Issuu on Google+

euskaraz

bizitzeko 14 HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN

2010 MARTXOA

HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN

Vascuencearen legea: 25 urtez euskararen normalizazioa oztopatzen A s k o h i t z e g i n d a N a f a r r o a k o Va s c u e n c e a r e n L e g e a z . I z a n e r e , 25 urte ez dira alferrik pasa. Euskararen erabilera arautzea helburu omen zuen legea, baina euskarari izena bera ere ukatuz jaio zen. Hasieratik bertatik agerian gelditu zen legearen benetako asmoa euskararen hedapen-prozesua oztopatzea zela eta horrela salatu zuten Euskalgintzako hainbat eragilek.

2011 AZAROA-ABENDUA

GAIAK

1.

VASCUENCEREN LEGEA: 25 URTEZ EUSKARAREN NORMALIZAZIOA OZTOPATZEN

Asko hitz egin da Nafarroako Vascuencearen Legeaz. Izan ere, 25 urte ez dira alferrik pasa. Euskararen erabilera arautzea helburu omen zuen legea, baina euskarari izena bera ere ukatuz jaio zen.

2.

EUSKARARI LAGUNTZA

EDO EUSKARA NORMALIZATZEKO INBERTITU?

Neke handiz urte askotan eraiki ditugun proiektuak une zailean daude eta horiekin batera, euskararen normalizazioa bera.

3.

IKEA HIZKUNTZAESKUBIDEEN URRATZAILEA?

2014an IKEA saltegiak bere ateak zabaldu beharko lituzke ipar Euskal Herrian. Euskaldunon hizkuntzaeskubideen bermatze aldera zer nolako neurriak hartuko ote ditu?

4.

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT PENTSAMENDURA Zoritxarrez, legeak 25 urte bete dituen honetan (1986ko abenduaren 15ean onartu zen) susmo txar haiek guztiak bete egin dira eta argi gelditu da Nafarroan euskararen normalizazioak duen oztoporik nagusiena legea bera dela, ustez euskararen garapenerako sortu omen zen legea. Hortaz, Nafarroan euskarak erronkari eutsi eta aurrera egitea lortu badu hori herritarren gogo eta indarrari esker izan da, ez Vascuencearen Legeari edo honen garapenari esker. Esan bezala, zaila da 25 urte ondoren Vascuencearen legeaz ezer berririk esatea, are gehiago, 25 urte hauetan legea bera batere aldatu ez denean, baina urteurrenaren harira hain ezagunak ez diren zenbait kontu interesgarri azaleratu dira. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Adibidez, Nafarroako Parlamentutik Madrilera Lege Autonomikoa negoziatzera joan zirenean, Nafarroako ordezkarien proposamenean ez zen zonifikaziorik aurreikusten. Alegia, Nafarroako Parlamentariek adostutako proposamenak euskara Nafarroako lurralde osoan ofiziala izatea aurreikusten zuen.

Hizkuntza-politika eraldatzaileak, behar ditu euskarak. Tamalez, nahi baino gutxiagotan ezartzen da halakorik euskarari dagokionean.

Beraz, euskararen normalizaziorako izugarrizko oztopoa izan den eta Nafarroako herritarren eskubideak beren bizitokiaren arabera aitortu dituen zonifikazio ankerra Nafarroako Parlamentuaren mandatuari iruzur eginez onartu zen eta, diotenez, garai hartan Autonomietarako Ministro Rodolfo Martin Villaren aholkulariaren ekimenez, alegia, Jaime Ignacio del Burgoren ekimenez. 1


Honela, Nafarroakoa izan zen bertako hizkuntza arautzeko legea onartu zuen azken autonomia, baina hori baino larriagoa dena, Nafarroa izan zen bere hizkuntzaren ofizialtasuna eremuka antolatu edo mugatu zuen Autonomia bakarra. Izan ere, ez Euskal Autonomia Erkidegoan, ez Galiziakoan, ez Kataluniakoan, ez Valentziakoan, ez zen horrelako zatiketa zentzugaberik ezarri. Azken kasu honetan nolabaiteko zonifikazioa aurreikusi zuten valentzieraren erabilera eta irakaskuntzarako 4/1983 Legean baina ezberdintasun garrantzitsu batekin, valentziera ofiziala da lurralde osoan. Legearen arabera, udalerriak nagusitasun linguistikoaren arabera bi multzotan banatu ziren (valentziera nagusi zutenak batetik - predomini lingüístic valencià eta gaztelania nagusi zutenak bestetik predomini lingüístic castellà -), baina, Nafarroan ez bezala, han valentziera ofizial izendatu zuten lurralde osoan.

