Page 1

Parents et amis de prisonniers et rĂŠfugiĂŠs politiques basques

hilabetekaria 2 0 1 3 a z a r o a


aurkibidea

azaroa

3 sakabanaketa

5 osasun eskubidea

6 salbuespen neurriak

7 espetxeetan

8 senide eta lagunak - iheslariak

12 Hatortxu Rock

13 askatasunak, espetxeratzeak eta leku aldaketak

15 etxerat

17 eranskinak

18

2

hilabetekaria 2013ko azaroa


azaroa

Azaroak zapore gazi-gozoa utzi digu. 55 senide eta lagun urte luzeetan etxetik kanpo izan ondoren, azkenean etxera itzuli dira. Ezin ahaztu preso hauetako askok aspaldi etxean behar zutela izan. Zenbait kasutan zegokiena baino bederatzi edo hamar urte gehiago igaro dituzte espetxean. Aske geratu dira Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 197/2006 doktrina indargabetu eta eskubideak urratzen dituela esan ostean. Gainera, espetxean urte luzeetan bahituak izan diren gure senide eta lagunak espetxetik atera eta euren aurkako erabateko jazarpena jasan behar izan dute. Bai zenbait pertsonen aldetik, baina, baita zenbait politikariren eta bereziki zenbait komunikabideren eskutik ere. Euren aurkako kanpaina gogorra abiatu da zenbait komunikabidetan, eta euren zigorra bete eta hainbat urtetara azkenean kalera atera direnean, jarraipen itogarria eta bidegabea jasaten ari dira. Jada urratuak izan zaizkien eskubideak guztiz zapalduz. Zer bilatzen dan egoera hauekin? Zein da guzti honen helburua?

527

Baina, jazarpen egoera hauek guk geuk, senide eta lagunok ere jasan behar izan ditugu. Esate baterako, azaroaren 14an Puerto I espetxearen kanpoan senide eta lagunok jasan behar izan genituen irain, mehatxu eta erasoak; edo Murciara bisitetara joandako furgonetak, itzuleran bai espetxe kanpoan eta baita autobian zehar ere jaso zituen harrikadak, euren bizitza arriskuan jarriz. Gure senide eta lagun izaera probesten dute gure aurkako jarrera zapaltzaile bat izateko, baina, ez dago eskubiderik! Gure senide eta lagunak euren eskubidez daude kalean, eta gu beraiekin gaituzte eta izango gaituzte; baina, nahikoa da! Ezin dugu onartu egoera hauek pairatzen jarraitu behar izatea eta gainera, erasotzen eta iraintzen gaituzten pertsona hauek inpunitate osoa izatea.

hilabetekaria 2013ko azaroa

3


Eta ezin ahaztu 31 egun ezer jan gabe egin dituzten Sevillako euskal presoak ere. Euren oinarrizko eskubideen defentsan, jada muturrekoa bilakatu den egoera batean, muturreko borrokaldi luze hau aurrera eman behar izan dute. Eskaerak oso oinarrizkoak: mugagabeko isolamenduarekin amaitzea, euskal preso politikoak batera egotea, oinarrizko eskubideak errespetatzea, etengabeko zigor eta jazarpenekin amaitzea. Azaroaren 28an amaiera eman behar izan zioten hilabete lehenago hasitako gose grebari osasun arazoengatik, baina, egoera ez da inondik inora aldatu. Zuzendaria ez da presoengana gerturatu ere egin. Eta horregatik, orain guk eta gizarte osoak dugu Sevillako gure senideen egoera aldatzeko lanean jarraitzeko ardura. Guztion artean Sevillan dauden euskal preso politikoen eskubideak errespetatzea lortu behar dugu. Eta horretarako senide eta lagunok argi dugu sakabanaketarekin amaitzea ezinbestekoa dela. Sakabanaketak presoak euren ingurune sozial, afektibo eta kulturaletik urruntzeaz gain, Sevillan bizi duten egoera bezalakoak ematea ahalbidetzen du. Eta Murcian edo Puerton emandako senideen aurkako jazarpenak ematea ere ahalbidetzen du. Gure bizitzak arriskuan jarriz. Honegatik guztiagatik, gizartearen eta eragileen laguntzaz sakabanaketarekin amaitu, eta gure senide eta lagunak diren euskal preso politikoak, Euskal Herrian izatea lortu behar dugu berehala.

ETXEAN NAHI DITUGU!!

4 hilabetekaria 2013ko azaroa


sakabanaketa 527euskal preso politiko 81espetxetan sakabanatuta daude 395 preso espainiar estatuko 45 espetxetan sakabanatuta 115 preso frantziar estatuko 28 espetxetan sakabanatuta 5 preso Euskal Herriko 4 espetxetan daude preso bat Ingalaterrako espetxe batean Preso bat Sei Kondarrietako (Ipar Irlanda) espetxe batean Preso bat Portugalgo espetxe batean Preso bat Venezuelako espetxe batean 8 preso espetxeratze arinduan, pairatzen dituzten gaixotasunak direla eta

77 euskal preso

Euskal Herritik 1000 eta 1.100 kilometrotara dauden espetxeetan

141 euskal preso Euskal Herritik 800 eta 1.000 kilometrotara dauden espetxeetan 117 euskal preso Euskal Herritik 600 eta 800 kilometrotara dauden espetxeetan 96 euskal preso Euskal Herritik 400 eta 600 kilometrotara dauden espetxeetan 80 euskal preso Euskal Herritik 400 kilometrotara dauden espetxeetan 6 euskal preso

Euskal Herritik urrun dauden 4 herrialdetako espetxeetan

hilabetekaria 2013ko azaroa

5


osasun eskubidea 197/2006 doktrinaren indargabetzearen ostean emandako askatasunak direla eta, gaixotasun larriak dituzten eta espetxean dauden presoen zerrendan 10 euskal preso politiko daude: Txus Martin, Aitzol Gogorza, Gari Arruarte, Josetxo Arizkuren, Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Inma Berriozabal, I単aki Etxeberria, Jose Migel Etxeandia, Ventura Tome eta Ibon Fernandez Iradi. 10 presoek mota ezberdinetako gaixotasunak dituzte. Guztiak oso kezkagarriak, baina, egun benetan kezkagarria iruditzen zaigu Aitzol Gogorzaren eta Txus Martinen egoera. Hilabete honetan, maiz jardun dugu Sevillako presoek mugagabeko isolamenduan bizi duten egoeraren inguruan eta baita honek izan ditzakeen ondorioen inguruan ere. Bada, Txus Martinek hilabete luzeak daramatza bakarrik Zaballako espetxean. Txusek nahasmen eskizo-afektiboa du. Laguntza protokoloa ezarria du (bere buruaz beste egiteko arriskua duten presoei ezartzen zaie, eguneko 24 orduak lagun baten zaintzapean egoten direlarik). Bakartze luzeak eta isolamenduak eragin zuzena dute bere osasunean. Txusek ezin du bakartua egon, baina, hala ere jada hilabete luzez egoera horretan aurkitzen da. Bakartua dute Zaballako espetxean, inongo kiderik gabe (beste euskal preso politikorik gabe). Honek bere osasunean ondorio zuzenak dituen arren.

10

Aitzol Gogorza, berriz, Basauriko espetxean Patxi Gomezekin batera egon da azken hilabete honetara arte. Patxi Gomez kidea ezarria zuen 197/2006 doktrina indargabetu ostean aske geratu da eta Aitzol bakartua geratu da Basauriko espetxean. Aitzolek Obsesio Konpultsiboa du eta berak ere Laguntza protokoloa ezarria du. Beraz, Aitzolek ere konfiantzazko pertsona batekin egon beharko luke, bere osasun arazoengatik. Baina, Patxi aske geratu ostean, bestelako preso sozial bat jarri dute berarekin, konfiantzako pertsona bat, hau da, kide bat berarekin jarri beharrean. Honek bere osasun psikikoan ondorio latzak dituelarik. Gauzak honela, ezinbestekotzat jotzen dugu preso guztiengan eragin gogorrak dituen bakartzearekin amaitzea. Bereziki larria delarik Txus Martin eta Aitzol Gogorzaren kasua. Euren osasun arazoengatik ezinbestekoa baita biek konfiantzako pertsonak izatea eurekin.

hilabetekaria 2013ko azaroa

6


salbuespen neurriak bizi osorako espetxe zigorra Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rioren askatasuna eta 197/2006 doktrinaren indargabetzearen inguruko epaia eman ostean, jada 197/2006 doktrina aplikatua eta ezarria zuten irteera data igaro ostean, espetxean zeuden euskal preso politiko guztiak aske geratu dira. Guztira 55. Hala ere, oraindik bada beste preso multzo bat 197/2006 doktrina ezarria dutenak, baina, irteera data finkatu gabe dutenak. Preso hauei 197/2006 doktrina ezarri aurretik zuten irteera data birkalkulatu beharko diete dagozkien erredentzioak kontuan hartuta. Irteera data jada igaroa badute aske geratuko lirateke.

