Issuu on Google+

euskaraz

bizitzeko 03 HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN

2010 MARTXOA

HILABETEKO GAIAK

1.

JAURLARITZAREN AZKEN ESPERIMENTUA.

Eusko Jaurlaritzak irakastereduen sistema berria frogatuko duela iragarri du eta gaiari buruz galdetu diogu Kontseiluko ildo-politikoko arduradun ari.

2.

ALDERDIEK EGITARAUETAN MUZIN EUSKARARI.

JAURLARITZAREN AZKEN ESPERIMENTUAZ Eusko Jaurlaritzak irakastereduen sistema berria frogatuko duela iragarri du eta gaiari buruz galdetu diogu Kontseiluko ildopolitikoko arduradunari. Nola baloratzen duzu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak aurkeztu berri duen irakasteredu hirueleduna?

duela irudikatu nahi du ezer ez egiteko. Izan ere, esperimentuak iraungo duen hiru urteen ondotik gaur egun dakigun berbera jakingo dugu. Hau da:

Hezkuntza Sailburuak ez du aurkeztu irakasteredu hirueledunik. Esperientzia eta informazioa eskuratzeko helburuz esperimentu bat egingo duela iragarri du. Nonbait, Sailburuarentzat ez da nahikoa mende laurdeneko praktika eta esperientzia, Sailburuarentzat Euskal Herriko ikastetxeetan ezagutu dugun praktika eleanitza ez da nahikoa eta gehiago esperimentatu nahi du.

1. Jakingo dugu, euskara lehentasunezko irakas-

Gure ustez, Sailburuaren asmoa ez da gaur egungo egoera luzatzea besterik, zerbait egiten Euskararen Gizarte Erakunden Kontseilua

Martxoaren 14an eta 21ean Akitania Eskualdeko hauteskundeak iragan dira, eta Kontseiluak komunikazio euskarrien, proposamenen eta prentsa idatzian eginiko adierazpenen neurketa burutu du.

3.

ELKARBIZITZA ETA BERDINTASUNERAKO GOMENDIOAK.

Lehen aldiz Nafarroako Arartekoak hizkuntzaeskubideen urraketei buruz txosten berezitua egin du.

4.

GIDABAIMENA ERE EUSKARAZ

EAEn euskara hizkuntza ofizial izendatu zenetik hiru hamarkada pasa diren arren, oraindik ere gidabaimena euskaraz ateratzea ia ezinezkoa da.

hizkuntza duten ereduak direla eleaniztasunaren ikuspuntutik emaitzarik egokienak eskuratzen dituztenak, nahiz eta emaitzak hobetzeko hainbat erreforma beharko duten. 2. Jakingo dugu, euskararen irakaskuntzari

orduak kentzeak kaltea ekarriko diola hizkuntza horren ezagutzari eta ondorioz, belaunaldi berriek arazo handiagoak izango dituztela euskara erabiltzeko.

1


3. Jakingo dugu, edozein izanda ere

h i z k u n t ze n a r t e k o o rd u b a n a k e t a gaztelania ezagutu egingo dutela eta erabat funtzionalak izango direla hizkuntza horretan. Beraz, esperimentua bere bukaerara iritsiko den egunean ez dugu jakingo gaur dakiguna baino gehiago eta Hezkuntza Sistemak belaunaldi berriak osorik euskaldundu ditzan behar-beharrezko dituen erreformak egin gabe egongo dira. Hiru urte horietan milaka haur matrikulatuko dira euskaldunduko ez dituen ereduetan eta horiek, era berean, eragotzi egingo dute beste batzuk erabili ahal izatea. Hiru urteko epea, galdu ezin dugun denbora da. Aipatu behar da bestalde, Isabel CelaĂĄ andereak ez duela inoiz helburuez hitz egin. Esperimentuak ongi edo gaizki ateratzen diren ebaluatu ahal izateko aldez aurretik argi eta garbi definitu behar dira helburuak eta orain arte ez da horretaz hitz egin. Guretzat, helburu onargarri bakarra B2 euskaraz eta gaztelaniaz eta B1 atzerriko hizkuntzaz baina, esan bezala, ez dakigu zein den helburua Hezkuntza Sailarentzat. Aipaturiko helburua teknikoki erabat lorgarria dela iruditzen zaigu eta jakin badakigu zehatz mehatz zer nolako errefor ma egin behar den helburu horretara gure neska eta mutiko guztiak irits daitezen. Neurri horiek ez hartzea, erreformari ez ekitea, alegia, erabaki politikoa da, ez teknikoa eta ondorio larriak ditu euskararen normalizaziorako, atzeratu egiten duelako euskaraz bizitzeko aukera eragotziz. Euskaraz bizi ahal izateko ezagutzaren unibertsalizazioa ezinbestekoa da.

