Page 1

azkenhitza Irakasleentzat euro batean 路 Ikasleeentzat 50 xentimotan

2008ko ekaina 路 03. alea 路 TXINGUDI BHIko aldizkaria 路 2007/08 ikasturtea

Hauek dira aldizkari hau sortzea eta ilusioz lantzea posible egin duten erreportariak. Biba zuek!

azken hitza


azken hitza 2008ko ekaina · 03. alea TXINGUDI BHIko aldizkaria 2007/08 ikasturtea

02 Goenkale gurean 03 Desagertzear dauden animaliak 04 Txinparta irratia EITBn 05 Joku olinpikoak 06 Sudokuak 07 Herri Urrats 08 Urtebetetzeak 10 Ingrid Betancourt 12 Jaizkibeleko rallya 13 Natur tailerra 14 Surfa 15 Mentxu Gal hil da 16 Communication tailerra 17 Horoskopoa 18 Joseba eta Eduri elkarrizketa 19 Expo Zaragozan 20 Euskaltube 22 Xiberoa tailerra 23 San Marcos eguna 24 Txisteak 25 Hossegorreko karpak 26 Bertso eskola 28 Comenius tailerra Bretainian 31 D’Nash musika taldea 32 Gorka Susperregirekin trialsinari buruz 33 Ura zergatik aurreztu. AGENDA 21 34 Zer da BAGABILTZA? 35 Ikasketa bidaia 36 Lantzeko inauteria Txingudi BHIn

ARGITARATZAILEA Txingudi Ikastolako guraso elkartea TXINGUDI IKASTOLA Jaizubia auzoa, z/g Posta Kutxa 35 20300 IRUN Telefonoa 943667055

DISEINUA, MAKETAZIOA eta INPRIMAKETA Antza Komunikazioa

- 2 - azkenhitza · TXINGUDI BHI

e

rronka berri bat jarri diogu geure buruari Prentsa tailerrekook, hots: hirugarren alea koloretan edo gutxienez fotokopietatik atera eta inprimategi baten bidez burutzea, ahalik eta txukunena atera dadin aldizkaria. Urte osoa lanean ibili ondoren, uste dugu tailer honetako ikasleek merezi dutela produktu duin bat izatea esku artean, bere lanari balio berezia emango diena. Horregatik, hemendik, ale berezi honetatik, eskertu nahi diegu guraso, zuzendaritza eta tailerreko ikasleei, bakoitzak egin duen lana dela eta. Zuzendaritzak proiektu hau hizkuntza normalkuntzaren bidean kokatuta dagoela, ulertu duelako betidanik. Gurasoei, horretaz gain, dirua jarri dutelako –oso garrantzitsua, ideien onarpenetik ideien gauzatzera bidea eman baitigute-, eta bukatzeko Prentsa tailerreko erreportariei,ikasleei, egindako lanagatik eta erakutsitako mailagatik. Denon artean saiatu gara azkenhitza berezi hau burutzen.

Goenkaleko aktoreak gure artean Bai, egia da! GOENKALEKO hiru aktore gure artean egon ziren beraien lanaren gorabeherak azaltzeko asmoz eta nork daki! Agian aktore berri baten bila.


desagertzear dauden animaliak Hainbat eta hainbat animalia daude desagertzeko zorian, nahiz eta horietako asko espezie babestuak izan. Hauek dira batzuk: IBERIAR BASAKATUA 2005ean ehun et a berrogeit a hamar zenbatu ziren zehazki Andaluzian. Gaur egun, eremu berean azkenezkoz kontatu ziren baina ehun gehiago. Hauetaz gain, Gaztela eta Leonen hamabost iberiar basakatu aurkitu dituzte. 2010ean ugaztun honen habitata Extremadura, Gaztela Mantxa eta Portugalera hedatzea aurreikusita dago. Desagertzeko arrisku nagusiena untxien eta erbien artean (bere elikagaiak) heriotz tasa handiak dira. HEGOAFRIKAKO ELEFANTEA Elefante gehiegi dira Afrikako herrialde honetan. Horregatik, Kruger bezalako parke naturaletan elefanteak hiltzen hasi dira parkeetako arduradunak. XX. mendean, animali hauek desagertzear egon ziren, marfilezko adarrak oso preziatuak ziren eta. ASIAKO LEHOIA Euren egoera oso larria da. 2006. urteko apirilean hirurehun eta hirurogei kontatu ziren bakarrik Indiako erreserba batean. IBERIAR OTSOA Gaztela eta Leongo Gobernuak iberiar otsoak ehizatzeko legea martxan jartzeko asmoa zuen. Europar Batasunak ezarritako neurria errespetatuz, azken hogei urteotan ezin izan da ugaztun hau harrapatu. Baina orain egoera guztiz aldatu da. Izan ere, otso kopurua handitu denez, abereak erasotzen hasi dira euren elikagai naturalak, gutxitu baitira. ESPAINIAKO HEGAZTI SARRASKIJALEAK Lehen ohikoa zen hegazti hauek (putreak, iberiar arranoak‌) sarraskiak jatea, baina Europar Batasunak (EB) debekatu ondoren, abereak erasotzen hasi dira. Ondorioz, arrautza gutxiago erruten dituzte eta hegazti kopurua murrizten ari da nabarmen. UHANDRE HANDIA Txinako anfibio honek, 1,80 metroko garaiera du eta laurogeita hamar urte edukitzera heldu daiteke. Uhandre (salamandra) handia anfibioen artean desagertzear dauden hamar espezietako bat da.

BALE GRISA Animali hauek Ipar Polotik Mexikora datoz gero eta gehiago. Mugimendu ugari hauek Lurraren tenperaturen igoerengatik gertatzen dira eta balea grisen kopurua jaisten ari da nabarmen. BALEA MARRAZOA Australian Ningaloo parke nazionala sortu zenetik, bertara urtero gerturatzen diren bale marrazoen kopurua, 355, handitu egin da. Marrazo mota honen arrantza murriztu egin da Australian; Thailandia eta Hegoafrikan arrantza desagerraraztea da askoren xedea eta bale marrazoa desagertzeko zorian dago. BENGALAKO TIGREA Indian dauden tigre mota honen kopurua mila eta berrehun da, uste zena baino hiru bider txikiagoa. Orain dauden hogeita zortzi parke naturalei beste sei gehitzeko asmoa du indiar Gobernuak. XX. mendean ehun mila Bengalako tigre zeuden mundu osoan zehar, horietatik berrogei mila Indian. SAN ANTONIO IGELA Anfibio hau salbatzeko, 2008a Igelaren urtea dela erabaki du pertsona talde batek Errumanian. Berrogeita hamar urteren buruan, desagertzear egongo den espezietako bat da. BALE KONKORDUNA Balea hau espezie babestua da eta 1986-tik bere arrantza debekaturik dago. Kumeek egunero sei mila litro esne behar dituzte bost hilabete eduki arte. Orduan, seme-alabek sei mila km igerian egiten dituzte krill-a, euren benetako elikagaia, Antartidan topatzeko. Elikagai eskasia dago, baina tropikoetara itzuli beharra dute. PANDA HANDIA Hartz hau desagertzeko zorian dago, nahiz eta Txinak ahaleginak egin dituen hau ez gertatzeko. Panda handiak bere bizilekuaren desagertzea eta bere elikagaiaren, banbuaren murriztea ikusi du. Gobernuak hirurogei erreserba natural eraiki ditu eurentzat. IĂąaki Balerdi TXINGUDI BHI

¡ azkenhitza - 3 -


txinparta irratia Bigarren ebaluaketako egun batean, Edu irakaslea eta Txingudi Ikastolako ikasle batzuk Euskadi Gaztea Irratira joan ziren eta han irratia nola funtzionatzen zuen azaldu zieten. Hemen ditugu Maitane eta Patricia ikasleek esandakoak bisitari buruz:

1.

Zergatik joan zineten zuek eta ez beste batzuk? Guk ikastolan Txinparta irratian parte hartu genuelako.

2.

Nolakoa izan zen azalpena? Azalpena ona izan zen nahiz eta, asko hitz egin zuten eta beste irrati-kateak kritikatu.

3.

Interesgarria iruditu al zitzaizuen? Bai, gauza interesgarriak azaltzen zituen, guk irratiei buruz zerbait gehiago jakiteko.

4.

Handia al zen lekua? Bai, guk uste genuena baino handiagoa eta erosoagoa.

5.

Joateak merezi al du? Bai, gauza asko ikasten dituzulako eta hor bakarrik ikusterik daukazulako.

6.

Joseina Etxeberria ikusteko aukera izan zenuten? Bai, urrun eta lanean zegoen arren, ikusteko aukera izan genuen.

