamar urteko Brasilgo gizon zahar bat bere tabernan lan egiten ari zen, Alta Florestan deituriko herrian; orduan, armatuta zegoen gizon ezezagun bat sartu zen, eta ezer esan gabe, tiroka hasi zitzaion gizonari eta bere aurpegian jo zuen tiro batek; zorionez tiro hori ez zen joan burmuinera, begietara..., bere gezurrezko hortz-haginetara baizik eta horiek kolpea gelditu zuten.

L

Orain gizonari, ezingo diote bala berehala kendu, baina bere bizitza ez dago arriskuan, ahoan gelditu delako eta kentzeko, ebaketa baten bidez egingo dute. Bai hortz gogorrak! Ainhoa Mediavilla

Gaur egungo gazteek, gero eta goizago ateratzen dira festetara parranda egitera eta mozkortzera. aur egungo gazteek, ikusten ahal dugunez, jaietara edo diskoteketara nahi dute joan, ongi pasatzera, mozkortzera, dantzatzera... Gainera, festa batera ateratzen direnean, edan egiten dute, kontrolik gabe eta mozkortuta bukatzen dute. Garagardo asko edaten dute, bere inguruan gazteak edaten ikusten dutenez; orduan, beraiek ere gauza bera egin nahi dute. Ume horien guraso axolagabe batzuk, adibidez, garagardoak edo edari alkoholdunak uzten dituzte une batez umearen aulkian eta berriro hartzerakoan edalontzia hutsik dago eta umea lokartuta. Arreta pixka bat, mesedez!

G

IRUNgo Udalaren dirulaguntzaz osatua DISEINUA, MAKETAZIOA eta INPRIMAKETA antza Komunikazio Grafikoa

- 2 - azkenhitza · TXINGUDI BHI

Arozena


plastika

ikasleek egindako lan zoragarriak

TXINGUDI BHI

路 azkenhitza - 3 -


julene iraola Musikari lotutako neska

Julene Iraolak, 3. mailako ikasle bat, ia bere denbora guztia musikari eskeintzen dio. Galdeketa bat egin diogu bere afizioaren inguruan.

Kaixo Julene, ikastolatik kanpo, zer egiten duzu? Ikastolatik kanpo, pianoa, solfeo eta kantua egiten dut, eta hurrengo urtean, armonia ikasten hasiko naiz. Zergatik hasi zinen musika mundu horretan? Gehienbat musika oso gustuko dudalako. Eta aipatu horietatik, zein duzu gustukoen? Zaila izando zen zuzen esatea, baina pianoa eta kantua asko gustatzen zaizkit. Noiz hasi zinen bakoitzarekin? Pianoa, 10 urte nituenean hasi nintzen, eta solfeo 9 urte nituenean. Kantua berriz, orain dela urte bat, gutxi gora behera. Zenbat denbora eskaintzen diozu bakoitzari? Solfeoari, astean 2 ordu eskeintzen dizkiot, eta kantuari, astean ordu bat; pianoa, ordea, egunean lau ordu praktikatu behar dut. Hainbeste jotzen baduzu, leku askotara joan behar izango zara ezta? Kantuarekin, Amaia Antzokira joan naiz, eta pianoarekin, Andoainera bitan, eta azkenekoan irabazi eta aipamen berezi bat egin zidaten. Eta aurki, pianorekin Bartzelonara joango naiz. Igor Moreiro

- 4 - azkenhitza 路 TXINGUDI BHI


Euskal Herrian ere etxeak kentzen

Geroz eta jende gehiagoi ari dira botazen bere etxetik 2011an 366 familia bota zituzten uskal Herrian, pasa den urtean, 366 kasutan etxeak kendu dizkiete Gipuzkoan; azkeneko hiru hilabetetan 74 izan dira ; gainera 2011ren hasieran beste 292 kasu agertu ziren baina oraindik Euskal Herria, Espainiarekin alderatuta izan da kasu gutxien dituena.

E

Familia batzuei esan dietenean utzi behar dutela etxea etxe barruan geratzen dira polizia agertu arte; prakatika horren adibide asko agertu dira telebistan; azkenean, gehienetan, etxerik gabe geratzen dira kale gorrian, banketxeek botatzen dituztelako.

Azkeneko hiru hilabetetan, Euskadin, kaleraketak 63%a jaitsi egin ziren ; kasu gehienak Bizkaian izan ziren.

Jende asko eta asko oso haserratuta dago hori dela medio; ari dira botatzen familia asko haur txikiekin eta hori ezin da egin, beraz kaleratuak beste familiakoekin amonak etab... joaten dira bizitzera,eta etxea txiki geratzen zaie. Ez gertatzeko horrelako gauzak ari dira egiten manifestazio asko leku ugarietan, hau da, etxe bat izateko eskubidea defendatzeko.Oraindik udalek ez dute kasu asko egiten, baina aurki zerbait pentsatzen hasi beharko dira. Horrelako arazoak kopondu behar dira poliki-poliki bestela izugarrizko arazoak egongo dira bizitzeko.

2011ko lehenengo hiru hilabetetan, urtarrilatik martxora, 567 kaleraketa, berriz apirilatik ekainera 627 eta abuztutik irailera kopurua jaitsi egin zen 397ra. Guzti horietatik, 939 Bizkaian, 360 Araban eta berriz 292 Gipuzkoan.

Irati Miranda

Hau gertatzeko egon den arazoa izan da hipoteka oso altua dagoela eta familia askok ,krisiarengatik ez dute lanbiderik, orduan ezin dute hipoteka ordaindu eta etxea kentzen diete. Familia askotan edo batek egiten du lana edo inork, eta noski, soldata batekin ezin dute hipoteka, janaria eta beste zenbait gauza ordaindu ; horregatik familia batzuk ezin dute janari asko erosi hilabetean, bestela hipoteka etortzen denean arazo asko izaten dute. TXINGUDI BHI

路 azkenhitza - 5 -


ttipi-ttapa aldizkaria eta xorroxin irratia

3. ebaluazioan, bisita egin genien Etxalarren dagoen TTIPI-TTAPA aldizkariari eta Elizondon dagoen XORROXIN irratiari. Modu horretan komunikabide lokalen garrantzia ezagutu zuten ikasleek, protagonisten eskutik. Xorroxin irratian, bi ikasle elkarrizketatu zituzten, Marc eta Aritz; hemen duzue irratsaioa entzuteko lotura: http://www.xorroxinirratia.info/mp3/txingudi%20ikastola.mp3 Ttipi-ttapa aldizkarikoek ere, egun horretako edizioan, gure bisitaren berri eman zuten.

- 6 - azkenhitza 路 TXINGUDI BHI


Hurrengo lerro hauetan, Ituren eta Zubietako inauteriei buruz informazioa emango dizuet; Euskal Herrian hoberenenetakoak dira, nire ustez eta inauteriak aspaldi pasa badira ere, merezi du geure kulturaren atal hau ezagutzea.

tzen dituzte mozorroak egiteko eta herrikoek beraien karrozak egiten dituzte. Gaur egungo errealitateari barre egiteko mozorrotu egiten dira. Ohitura zahar hau hain da garrantzitsua non Nafarroako gobernuak Kultura Intereseko Ondare Ukiezin izendatu zuen 2009. urtean. Iturengo eta Zubietako inauterietara jende asko joaten da Euskal Herri osotik eta baita kanpotik ere. Ondorengo hauek, Ituren eta Zubietako herritarren mozorroen argazki batzuk dira:

enbora da, Ituren eta Zubietako inauteriak Euskal Herri osoan zehar ezagunak direla. Herri horietako bereziak dira. Joaldunak dira inauterietako protagonista nagusiak.

