Issuu on Google+

HEZKUNTZA ETA TEKNOLOGIA BERRIEI BURUZKO ALDIZKARIA

1

IKT eta hezkuntza

Web 2.0 … eta are gehiago!


AURKIBIDEA

•IKT eta hezkuntza:.............................................................3. orrialdea •Irakasleriaren formazioa-konpetentziak……………………..4.orrialdea •IKT eta hezkuntza behar bereziak:............................... 6.orrialdea •Web 2.0.............................................................................. 10. orrialdea •Eskola 2.0............................................................................12. orrialdea •Ikasys..................................................................................15. orrialdea •IKT teknikariari elkarrizketa........................................17. orrialdea •Bibliografia.........................................................................19. orrialdea

2


IKT ETA HEZKUNTZA

“Etengabeko aldaketak, etengabeko berrikuntzak, etengabeko ikaskuntza”

Adibidez, etxean telebistarik ba al duzu? Patrikan mugikorrik? Irratirik entzuten duzu? Ordenagailurik erabiltzen al duzu? Galdera hauetakoren bati Gu bizi garen gizartea etengabe baiezko erantzuna eman badiozu, aldatzen ari da. Iraganean ez zen inoiz IKT tresnaren bat erabili hala gertatzen, baina orain asko duzun seinale da. azkartu da gizartearen aldaketaerritmoa, eta, hori dela eta, orain desberdintasunak ez dira IKT-ak, informaziorako eta sumatzen belaunaldi batetik komunikaziorako teknologia dira bestera dagoen tartean, eta helburu nagusi batzuk ditu: hamarkada batetik bestera  Ikastetxeen heldutasun dagoen tartean baizik. teknologikoaren eredua martxan jartzea.

3

Teknologia berriek lana automatizatu dute, informazio asko, gehiegi ez esatearren, eskuragarri jarri digute, informazioa ekoizteko, gordetzeko eta kontsumitzeko aukera berriak eskaini dizkigute, “mundu birtual“ batean sartzeko aukera eman digute... Teknologia berria hitza entzunda denok dakigu zertaz ari garen, baina IKT hitza entzuten dugunean, ba al dakizu zer den? Hitzak ezer esaten ez badizu ere seguru gaude horietako asko erabiltzen dituzula zure eguneroko bizitzan.

Hezkuntzan partehartzen duten eragileek bitarteko digitalak guztiz aprobetxatzea. 

Ikastetxeei, IKT ziurtagiria lortzeko aukera ematea. 

Hezkuntza komunitatean dagoen zulo edo hutsune digitala txikiagotzea. 

Hezkuntza-eduki digitalak sustatuz, komunitatearen eskura jartzea. 


IRAKASLEEN FORMAKUNTZA/KONPETENTZIAK

Irakaslearen formazioa, unibertsitatean hasi eta ez da inoiz bukatzen. Honekin zera esan nahi dugu, irakasle eskolara iristen garenean, eduki gehienak berriak dira guretzat eta inoiz jardun ez garen arlo baten inguruan egiten dugu lan, hezkuntzari dagokion arloan hain zuzen. Behin unibertsitatetik ateratzean, gure irakasle izateko formakuntza amaitu dela pentsatzen ateratzen gara, baina ez da horrela. Irakaslearen lana etengabeko formakuntzan ere oinarritzen da, hau da, etorkizunean etorriko diren berrikuntza guztiei aurre egiteko eduki berriak ikastea beharrezkoa da, garaiko ikasleei hezkuntza erantzunik egokiena eman ahal izateko. Curriculumean arreta jarriz gero, hainbat eta hainbat helburu topatuko ditugu irakaslearen eginbeharrei dagozkienak:

4

Estrategiak sortu, ariketa motibatzaileak, kolektiboak, esanguratsuak eta globalak barne hartuko dituztenak. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua erraztuko duten ariketak diseinatu edo egokitu. Edukien ulermena erraztu eta ikaskuntza autonomoa bultzatu.