7.

Zuzeneko irratia egiten ari ziren momentu horretan? Bai, ikusi eta entzuteko aukera izan genuen, momentu horretan Donostiako olatuez hitz egiten ari ziren.

8.

Egun osoa egon zineten? Asteazkenean joan ginenez, 12.30 arte egon ginen, goizaldean.

9.

Ondo pasatu zenuten? Bai, oso ondo, oso interesgarria zelako.

10. Jende ospetsua zegoen? Bai: Vaya Semanita-koak, Mihi luzeko aurkezlea, Goenkaleko aktore eta aktoresak eta Wazeman-ekoak. Denak oso dotore zihoazen. “Glamour”a nonahi zegoen.

- 4 - azkenhitza · TXINGUDI BHI

Zuriñe, Maitane eta Patriciari esker Txinparta Irratiko bidaiari buruz informazio interesgarria jakiteko aukera izan dugu. Eskerrik asko hiruei eta beste bat arte! Euskadi gaztean oso gustora egon zirela esan digute,eta azalpenak oso onak izan zirela. Eskerrik asko zuen denbora librean gure galderak erantzuteagatik.


Joku olinpikoak, kirol gertakizuna dira; bertan, munduko leku desberdinetako atletak parte hartzen dute inoizko txapelketa handiena eta ospetsuena izanik. Lehiaketa hau, lau urtetik behin ospatzen da. Bi Joko Olinpiko mota daude: Udako Joko Olinpikoak eta Negukoak, bi urteko aldearekin ospatzen dira 1992-tik geroztik. Joko Olinpikoez arduratzen dena Nazioarteko Batzorde Olinpikoa da. Oraingo lehiaketa, antzinako grekoek Olinpiko hirian egiten zituzten gertakizunetan oinarrituta dago.

K.a. 776 eta K.o. 339. urteen artean, aitzineko jazoeretan mamitutako ideia sortu zen. Harrez gero, Udako Joko Olinpikoak, lau urtero ospatu dituzte munduko leku desberdinetan.

Aurten, Txinako Beijing herrian izango dira. Honek, arazo ugari izan ditu atleten artean, ideia politiko, diktadura politikoagatik, eta Txinako estatuak Tibeteko budistekin izan dituen arazoak direla medio, beraz, budisten haserrea sortu du eta su olinpikoa itzaltzea izan da askoren helburua, aldarrikapen gisa. Su honek, Olinpiko herritik ospatuko diren lekura iristeko, estatu ezberdinetatik pasatuko da, ekimen honek zortea ekarriko diela dioen profeziagatik.

Mikel Heguy eta Gorka Lasa

TXINGUDI BHI

路 azkenhitza - 5 -


Aspertuta zaudela? Ez dakizula zer egin? Ba hemen dituzu denborapasa batzuk.

1. *erreza

2. **zaila

1. *erreza

2. **zaila

Olaia eta Maider

- 6 - azkenhitza 路 TXINGUDI BHI


herri hurrats ‘08

Ipar Euskal Herriko ikastolen egun nagusia ospatu da maiatzaren 11n Senpereko aintziraren inguruan. Beste behin ere, inguruneaz, musikaz eta dantzaz gozatzeko ibilaldia da euskararen aldeko topagune handi honetan.

Festa herrikoia Herri Urrats ezinbesteko hitzordua da euskarari eta ikastolei bere babesa erakutsi nahi dien edozeinentzat. Jende ezberdin asko bildu ohi da, euskaldun izan ala ez, euskalzaleak azken batean, giro ezin hobean Senpereko Aintziraren inguruan.

Egitaraua Artista askok ere bat egiten dute hitz-ordu honekin eta aurten ere izango da zer entzun eta zer ikus. Besteak beste, Burrunka, The Uski’s, Esne Beltza, Celtas Cortos, Deabruak Teilatuetan, Maialen Errotabehere, Etxe, MAK eta Betagarri-ren musika taldeen kontzertuak ikusteko aukera izanen da. Bestalde, Afrikar perkusioak eta dantzak entzungai izanen dira ere. Anima zaitezte!!! Pena merezi du.

Garbiñe Olazabal Olatz Irastorza

TXINGUDI BHI

· azkenhitza - 7 -


Maiatzaren erdia: • Nerea Artano Izaguirre • Jon Bacaicoa Canflanca • Yasmina Bouhaja • Xabat Mendia Lasa • Leire Ormaetxea Igarzabal • Borja Pinedo Buron • Iñigo Salmeron Garmendia • Jon Salmeron Garmendia • Iurgi Urbina Saez De La Fuente

3A 2A 3E 4A 3A 3B 1F 3B 3A

1993/05/23 1994/05/29 1993/05/24 1992/05/30 1993/05/31 1993/05/31 1995/05/30 1993/05/26 1993/05/30

1F 2D 1D 3E 2A 3D 1B 3A 2A 1F 3D 4A 2F 3D 1B 4E 2B 4E 4B 2E 3E 1A 3F 1B 3E 3B 2D 4G 3D 4E 4E 4A 3D

1995/06/22 1994/06/06 1995/06/13 1993/06/02 1994/06/17 1993/06/15 1995/06/06 1991/06/14 1994/06/05 1995/06/26 1993/06/23 1991/06/28 1994/06/07 1993/06/08 1995/06/27 1992/06/15 1994/06/16 1992/06/15 1992/06/15 1994/06/19 1993/06/06 1995/06/14 1993/06/28 1995/06/15 1993/06/01 1993/06/17 1994/06/24 1990/06/11 1993/06/26 1992/06/02 1992/06/08 1992/06/21 1993/06/06

Ekaina: • Oskitz Aguilar Urtxegi • Asier Aizpun Garcia • Alaine Aranburu Etxegoien • Leire Aranburu Etxegoien • Unai Burguete Rubio • Cristina Canales Lopez • Oihana Carracedo Flores • Beñatz Etxepare Calzada • Ane Eguiazabal Galan • Aitor Gonzalez Olazabal • Maider Gonzalez Urtizberea • Maialen Gonzalez Vega • Itziar Gonzalo Felipe • Sara Ijurco Guaza • Arrate Izcara Temprano • Itziar Jimenez Berasategui • Amaia Lopez de Arbina Labandibar • Andrea Lozoya Noguera • Iñaki Martinez Campo • Ganix Michelena Urcelayeta • Beñat Muñoz Oyanguren • Eneko Olaizola Sanchez • Arrate Otaegi Senosiain • Maialen Oiartzun Irastorza • Eneko Robledo Barragues • Jone Romon Iñigo • Unai Rozas Olazabal • Andoni Sanz Moya • Iñaki Susperregui Ugarte • Asier Tolosa Rivas • Jon Unanue Gutierrez • Eneritz Varona Zaballa • Ane Villegas Campo

Garbiñe Olazabal Olatz Irastorza

- 8 - azkenhitza · TXINGUDI BHI


I帽igo Barreiro

TXINGUDI BHI

路 azkenhitza - 9 -


ingrid be hil ala biziko askatasuna Bahituak B hepatitisa, malaria eta leishmaniasisa dituenez, odol trasfusio bat behar du FARC (Fuerzas Armadas Revolucionarias de Colombia) talde kolonbiarrak 2002-ko otsailaren hogeita hiruaz geroztik dauka Ingrid Betancourt bahiturik. Kolonbiako presidentziara aurkezten ari zen berrogeita zazpi urteko politikari hau, oraingo Alvaro Uribe estatuko buruzagiarekin lehian. Betancourt desagertu zenean, Melanie eta Lorenzo, bere seme-alabak, Frantzian zeuden aitarekin, Fabrice Delloye (lehen senarra izan zen eta bi semealabez aparte, Sebastian eduki zuten). Izan ere, emakumeak hara bidali zituen heriotz mehatsuak jasaten ari zelako. Iazko urrian jaso ziren azkenekoz Ingriden berriak.