D

Ituren eta Zubietak elkarrekin ospatzen dituzte inauteriak. Urtarrileko azkeneko igandearen hurrengo astelehenean eta asteartean eguerdi aldean ospatzen dira. Joaldunak bere desfilean, astelehenean Zubietatik Iturenera doaz eta bi herrietako joaldunak elkartzen dira. Guztira 40-50 joaldun dira, herriari itzulia ematen diote eta herriko plazan itzuli bat emanez amaitzen dute. Asteartean, kontrakoa egiten dute, Iturendik Zubietara doaz eta bi herritako Joaldunak elkartuz herriari itzulia ematen diote. Joaldunek, bi lerrot an desfilatzen dute, mugimendu zehatz eta pausatu batekin zintzarrien soinu bateratua lortzeko. Lerro aurrean dagoen pertsonak, adar bat darama et a noizbehinka jo egiten du erritmoa markatzeko. Zintzarrien soinu hori izpiritu gaiztoak uxatzeko eta inguruan dauden lurrak esnatzeko direla diote. Inauterietako beste protagonista batzuk, mozorroak dira; Iturengo eta Zubietako herritarrak mozorrotu egiten dira, herri horietako lanbide zaharrak edo nekazaritzari lotutako tresnak eta materialak erabil-

Jon Arozena TXINGUDI BHI

路 azkenhitza - 7 -


Madonna iazko udaran, abuztuan, Lapurdira etorri zen bere senarra Brahim Zaibatekin eta bere alaba Lourdes Mariarekin eta bertan zegoela, Kalakan taldearen kontzertu bat entzun zuen.

Lapurdiko Kalakan taldeak Madonnaren datorren mundu-biran parte hartuko du. “Sagarra jo” (“Aldapeko, sagarraren...” klasikoa) abestia kantatuko dute, eta Madonnak dantzatu egingo du! Thierry Biscary, Michel Bereau, eta Xan Errotabehere dira Kalakan taldeko partaideak.

Antza, Kalakaneko kideak Estatu Batuetan dira orain, Madonnaren bira berrirako prestatzen. Bira maiatzaren 29an abiatuko da Tel Aviv-en eta taldeak kantariaren "Open your Heart" abestiaren bertsio batean parte hartuko dute, euren "Sagarra Jo" kantuaren doinuak tartekatuz.

Aritz Aizpiolea

- 8 - azkenhitza · TXINGUDI BHI


Aritz Aizpiolea

Aries

Libra

(martxoaren 21etik apirilaren 20ra) Zu ere aldaketak jasaten ari zara eta umore aldaketak ondorio txarrak ekar diezazkizuke. zure edertasunak eta xarmak bizitza positiboki eramatea ekidingo dizu

(irailaren 24tik urriaren 23ra) Kirola egitea ondo dago baina gorputzari astindu handirik eman gabe. Kontuz ibili, gehiegi nekatu gabe eta saiatu lesiori

Taurus (apirilaren 21etik maiatzaren 21era) Eguna ederki hasiko duzu zu ezagutzera eramateko. Aprobetxa ezazu zure ideia miresgarriak azaltzeko. Kontzentratu zaitez zugan besteen arazoetan murgil ez zaitezen.

Geminis (maiatzaren 22tik ekainaren 22ra) Zure momentu txarra garaituko duzu, baikortasunez beteta. Aldaketa garranzitsuak gertatzen ari dira, zure bizitzan eta izan ziur galdutako guztiaren bikoitza berreskuratuko

Cancer (ekainaren 23tik a uztailaren 22ra) Bidaiak eta lararekin loturiko gauzek garranztia emango dizute. Belduurik gabe hitz egitea gustatuko litzaizuke. Zaindu sentimendu uholde hori, zorakeriak egitera eraman zaitzake eta.

Leo (uztailaren 23tik abuztuaren 23ra) Izarrek sorpresa handiak dituzte zuretzat. Akzio eta abentura bila joango zara. Gerturatu zaitez zure zaletasun berdinak dituzten jendearekin eta azal itzazu zure ideiea miresgarriak.

Virgo (abuztuaren 24tik irailaren 23ra) Etxean hobekuntzak egiteko eguna da. Etxeko dekorazioa eta zabalkuntzarako erabili behar duzu gaurko eguna. Ez egin egoera desatseginak sortuko dituen komentariorik eta baztertu esandako gauza txar guztiak.

Escorpius (urriaren 24etik azaroaren 22ra) Batzuetan irudituko zaizu koadrilakoek begizkoa hartu dizutela, baina lasai denek bihotz-bihotzez maite zituztete. Ez zitez errartu.

Sagitarius (azaroaren 23tik abenduaren 22ra) Libururen bat irakurri nahi baduzu eta ez badakizu zein aukeratu asko irakurtzenduen lagunen batengana jo behar zenuke.

Capricornius (abenduaren 23tik urtarrilaren 20ra) Etxean egun osoa pasa ordez ez al zenuke lagunekin bueltatxo bat eman behar kalean. Etxeko berotasuna ona da baina ez duzu kaleko freskura galdu behar.

Aquarius (urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra) Zure bihotzeko azukre koxkorra ate joka daukazu, eta zu ez zara konturatu ere egin. Zabaldu begiak laster ezagutuko duzu eta.

Piscis (otsailaren 20tik martxoaren 20ra) Itsasoa maite duzu zurehoroskopoaren marrazkiak dioen bezala. Egon al zara nohizbait urpean buzeatzen? Itsaspeko mundua zoragarria dela jakin beharko zenuike.

TXINGUDI BHI

路 azkenhitza - 9 -


LETRA-ZOPAK

SUDOKU

LABERINTO

JEROGLIFIKO

Ipuin bateko pertsonai bat naiz, zein?

Aritz Aizpiolea

- 10 - azkenhitza 路 TXINGUDI BHI


Freestyle, motorrekin egiten den txapelketa bati deitzen zaio non lehiakideek, beraien motorrarekin malda batetik jauziak egin behar dituzten eta airean daudenean akrobaziak egin behar dituzten eta gero erori gabe lurra hartu behar dute. Kirol hau, motocrosseko motorrekin egiten da. Freestyle-ko txapelketa nagusiak udako “X games” dira.

Kirol honek, hiru modu ditu lehiatzeko, saioetan non lehiakideak denbora finko bat daukaten eta denbora hori bukatu baino lehen hainbat jauziz betetako zirkuitu bat eta akrobaziak egin behar dituzten. Gero, akrobaziarik onena. Horretan, lehiakide bakoitzak hiru jauzi egiten ditu eta epaimahaiak puntuazio bat ematen dio eta azkenenean puntuazio hoberena daukana da garailea. Eta azkenik, bi lehiakide zirkuitu bikoitz batean lehiatzen dira, baina zirkuitu batek jauziekin da eta beste zirkuitua, lasterketako zirkuitua da eta azkenik, bakoitzak egin duen akrobaziarik onenari, lasterketan egondako bien arteko denbora tartea gehitzen zaio eta puntuazio handiena lortzen duena da irabazlea. Txapelketa hauek, bizpahiru ordu irauten dute.

Hasiera batean, freestyle, jauzia egiten zutenean eta airean zeudenean, besoak eta hankak mugitzera mugatzen zen, baina gutxinaka bmx-eko akrobazia batzuk, motorrarekin lortu zituzten. 1993. urtean, Bon Khol-ek atzeraka bira bat eman zuen “ backflip” deitutakoa; hori izan zen egindako lehena. Caleb Wyatt, lehena izan zen backflip bat egin zuena lurreratze perfektuarekin, 2002ko apirilean. 2006.urtean, Travis Pastrana pilotu amerikarrak, bi bira atzeraka jarraian egin zituen “backflip bikoitza” deitutakoa eta 2008an, Jim Dechamp aurrerako bira bat ematen “ frontflip” lortu zuen; bera izan zen hori egin zuen lehena. 2009ko abenduaren 20an, Cameron Sinclair australiarrak, Travis Pastranak bezala, lortu zuen “backflip bikoitza” egitea, Donostiako zezen plazan hain zuzen. Hauek dira, freestyleko pilotu batzuen izenak: Dany Torres, Travis Pastrana, Edgar Torronteras, Nate Adams... Gaur egun, lau gurpileko motorrekin ere hasi dira kirol hau egiten eta hauek dira pilotu batzuen izenak: Hugo Arriazu , Rafa Muñoz, Moore anaiak... Freestyle-ko motorrak, motoziklismoko motorrekin alderatuta bestelakoak dira,hots, freestyleko motorrak, motocross-eko motorrak dira, hau da, mendiko motorrak eta motoziklimo-ko motorrak, askoz potentzia gehiago daukate eta asfaltoko zirkuituetan ibiltzen dira. Horregatik gurpilak lisoak dira eta motocross-eko gurpilak, tako batzuk bezala ditu lokatzari, harriei ... hobeto eusteko. Hemen ikus dezakegu, Cameron Sinclair Donostian egindako Akrobazia “backflip bikoitza”.