“Nafarroa izan zen bere hizkuntzaren ofizialtasuna eremuka antolatu edo mugatu zuen Autonomia bakarra”

Bestalde, eremuen banaketarako irizpide soziolinguistikoak baino bestelako helburuak jarraitu zirela esan behar da. Eremu euskalduna deitutakoan esaterako, euskaldunen ehuneko oso altua zuten herriak (Goizuetan %96) ehuneko oso txikia zutenekin elkartu ziren (Garaioan %10). Gauza bera gertatu zen eremu misto edota ez-euskalduna deitutako horietan ere eta hasieratik argi gelditu zen banaketa hori egiteko hizkuntza irizpideak baino bestelakoak erabili zirela.

Laburbilduz, Nafarroan legeak euskararen ofizialtasuna eta berarekin ofizialki aitortutako hizkuntza-eskubideak “eremu euskaldun” bezala izendatutakora mugatu zituen. “Eremu mistoa” delakoan ez zitzaion euskarari ofizialtasunik aitortu eta irakaskuntza publikoan, ikasle-ratio zehatz batuz betez gero, D eredua hautatzeko aukera ematera edota administrazioaren aurrean eskubide batzuk aitortzera mugatu zen.

euskarak aurrera egin duela, bai hiztunkopuruan, bai eta proiektu-kopuruan ere eta, noski, aurrerapen horien guztien atzean herritarrak eta amore eman ez duen Euskalgintza daude, ez, ordea, Vascuencearen Legea eta are gutxiago lege hori euskararen aurka egiteko baliatu duen Nafarroako Gobernua.

“Eremu ez euskalduna” delakoan azkenik, ez zitzaion euskarari ofizialtasunik aitortu, irakaskuntza publikoan euskaraz ikastea galarazi zuen eta administrazioaren aurrean eskubide murritz batzuk aitortu zituen eta ondorioz, besteak beste, herritarrek administraziora euskaraz idatziz gero, honek gaztelaniazko itzulpena eska diezaieke herritarrei.

“Eremu euskalduna deitutakoan esaterako, euskaldunen ehuneko oso altua zuten herriak (Goizuetan %96) ehuneko oso txikia zutenekin elkartu ziren (Garaioan %10”

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

“aurrerantzean ere euskarak Nafarroako herritarren bultzada beharko du: “euskaraz bizi nahi dut” pentsatu, aldarrikatu eta eguneroko jardunera eramanez soilik eragingo dugu Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politikan”

Ondorioz, aurrerantzean ere bide beretik jarraitzera kondenaturik gaude, gutxienez epe motzean, izan ere, ez dago berehalakoan legea edota Gobernua aldatuko denaren zantzurik. Hortaz, aurrerantzean ere euskarak Nafarroako herritarren bultzada beharko du: “euskaraz bizi nahi dut” pentsatu, aldarrikatu eta eguneroko jardunera eramanez soilik eragingo dugu Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politikan.

Azkenean, mende laurden pasa da eta Vascuencearen Legeak lortu duen gauza bakarra artifizialki sortutako hiru eremuen arteko bereizketa areagotzea izan da. Dena dela, urte hauetan guztietan plazaratu diren mota guztietako inkestek garbi adierazten dute

Hein handi batean beren politika herritarren eskariari erantzutera mugatuko dutela jakinda, herritarrok gure eskaria biderkatu behar dugu bizitzako eremu guztietan: hezkuntzan, administrazioan, alor sozio-ekonomikoan, kulturan, aisialdian, kirolan… Hein batean, berriz ere, gure esku dago.

