Page 1

Euskararen leihatila

23. zenbakia 2013ko martxoa

EUSKARA PLANAREN AHOTSA

Finkapen elementuak Bergarako pabiloi berrian Finkapen elementuetako negozioko langileak Bergarako pabiloian daude jadanik. Amaitu da lekualdatzea. Azken makina otsailean iritsi da Bergarako kokapen berrira. Oraindik iritsi berri diren makinen atontzea falta da, baina esan daiteke bertan daudela negozioko langile guztiak. Proiektua aurreikusitako epeetan burutu da eta produkzioa % 80an dago . Eskerrak eman nahi dizkiote langile guztiei egindako esfortzuagatik eta batez ere mantentze-

lanetako langileei, lan eskerga egin baitute. Finkapen elementuetako negoziotik beste negozioetako langileei eraikuntza berria ikustera joateko gonbidapena ere adierazi digute .

LABURRAK Sentsorizatutako produktuetan eskariak Sentsorizatutako produktuen hedapena nabaritzen ari gara finkapen elementuetan. 450.000 euroko torloju sentsorizatuen eskari bat lortu da eta beste hainbat proiektu eskuratu dira era honetako lanak egiteko.

Automatismoetako aparkalekua Automatismoetako pabilioi aurrean aparkalekuarekin arazo handia zegoen, jendeak bigarren ilaran edo nahi zuen eran uzten baitzuen autoa. Orain berriz, bigarren ilaran ez aparkatzea eskatu da eta nolabait arazo hau konpondu egin da. Jendea ohitura aldatzen ari da eta Finkapenekoek utzitako lekuak aprobetxatu daitezke.


2. orrialdea

Euskararen leihatila

UDAKO ORDUTEGIA Lan egutegiaren barruan, badira 2013an udako ordutegiari dagokionez zabaldu diren aukera batzuk. Honakoak hain zuzen ere: UDAKO ORDUTEGIA: Ekainaren 5etik irailaren 15era arteko ostiral guztietan, bete beharreko irteera ordutegia 16:30etatik 15:00etara aurreratuko da. Horrek ez du salbuesten bakoitzaren erantzukizuna orduak likidatzeko, hil bukaeran zero izateko. ABUZTUKO ORDUTEGIA: Esklusiboki abuztuan, aukera dago lan ordutegia 07:00etatik 15:00etara egiteko,hurrengo klausulekin: a)

Negozio Unitate bakoitzak mugatuko du zein pertsona egokitu daitekeen ordutegi horretara, Negozioaren gutxieneko beharrak betez.

b) Udako ordutegi honetara egokitzen diren langileak, derrigorrezkoa dute abuztuko egun guztietan betetzea. Ezin da ordutegi hau ordutegi malguarekin txandakatu.

MATZ-ERREKAKO LANGILEEN EUSKARAREN AHOZKO EZAGUTZA DATUAK Azken urteotan langileen euskararen ezagutza datuak jaso ditugu. Urtez urte, sarrera, irteera eta ikasleen formazio datuekin eguneratzen ditugu. Hona hemen azken 3 urteotako langileen euskararen ahozko ezagutzari dagokionez, elebitasuntasaren bilakaera:

ELEBITASUN-TASA 2009-2010 100% 80%

76,00%

82,98% 72,22%

2009

2011

2012

85,71%

92,31%

66,42%

60% 40% 20% 0% MATZ-ERREKA

Finkapena

Plastikogintza Automatismoak Ate Automatikoak Zerbitzu orokorrak

Elebitasun-tasa: euskaraz hitz egiteko gai diren langileen proportzioa.


23. zenbakia

3. orrialdea

2012ko azarotik 2013ko otsailera bitartean JAIOTAKOAK • • •

Hodei, Xabi Uribesalgoren (OAA) semea, 2012/10/10 Mikel, Sera Tenaren (Plastikoak) semea, 2012/12/16 Naroa, Xabi Pardinaren (OAA) alaba 2012/12/30

Mikel Tena

Naroa aitarekin

MATZ-ERREKAKO LANGILEAK EZAGUTUZ Zerbitzu orokorrak

Automatismoak

LIHER GRACIA

JOSEMI RUIZ

Zenbat urte Matz-Errekan lanean? 5 urte

Zenbat urte Matz-Errekan lanean? 18 urte daramat Automatismoetan lanean.

Zein lan egiten duzu? Zerbitzu Orokorretan egiten dut lan, Finantza departamentuan: kontabilitatea, gestio-kontrola, telefonoa… Denetarik pixkat.

Zein lan egiten duzu? Muntaketa elektroniko eta mekanikoan hasi zen eta LTZko teknikari dihardut orain.

