Page 1

Ahoz aho 2013ko abendua

Zorionak, Copreci! 50 urte. Zenbaki borobila. Ospatzeko modukoa. Eta horrela egin genuen, pasa den azaroaren 16an. Eguna hasteko, datozen urteetarako ibilbide orria, plan estrategikoa onartu genuen eta ondoren, ospakizunetarako tartea hartu genuen. Copreciren sortzaileak omentzen hasi eta gure ibilbidean zehar hain garrantzitsuak izan diren momentuak gogoratuz. Berriro ikusi nahi izanez gero, hementxe daukazue batzarrean ikusi ahal izan genuen bideoa: http://goo.gl/4VG0PO


Euskararekin Zenbat urte daramatzazu Coprecin lanean? 42 urte eta erdi. 18 urte betetzeko nituela hasi nintzen, San Pedro bigarrenean. Bezperan, Eskoriatzan, neskatilekin dantzan ibili nintzen eta hankak zapaldu ere egin nizkien! Baina hurrengo egunean, ilusio handiz, Coprecin hasi nintzen lanean. Beti egin duzu lan mantenimenduan? Ez, Copreciko txoko asko ezagutu ditut. Hasi, Termoparien montajean hasi nintzen, Gas Termostatoa, Kontrol finala, laborategia‌ 3 urtez viler makinan ibili nintzen, Alemaniatik ekarritako makina garrantzitsu batean, egunean 90.000 -100.000 pieza egin behar izaten genituen. Eta azken 28 urtean mantenimenduan, gustura. Copreciko sekretu denak ezagutuko dituzu, ala? Gehienak bai! Esan bezala, Copreciko txoko askotan egon naiz eta horrek esperientzia handia eman dit. Lanpostu asko, 16 urtez Kontseilu Sozialeko kide‌ Esperientziak asko balio du. Anekdota bereziren bat? Pentsatu egin beharko nuke eh! Baina bai, gogoratzen dut bat. Azken 20 urteetan kalefakzioaren ardura nirea izan da. Negu partean, egon dira momentu batzuk harrerako zaintzaileak deitu didana goizeko 2:30etan kalefakzioak huts egin duela esanez. Orduan ni, ohetik jaiki eta pijamaren gainetik bata potoloa eta txamarra potoloa jantzita etorri izan naiz ordu txiki horietan Coprecira. Baina ez ninduen molestatzen, argi neukan nire lana zela eta gustura etortzen nintzen. Gustura ibili zara Euskara Batzordean? Bai, oso. Hasieran oso jende potentea ikusten nuen, plantako arduraduna, pertsonalekoa‌ eta apur bat txiki sentitzen nintzen beraien ondoan. Baina denbora pasa ahala oso gustura. Oso jende jatorra dago bertan, beti laguntzeko prest dagoena eta lan handia egiten duena.

Es

ask k i r ker


n maiteminduta nago

eru P , ko

Momentu bereziren bat baduzu gogoan? Inongo dudarik gabe, Korrikako testigua eramatea. Momentu hori oso garrantzitsua izan zen nire bizitzan. Nola animatuko zenuke jendea euskara gehiago erabiltzera? Euskaldunok eutsi beharra daukagu. Euskara izatea gure lehenengo hitza, baita bigarrena ere. Ulertzen ez duen momentua iritsi artea euskaraz aritzea, eta pareko pertsona izango da euskara ulertzen ez duela esango diguna. Ta, oin ze asmo dituzu? Lasai egotea eta disfrutatzea. Goizean goiz jaiki eta egunero Urkulu inguruan 2 orduko pasioa egitea. Gero etxera joan, gustatzen zaizkidan gauzak egitea: irakurri, musika entzun, erosketak egin, bazkaria prestatu, emaztearekin pasioan egin‌ Denerako prest nago baina lehenengo lasai -lasai bizi eta osasuna zaindu.

!!!

Bukatzeko, badakigu Olentzeroren oso laguna zarela. Ze ekarriko dio Copreciri? Ta euskarari? Ederra izango litzake Copreciri beste 50 urtetarako lana ekartzea eta gutxienez egun dituen lanpostuak mantentzea. Herriko eta bailarako seme-alaben etorkizuna bermatzea. Euskarari berriz, indarra eta osasuna. Coprecin bertan urte onak bizi izan ditugu eta garrantzitsua da bide horretan ez gehiegi relajatzea. Beste zerbait esateko gogorik, Peru? Ederra izan da nire azken urtea Copreciren 50. urteurrena izatea. Gauza asko egiteko jo dute nigana eta nik uste dut nire ekarpena ere polita izan dela. Urte inportantea eta benetan polita izan da.


Egun bat, hamaika ekimen! Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da abenduaren 3an. Horren harira, AED, Jardun eta Loramendi elkarteek eta Arrasateko euskalgintzakoek aldarrikatu dute egun hori euskaltzaleendako "bizitzeko, aldarrikatzeko, plazaratzeko eta ospatzeko eguna" izango dela. Eta dei egin diete herritarrei urte osoa euskararen egun bihurtzeko eta aldarrikatzeko. Beste dei bat ere egin dute: hilaren 29an Goiena paperaren bitartez etxeetan banatuko diren 'Euskarak 365 egun' leloa izango duten kartelak ikusteko moduko tokietan itsasteko.

http://goiena.net/albisteak/euskarak-365-egun/

Urteak egun bat du euskara ospatzeko, egun guztiak euskaraz gozatzeko Euskara, twitterren dauden 35 hizkuntzetako bat da. #mundiala kanpainarekin, euskararen erabilpena sarean bultzatu nahi da, eta, bide batez, munduan dabiltzan ia 1.000.000 euskaldunak identifikatu nondik nora dabiltzan, eta nola dauden konektatuta ikusi. Informazio gehiago: www.mundiala.net


Ahoz aho 12  

Abenduko Ahoz Aho

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you