17

Frantziar estatuan, bizi osorako espetxe zigorrari dagokionez, ez da urte kopuru maximorik, Europako beste estatuetan bezala. Biziarteko zigorrera (“perpétuité” deitzen duten neurria) kondenatua den preso batek baldintzapeko askatasuna eska dezake 15 urteren buruan (edo “segurtasun kondena” bete ondoan, kondenari neurri hau gehitzen bazaio), baina, erabakia Kondenen Aplikapenen Epailearen esku da, eta honek etengabe uka dezake. Preso sozial batzuek kasik 50 urte pasa dituzte Frantziako kartzeletan. Euskal preso politikoen artean, 4 neurri honen pean aurkitzen dira gaur egun : 24garren urtea betetzen ari diren Jakes Esnal, Frederik Haranburu eta Ion Kepa Parot, eta aurten kondenatu duten Mikel Karrera. Beste hainbat euskal presori bizi arteko zigorra eman diete “de facto” oso kondena luzeekin edota kondena ezberdinak akumulatuz.

hilabetekaria 2013ko azaroa

7


espetxeetan eskubide urraketak bestelako gertakariak Isolamendua Bakartze edo isolamenduaren aplikazio zorrotza euskal preso politikoen bereizgarri bat da. Isolamendua edo bakartzea egoera oso zehatzetara zuzendutako neurria bada ere, espetxe arautegian (zigor puntual gisako neurritzat hartzen dena), gure senide eta lagunen kasuan ohiko edota behin-betiko neurri gisa aplikatzen da. Esan bezala, euskal presoen kasuan isolamendua edo mitarda maiz ezartzen den zigor bat da. Baina zenbait kasutan presoak agian isolamenduko moduluan egon ez arren bakarrik egoten dira, hau da, beste kiderik edo euskal preso politikorik gabe egoten dira, eta kasu hauetan bakartuak daudela esaten da. Hona hemen momentu honetan espetxeetan bakarturik dauden preso politikoen zerrenda: Euskal Herria

Zaballa Basauri Martutene

Espainiar estatua Puerto III

Txus Martin Aitzol Gogorza Jagoba Codo

Irantzu Gallastegi Oskar Barreras

Navalcarnero

Egoi Alberdi

Aranjuez

Asier Aginako

Estremera

Garikoitz Aspiazu

Bonxe

Josu Amantes

Frantziar estatua Tarascon Bapaume Bourg-en-Bresse Joux La Ville

Alex Akarregi Kristina Goirizelaia Ander Mujika Julen Eizagirre

Portugal

Monsanto

Andoni Zengotitabengoa

Sei Konderriak

Belfast

Fermin Vila

Venezuela

Caracas

Asier Guridi

hilabetekaria 2013ko azaroa

8


Gose greba: Sevillako espetxean dauden euskal preso politikoek borrokaldi bat hasi zuten urriaren 28an, espetxean dituzten muturreko bizi-baldintzen salaketa egiteko. Azaroaren 28an, ordea, gose greba amaitutzat eman zuten, osasun arazoengatik. Gose greba amaitutzat eman zuten egunean, sei euskal preso zeuden gose greban. Hiruk utzi behar izan dute hilabetean zehar, izandako osasun arazoengatik; bi aske geratu ziren; eta beste bik hasieratik itxialdia burutu zuten. Zoritxarrez espetxeko bizi-baldintzak ez dira aldatu eta espetxeko zuzendaria ez da presoengan gerturatu, beraz, gose greba amaitutzat eman zuten arren euren eskubideen alde lanean jarraitzea gizarteari dagokio. Aipatu ere, gose greban zeudela Asier Arzalluzek azaroaren 23an, bisita izan zuen egunean, gaueko 22:00etan bere ziegan sartu ziren izugarrizko miaketa egitea; ordu horretan ziegak itxita daudela suposatzen da eta miaketak ez dira ordu horretan egiten. Beraien muturreko egoerak, espetxeetan eta espetxeetatik kanpo ere hainbat dinamika abiatzea eragin du: Azaroaren 19an: Sevillako euskal preso politikoen senide eta lagunek prentsaurreko bat eskaini zuten euren gertukoek bizi duten egoeraren berri emateko eta euren aldarrikapenak kaleratzeko. Azaroaren 25ean: Etxerateko ordezkaritza batek, euren artean Sevillan preso dagoen Txus Goikoetxearen bikotea, EAEko Giza Eskubideen Batzordean agerraldia egin zuen Sevillako egoeraren berri emateko. Lehenago Nafarroako Parlamentuan ere saiatu ginen testigantza ematen, baina, ez zen onartu. Azaroaren 26an: Sevillan dauden euskal preso politikoen herrietako EH Bilduko alkate eta zinegotziek presoen senideekin batera emandako prentsaurreko batean, euren elkartasuna adierazi zieten euren herritarrei; eta bide batez, herri ezberdinetan aurkeztu den mozioaren berri ere eman zuten. Azaroaren 29an: Iru単eako San Saturninoetako prozesioan udal korporazioari eta elizako ordezkariei Sevillako gure senide eta lagunen egoeraren berri eman genien, honen salaketa eginez.

hilabetekaria 2013ko azaroa

9


Borrokaldiak: Estremera: euskal preso politikoak azaroaren 29tik abenduaren 3ra itxialdia burutu zuten, espetxe berean dagoen Garikoitz Aspiazu bakartua (kiderik gabe) zutela salatzeko; Garikoitzek berak ere itxialdia burutu zuen. Duela hilabete batzuk Garikoitz bertara eraman zutenetik isolamendura eraman zuten eta bertan izan zuten bakartua. Euskal presoak saiatu ziren espetxeko zuzendariarekin hitz egiten egoera aldatzeko eta aukera ezberdinak planteatu zizkioten: txandaka isolamenduan egotea beste euskal presoak (Garikoitz bakarrik egon ez zedin) edo denak isolamendura eramatea. Baina, zuzendariaren jarrera aldatzen ez zenez, eta Garikoitzek bakarrik jarraitzen zuenez borrokaldiarekin hastea erabaki zuten. Abenduaren 3an amaitutzat eman zuten, ordea, Ruben Gelbentzu eta Jon Gonzalez isolamendura eraman zituztelako, Garikoitzekin batera.

Espetxeetako egoerak okerrera Caceres: Urriaren 18an, Xabier Balanzategik miaketa jasan zuen ziegan. Funtzionarioen artean zuzendaria bera ere bazegoen. Handik egun batzuetara 3. moduluko guztiei egin zieten miaketa. Cordoba: Isolamenduko moduluan elkarrekin zeuden kideak patiora launaka ateratzera behartzen dituzte orain. Curtis: Janariaren murrizketak areagotzen ari dira, bai kantitateari eta baita kalitateari dagokionez ere. Navalcarnero - Granada: Urriaren 28an, bazkal ondoren Asier Rodrigez ziegara itzuli zenean preso sozial bat topatu zuen bere ziegan, bere gauzen artean. Asierrek preso sozialari zertan ari zen galdetzean, funtzionarioek agindu ziotela erantzun zion. Asier funtzionarioena protestan joan zenean, bultzaka hasi eta iraindu egin zuten. Ziegan sartu edo isolamendura eramango zutela esan zioten. Berak isolamendua hautatu zuen, eta oihuka eta bultzaka eraman zuten. Espetxe berean dagoen Egoi Alberdi ere isolamendura eraman zuten. Azaroaren 5ean, Asier Granadako espetxera lekualdatu zuten. Bertan isolamenduan sartu zuten, Navalcarneron funtzionario bat eraso zuela argudio bezala erabiliz. Egoi bakarrik geratu zen Navalcarneron. Isolamendutik atera eta beste modulu batera eraman zuten, baina, bakarrik dago eta protesta moduan astelehen eta asteazkenetan espetxeko janariari uko eta ostiraletan baraua egiten ditu.