2


Euskarari laguntza edo euskara normalizatzeko inbertitu? 2000. urtean iritsi nintzen Sartagudako ikastolara. Nire zain 40 familia eta zatika erortzen zen etxebizitza zahar bat ikastola izena zuena. Han ez zen baliabiderik, baliabide ekonomikorik esan nahi dut, giza baliabideen ilusioa ez baitzen kontatzen ahal. 40 nekazari, Erriberako haize gogorrak, ziertzoak alegia, zartatutako 40 aur pegi, 80 begi borobil, 80 beso sendo. Horiexek ziren “Oinez� bat egiteko zenbakiak, baliabideak, aktiboak. Une hartan bertan jakin nuen betirako markatuko ninduen urte baten aurrean nengoela. Ikastola eraiki zuten haiek, Ibaialde ikastola, eta nik, ordea, inoiz ahaztuko ez ditudan lagunak egin nituen. 12 urte pasatu dira harrez geroztik eta borrokan segitzen dute baliabideak eskuratzeko, baliabide ekonomikoak esan nahi dut. Baina, oraingoan estutasun ekonomikoak dituzten bakarrak ez dira Lodosa eta Sartagudako lagunak, Tuterako ikastola eta Nafarroako Hegoaldeko gainerakoak, euskal hedabideak, Berria barne, Esan-erran irratia itxi da, Ttipi-TTapa telebistaren bide beretik, euskaltegietan egoera ez da hobea, egia esan ez da inoiz ona izan. Hau da, neke handiz urte askotan eraiki ditugun proiektuak une zailean daude eta horiekin batera, euskararen normalizazioa bera.

“Administrazioek ez dute egoki inbertitzen. Izan ere, bi bide nagusi daude politika egiteko araua eta inbertsioa. Gaur egun, oro har, aplikatzen den hizkuntza-politikak izaera asistentziala du� Testuinguru horretan, euskaltzale batzuk, instituzioekiko menpekotasunaz hizketan entzun ahal izan ditugu eta beste batzuk herritarrei dirua eskatzera jo dute naufragoak itsasoan galdurik dabilen egur puskari eusten dion aldarte berarekin. Atzean, ordea, ongi pentsatutako hizkuntza-politika dago, euskara ez normalizatzea bilatzen duen hizkuntzapolitika, alegia. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Administrazioek ez dute egoki inbertitzen. Izan ere, bi bide nagusi daude politika egiteko araua eta inbertsioa. Gaur egun, oro har, aplikatzen den hizkuntzapolitikak izaera asistentziala du. Hau da, zerbitzuak eskaintzera mugatzen da, sustapen kanpainak egitera eta helburuak betetzen ez dituzten eta hutsune nabar menak dituzten plangintzak ordaintzera. Dirua emateak ez du botorik galarazten eta borondateak eros daitezke pentsatzen dute gure agintariek. Baina, politika horren kontraesanak oso handiak dira. Euskara ez dakiten funtzionarioak kontratatzen dituzte haien euskalduntzea administrazioaren lepoan jarriz aurrerago. Gure eskoletatik oraindik ere, euskara ez dakiten pertsonak ateratzen

dira, geroago enpresen euskalduntze planetan murgildu beharko dutenak hizkuntza-eskubideen urratzaile aktibo izango ez badira, bederen. Gure unibertsitatea 30 urte pasatu ondoren ez da gauza izan herri bezala behar ditugun profesional euskaldunak eskaintzeko. Daramagun erritmoarekin euskararen ezagutzaren unibertsalizaziora iristeko ehunka urte beharko ditugu. Ipar argirik gabeko hizkuntza-politiken ondorioak dira horiek. Diru baliabide mugatuak ditugu, beti izango ditugu beraz, soilik inbertsioan oinarritzen den hizkuntza-politika, araua baztertzen duena, porrota izango da. Iraulketak, ordea, badu norabide argia. Lehenengo eta behin, eskolak belaunaldi

3


berriak oso osorik euskaldundu behar ditu. Ordua da esperimentuak bazterrean uzteko eta benetan euskalduntzea lortuko duen irakasteredu bat abian jartzeko. Euskara eskolan ikastea eskubidea izateaz aparte, betebeharra da administrazioarentzat. Ondoren, euskaldunak kontratatu. Horrek bakarrik, epe ertainean milaka euro liberatuko ditu, gaur egun, administrazioek funtzionarioak euskalduntzen gastatzen den guztia, alegia. Horrekin batera, helduen euskalduntzeak gaur egun ez duen izaera estrategikoa eskuratu behar du. Ezagutzaren unibertsalizaziora abiada onean hurbiltzen ez gaituen hizkuntza-politika honen ondorioa, diru baliabideen alferrikako xahuketa da.