HIRU PRESIDENTEEN ARTEKO NORGEHIAGOKA

Hiru estatu daude politikaria eta honen kideak askatzeko ahaleginetan: Venezuela, Frantzia eta Kolonbia. Azken honen Ejerzitoa Ekuadorren lurretan sartu zen gerrilarren kideak jarraitzen ari zela eta Raul Reyes, FARC taldearen bigarren buruzagia, hil zuen. Hugo Chavezek, Venezuelako presidenteak, gerra deklaratu zion Alvaro Uriberi; lehendik bi estatuen arteko erlazioa ez da oso ona. Bi presidenteen arteko gatazkan ekuadortarra, Rafael Correa, sartu zen. Azkenean, hiruak adiskidetu egin ziren. Clara Rojas Ingridekin batera egon zen bahiturik, honen partidu politiko bereko kidea zelako. FARC-eko batekin erlazio bat eduki zuen eta hortik Emmanuel jaio zen. Amak ez du gizonaren berririk eduki, ez daki bizirik ala hilik dagoen. Frantzian Melaniek, Lorenzok eta Juan Carlos Lecompetek (Ingriden bigarren senarra) Nicolas Sarkozy-ri eskatu zioten laguntza presoak askatzeko. Arrazoia, Betancourten bi nazionalitateak (kolonbiar eta frantziarra) dira.Familiarern ustez, Al-

- 10 - azkenhitza 路 TXINGUDI BHI


tancourt

en

varo Uribek bazekien FARC-ek bahituak askatzeko asmoa zeukala, baina Raul Reyesen hilketak planak oztopatu zituen. FARC-ek, kolonbiar ejerzitotik ihesi, edozein momentutan maletak egiteko agintzen du; bahituek zortzi eta hamar orduen artean ibili behar dira basoan zehar egunero. Jakin denez, Ingrid bost aldiz saiatu zen ihes egiten, baina alferrik izan ziren. Fabrice Delloye, Sebastian, Clara Rojas, honen ama Clara de Rojas, Yolanda Pulecio eta Astrid (Ingriden ama eta ahizpa), Melanie, Lorenzo eta Juan Carlos daude bahituen askatasuna eskatzen. Arrazoi sendoak dituzte hori aldarrikatzeko: Ingridek B hepatitisa (heriotza ekar diezaioke), malaria eta leishmaniasisa ditu eta odol trasfusio bat behar du.

KOLONBIA ETA VENEZUELAKO MUGAN EGINIKO KONTZERTUA Betancourt sendiari Kolonbia eta Venezuelako mugan elkartu ziren ehun mila pertsona gehitu zitzaizkien, baita bertan egin zen kontzertuan kantatu zuten abeslari hauek: Juanes, Alejandro Sanz, Miguel Bose, Juan Luis Guerra, Juan Fernando Velasco, Carlos Vives eta Ricardo Montaner. Kontzertu hau Simon Bolivar zubian ospatu zen, “Paz sin fronteras” lelopean. Gainera, FARC-ek bahituak askatzea aldarrikatu zen. Alvaro Uribek proposamen berria egin die gerrillakoei: Ingrid Betancourt eta honen kideak askatzen dituen gizonei babesa eskeini die, baita bahitu batzuen askatasunaren truke Kolonbiak preso dituen gerrilleroak libre uztea. Orain, FARC-en txanda da.

Iñaki Balerdi TXINGUDI BHI

· azkenhitza - 11 -


jaizkibeleko rally-a Urtero egiten den bezala, 1967an hasi zen Bidasotar mendiko udaberriko auto lasterketa ospatu zen. Proba garrantzitsua da, Espainiako Rally txapelketarako. Gaur egun, bi rally igoera ospatzen dira, bat udazkenean eta bestea udaberrian, azken hau garrantzitsuena delarik.

Jaizkibel mendia, Gipuzkoan kokatuta dago, Lezo eta Hondarribia herrien artean. Lezoko aldetik igotzea erreza da, Errenterian N-1eko saihesbidea hartu behar da herria zeharkatu eta zentral termikoaren eskuineko aldean igoeraren hasiera dago. Lehen esandako puntutik gailurreraino 8Km daude, horietatik 5.5Km aprobetxatzen direlarik. Lehen 1.5Km-tan, landaretza ugariko gune batetik pasatzen dira. Aldapak malda handia izan arren, bihurguneak nahiko errazak dira eta erraz lotzen dira. Lehen kilometro eta erdia pasa eta gero, maldak pixka bat handitzen dira eta bihurguneak konplikatzen dira. Tarte honetan, hiru urkila daude, hauek zailenak eta garrantzitsuenak direlarik. Hirugarren kilometroa pasa eta gero, paisaia guztiz aldatzen da, zuhaitzak desagertzen dira, malda txikitzen da eta bihurguneak zailagoak eta itxiagoak dira. Eremu hau oso azkarra da. Ibilbide hau, Hondarribia herrian bertan bukatzen da. Aurten, martxoaren 29an ospatutako udaberriko proban Santi Artetxe eta Sandra Fernandez bikote Bizkaitarrak irabazi zuten haien Peugeot 307 WRC autoarekin. Hauek, gaur egunean Euskadiko eta Rallysprints-eko txapeldunak dira. Artetxek, eguneko lehenengo scratch-a lortu zuen Joseba Zapirainekin berdinduta. Hauek, Joseba Zapirain eta Xabier Lujua, ere podiumera igo zirelarik. Sailkapena horrela gelditu zen:

Santi Artetxe - Sandra Fernandez (Peugeot 307 WRC) 0:17:00

Joseba Zapirain - Borja Aguado (Seat Cordoba WRC) 0:17:11

Xabier Lujua - Txiki Burgos (Skoda Octavia WRC) 0:17:41

Xabier Alustiza - Xabier Altube (Seat Ibiza Junior) 0:18:06

Iban Tarsicio - Iñigo Peña (Ford Escort RS Cosworth) 0:18:11

Gorka Apalantza - Alazne Apalantza (Subaru Impreza WRC) 0:18:20

Txema Uzkudun - Iker Iturrioz (Renault Clio Williams) 0:18:22

Aingeru Castro - Angel Castro (BMW 325i) 0:18:32

Jon Arregi - Mikel Arregi (Citroën Saxo VTS) 0:18:40

10º Jexus Zunzundegui - Ugaitz Sagarzazu (Citroën Saxo VTS) 0:18:54 Mikel Heguy 4.E

- 12 - azkenhitza · TXINGUDI BHI


natura tailerreko irteerak Aurten Natura Tailerrean, bi irteera egin dituzte urtean zehar:

Urdaibaira eta Aiako Harrira

3. DBH-ko ikasleok, 2008an Natura Tailerrarekin hainbat eta hainbat ekintza egin genituen.

Lehenengoan, Urdaibai ingurune naturala bisitatu genuen. Bizkaiko kostaldean dago kokaturik, Mundaka inguruan. Bertako eliza ikusi genuen, baita handik mirestu daitezkeen paraje ederrak: Mundakako hondartza, Laidakoa...

Bigarren bisitaldian, Irun eta Oiartzun lotzen dituen mendi zoragarriak ikusi genituen. Horien artean, Aiako Harria da handiena eta nabarmenetariko bat. Isabel Alkain eta Izaskun Oiarbide, geure irakasleek, ibilbide bat egitera gonbidatu gintuzten. Bertan, aintzinako meategiak ikusi genituen, baita meatzariek eginiko zuloak mea ateratzeko. Hau egin eta gero, bidean, urjauzi eder bat miresteko aukera izan genuen. Bertan zeuden mahai batzuetan bazkaldu ondoren, berriz ibiltzeari ekin eta San Martzialera abiatu ginen. Hara iristen ari ginela, eraikin zaharzaharra ikusi genuen. S an Martzialera heltzean, autobusa hartu eta etxera joan ginen.

Oscar Escribano TXINGUDI BHI

路 azkenhitza - 13 -


WCT WCT surf txapelketa 2008

Munduko surf txapelketa, Otsailaren 23-an hasi zen Australian GOLD COAST hondartzan eta Hawai-en bukatuko da PIPELINE hondartzan.

GOLD COAST QUIKSILVER PRO Lehengo proba Australian izan da Gold coast-eko eskualdean, Snaper,s hondartzan. Lehenengo txanda honetan metro bateko olatuak eta ipar-mendebaldeko haizea egon zen. Proba honetan lehenengo aldiz euskaldun bat izan da parte hartzen WCT-kon txapelketan, Aritz Aramburu zarauztarra alegia, baina zoritxarrez Expresion Session-en (aereo proba) mina hartu zuen eta honen ondorioz, Bells hondartzako proba galdu du. Bestaldetik, txapelketa honetako garailea Kelly Slater AEB-tarra izan zen.

Kelly Slater Gold Coast-eko proban

1. Kelly Slater (USA) 1200 puntu / 2. Mick Fanning (AUS) 1032 puntu / 3. Jeremy Flores (FRA) 876 puntu

BELLS BEACH PRO RIP CURL Bigarren surf proba, baita ere Australian egin da, eskubi aldeko olatu oso luzea duen Bells hondartzan. Proban metro bateko eta metro erdiko olatuak izan zituzten. Bede Durbidge irabazteko zorian egon zen baina azkenean Kelly Slater oraingo honetan ere, nagusi izan zen eta jadanik hau da hirugarren aldia irabazle bezala gelditzen dela hondartza honetan. 1. Kelly Slater (USA) / 2. Bede Durbidge (AUS) / 3. Taj Barrow (AUS) Taj Barrow Bells hondartzan

Horrela doa oraingoz sailkapena: 1. 2. 3. 4. 4. 6. 6. 8. 9. 9.