hilabetekaria 2013ko azaroa

10


Fleury: D3 moduluan gauetan astean 4-5 aldiz zenbaketak egiten hasi zaizkie, zarata handia ateraz. Zuzendariarekin eta arduradunarekin hitz egin dute, baina, esan diete beraiek gauetan espetxean ez daudenez, ezin dutela gertatzen dena kontrolatu. Eskubideen defendatzaileari eta espetxeko kontroladoreari idatzi diote egoera salatzeko. Lyon Corbas: Egoerak ez du hobera egin. Azaroaren 6an, berriro ere pisuz aldatu behar zutela agindu zieten. Eta lehenago ere protestan egon dira mitardean (zigor ziegetan) pisu aldaketa hau ez dutelako onartu nahi eta zuzendariarekin akordio bat dutelako. Honegatik hainbat protesta egin dituzte eta mitardean daude. Helburua zuzendariarekin biltzea da, euren aldarrikapenak helarazteko. Eskaera nagusia zuzendariarekin espetxeko bizi-baldintzen inguruan hitz egitea da. Bestalde, azaroaren 7an kartelak jartzeagatik disziplina batzordea zuten. Egun horretan, patio ordua iristean, Urko Labaka presoaren bila funtzionarioak joan ez zirenez, Urkok ateratzeko eskatu zuen. Erantzun moduan, funtzionarioek giltzak eginez lurrera bota zuten.

Komunikazioak eta bisitak: Txabi Moreno Aranjuezera eraman zuten jaio berria den bere haurra ezagutzera, baina, ezagutu bezain laster berriro Villabona espetxera eraman zuten. Igor Gonzalez Aranjuezetik atera zuten, bertan bere bikotea eta semea daude. Aranjuezetik Badajozera eraman dute, familiarengandik urrun.

hilabetekaria 2013ko azaroa

11


senide eta lagunak Senide eta lagunekiko jazarpena Soria: I単aki Loizagaren bikoteak aurrez aurreko bisita intimoa galdu zuen ukimenezko miaketa egitera behartu zutelako. Murcia: Azaroaren 16an, arratsaldeko 17:00ak inguruan, Murciara joandako senide eta lagunen furgoneta batek eraso bat jasan zuen, euren bizitza arriskuan jarriz. Astebururo bezala Murciara bisitara joan ziren senide eta lagunak Mirentxin Gidarien furgoneta batean. Murcia I-eko espetxeko bisitak amaitu ostean, Murcia II-ra joan ziren bertan zeuden senide eta lagunak jasotzera. Espetxe kanpoan ultra eskuindar itxura zuten lau pertsona ikusi zituzten, eta hauek bi harri bota zizkieten, kalterik eragin gabe. Furgoneta autobiara atera denean, ordea, kotxe bat beraien atzetik zihoala konturatu ziren, eta martxan zihoazela bost harri (hauetako batzuk tamaina handikoak) bota zizkieten furgonetara. Harriek txapan kalteak eragin zituzten, baina, benetan gerta zitekeena oso larria izan zitekeen. Istripu bat eragin baitzezaketen. Puerto I: Jose Antoni Lopez Ruiz presoa aske geratu zen azaroaren 14an ezarria zuen 197/2006 doktrina indargabetu ostean. Bere senide eta lagunak espetxera joan ziren bere bila eta bertan hainbat pertsonek iraindu eta mehatxatu egin zituzten.

senide eta lagunak Ana Gastesi iheslari politiko iruindarra hil zen azaroaren 6an Ipar Euskal Herrian, 83 urte zituela. Anak 27 urte zeramatzan etxetik kanpo, eta azkenean bere jaioterrira itzultzeko aukerarik gabe hil zen, Behe-Nafarroan. Etxerat elkarteak bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi die Ana Gastesiren senide eta lagunei. Eta era berean, horrelako egoerak errepika ez daitezen euskal iheslari politikoek Euskal Herrian eta aske bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzen dugu.

hilabetekaria 2013ko azaroa

12


2013ko ABENDUAREN 28an, Atarrabian. Argitu dezagun etxerako bidea...

Hatortxu Rock 16 Hatortxu Rock jaialdiak 16. edizioa eginen du abenduaren 28an. 1999. urtean sortu zuen musika atsegin zuen lagun talde batek. Errepresaliatuek eta haien senideek jasaten zituzten erasoak, trabak eta bidegabekeriak ikusita, salaketa lana egiteko eta bide batez sufrimendu guzti hori arintzen laguntzeko helburuarekin ekin zioten jaialdiari. Aurten, zoritxarrez, 16. edizioa izanen da. Zoritxarrez diogu, Hatortxu desagertzeko helburuarekin jaio zen jaialdia delako eta urtez urte gure helburua betetzen ez dela ikusi behar izaten dugulako: euskal preso politikoei eta euren senide eta lagunei modu ankerrean aplikatzen zaien sakabanaketa politika behin betikoz bukatzea, ikaragarrizko zigorra suposatzen duena, hori baita 16 edizio hauetan zehar aldarrikatu nahi izan duguna, etenik gabe.

Hatortxu Rock 16 egun bakarrean eginen da aurten, abenduaren 28an, azken urteetan bezala Atarrabia eta Burlata artean

hilabetekaria 2013ko azaroa

dagoen Entrecementerios deritzon eremuan. Ohi bezala, karpa erraldoi batean eginen dira kontzertuak, eta taldeek bi eszenatoki-

13


tan joko dute, txandakatuz. Edizio honetako alderdirik azpimarragarrienetakoa da sarreren prezioa jaitsi egin dela, antolakuntzak ahalegin handia egin du zailtasun ekonomikoko garai hauetan jendeari jaialdira etortzeko erraztasunak emateko. Hala, aldez aurretik hartuz gero 15 euro balioko dute eta takillan 18 euro (interneten eta ohiko salmenta puntuetan izanen dira eskuragarri azaroaren 18tik aurrera). Ateak arratsaldeko 16:00etan irekiko dira eta kontzertuak 16:30ean hasiko dira. 12 taldek joko dute:

Hatortxu Rock osatzen dugun boluntario guztien partetik, abenduaren 28an Atarrabian egingo dugun 15. ediziora hurbiltzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Arestian esan bezala, errepresaliatuek eta haien senideek eman ahal diegun laguntza osoa behar dute. Zatoz Atarrabiara eta zoko ilunenean ere, entzun dezatela gure elkartasun oihua:

SOZIEDAD ALKOHOLIKA, KAOTIKO GOVERNORS ZE ESATEK FLITTER WILLIS DRUMMOND, OBRINT PAS EL TRONO DE JUDAS GLAUKOMA NON SERVIUM KAKEITAN LA RAÍZ. Taldeei buruz zerbait azpimarratzekotan,El Trono de Judas ikusteko azken aukera izanen da, izan ere, 17 urteren ondoren, eszenatokiak uztea erabaki dute. Halaber, Obrint Pas talde valentziarrak azken kontzertua eskainiko du Euskal Herrian, eta gero taldea epe zehaztugabean desegingo

da. 2006tik jo gabe zegoen Flitter Lizarrako taldearen itzulera ere azpimarratu nahi dugu, eta baita Governors talde arrasatearrarena ere. Biek ala biek disko berria dakarte, Rabioso lehenak eta abenduaren hasieran kaleratuko duten Morphinapolis bigarrenak. Willis Drummond, Skakeitan, La Raíz eta Non Servium lehen aldiz igoko dira Hatortxu Rockeko taula gainera. Glaukomak Atarrabian estreinatuko du bere la berria, Vol. 2, urriaren 18an argitaratu zuena. Kaotikok eta La Raízek, bere aldetik, 2013an zehar kaleratu zituzten diskak aurkeztuko dizkigute.