“Ezagutzaren unibertsalizaziora abiada onean hurbiltzen ez gaituen hizkuntza-politika honen ondorioa, diru baliabideen alferrikako xahuketa da.�

euskara ezin erabiltzeak duen eragina hizkuntza hautatzeko unean latza da. Hala ere, administrazioek segitzen dute dirua oparitzen eus k ara s us tatzek o alor sozioekonomikoan, zehapenak baztetuz, araua erabili beharrean. Espainiako estatuan 500 arau daude, legeak, dekretuak etab espainolaren erabilera derrigortzen dutenak, euskararen erabilera ordea, ezin da arauz ber matu, borondatea eta sustapena dira bide bakarrak.

asko kolokan daude. Egiturazko irtenbidea, ordea ez da herritarrei diru gehiago eskatzea, izan ere, her ri honetan euskaltzaleok bi aldiz gaude zergapeturik batetik administrazio desberdinei zergak ordainduz eta bestetik, euskararen aldeko proiektu desberdinei dirua eskainiz. Egiturazko irtenbidea hizkuntza-politika eragingarria abiatzean datza baliabide nahikoak egoki inbertituz eta arautegi sendoa eraikiz.

Te s t u i n g u r u h o n e t a n , N a f a r ro a k o Gobernuak bereziki eta nabarmen, krisi ekonomikoa erabiliz euskararen aldeko mugimenduaren kontrako eraso handia abiatu du. Gobernuak badaki testuinguru zail honetan, non herritarrak haien etorkizun hurbilarekin kezka handia duten, suntsiketa politika hori oharkabean pasatuko dela eta batere gupidarik gabe ari da aplikatzen Euskalgintza erabat baldintzatzea bilatuz. Honen aurrean ere, defentsa-bidea herritarren babesa da.

Beraz, une honetan Euskalgintzarentzat lehentasunezko gaia ez da bakarrik diru baliabideak nola eskuratu baizik eta, euskara normalizaziora eramango duen hizkuntza-politika berri eta eragingarria abian jartzeko beharrezkoak diren baldintza politikoak, sozialak, juridikoak eta ekonomikoak eskuratzeko jokatzea. Euskaraz bizi nahia hedatuz, gizartea aktibatuz eta politikoki eta sozialki oldartuz egin behar dugu bidea.

Krisi ekonomikoaren eraginez, hizkuntzapolitika asistentzialak huts egin du. Horren ondorioz, Euskalgintzak eraikitako proiektu

IĂąaki Lasa (Kontseiluko kidea)

Paraleloki espazioen euskalduntzea jorratu behar dugu. Agintari askok urte luzetan pentsatu du pertsonak euskaldunduz berez etorriko zela euskalduntzea. Hau da, euskaldunen presentzia hutsak ekarriko zuela espazioaren euskalduntzea. Ezer ez dago errealitatetik harago, gaur egun, gizarte espazioek erdalduntzen dute,

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

4


IKEA hizkuntzaeskubideen urratzaile? 2014an IKEA saltegiak bere ateak zabaldu beharko lituzke ipar Euskal Herrian. Euskaldunon hizkuntza-eskubideen bermatze aldera zer nolako neurriak hartuko ote ditu? auzapezaren ustez, errandakoak "esperantzaren ateak zabalik direla" erakustera ematen du. Halere, prentsaurrekoan presente ziren hautetsiek ez dute zehaztu haien aldetik gomendiorik eman dioten Suediako enpresari hizkuntzaren erabilpenaren gainean. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoak ere ezin izan du ziurtatu, saltoki erraldoian euskara seinaletikan agertuko denik.

Suediako enpresa famatu IKEAk Barakaldon kokatua duen guneaz gain, ateak zabaldu behar lituzke Baiona, Mugerre eta Hiriburun dagoen Ametzondo gunean, 2014. urtea bitartean. Gune berri horren helburua Euskal Herriko ekialdeko eta Okzitania mendebaldeko bezeroak erakartzea da. Denbora batez gune berri hori Gipuzkoan eraikiko zutela hedatu bazen ere, azkenik Lapurdi hautatu dute ezartzeko toki gisa. Gorabehera askoren ondotik, ezustekorik ez bada, lanak 2012an hasi eta 2014an ateak zabaltzeko prest litzateke saltegia. Ideia baten ukateko, 3.000 autorentzako aparkalekua eraikitzeko xedea jasotzen du egitasmoak eta urtean 8 milioi bisitari aurreikusten dira bertan; hots, herritar kopuru handi bati eraginen dion egitura da. Hortaz, hizkuntzaren gain, eragina ukanen duen gertakaria da eta noski, euskarari zer nolako lekua eskainiko zaion pentsatzera ematen digu. Izan ere, egitasmoak aurrera egiteko finkatu baldintzetan, bertako ekonomia eta ingurumena errespetatzeko neurriak galdegiten zaizkio enpresari, baina hizkuntzaren aldetik zein dira ezarritako irizpideak? Irizpide oso eskasak, IKEAk berak, Baionako gunearen aurkezpena Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

