Page 1

1

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

2

IKASLEAREN GIDALIBURUA INFORMAZIO- ETA KOMUNIKAZIO-TEKNOLOGIAK HEZKUNTZAN

3

LH 6 ECTS 2011 - 2012 IKASTURTEA 4


AURKIBIDEA

1. Tutore taldea 2. Sarrera 3. Materian landuko diren konpetentziak 4. Materiaren ardatz metodologikoak 5. Materiaren ebaluazio-sistema: alderdiak, proportzioak eta tresnak 6. Materiaren antolaketa orokorra a. Egutegia b. Presentzialitatea – Ez presentzialitatea 7. Bibliografia


1. Tutore taldea Maite Goñi mgoni@modragon.edu 943 71 41 88 (5197) – N3.11 Luis Brazo lbrazo@mondragon.edu 943 71 41 88 (5218) - N2.3 Iñigo Arriaran iarriaran@mondragon.edu 943 71 41 88 (5110) – D2.3 Beñat Doxandabaratz bdoxandabaratz@mondragon.edu 943 71 41 88 (5176) – N2.2

Tutorea Maite Luis Iñigo Beñat

Taldea T1 T2 T3 T4

Gela N 3.3 N 3.1 N 2.4 N 2.5

Infogela

2. Sarrera Materia honetan zehaztuko dira eskolan teknologia erabiltzeko irizpideak. Helburu nagusia da ikaslea gai izatea informazio eta komunikaziorako teknologiari erabilera aproposa emateko. Azken batean, ikasgai honekin nahi da gaur egungo gizartearekin koherentea den hezkuntza identifikatzea eta abian jartzeko zenbait arrasto ematea. Ikasgai honen bitartez ikaslea prest egongo da informazio eta komunikazio teknologien eraginaz hausnartzeko. Ikasleak, gainera, teknologia horiek hezkuntzapraktikan sartzeko konpetentzia izango du, era horretan irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua aberastuz, eta informazio eta komunikazio teknologien hastapen-esperientziak sustatuz.

Edukien laburpena  Informazio eta komunikazio teknologien ezaugarriak, eta gizartean eta, bereziki, hezkuntzan duten eragina. Ondorengo kontzeptuak landuko dira: Web 2.0, PLE (Personal Learning Environment), irakasle zein ikaslearen gaitasun digitala, irakaslearen garapen pertsonala.  Hezkuntza-material digitalak 6tik 12 urtera bitarteko haurrentzat: praktika onak.  Hezkuntzan baliagarri diren Web 2.0 tresnen ezagutza.  IKTak erabiltzen dituzten irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen diseinua, garapena eta ebaluazioa.


3. Materian landuko diren konpetentziak Ikasleak materia honen bidez ondorengo konpetentziak eskuratu beharko ditu: Konpetentzia orokorrak: o Erabakiak hartu. o Lanaren ikuspegi orokorra izan. o Komunikazio eraginkorra lortu. Konpetentzia espezifikoak: Jakin: o Informazio eta komunikazio teknologiek (ikus-entzunezko hizkuntzak eta pantailak barne) gizartean eta hezkuntzan duten eragina ezagutu eta hartaz gogoeta egin. o Zientziak, gizarteak eta garapen teknologikoak elkarren artean duten eragina ezagutu. o Informazio eta komunikazio teknologiak eta haiek hezkuntza-praktikarako, garapen pertsonalerako eta gizartearen integrazioa eta kohesioa lortzeko duten ahalmena ezagutu. o Ikasgelako interakziorako eta komunikaziorako prozesuak eta bitarteko teknologikoak ezagutu. o Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua ahalbidetu eta aberastu ez ezik lehen hezkuntzan IKTak ere barne hartzen dituzten esperientzia berritzaileak ezagutu, diseinatu, aplikatu eta ebaluatu. Egiten jakin: o Familiako eta eskolako hezkuntzan eragina duten egungo gizarte-gertaerarik nabarmenenak modu kritikoan aztertu eta beretu: Teknologiaren gizarte-eragina eta hezkuntza-eragina ezagutu. o Ikaskuntzaren, hiritar-hezkuntzaren eta kultur aberastasunaren alde egiten duten web 2.0 materialak eta informazioa selektiboki bereizi. o Bizitzan zehar irakaskuntza-funtzioaren jardunak aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar duela onartu. o Esperientzia adierazgarriak sustatu informazio eta komunikazio teknologiak erabiliz. o Gauzak egokitasunez eta zuzentasunez komunikatzen eta informatzen jakin, horretarako dauden euskarri desberdinak erabiliz. o Teknologia erabili bai komunitatea osoa integratzeko bai arrakala digitala saihesteko.