Kelly Slater (USA) 2400 puntu Bede Durbidge (AUS) 1908 puntu Mick Fanning (AUS) 1764 puntu Taj Burrow (AUS) 1476 puntu Jeremy Flores (FRA) 1476 puntu Joel Parkinson (AUS) 1464 puntu Andy Irons (HAW) 1464 puntu Bobby Martinez (USA) 1286 puntu Kai Otton (AUS) 1200 puntu Adriano de Souza (BRA) 1200 puntu

- 14 - azkenhitza 路 TXINGUDI BHI

Hurrengo proba Billabong pro Tehaupoo-n, izango da Tahiti-n, han Aritz Aramburu-k parte hartuko du, espero dugu proba onak egitea. Hauek dira falta diren probak: 3. 4. 5. 6. 7.

Billabong pro Tehaupoo Globe pro Fiji Rip Curl pro Search Australia Billabong Pro Jefreys Bay Boost Mobile Trestles

8. 9. 10. 11.

Quiksilver pro France Billabong pro Mundaka Hang Loose Santa Catarina Billabong pro Pipeline

Josu Herrera eta Jon Imanol Larraza


mentxu galek utzi egin gaitu Irungo margolariak koadro dexente utzi dizkigu eta betidanik Bidasoak izan du beraren koadroentzako lekutxoren bat... Mentxu Gal Irunen jaio zen, 1918ko urtarrilaren 7an. Zazpi urte arte euskaraz hitz egin zuen, baina gero urteekin galdu egin zuen euskaraz mintzatzeko ohitura. Txikitatik gogokoa izan zuen marraztea; marrazki horiek hobetzeko Gaspar Montes Iturrioz izan zuen irak asle. Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketa irabazi zuen 14 urte besterik ez zuenean. 1933an, Montes Iturriozen aholkuari jarraituz, Parisera joan zen. Han, pintura ikasketak sakondu zituen. Frantziako hiriburuan, Ferdinad Leger eta Amedee Ozenfant pintoreak izan ziren bere maisuak, gainera, Matisse margolariaren lanek liluratu zuten.

Mentxu Gal margolaria martxoaren hamahiruan hil zen, Irunen, 90 urte zituela. Euskal Herrian XX. mendean izandako margolarien artean ezagunenetarikoa izan da. Sari ugari jaso zituen: Pinturako Espainiako Sari Nazionala, 19 6 0an; Gipuzkoako Urrezko domina, 2005ean, Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria 2007ean...

Euskal Herrira itzultzean, hemen pintura ikasten jarraitu zuen. Geroago, Madrilgo San Fernando Arte Ederretako eskolara joan zen, eta Marisa Roesseten tailerrean aritu zen ikasten. Madrilen ikasi ostean, Frantziako Institutuak emandako beka batekin Parisera itzuli zen . Denbora pasata, Mentxuk pintura figuratiboan oinarritu zituen bere margolanak. Bidasoa eta Gaztela-Mantxako inguruak margotu zituen batez ere. Galen obrak nazioartean ezezik atzerrian ere ikusteko aukera izan da. Irungo udalak 37 margolanak bildu eta museo bat eraikitzeko asmoa azaldu du. Oscar Escribano

mentxu gal

I帽aki Balerdiren lankidetasunarekin

TXINGUDI BHI

路 azkenhitza - 15 -


comunication comunication tailerra

Gehienak dakizuen bezala, ikastolan “comunication” izena duen tailerra daukagu

Asier Tolosa

Tailer honen helburua, ikasleen ingelera hobetzea da. Horretarako, beste herrialde batetako pertsona batekin harremanetan jartzen dira( urte honetan greziarrak, iaz Italiakoak…) horrela beraiekin komunikatzeko duten bide bakarra ingeleraz hitzegitea da. Pare bat hilabete beraiekin ordenagailuaren bidez hitzegin ondoren, bere herrialdera joaten dira aurrez aurre ezagutzeko eta bere herrialdeko kulturaren berri izateko. Comunication tailerreko hiru ikasleekin gelditu gara galdera pare bat botatzeko: (Comunication tailerra denez eta ingelera egiten dutenez, bertako ikasleek hizkuntza horretan erantzun digute.)

Beatriz Casares

Josu Narbarte

Asier.T – Because I want to travel. (bidaiatu nahi dudalako) Zer egiten duzue klasetan? Bea.C – Make work about the Basque country (Euskal Herriari buruz informazioa bilatu). Gustatzen al zaizu? Josu.N – Yes a lot of. (Bai, asko). Bea.C – Yes but the classes are very boring. (bai, nahiz eta klaseak aspergarriak izan). Asier.T – Yes. (Bai). Urduri al zaudete Greziako laguna aurrez-aurre ezagutu aurretik?

Zergatik aukeratu zenuten tailer hau? Josu.N – Because, I wanted to improve my English and I think interesting practicing with someone from another country. (Ingelera hobeto ikasi nahi nuelako eta beste herrialde bateko pertsona batekin praktikatzea interesgarria iruditzen zitzaidalako). Bea.C – Because I want to learn more English. (Nere ingelera hobetu nahi dudalako).

- 16 - azkenhitza · TXINGUDI BHI

Josu.N – Not. Because we have spoken by the messenger. (Ez messengerretik hitz egin dugulako). Bea.C – A little (Pixkatxo bat). Asier.T – Yes I’m nervous Elena Botello


horoskopoak horoskopoak

Aries

Libra

(martxoaren 21etik apirilaren 20ra) Eguzkia gogor jotzen hasi da, eta zuk eguzki printza guztiak harrapatu nahi dituzu. Azkarra zara gero!

(irailaren 24tik urriaren 23ra) Aurrekoan anaiarekin haserretu zinen, baina hala ere, berehala adiskidetu zineten. Eutsi horri !

Taurus

Escorpius

(apirilaren 21etik maiatzaren 21era) Ez da komeni azterketetako lana beti azken momentura arte uztea. Hobe da garaiz ibiltzea, adiskide !

(urriaren 24etik azaroaren 22ra) Zein karrera egin nahiko zenuke etorkizunean? Oraindik ez dakizu, baina laster argituko zaizu bidea.

Geminis

Sagitarius

(maiatzaren 22tik ekainaren 22ra) Gogorregi hartu duzu kirolaren kontua, eta gehiegi entrenatzen ari zara. Kontu gehiagorekin ibili behar zenuke.

(azaroaren 23tik abenduaren 22ra) Zure urtebetetzean opari bat egingo dizute, eta ez zaizu gustatuko. Azkenean, zure anaia txikiak oparia txikituko du.

Cancer

Capricornius

(ekainaren 23tik a uztailaren 22ra) Azkenaldion nahiko triste ibili zara, baina udaberria heltzearekin batera, poza piztu zaizu barrenean. Bizitza gauza ederra da!

(abenduaren 23tik urtarrilaren 20ra) Zure gelan bertan topatuko duzu hainbeste desio duzun bihotzeko azukre koxkorra. Ondo zabaldu begiak !

Leo

Aquarius

(uztailaren 23tik abuztuaren 23ra) Lehoiak baino jenio biziagoa duzu, eta horrek kalte egiten dizu zenbaitetan. Pertsona noblea zara, baina

(urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra) Zer dela eta egurtzen duzu hainbeste zure burua? Zuk kontrakoa pentsatu arren, ingurukoek izugarri maite zaituzte.

Virgo

Piscis

(abuztuaren 24tik irailaren 23ra) Azken hilabeteetan inoiz baino ederrago jarri zara, eta zuri itsatsita daude ingurukoen begiradak. Zorionak, polita!

(otsailaren 20tik martxoaren 20ra) Oraintxe datorkizu aspaldiko garairik onena: amodioan, ikasketetan, lagunartean‌ dena ondo aterako zaizu. Zorionak!

Maider GarcĂ­a eta Olaia Saez TXINGUDI BHI

¡ azkenhitza - 17 -


eduzabala eta josebaaurkenerenari ELKARRIZKETA Txingudi BHIko Euskara mintegian baditugu hainbat irakasle, lan honetaz gain idazteko zaletasuna dutenak, eta horretaz gain, liburu horiek argitaratzea lortzen dutenak; ez da gutxi! Honako honetan bi hauengana jo dugu : Joseba Aurkenerena eta Edu Zabala, batera argitaratu baitute, argitaletxe berean liburu bana:

• Liburu asko idatzi dituzue? zertan inspiratzen zarete? EDU: Normalean, historian, mitologian eta eguneroko gaietan. JOSEBA: Euskal gizarteak eta historiak ematen dituen ereduetan. Entzundako gauzetan.

