Issuu on Google+

Euskararen leihatila

24. zenbakia 2013ko uztaila

EUSKARA PLANAREN AHOTSA

MARKA ALDAKETA Finkapenean eta Plastikogintzan

Plastikoetako negozioan era berean Web orria aldatzekotan ari gara eta marka berria garatzen lana izango dugu.

Marka bateratze ekimen honetan, falta diren negozioetako izena aldatzeko prozesuan gaude. Horrela, “Matz-erreka Finkapen elementuak” “Erreka Finkapen Soluzioak” bilakatu da. Trantsizio hau lortzeko hainbat aldaketa egin behar dira eta lehenbizikoa eginda dago, pabiloiko sarrera kartela aldatzea:

Automatismoetako negozioa produktu berri bat saltzen hasi da. Aluminiozko ate pertsonalizatuak. Hau da, ate horiek bezeroak nahi duen neurri eta formakoak izango dira. Ate hauek bezeroari muntatu gabe bidaltzen zaizkio, berak muntatu ditzan. Horrela garraioa errazten da, eta gainera, muntatzeko oso sinpleak dira.

Automatismoetan eta Ate Automatikoetan ere ari gara web orria itxuraldatzeko prozesuan eta marka bateratua izateak ere eraZuzendaritza Batzorde Orokorrak “Erreka” marka gina izango du. etorkizunean Matz-Errekako lau negoziotako marka bateratua izatea erabaki du. Orain arte Automatismoetako eta Ate automatikoetako negozioek erabili LABURRAK izan dugu marka hori eta izen honekin komertzializatzen ditugu produktu guztiak. Hemendik aurrera, beraz, Finkapena eta Plastikogintza negozioetako Automatismoak: aluminiozko ate pertsonalizatuen salmenta marka ere izango da.

Ate Automatikoak: Madrilen obra esanguratsua

Bestalde, dokumentu, txartel eta sinaduren aldaketen bidean ere bagabiltza. Baina benetan beharrezkoa den aldaketa eta gehien kostatuko dena torlojuen buruko markak eta enbalajetako errotulazioen egokitzapena izango da. Lehen forjako tresneriaren ekoizpena hasita dago eta gutxinaka-gutxinaka marka aldaketa hau aurrera joango da.

Madrileko Amerika Hiribideko garraio aldageltokian Errekako Ateak instalatu dira hilabete honetan. Bolumenagatik baino, kokalekuagatik eta esanguragatik garrantzitsua den obra bat da Ate Automatikoetako negoziorako. Puntu honetan elkartzen dira Autobus geltokia eta Metroa eta urtean milioika pertsona pasatzen dira bertatik. Gasezko autobus berriak martxan jarriko direnez erabaki zen ate automatikoak jartzea eta instalatu aurretik suaren frogak gainditu behar izan dituzte gure ateek.


2. orrialdea

Euskararen leihatila

Euskara plana_2014 egutegirako ARGAZKI LEHIAKETA 2014ko egutegia Matz-Errekako langileek ateratako eta lehiaketa bidez aukeratutako argazkiekin osatu nahi dugu. Laster ohar-taulen eta posta elektroniko bidez lehiaketaren berri zehatza jasoko duzue. Hala ere, argazki lehiaketaren nondiko norako nagusiak azaldu nahi dizkizuegu, argazkiak ateratzen edota aukeratzen joan zaitezten: • • • • • • • •

Parte hartzeko baldintza: Matz-Errekako langile izatea. Gaia: gai librea Formatua: argazki digitala Neurriak eta koloreak: norberaren aukerakoak Parte hartzaile bakoitzak aurkeztu dezakeen gehieneko argazki kopurua: 3 Izena/esaldia: argazkia guztiek derrigorrez euskarazko izenburua /

esaldia eraman beharko dute. Aurkezteko azken eguna: irailaren 27a Non jasoko dira argazkiak: euskaraplana@matz-erreka.es helbidera bidaliko dira argazkiak egilearen izen-abizenak, telefonoa eta argazkien izenburuarekin/esaldiarekin batera. Nola sarituko dira argazkiak: lehenbizi adituen epaimahai batek x argazki aukeratuko ditu eta ondoren langileek bozka bidez argazkirik onenak aukeratu ahal izango dituzte. Sariak: 3 sari egongo dira (Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza izango dugu).

MATZ-ERREKAKO BATZAR OROKORRA Batetik, azken urteotan bezala Batzar orokorra euskara hutsean izan dela azpimarratu nahi dugu, eta euskara ulertzen ez dutenek batzarra aldi bereko itzulpenaren bidez jarraitzeko aukera izan dute. Bestetik, Batzarrean b akordio bozkatu ziren: Barne-erregimeneko araudia aldatzeko proposamena: 42. Bis artikulua osatzea. Lanaldi-murrizketa. Bigarren puntua gehitzea. Bi. Kontseilu Errektoreak 6 urtetik gorako seme-alabak zaintzeko lanaldimurrizketaren luzapena baimendu dezake. Era berean lanaldi-murrizketa bereziak onartu ditzake familia, ikasketa edo ezinbesteak bultzatutako edo baliokideak diren arrazoiengatik, behar bezala egiaztatuta, eta Kooperatibaren aukerak kontuan hartuz.