Ikasleekin gelan ikertu eta jarraipen bat eman. Aipatutako helburuak, irakasleek bete beharko lituzketen helburuetariko batzuk dira. Euren esanahiari erreparatzen badiogu, berehala ohartuko gara, helburu horiek bete ahal izateko baliabide paregabeak direla IKTak. Hau da, IKT-ak paregabeak dira: ikasleak motibatzeko, irakaskuntzaikaskuntza prozesua errazteko ariketak diseinatzeko, edukien ulermena errazten dute baliabide ezberdinen bidez eta ikasleek ordenagailuen bidez primeran ikertu dezakete gero lan horri jarraipena emanez.


Orain, IKT-en gaia oso zabaldua dago eta gero eta garrantzia gehiago ematen zaio eskola guztietan, kontzertatuak izan edo publikoak izan. Adibidez, orain dela gutxi Eusko Jaurlaritzak euskara sustatzeko proiektuetara bideratutako diru-laguntzen berri eman dute komunikabideek eta IKT-en proiektua da diru hori jasotzen duten bost eremuetako bat. Guztira, 1,5 milioi euroko laguntza jasoko dute bi multzo nagusitan lan egiteko: lehen multzoa euskarazko atari edo webguneak eta interneterako eduki berriak laguntzeko, eta bestea, softwarea euskaratzeko edota euskarara lokalizatzeko egitasmoentzat. Horrekin nabarmen geratzen da beraz, IKT-en proiektuak aurreranzko bidean diharduela eta ahal bezain etekin gehien ateratzeko irakasleek formazio egoki bat jasotzea beharrezkoa dela.

5


IKT ETA HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK Oso paper garrantzitsua dute informazio eta komunikaziorako teknologiek, “IKT-ek” behar bereziak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzerako orduan. Baina paradoxikoa badirudi ere, teknologia berriak, pertsona guztien beharretara egokituak ez badaude, horiek gizartean beste behin ere baztertuak geratzeko arriskua dute. Hezkuntzan ere gauza bera gerta daiteke, IKT-ek aukera asko eskaini ditzakete behar bereziak dituzten ikasleei, baina testuinguruak edo teknologiak berak, behar horietara ongi egokitua egon beharko du.

6

Beraz, teknologien eta pertsonen artean sortzen diren barrera horiez, eta batez ere horien soluzioez hitz egitea garrantzitsua izango da, guztiok IKTei probetxua atera ahal izateko. Estatu Espainoleko azken datuen arabera, biztanleriaren %9an ikus

daiteke desgaitasuna. Eskola garaiko 6 eta 14 urte bitartean, 61.337 haurrek dute desgaitasunen bat, eta 15 eta 24 urte bitartean berriz, 110.285 pertsonek. Hala ere, beste adin tarte batzuk kontuan hartuz gero, zifra hauek ez dira oso ugariak, 65 urtetik gorakoen %58,74ak, 2.072.625 pertsonek zehazki, desgaitasunen bat baitute.

Urritasunak dituzten eta IKTak erabili nahi dituzten pertsona askok barrera moduko zailtasun askorekin egiten dute topo, honela sozialki baztertuak gelditzen direlarik. Beraz, laguntza teknikoak eta IKT hauek erabiltzeko baliabideak eskaintzeak, beraien bizitza errazteko eta integratuak izateko bide egokia izan daiteke. Hori horrela, bertatik sortu dira “guztiontzako diseinuak edo diseinu unibertsalak” bezalako ideiak, denon arteko berdintasuna lortzeko asmoarekin, eta bazterketa sozialak alde batera utzi nahian. “Guztiontzako diseinuak” testuinguruan egokitu ezin izanez gero, laguntza teknikoak agertuko dira, baina soilik diseinu horren gehigarri moduan eta kasu berezietarako.