• Zuek idatzitako liburuetatik zein da zuen gustukoena? EDU: “EZKA”. Almadiarien bizitza XV. Mendean Nafarroako lurretan kontatzen duena. JOSEBA: “SORGIN MAINDUAK DABILTZ”. Iparraldeko historietan finkatzen delako.

• Zuek egindako liburuetatik zein izan da zailtasun gehiago eman dizuena? Zergatik? EDU: “AIAKO”. Denbora eta informazio material gehien eskatu didalako. JOSEBA: “EUSKAL SINESMEN ZAHARRAK” (mitologia). Hori hasia nuen karrerako tesina egiteko, baina lana lortu nuenez bertan behera utzi nuen eta handik hamabost urtera bukatu nuen. • Kontatu, zuen azkeneko liburuak zertaz ari dira? EDU: Txingudiko badian magiaren inguruan mito gaizto batek sortutako borrokaz, harremanetaz. Mito hori Aiako da eta intxixuen bidez euskaldunak bereganatzen saiatuko da. Honetaz gain badian zelten eta euskaldunen artean borroka latzak suertatuko dira. JOSEBA: Euskal Herriko eta gaurko gizartean oinarritutako kontakizunak. Asko umoretsuak dira. 21 ipuin dira eta azkena Txingudi Ikastolan eta bertako ikasleengan girotzen da. • Irakurketa gustukoa duzue? EDU: Nire kasuan gutxi irakurtzen dut, aldizkariak eta egunkariak gehienbat, baina ez behar bezain beste. JOSEBA: Bai, egunero irakurtzen dut.

- 18 - azkenhitza · TXINGUDI BHI

Raquel Casco de Arriba


Expo Zaragoza 2008, BIE (Bureau International des Expositions) aurkezten duen nazioarteko erakusketa da. Lehenengo Expoa, Londresen ospatu zen 1851 ean. Honen

Ikusten dugunez, izugarrizko eraikuntza izango da. Bertan, ondoren agertzen diren 104 herrialdeek parte hartuko dute:

arrakastaren ondoren, gero eta Expo gehiago egiten hasi ziren. Zergatik ospatuko da Expoa Zaragozan? Bozketen kontua izan zen. Finalistak Zaragoza, Tesalonica (Grezian) eta Trieste (Italian) ziren, baina hiruetatik, Zaragoza atera zen irabazle. 10 ideia nagusi daude Expoa ospatzeko: 1-Ura eta bere garapena. 2-Uraren erronka. 3-Uraren berrikuntza. 4-Bizitzarako ura. 5-Ura energia iturri bezala. 6-Ura gizakiaren behar bezala. 7-Uraren banaketa. 8-Uraren zaintza. 9-Ura, ideien iturria. 10-Denok elkartzeko puntua. Exporako ere, maskota berri bat sortu dute: Fluvi. Horri honetan badituzu Fluviren irudi batzuk.

Espainiako erkidego autonomoek ere parte hartuko dute. Gainera, 3.400 ikuskizun baino gehiago egongo dira. Beraz, esan dezakegu, Expora joatea ez dela alferrikako inbertsioa izango, gauza asko ikasteko eta ondo pasatzeko aukerak izango baititugu eta. Ander Mombiela eta Aitor Hernandez

Hauxe da Expoaren plano nagusia:

TXINGUDI BHI

路 azkenhitza - 19 -


euskaltube euskaltube

GURE WEB ORRIKO YOUTUBEA Euskaltube denok ezagutzen dugun youtube webgunearen antzeko orrialdea da. Gune hau euskara hutsean diseinatuta dago eta prentsa tailerreko webgunean ere, youtubeko bideoak agertzen dira euskaraz.

Gure web orrialdean, euskaraz egindako YOUTUBEn agertzen diren hainbat gai dauzkazu ikusgai. Hona hemen zerrendatxoa: MUSIKA Ken 7, Berri Txarrak , Oskorri , Gatibu eta horrelakoen musika azaltzen dira bideotan gehi bere webgunea. UMOREA Wazemank eta bikoteatroen bideoak gehi webguneak. ETA HAINBAT GAI GEHIAGO esaterako,inauteriak, telebistako programak eta jaiak!

Ez zaitez hor gelditu, eta bisitatu itzazu gogoko dituzun bideoak euskaraz, prentsa tailerreko web orri honetan: http://www.edebedigital.com/proyectos/6975

Maider Garc铆a eta Olaia Saez

- 20 - azkenhitza 路 TXINGUDI BHI


Elena Botello

TXINGUDI BHI

路 azkenhitza - 21 -


Xiberoa tailerra 2008 Aurten ere, urtero bezala, hirugarren mailako Xiberoa tailerrean parte hartu duten ikasleek, Xiberura asteburu bat pasatzera joateko aukera izan dute.

Hala ere, beste urteetan ez bezala, egoitzaz aldatu behar izan dute.

Afalostean, Jean Mixel Bedaxagar abeslari ospetsua etorri zitzaien, eta xirula, eta atabalaren laguntzaz, Xiberoko kantu klasikoak eskaini zizkien. Bertara joandako irakasleetariko batekin, Edu Zabalarekin, hitz egin dugu eta hau izan da kontatu diguna:

Astelehenean, azken egunean, Holtzarteko zubia ikustera joan ziren.

Larunbatean goizeko hamarrak aldera irten ziren eta Donibane Garazin etenalditxo bat egin zuten bazkaltzeko. Geroago, bidean, Muskildi herriko “Azkorria� gaznategian gelditu ziren, gaztaren prozesua zuzuenean ezagutzeko eta azkenik, bostak aldera Irabarneko jauregira iritsi ziren. Igandean Aretako elur estazioara igo ziren elurraz eta eguzkiaz gozatzera. Arratsaldean maskarada ikusi zuten, Altzainen.

Azkenik, bazkalostean, Niko Etxartek eta Hapa Hapa musika taldeko bere lagun bateriajoleak emanaldi berezia eskaini zieten.

Aitor Beloki eta Unai Oiartzun

- 22 - azkenhitza ¡ TXINGUDI BHI


san marcos eguna San Markos eguna izaki, apirilaren 25ean, hiritarrak oro har goizeko bedeinkapen elizkizunetan eta gazteek bereziki egun osoan zehar egindako ospakizuna da.

Arrakasta handiko ospakizuna izanik, 20.000 bat opila saltzen dira eskualdean urtero. Bizkotxoak egiteko zein gainean dihoazten arraultza gorrituekin batera, 150.000 arrautzatik goiti baliatzen dira. Ohitura bilakaturik, amabitxi bakoitzak ere, gustuen araberako ohiturak ditu gozotegiei dagokienez, baina modu batean zein bestean, haur, gazte, ezkongabeek eta heldu malenkoniatsuren batek ere, opila jasotzen dituzte. Eguna iristean pertsona guztiak, bere elizara joaten dira opila bedeinkatzera.Hau eta gero,gazte guztiak koadriletan biltzen dira eta opila jatera mendira oinez igotzen dira.Normalean haurrak Ibarlara, eta gazteak Guadalupera. Gaur egun, jendeak, gazteek bereziki, ez dute Opil eguna, festa erlijioso bat bezala ikusten baizik eta litro festa bezela. Jendeak urtero gogo handiagoarekin hartzen du opil eguna!!!

Tania eta Izaro

TXINGUDI BHI

路 azkenhitza - 23 -


txisteak txisteak

Txanogorritxo Printze urdinarekin ezkondu, eta horren ondorioz, more koloreko umea eduki zuten. Bi gizon

Ba al dakizue zein den animaliarik zaharrena? -Behia... txuri beltzean dagoelako. dutxan daude, eta

batek horrela esan dio besteari: - Aizu, utziko al didazu xanpua? - Baina, zuk badaukazu eta! Orduan besteak: - Hemen ile lehorrarentzako dela jartzen du, eta nik bustita dut ordea! Umeak Seme batek bere aitari: - Aita, bi gauza ditut esateko, bata ona da, eta bestea txarra. - Esan gauza ona, ea zer den! - Aita... drogak utzi ditudala... Eta aitak semeari erantzun dio: - Eta txarra? - Ez dakidala non utzi ditudan! - 24 - azkenhitza 路 TXINGUDI BHI

amari galdetu dio: - Ama, ama ! Hildakoan, hauts bihurtuko al gara? - Bai, hala da, -erantzun dio amak-. - Orduan... ohe azpian hildako asko dago.