HATORTXU ROCK 16. EGUNA: LEKUA: ORDUA:

ABENDUAK 28 ATARRABIA (ENTRECEMENTERIOS) 16:30EAN

SARRERAK: 15 € AURRETIK / 18 € BERTAN TALDEAK:

hato r h ato r nes k a - m u t i l etxe ra ! hilabetekaria 2013ko azaroa

SOZIEDAD ALKOHOLIKA, KAOTIKO, GOVERNORS, ZE ESATEK, FITTER, WILLIS DRUMMOND, OBRINT PAS, EL TRONO DE JUDAS, GLAUKOMA, NON SERVIUM, SKAKEITAN y LA RAíZ. INFORMAZIO GUZTIA: www.hatortxurock.org http://facebook.com/hatortxurock ttps://twitter.com/Hatortxurock

14


askatasunak Azaroaren 8an, Entzutegi Nazionalak Estrasburgoko epaia betez, aske geratu ziren: Patxi Gomez (Ortuella), Joseba Artola (Bilbo), Txomin Troitiño (Donostia), Elias Fernandez (Bermeo), Isidro Garalde (Ondarru), Jokin Sancho (Iruñea), Iñaki Urdiain (Barañain) eta Luis Mari Azkargorta (Bergara). Jon Aginagalde (Donostia), azaroaren 11n. Azaroaren 8ko plenoan ezarria zuen doktrina indargabetuta. Azaroaren 14an, Entzutegi Nazionalak aplikatua zuten 197/2006 doktrina indargabetu ostean, aske geratu ziren: Inma Noble (Hernani), Antxon Lopez (Elorrio), Pakito Lujanbio (Hernani), Josu Diaz de Heredia (Gasteiz), Peio Odriozola (Tolosa), Juan Mari Gabirondo (Itziar), Kepa Rezabal (Lasarte), Mitxel Turrientes (Lasarte), Jose Felix Zabarte (Elorrio), Maritxu Uzkudun (Errezil), Gonzalo Rodriguez (Ezkio-Itsaso) eta Raul Ibañez (Basauri). Lander Fernandez (Bilbo) eta Aingeru Cardaño (Bilbo), azaroaren 18an. Epaiketan absolbituak izan ondoren. Ibai Mateo (Iruñea), azaroaren 18an. Espainiaratu ostean, epailearen aurretik pasa eta aske geratu zen. Juan Carlos Arruti (Azpeitia), azaroaren 19an. Ezarria zuen 197/2006 doktrina indargabetzean. Azaroaren 20an, aplikatua zuten 197/2006 doktrina indargabetzean aske geratu ziren: Juan Jose Zubieta (Lekunberri), Jesus Mari Zabarte (Arrasate), Xabier Goldaraz (Mugiro), Maitane Sagastume (Donostia), Jokin Urain (Mendaro), Josetxo Etxeberria (Donostia), Manu Gonzalez (Laudio), Juan Jose Legorburu (Zornotza) eta Ramon Uribe (Usurbil). Iñaki Iribarren (Iruñea), azaroaren 21ean. Zigorra beteta. Koldo Aparicio (Basauri), azaroaren 23an. 18 urte espetxean igaro ostean. Marian Aramendi (Zestoa), azaroaren 23an. Zigorra beteta. Pagoa Zulueta (Leioa), azaroaren 24an. Zigorra beteta. Azaroaren 26an, aplikatua zuten 197/2006 doktrina indargabetzean aske geratu ziren: Jabi Martinez (Usansolo), Iñaki Fernandez de Larrinoa (Gasteiz), Santos Berganza (Amurrio), Inma Pacho (Bilbo), Nicolas Francisco (Lasarte), Jon Ander Urkizu (Pasai San Pedro), Iñaki Orotegi (Lasarte), Iñigo Akaiturri (Zornotza), Juan Ignacio Delgado (Legazpi), Jesus Mari Mendinueta (Arbizu), Gotzone Lopez de Luzuriaga (Agurain), Jose Angel Biguri (Menagarai) eta Iñaki Erro (Iruñea). Teresa Toda, azaroaren 27an. Zigorra beteta. Azaroaren 27an, aplikatua zuten 197/2006 doktrina indargabetzean aske geratu ziren: Kepa Solana (Legazpi), Josune Onaindia (Barakaldo), Iñaki Zugadi (Barakaldo), Gabriel Zabala (Pasai San Pedro), Jose Ramon Martinez de la Fuente (Gasteiz). Iñaki Gonzalo (Getxo), azaroaren 29an. Ezarria zuen 197/2006 doktrina indargabetzean. Antton Troitiño (Donostia), azaroaren 29an. Ezarria zuen 197/2006 doktrina indargabetzean.

hilabetekaria 2013ko uztaila-iraila

15


leku aldatzeak Destino Aldaketa ESPAINIAR ESTATUA Iñaki Arietaleaniz (Bergara), Soto del Real-etik Alcala Meco-ra. Txabi Moreno (Sopela) Aranjuez-etik Villabona-ra. Asier Rodrigez (Santurtzi), Aranjuez-etik Granada-ra. Asier Badiola (Ondarru), Valencia II-tik Valencia III-ra. Lierni Armendariz (Beasain), Aranjuez-etik Valencia III-ra. Santi Arrospide (Lasarte), Zuera-tik Villena-ra. Igor Gonzalez (Bilbo), Aranjuez-etik Badajoz-era. Jon Kepa Preciado (Santurtzi), Extremera-tik Algeciras-era. Iker Mendizabal (Bilbo), Muret Seysses-etik espainiaratu eta Soto del Realen espetxeratu zuten. Kemen Uranga (Ondarru), Ingalaterratik espainiaratu eta Soto del Realen espetxeratu zuten. Ismael Berasategi (Eibar), Fresnesetik espainiaratu eta Soto del Realen espetxeratu dute. Oihana Mardaras (Barakaldo), Fleury-tik espainiaratu eta Soto del Real-era.

FRANTZIAR ESTATUA Iker Mendizabal (Bilbo), Muret CD-tik Muret Seysses-era. Julen Atxurra (Lekeitio), Saint Maur-etik Fresnes-era.

Diligentziak ESPAINIAR ESTATUA Josetxo Arizkuren (Iruñea), A Lama-tik Navalcarnero-ra, eta berriro A Lama-ra. Gorka Martinez (Urduliz), Murcia I-etik Valdemoro-ra. Gotzon Aranburu (Hernani), Villena-tik Valdemoro-ra. J. Mari Etxeberria (Orereta), Puerto III-tik Valdemoro-ra. Txetxu Barrios (Atarrabia), Valdemoro-tik Granada-ra. Bea Etxebarria (Bilbo), Cordoba-tik Soto del Real-era. Dani Pastor (Bilbo), Puerto III-tik Navalcarnero-ra. Iñigo Zapirain (Bilbo), Jaen-etik Aranjuez-era. Aitor Fresnedo (Potugalete), Valdemoro-tik Albocasser-era. Gorka Palacios (Barakaldo), Valdemoro-tik Ocaña I-era.

FRANTZIAR ESTATUA Ismael Berasategi (Eibar), Moulins-etik Fresnes-era. Asier Bengoa (Gasteiz), Fleury-tik Réau Sud Francilien-era. Juan Ramon Karasatorre (Donostia), Saint Martin de Ré-tik Bordeaux Gradignan-era.

hilabetekaria 2013ko uztaila-iraila

16


etxerat Azaroak 19. Sevilla II espetxeko euskal preso politikoen senide eta lagunek euren gertukoek espetxe horretan bizi duten egoeraren berri eman eta honen salaketa egin zuten Donostian eskainitako prentsaurreko batean. Azaroak 25. Etxerateko ordezkaritza batek, euren artean Sevillan preso dagoen Txus Goikoetxearen bikotea, EAEko Giza Eskubideen Batzordean agerraldia egin zuen Sevillako egoeraren berri emateko. Lehenago Nafarroako Parlamentuan ere saiatu ginen testigantza ematen, baina, ez zen onartu. Azaroak 26. Sevillan dauden euskal preso politikoen herrietako EH Bilduko alkate eta zinegotziek presoen senideekin batera emandako prentsaurreko batean, euren elkartasuna adierazi zieten euren herritarrei; eta bide batez, herri ezberdinetan aurkeztu den mozioaren berri ere eman zuten. Azaroak 29. Iru単eako San Saturninoetako prozesioan udal korporazioari eta elizako ordezkariei Sevillako gure senide eta lagunen egoeraren berri eman genien, honen salaketa eginez.