4. Materiaren ardatz metodologikoak Metodologia aktiboak erabiliko dira, hala nola ikasleari protagonismoa eta erantzukizuna emango dioten proiektu (Praktiketako eskolaren ebaluazioa, Web 2.0 aplikazio baten eskola prestatu, eta IKTak txertatzen dituen praktiketako unitate didaktiko baten birplanteamendua) eta kasuetan (praktika onak eta PLEa) oinarritutako ikaskuntza. Metodologia horien bitartez, ikasleak banakako eta taldekako jarduerak egin beharko ditu (modu presentzialean zein birtualean).


5. Materiako ebaluazio-sistema: alderdiak, proportzioak eta tresnak Ebaluaziorako kontuan hartuko dira: Ikasleak klase teorikoetara, praktiketara eta mintegietara joatea eta parte hartze aktiboa izatea. Materia gainditzeko derrigorrezko asistentzia minimoa dago (%80). Era askotako praktikak egitea. Ikasgaiaren edukien inguruan aurkeztutako eta akademikoki zuzendutako lanak. Bakarkako zein taldekako lanen kalitatea (edukiak zainduz eta hizkuntzaren egokitasuna eta zuzentasuna bermatuz). Azken nota: Asistentzia, partaidetza, jarrera‌ %15 Ekoizpen nagusiak Praktika onak (taldeka): %10 Web 2.0 tresnaren eskola (taldeka): %20 PLEaren inguruko hausnarketa (bakarka) %10 IKTak txertatutako unitate didaktikoaren birplanteamendua (bakarka): %35 Ikus-entzunezko ekoizpena (bakarka): %10

6. Materiaren antolaketa orokorra a. Egutegia Materia honen iraupena 13 astekoa izango da: 7, irailetik urrira; eta 6, urtarriletik otsailera. Asteroko egitaraua Mudlen izango duzue.

b. Presentzialitatea eta ez presentzialitatea ECTS 1 25/30 ordu dira. 6 ECTS, 125/150 ordu. Gure kasuan saio presentzialak 50/60 ordu (%40) eta ez-presentzialak 80/100 ordu (%60). Jarduera presentzialak :  Eskola magistralak/ Hitzaldiak??.  Mintegiak.  Tailerrak.  Eskola praktikoak.  Tutoretzak  Kanpo-erakundeekiko harremana??  Taldean zuzendutako ikasketa eta lana. Jarduera ez-presentzialak  Banakako ikasketa eta lan autonomoa.  Ikasketa eta lan autonomoa, taldeka.


7. Bibliografia

Adell, J. (2004). Internet en el aula. Edutec, 17. Kontsulta egina 2008ko irailaren 22an: http://www.uib.es/depart/gte/edutec-e/revelec17/adell_16a.htm Cabero, J. (2007). Nuevas tecnologías aplicadas a la educación. Mc Graw Hill: Madrid. Cabero, J. (2007). Tecnología educativa. Mc Graw Hill: Madrid. Coll, C. eta Monereo, C. (2008). Psicología de la educación virtual. Morata: Madrid. Educastur. (datarik gabe). Blogs y educación. Introducción al uso didáctico de las bitácoras. Kontsulta egina 2008ko irailaren 22an ondokoan: http://web.educastur.princast.es/proyectos/cuate/eblog/blogs_y_educacion.pdf Lankshear, C. eta Knobel, M. (2008). Nuevos alfabetismos. Su práctica cotidiana y el aprendizaje en el aula. Morata Madrid. MEC. (2006). Blogs y wikis en tareas educativas. Herramientas on line para la construcción social del conocimiento. Kontsult egina 2008ko irailaren 22an ondokoan: http://observatorio.cnice.mec.es/modules.php?op=modload&nae=News&file=ar ticle&sid=378 Pérez, M. I. (2006). Diseño de Webquests para la enseñanza - aprendizaje del inglés como lengua extranjera [Recurso electrónico]: aplicaciones en la adquisición de vocabulario y la destreza lectora. Universidad de Granada: Granada. Quadern digitals. (2004). Monógrafico sobre webquest. Kontsulta egina 2008ko irailaren 22an ondokoan: http://www.quadernsdigitals.net/index.php?accionMenu=hemeroteca.VisualizaN umeroRe vistaIU.visualiza&numeroRevista_id=527 Rosario, J. (2006). Los Weblogs: Herramienta para la Educación y Motivación de la Lectura en los Centros Educativos. Kontsulta egina 2008ko irailaren 22an ondokoan: http://www.cibersociedad.net/congres2006/gts/comunicacio.php?llengua=es&i d=212 Valero, A. (2007). La experiencia del blog de aula. Kontsulta egina 2008ko irailaren 22an ondokoan: http://observatorio.cnice.mec.es/modules.php?op=modload&name=News&file= article&sid=451

Guía del alumno  

Guía del alumno. Curso formación profesores online.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you