Hezkuntza Sailburuak iragarri dituen aldaketak edo azpimarratu dituen jorratu beharreko bideak baloratzen ahal dituzu? Sailburuak hizkuntza bakoitzari esleitu beharreko gutxieneko ordu kopurua zehaztera mugatu da. Bostna ordu hizkuntza bakoitzarentzat Lehen Hezkuntzan eta seina ordu Bigarren Hezkuntzan. Gainerako ordu guztiak ikastetxeak erabakiko ditu bere autonomiaz baliatuz. Bitxia bada ere, ikastetxeek autonomia izango dute hizkuntza alorrean baina ez beste alor batzuetan. Horrek esan nahi du orduen % 40 ikastetxe bakoitzak autonomoki banatuko dituela. I k a s t e t xe b at e n a u t o n o m i a b e h i n helburuak betetzen direla ziurtatzen denean hasten da. Aitortu behar da helburu bera lortzeko bide desberdinak egon daitezkeela, baina era berean

badakigu, proposatzen den ordu-banaketa horrekin ezin dela bermatu euskalduntzea. Beraz, autonomia, helburuen zehaztapenik gabe eta ebaluazio sistema zorrotzik gabe eta ebaluazio horren emaitzak publiko egin gabe oso bide desegokia da. Izan ere, azpimarratu nahiko genuke ideia hori, euskararen normalizazioaren ikuspuntutik

Esperimentuak ongi edo gaizki ateratzen diren ebaluatu ahal izateko aldez aurretik argi eta garbi definitu behar dira helburuak eta orain arte ez da horretaz hitz egin. Guretzat, helburu onargarri bakarra B2 euskaraz eta gaztelaniaz eta B1 atzerriko hizkuntzaz, baina ez dakigu zein den helburua Hezkuntza Sailarentzat. garrantzi handikoa da. Autonomia helburuak betetzeko da, helburuak beteko ez balira eskuartu beharko litzateke, ikastetxeak behar dituen laguntzak eta errefortzuak eskaintzeko baina, edozein kasutan, helburuak dira agintzen dutenak eta horiek ebitatu egiten dira. Gaur egun badakigu, aipatu dugun helburua lortzeko autonomia askorako lekurik ez dagoela, izan ere, eleaniztasuna lortzen duten ikastetxeetan euskara lan h i z k u n t z a d u e n mu r g i l t z e - e r e d u a erabiltzen dute. Gure ustez behintzat,

Euskararen Gizarte Erakunden Kontseilua

2


da, esate baterako, Vascuenceren legearen zonifikazioa bera. Helburua da, lurralde jakin batzuetan gaztelaniaren nagusigoa bermatzea euskarak ez dezan irabazi herritarrik, funtziorik ez ta lurralderik ere. Euskara bizitzeko ikasten da, ingelesa e z a g u t ze k o, b e s t e r i k e z . L e h e n a k gaztelaniari espazio funtzional eta fisikoa irabazten dio eta bigarrenak inoiz ere ez. Hori dela eta, gaztelaniaren nagusigoa bermatzeko ingelesa sustatu nahi dute euskararekiko konfrontazioan. Guk ordea, badakigu Hezkuntza Sistemak biak eskaintzen ahal dituela maila onargarrian, beraz, gezurrezkoa da sustatutako eztabaida, edo, asmo politiko ezkutuak dituen eztabaida da. Ziur aski ez gara gauza izan ideia hauek egoki azaltzeko. Hainbat aldiz aipatu duzu erreformaren beharra. Zure ustez, zer neurri hartu beharko litzateke definitu duzun B2-B1 helburu hori lortzeko? Gure ustez, egiturazko erreforma egin beharko litzateke. Hor retarako abiapunturik egokiena helburua lortzetik gertuen dagoen irakasteredua da logikoa den bezala. Eredu hori euskarazko murgiltze-eredua da, D eredua, alegia. Beraz, abiapuntu hori hartuta honako neurri hauek hartu beharko lirateke: 1. Irakasle/ikasle ratioaren txikitzea. Izan

horixe da eta ez besterik, erreformarako abiapuntua.

konfrontazioa ez dela bidea eta B2-B1 helbura lorgarria dela.

L e h e n d a b i z i U P N i n ge l e s a re n aldeko apustu sutsua egiten, orain PSE, zein da planteamendu horren atzean dagoen asmoa?

Hizkuntza guztiak daude lehian, baina lehiaketa hori, liga desberdinetan jokatzen da. Gaztelania borrokan ari da ingelesarekin nazioartean, horrek esan nahi du gaztelaniaren ingurune geografikoan ingelesak ez duela inoiz ordezkatuko. Euskara eta gaztelaniaren arteko borroka ordea, lurralde berean jokatzen da, espazio geografiko eta funtzionalaren borroka da. Hau da, zer hizkuntza erabiltzen den zertarako eta non. UPNk eta PSEk garbi ikusten dute ingelesa eta euskararen arteko konfrontazioak, herritar askorentzat ingelesa erakargarria izan daitekeen neurrian, euskara ahultzen dutela eta ondorioz, hiztunak, lurraldeak eta funtzioak irabazteko borrokan gaztelania nagusitzen da. Horixe da eta ez besterik hizkuntza arazoaren gako nagusia. Horrela ulertu behar