Etengabe metodo, material eta


diseinu berriak ari dira agertzen eta horiek laguntza teknikoetan aldaketa eta hobekuntza handiak suposatu dute. Alor honetan zenbait zentruk lan handia egin dute, (CEAPAD) “Centro Estatal de Autonomía Personal y Ayudas Tecnicas-ek” esaterako, bere helburua desgaitasuna duten pertsonentzat laguntza teknikoak sustatzea baita. “Centro de Investigación, Desarrollo y Aplicación Tiflotécnica” (CIDAT) zentrua ere aipatzeko modukoa da, ONCEko afiliatuei beharrezkoak dituzten bitarte teknikoak eskaintzen baitizkie haien hezkuntza garapenerako.

sistema batekin. Soilik ikusmen urritasuna duten pertsonen kasuan, pantailako egokitzapen batzuk eginda, koloreena, kontrasteena, letren tamainarena… nahikoa izaten dute. Hala ere, bi kasuetan, web orriak egokitzea ezinbestekoa izango litzake, guztiok, internetera konektatzeko eskubide bera baitugu.

Barrerak eta horien soluzioak, urritasun motaren araberakoak izango dira: Entzumen urritasuna Ikusmen urritasuna Ikusmen urritasuna duen pertsonek, ordenagailua erabiltzerakoan, arazo batzuei aurre egin behar izaten die. Nahiz eta teklatua erabiltzerakoan arazorik ez izan, pantaila ikusi ahal ezin izate horrek arazoak ekartzen dizkiete. Internetera konektatzeko ere zailtasunak izaten dituzte, zoritxarrez gaur egun itsuei egokitutako web orri gutxi baitaude. Gaur egun, ikusmen urrituek, ordenagailuak erabiltzerakoan, “pantaila errebisatzaileen” laguntza izaten dute. Hauek, pantailan ageri dena interpretatzen dute, teklatuari itsatsiriko Braille lerroekin eta mikrofono moduko ahots bidezko

Pertsona gorrek irakurtzeko zein idazteko arazorik ez badute, ordenagailua eta internet bera ere problemarik gabe erabiltzeko aukera izango dute. Hala ere, Zeinu hizkuntza erabiltzen dutelako, edo, nahikoa formakuntza ez dutelako, entzumen urritasuna duten askok, irakurketa-idazketan arazoak izaten dituzte. Ordenagailuen erabilera eta interneterako sarrera errazteko, egitura eta hiztegi sinpleko nabigazio sistema jartzeko egokia litzateke. Europa mailan zenbait web orrialdek zeinu hizkuntzan jartzeko aukera badute ere, egokia litzateke “erraminta barrari” nahi izanez gero idatziak zeinu hizkuntzara aldatzeko aukera izateko ikono bat gehitzea.

7


Entzumen bidezko mezuak ere aukerazko deskribapen batekin lagunduz edo subtitulo bidez helaraztea izango litzateke egokiena. Urritasun motorea: Nahiz eta urritasunaren graduaren arabera zailtasunak ere aldatu, urritasun motorea duten pertsonek, gehienbat sarbide eta eskurapenetan izaten dituzte arazoak. Alde batetik, ordenagailuaren aurrean gurpildun aulkiarekin eroso egon dadin lortu behar da, eta ez da oso erraza izaten, aulkia egoki kolokatu behar baita. Bestetik, mugikortasun arazoak edo indar arazoak dituzten pertsonak ordenagailua beraien kabuz maneiatzeko sistema aurkitu behar izaten da. Interneterako sarrerari buruz, letra zein irudi txikiak agertzeak, saguarekin klikatu nahi dena apuntatzeko zailtasunak areagotzen ditu, eta leihoen bat bateko agerraldiek ere egoera gehiago zailtzea eragiten dute. Arazo hauei aurre egiteko, ordenagailua pertsonari egokitu daiteke, edo baita egoera hauetarako prestatuak dauden laguntza teknikoetara jo ere. Rafael Sanchez Montoya-ren “Ordenador y Discapacidad� liburuak, laguntza tekniko ezberdinak azaltzen ditu. Adimen urritasuna: Adimen urritasuna dutenen gaitasunak