Motorrek ez dituzte motor berezirik behar jauziak egiteko, garrantzitsuagoa da esekidura on bat prestatzea, jauzitik, 25metro gutxi gorabehera, lurrera ongi iristeko eta ez kolperik hartzeko. Pilotuentzat, eskulekua ere oso garrantzitsua da , akrobazia batzutan beraien hankak eskulekuan jartzen dituztelako eta eskulekuaren aurrean plastikozko paleta batzuk daude, pilotuak babesteko. Adibidez, akrobazia bat egiterakoan eta gorputza airean motorrari eutsi gabe uzten dutenean, motorra hainbeste ez urruntzeko balio dute.

Jon Arozena

TXINGUDI BHI

· azkenhitza - 11 -


Sinesten al duzu munduaren bukaeran? Ez baduzu sinesten 2012ko 12aren 12an mundua bukatuko denik, ni zure alde nago, baina, ez da berdina mito horietan sinestea edo munduaren bukaeran. Munduaren bukaera, urte batzuetan gainean izango dugu, horrela jarraituz gero ekonomia eta ekologiarekin.

eroz eta jende gutxiago pentsatzen du ekologian; zeini inporta zaio landare edo zuhaitz bat dirua izanik? Edo nork pentsatzen du ekologian diru arazoak izanik? Gaur egun, ekonomiaren menpe bizi gara, diruaren menpe eta nahi duten bezala kontrolatzen gaituzte. Enpresaburuak, beraien dirua, negozioak.. besterik ez dute buruan; ez zaie inporta horiek lortzeko ekologiarekin amaitzea, mundua kutsatzea.Garraio publikoa, txirrinda.. erabili beharko genuke maizago.

G

- 12 - azkenhitza 路 TXINGUDI BHI

Baina nork ematen digu guri balio gehien duena, oxigenoa? Bai, landare, zuhaitz eta basoek; horrela jarraituz gero,enpresaburuek, beraiek bakarrik, munduaren amaiera lortu dezakete eta baita gizakiaren desagertzea ere. Hori bai izan daitekeela munduaren amaiera. Horregatik, hemendik aurrera, ondo pentsatu zer erosten duzun eta zer egiten duzun naturaren aurka. Julen S谩nchez


TXINGUDI BHI

路 azkenhitza - 13 -


KOMIKIAK EGITEKO PROGRAMA

- 14 - azkenhitza 路 TXINGUDI BHI


WERT g眉enza Madrilgo Gobernuak, hezkuntzan murrizketak egingo dituela adierazi du eta horrek bereziki, kalte handiak eragingo ditu sektore publikoan.

Murrizketa hauek, 2500-3000 irakasleren kaleratzea suposatzen dute, nahiz eta ikasleen kopurua areagotzen ari den. Beharrezko irakasle kopurua asko nabarituko da, batez ere 2500 irakasle inguru langabezian geldituko direlako eta hezkuntzaren beherakada handia izango delako: 1.- Irakasleei lan ordu gehiago ezarri, soldata bera mantenduz. 2.- Ikasle kopuruaren igoera ( LH, 25-30 bitarte eta DBH, 30-35). 3.- Batxilergoko institutuek, karrera egiteko bide bakarra aukeratu behar dute, hau da, zientziak, gizarte zientziak edo artistikoa, bat bakarrik. 4.- Unibertsitateko tasen igoera %70. 5.- Bajak lehenengo hamar egunetan ez dira beteko.. 6.- Beken murrizketa. 7.- 4. DBH, batxilergoa bihurtuko dute.

Nafarroako Gobernuaren neurri hauen aplikazioaren aurka, hilaren 22rako, 29rako eta 31rako egin du deialdia sindikatuen gehiengoak. Ez dute baztertu greba mugagbea ere egitea, Nafarroako Gobernuak neurriak atzera bota ezean. 2011-2012ko ikasturtea manifestazio askorekin hasi zen Espainia osoan. 40.000 pertsona inguru bildu ziren Madrilen murrizketen aurka, eta Galizian berriz, 15.000 pertsona inguru.

Malen Arzak

Mariano Rajoyk dioenez, ez dago dirurik zerbitzu publikoei erantzuteko eta herriak ahaleginak egin beharko ditu aurrera ateratzeko, urte hauetan gehiegi gastatu dugulako, bere hitzetan. TXINGUDI BHI

路 azkenhitza - 15 -


xelebrekeriarik xelebreenak

Badaude munduan xelebrekeri asko eta ondorengoak dira gutxien aipatzen direnak:

Animaliak: • Munduko narrasti txikiena, kamaleoi hau da: • Arrainek ez dute betazalik ez zaizkielako lehortzen begiak inoiz; irekita dituzte lotan dauden bitartean. • Olagarroen odola urdina da. • Hipopotamoen izerdia gorria da. • Felino handi guztiek bere atzaparrak atzerantz sartu ditzakete, gepardoa izan ezik. • Txoriek zenbat eta zarata gehiago egon, orduan eta zarata gehiago egiten dute. • Gameluek hiru betazal dituzte. • Arkakusoek, beren tamainaren halako 200, salto egin dezakete. • Marrazoak daltonikoak dira eta ez dituzte koloreak bereizten. • Mihi luzeena duen animalia, “Longirostro andino” saguzar mota bat da. • Txerriaren begiak, pertsonarenak bezalakoak dira . • Igel txikiena, 50xentimoko txanpon baten erdia da. • Txori guztien mokoak magnetrometo bat bezala funtzionatzen du eta horrek orientatzen laguntzen die. • Enara batek egindako migrazio-bidaiak, ilargira 3 aldiz joan-etorri bat egitearen baliokidea da.

Beste batzuk: • 100 urteko gerrak, 116 urte iraun zituen. • Gorputzean badaude 90.000 Km (munduari bi buelta eta erdi emateko adina) zain eta horietan odolak bira oso bat egiteko, 30 segundu besterik ez ditu behar. Mikel de Pablos

- 16 - azkenhitza · TXINGUDI BHI


Txingudi ikastolako Be帽at Larrukert-eri inkesta egin diogu, bere idazle zaletasunaren berri izan genuenean.

1.-

Zenbat liburu idatzi dituzu? Bi liburu idatzi ditut.

6.-

Non egiten duzu antzerkia? Amaia antzokian egiten dut astean bi aldiz.

2.-

Zeri buruz idatzi duzu? Kultura aniztasuna eta magiari buruz.

7.-

3.-

Noiz hasi zinen idazten eta zergatik ? 8 urte nituenean hasi nintzen. Asko gustatzen zitzaidan eta hori izan zen arrazoi nagusiena.

Antzerkigintza gustukoa izanda, horretara dedikatzea gustatuko litzaizuke? Ez. Antzerkigintza polita izango da, baina ez ditu irteera askorik, oso ona izan behar duzu bizitza hortik ateratzeko.

8.4.-

Dakigunez antzerkigintza ere egiten duzu ,ezta? Bai. Orain dela hiru urte hasi nintzen, eta gaur arte jarraitzen dut.

Libururik publikatu al duzu, edo publikatzeko ideiarik al duzu? Ez, hasieran asmoa izan nuen, baina idazten hasi eta bertan behera utzi nuen, dena den, nire amak idazten jarraitzeko esaten zidan.

5.-

Emanaldiak izan dituzue antzerkigintzan? Oraingoz ez ditugu emanaldirik izan, baina agian irailean baten bat emango dugu.

Aritz Aizpiolea eta Erika Tola

TXINGUDI BHI

路 azkenhitza - 17 -


errealitatea ala itxurakeria Artikulu honen bidez azalduko dut gaur egungo gizartearen pentsamentu orokorra.