egiteko argitaratu publizitate aldizkarian, frantsesa eta ingelesa jasotzen dituela ikusten dugunean. Haatik, IKEAri aspaldian jakinarazi zaio, euskarak ere bere lekua ukan behar zuela egitasmo honetan. Izan ere, euskal bezeroei buruz merkatu ikerketa zehatzak egin badituzte ere, IKEAko arduradunek ez omen dute erabakirik hartu euskarak hartuko duen tokiari buruz. Hala aitortu du Suediako markaren

““Euskararen afera ez dugu aipatu, baina hizkuntzaren arazoaz kontziente gara"� bozeramaleak apirilean eskaini prentsaurrekoan euskal lurralde ezberdinetako bezeroak erakarri nahi dituen saltegiak euskara nola baliatuko duen galdetu diotenean. "Euskararen afera ez dugu aipatu, baina hizkuntzaren arazoaz kontziente gara" ( Kazeta.info, 2011/04/05) erantzun du IKEAko ordezkariak. Jean Grenet, Baionako

Hortaz, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, hainbat eskaera egin dizkio IKEAri 2009tik hona. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak gizartearentzat erreferentzialak izango diren eremuetan, herritar euskaldunen hizkuntzaeskubideak ere kontuan hartu daitezen galdegiteko gutuna eta hitzordu eskaria helarazi zien. IKEAren bezeroak euskaldunak nola euskaraz ez dakitenak izanda, erakundearen zerbitzuen kalitatea hobetzea izango dela euskara ere erabiltzea jakitera ematen zion. Horrela, IKEA kateak eraikitzear dagoen saltegian, kanpo- zein barne-seinaletikan, hots, bertan jarriko diren seinale eta afixak, komunikazio euskarrietan, besteak beste publizitatean, eta bezeroekiko arreta eta informazio-guneetako langileen zerbitzuei dagozkionetan euskararen presentziaz hitz egiteko, hizkuntzaren aldeko neurri konkretuez hitz egiteko, aurrez-aurreko hitzordua eskatu zion. Halere, erantzunik ez. Bestelako dinamika bat ere abiatu da, hain zuzen ere, Hiriburuko Herriko Etxeari zuzenduta, proiektua onartzekotan bere baitan euskararen erabilera bermatzea galdegiteko gisan. Izan ere Euskaraz Ostia! blogean Hiriburuko auzapezari ondoko mezua helaraztea galdetzen zitzaion: <<Agur Hiriburuko Herriko Etxeko arduradunak:IKEAk Ametzondo gunean ideki asmo duen zentroaren kari, proiektua baimentzekotan euskararen erabilera segurta dadin galdegiteko idazten dut. Tokiko ekonomiaren eta ingurumenaren babesteko neurriekin batera, tokiko hizkuntza aintzat hartzeko neurriak plantatuak izan daitezen. Erdal uholde batean "Ongi etorri" eta "Mila esker" afixa bana jartzearen eredua baztertuz, zinezko neurriak galdeginez, hizkuntza-paisaia edo seinaletika osotik hasi eta publikoarekin harremana ukanen duten langileen arloraino.>>

5


“Administrazioak euskalduntzea bezain garrantzitsua da alor sozio-ekonomikoa euskalduntzea ”