Maider Garc铆a eta Olaia Saez


hossegorreko karpak Landetako Sort Hossegor herrian egiten da. Bertan burutzen da, herrialde honetan surf jatorrizkoa delako eta gainera Rip Curl eta Billabong lantegiak daudelako. Horretaz gain, surf txapelketa handiak ospatzen dira Hossegor-en.

Karpetara joateko ez da ez sarrerarik ez tiketarik behar. Beti aste santuan ospatzen da. Jende asko kotxez joaten da eta beste asko, berriz, autobusez. Autobusez joaten direnak internet edo kutxaren bitartez transferentzia bat egin behar dute txartelak lortzeko eta lekua gordetzeko. Hemendik hara ordu bat besterik ez dago eta trafikoa gaizki edo eguraldi txarra badago, ordu bat eta piko. Esan beharra dago jende asko joaten dela eta nahiko estressantea bilakatzen dela, askotan ilaratan 3 ordu itxoin behar denean batik bat. Horretaz gain, eguraldi txarra egiten badu, askoz okerrago da eta jendea aztoratu egiten da. Beste askok makuluak jartzen dituzte, gaizki egongo balira bezala eta segituan sartzen dira karpa barrura iruzur eginez. Ondo pentsatua ezta? Esandakoaz gain, karpan ez dago aldagelarik eta denen aurrean probatu behar da. Jende askok lapurtu egiten du. Erositako gauzak asko erabiltzen badira ondo ateratzen da karpa hauetara joatea, azkenean merkeago ateratzen zaizulako. Bert an mark a desberdin asko daude; hala nola, Ezekiel, Globe, Kanabeach, Rip Curl, Pacific Motion, Jart, element, Carhartt, Billabong, Anosky, O’neill, Hurley, Electric, Volcom, Loreak Mendian... eta askoz gehiago.

Olatz Irastorza Garbiñe Olazabal

TXINGUDI BHI

· azkenhitza - 25 -


txingudi bertso eskola Lehenengo lehenengo, ezer baino lehen, eskuinaldera begiratu behar duzu. Hemen, ongi begiratu ezkero, '-en' buekaera duen zerbait aurkituko duzu. Txorakeria bat den arren, honelaxe egin nahi genuen artikuluaren hasiera. Zergatik? Dena irakurrita jakin omen daiteke soilik. Has zaitez argazkitatik, zeren...

...Begiak argazkira joan ohi dira lehenengo. Bota begiratu bat, itxarongo dizugu eta. Mmmmmh... Zuk ezer galdetu aurretik, zer ikusi duzu? Ezagunen bat, agian? Ezagun du, izan ere, bat garela! Talde bat. Lagun talde bat, hobeto esan.

Zeren hitz pila dago elkarren lagun dena; eta, oraindik hobea dena, guk lagun piloa egin dugu hitz horien kontura. Begiratu bestela bertso eskolen egunean zenbat bildu ginen.

Eta hain umore onez zerk utzi gaituen? Ba, argazkia atera aurreko unean bertan, abesten ari izanak ziur aski. Ez edozein abesti gainera. Bai baita abesti bat... Nola azaldu hau? Bada abesti bat bakoitzaren gustura egina dagoena. Ez, egina dagoena ez, egiten dena. Ez, egiten dena ez, egiten duguna. Izan ere, doinu bat hartu eta bere notetan gure hitzak zintzilikatuz, abestiak egin eta egin ibiltzen gara gu. Gaur elkarri adarra joaz aritu gara, abesten. Nota batean 'Guapo' zintzilikatzen zuen batek, eta besteak 'zapo' hurrengoan. Edo 'maja' eta besteak 'ja ja' barre egin ondotik. Hasia al zara haserako errimen zentzua hartzen?

Izan ere, badirudi hitz batzuk besteen lagun direla. Gu bezela. Hori bai, gu haserretzen eta goibeltzen garen moduan, abestiak ere tristeak irteten zaizkigu batzuetan.

Ehun, edo berrehun, edo pila bat, edo are gehiago. Egun ederra pasa genuen Usurbilen, lagunekin eta hitzekin jolasean. Goiza altxorraren bila eman genuen Usurbilgo kaleetan barrena. Ondoren, plaza gorriz margotuz, giro ederrean bazkaldu genuen. Eta azkenik, kalejira alaian bertso saio batez gozatu.

Beno, abestiak abestiak... Gure irakasleak bertsoak deitzen die. Eta guri, bertsolari. Eta esaten digu hitzekin jolasten duena dela bertsolaria. Beno, elkarren lagun diren hitzekin.

‘Gozatu’ esan dugu? Bai, hala esan dugu berriz ere. Halaxe segi nahi dugu gainera: ‘gozatu eta gozatu’. Eta datorren urtean, aurten bezala, Txingudiko Bertso Eskolan apuntatuko gara.

Bai ezta? Hitzak, eta lagunak.

- 26 - azkenhitza · TXINGUDI BHI


Doinu berriak ikasi nahi baititugu; bertsolari zaharrak ezagutu; egun tristeak alaitu; besteenak entzun; barrukoak kanporatu; ideiak ekarri; datorrena bota; eta, eta, eta, auskalo zer gehiago! Egun bakoitzean eta bertso bakoitzean zerbait ezberdina etortzen baitzaigu burura. Orain dela gutxi, bertso eskolen egunean genuen burua; eta orain berriz, gure ikastolaren egunean. Lehen hezkuntzatik DBH-ra goazela-eta, lehen hezkuntzako ikaskide eta irakasleei agur esateko bertso batzuk egin ditugu. Kar kar! Barre egiteko gogoa etortzen zaigu irakasleak entzun behar dituztenak gogoratuta! Izan ere, DBH-ra! Gezurra dirudi! Han zer topatuko ote dugu? Gu, badaezpada, mingaina zorrotz-zorrotz eginda goaz behintzat! Irakasle berriez barre egiteko agian; edo adarra jotzera datozen nagusiagoei erantzuteko bestela; edo, ejem, azterketako “zeroa� errimatzeko; nork daki!

Egia esan, horretaz ere konturatu gara! Bertso eskola deitzen da, zeren, zenbat dagoen ikusteko eta ikasteko! Zenbat doinu dauden! Bakoitzak zerbait ezberdina esatera bultzatzen zaitu gainera. Eta zenbat bertsolari! Bakoitza bere kantakera eta mezuarekin. Bakoitza bere izakera eta estiloarekin. Eta zenbat bertso! Batzuk aspaldian boteak eta jendeak ahoz aho gaur arteraino abestuak; besteak asapalditik idatziak; eta nola ez asteburuz asteburu eta txokoz txoko euskal herri osoan entzun daitezkenak. Eta hori bai! Geureak! Askotan ez hanka eta ez buru, baina zerbait esan nahi dutenak. Eta bestetan gorputz eta oin, gu geu ere harritzen gaituztenak. Alegia,besteenak utzita, guk geuk ere, zenbat gauza dugun esateko! Ia egun osoan zehar mingaina eta burua lotuta eduki ohi ditugula konturatu gara bertso-eskolan hasi ginenetik. Eta doinua, errimak eta gure giroa medio, ordu bete horretan edozer esan dezakegula sentitzen dugu! Probatzekoa benetan!

Ene! Noiz arte segiko ote dugu bertsotan? 'Bertso eskola, bizi eskola' zioen bertso eskolen eguneko leloak. Bazuen bai arrazoi puska bat berekin! Ziur baikaude, beti izango dela inguruan norbait bertso umoretsu bat merezi duenik, edo urtebetetzetan zoriontzeko bertso bat, edo... zergatik ez?- bertso maitagarri bat.

Eta mingaina zorrozten jarraitzeko asmoarekin goaz gainera, han ere bai omen dago eta bertso-eskola.