Gure artean ulertzeko lehenengo azalduko dizuet zer esanahi duen termino bakoitzak:

Zer da errealista izatea?

Zer dira itxurakeriak?

Errealista izatearean esanahia pertsona errealitatearekin lotuta dagoenari deritzo, hau da, sen praktikoa duen pertsona da.

Itxurakeriak dira gauza errealak beste gauzen itxura hartzea, hots, gozokien bilgarria bezalakoa adibidez, kanpotik plastikozko bilgarri dotorea dute eta barruan ez dira horrela.

ero eta gehiago, gizartea itxurakerietan oinarritzen da. Egunero pertsonen janzkera, izaera, etb.. moldatzen dira besteen moldeetara, gure benetako nortasuna izkutatuz gezurrekin. Bestalde, ez gara zintzoak geure buruarekin eta beesteei saltzen diegu gure itxura “hoberena�, haien gustukoa izan dadin.

G

Txikitatik ohituratu gaituzte itxurakerietan bizitzera, gure nortasunaren askatasuna murriztuz. Horrek ez du esan nahi anarkia batean bizi edo bakoitzak nahi duena egin behar duela. Beti lege etikoak eta lege judizialak egon behar dira. Baina ari gara debekatzen etikoki txarrak ez diren gauzak, adibidez : Gotikoa izatea.

Eta gu zer? Zergatik ezin dugu guk nahi dugun modukoak izan ?

Pertsona batzuk bere nortasuna bakarrik erakusten diote bere familiari, baina gehienetan lagunekin ere itxurakerietan aritzen dira. Oso pertsona gutxi azaltzen dira besteen aurrean benetan diren bezala.

Orokorrean, pertsonak behartuta gaude gizarteak guk berak nahi duen modura egokitzeko eta bestelako jarrerak, itxurak izatean, lotsagarriak, harrigarriak, arraroak, nazkagarriak, gaiztoak garela iruditzen zaigu. Agian, gure ikuspuntua okerra da eta bestelako horiek gu bezala izatera behartzen ditugu nahita edo nahi gabe.

- 18 - azkenhitza ¡ TXINGUDI BHI

Myriam Hortelano HernĂĄndez


Eguzki ekaitza Izango al da, 2012an makinetan, eromena sortuko duen fenomenoa?

2012-tik 2015-era iraungo du. Nasa agentziakoek esaten dutenez, Amerikan ez daude horren aurrean zerbait egiteko, irtenbide bat bilatzeko, prestaturik. Ekaitza honek, gauza elektriko gehienetan zerbait egin eta apur ditzake. Ekaitza horrekin, eguzkiak erradiazio elektromagnetikoa handitu eta makinetan interferentziak sortuko ditu.

Hau da Txingudiko ikasleek esaten dutena: Galdeketa: 1- Zer eragin izango duela uste duzu? 2- 2000-ko makinen eromena 2012-ra pasa dela uste duzu? 3- 2 edo 3 urtez iraungo dela esaten dute; horrek eguzkiaren magnetismoa aldatuko duela uste duzu? Laburbilduz:

Eguzki ekaitzak ez du bakarrik makinetan eragina izango, baita ere uretan, elektrizitatean eta abar. Maya kulturaren eskuizkribuetan, esaten zuten hori izango dela munduaren amaiera. Eguzkiak, gauza asko ematen digu (beroa, argia, elektrizitatea..) baina eguzki ekaitzarekin hori handitu eta arriskutsua bilaka daiteke. Horrela gera gintezke norbait guri lupa batekin apuntatuz gero egun eguzkitsu batean:

1. Bero gehiago egingo du eta tresna elektrikoei zerbait gertatuko zaiela uste dute. 2 Bai, izan daiteke. 3. Bai, seguruenik honel izango da. Mikel De Pablos

TXINGUDI BHI

路 azkenhitza - 19 -


Telebistan ez den agertzen Metal estilo bat. aur egun, Metal musika ez da ezaguna, baino denok entzun dugu “Metallica” “Motörhead” etab... Baino kamaren eta propagandaren oso urrun, badaude beste estilo batzuk, eta ni, zentratuko naiz batean, Black Metal Norbegiarrean, hain zuzen.

G

Black Metal Norbegiarra, 90. hamarkadan hasi zen hedatzen “Mayhem” taldearekin, eta gero, Burzum, Marduk, Dimmu Borgir, Immortal, Nargaroth etab... ekin jarraitu zuen. Baina Black Metala ez zen bakarrik musikan geratu, geroago, jendea beltzez hasi zen janzten, botakin, eta tatxetakin. Ere bai, mugimendu honetan, hilketak, elizen erreketak etab... 1992-1998 arte 52 eliza erre ziren 15.000 hilobi profanatu zituzten eta hilerriak ikur satanikoekin marraztu ziren. Black Metal-a, bukatzen hasi zen, Varg Vikernes (Burzum-en partaide bakarra) Euronymus (Mayhem bandaren gitarrista) hil egin zuenean, dirudienez, Euronymus, Varg nahi zuen hil, eta Varg, konturatzean aurreratu egin zen eta Euronymus hil zuen, Varg 21 urteko kartzelara bidali zuten. Geroago jakin zen Vikernes hiru eliza erre zituela. Gaur egun, oraindik daude Black Metal-a egiten duten bandak, Watain, Immortal, I, Dimmu Borgir etab... emen Euskal Herrian, Akerbeltz banda dago.

Marc Berasategi Clotas 4.C

- 20 - azkenhitza · TXINGUDI BHI


Gran hermano ekologikoa Bi gazte,kalean kokatutako kristalezko etxe batean biziko dira.Proiektu honen helburua, ondo birziklatzen erakustea da.

laiak bere pazientzia guztiaz Aitorri birziklatzeko modurik egokiena zein den erakusten dio; esan duenez: “Aitor oso mutil jatorra da baina ez du ezer zakarrontzi horira botatzen, ez daki ezer birziklatzeaz ”.

O

Zabor mota bakoitzerako zabor ontzi desberdina eduki arren, Aitorri asko kostatzen zaio, gauza bakoitza nora bota behar den jakitea. Atzo arratsaldean Olaiari galdetu omen zion “ Zergatik molestatu behar nahiz ni birziklatzen?” Olaiak hau erantzuten zion: “ ez da horrenbesterako, eta gainera zabor hori zure ardura da zuk kontsumitzen duzulako ” . Hau edozein pisutan gerta liteke. Horretaz ikasi nahi duten gazte asko Gipuzkoa plazara hurbiltzen ari dira. Apartamentuak 30metro ditu eta egongela, logela, sukaldea eta komuna ditu. Bi gazte hauek martxoaren 11 arte egongo dira Donostian, goizeko hamarretatik, arratsaldeko zortziak arte. Donostian egon ondoren, Pasai Antxora joango dira Olaia eta Aitor, non martxoaren 14tik 18ra egongo diren. Gero, LasarteOriara joango dira martxoaren 21etik 25era eta azkenekoz, Errenteriara iritsiko dira martxoaren 28tik apirilaren 1era. Helburu nagusia, “ gaur egungo jendeari eta batez ere gazteei, birziklatzearen garrantzia transmititzea da”. Olaiak bere pisu-kideari birziklatzen erakustearekin batera, herritarrei erakutsi nahi die birziklatzeko egin beharreko gauza bakarra, ohiturak aldatzea dela. Olaiak egiten duena, denon ardura da.” Adierazi zuen atzo San Markoseko lehendakariak, Ainhoa Intxaurrandietak, proiektuaren aurkezpenean.