UPN, bitarteko guztiak erabiliz, sasoi handiz eta beligerantzia osoz saiatu da e u s k a r a re n n o r m a l i z a z i o - p roze s u a geldiarazten. Denetatik probatu du zeregin horretan eta azken urteotan hizkuntzen arteko konfrontazioak estrategikoki onura politikoak ekarri ahal dizkiola pentsatu du. Herritarrak ingelesera erakarriz euskaratik aldenduko dituela uste du, baina horretarako konfrontazioa behar du, biak, euskara eta ingelesa, osagarriak direla esateak beren asmo politikoen kontra jotzen du eta ondorioz, konfrontazioa sustatzen dute. Euskararen aldeko mugimenduak mende laurden baino gehiago darama eleaniztasuna sustatzen, euskararekin batera ingelesa eta beste hizkuntza batzuk irakasten, jakin badakigu

Euskararen Gizarte Erakunden Kontseilua

ere, gaur egun irakasleek ikasgeletan dituzten haur kopuruak handiegiak dira ahozkotasuna lantzeko eta oro har, adierazkortasuna egoki lantzeko. Gauza jakina da, kalitatezko arreta bermatzen dutela ratio txikiek. Gainera, diru inbertsioa da eskatzen duen bakarra. 2. Irakasleriaren hizkuntza-kalitatearen

hobekuntza. Aitortu beharra dago milaka

3


irakaslek ahalegin handia egin dutela euskara ikasiz baina, era berean, esan behar da ikasleei eredu bizi eta egokiak eskaini behar zaizkiela eta horretara iristeko erregistroak hobetu behar dira. 3. I r a k a s l e a e z d e n l a n g i l e e n

euskalduntzea. Hezkuntza, sistema bat da, horrek esan nahi du bere osoan er refor matu behar dela. Euskara ezagutzen ez duenak bere hizkuntza inposatu egiten du eta ez du erabiltzen uzten. Hori dela eta, ezinbestekoa da langile horiek euskalduntzea. 4. Ebaluazio-sistema zorrotza ezarri behar

da. Autonomia behin helburuak beteta hasten dela esan dugu eta horrela da. Ebaluazio sistema zorrotza eta publikoa behar dugu ikastetxe bakoitzaren emaitzak zein diren ezagutzeko. 5. Helburuak zehaztu behar dira. B2, B2,

B1 helburu lorgarria izateaz aparte egokia iruditzen zaigu euskararen normalizazioaren ikuspuntutik. 6. Ahozkotasunari dagokion garrantzia ematea. Gaur egungo sistemaren akatsetariko bat neurri handi batez,

Euskaraz bizi nahi dugu eta horretarako ezagutzaren unibertsalizaziora pausoak ematea ezinbestekoa da. euskaldun pasiboak ematen dituela da. Prozesuan zehar era desorekatuan landu dira lau trebetasunak (mintzamena, entzumena, irakurmena eta idazmena) eta ondorioz, zailtasunak dituzte horietako

batzuetan, nagusiki, mintzamenean. Hori dela eta, funtsezkoa da ahozkotasunari garrantzi handiagoa ematea, ideiak ongi azaltzen dituzten pertsonak lortzeko eta ez bakarrik ideiak ongi ulertzen dituztenak lortzeko. 7. Ikusiko denez, puntu gehienek diru-

inbertsioen areagotzea eskatzen dute. Ezin da erreformatu Hezkuntza Sistema diru inbertsioak areagotu gabe.

Ikusten duzuenez, egiturazko aldaketa da proposatzen duguna, zehatza, jadanik adostasun maila handi bat lortu duena, izan ere, erreformaren nolakotasuna

lantzen Kontseilua bere osoan aritu da eta Hezkuntza alorreko bazkideek ordezkaritza zabala dute sektorean, Ikastolen Elkartea, EHIGE, SortzenIKasbatuaz, Kristau Eskolak, Hik-hasi‌ Euskaraz bizi nahi dugu eta horretarako ezagutzaren unibertsalizaziora pausoak ematea ezinbestekoa da. Hor kokatzen da Hezkuntza Sisteman egin beharreko erreforma. Egin ezean, erdal elebakarrek gaztelania inposatzen segituko dute eta euskal hiztunok gure hizkuntza erabiliz bizitzeko dugun eskubideak zapuztua segituko dugu. 8.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila kudeatzen du Isabel CelĂĄa Sailburuak

Euskararen Gizarte Erakunden Kontseilua

4


ALDERDIEK EGITARAUETAN MUZIN EUSKARARI Ipar Euskal Herrian berriki ospatu diren hauteskundeetan alderdi politiko gehienek euskarari tarte eskasa eskaini diote Martxoaren 14an eta 21ean Akitania Eskualdeko hauteskundeak iragan dira, eta Kontseiluak komunikazio euskarrien, proposamenen eta prentsa idatzian eginiko adierazpenen neurketa burutu du. AHT edota krisiaren gaiak nagusitu dira. Hizkuntzaren normalizazioaren alorrean proposamen lausoak aurkitu ditugu. Argi eta garbi ondorioztatu daitekeena da euskararen alde edo honen lege babesaren aldeko aipuak alderdi gehienek egiten dituztela, baina, hitzen eta ekintzen artean amildegia dagoela. Euskararen alde agertzea zilegi da, eskuin muturrak ere ez du euskararen kontrako jarrerarik agertu, benetako ekintza eragingarriak burutzea, ordea, ez da hain erraza.