UDAKO ORDUTEGIA

Udako ordutegia ekainaren 15ean hasi da. Irailaren 15era arte , ostiraletan 15:00etan Guztira 154 boto: 147 alde ,7 kontra irtetzeko aukera dago. Aldiz, uztailaren 29tik abuztuaren Aurrerakin eta interesen araudia: 31ra arte, nahi duten guztiek, la“Kooperatibak Lagun Arori langabeziarako laguntzak eskatuz gero, aurrerakin naldi jarraia egin dezakete (07:00 – 15:00). maila gehienez Lagun Arok langabeziarako eskatutakoa izango da.” Guztira 154 boto: 136 alde, 18 kontra


24. zenbakia

3. orrialdea

2013ko martxotik ekainera bitartean JAIOTAKOAK

Maialen, Plastikogintzako Marcela Murillo eta Roberto Bretañaren alaba, 2013/04/06

Irati, Plastikogintzako Nerea Axpe eta Diego Sotoren alaba, 2013/06/08,.

Malen, Plastikogintzako Jon Gimenezen alaba, 2013/06/16.

Leo, Ate Automatikoetako Mikel Martínezen semea, 2013/04/21.

ERRETIROA HARTU BERRI Plastikogintzako Paulo Iparragirrek maiatzaren 31n hartu du erretiroa. Azken orrialdean berari egindako elkarrizketa irakur dezakezue.

MATZ-ERREKAKO LANGILEAK EZAGUTUZ Finkapena Ate Automatikoak

JOXE MARI ALKORTA

XABIER PARDINA

Zenbat urte MatzErrekan lanean? 1972tik, 42 urte. Zein lan egiten duzu? Denetik, baina orain hariztaketan eta mekanizatuan nabil. Asko aldatu da Matz-Erreka sartu zinenetik? Bai, asko. Adibidez, forjako lehengo labeak fuel-oilarekin ziren (Neguan arazoak izaten ziren labeak martxan jartzeko) eta horain labe elektrikoak dauzkagu.

Zenbat urte Matz-Errekan lanean? Bi urte eta erdi. Zein lan egiten duzu? Adom-en, teknikari eta komertzial lanak. Nola ikusten duzu Matz-Erreka? Garai zail hauetan bultzaka. Kolore bat: Urdina

Nola ikusten duzu Matz-Erreka? Beherakada baten gaude baina ez da lehenengo aldia eta igoko gara.

Liburu bat. Los pilares de la tierra.

Kolore bat: Urdina

Pelikula bat: El santo.

Liburu bat: La catedral del mar (Ildefonso Falcones).

Pertsonaia bat: Rafael Nadal.

Pelikula bat: El bueno, el feo y el malo.

Abesti bat: The killers taldearen “Human”

Mendi bat: San Donato.

Mendi bat: Pagoeta.

Zaletasunak: Palan jokatzea.

Zaletasunak: kirola, musika, telebista.

Bukatzeko, zer eskatuko zenioke Matz-Errekari? Proiektu Bukatzeko, zer eskatuko zenioke Matz-Errekari? Jarrai dezala gizartean aberastasuna sortzen. berrietan zorte ona izatea.


PAULO IPARRAGIRRE, erretiroa hartu berri Zertan aldatu da Matz-Erreka ezagutu duzun urteetan?

Uiii asko. Lan egiteko joera eta izateko sozial maila guztiz aldatu dira. Lehen auzolana egiten zen eta gaur egun indibidualismoa da nagusi. Kooperatibismoaren ideiak galdu egin dira. Matz-Errekatik eramaten dituzun bizipenak‌

Asko, bai onak eta bai txarrak. Beti gelditzen dira bizipen batzuk eta izen batzuk gehiago. Zer esango zenieke geratu direnei eta belaunaldi berriei? Zorte handia opa diet bene-benetan. Nola ikusten duzu euskararen etorkizuna MatzErrekan? Inplikazio gehiago behar dela uste dut. Zer egingo duzu orain?

Orain, bizi. Uda partean ortuan lan egin eta neguan ikastaroak (informatika, internet), eta bidaiatu.

Paulo Iparragirre, Plastikogintza negozioko langileak erretiroa hartu berri du maiatzaren 31n. MatzErrekara erretiroa formalizatzeko paperak jasotzeraetorri dela-eta, elkarrizketa egin diogu Matz-Errekan ibilbide luzea egin duen lankideari. Erretiroaz disfrutatzeko prest? Bai, oso pozik nago. Zenbat urte egin dituzu Matz-Errekan? Guztira 44 urte, 3 hilabete eta 4 egun. 1969ko otsailaren 27an hasi nintzen Matz-Errekan lanean. Zein lan ibilbide izan duzu?

Finkapenean jasi nintzen. Torlojuak fuel-olioarekin berotzen nituen, gero prentsan sartzeko. 1976an Fagorrera joan nintzen birkokatuta, Hozkailuetako plantara, AgustĂ­n Landa abadearekin batera, 9 hilabete eman nituen bertan. Handik etorri eta Plastikogintzan hasi nintzen lanean, baina hasi eta egun batzuk geroago Goizperrara joan nintzen birkokatuta. Urtebete Goizperren egin ondoren, Plastikogintzara bueltatu nintzen eta erretiroa hartu arte egon naiz bertan. Berri, iritzi edo bestelakorik bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan : Ibon Muruamendiraraz, Oihana Ezkurra, Jon Mendiola, Idoia Larrea, Nerea Axpe, Oihana Irusta, Josu Agirre edota euskara teknikariarekin.


Euskararen leihatila 24 alea