Pisuan sartu ezin bada ere, kalean dauden pertsonek entzuteko aukera dute, Olaia eta Aitorrek mikrofonoak dituztelako eta etxearen kanpoko aldean bozgorailuak daudelako. Etxeak kanpoko aldean QR kodigo bat dauka, eta bertan mugikorra erabiliz eskaneatzen baduzu, Olaiaren erronkari buruz informatzeko aukera izan dezakezu. Norbaitek harremanetan jarri nahi badu beraiekin, sare sozialen bidez egin dezake edota Facebook eta baita Twitter bidez. Proiektu hau zuzenean jarraitu nahi baduzu, ez da beharrezkoa Donostiara mugitzea. Etxean kamerak kokatuta daude eta www.olaiarenerronka.net sartu ez gero, zuzenean jarraitzeko aukera izango duzu. Honetaz gain, San Markoseko Mankomunitateak lehiaketa bat jarri du martxan jendeak nola birziklatzen duen erakusteko argazki bidez. Argazkiak, olaiarenerronka@gmail.com bidali behar dira eta irabazleak afari bat irabaziko du bi pertsonentzat. Malen Arzak

TXINGUDI BHI

· azkenhitza - 21 -


2. MAILAKO IRRATI TAILERREKOAK,

Txingudi LHko ikasle etorkinekin 2. mailako irrati tailerreko ikasleak irratsaio bat grabatu zuten Lhko ikasle etorkinekin. Esperientzia berritzaile horretan ikasleez gain, Edu Zabalak eta Rosa Mari Arano irakasleek parte hartu zuten. ikrofonoen alde batean irrati esatariak zeuden eta bestetik Lehen Hezkuntzakoak. Hitz jarioa ez bazen oso handia izan ere, 6 urtekoek bere izen-abizenak, jaioterria eta esaldi bat esan ziguten; 7 eta 8 urtekoak , ordea, gehiago zuten kontatzeko eta alde batetik hainbat prozeduren berri eman ziguten eta gero, elkarrizketa librean jardun ziren.

M

Atzekaldean, irrati tailerreko beste ikasle guztiek arretaz entzuten eta ikusten zuten, irratsaioaren martxa. Elkar ezagutu eta agurtu ondoren, talde bakoitza bere gelara itzuli zen eta gerora, irrati tailerrekoak grabatutako materiala txukuntzen eta editatzen arituko dira interneten jartzeko. Datorren ikasturtean indarberrituta, berriro ekingo diogu komunikazioari. Erredakzioa

- 22 - azkenhitza 路 TXINGUDI BHI


Aurten, Herri Urratseko besta, urtero bezala, Senpereko aintziran ospatuko da, maiatzaren 13an.

erri urrats besta 1984.urtean ospatu zen lehenengo aldiz, beti, maiatzaren bigarren igandean ospatzen da, toki bereann . Bertan ateratako irabaziak, Ipar Euskal Herriko eskolak laguntzeko erabiltzen dira. Besta hau sortu zenean, jende gutxi joaten zen, 5.000 bat pertsona inguru, baina urtetik urtera arrakasta hartzen joan denez, gero eta jende gehiago hurbiltzen da bertara. Gaur egun, 70.000 pertsona bataz beste, urtero.

H

Besta hau, dirua biltzeko antolatzen da eta diru hori , iparraldeko eskolak, eraikinak... konpontzeko erabiltzen da. Aurten ateratako diruarekin, “Kanboko Xalbadorren kolegioko lanen finantziazioa ” konpontzeko erabiliko da. Herri Urrats, euskararen alde eta ikastolen alde egiteko antolatzen den besta bat da. 28 urte daramate besta hau Senpereko aintziran ospatzen. Gazteak alaitzeko, aintziraren hainbat txokotan, musika edo dantza taldeak egoten dira.

Senpereko aintzira, 5 sektore desberdinetan banatuta dago: Lapurdi, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta haurren xokoa, eta sektore bakoitzean, hainbat ekintza daude antolaturik. Aurten, hainbat musika talde parte hartuko dute ( Gose, Obrint Pas, Su Ta Gar ...). Baina eguna hasteko, txoko bakoitzean ekintza desberdinak egongo dira (Bertsolariak, Batukada...). 2012an aukeratutako kanta eta bideoklipa “ La troba kung fu” taldeak sortu du eta kantua, “elkartuz zabaldu ” izena du. Jon Arozena. 4.A

TXINGUDI BHI

· azkenhitza - 23 -


zer gertatzen ari da WhatsApp-arekin? Gaur egun, nork ez du Smartphone, edo Blackebrry bat? Hamalau urtetik hogeita lau urtera bitarte, gazteen %92,39ak mobila dauka, eta horien %70ak, gainera, Internetekin.

Zer da WhatsApp-a? WhatsApp-a berehalako mezularitza sistema bat da, non bere kideek mobilean dauzkaten bere WhatsApp kontaktuekin doanik hitz egin dezaketen. Horregatik mugikorrek gehien deskargatzen dituzten aplikazioak dira; guztira 1.6 milioi pertsona gutxi gora behera dute. Ez da beharrezkoa WhatsAp-ean lagunik eranstea; zure mugikorreko agendan apuntatzearekin nahikoa da.

WhatsApp mota asko daude. Iphone-arentzat, Nokiarentzat, BlackBerry-entzat eta Android mugikorrentzat ere, aukeran duzu.

Zer gertatu daiteke laster? Mugikorretako konpainiek dirua galtzea leporatzen diote WahtsApp-eko sortzaileari (Jan Koum), zeren WhatsApp-en urte bat daraman pertsonari 2â‚Ź kobratuko dizkiote eta. Movistarrek, Vodafonek, Orangek... uste dute eraso hori gaindituko dutela, baina azkenean ez dute ezer lortuko zeren WhatsApp-a doanekoa izaten jarraituko du.

Igor Moreiro 4.D

- 24 - azkenhitza ¡ TXINGUDI BHI


Nahikari Castaño eta

balleta

Nahikari , Txingudi Ikastolako ikaslea da, eta beste hainbat bezala, ikasteaz gain, beste zaletasun bat du eta gogotik prestatzen da egun batean dantzari aparta izateko, nork daki?

Zenbat egun joaten zara astero? Hiru egun astero joaten naiz. Zenbat ordu astero praktikatzen duzu? Astelehenean ordu bat, azteazkenean ordu eta erdi eta ostiralean ordu eta erdi. Zenbat urtekin hasi zinen balleta egiten? 7 urtekin hasi nintzen ballet egiten. Urte batzuk pasata balleta egiten jarraituko duzula uste al duzu? Gustatuko litzaidake urte batzuk pasa ondoren dantzan jarraitzea, nola ez! Norbaitek animatu zintuen? Nire amak animatu ninduen balletan sartzen, berari esker izan zen. Non izaten duzu aktuazioak? Kurtso amaieran Amaia antzokian dantzatzen dugu eta apirilatik aurrera, “ Kontxako barandilan ” dantzatzen dugu. Irati Miranda

TXINGUDI BHI

· azkenhitza - 25 -


Krisialdia espainian

Krisia geroz eta gehiego eragiten du Espainian eta ez bada zerbait egiten, azkenean jendeak ez du izango dirurik bizitzeko

kertzaileek ari dira irtenbideak bilatzen oraindik, baina ez dakite noiz aterako garen krisialdi honetatik eta nola. Geroz eta konplexuagoa da, ez baitakite nolako egoeran biziko garen urte batzuk pasata. Familia batzuk egoera oso txarrean bizi dira, hainbestaraino non bizitzeko laguntza eskatu behar dute. Gero eta pertsona gehiago lan gabe geratzen ari dira eta gauzak nabarmen gaiztotzen ari dira.