Akitania eskualdeko hauteskunde kanpainaren karietara euskararen aldeko hitzak entzun badira ere, praktikak aurkako jarrera utzi du agerian. Hauteskunde hauetan, 11 zerrenda a u rk e z t u d i r a : A l l i a n c e ĂŠ c o l o g i e indĂŠpendante, Euskal Herria Bai, Europe Ecologie, Euskadi Europan (EAJ), Forces Aquitaine (Modem), FN, Front de Gauche, LO, PS eta UMP. Alderdi bakar batek ere ez du bere euskarri guzietan informazioa bi hizkuntzetan modu orekatuan erabili. Herritarroi, informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea urratu eta euskaraz bizitzeko aukera, berriro ere, ukatu egin zaigu horrela. Oro har, 11 zerrenden artean, 7k frantses hutsean banatu dituzte beraien komunikazio-euskarriak. Bakar batek orekaz erabiltzen du euskara EH Baik, (euskararen tokia lehenetsiz). Beste batek euskara orekaz erabiltzen du, nahiz eta frantsesa den lehenesten duen hizkuntza (Europe ĂŠcologie), baina ez euskarri guzietan, hirugarren batek, frantsesa nabarmenago du ( Euskadi Europan, EAJ) Euskararen Gizarte Erakunden Kontseilua

eta azkenak, zertxobait egin du, baina ezer gutxi (PS). Komunikazio-euskarrietan euskararen presentzia bermatzeak ez du zailtasun berezirik eragiten, frantsesezko ereduarekin batera euskarazkoa sortzea aski da. Hizkuntza gutxiagotuen estatusa eta legearen beharrari doakionez, lau zerrendek argiki aipatzen dituzte hizkuntzen estatusaren beharra eta legea: EH bai koalizioak, Europe Ecologiek, Forces Aquitainek, NPAk. EHbai koalizioak ofizialtasuna eta legea aldarrikatzen ditu, Europe Ecologiek hizkuntza gutxiagotuei koofizialtasuna eskainiko diela adierazten du, Forces Aquitainek, aldiz, Frantziak hizkuntzak ezagutu ditzan aldarria sustengatuko duela dio eta estatus legalaren beharra aipatzen du. Azkenik, NPAk, Eskualdeak Euroituna izenpetuko duela dio. Euskarari doakionez, ezer gutxi aipatzen da, ez bada EEPren baitan parte hartzen segitzea eta EEPren hizkuntza-politika indartzen segitzea (Europe Ecologie, PS). Europe Ecologie zerrendak, bere esku diren lekuetan seinale elebidunak ezartzea, Euskal Herrian dituen langileendako formakuntza, eta Euskal Herrian dituen hitzarmenetan euskararen klausula ezartzea aipatzen du. Biek Okzitanieraren aldeko erakunde publiko baten sorrera bultzatu nahi dute. Beste zerrendek oso aipu lauxoak eskaintzen dituzte, benetako neurri konkreturik proposatu gabe: babesteko, sustatzeko, biziarazteko asmoa erakusten dute. Laburbiltzeko zerrenda gehienek (7) euskara edo eskualdeko hizkuntzak dituzte aipagai, baina oso molde lauxoan ez da proposamen esanguratsurik egiten. Bestalde, Akitania Euskararen erakunde Publikoaren partaide da, ondorioz,

Herritarroi, informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea urratu eta euskaraz bizitzeko aukera, berriro ere, ukatu egin zaigu.

euskara diruz lagunduko dutela esatea nahikoa zaie. Akitania eremu zabala da, bost departamenduk osatzen dute, eta Euskal Herriaren errepresentazioa, departamendu baten erdia da, hau da, Pirinio-Atlantikoen erdia. Euskarari eta okzitanierari buruz eginiko proposamenak alderatuz, kokapen geografikoaren isla besterik ez dela ondorioztatu dezakegu, izan ere, okzitanierari dagozkion proposamenak askozaz garatuagoak izan dira, hautesle kopuruaren araberakoak. 2010eko martxoaren 10ean, EHko kazetan, zerrenda desberdinen hautagaiek ofizialtasuna eta legeari buruz erantzun behar izan zuten, eta alderdi barneko ezadostasunak agerian gelditu ziren. Alain Lamassourrek UMP-ren izenean dio, Konstituzioaren aldaketak hizkuntzen ezagupen ofiziala baimentzen duela. Hortaz, Konstituzio aldaketa Euroituna berresterakoan edo legea sortzerakoan gauzatuko da. Haatik, Gobernuak argiki esan zuen Euroituna berresteko tresna ez zela izango eta legearen beharra kolokan ezarri du. Bere aldetik, Front de gauche-eko zerrendak dio Er re publikaren kontra joatea litzatekeela hizkuntza eta kultura hauen eskaerei eta kezkei arreta ez ezartzea, deus ez egiteak hizkuntza hauen desagerpenaren aldeko hautua egitea litzatekeela. Haatik, estatusa ez du aipatzen. LO-k aldiz, hizkuntzen hautua lehenesten du, ez da hizkuntza bat lehenestearen aldekoa, eta euskara etorkinen hizkuntzekin parekatzen du. Izan ere, etorkinek beren hizkuntzan 5


alfabetatzeko edo eskolatuak izateko eskubidea aldarrikatzen dute.