Administrazioak euskalduntzea bezain garrantzitsua da alor sozio-ekonomikoa euskalduntzea eta euskaraz bizi nahi dugunoi euskaraz harrera egitea, alegia. Horretaz, sektoreen eta sailen artekoa izatea da hizkuntzapolitika egokiaren ezaugarrietariko bat. Euskararen normalizazioa ez da soilik kulturan edo hezkuntzan gauzatzen, bestelako sektoreak ere barneratu behar ditu, hala nola, osasuna, justizia, ekologia, aisia, industria, garraioa, merkataritza….Horretarako noski, administrazioek badute zer erran, hala nola diruz laguntzen duten edo baimenak ematen dizkieten edozein proiektu edo jardunean hizkuntzairizpideak ezarriz. Bestalde, gizarteko sektore batean soilik eragiten badugu (gazteak, emakumeak, langileak...) prozesua desorekatu egiten da eta eraginkortasuna galtzen du. Adibidez, belaunaldi berriei begirako politika soilak nekez lortuko du normalizazioa, alor sozioekonomikoa ahazten duenak ere ez du lortuko. Norbanakoak eta espazioak euskalduntzeari begirakoa da ere hizkuntza politika eraginkorra. Autoelikatzen diren bi bide dira, ezagutzeak erabiltzeko aukera irekitzen du eta erabiltzeak ezagutzeko gogoa pizten du, hau da, ezagutza eta erabilera elkarrekin doazen bi ardatza dira, EEPk berak lehentasunezkotzat jo dituen ardatzak hain zuzen ere. Ondorioz, alor sozio-ekonomikoa euskaldundu ahal izateko, eta noski, hizkuntza-eskubideak bermatzeko, atal guzietan hizkuntza-irizpideak ezarri behar dira, diru laguntzak ematerakoan (enpresa berriak, industrialdeak, informatika, webguneak, ...), enpresa berriak sortzen laguntzerakoan, berrikuntza-prozesuak laguntzen dituztelarik, etab. Finean, hizkuntza-eskubideez ari gara hemen. Euskaraz bizi nahi dugun herritarron hizkuntzaeskubideen bermatzeaz eta urraketa kasuak gertatu aurretik, plantan ezarri beharreko neurriak oso agerikoak eta gutxien-gutxienekoak dira.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Proiektua: • Eremua. 24.146 metro koadro. • Saltegien eremua. 37.747 metro koadroko salmenta eremua.

•Lanpostuak. 1.100 zuzenean, horietarik 300 IKEA saltegian berean. Bertze 100 lanpostu zeharka. • Bisitari kopurua. Urtean zortzi milioi bisitari.

• Carrefour saltegia. 5.000 metro koadro.

• Eragin eremua. Milioi bat biztanle hartzen ditu eremuak.

• Hamabi saltegi ertain. 12.757 metro koadro.

• Herrientzako onura fiskala. Bi milioi euro.

• Laurogei saltegi. 14.990 metro koadro. • Aparkalekuak. 2.982 aparkaleku, 2.280 lurpean eta 770 agerian.

6


Euskaraz bizi nahi dut pentsamendurantz Hizkuntza-politika eraldatzaileak, behar ditu euskarak. Tamalez, nahi baino gutxiagotan ezartzen da halakorik euskarari dagokionean. Inplementatu direnak herritarrek adierazitako herri gogoak bultzatuta izan da. Aitak maiz kontatzen digu gaztetan Etxarri-Aranatzera larunbatero afaltzera joaten zirenekoa. Itzako bailaratik abiatzen ziren kotxea hartuta. Etxarrin ederki asko afaldu eta are ederkiago edan, txuletoia ongi pasatzeko ardo beltza omen onena. Lau sos, hura pagatzeko arazorik ez. Ondotik, aitak dioen bezala â&#x20AC;&#x153;pixka bat girotutaâ&#x20AC;?, kotxea hartu eta Mailoetako dantzalekura, Lekunberri inguruan. Neskei dantzan egiten eskatzeko ausardia nolabait indartzeko, bada, pare bat kubata lagun artean eta ondotik gustuko zenuenarengana. Eta zortea izanez gero, bada, harekin beste pare bat pote. Gauak dezente â&#x20AC;&#x153;girotutaâ&#x20AC;?, mozkortuta alegia, amaitzen omen zituzten eta etxera buelta kotxez, normaltasun osoz. Dezente aldatu dira garaiak gero! Ez soilik krisiagatik, egungo gazteak nekez ibili baitaitezke txuletoiak eta kubatak astebururo hartzen. Bistakoa da egun inor gutxiri pasatzen zaiola burutik kotxea mozkortuta hartzea. Ez hori bakarrik, halako jarrera sozialki gaitzetsita dago eta guk geuk halakorik ez egiteaz gain, ondokoak egin egiten duenean, interpelatu egiten dugu. Dezente aldatu dira garaiak. Aldaketa hori, ordea, ez da ausazkoa izan. Gizartean errotua zegoen portaera aldatzeko politika konkretu bat da indarrean jarri dena. Politika hori gauzatzeko, makinaria martxan jarri da: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