I

2011 oso gaizki bukatu zen eta ari dira bilatzen soluzioak 2012 hobeto joan dadin; uste dute 2012 zerbait hobeto joango dela baina oraindik ez da ikusten nola. 2012ko maiatzean gaude eta oraindik langabezia igotzen ari da; jendeak pentsatzen du udan jaitsiko dela, ostalaritzari esker eta lan gehiago egongo dela, vaina espejismo bat izan daiteke. Langabezian dagoen jendea lana bilatzeko prest dago baina gero eta lan gutxiago dagoenez, denda asko ixten ari dira eta lehengo lepotik burua. Azkeneko balada honetan, telebistan ikusten ari dira hainbat arazo banketxeekin; esaten dutena da banku batzuk oso gaizki daudela zenbaki gorrietan daudelako eta itxi egiten ari dira, baina bankuan zegoen dirua ez dute itzultzen eta dirua sartu duen jendea oso haserre dago, arrazoi guztiz. Jendeak espero duena da egoera lasaitzea eta beraien bizitza,

- 26 - azkenhitza 路 TXINGUDI BHI

lehen zegoen bezala jartzea. Zenbat denbora behar du dena zegoen bezala gelditzeko? Oraindik ikerketek ez dakite esaten zenbat behar den; Rajoy esaten du 2013an aldaketak etorriko direla baina ez dago oso seguru. Dena den, duela asko ere esaten zuten hobera joango zela, baina gertatu dena alderantzizkoa da. Ea noiz amaitzen den! Irati miranda


Nola du izena zure taldeak? Jörmundgand deitzen da, Jörmundgand, mitologia nordikoan suge erraldoi bat zen, Ragnarök-ean Thorrek hil egin zuena. Zer musika mota jotzen duzue? Viking Black Metal jotzen dugu. Erritmo azkarrak eta batzuetan baita melodikoak ere. Noiztik jotzen duzue? Taldeak denbora dexente darama, baina ez dira bi urte egiten ni sartu nintzela. Talde batean jotzearena, betidanik egin nahi izan duzun gauza bat da edo bat-batean sortutako ideia? Beti egin nahi izan dudan gauza bat da. Egun batean deitu egin ninduten, bazekitelako nik musika mota hori gustoko nuela eta gitarra jotzen nuela. Pixkat pentsatu ondoren (ez negoen oso ziur) baietz esan nuen, eta ez naiz batere damutzen. Kontzerturen bat egin al duzute? Gehiaho egingo al dituzute? Oraindik ez dugu kontzerturik egin, baina seguruenik udan hasiko gara kontzertuak ematen. Zure ustez taldeak ba al dauka etorkizunik? Nire ustez bai, etorkizuna ba dauka. Nahiko abesti onak ditugu eta entsaioetara datorren jendea beti esaten du oso onak garela eta batzuetan hori esaten dutenak ez dira “Metalhead”zale batzuk, pop, rap etab... entzuten duen jendea baizik. Josu Goñi TXINGUDI BHI

· azkenhitza - 27 -


Urtero bezala, bigarren mailako Comenius eta English Whorkshop-eko ikasleak, bidai batera joaten dira. Horren arira, Maialen, Iraila, IĂąigo eta Aitorri galdeketa egin diegu. Aurten, nora joan zarete? Urte honetan, Bretainiara joan gara. Eta han zer egin zenuten? Lehenengo egunean, Saint Malora iritsi ginen eta han herriari buelta bat eman genion harresiaren gainetik. Egun horretan, arratsaldean, denbora librea izan genuen, hondartzan, itsasontzian etabar ibili ahal izateko. Gau horretan, Saint Maloko ostatu batean lo egin genuen. Hurrengo egunean, Saint Michelera joan ginen eta han entzuteko kaskoekin, gazteluari bisita egin genion. Ondoren, bazkaldu genuen eta arratsaldean Landibisaura joan ginen eta hondartzan ibili ginen. Gau horretan, hirugarren adineko egoitza baten ondoan zegoen ostatu batean lo egin genuen.

Hirugarren egunean, hango ikastola batera joan ginen; bertako ikasleekin bisita bat egin genuen. Gelak, areto nagusia, patioa eta ezagutu genituen. Ikastolan , bertan, bazkaldu genuen eta arratsaldean Morlainera joan ginen. Supermekatu batera sartu eta erosketak egin genituen. Azkeneko egunean, itzulera bidaia egin genuen; oso astuna suertatu zen. Hango jendea eta paisaia nolakoa zen? Oso desberdina, etxeen forma beste klima batera moldatua zegoen eta txikiagoak ziren; jendea oso alaia zen, ongi tratatu gintuzten.. Bukatzeko, ongi pasa zenuten han? Bai, oso ongi pasa genuen denok. Esperientzia ahaztezina izan da, benetan. Igor Moreiro eta Julen SĂĄnchez

- 28 - azkenhitza ¡ TXINGUDI BHI


Zeharkako flauta 4.B gelako Garazi Sistiagari elkarrizketa bat egin diot musikari buruz.

Zenbat urte daramatzazu musika ikasten? 5 urterekin Koro Ametsan hasi nintzen eta 6 urte nituelarik kontserbatorioan sartu nintzen zeharkako flauta ikasten. Zer instrumentu jotzen dituzu? Bi instrumentu jotzen ditut. Zeharkako flauta aukeratu nuen hasi nintzenean eta pianoa Gradu Profesionalean (logsen) sartzean hartu beharreko musika tresna izan zen, Zenbatgarren mailan zaude? Gradu Profesionaleko (logse) 4. mailan nago. Zenbat klase ematen dituzu? 5 klase ematen ditut astean: armonia, pianoa, flauta, banda eta laguntzaile lana. Musika ikasten jarraitzeko asmoa duzu titulua atera arte? Musikako titulua ateratzeko asmoa daukat, baina Logse bakarrik. Malen Arzak

TXINGUDI BHI

路 azkenhitza - 29 -


Denok dakigunez, urtero, 4.mailako ikasle batzuk, “Exchange Project� izeneko tailerrean sartzen dira. Tailer honetan, atzerriko eskola batekin komunikatzen dira, eta kurtsoaren bukaera aldean, elkar ezagutzen dute. Aritz Landart eta Ander Olaziregi aukeratu ditugu tailerraren berri emateko.

Zer egiten duzute tailer honetan kurtsoan zehar? Lan asko egiten dugu, gero Holandarrei aurkezteko. Atzerrikoekin, zer moduz moldatu zineten? Bikain, benetan. Oso ondo egon ginen beraiekin. Hara joan zinetenean, zer izan zen arreta gehien eman zizuena? Gehienbat klima eta paisaia, han oso laua zen guztia, oso lasaia eta etxeak nahiko txikiak. Eta beraiek hona etorri zirenean, zer deitu zien atentzioa? Eguraldia asko deitu zien arreta. Hemen etxeak zeudela eta ez txalet txikiak, eta leku guztietara joateko aldaparen bat igo edo jeitsi behar zutela. Eguraldiak, zuen planak asko hautsi zituen? Bai asko. Nire mugikorra hautsi zuen, adibidez. Han ondo pasa zenuten? Oso ongi, bueltatzeko modukoa. Bikaina. Bueltatuko zarete noizbait? Bai, hori espero dugu. Udan bueltatzea. Marc Berasategi eta Igor Moreiro.

- 30 - azkenhitza ¡ TXINGUDI BHI


Gernika

duela 75 urte erasoaldia Hauxe da gertatu zena: ernikari erasoaldi oso bortitz bat egin zioten frankistek bonbardaketa baten bidez. Honen ondorioz, gauza asko erre zituzten zeren 3000 su-bonba bota zituzten alemaniarren Legion-Condorrreko hegazkinek. Hau dena azoka egun batean egin zuten, ahalik eta jende gehiago harrapatzeko. Populazio zibilaren aurkako masakrea izan zen.

G

Erre ziren gauzak hurrengoak izan ziren: • Gernikako herria, bera • Juntas deituriko etxe historikoa, non euskaldunei buruzko informazioa zegoen • Parlamentu zaharra • 600 urteko zuhaitz sakratua Erasoaldia gertatu zenean, jendeak mendirantz joan zen baina hegazkinetatik, ametrailadoreak erabiliz, erahil zituzten. Bizirik atera zirenak Gernikatik Bilborantz joan ziren oinez edo gurdietan. Aurten, 75 urte pasa dira sarraski hura burutu zutenetik, eta mementuz, Alemaniako gobernuak bakarrik eskatu du barkamena; noizko Espainiak, Italiak eta Vaticanok? Mikel de Pablos 4.A