pertsona batetik bestera oso ezberdinak badira ere, ordenagailuekin izaten dituzten zailtasun handienetarikoak softwarean izaten dituzte eta hardwarean berriz ez hainbeste. Nahiz eta sarbiderako ere agian zenbait arazo izan, ikusmenean edo saguaren erabileran zailtasunak dituztelako, orokorrean zailena egiten zaiena kontzeptu informatikoen gehiegizko abstrakzio edo ikonoren batean klikatuz gero ematen den kausa-ondorioaren arteko erlazioa ulertzea edo ordenagailua erabiltzeko jakin beharreko sekuentziak oroitzea izaten da. Interneterako sarbidean, web orrietara sartzeko irakurketa eta idazketan izaten dituzte oztoporik handienak, web orrien helbideak ongi idaztea oso zaila egiten baitzaie. Gainera, pertsona hauek web orrialde batzuetako informazioaren aurrean nahasturik sentitzen dira, askotan nahiko konplexuak izaten baitira mezuak. Eta orokorrean, internetean nabigatzerakoan gauza bera gertatzen zaie, bertako hizkuntza ulertzeko arazoak izaten baitituzte. Beraz, adimen urritasuna dutenentzat, ordenagailuan eginiko egokitzapenak gutxi eta gainera garrantzia gutxikoak dira, normalizazio printzipioak jarraitzen baitira, pertsona hauek ordenagailu estandar bat erabiltzera ohitu daitezen. Gorren kasuan bezala, hiztegi eta nabigatzeko eskema errazak jarriz gero, beren interneterako sarbidea asko erraztuko litzateke.

8


IKT-AREN ABANTAILAK HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAN Ordenagailuak, nahiz eta zenbait oztopo jarri, urritasuna duten pertsonen formakuntzarako abantaila asko ere eskaintzen ditu. Esaterako: •Urritasunen bat duten haurren hezkuntza arretari mesede handia egiten die ordenagailuek, txikitatik estimulazio sentsoriala errazten baitu.

•IKTen bidezko hezkuntza, behar bereziak dituztenen kasuan batez ere, oso onuragarria, beren behar eta erritmora egokitzen baita, aurreratuago joan daitezkeen gainontzeko ikasleei ere oztopatu gabe. •IKTek flexibilitate handia eskaintzen dute, eskolaz kanpoko orduetan ere erabil baitaitezke.

•Zenbait materialek, irakurketaidazketa, komunikazio eta hizkuntzaren garapenean laguntzen dute. •Ordenagailuak, urritasun motorea edo ikusmen urritasuna duten zenbait ikaslek irakurri, idatzi edo espresatu daitezen ahalbideratu du. •Zenbait kasuetan, internetaren bidez, pausu handiak eman dira hizkuntzaren garapenean eta baita komunikatzen ikasteko garaian ere. •Autismoa duten pertsonengan ere, errealitate birtualak erraztasunak ematen dizkiete komunikatzerako garaian. •IKTek, gelan irakaste-ikaste prozesuan, ikasleen autoestimua eta motibazioa areagotzen dute, honela ikasleen integrazioan ere lagunduz. •Interneten bidezko hezkuntzak, garrantzia handiko gaitasun kognitiboak garatzen laguntzen du.

9


2.0 kontzeptua Internetetik dator. Tim 0’Reilly irlandarrak Web 2.0 edo Internet 2.0 definitu zuen 2005. urtean. Internetek bere sorreratik [1991] jasandako aldaketaren ondorio da kontzeptu berria.

kolektiboaren parte izan gaitezke. Hartzeaz gain, eman egin dezakegu, nahi badugu. Tresnak eta teknologiak baditugu horretarako.

Izan ere, aldaketa sakona jasan du sareak. Hasieran, orain dela 15 bat urte, informazio iturri hutsa zen Internet. Gaur egun aldiz, jendartearen partehartzea eta elkarlana ahalbidetzen eta sustatzen dituen tresna bilakatu da.

Iragana eta oraina Web 2.0, erabiltzaileak sarearen eraikuntzan inplikatzen dituen fenomenoa da. Lehen urteetan, webguneak estatikoak ziren: aurkitu eta irakurri egiten genituen. Erabiltzaileok ez genuen ezer sortzen, ez ematen. Hartzera mugatzen ginen.