Konstituzioaren aldaketak hizkuntzen ezagupen ofiziala baimentzen du. Hortaz, Konstituzio aldaketa Euroituna berresterakoan edo legea sortzerakoan gauzatuko da. (Alain Lamassourre EH kazeta, 2010/03/10 ) Bestalde, Kontseiluak hiru eskaera konkretu luzatu zizkien hautagaiei: Gobernuari hitzeman legea galdegitea, euskara eta okzitaniera Akitania eskualdeko berezko hizkuntzak direla ofizialki aitortzea eta azkenik Akitania Eskualdeko Kontseiluaren aurrekontuan %2a hizkuntza horien aldeko politika egokia eramateko engaiamendua hartzea: Europe Ecologie, Lutte Ouvrière, UMP eta Forces Aquitaine alderdiek erantzun dute. Forces Aquitainek hizkuntzetarako estatus legala lortzea egitarauan sartu aldarrikapena dela erantzun du, eta euskara eta okzitaniera eskualdeko hizkuntza gisa aitortu behar dela gaineratu du, aurrekontu zehatzik eskaini gabe. LOren iritziz langile hizkuntza edozein izanik ere, langileen defentsan jarduten dutela zehaztu du, ondorioz, hiru puntuak ez dituztela egitarauan barneratuko adierazi dute. UMPk dio “nazio mailari doakionez, lege bat beharrezkoa delaâ€?. Europe Ecologie-k hiru puntuen aldeko jarrera agertu du, legea lortzeko borrokatu beharra, koofizialtasuna lortzeko beharra eta aurrekontua emendatzeko proposamena. Kanpaina horrek ondorio esanguratsuak utzi ditu agerian, herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea alderdi guztiek urratu dutela eta oso gutxi

dira pauso eragingarriak proposatzen dituztenak. Bestalde, herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea alderdi guztiek urratu dute ez duelako alderdi bakar batek ere euskarri guziak elebitasun orekatuaz, gutxienez, argitaratu. Horrez gain,

Euskara ondarea dela dio Konstituzio aldaketak eta, ikuspuntu horrekin bat egiten dute zerrenda gehienek. Haatik, ondareaz hitz egiten bada, babestu beharraz, diskurtsoa ez dator bat euskarrietan agertzen den euskararen erabilerarekin. Hala ere, euskararen

nagusiki, gaur egungo egoera onartzearen aldeko ditugu alderdi gehienak eta oso gutxi dira pauso eragingarriak proposatzen dituztenak. Bestalde,

aldeko hizkuntza-politika behar dela denek defendatzen dute modu batez edo bestez, eskuinekoak zein ezkerrekoak izan.

Kanpaina horrek ondorio esanguratsuak agerian utzi ditu, herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea alderdi guztiek urratu dutela eta oso gutxi dira pauso eragingarriagoak proposatzen dituztenak.

Hauteskundeen emaitzek PS alderdiaren garaipena ekarri dute, ezkerreko indarren babesa eta laguntzarekin batera, Europe Ecologie eta tartean den EA alderdiaren sostenguarekin. Hitz ederretatik harago joango ote diren ikustear dago. Gure aldetik aldarrikapena argia da: euskarak lege geriza behar du, estatus egokia, euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatuko dituena, euskaraz bizitzeko aukerak eskainiko dizkigunak.

euskararen normalizazioan garrantzi handikoak diren gai asko ez dituzte aipatzen(alor sozioekonomikoa, aisialdia, administrazioaren euskalduntzea...).

Hizkuntzen ofizialtasuna herritarren aldarria da Frantzia osoan. Hala ere, alderdi politiko gehienek ez dute haien egitarauetan jasotzen aldarri hori.

Euskararen Gizarte Erakunden Kontseilua

6


ELKARBIZITZA ETA BERDINTASUNERAKO GOMENDIOAK Lehen aldiz Nafarroako Arartekoak hizkuntza-eskubideen urraketei buruz txosten berezitua egin du Behatokiaren eraginez Nafarroan ezin da euskaraz bizi. gaituzte euskaraz aritzera? Pentsatzen jarri al gara zenbatetan gauden behartuak gaztelaniaren erabiltzera? Egin Erantzunak anitzak izan daitezke, baina dezagun ariketa txiki bat: goizean jaiki, galtzeko beldurrik gabe apustu egin irratiarekin gosaldu, etxetik irten, genezake inork ez duela osotasunean autobusaren bila joan, tiketa eskatu, euskaraz bizitzerik ordutegien kartela begiratu, lanera joan, kafea hartu, lanera buelta, ogia ZIA EN BERE T erosi, telebista piztu eta S O X T EKOAREN T R bazkaria prestatu, albistegia A R A OAKO ikusten bazkaldu, haurren NAFARR bila eskolara joan, parkera joan, beste gurasoekin hizketan egon, pare bat erosketa egin, etxeratu, afaldu, harrikoa egin, haurrak oheratu, telebistan pelikula bat ikusi, ohera. Eta hainbat gauza gehiago egiten dugu egun bakarrean. Egoera horietan guztietan hizkuntza produzitu edo jasotzen d u g u e t a j a s o t ze n d u g u n a , subliminalki bada ere, asko da (irratietako musika, kartelak, t i k e t a k , e r ro t u l u a k , o n d o k o eserlekuko jendearen elkarrizketa‌). Aipatu aukera komunikatibo hauetan guztietan, zenbatek eman digute euskara produzitzeko aukera, edo jaso dugunagatik, zenbatek gonbidatu