Irungo bertso-eskolan bukatuko ote dugu denok? Orain gaudenak eta ez gaudenak? Txingudikoak eta ez Txingudikoak? Hori ere gure eskuetan egoki! Gure? Zure? Beno, GURE, zuk nahi baduzu behintzat. Haitzol Olaiz Etxebeste

kontaktuak TXINGUDIKO BERTSO ESKOLA Lehen Hezkuntza Ana Erasun (943667055)

TXINGUDIKO BERTSO ESKOLA Bigarren Hezkuntza Edu Zabala (943667050)

IRUNABAR Irungo Bertso Bilgunea Aitor Errazkin (685727539) TXINGUDI BHI

¡ azkenhitza - 27 -


2008ko apirilak 25/29

britaniar comenius eta ingeles taillerrarekin

Oso ondo pasa dugu. Irakasleak oso ondo portatu dira, eta hango jendea ere. Berriro joan nahi dugu. LOREA ARTOLA, AMAIA FERNANDEZ

Ezagutu ditugun ikasleak nahiko atseginak ziren, eta lagun asko egin dugu: Simu, Frank, Gayts eta Arthur. Janaria jangelakoa baino hobea zen, Landivisiauko ikastolan jan genituen makarroiak bikainak zeuden. JULEN OSA, UNAI ETXEGARAY

Guztiz urduri gaude Autobusean Bagoaz Bretainiara Alaitasunean Ongi ibili gara Goiz eta arratsean Zelako pena dugun Orain itzultzean. IVAN GONZALEZ, ASIER MATEOS

Bidaia denbora gutxikoa izan da, hau da egun gutxikoa, baina ezin gara kexatu. Irakasleak ondo portatu dira, baina bakarrik ogia erosteagatik, zeren, beste aldetik, 11tan ohera joan behar genuen. Dena den ERREPIKATZEKOA! JULEN SANCHEZ, IGOR LOZOYA

Bretainiako neskak oso politak dira. Ikusi ditugun herriek alde zaharra dute eta bereziak dira. Klima nahiko deserosoa da. IKER NOVOA, PABLO VILLEGAS

Orokorrean oso ongi pasa dugu egun hauetan. Oheratzeko ordua oso goiz zela uste dugu. Irakasleak ondo portatu dira gurekin oheratzeko ordua kontutan hartu gabe.

Bretainira bidaia, MUNDIALA! Aupa Gabi (iopopopo, iopiri...). Bretoiak hoberenak, ze bagiak! Irakasleak, beno, nahiko ondo. Bretainiako lekurik ederrenak: Mont St. Michel eta Saint Malo. ERREPIKATZEKOA! AMAIA CANALES , MALEN GARMENDIA, JUNE GONZALEZ, AINHOA ECEIZA

ANE UNANUE, LIBE DE LA FUENTE

Autobusean oso ondo pasa dugu, nahiz eta batzuetan irakasleak haserretu. Bretoiek oso ondo tratatu gaituzte, eta harreman onak izan ditugu. Tristura handia sentitu dugu alde egiterakoan. St. Micheleko badia oso polita da. AMAIA RODRIGUEZ, MIRIAN TORRES

- 28 - azkenhitza 路 TXINGUDI BHI


comenius Bidaia, orokorrean, oso ona izan da. Oso ondo pasa dugu; farrez eta musikarekin. Lagunekin batera egon gara egunez eta gauez ere je, je, je. Ikusi ditugun tokiak oso politak ziren: Saint Malo, Saint Michel, Morlaix... Hoberena lagunekin batera egotea. Eskerrikasko Gabiri! IRATI LABAKA, CECILIA CHAPARRO

Landivisiauko eskolakoak oso ondo portatu dira gurekin, eta bretainiara etortzeak merezi izan du. Gainera bertakoen harrera ezin hobea izan da, eta gustura aurkitu gara, etxean bezala. Merci beaucoup! AMAIA RODRIGUEZ, ELENA NARBARTE

Morlaix ta Dinan daude Han Bretainian, Oso ondo pasa dugu Hango ikastolan, Messenger askorekin Etxera bidean, Nekatuta bagoaz Gure autobusean. LEIRE ZALBIDE, LAURA MUÑOZ

Atsegina, polita, zoragarria!!! Azkarregi bukatu da. Errepikatzekoa benetan! IRATI IKARDO, ITSASO DE GREGORIO

Joateko bidaian Ondo pasa dugu Jendea ezagutu Ta haiekin jolastu Lekuak bisitatu St. Malon lo egin Hurrengo egunean St. Michel atsegin IÑAKI GABELA, JOSEBA GORDO

Bidaia oso ona izan da, batez ere lagunekin egon garelako ; farre asko eta eliza gehiegi. Ikastetxeko ikasleak oso jatorrak ziren. Hau dela eta, bidaia oso ona izan da, pena bukatzea. MARKEL LEZANA, ASIER AIZPUN

Esperientzia ahaztu ezina izan da. Autobusean denbora asko pasa dugu, baina dena den oso ongi pasa dugu: musika, kantak... ANA LOPEZ DE PARIZA, AINHOA SANZ

Eguraldi astoratua izan dugu eta bidaia luzea izan da. Eliza gotiko asko ikusi dugu. Bretainia orijinala eta polita da, batez ere, St. Michel. guretzat janaria oso ona izan da, baina ez denentzat.Arraroena St. Micheleko itsas gora eta beherak izan dira. Gehien gustatu zaiguna Gabiren kanta izan da; pon, pon, pon, pon, piri...OSO ONDO PASA DUGU! HARITZ TOLEDO, BORJA ERRAZKIN TXINGUDI BHI

· azkenhitza - 29 -


I帽igo Barreiro

- 30 - azkenhitza 路 TXINGUDI BHI


D’Nash D´Nash espainiar talde bat da eta lau mutilek osatzen dute. Lau mutil hauek, Mikel, Javi, Basty eta Ony deitzen dira. Tenerife, Valentzia, Sevilla eta Cadizekoak dira. Hasierako Nash izen hori taldekide bakoitzaren hizki bat aukeratuz atera zuten. Lau diska atera dituzte: “Capaz de todo” eta horren berrargitalpen bat.

Abenduaren 4ean atera zuten azkeneko bat “Todo va a cambiar” izenekoa. Nashek partaide bezala eman zuen izena TVEko txapelketan, Mision Eurovision, deiturikoan Espainaren ordezkari bezala ateratzeko. Taldeak 2007ko urtarrilaren 23 an irabazi zuen, hirugarren galan zuzenean semifinalera iristerakoan, Stand by me abestiaren bertsio batekin. Finalerdietan, bigarren postuan geratu ziren eta pasa egin ziren finalera, bere diskoari izena ematen dion “Capaz de todo” abestiarekin. Bukaeran, Nash taldearekin beste bost artistek, beste hainbeste abesti interpretatu zituzten: Busco una chica, I love yo mi vida, La reina de la noche, Tu voz se apagara eta Una lagrima. Azkenik, Nashek irabazi zuen “I love you mi vida” abestia aurkezten. Izenaren erregistroarekin arazoak izan zituzten eta D´nash hasi ziren deitzen. Taldea 2007ko maiatzaren 12an Helsinkiko Arena aretoan aurkeztu zen, Finlandian. Espainiak 43 puntu lortu zituen (Albania izan zen 12 puntu eman zigun bakarra), 20. postua lortu zuten 24 partaidetik. Ekainean, www.escradio.comek sari bat ematen die 2007ko abesti eta talde hoberenari, bozketa herritar baten bitartez eta %13,9 eta %21,8 boto porzentaia lortzen dute.

Raquel Casco De Arriba

TXINGUDI BHI

· azkenhitza - 31 -


gorka susperregirekin ELKARRIZKETA Txingudi Ikastolako Gorka Susperregirekin hitz egin dugu,bere kirolari buruz eta hauxe esan digu:

• Kaixo, Gorka aurkeztu zure burua: Gorka Susperregi naiz, 12 urte ditut eta Txingudi Ikastolan ikasten dut. Hondarribikoa naiz eta Trial sin egiten dut • Zenbat urtekin hasi zinen Trial sin egiten? 9 urtekin hasi nintzen, hau da, duela 3 urte • Zergatik hasi zinen? Edo norbaiten bultzadaz hasi al zinen? Gustatzen zitzaidalako, eta lehenagotik ez nuelako kirol hau ezagutzen eta probatzeko gogoa neukalako • Zure familiako norbait geihagok egiten al zuen kirol berbera? Ez, lehen nire anaiak egiten zuen baina orain ez. • Txapelketaren bat irabazi al duzu? Zein? Bai, Euskadiko Txapelketa eta Gipuzkoakoa irabazi ditut. • Zeintzuk dira zure idoloak? Benito Ros, Jon Areitio eta Abel Mustiales.

trialsin

- 32 - azkenhitza · TXINGUDI BHI

Jon Imanol Larraza eta Josu Herrera


ura zergatik aurreztu? Gaur egun egiten den uraren erabilera ikusita zera ondoriozta dezakegu, ura baliabide gisa hartzen dela bakarrik eta ez ekosistemetako osagai bezala. Horregatik, ibai bateko ura itsasora badoa, ur hori galdu egiten dela uste da. Orohar, gaurko gizartearentzat, ura erosi, saldu edo trasbasatzen den beste produktu bat da. Ikuspegi okerra inondik ere.

dauden tokietan zenbait produktu toxiko edo toxikoak ez izan arren neurririk gabe erabiltzen direnean nekazaritzan eta abarretan, ura kutsatu egiten da. Ibaia narriatzen dugunean honako ondorioak dakarzkio gizakiari: • Baliabideak galtzeak: arrantza gutxitzea. Kalte estetikoa (nori gustatzen zaio ibai zikin bat ikustea?) • Uholdeen kalteak areagotzea kasu batzutan (ubideak, inguruko lursailetan azpiegiturak...).