legez ezarri da alkohol tasa jakin batekin gidatuz gero ondorio ekonomiko eta penalak daudela. Alegia, disuasio-neurriak. Bestalde, kontzientziazio-kanpainak ere abian jarri dira, jarrera horiek dituztenen gaitzespen soziala bultzatuz. Alegia, gizartearen pentsamenduan aldaketa bultzatu da eta pentsamendu berri horren baitan funtzionatzen du gizarteak egun. Halako hizkuntza-politikak, hizkuntza-politika eraldatzaileak, behar ditu euskarak. Tamalez, nahi baino gutxiagotan ezartzen

da halakorik euskarari dagokionean. Inplementatu direnak her ritar rek adierazitako herri gogoak bultzatuta izan da. Hortaz, euskararen mugimenduak joko-zelai serioa du euskararen aldeko jarrerak gizartean aktibatzen, hizkuntzapolitika egokiak indarrean jarriko badira. Euskararen normalizazioari bultzada garrantzitsua emateko gizartean zer pentsamendu nagusitzea nahi dugun argi i z a n b e h a r d u g u . U r t e t a n ze h a r euskararen aldeko giroa sustatu izan da modu eta iturri ezberdinetatik. 1998an 7


modu bateratu batean Euskalgintzak gizartean euskararen aldeko atxikimendu zabala egon zedin lanean jarri zuen herri mugimenduaren makinaria. “Bai euskarari” hedatu eta gizartean modu esanguratsuan inplementatzea lortu zuen, arrakastaz, horretarako pentsamendu hori elikatzen zuten hainbat neurri abiatuz: girotze sozial zabala artikulatzea (bost futbol-

“euskararen mugimenduak joko-zelai serioa du euskararen aldeko jarrerak gizartean aktibatzen, hizkuntzapolitika egokiak indarrean jarriko badira”

da, egun daukagun errealitatea aintzat hartzen badugu nahi hori gauzatzeko dauden trabak agerikoak direlako. Aldekotasuna adieraztetik harago ekintza konkretuak eskatzen ditu, eta nork bereak egin behar ditu. Hori dela eta, aldarria indibidualetik abiatzeak berebiziko garrantzia du. Izan ere, nahia

“Pentsamendu horrek norbanakoak eta espazioak (enpresa, erakunde, administrazioa…) modu saihestu ezin batean koherentziaz jokatzera daramatza”

zeurea propio izanik inplikatzen zaitu, zuzen eragiten dizu. Maila pertsonalean nahiaren prozesu hori egin ezean, nekez eramango dira aurrera exijentzia handiko ekintzak. Aldi berean, euskaraz bizi zaitezen neurriak hartzen ez dituen hori ere modu zuzenago batean erretratatzen du, hari ere eraginez eta diskurtsoa zailduz. Euskaraz bizi nahi dut! Maite Inda (Kontseiluko kidea)

zelai babes horren baitan betetzea) eta ondotik bultzada sozial hori baliatuz konpromiso zehatzen galdegitea eragile sozial, sindikal eta politikoei, esate baterako. Halere euskararen normalizazioprozesuak atxikimendua ez du aski, jauzia eman behar du, euskararen alde egotetik euskaraz egin egitera pasa behar du ezinbestean. Horrexegatik egungo gizartean pausu hori emateko zer pentsamendu nagusitzea beharrezkoa den birdefinitu beharra zegoen: “euskaraz bizi nahi dut”. Pentsamendu horren baitan gizarteak bere jokabideak artikulatuz gero, normalizazioari emango zaion bultzada nabarmena izango da. Pentsamendu horrek norbanakoak eta espazioak (enpresa, erakunde, administrazioa…) modu saihestu ezin batean koherentziaz jokatzera daramatza. Modu zuzenean inplikarazten du. Interpelatzen duen horren gain dago ardura eta ez du beste inor behartzen. Inork euskaraz bizi nahi badu, ondokoari ere eragiten dio, euskaraz bizi ahal izateko parean duenak euskara ezagutzea ezinbestekoa baita. Nahiaren baitan ardazten da pentsamendua, beraz, parekoak hori ukatzen badu bazterkeria nabaria azaleratzen du. Exijentzia handiko pentsamendua

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

8


2011 Azaroa-Abendua