Asko aldatu da Matz-Erreka sartu zinenetik? Atzerrian presentzia indartu egin da eta Finkapeneko negozioaren lekualdaketa ere bizi izan dugu azken hilabete hauetan.

Asko aldatu da Matz-Erreka sartu zinenetik? Bai, asko. Orain lehen baino jende gehiago ari da lanean. Beste alde batetik, Automatismoak negozio moNola ikusten duzu Matz-Erreka? Argi dago ez gaudela egoera- duan modernizatu egin dela uste dut. rik hoberenean, baina baikorra naiz etorkizunera begira: uste dut proiektu interesgarriak dauzkagula. Nola ikusten duzu Matz-Erreka? Ziurgabetasun pixka Kolore bat: Urdina Liburu bat: George Orwell-en 1984. Pelikula bat: Los Goonies Bidaia bat: Kalifornia Musika talde bat: Leihotikan Mendi bat. Aitzorrotz Zaletasunak. Musika, bidaiatzea, txirrindularitza… Bukatzeko, zer eskatuko zenioke Matz-Errekari? Daukaguna baloratzea eta denok elkartuta krisiari aurre egitea. Animo!

batekin. Kolore bat. Horia. Liburu bat. El nombre de la rosa Umberto Eco-rena. Pelikula bat: El nombre de la rosa. Pertsonaia bat: Bono. U2 taldeko abeslaria. Abesti bat: U2ren With or without you. Leku bat: Urederra (Urbasa) Zaletasunak: Automobilismoa eta motoziklismoa.


MIKEL MARTINEZ, Ate Automatikoetako zuzendaria: euskara ikastetik egitera Mikel Martinez donostiarra Matz-Errekako Ate Automatikoak negozioko zuzendaria da eta oraingoan bere euskara ikaskuntza prozesuaren berri emango digu.

Euskara formazioari dagokionez zein izan da zure ibilbidea? Eskola ingelesera joan nintzen; bertan euskara ikasgai bat besterik ez zen. 12 urte nituela Madrilera joan ginen familia eta euskararekin nuen lotura bakarra hor amaitu zen. 15 urte nituela itzuli ginen. 2010ean hasi nintzen berrio euskararekin: saioak jasotzen hasi nintzen Matz-Errekan, orduan entzun nuen lehen aldiz NOR-NORI-NORK zer zen. Zerk bultzatu zaitu euskara ikastera? Nire herriko hizkuntza da. Dena den, nire lehen motibazioa lankideekin euskaraz komunikatu ahal izatea da. Nire erronka bilera informatiboak euskaraz egitea zen bereziki . Erronka bete dut: 2011ko iraileko bilera informatiboa euskaraz egin nuen, eta ordutik guztiak egin ditut euskaraz, 4 guzMatz-Errekako euskara planari dagokionez, zein baloratira. Jendeak estimatzen du. Hemendik aurrerako erronka zio egiten duzu? euskaraz gehiago hitz egitea da. Zein onura atera diozu euskara ikasteari? Aipatutakoa, beste hizkuntza bat hitz egitea, herriko hizkuntza... Nire umearekin erabiltzeko ere balio dit –ikastolara joaten da, beraz, euskaraz hitz egingo du–.

Biak ikusten ditut nahiko ondo. Beste enpresa batzuekin konparatuz, egoera ona da. Hala ere, hobetzea posible da. Kooperatiba honetan euskararekiko sentsibilitatea handia da. Inguruan zein jarrera sumatzen duzu euskararekiko?

Jendeak gero eta gehiago hitz egiten du euskaraz, Donostian nabaritzen dut, kalean euskaraz egiten da. Gorantz doa Egunerokotasunean euskara erabiltzeko besteko maila lortu erabilera, enpresetan ere bai. nahi nuke, mihia askatu. Gustatuko litzaidake lanean gehiago erabiltzea (aukera badaukat: lankide asko euskaldu- Eskerrik asko Mikel! nak dira), baina nire maila ez da nahikoa oraindik. Gustatuko litzaidake ikastaro trinkoago bat egitea, baina orain ez Eta segi aurrera euskararekin! dut denborarik: lana, bidaiak, ume bat daukat, eta beste baten zain nago‌ Eta zailtasunak?

Baina etorkizunean badut asmoa, denbora gehiago dudanean.

ESAERA ZAHARRA Ezina ekinez egina

Berri, iritzi edo bestelakorik bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan : Ibon Muruamendiraraz, Oihana Ezkurra, Jon Mendiola, Idoia Larrea, Nerea Axpe, Oihana Irusta, Josu Agirre edota euskara teknikariarekin.

EUSKARAREN LEIHATILA, 23.alea  

2013ko martxoa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you