Badakigu ura bizidun guztion funtsezko osagaia dela. Gainera uretan bizi direnentzat beren bizileku edo habitata da. Ura bizidun guztiok konpartitzen dugu ez da gizakiontzat bakarrik, ekosistemetako osagaia baita. Ikuspegi honetatik, ohartuko gara ez dela bidezkoa gizakiok nahi dugun ur guztia (benetan baina gehiago behar duguna askotan ) geuretzat hartzea. Adibidez, Gipuzkoako kasuan, ura baliabide mugatua dela esaten badugu, zera adierazi nahi da, behar duguna bakarrik erabili behar dugula, beste bizidunekin konpartitzen dugulako, beste bizidunek ere euren partea behar eta merezi baitute. Behar dena bakarrik erabili behar da beti. Jarrera hau kontsumoko gai guztiekin aplikatu beharko genuke. Beharrak asetzeko neurritik gora kontsumitzeak ez du bizi-kalitatea hobetzen eta gainera kontsumitzen dituen produktuak ekoizteak, ura edangarri bihurtzeak ere, kostu ekonomikoa dauka.

• Espezie guztiak direnez garrantzitsuak ekosistemaren egonkortasun dinamikorako, eta gu ere ekosistemako parte garenez, espezieen galerak gure bizi-kalitatea kaltetzen du, egonkortasun hori gutxitzen delako. Gainera bizidun guztiek dute izateko eskubidea. Eta gure ikuspegi egoistatik ikusita, agian gure arduragabetasunarengatik galtzen ari diren espezie batzuk etorkizunean interesgarriak izan daitezke orain ezagutzen ez ditugun produktu oso baliotsuak geuretzat lortzeko. Ane Gonzalez 1.F Nerea Narbarte 1.D Pello Zubizarreta 1.A

Bestetik, ur-baliabideak mugatuak izatearen arrazoia kutsaduran dago. Ibaiko urak zenbait sustantziekin kutsatzen ditugunean ur horien berrerabilpena eragozten ari gara eta zer esanik ez, ur-ekosistemetako bizidunengan eragiten dugun kaltea habitata aldatuz. Akuiferoak TXINGUDI BHI

¡ azkenhitza - 33 -


bagabiltza bagabiltza

Zer da BAGABILTZA? Topaketa bat da, bigarren aldiz burutzen duguna, Irun eta Hondarribiako Euskara Batzordeetako Ikasleen artean.

HELBURUAK: elkar ezagutzea, bakoitzak bere ikastetxean euskararen normalkuntzan egiten dituen ekintzen berri ematea, egindakoak baloratzea.

Iaz Hondarribian egin zen eta aurten Irungo Musika eskolako aretoan. Euskara eta kultura arduraduna bertaratu zen eta ikasle hauek egiten ari diren lana eta ahalegina euskarari esparru berriak irekitzeko azpimarratu zuen, bereziki. Ekimenaren barruan, aurrena , bertaratutako ikastetxeak aurkeztu zituen Berritzeguneko euskara arduradunak, Iñaki Biainek, hain zuzen, eta gero bost talde antolatu ziren, esperientzien trukaketa egiteko. Segidan, aretora sartu ginen berriro eta Txan magoak ikuskizun magikoa eskaini zigun, ahoa bete hortz utzi gintuelarik. Magia guztiz bereganatuko bagenu, “artxila murtxila” hitz magikoak esan eta..... PUN!, arazo guztiak konponduta, baina tira, bizitzak eta euskararen normalizazioak denon lana eta bultzada eskatzen digu eta horren adierazle dira gure ikasleak.

BAGABILTZA! Eta gabiltzan bitartean ez gabiltza oker!!

- 34 - azkenhitza · TXINGUDI BHI


ikasketa bidaia LEHENENGO EGUNA: Autobusa hartu ondoren, Huescara iritsi ginen (Murillo de Gallego). Bertan, aukeratutako ekintza egin genuen, nire kasuan, paintball (rafting ere bazegoen). Paintballen bi talde zeuden: horia eta gorria. Oinarrizko araua hurrengoa da: 7 metrotara baino gertuago ezin da tiro egin, mina egiten baitu. Azkenik, Tarragonara iritsi ginen (Comaruga) hondartza bisitatu genuen eta segidan afaldu. Gauean, festa! BIGARREN EGUNA: Oso goiz altxatu ginen eta Barcelonako Aquarium eta zinemara eraman gintuzten. Picnik-ak jaso ondoren, denbora librea utzi ziguten Barcelona bisitatzeko. Bakoitzak bere lagunekin Barcelonako inguruetatik abiatu zen eta Colonen estatuan gelditu ginen autobusekin. Leku asko bisitatu genituen: Glorias, Diagonal Mar, Maremagnum, Las Ramblas, Agbar dorrea, etb… Barcelona leku turistiko izugarria da. Ezinezkoa da aspertzea denetik daukazulako, edozein denda, eraikuntza pilo bat, museoak, eta abar. Gero, aterpera abiatu ginen eta gauean, berriro festa! Ordu erdi gehiago. HIRUGARREN EGUNA: Hirugarren egunean, ekintza mordo bat egitera joan ginen: eskalada, arku jaurtiketa, tibetar zubiak, quads eta azkenik, hautatutako ekintza, hau da, edo txirrinda edo kayak. Txirrinda aukeratu zutenek ibilaldi luze bat egin zuten eta kayak egin genuenok uretan murgildu ginen irakasleekin batera. Esan beharra dago ikasleen artean ikasketa burua uretara bota genuela. Aupa gu! Gero berriz aterpera iritsi ginen, aisialdia izan genuen nahi genuena egiteko eta gelditutako ordua iristerakoan afaldu genuen. Jantokia oso erosoa zen, buffet-a geneukan eta nahi genuena har genezakeen. Eta bapo afaldu ondoren, gau guztiak bezalaxe hondartzara joan ginen ondo pasatzera. LAUGARREN EGUNA: Izugarria izan zen!! Port Aventurara joan ginen. Sartu bezain laster atrakzio berrian igo zaitezke. Valentino Rossi inauguratu zuenak 135 km hartzen ditu 3’5 segundotan. Bere izena Furius Backo da eta Mediterraneoan dago. Izena greziar jainko batetik dator, Bako (ardoaren jainkoa). Atrakzioa horrela hasten zen: igo bezain laster bideo bat jartzen zuten, non agertzen zen gizon bat makina bat puskatzen eta dena ardoz betetzen. Bideoaren lekuan mahastiak zeuden . Beste atrakzio ona hurakan condorra (Mexikon dagoena)100 metroko altuera duen atrakzioa zen lurrera 4 segundutan jeisten zaituena. Goi goitik Salou osoa ikus daiteke, mundu osoko altuenetarikoa da. Beste atrakzio ezaguna Dragon Khan(txinan aurkitzen dena) zen Port Aventuran arrakasta gehien sortzen duena, bertan lupiñak eta bestelakoak dazta ditzazkezue 50 m malda dauka eta 100km/h erraz gainditzen du. Gure zoritxarrerako, uretako atrakzio onenak itxita zeuden, esaterako, Tutuki splash-a eta emborrena. Azkenik, aterpera iritsi ginen maleta prestatu, afaldu eta festaraaa! AZKEN EGUNA: Oso goiz altxatu ondoren, jendea maleta prestatzen hasi zen, aurreko egunean beste gauza batzuk egiteko erabili zuelako eta autobusara igo ginen. Bi bisita gehiago egin genituen: Cobo gaileten enpresan eta kobazulo batean. Baina jende gehiena gaileten enpresan gailetak erosi eta kobazuloetara joan beharrean hortik gelditu ginen bazkaltzen. Maider Garcia

TXINGUDI BHI

· azkenhitza - 35 -


Lantzeko inauteria TXINGUDI DBHn

Diaporama hauetan laburbildu nahi izan dugu ikasturte honetan euskara batzordeko ikasleei esker burutu dugun “Lantzeko inauteria�. Euskarak euskal kulturaren beharra du bizirauteko, eta alderantziz.

Izan ginelako gara eta garelako izanen gara. Euskaraz bizi eta goza.

Profile for TXINPARTA PROIEKTUA TXINGUDI BHI IKASTOLA

PRENTSA TAILERRA-AZKEN HITZA III-07-08  

2007-08 ikasturtean hasiera eman genion kolorezko aldizkariari, 3.ebaluaketan

PRENTSA TAILERRA-AZKEN HITZA III-07-08  

2007-08 ikasturtean hasiera eman genion kolorezko aldizkariari, 3.ebaluaketan