hilabetekaria 2013ko azaroa

17


Euskal Preso Politikoen Kolektiboa 527 EUSKAL HERRIA: 5 BASAURI 1.Gogorza Otaegi, Aitzol

MARTUTENE 4.Codo Callejo, Jagoba

IRUÑEA 2.Goñi Lara, Luis 3.Sagardoi Lana, Xabier

ZABALLA 5.Martin Hernando, Txus

ESPAINIAR ESTATUA: 395 A LAMA (Pontevedra) - 730 km

ARANJUEZ (MADRID-VI) - 500 km

1.Alonso Abad, Fernando 2.Arizkuren Ruiz, Jose 3.Bravo Maestrojuan, Josu 4.Herrera Vieites, Aitor 5.Ijurko Iroz, Hodei 6.Makazaga Azurmendi, Xabier 7.Marin Mercero, Iñaki 8.Martinez Ahedo, Gorka 9.Nieto Torio, Ruben 10.Olarra Agiriano, Joxe Mari 11.S Sebastian Gaztelumendi, Mikel 12.Zubia Urrutia, Iker 13.Berriozabal Bernas, Inma 14.Martinez Garcia, Idoia

45.Aginako Etxenagusia, Asier 46.Garaizar San Martin, Nerea + umea 47.Prieto Furundarena, Anabel + umea 48.Sanz Martin, Olga + umea

ALCALA MECO - 450 km 15.Arietaleaniz Telleria, Iñaki 16.Bilbao Aresti, Eneko 17.Goieaskoetxea Arronategi, Eneko ALGECIRAS - 1.100 km 18.Aginaga Ginea, Ibai 19.Albisu Hernandez, Iñigo 20.Arrieta Llopis, Mikel 21.Benaito Villagarcia, Mi Angel 22.Beroiz Zubizarreta, Andoni 23.Cristobal Martinez, Carlos 24.Fano Aldasoro, Unai 25.Garcia Sertutxa, Gorka 26.Gaztelu Otxandorena, J. Miguel 27.Loran Lafourcade, Gorka 28.Preciado Izarra, Jon Kepa 29.Sola Campillo, Aurken 30.Urizar de Paz, German 31.Egues Gurrutxaga, Ana Belen 32.Etxeberria Simarro, Leire ALMERIA - 1.000 km 33.Arregi Imaz, Xabier 34.Arronategi Azurmendi, Kepa 35.Arruarte Santacruz, Garikoitz 36.Del Olmo Vega, Fernando 37.Ginea Sagasti, Josu 38.Krutxaga Elezkano, Iñaki 39.Larrinaga Rodriguez, Asier 40.Olaiz Rodriguez, Jorge 41.Urra Guridi, Kepa 42.Viedma Morillas, Alberto 43.Egiguren Enbeita, Olatz 44.Yañez Ortiz de Barron, Iratxe

BADAJOZ - 750 km 49.Del Hoyo Hernandez, Kepa 50.Fraile Iturralde, Gorka 51.Gabiola Goiogana, Andoni 52.Garcia Justo, Asier 53.Gonzalez Sola, Igor 54.Igerategi Lizarribar, Iñaki 55.Lesende Aldekoa, Txomin 56.Marin Etxebarria, Alberto 57.Orbegozo Etxarri, Mikel 58.Ugalde Zubiri, Andoni BONXE (Lugo) - 610 km 59.Amantes Arnaiz, Josu BRIEVA (Avila) - 470 km 60.Agirre Garcia, Oihana 61.Lasagabaster Anza, Olatz 62.Mendizabal Mujika, Idoia 63.Zuazo Aurrekoetxea, Maialen BURGOS - 210 km 64.Arriaga Ibarra, Jesus Felipe 65.Ezkerra Laspeñas, Ekaitz 66.Mendizabal Alberdi, Juan Maria 67.Salutregi Mentxaka, Jabier 68.Urrutia Gonzalez, Oier 69.Zurutuza Sarasola, Jose Antonio CACERES II - 650 km 70.Balanzategi Agirre, Xabier 71.Betolaza Vilagrasa, Gorka 72.Lima Sagarna, Iker 73.Olabarrieta Olabarrieta, J Mª 74.Olaizola Baseta, Aitor 75.Otegi Eraso, Andoni 76.San Argimiro Isasa, Mikel 77.Tobalina Rodriguez, Juan 78.Txokarro Zoko, Jorge

CASTELLO I - 590 km 79.Altable Etxarte, Jesus Mª 80.Beristain Urizarbarrena, Iker 81.Cabello Perez, Andoni 82.Cano Hernandez, Pedro Maria 83.Gallastegi Sodupe, Orkatz 84.Gandiaga Ibarzabal, Estebe 85.Larrea Azpiri, Zunbeltz 86.Lezkano Bernal, Sergio 87.Otxoa de Eribe Landa, J. Angel 88.Zelarain Ortiz, Oskar 89.Igarriz Izeta, Marta 90.Zenarrutzabeitia Iruguenpagate, Zaloa CASTELLO II –ALBOCASSER - 590 km 91.Aldasoro Magunazelaia,Ramon 92.Alonso Alvarez, Raul 93.Arri Pascual, Alvaro 94.Etxaniz Garcia, Julen 95.Fresnedo Gerrikabeitia, Aitor 96.Iragi Gurrutxaga, Harriet 97.Markes Zelaia, Patxi 98.Perez Zorriketa, Ugaitz CORDOBA (Alcolea) - 810 km 99.Alonso Rubio, Iñaki 100.Calabozo Casado, Oskar 101.Cañas Carton, Iñaki 102.Gallaga Ruiz, Javier 103.Perez Aldunate, Xabier 104.Polo Escobes, Sergio (1) 105.Portu Juanena, Igor 106.Solana Matarran, Jon Igor 107.Urretabizkaia Saukillo, Jon 108.Vidal Alvaro, Gorka 109.Virumbrales Amenabar Asier 110.Etxebarria Caballero, Beatriz (4) 111.Perez Aristizabal, Eider CURTIS (A Coruña) - 650 km 112.Blanco Santisteban, Zigor 113.Borde Gaztelumendi, Joseba 114.Eskudero Balerdi, Gregorio 115.Gomez Ezkerro, Jesus Maria 116.Larrinaga Martin, Julen 117.Mariñelarena Garziandia, Luis 118.Murga Zenarruzabeitia, Andoni 119.Plazaola Anduaga, Alberto 120.Prieto Jurado, Sebastian 121.Salaberria Etxebeste, Emilio

1


HERRERA DE LA MANCHA - 620 km

MONTERROSO (Lugo) - 640 km 220.Aiensa Laborda, Ibai 221.Aiensa Laborda, Mikel 222.Ibarra Izurieta, Bigarren 223.Lejarzegi Olabarrieta,Endika 224.Zubizarreta Balboa, Kepa

125.Bravo Saez de Urabain, Zigor 126.Karrera Arenzana, Asier 127.Lorente Aspiazu, Oier 128.Maruri Basagoitia, Lander 129.Octavio Martikorena, Diego 130.Zalakain Garaikoetxea, Jesus Mari

165.Aranburu Muguruza, Xabier 166.Armendariz Izagirre, Iñaki 167.Askasibar Garitano, Mikel 168.Balerdi ibarguren, Xabier 169.Erostegi Bidaguren, Joseba 170.Gorostiaga Gonzalez, Pablo 171.Hidalgo Lertxundi, Aimar 172.Lopez Gomez, Jon 173.Marcos Alvarez, Faustino 174.Ruiz Jaso, Zigor 175.San Epifanio San Pedro, Felipe 176.San Pedro Blanco, Jon Mirena

EL DUESO - 225 km

HUELVA II - 1.000 km

131.Arrieta Prz de Mendiola, Ismael 132.Diez Usabiaga, Rafael 133.Vicente Ugalde, Imanol