...baina galtzeko beldurrik gabe apustu egin genezake inork ez duela osotasunean euskaraz bizitzerik lortu Euskararen Gizarte Erakunden Kontseilua

en herritarr oera a t e a n Elebitasua eskubideen eg hizkuntz

lortu.

Horri gehitu beharra zaio nafar herritar euskalduna nongoa izan ezintasun hauek benetan gaindiezinak bilakatzen direla, legez. Bai, bai, legeak babestu ordez urratu egiten ditu herritarraren eskubideak. Aski jakina da Nafarroan Euskararen Legeak bigarren eta hirugarren mailako herritarrak bereizten dituela, legea herritarrei beharrean bizi

Horri gehitu beharra zaio nafar herritar euskalduna nongoa izan ezintasun hauek benetan gaindiezinak bilakatzen direla, legez. diren tokiari aplikatzen baitzaio. Horrela, Leitzan haurrak D eredu publikoan eskolatzea posible denean, Villafrancan bizi direnek Fontellasera eraman behar dituzte haurrak euskaraz ikas dezaten eta eskaintza publikorik ez dago horretarako. Halakorik pentsaezina litzateke bestelako lege batekin: nork uler lezake, adibide bat jartzearren, Villafrancako familia batek bere s enideak zaintzek o laguntzarik ez jasotzea menpekotasun-legeak zonifikazioa zukeelako? Edo errenta-aitorpena Etxalarren IruĂąean baino baldintza malguagoen arabera egitea? Pe n t s a e z i n a . L e g e a k , printzipioz, herritarrak berdintasun parametroen arabera tratatzen baititu. Bere herritarrak hobe bizi daitezen eta bere kultura zaintzen ez duen gobernua arduragabea dela esatea ez dago tokiz kanpo, areago hori modu konsziente batez eta bere helburu politikoetarako egiten denean. Argi dago Nafarroan ez dela bizikidetza eta berdintasunaren aldeko politika egiten, sistematikoki hizkuntza 7


komunitate bat baztertua dela eta zigortu egiten dela bertako hizkuntza ezagutu eta erabili nahi izatea.

Argi dago Nafarroan ez dela bizikidetzaren eta berdintasunaren aldeko politika egiten

Legearen egokitasuna sorreratik bertatik auzitan jarria izan da, arestian aipatu arrazoiengatik, besteren artean. Baina legeak herritarrari iruzurra egitea nahikoa ez eta beste behin, legeak jasotzen duena maiz urratu egiten da. Herritar askok, gehiegik, urraketa horiek naturaltasunez bizitzera ohitu dira, egunero-egunerokoak baitira. Baina zenbaitek egoera horiek salatu

Zonfikazioa ez da ausaz egin, berau j u s t i fi k a t z e k o e r r e a l i t a t e soziolinguistikoa aitzakiatzat baliatu izan bada ere. Izan ere, euskara ofiziala dela aitortu den eremuan Nafarroako biztanleriaren %10 bizi da, eremu mistoan gaztelania hizkuntza ofizial bakarra izanik biztanleen %54 metatzen da eta eremu ez euskaldunean %36. Horri gehitu beharra zaio nafarren zerbitzu gehienak IruĂąea/IruĂąerrian zentralizatuta daudela, eremu mistoan beraz. Alegia, euskararen estatus egokiak oso herritar gutxirengan du eragina eta gainera herritar gutxi horiek beren eremutik kanpo tramiteren bat egiten dutenean, babes legal hori desagertzen da. Inork pentsa lezake lege hau sortu zen momentutik euskara normalizatzeko asmo sendorik zegoenik?

Euskararen Gizarte Erakunden Kontseilua

Izan ere, euskara ofiziala dela aitortu den eremuan Nafarroako biztanleriaren %10 bizi da, eremu mistoan gaztelera hizkuntza ofizial bakarra izanik biztanleen %54 metatzen da eta eremu ez euskaldunean %36

bidaltzeaz gain, 2008tik Nafarroako Administrazio Publikoarekin zerikusia duten urraketen berri eman izan dio Arartekoari.

egin dituzte. H i z k u n t z a E s k u b i d e e n B e h at o k i a 2001etatik dihardu herritarren hizkuntza eskubideen urraketa salatzen. Herritarrek egiten dituzten kexak urraketa gauzatu duen erakunde/entitate/administrazioari

Testuinguru honetan kokatzen dira Arartekoak Nafarroako Gobernuari egin dizkion gomendioak. Euskararen Legea garatzeko araudi bat gara dezan egin dion gomendioa, bai eta legeak eremu mistoan euskara hedatu, sustatu eta indartzeko dituen “hutsuneak� gainditzekoa. Eremu horretan Nafarroako biztanle kopuru handiena metatzen baita, euskaldun kopuru handienarekin batera.