TXINGUDI BHI

· azkenhitza - 31 -


Duela gutxi, Irunen, zelebritate berri bat ezagun egin da. Bere izena Coman Mitogo da, eta bere “Tropical Boy” abestiarengatik famatua egin da. M. Noiz egin zera ezaguna hemen? Inoiz ez genuen zutaz ezer entzun eta orain ez da besterik entzuten. Zure abestirik ezagunena Tropikal Boy da... Ezta? C. Bai, abesti ezagunena da, baina ez da hoberena. Single berriak entzuten dituzuenean ikusiko duzue askoz hobea dela. Ikusiko duzue. Baina ezagunena Tropical Boy da, eta ez dakit zergatik, jendea gustoko duen. M. Agian gustoko dute alaia delako, erritmo horiengatik;gainera bideoclip bat dauka, eta bisualagoa da. Agian beste ak “Don’t be stop my dream” hobeoak dira, baina ez daukate bideorik. C. Bai, kontzertu bat dirudi, baina hala da, bideoclip berri bat prestatzen ari gara Frantzian, Espainiako hegoaldean; leku askotan grabatuko dira. “Tropical boy antzekoa” kolpe handiago bat egiteko . Ez dakit horiek diren hitzak,baina “Tropical Boy”-en nire estiloa markatzen da. Orain egin dena zera da, abesti zaharrak hartu ditugu, haiek ondo landu eta “Tropical Boy” baino askoz hobea izango da. Lehengo abestiak hoberenak dira, zeren gero oso erraza da zerbait txukunagoa egitea. M. Adibidez, Youtuben, “Don’t Be Stop My Dream”-en bidoean, jendeak animatzen zaitu “Tropical Boy” bainon askoz hobea dela esanez. Berriz, “Tropical Boy”en jendeak iraintzen zaitu, zutaz barre egiten du. C. Bai, arraroa da, azkenean egoera ulertezina da, batzuentzat, “Don’t be stop my dream” hoberena da, abesti serioak nahiago dituztelako, beste batzuentzat, ordea, “Tropikal Boy” gustuko dute, baina “Tropical Boy”k arazo bat dauka, neskak erakartzen ditu, eta “Don’t Be Stop My Dream” berriz mutilak. “Tropical Boy” en komentario ezkor gehienak mutilek egin dituzte, uste dutelako abestia neskentzat dela, baina ez da horrela, mundu guztiarentzat da. M. “Tropical Boy”-ren letrak zu idatzi al dituzu? C. Bai, letrak ni konposatzen ditut, nire estiloa delako. Nola esan… Ni kontzertuetan ez dut bakarrik abestiak kantatzen, dantzatu egiten ditut ere. Nik nire abestiak sentitzen ditut, batzutan pianoa jotzen dut, beste batzuetan timbalak. Espektakulo bat da. Taldeko pertsonak sartzen

- 32 - azkenhitza · TXINGUDI BHI

eta ateratzen dira etengabe ; kontzertu guztiak ezberdinak dira. M. Eta musika, zuk egiten duzu er, edo beste batzuk ? C. Musika... Nola esan? Abesti batzuetan musikariek sortzen dute, beste batzuetan niri gustatzen zait. Estilo ezberdinak dira, eta estilo hau nik bakarrik jo dezaket. Nik konposatzen ditut letrak, konposatzen dut musika, eta gero musikariek interpretatu egiten dute. M. Oduan, lehen esan dugun bezela, kontzertu guztiak ezberdinak dira ? C. Bai, dudarik gabe. Maiatzaren hogeita zazpian “Aqua” diskotekaren “urtebetetzea” da. Eta nik bakarrik joatea eskatu dute. Abesti ofiziala nik egin dut, eta oso Elechtro Pop estilokoa da, beraz, ni bakarrik eta “Gogo”-ak egongo gara. M. Etortzen ari ginen bitartean esan duzu Espainia mailan ezagunagoa zinela. Hori zergatik da? C. marketingagatik, gure promozioa Euskal Herritik kanpo enfokatu egin da. “Tropical Boy” agertu zenean kanpaina Irunen enfokatu egin zen. Diskografikaren estrategia egiten gaitu ezagunagoak. M. Bueno, ba mila esker zure atentzioagatik. C. Aldizkariaren zain egongo naiz. Marc Berasategi eta Erika Tola


amaren eguna Artikulu honen bidez ikusiko dugu nondik datorren “amaren eguna” eta noiz ospatzen den munduan zehar.

ehen ospakizunak antzinako Greziatik datozkigu. Rea titeanideari ohorea eskaintzen zitzaion, hau da, Demeter, Hades, Hera, Hestia, Poseidon eta Zeusen amari; bestalde, erromatarrek hilaria izena eman zioten jaiegunari.

L

Urtero, Martxoaren 15ean, Zibelesen templuan, hiru egunetan zehar, eskaintzak egiten zizkioten. Berriz, kristauek, ospakizuna Amabirjinaren ohorez ospatzen hasi ziren. Oraindik Panama eta beste herri askotan, santutegi katolikoan ospatzen da, abenduaren 8an.

Hori jakinda, munduko leku askotan maiatzan ospatzen da; adibidez: Espainian, Portugalen, Hungrian, Hegoafrikan eta Lituanian, maiatzaren lehen igandean; Alemanian, Australia, Austrian... eta beste leku batzuetan, maiatzaren bigarren igandean. Dena den otsailaren bigarren igandean ere egiten dute ondorengo herrialdeetan: Norvegian, Irlandan eta Erresuma batuetan,...

Myriam Hortelano Hernández

TXINGUDI BHI

· azkenhitza - 33 -


Ion Silvo 4.A-ko ikasle on, alai eta jatorra da, eskubaloia egiten du “La bacaladera Hondarribia” taldean, eta galdetegi bat egin diot bere hasiera eta bere ibilbidearen berri izateko. Julen: Lehendabizi, egunon Silvo Ion: Bai, egunon. Non hasi zinen zure afizio honetara jolasten? Ion: Hemen, gure Txingudi ikastolako taldean jolasten hasi nintzen, lehenengo mailan eta bigarren mailan. Julen: Eta gero, jarraitzea erabaki zenuen, baina zein taldetan jarraitu zenuen? Ion: “Irungo gazteak” taldean jarraitu nuen; ez da oso talde ona baina partida entretenigarriak jolastu nituen. Eta nola iritsi zara orain jolasten duzun taldera, La bacaladerara? Ion: Erraz, ni abantaila bat daukat, ezkertia naiz eta ez daude ezkerti asko, orduan, posizio zehatz batean jolastu dezaket, eskuin hegalean. Julen: Bueno zerbaiterako ona da ezkertia izatea orduan ezta? Ion: bai, zerbaiterako, niri balio izan zait, behintzat. Zenbat egunetan entrenatzen duzu astean, eta non ? Ion: Astearteak, arratsaldeko zazpietatik, gaueko bederatziak arte. Ostegunetan, astearteko ordutegi berdinean eta ostiralean, arratsaldedo zazpi terdietatik, bederatzietara. Hondarribiko polikiroldegian entrenatzen dugu beti. Zer moduz egin duzue liga aurten? Ion: Lehenengoak gelditu gara aurten, Guipuzkoako txapeldunak izan gara gure kategorian eta ia ia, Espainiako txapelketara iritsi gara. Julen: Bueno Silvo ba hau izan da guztia, eskerrik asko zure denboragatik. Ion: Ez horregatik, asko gustatzen zait nire ibilbidea kontatzea.

- 34 - azkenhitza · TXINGUDI BHI


Boxeoa edo Ingeles Boxeoa ere bai deitutakoa, kontaktuko kirol famatuenetariko bat da. Kirol honetan, bi boxeadoreak, bere eskuetan eskularruak eraman behar dituzte eta arau batzuk errespetatu, baita ere, joko garbia eta polita egiteko. Hiru minutu irauten du asalto edo eraso bakoitzak, eta hamabi dira denera. Hasiera batean, hamabost egiten ziren, baina errendimendu handia eskatzen zuen eta azkenean ezin zuten ezta ukabilkada bat jo nekea zela medio. Orain dela urte batzuk, bakarrik gizonezkoak egin zezaketen kirol hau, baina gaur egun, emakumezkoak ere parte hartzen dute.

Boxeoa, kirol zaharrenetariko bat da, Afrikan dauka jatorria eta gaur egungo Etiopia dagoen tokian hasi zen. Egiptora iritsi zen eta gero Indiara. Hasieran, ukondoraino iristen ziren eskularruak erabiltzen zituzten, baina gero besoko antzerakoa zen. Boxeoa, antzinako XXIII jokoetan sartu zen, 688 k.a, hain zuzen. Antzinako Erroman ere praktikatzen zen.