177.Arginzoniz Zubiaurre, Aritz 178.Balerdi Iturralde, Juan Carlos 179.Besance Zugasti, Juan Carlos 180.Franco Martinez, Bittor 181.Garcia Gaztelu, Xabier 182.Garcia Jodra, Fernando 183.Lasa Mendiaraz, Sebastian 184.Lopez Anta, Angel 185.Maurtua Eguren, Aitzol 186.Olabarrieta Colorado, Iker 187.Ostolaza Ikaran, Eneko 188.Ruiz Romero, Patxi 189.Zelarain Errazti, Julen 190.Bengoa Ziarsolo, Nerea 191.Txurruka Madinabeitia, Lurdes

DAROCA - 360 km 122.Geresta Azurmendi, Ander 123.Gomez Gonzalez, Alberto 124.Olaizola Urien, Aitor DUEÑAS (Palencia) - 300 km

ESTREMERA (MADRID VII) - 520 km 134.Aspiazu Rubina, Garikoitz 135.Gelbentzu Gonzalez, Ruben 136.Gonzalez Gonzalez, Jon 137.Imaz Munduate, Iñaki 138.Otaño Labaka, Juan Ignacio 139.Alkorta Arrizabalaga, Urtza 140.Jacinto Garcia, Sonia FONCALENT (Alacant I) - 760 km 141.Abad San Pedro, Endika 142.Badillo Borde, Irkus 143.Gonzalez Pavon, Joseba 144.Lujanbio Galparsoro, Xabier 145.Mujika Zubiarrain, Garikoitz 146.Uranga Salbide, Patxi 147.Coello Onaindia, Aitziber 148.Gallastegi Sodupe, Lexuri GRANADA (Albolote) - 870 km 149.Agote Cillero, Arkaitz 150.Aizpuru Giraldo, Eneko 151.Apaolaza Sancho, Iban 152.Barrios Martin, Jose Luis 153.Beaumont Etxebarria, Iñaki 154.Bilbao Solaetxe, Unai 155.Coto Etxeandia, Egoitz 156.Legaz Irureta, Armando 157.Lopez de Okariz, Unai 158.Miner Villanueva, Imanol 159.Olarra Guridi, Juan Antonio 160.Rodriguez Lopez, Asier 161.Ugarte Lpez de Arkaute, Diego 162.Delgado Iriondo, Agurtzane 163.Lizarralde Palacios, Ana 164.Mujika Goñi, Ainhoa

JAEN II - 780 km 192.Garcia Aliaga, Aitor 193.Goienetxe Alonso, Iñaki 194.Lizarribar Lasarte, Jon 195.Sanpedro Larrañaga, Premin 196.SarasolaYarzabal, Mattin 197.Usandizaga Galarraga, Xabin 198.Zapirain Romano, Iñigo (9) 199.Bakedano Maidagan, Oihane 200.Ernaga Esnoz, Joxepa LOGROÑO - 190 km 201.Aragon Iroz, Santiago 202.De Ibero Arteaga, Ekaitz 203.Etxaburu Markuerkiaga, Eneko 204.Otegi Mondragon, Arnaldo 205.Rodriguez Torres, Arkaitz 206.Alonso Curieses, Anuntzi 207.Saez de la Cuesta, Alicia MANSILLA (Leon) - 360 km 208.Araguas Jusue, Iker 209.Franco Gonzalez, Aitor 210.Gonzalez Endemaño, Jorge 211.Juaristi Arrieta, Xabin 212.Korta Carrion, Mikel 213.Landaberea Torremotxa, Arkaitz 214.Murga Luzuriaga, Francisco 215.Murga Luzuriaga, Isidro 216.Pascual Muneta, Garikoitz 217.Salegi Garcia, Oroitz 218.Comes Arranbillet, Olga 219.Majarenas Ibarreta, Sara

MURCIA I - 830 km 225.Martinez Arkarazo, Gorka (1) 226.Martinez del Campo, Oier 227.Novoa Arroniz, Jose Mari 228.Ramada Estevez, Fco Jose 229.Segurola Beobide, Joseba 230.Tome Queiruga, Ventura MURCIA II - 830 km 231.Andueza Antxia, Oier 232.Arkauz Arana, Josu 233.Atristain Gorosabel, Javier 234.Cadenas Lorente, Oskar 235.Izpura Garcia, Mikel 236.Labeaga Garcia, Urko 237.Sagarzazu Gomez, Kandido 238.Troitiño Ciria, Jon NAVALCARNERO - (MADRID IV) - 480 km 239.Alberdi Casanova, Egoi OCAÑA I - 520 km 240.Esnaola Dorronsoro, Aitor 241.Garcia Arrieta, Garikoitz 242.Gomez Larrañaga, Aratz 243.Herrador Pouso, Juan Carlos 244.Otegi Unanue, Mikel 245.Palacios Aldai, Gorka OCAÑA II - 520 km 246.Estonba Iturriza, Aratz 247.Galarraga Godoi, Eneko 248.Garcia Mijangos, Jose 249.Gisasola Olaeta, Arnaltz 250.Lopez Gonzalez, Jesus Maria 251.Santesteban Goikoetxea, Iñaki 252.Trenor Dicenta, Karlos PUERTO I - 1.050 km 253.Arriaga Arruabarrena, Rufino 254.Bellon Blanco, Arkaitz 255.Castro Sarriegi, Alfonso 256.Elejalde Tapia, Fernando 257.Gurtubai Sanchez, Sebastian 258.Gutierrez Carrillo, Iñigo 259.Lauzirika Oribe, Karmelo 260.Lerin Sanchez, Jose Angel 261.Muñoa Arizmendiarrieta, Ibon 262.Orbe Sevillano, Zigor 263.Ordoñez Fernandez, Josu 264.Saez Arrieta, Arkaitz 265.Zabalo Beitia, Xabier 266.Zerain Alvarado, Jokin 267.Zubiaurre Agirre, Jon PUERTO II - 1.050 km 268.Almaraz Larrañaga, Agustin 269.Guridi Lasa, Iñigo 270.Urizar Murgoitio, Jose Gabriel

2


PUERTO III - 1.050 km 271.Agirrebarrena Beldarrain, Aitor 272.Alegria Loinaz, Xabier 273.Barreras Diaz, Oskar 274.Beobide Arza, Ibai 275.Beristain Urbieta, Joxe Maria 276.Bilbao Goikoetxea, Iñaki 277.Castro Zabaleta, Manex 278.Cotano Sinde, Aitor 279.Dorronsoro Malaxetxebarria, J.M 280.Enbeita Ortuondo, Joseba 281.Etxeberrria Garaikoetxea, J Mari 282.Gramont, David 283.Matanzas Gorostizaga, Jose Mª 284.Parot Navarro, Unai 285.Pastor Alonso, Daniel (8) 286.Rey Urmeneta, Xabier 287.Rubenach Roiz, German 288.Gallastegi Sodupe,Irantzu SEVILLA II - 910 km 289.Agirre Bernadal, Iker 290.Agirre Odriozola, Jabi 291.Agirresarobe Pagola, Gurutz 292.Arakama Mendia, Iñaki 293.Arzalluz Goñi, Asier 294.Etxabarri Garro, Juan Mª 295.Etxeberria Goikoetxea, Garikoitz 296.Goikoetxea Garralda, Jesus 297.Lasa Mitxelena, Juan Lorenzo 298.Lebrero Panizo, Roberto 299.Paul Larrea, Urtzi SORIA - 270 km 300.Arretxe Salbide, Mikel 301.Etxeberria Arbelaitz, Jose Antonio 302.Loizaga Arnaiz, Iñaki 303.Rodriguez Mallabiarrena, Josu SOTO DEL REAL (MADRID V) - 410 km 304.Atxurra Egurrola, Julen 305.Berasategi Eskudero, Ismael 306.Karasatorre Aldaz, Juan Ramon 307.Lerin Sanchez, Iñaki 308.Segurola Maioz, Patxi 309.Uranga Artola, Kemen 310.Vallejo Franco, Iñigo 311.Mardaras Orueta, Oihana TERUEL - 450 km 312.Beaskoa Rodriguez, Jon 313.Gundin Maguregi, Patxi 314.Ormazabal Lizeaga, Asier 315.Peña Balantzategi, Ibai 316.Zarrabe Elkoroiribe, Mikel TOPAS (Salamanca) - 440 km 317.Aristi Etxaide, Patxi 318.Askasibar Barrutia, Vicente 319.Astorkizaga Arriaga, Gaizka 320.Crespo Ortega, Jon 321.Etxeandia Meabe, Jose Miguel 322.Etxeberria Martin, Iñaki 323.Hernandez Sistiaga, Unai 324.Inziarte Gallardo, Juan Manuel 325.Lupiañez Mintegi, Gorka 326.Otazua Urresti, Iñigo