8


Esan bezala, azken urte hauetan egoera aldatzen ari da ordea. Auto-eskoletako irakasle euskaldunei orain euskarazko gidaliburua, testak eta euskarri infor matikoak gehitu zaizkie. Prestakuntza-aldi osoa euskaraz egiteko aukerak zabaltzen ari dira Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat eskualdetan eta ondorioz pentsatzekoa da gero eta gazte gehiago izango direla azterketa teorikoa euskaraz egiteko pausoa emango dutenak. Dena dela, prestakuntza-aldia euskalduntzen doan bitartean, Administrazioa ez da pareko pausoak ematen ari. Oraindik ere lehengo diskurtso tranpatiarekin jarraitzen du “azterketa teorikoa euskaraz egin nahi dutenak hain gutxi direnez, ez dugu aukera hori orokortuko�.

GIDABAIMENA EUSKARAZ Gero eta auto-eskola gehiagok gidabaimena eskuratzeko ikastaroak euskaraz eskaintzen dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan euskara hizkuntza ofizial izendatu zenetik hiru hamarkada pasa diren arren, oraindik ere gidabaimena euskaraz ateratzea ia ezinezkoa da. Hainbat urtetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa izan da gidabaimena ateratzeko prozesuaren hiru pauso nagusietan: prestakuntza-aldian, azterketa teorikoan eta azterketa praktikoan. Azkenaldian baina, orain dela hamabi bat urte bakan batzuek hasitako bidea indartzen ari da, izan ere gero eta gehigo dira prestakuntza-aldia euskaraz egiteko aukera eskaintzen duten auto-eskolak. Euskalgintzaren eta zenbait udalen ekimenari esker, gidabaimena ateratzeko prestakuntza-aldia euskaraz egiteko aukera zabaltzen ari da Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat eskualdetan. Auto-eskola askok azterketa teorikoa prestatzeko hain garrantzitsuak diren euskarriak (gidaliburua, test informatikoak...) euskaraz eskaintzen dituzte jada, bai eta praktikak irakasle euskaldunekin egiteko aukera ere. Zenbait Udalek, gainera, aukera hori sustatzeko ekimen ezberdinak jarri dituzte abian, esaterako, azterketa teorikoa euskaraz Euskararen Gizarte Erakunden Kontseilua

egiten duten gazteen artean gidabaimenaren ordainketa errazteko diru-laguntzak zozketatzea. Estatuko Administrazioak azterketa teorikoa euskaraz egiteko aukera lehendik ere eskaintzen zuen eta irakasle euskaldunak zituzten auto-eskolak ere lehendik baziren, baina azterketa prestatzeko euskarri guztiak (gidaliburua, testak, sofwarea...) orain gutxi arte gaztelania hutsean zeudenez, gazte gehienek, guztiek ez esatearren, azterketa teorikoa prestakuntza-aldian erabilitako hizkuntza berean egiten zuten, hau da, gaztelaniaz. Azterketa hori egin duen edonork badaki erantzun zuzenaren eta okerraren artean Ăąabardura txikiak daudela eta, ondorioz, azterketa gaztelaniaz prestatu eta euskaraz egitea ez dela arrakastarako biderik eragingarriena. Ulergarria da beraz, orain arte gazte askok, gehienek, azterketa euskaraz egiteko aukera izan arren, gaztelaniaz egitea. Izan ere orain gutxi arte ez dute azterketa euskaraz prestatzeko aukerarik izan.

Izan ere, azterketa teorikoa euskaraz egin nahi dutenek aurrez jakinarazia behar diote dagokion erakundeari. Eta horrela egiten ez duenak ezin du azterketa euskaraz egin. Azterketa teorikoa euskaraz egitea ez da azterketan bertan hauta daitekeen zerbait eta are gutxiago gazte guztiei orokorrean eskaintzen zaien aukera bat. Aitzitik, gaztelaniaz egin nahi dutenek, ez dute aurrez ezer jakinarazi behar. Azterketara joan eta azterketa gaztelaniaz egin, ez dute beste lanik. Ikusten denez, kasu honetan ere euskaldunok bigarren mailako herritar bezala artatzen gaitu Administrazioak, kasu honetan Estatuko Administrazioak. Oztopoak baina ez dira hor bukatzen, izan ere, gidabaimena ateratzeko azterketa teorikoaz gain, azterketa praktikoa ere gainditu behar da eta hor, berriz ere, euskaldunon hizkuntzaeskubideak inolako erreparorik gabe urratzen dira. Estatuko Administrazioak ez du aztertzaile euskaldunen gutxieneko kopuru bat prestatu edo aurreikusten eta ondorioz azterketa praktiko (ia) guztiak gaztelaniaz egiten dira.

