Page 1

Ahoz aho 2014ko maiatza

Batzar Informatiboak eta Batzar Nagusia

Udaberriko oporrak ihes egin digute eta dagoeneko urteroko hitzorduak ditugu ate joka. Laster batean izango ditugu Batzar Informatiboak eta goiko irudiak dioen bezala “Bi euskaldunetik bat erdarazko batzar informatiboetara joan ohi daâ€?. Beldurrak, ohiturak ‌ arrazoi ezberdinak egon daitezke gaztelerazko batzarretara joateko, baina gaurkoan, berriz ere tarte hau aprobetxatu nahi dugu euskarazkoetara joateko gonbidapena egiteko. Ea goiko estatistika denon artean aldatzen dugun! Honekin batera, gogorarazi nahi dizuegu, Batzar Nagusian beti bezala aldi bereko itzulpen zerbitzua egongo dela eta zuen interbentzioak euskaraz egitera animatu nahi zaituztegu.


Eta gurean, nork esaten du orain balbulen inguruko eztabaida teknikorik ezin dela euskaraz egin? Orain gutxi formazio oso teknikoa euskaraz jaso dute Sukalde eta Built In negozioetako ingeniariek. 14 ordutako formazio saioa, bi negozioetako ingeniaritzetako 16 kidek jaso dutena. Gainera, euskara mailari dagokionean talde heterogeneoa: batzuk ikasketa guztiak gazteleraz jaso dituztenak, besteak dena euskaraz jaso dutenak‌ Mondragon Unibertsitateak eskainitako saio hauetan euskara ulerterraza erabili dutela diote parte hartutako batzuk. Tarteka termino “bitxirenâ€? bat agertu arren, euskara ez da gaia ulertzeko zailtasuna izan.

Duela urte batzuk Fisika edota Kimika euskaraz ikastea-irakastea ezinezkoa zela ziotenek, egun hori esateak zentzurik ez daukala ikusi duten bezala, gurean ere, formazio teknikoak, eta oso teknikoak euskaraz ematea ere posible dela ikusteko aukera izango dute. Kasualitatez izan dena, kausalitatez izatea lortu behar dugu. Barne formazio teknikoenak ere euskaraz jasotzeko aukera sortu behar dugu. Urteko formazio plana antolatzerakoan kontuan esplizitatu dezagun formazioa euskaraz jasotzeko nahia. Izan ere, bistan den bezala, ez dago ezinezkorik!


Horixe izan zen urtarrileko hausnarketa saioko ondorioetako bat. Eta horrela irudikatzeko 2014an urrats politak ematen jarraitzen dugu. Negozioko zuzendariekin, ingeniaritza buruekin, fabrikazio arduradunekin ‌ ekipoetako helburuen artean, euskararen aukera eta erabilera igotzeko helburuak lantzen hasiak zarete. Lankide bileretako erabilera, formazio saioak euskaraz jasotzeko aukera, dokumentazioan hobetzeko ditugun aukerak aprobetxatzea‌ urrats asko eman ditugu, eta bidean AURRERA GOAZ!!! Euskara, Copreciren izaeraren parte den heinean, gainontzeko helburuekin batera lantzea da naturalena, eta bide horretan, 2014a urte garrantzitsua izaten ari da. Hala ere, eta ekipoetako helburuez gain, norbanako bakoitzak ere badu bere egitekoa, eta egunerokoan, euskaraz egiteko ditugun aukera guztiak aprobetxatzea da horretarako modurik errazena!


LEHENEGO SAIOA: URTE BERRI, ASMO BERRI Dagoeneko urte berriari ongi etorria eman genionetik 4 hilabete pasa diren arren, izenburu hori duen "Tribuaren berbak" saioa ikusi genuen lehenengo Bazkari tertulian. 6 pertsona batu ginen eta gustura jardun genuen euskara gehiago erabiltzeko eta euskaraz gehiago gozatzeko ditugun asmo berrien inguruan. Saioan, urte berrirako zein asmo dituzten azaldu ziguten Euskal Herriko zenbait lagunek, eta guk ere horren inguruan jardun genuen: euskaraz irakurri zerbitzua ematen dutenei euskarazko zerbitzua ematea eskatu euskarazko kultura "kontsumitu" ... eta, zein da zure asmo berria?

HURRENGO SAIOA MAIATZAK 15 12:30—14:00 Kontseilu Sozialeko gelan

GOGORATU BAKOITZAK BERE BAZKARIA EKARRI BEHAR DUELA!!!

Ahoz aho_2014_ 05  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you