Gaur egun, boxeoa mundu guztian egiten da, baina hainbat boxeo mota daude: Boxeo tailandarra ( Muay thai ), Boxeo Japoniarra ( Kick Boxing ), Boxeo Frantsesa ( Savate ) baina deneik ez dituzte arau berdinak; horietan, ostikadak balio dute eta boxeoan ez. Ostikoak tibiarekin jotzen dituzte eta tibiarekin gelditzen dituzte ere bai.

XVI. mendean, Boxeoa Europara iritsi zen, Frantziara eta batez ere Ingalaterrara, non orain daukan Boxing edo Boxeo izena eman zioten. Mende honen hasieran, boxeoa ukabilekin egiten zen, eskularrurik gabe eta normalean pugilak oso kaltetuak edo, kasu batzuetan, baita hilda ere bukatzen zuten. Ez zeuden gaur egun dauden arauak ezta gaur egun borrokarako prestatutako kuadrilateroak, eta jendeak, borobil bat eginez borroka-tokia sortzen zuen.

1867 urtean, boxeoa gaur egun ezagutzen ditugun eskularruekin hasi zen Ingalaterran eta urte horretan boxeoko lehenengo lehiaketa egin zen. Hiru pisu motako borrokak sortu ziren, gaur egun indarrean jarraitzen dutenak, alegia: Pisu arina, pisu ertaina eta pisu astuna. Queensberry izan zen arauak ezarri zituena. XIX.menderaren bukaeratik, boxeoa mundu mailako kirola bihurtu zen, eta gaur egun lehiaketa asko egiten dira. Dena den, boxeoa ez da kirol magusiena ia inon. Julen S谩nchez 4.D TXINGUDI BHI

路 azkenhitza - 35 -


1

Jennifer López & pitbull – On the floor

2

Adele – Rolling in the Deep

3

Rihanna – Only Girl (in the World)

4

Pitbull (feat. Net-yo, Afroja) - Give me Everything

5

The Black Eyed Peas ( Dirty Bit ) – The Time

6

Feat, Ludacris & Enrique Iglesias - Tonight( I´m Lovin´You)

7

Alexandra Stan – Mr.Saxobeat (Extended Version)

8

Don Omar – Danza Kuduro

9

Pablo Alborán – Solamente tú

10

Carlos Jean – lead the way Irati Miranda

- 36 - azkenhitza · TXINGUDI BHI


AURKITU GURE PRENTSAKO IKASLEAK eta bestelako pertsonaia famatuak

funia

hoto funia prentsa tailerra photo funia prentsa tailerra photo fun

PHOTO FUNIA • PRENTSA TAILERRA

TXINGUDI BHI

· azkenhitza - 37 -


Lantzeko inauteriaren antzezpena

1.- TXATXOAK builaka ateratzen dira kalera, lekua eginez erratzekin MIEL OTXIN eta ZIRIPOT pasa daitezen. 2.- ZALDIKOA saltoka, jauzika doa txatxoen artean, jendartean erdi erotuta, ZIRIPOTen bila, eta noizean behin, beti aurrez-aurre, lurrera botatzen du. 3.- TXATXOEK ZIRIPOTi lurretik altxatzen laguntzen diote, eta kalejirak jarraitzen du TXISTULARIEN doinuen artean. 4.- MIEL OTXIN dantzari doa txatxoen artean, jira eta bira, musikaren erritmoari jarraituz. 5.- FERRATZAILEAK txatxo batzuen laguntzaz, bere kasa doaz konpartsaren ondotik, pertz, lapiko handietan kea eta kiratsa boteaz eta sardeak eta mailuak eskuan, jendea izutuz. 6.- Txatxoek, halako batean ZALDIKO harrapatu eta arotzengana eramaten dute, hauek ferra dezaten. Ferratu ondoren askatu egiten dute, zaldi zoroa. 7.- Zaldikoak jarraitzen du Ziripot lurrera botatzen, haserre. 8.- Plazara iritsi eta Miel Otxinek bere azken dantza egiten du. Orduan Txatxo eskopetadunak hurbildu eta tiro egiten diote. Segidan, tripak atera eta sua eman ondoren dantza egiten dute borobilean sua amaitu artean.

- 38 - azkenhitza 路 TXINGUDI BHI


4. milurtekoa (cuarto milenio) “Cuarto milenio”, euskeraz laugarren milurtekoa, igandero izoztuta uzten gaituen “La cuatro”-ko telebista saioa da

augarren milurtekoa, igandero gaueko hamabi t’erdietatik aurrera ikus dezakegu “La cuatro” telebista katean. Berrehun eta berrogeita zortzi programa baino gehiago egin ditu. Normalean, 600.000 ikusle inguru izaten ditu, oporretan, berriz, nabarmen igotzen da, 800.000 ikusle izateraino.Bi aurkezle ditu: Iker Jiménez eta Carmen Porter.

L

Telebista saio honetan hainbat gairi buruz hitz egiten da: konspirazioa, okultismoa, kriminologia, astronomia, ufologia, psikologia, parapsikologia, demonologia, arkeologia, historia, zoologia eta fisika. Katedratikoak, kriminologoak, astronomoak, naturalistak, kazetariak, idazleak, fisikariak etb.. -en laguntzarekin osatzen ditu saioak. Guztira zazpi denboraldi bete ditu, zazpigarrena oraindik hor dugu da astero. Zer dakigu Iker Jiménezeri buruz? 39 urteko kazetari espainiarra da, baina Arabazo hiriburuan, Gaizteizen, jaio zen. Madrilgo unibertsitate komplutensean eta Europako Madrilgo unibertsitatean ikasi zuen “Ikerketaren zientziak”, hau da, kazetaritza mota bat. Carmen Porterren senarra da. “Cadena SER” irratian lan egin zuen.

Milenio 3 irratian aurkezten zuen irrati saioarekin arrakasta handia zuenez, Cuato milenio telebistako programa ematea lortu zuen, gaur egun arte. Eta zer dakigu bere emaztea eta aurkezlea den Carmen Porterrez? Bere izen osoa, Carmen María Porter Ucha da. 37 urteko kazetaria da eta Madrilen jaio zen 1974an. Iker bezala, ikerketaren zientziak ikasi zuen (kazetaritza) Madrileko komplutense unibertsitatean eta Europako Madrilgo unibertsitatean. Bere bizitzan ere, irratian parte hartu du, eta oraindik Cadena SER irratian lan egiten du. Bestalde, “Más allá” eta “Enigmas del hombre y del universo” aldizkarietako zuzendari izan zen bolada batean. Gainera, idazlea da, Misterios de la Iglesia liburua adibidez idatzi du, beste batzuen artean. Beste programa batzuetan ere parte hartu du: “Las mañanas de cuatro” eta “La noche del fin del mundo”. Orain, blog bat zuzentzen du: La nave de la moda izenekoa. Myriam Hortelano Hernández

17 urtekin Alamedako irratian lan egiten zuen “La otra dimensión” irrati saioan. Geroago, “Radio enlace” irratian “Al filo de lo imposible” saioa aurkezten zuen. Urte bat geroago, irrati saio hori “al final de la escalera” deitu zion. Baita ere idazlea da. Adibidez: Enigmas sin resolver liburua argitaratu zuen 1999an. Bestalde “Antena 3” kateko zuzendari eta aurkezlea izan da , eta ere beste hainbat irratitan lan egin du. Adibidez: Radio 80, Radio 16, RKR radio, radio voz, etb. TXINGUDI BHI

· azkenhitza - 39 -


Xorroxin irratia bisitatu ondoren, Elizondoko frontoian, prentsa tailerreko batzuk.

2012ko ekaina 路 3. alea 路 TXINGUDI BHIko aldizkaria 路 2011/12 ikasturtea

azkenhitza

Behean, gaztetxea.

Profile for TXINPARTA PROIEKTUA TXINGUDI BHI IKASTOLA

AZKEN HITZA 2102  

Prentsa tailerrak 2012an egindako aldizkari bat.

AZKEN HITZA 2102  

Prentsa tailerrak 2012an egindako aldizkari bat.