Herritarrek azterketa teorikoa euskaraz egiteko eskaera egin dezakete, baina praktikoa aztertzaileak aukeratutako hizkuntzan egin beharko dute, hau da, gaztelaniaz. Kasu honetan ez dago azterketa euskaraz egiteko aukerarik, ez eta aurrez eskatuta ere. Gerta daiteke zorte handia izan eta aztertzaile euskalduna suertatzea, baina hori ez da Administrazioaren aurreikuspen edo plangintzen ondorio izango. Administrazioak, oraingo honetan 9


ere jakin badaki ikasle euskaldunak e l e b i d u n a k d i re l a e t a a z t e r t z a i l e erdaldunaren hitzak ulertuko dituztela eta horretaz baliatzen da azterketa praktikoak gaztelaniaz egiteko. Inork pentsa lezake, gidabaimena ateratzeko prozesuaren azken pauso hori, azterketa praktikoa alegia, euskaraz egitea ez dela hain erabakigarria (aztertzailea zenbait agindu ematera mugatzen delako edo) baina prozesu osoa kontuan hartzen badugu, azken pauso hori ere euskaraz eman ahal izateak badu bere garrantzia. Izan ere, azterketa teorikoarekin gertatu bezala, gerta daiteke hainbat gaztek azterketa praktikoa gaztelaniaz izango dela aurreikusiz, “arazoak ekiditearren” aurreko prozesu guztia gaztelaniaz egitea hobestea. Irakasle euskaldunak, ikasle-gidaliburua eta gainerako euskarriak euskaraz eskaini arren eta azterketa teorikoa euskaraz egiteko aukera izan arren, azterketa praktikoa euskaraz egiteko eskubidea ber matzen ez bada, emandako aurrerapausoak ezerezean gera daitezke. Ikusteko dago prestakuntza-aldian emandako aurrerapausoek prozesu osoan nolako ondorioak izan dituzten. Ziurrenik azterketa teorikoa euskaraz egin duten gazteak gero eta gehiago izango dira eta prestakuntza-aldi hori euskaraz egiteko aukera eskaintzen duten auto-ekolak ere, gehiago izango dira. Baina benetako

... azterketa praktikoa euskaraz egiteko eskubidea bermatzen ez bada, emandako aurrerapausoak ezerezean gera daitezke.

hazkundea prozesu osoa euskaraz eta inolako aurre eskaririk gabe egin ahal izateak ekarriko du. Hori da euskaraz bizi nahi dugunok a l d a r r i k at u b e h a r d u g u n a . G u re eguneroko gauza guztiak euskaraz egin nahi ditugu, goizean jaiki eta gauean oheratzen garen arte egiten ditugun jarduera guzti guztiak. Ez gaitu asetzen tarteka euskaraz aritzeko aukera izateak. Irratia euskaraz entzunez jaiki nahi dugu, beheko dendakoari ogia eta prentsa euskaraz erosi nahi dizkiogu, autobus gidariarekin edota autopistako kobratzailearekin euskaraz ari nahi dugu, lankideekin, nagusiarekin, kafetegian, osasun-etxean, dantza-eskolan, supermerkatuan... eta nola ez, baita gidabaimena ateratzen dugunean ere. Zergatik ez? Gure eskubidea da eta aldarrikatuko dugu, behin betiko bermatzen zaigun arte. Iazko udaberrian hainbat Udalek eta auto-eskolek abian jarritako ekimen hauek ugaldu eta Euskal Herriko bazter guztietara hedatu behar ditugu, baina horrez gain Administrazioari gure eskubideak errespeta ditzan eskatu behar diogu eta gidabaimena ateratzeko prozesu osoa euskaraz egiteko aukera berma dezan exijitu. Hizkuntza-eskubideak ez dira eskaintza eta eskariaren legearen arabera bermatzen. Berdin dio azterketa teorikoa edota praktikoa zenbat lagunek egiten duten euskaraz. Bakar bat balego ere, hark eskubidea izango luke biak ala biak euskaraz egiteko. Berma dezala administrazioak prozesu osoa euskaraz egiteko eskubidea, aurrez eskaririk egin behar izan gabe eta beste inolako oztoporik gabe... eta ikusiko dugu

asko edo gutxi diren hautu hori egiten dutenak. Hasteko, gidabaimena ateratzeko azterketak arautzen dituen 2009ko Gidarien Arau Orokorrak ez du gaiari buruz ezer esaten. Euskarari dagokionez, arau hori gidariek gidabaimena euskaraz ere eskatu ahal izango dutela jasotzera mugatzen da. Arauak beste hamaika gairekin batera, aztertzaileek bete behar dituzten baldintzak ezartzen ditu eta horien artean ez da tokian-tokiko hizkuntza ofizialak jakin beharra jasotzen. Ondorioz, azterketa euskaraz egin ahal izateko irakasle euskalduna suertatzea beste aukerarik ez dago. Hori bai, aztertzaileek ikasleei azalpen zehatz eta argiak eman beharko dizkietela arautzen du, “utilizando un lenguaje que sea fácilmente comprensible para el aspirante”.

Eskubidezkoa da euskaldunontzat gidabaimena lortzeko beharrezko ikastaroak euskaraz jasotzea eta zentzu berean, eskubidezkoa da azterketa ere, euskaraz egitea.

Euskararen Gizarte Erakunden Kontseilua

10


Martxoa