Page 1

POCOYO Heziketarako edukien azterketa eta analisia Sudurretako black


Bigarren behaketa, Pocoyo-ren inguruan egin dugu. Hau, Pocoyo izena duen haur baten inguruan doa, 3 urteko umea hain zuzen ere. Bere mundua, 3D-ko eszenatoki zuri bat da. Bertan, mundua deskubritzen doa, inguruarekin elkar eraginez, kontzeptuak, hiztegia etab. ikasten doan heinean, bere lagunen laguntzaz, animaliak direnak: Pato (ahatea), Elly (elefantea), Pajaroto (txoria) eta bere maskota Loula (txakurra). Programa, David Cantolla, Colman López, Luis Gallego eta Guillermo García Carsik sortua da, Espainian, 2005.urtean. Esan beharra dago sari anitz irabazi dituela. Clan eta Boomerang telebista kateetan ikusi daiteke. Hau bera, 1-4 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago, kapitulu bakoitza 7 minutu irauten duelarik. Hortaz haur generoa duen programa da hau. Kulturaren alorrari hasiera emateko, aipatu behar da sozializazioa uneoro agertzen dela, bere lagunekin jolasean, deskubrimenduetan, dantzan etab. dagoenean. Hortaz berdinen arteko taldearen inguruan egon daitezkeen behar izanak, asetuak daudela baiezta dezakegu. Besteekin harremanetan bizitzen ikasten du bere egunerokotasunean ager daitezkeen arazoei aurrera egiten laguntzen dioten bitartean. Baina, aipatzekoa da, bere lagun taldeko kide guztiak animaliak direla, nahiz eta gizakion atribuzioak dituzten. Baina, ezin dugu berdina esan familiaren inguruan. Egia da, Pocoyori, inongo familia ageri ez zaiola. Bera bakarrik ibiltzen da beti, inongo helduen eredurik gabe. Bakarrik, narratzailea, “voz en off” agertzen delarik, helduaren irudi bakarra izan daiteke, baina egia da soilik ahotza entzuten zaiola. Hots, berarekin elkarrekintzan ibiltzen da, baina aurrerago aipatu moduan, Pocoyo normalean bere kabuz ibiltzen da, animali lagunekin. Transmititzen dituen baloreei dagokienez, poztasuna, bizitasuna, laguntasuna, natura eta animaliekiko errespetua eta beste batzuen artean batez ere nabarmentzeko den bat: jakin-mina, transmititzen du. Uneoro gauzak deskubritzen dabil, ingurua batez ere. Balore positiboen transmisioari dagokionez, ikusitako adibide argi bat kontatuko dugu: kapitulu batean Pocoyok gauza bat txarto egiten du, lagunak izorratzen baititu, baina besteei barkamena eskatzen die eta horren ostean, denak batera poz-pozik jolasten dira. Aipatzeko modukoa da, telekomunikazioekin harremanetan ibiltzen dela (ordenagailuak, argazki kamerak …) eta zalantzan jartzen dugu, adin horretako haurrek horrelakoekin ibiltzea egokia ote den. Hala ere, egia da, egunero bizitzan agertzen diren elementuak direla eta haurrak hauek ezagutzea gaizki ez dagoela, baina betiere neurri batekin. Genero tratamenduari dagokionez, beste programa askotan ez bezala, aipatzeko moduko askorik topatu ez dugula aitortzen dugu. Izan daiteke asko lantzen ez dutelako. Hala ere, egia da, narratzaileak gizon ahotza duela, eta Pocoyo, umea izanda, urdinez jantzita doala. Animaliei dagokionez, ahatea eta txoria serioenak direnak, gizonak dira; elefantea ordea, emakumea, alaia eta


balleta dantzatzen gustatzen zaiona. Hots, rol estereotipatuak daudela antzeman daiteke, baina ez dira oso nabariak, ahateari dagokionez, adibide argi bat daukagu: gauzak ia beti gaizki ateratzen zaizkiola ikusi dugu. Horra hor, gizonaren nolakotasunak goraipatzen ez dituztenaren seinale bat. Beraz, genero tratamenduari amaiera emateko, rolak apur bat estereotipatuak direla egia da, baina hizkuntzari dagokionez, ez dago inolako hutsegiterik. Bestetik koloreak ere nahiko estereotipatuak daude, baina pertsonaien ekintzak, zereginak, ekiteko moduak etab. ez. Hezkidetza lantzen dute, animali guztiak, batera jolasten daudelako, inolako diskriminaziorik gabe. Hizkuntzari so eginez, hiztegi aberatsa, egokia, argia eta adinari egokitua erabiltzen dutela argi dago. Ikusleak diren haurrei ikasteko abagunea emanez. Gehien bat, narratzaileak hitz egiten du. Pocoyok ez daki ondo hitz egiten, eta 3 urteko haur baten moduan, hitz batzuk ahoskatzen ditu. Horrek, etxean programa ikusten dauden haurrei, berarekin identifikatzeko aukera ematen die, motibazioa areagotuz. Gainera, narratzaileak galderaren bat egiten duenean, beste hainbat umeen ahotsak (hauek ere “voz en off”) agertzen dira. Hortaz, hizkeraren aldetik, oso garbia dela esan daiteke, erraz ulertzeko modukoa. Baina gorputz adierazpenari erreferentzia eginez, honako hau ere oso aberatsa dela antzeman dugu. Aipatu moduan, Pocoyok ondo hitz egiten jakiten ez duenez, gorputz keinuen bidez gauza asko transmititzen ditu, eta oso ondo ulertzen zaiola egia da. Eta ez bakarrik aurpegiko keinuei esker, baizik eta gorputz jarreraren bidez transmititzen dituen mezu orori esker. Kapituluak, erdaraz daude, baina badaude episodio batzuk “Mundo Pocoyo (incluye let`s go Pocoyo)” kapituluaren barruko atalen bat ingelesez dagoela. Horrela haurrek bi hizkuntzak ikasten joan daitezen. Beraz, haurren jokabidean izan dezaketen ondorioak badaudela ondoriozta dezakegu. Interakzioa ematen den neurrian, ikusleek imitatu egiten dute. Baina batez ere, jarrera hezigarriak irakasten dituenez (adeitasuna, errespetua, elkarlana, jakin-mina, bizimodu osasuntsua, ohitura egokiak…), egokia dela pentsatzen dugu. Adibidez, kapitulu batean barazkiak jan behar direla erakusten dute. Baita hizkuntzaren aldetik ere, haurrak gutxika hiztegia eta hizkuntza bereganatzen joan dezaketelako. Sexu eta biolentzia edukirik ez daudela argi dago. Inondik ageri ez direla irmoki baieztatu dezakegun moduan. Hots, hezigarria den programa hau, hizkuntza eta transmititzen dituen baloreen aldetik oso aberatsa izan daitekeela ondoriozta dezakegu. Haurrak motibatu eta parte hartzera bultzatzen dituenez, hauek, ondo pasatzen duten bitartean, modu aktiboan parte hartuz, ikasten dute.


Ikusitako kapituluen link-ak: http://www.youtube.com/watch?v=jOYcB96dp7A http://www.youtube.com/watch?v=QwUCQxXkwsc http://www.youtube.com/watch?v=iGdneuuT9qY&list=PLAA313AE8E0A638B7

Pocoyo  
Advertisement