10 Egun, horrek guztiak izugarrizko itzulia eman du. Erabiltzaileok edukiak modu azkar eta erraz batean sortzeko tresna andana dugu sarean. Gutxieneko informatika ezagutzekin Interneten parte-hartzaile aktibo eta kolaboratzaile bihur gaitezke. Espazio birtual

Aplikazioak Ezagunenak blogak izan daitezke. Blogak modu sinplean eta arin sor daitezkeen webguneak dira. Interesgarri suerta dakiguken edozer jar dezakegu: artikulu, gogoeta eta hausnarketak biltzen dituzten webguneak dira. Blogen munduan, adierazpen askatasuna berezkoa da. Gehientsuenetan pertsonalak izaten dira. Norberarenak. Baina Web 2.0ren ezaugarri garrantzitsu bat partekatzen du: elkarrizketa ahalbidetzen duen teknologia da.


Blog batean idatzitakoari erantzun egin diezaiokegu. Gure iritzia eman, ekarpenak egin, elkarlanean edukiak sortuz eta elkarrengandik ikasiz: sare sozial birtual, eta era berean erreal bat sortuz. Erabiltzaileok sortu eta munduko txokorik ezkutuenean ere Internet bidez aurkitu daitezkeen webguneak dira [blogak sortzeko euskarazko tresna bat: www.blogari.net].

Beraz, esan dezakegu, Web 2.0 pertsonak konpartitu eta sortzen laguntzeko web aplikazio errazak direla. Edota modu zehatzago batetan Web 2.0 horrela uler dezakegu: "Datu base batetan oinarritzen diren Interneteko zerbitzu eta tresnetaz ari gara, berauek zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua izan daitezkeelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo metadatuak erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera."(Ribes, 2007)

Baina blogetaz gain, badaude beste hainbat eta hainbat tresna ere, hala nola: - Markatzaile Sozialak: Hauen helburua informazioa sailkatzea da. (del.icio.us, blinklist...) - Irudien Partekatzea: Irudiak sortu eta igotzen dira beste guztiek erabili edo ikus ditzaten (Flickr ...) - Hasierako Orriak: Internet-en sartzen zarenean lehen begiradan ikusi ahal izateko gehien interesatzen zaizuna (netvibes, protopage...) -‌

Web 2.0 errealitatea da: ikusi, entzun eta irakurtzeaz gain, eduki propioak sor baititzakegu. Sarearen lehen aldaketa sakona adierazten du Web 2.0 kontzeptuak. Lehen itzulia. Lehen eraldaketa. Baina ez azkena. 2.0 iraultza teknologikoaren urrats txiki bat besterik ez da. 2.5 eta 3.0 ere etor daitezke. Eta uste baino lehen ezagutuko ditugu.

11


Teknologiaren gizartean gauden honetan, hezkuntza sistemak eta eskolek ere gizarteak eskatzen duen mailari heldu nahi izan diete, eta bide horretan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa sailak martxan jarri duen proiektuetako bat da Eskola 2.0. Ikastetxe askotan egin da digitalizazioaren aldeko apustua, eta IKT-ak ikastetxeetan integratzea helburu duen proiektu hau oso hedatua dago gaur egungo hezkuntzan. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainean erabaki zuen Euskadin programa hau sartzea, eta 2010.urtean jarri zuen martxan heziketaren kalitatea hobetzeko asmoz sortutako proiektu berritzaile hau. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak digitalizatzea, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatzea eta multimedia-edukiak egin eta modu dinamikoan elkarbanatzea dira helburu nagusiak.

12

539 ikastetxe publiko eta 401 itunpeko ikastetxek egin dute programa honen aldeko apustua eta Eusko Jaurlaritzak 12.660.004 €-ko diru-laguntza eman die, diru honekin miniordenagailu eramangarriak, arbel digitalak, armairuak, wifi konexioak eta garraio poltsak ordaindu dituztelarik. Proiektu honek honako puntu hauek aurrera eramaten egiten du lan:

Ikasgelak digitalizatzen Ikasgela bakoitzean ohiko arbelaz gain, honako ezaugarriok dituen

smart board 68v arbel digital elkarreragile bat egongo da. Ukipen USB

gainazala

bidezko ordenagailu konexioa

Softwarearen

ezaugarriak: • Eduki elebidunak: euskaraz eta gazteleraz. • Eskuzko idazketa eta teklaturako aukera. • Hezkuntza materialen liburutegia. • Marrazkiak egin eta aldatzeko aukera. • Liburutegiko eta interneteko baliabideak manipulatzeko aukera. •Irudiak eta dokumentuak inportatu eta esportatzeko aukera.