327.Samaniego Curiel, Ekaitz 328.Ugarte Billar, Xabier 329.Arriaga Martinez, Josune 330.Eskisabel Barandiaran, Anitz 331.Linazasoro Lopez, Maitane VALENCIA II (Picassent) - 540 km 332.Agirre Garcia, Harriet 333.Azkona Dominguez, Ibai 334.Esnal, Juan 335.Merino Bilbao, Guillermo 336.Mujika Dorronsoro, Juan Mari 337.Saenz Olarra, Balbino 338.Velasco Armendariz, Alex 339.Zubiaga Bravo, Manex

ZUERA (Zaragoza) - 300 km 383.Agirre Lete,Juan Luis 384.Bilbao Beaskoetxea, Iñaki 385.Bilbao Gaubeka, Iñaki 386.Egibar Mitxelena, Mikel 387.Etxeberria Sagarzazu, Kepa 388.Garces Beitia, Iñaki 389.Garcia Razkin, Sergio 390.Iparragirre Arretxea, Imanol 391.Legina Aurre, Kepa 392.Martinez de Osaba Arregi, Igor 393.Mujika Garmendia, Francisco 394.Uribarri Benito, Asier 395.Zabaleta Elosegi, Jose Jabier 396.Zulaika Amutxategi, Gorka

VALENCIA III (Picassent) - 540 km 340.Azurmendi Peñagarikano, Mikel (1) 341.Badiola Lasarte, Asier 342.Beaumont Barberena, Josu 343.Camacho Elizondo, Jose 344.Galarza Quirce, Luis Angel 345.Mardones Esteban, Asier 346.Subijana Izquierdo, Juan Carlos 347.Balda Arruti, Josune 348.Barbarin Iurrebaso, Ainhoa 349.Pedrosa Barrenetxea, Maite 350.ArmendarizG.Langarika,Lierni + umea 351.Jauregi Amundarain,Oskarbi + umea 352.Oña Ispizua, Josune 353.Otaegi Tena, Nahikari + umea VALLADOLID (Villanubla) - 340 km 354.Amaro Lopez, Gotzon 355.Antza Illarreta, Arkaitz 356.Fernandez Arratibel, Adur 357.Fernandez Bernales, Julen 358.Galarraga Arrona, Jose Antonio 359.Gonzalo Casal, Iñaki 360.Sebastian Iriarte, Alfontso 361.Zubiaga Lazkano, Xeber 362.Irastorza Otegi, Ainhoa 363.Zabaleta Telleria, Miren VILLABONA (Asturias) - 440 km 364.Bustindui Urresola, Alexander 365.Etxaniz Alkorta, Sebas 366.Gañan Ramiro, Gaizka 367.Intxauspe Bergara, Manuel 368.Lopez de Abetxuko Liki., Jose R. 369.Moreno Ramajo, Txabi 370.Oiartzabal Ubierna, Anartz 371.Sadaba Merino, Javier VILLENA (Alacant II) - 720 km 372.Aranburu Sudupe, Gotzon (1) 373.Arregi Erostarbe, Joseba 374.Arrozpide Sarasola, Santiago 375.Estevez Paz, Juan Carlos 376.Goikoetxea Basabe, Arkaitz 377.Goitia Abadia, Oier 378.Iglesias Chouza, Juan Carlos 379.Olano Olano, Juan Maria 380.Tximeno Inza, Xabier 381.Beloki Resa, Elena 382.Lizarraga Merino, Maria

3


FRANTZIAR ESTATUA: 123 ARLES - 750 km

LA SANTE - 930 km

POISSY - 950 km

1.Elorrieta Sanz, Ibon (100) 2.Lopez de Bergara Astola, Iñaki (238)

44.Aduna Vallinas, Raul (297 399) 45.Sarasola Yarzabal, Andoni (291 268 D2) 46.Sirvent Auzmendi, Ekaitz (290 744) 47.Urbieta Alkorta, Josu (293 719) 48.Varea Etxebarria, Montxo Arkaitz (297 037) LANNEMEZAN - 330 km

89.Garate Galarza, Enrique (11 807) 90.Otxoantesana Badiola, Jon Aingeru (11 765) 91.Vicario Setien, Gregorio (11 498)

4.Esparza Ortega, Iker (75 515) 5.Garitagoitia Salegi, Iurgi (77 213) 6.Iriondo Yarza, Aitzol (82 595) 7.Lariz Bustindui, Andoni (82 226) 8.Oa Pujol, Oier (80 599)

49.Agerre, Didier (1 993) 50.Aranburu, Frederic (1 594) 51.Esparza Luri, Iñaki (2 199) 52.Fernandez Iradi, Ibon (2 226) 53.Lete Alberdi, Jose Ramon (2 196) 54.Segurola Kerejeta, Joseba (2 387)

92.Albisu Iriarte, Mikel ( 3 002) 93.Karrera Sarobe, Mikel (3 358) 94.Lopez de Lacalle Gauna, Alberto (2 090) 95.Chivite Berango, Mercedes (1 947 S) 96.Garcia Montero, Ainoa (1 948) 97.Iparragirre Genetxea, Marixol (3 001)

BORDEAUX-GRADIGNAN - 330 km

LIANCOURT - 1.000

RENNES - 800 km

9.Agirregabiria del Barrio, Arkaitz (71 587) 10.Errasti Goiti, Zuhaitz (71 286)

55.Etxeberria Oiarbide, Jon (8 739) 56.Oroz Torrea, Mikel (9 861) 57.Saez de Jauregi Ortigosa, Iban (7 188)

98.Alberdi Zubierrementeria, Ane Miren (6 994) 99.Gimon, Lorentxa (7 228) 100.Lopez Resina, Maria Dolores (7 075)

LYON CORBAS -900 km

ROANNE - 850 km 101.Juarros Ruiz de Gordejuela, Maite (832) 102.Zaldua Iriberri, Miren Itxaso (930)

12.Eskisabel Urtuzaga, Peio (10 530) 13.Oiarzabal Txapartegi, Asier (10 420)

58.Aranburu Sagarminaga, Xabier (10 954) 59.Labaka Larrea, Urko (5 213) 60.Zobaran Arriola, Alejandro (5 216) 61.Lozano Miranda, Jone (5 331) 62.Uruburu Zabaleta, Eider (11 157)

FLEURY MEROGIS - 930 km

MEAUX-CHAUCONIN-NEUFMONTIERS - 970 km

14.Arruabarrena Carlos, Jabi (374 360 D1) 15.Azpitarte Rejado, Gorka (401 308 E) 16.Bengoa Lpz de Armentia, Asier (366 959 U D1) 17.Elizaran Aguilar, Aitor (376 473K D3) 18.Etxaburu Artetxe, Aitzol (399 918-U D2) 19.Goieaskoetxea Arronategi, ibon (401 847 D2) 20.Goikoetxea Gabirondo, Andoni (403 192 C D3) 22.Larretxea Mendiola, Joanes (376 298 V D1 ) 23.Mendinueta Mintegi, Iurgi (382 026 W D2) 24.Oses Carrasco, Jose Javier (396 380 Y D3) 25.Salaberria Sansinea, Jon (366 076 J D2) 26.Suberbiola Zumalde, Igor (366 075 H D1) 27.Bernadó Bonada, Marina (405 569 M) 28.Cornago Arnaez, Galder (359 557 Y 6E) 29.Eizagirre Zubiaurre, Ekhiñe (404 834 N) 30.Ozaeta Mendikute, Ainhoa (366 074 G 6E) 31.Plaza Fernandez, Itziar (374 574 W) 32.San Vicente Sz de Zerain, Oihana (376 472) 33.Sanchez Iturregi, Saioa (406 201 YY)

63.Aginagalde Ugartemendia, Beñat (7 311) 64.Gomez Mielgo, Oier (12 189) 65.Gurrutxaga Gogorza, Oroitz (10 984) 66.Uriarte Lopez de Vicuña, Igor (12 084)