Arbel digitalaz gain, EPSON410W

distantzia laburreko bideo proiektagailu bat ere egongo da eta biek ala biek euskarri mugikorra izango dute, honek eskaintzen dituen aukera guztiak baliatzeko. Bi bozgorailu estereo autoanplifikatu ere jarriko dira ikasgelak soinu sistema egokia izan dezan, eta guzti honekin arazorik ez izateko, sarbide askodun konexio kutxa baten beharra izango dugu, momentuan momentuko teknologia tresnak konektatu ahal izateko. Honi guztiari, noski, wifi sarrera gehitu behar zaio eta baita ikasgela bakoitzean jarriko den eta materiala segurtasunez gordetzeaz gain, ekipamenduen bateriak birkargatzeko balioko duen metalezko armairu elektrifikatua ere. Ikasgelako ekipamendu kolektiboa da orain arte aipaturikoa, baina materialarekin amaitzeko, ikasle  bakoitzak bere ekipo txiki eramangarria izango duela esan behar dugu. Irakasleak trebatzen 

Alderdi teknologikoak: Eskoletako irakasleak hiru multzotan banatzen dira teknologia alorrari buruz duten ezagutzaren arabera: informatika ezagupen urriak dituztenak eta IKT-ak oso gutxitan erabiltzen dituztenak, ordenagailua zeregin pertsonaletarako erabiltzen dutenak eta tarteka ikasleekin

informatika lantzen dutenak eta azkenik, IKT-ak sarri erabiltzen dituzten irakasleak. Honen arabera, prestakuntzak ere hiru mailatan banatzen dira: - Oinarrizko IKT gaitasunak: ofimatika, sistema eragilea, internet‌ - Arbel digitala: ADI-Arbel Digital Interaktiboaren erabilera didaktikoa. - Web 2.0 tresnen multzoa eta bere aplikazioa ikasgelan. L.H. 5.mailako irakasle guztiek jaso beharko dute prestakuntza hau, hasi tutoreetatik eta gelan sartzen diren Ingeles eta Pedagogia Terapeutikoko irakasleetaraino. Ikastaro hauek berritzeguneetako aholkulariaren eskutik jasoko dituzte ikasgelen digitalizazioaren aurreko ikasurtean zehar. Alderdi metodologikoak: Proiektu honek aldaketa metodologikoak ere ekarriko ditu eta irakasleek hauek martxan jartzeko prest egon behar dute. Horretarako zalantza guztiak argituko dizkien metodologia gida bat izango dute eskuragarri irakasle guztiek.

13


Bestalde, eskolako edozein partaidek izango du www.eskola20.euskadi.net/ web orrian sartzeko aukera eta honako abantaila hauez gozatu ahal izango dugu bertan:  Informazioa partekatu eta zabaltzeko aukera  Eskolen arteko lankidetza proiektu tematikoak abian jartzeko aukera.  Irakaspraktika hobetzeko aukera.  Curriculumeko gaitasunen lana indartzeko aukera.  Ikasgelako sekuentzia didaktikoak eskuragarri izateko aukera.  Gurasoentzat, seme-alabekin internetaren erabilera kudeatzeko aukera.

Inolako zalantzarik gabe, beraz, proiektu hau hezkuntza munduan teknologia berriei beren lekua eskaintzeko bidea egiten ari da eta honek gaur egungo gizartera egokitutako irakaskuntza asko aberasten du.

14


Ikasys proiektua norberak ordenagailu bidez ikasteko eta oinarrizko konpetentziak lortzeko, ikastolen elkarteak sortutako sistema bat da. Horretarako, tresna informatikoak, aplikazio informatikoak eta estrategia kurrikularrak uztartzen ditu. Ikasys proiektuaren helburu nagusia ikasleak egunerokotasunean aurkitzen dituen arazoak ulertu eta hauei aurre egiteko, bere premiei egokitutako tresna egokiak ematea da.

informatiko mugikorra. Tresna hau gela arruntean integratuko da eta ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin arituko da. Software aldetik: atal honek hiru web aplikazio biltzen ditu: jarduerak sortzeko eta antolatzeko aplikazioa, tresna informatiko mugikorrean jarduerak exekutatzeko aplikazioa eta irakasleek ikasleek egindako lanen garapenaren jarraipena egiteko aplikazioa. •

Eduki kurrikular aldetik: arloka eta zailtasunaren arabera mailakatutako jarduera sorta Oraingoz, Lehen Hezkuntzara biltzen du. 6-12 adin bitartean zuzenduta dago, hau da, 6-12 adin arlo bakoitzeko 45.000 ariketa sortu dira, guztira, 225.000 bitartera. Denbora gutxi barru 12-16 adin bitartera ere ariketa bost arlotan banatuta zabaltzeko asmoa dago. (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea).

15

Ikasys proiektuak hiru zeregin ditu: Trebatzea, memorizatzea eta nork berea egitea. Ikasys proeiktuak ondoko Horretarako mota desberdineko prozedura hau jarraitzen du: jarduerak proposatzen ditu. • Kontratu didaktikoa: ikaslearen gaitasuna eta ahalmena kontuan Ikasys sistemaren osagaiak 3 izanik irakasleak ikaslearekin ataletan banatzen dira: batera adostuko du zer lan egin behar duen (zenbat ariketa, • Hardware aldetik: eskola gainditu beharreko zailtasun beharrei erantzungo dien eta maila, denboralizazioa,…). erabiltzeko erraza eta merkea den IKASBOOK tresna




Aniztasunari erreparatzea: ikasle bakoitzak bere mailaren arabera landuko ditu aurrez hitzartutako ariketak. Bitartean, irakasleak lana gainbegiratuko du eta behar duen laguntza emango dio.



Dibertsifikatzea: behar bereziak dituzten ikasleen jarraipenean edota etorkinen hainbat beharretan ere lagundu dezake proiektuak.



Ebaluazioa: ikasleak ariketak egin ahala, aplikazioak zuzendu egingo ditu. Lana bukatutakoan, ikasleak, irakaslearekin batera, jardueraren balorazioa egingo du eta bien artean erabakiko dute zein neurri hartu behar dituzten eta zein lan konpromiso ezarriko duten hurrengorako.

Beraz, esan dezakegu Ikasys proiektua modu didaktiko eta berritzaile baten, ikasleak lortu beharreko konpetentzietara heltzeko proposatzen diren jarduera ezberdinak biltzen dituen sistema bat dela. Non jarduera hauek, ikasleen beharretara egokitzen diren eta autonomia maila handia ematen dien. Gainera, irakasleari haur bakoitza pertsonalki ebaluatu eta honekin lan egiteko aukera ematen dio.

16


ELKARRIZKETA ZARAUZKO SALBATORE MITXELENA IKASTOLA, IKTEI BURUZKO GALDETEGIA

Bigarren Hezkuntzako gazteek bertan apunteak ere aurki ditzakete adibidez, euren ikasketa prozesuan laguntza handikoa izanik.

Salbatore Mitxelena herritik eta herriarentzat jaio zen. Ikastolen elkarteko parte da eta D ereduari Teknologia berrien inguruko jarraitzen dio. Gaur egun, beste tailerrik eskaintzen al da heldu eskola eta ikastolen antzera zein haurrentzat? teknologia berrien txertaketan lan egiten ari da eta horren berri Haurrentzat ez da teknologia izateko IKT proiektuaren ardunadurari elkarrizketa labur berrien ikastarorik eskaintzen, informatikako klaseetan bakarrik bat egin diogu. Zein dira IKT proiektuaren arduradunaren eginbeharrak? Eskolakori dagokion IKT plana diseinatzea da bere lehen eginkizuna. Behin diseinua egin duenean, martxan jartzea ahalbidetu eta proiektuari jarraipena eman behar dio, oztopo eta berrikuntzei aurre eginez.

17

jasotzen dute alor horri dagokion informazioa. Guraso eta irakasleei ordea, ikastaro batzuetan parte hartzeko aukera ematen zaie. Ikastaro horiek lehen oso sinpleak izaten ziren, baina orain teknologia berrien aurrerapenekin batera ikastaroetako edukiak ere aurreratu eta espezifikatu egin dira.