BAPAUME - 1.080 km 3.Goirizelaia Gonzalez, Cristina (5 610) BOIS D’ARCY - 930 km

BOURG EN BRESSE- 970 km 11.Mujika Andonegi, Ander (3 383) CLAIRVAUX - 1.050 km

REAU SUD FRANCILIEN - 930 km

SAINT MARTIN DE RE - 550 km 103.Esnal, Jakes (14 207) 104.Martinez Bergara, Fermin (14 461) 105.Merodio Larraona, Zigor (14 716) 106.Rubenach Roiz, Jon (14 494) 107.Saez de Egilaz Murgiondo,Carlos (14 231) SAINT MAUR - 680 km

67.Abaunza Martinez, Javier (13 007) 68.Aranibar Almandoz, Joseba (14 098) 69.Lizundia Alvarez, Iñaki (12 769)

108.Bienzobas Arretxe, Jon (4 637) 109.Elizegi Erbiti, Iñigo ( 4 403) 110.Garro Perez, Zigor (4 676) 111.Ilundain Iriarte, Alberto (4 262) 112.Maiza Artola, Juan Cruz (4 635)

MURET CD - 430 km

TARASCON - 750 km

70.Parot Navarro, Ion (9 680) 71.Zeberio Aierbe, Jose (9 860))

113.Akarregi Casas, Alexander (11 016 Z)

MOULINS-YZEURE - 800 km

VILLEPINTE - 950 km MURET SEYSSES - 430 km 72.Mujika Andonegi, Julen (22 163) 73.Rivero Campo, Ruben (22 981)

114.Arkauz Zubillaga, Kepa (30 814) 115.Dominguez Atxalandabaso, Iñaki (28 783)

NANTERRE - 930 FRESNES - 930 km 34.Curto Lopez, Saul (965 476) 35.Errazkin Telleria, Ugaitz (963 651) 36.Ezeiza Aierra, Asier (938 938) 37.Ibarguren Sarasola, Oier (967 500) 38.Iruretagoiena Lanz, Luis (933 266) 39.Matxain Beraza, Alberto (945 144 D1) 40.Areitio Azpiri, Alaitz (970 439) 41.Beyrie, Lorentxa (954 917) 42.Moreno Martinez, Itziar (969 134) JOUX LA VILLE - 1.000 km 43.Eizagirre Uranga, Julen (10 477)

74.Ayestaran Legorburu, Jose Lorenzo (33 306) 75.Barandalla Goñi, Oihan (38 872) 76.Borrero Toribio, Asier (33 719) 77.Martitegi Lizaso, Jurdan (38 873)

INGALATERRA: HMP LONG LARTIN Fuentes Villota, Raul

OSNY - 970 km 78.Etxeberria Aierdi, Urtzi (53 117) 79.Fernandez Aspurz, Joseba (52 295) 80.Gutierrez Elordui, Borja (52 293) 81.Mendizabal Elezkano, Julen (53 662) 82.Sancho Marco, Iñigo (52 294)

PORTUGAL: MONSANTO - LISBOA Zengotitabengoa Fernandez, Andoni

SEI KONDARRIAK: BELFAST Vila Mitxelena, Fermin

POITIERS VIVONNE - 550 km 83.Ardanaz Armendariz, Oier (3 045) 84.Zarrabeitia Salterain, Eneko (1 964) 85. Aramendi Jaunarena, Alaitz (3 432) 86.Aranalde Ijurko, Maite (851) 87.Garmendia Marin, Oihana (3 441) 88.Lesaka Arguelles, Izaskun (2 817)

VENEZUELA: CARACAS Guridi Zaloña, Asier

4


II eranskina anexo II

gaixotasun larriak dituzten presoak Jesus Mª MARTIN HERNANDO (Basauri) : Zaballa. 1960. urtean jaioa. 2002an atxilotua. Nahasmen eskizo-afektiboa delirio osagarriarekin. Josetxo ARIZKUREN RUIZ (Iruùea) : A Lama (A Coruùa). 1958an jaioa. 1999an atxilotua. Kardiopatia iskemiko larria. Kateterismoa: Stent hodi batean. Jose Ramon LOPEZ DE ABETXUKO LIKINIANO (Gasteiz): Villabona (Asturias). 1949an jaioa. 1989an atxilotua. Bradikardia sintomatikoa. Fibrilazio aurikularra, Prostatako adenoma. Inmaculada BERRIOZABAL BERNAS (Zegama/Elorrio): A Lama (Pontevedra). 1951ean jaioa. 2009an atxilotua. Psoriasi artropatia, Diabetesa (DM-II), Diabetes oina, hipertentsioa, azkazaletako psoriasia, Asma bronkiala, belaunetako protesia. Gari ARRUARTE SANTA CRUZ (Hernani): Almeria. 1980an jaioa. 2003an atxilotua. Espondilitisa. Iùaki ETXEBERRIA MARTIN (Iruùea). Topas (Salamanca). 1964ean jaioa. 1996an atxilotua. Eboluzio luzeko Miopia Magnoa. Eskuineko begiko erretina hemorragia, Ikusmen zorroztasunaren galera, ezkerreko begiko afaquia. Aitzol GOGORZA OTAEGI (Orereta) - Basauri. 1975ean jaioa. 1999an atxilotua. Obsesio Konpultsio Nahastea. Jose Miguel ETXEANDIA MEABE (Larrabetzu) - Topas (Salamanca).1960an jaioa. 2003an atxilotua. Nahaste obsesibo konpultsiboa, Hepatitis C. Ibon FERNANDEZ IRADI (Hernani) – Lannemezan (Frantziar estatua). 1971ean jaioa. 2003an atxilotua. Esklerosi anizkoitza. Ventura TOMÉ QUEIRUGA (Tafalla) – Murcia I. 1953an jaioa. 2011n atxilotua. Prostatako adenomakartzinoma.

ESPETXERATZE ARINDUA 1. Juan Pablo Dieguez Lopez 2. Jose Luis Elkoro Unamuno 3. Jose Ramon Foruria Zubialde 4. Mikel Gil Cervera 5. Belen Gonzalez PeĂąalva 6. Milagros Ioldi Mujika 7. Ibon Iparragirre Burgoa +VBO+PTF3FHP7JEBM

1


anexo III III. eranskina

NOMBRE IZEN ABIZENA

ESPETXEAN AÑOS EN ZENBAT URTE PRISIÓN

FECHA IRTEERA DATA DE SALIDA

IRTEERA FECHA DEDATA SALIDA DOKTRINA TRAS LA APLIKATU ONDOREN APLICACIÓN

1

Fernando Del Olmo Vega

22

2012/02/01

2020

2

Andoni Cabello Pérez

26

2012/03/21

2027

3

Ramon Aldasoro Magunazelaia

22

2017/10/27

2021

4

Raul Alonso Alvarez

24

2015/03/25

Sin concretar

5

Josu Amantes Arnaiz

26

Sin concretar

Sin concretar

6

Iñaki Arakama Mendia

26

Sin concretar

Sin concretar

7

Santiago Arrozpide Sarasola

27

Sin concretar-

Sin concretar

8

Jose Maria Beristain Urbieta

27

Sin concretar-

Sin concretar

9

Oskar Cadenas Lorente

24

Sinconcretar

Sin concretar

10 Jorge Gonzalez Endemaño

27

Sin concretar

Sin concretar

11 Unai Parot Navarro

27

Sin concretar

Sin concretar

12 Lurdes Txurruka Madinabeitia

19

Sin concretar

Sin concretar

13 Jose Javier Zabaleta Elosegi

20

Sin concretar

Sin concretar

14 Asier Ormazabal Lizeaga

21

Sin concretar

Sin concretar

15 German Rubenach Roiz

20

Sin concretar

2023/10/17

16 Xabin Usandizaga Galarraga

19

Sin concretar

2016/09/17

16

2014/01

Sin fijar

17

Gabriel Urizar Murgoitio

1

2013ko azaroko hilabetekaria  

Azaroan zehar espetxeetan eta espetxeetatik kanpo emandako gertaeren berri ematen duen Etxeraten hilabetekaria

2013ko azaroko hilabetekaria  

Azaroan zehar espetxeetan eta espetxeetatik kanpo emandako gertaeren berri ematen duen Etxeraten hilabetekaria

Advertisement