Ikastolak ba al dauko web orria?

Haurren aurre-ezagutzen inguruko azterketa edo diagnosirik egin al da? Teknologien hezkuntza zein hezkuntza hartzen dira oinarri gisa?

Bai, www.zarauzkoikastola.org da bere helbidea. Bertan, ikasle, guraso eta iraskasleei zuzenduriko atalak daude bereziki, edozein momento eta lekutan behar duten informazioa jaso dezaten, ikastolako zerbitzuak, proiektuak eta beste hainbat gauza. Derrigorrezko

Gaur egungo haurrek, guk pentsatzen duguna baino gehiago dakite teknologia berrien inguruan. Asko ibiltzen dira videojoko eta ordenagailuekin, garai batean ez bezala. Horregatik, teknologia berrien aurrenapenetara ere berehala ohitzen dira eta gutako askok


baino gaitasun gehiago dituzte egokitzeko. Lehen ez ziren aurreezagutzak kontuan hartzen orokorrean ezagutzarik ez zegoelako, baina orain ezagutzak daudelarik ere ez dira kontuan hartzen. Orain dela hamar urte bezala jarraitzen da alderdi horri dagokionez. Zer nolako baliabideak eskaintzen ditu eskolak? Ordenagailuak, argazki kamerak, bideo kamerak, arbela digitalak‌ Orokorrean, hauek dira eskolak eskaintzen dituen baliabideak, eta aurreratzen goazen adinean baliabide berriak gehitzen ditugu. Irakasleek zein jarrera azaltzen duzue Teknologia Berrien aurrean? Orokorrean, teknologia berrian inguruan azaltzen den jarrera baikorra da. Hasiera batean, irakasle helduenek baztertze jokabidea azaldu zuten, adinarengatik teknologia hauetako asko ez baitzituzten ezagutu ere egiten. Baina behin nola erabiltzen diren ikasita benetan baliagarriak direla ikusi dute eta gustura erabiltzen dituzte.

Eta ikasleek? Ikasleek teknologien aurrean beti aurkeztu izan dute oso jarrera baikorra eta aktiboa. Eurentzat, lan egiteko erabiltzen badituzte ere, jolas egiteko tresnak dira eta gogotsu egiten dute normalean. Baina, egia esan hori ere aldatzen ari da, etxean ere gero eta gehiago erabiltzen dituzte teknologia hauek eta asko ezagutzen dituzte. Horregatik, lan egin beharrean, nahiago izaten dute lagunekin txatean ibili edo sare-sozialetan murgildu.

18


BILBLIOGRAFIA

IKt-aren inguruko puntuak http://www.scribd.com/doc/2182722/hezkunzta-berriztatzeko20-lehentasun-ildoak-e http://www.scribd.com/doc/102467/Hezkuntzari-aplikaturiko-teknologia-berriak http://www.fundacionorange.es/documentos/analisis/cuadernos/cuadernos_05_rocio.pdf http://www.zarauzkoikastola.org/web/default.php Web 2.0 http://www.blogak.com/maalan/zer-da-web-20/ http://www.sacredcowdung.com/archives/2006/03/all_things_web.html http://es.wikipedia.org/wiki/Web_2.0 http://www.eduteka.org/Web20Intro.php http://www.euskaljakintza.com/web-20-baliabideak/zer-da-web-20/ http://sociedadinformacion.fundacion.telefonica.com/DYC/SHI/seccion=1188&idioma=es_ ES&id=2009100116300061&activo=4.do?elem=2146 http://www.gara.net/idatzia/20061103/art187217.php http://klikatekla.wikispaces.com/Web+2.0 Eskola 2.0 http://www.eskola20.euskadi.net/ http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43573/eu/contenidos/informacion/eskola_bi_puntu_ zero/eu_eskola20/eskola20_e.html

Ikasys http://www.ikasys.net/wordpress

19 Ane Loiola, Eider Etxeberria, Eithne Arruabarrena eta Itziar Unanue


etxetik mundura