Italiako Comitato Friutl taldeak elkartasuna adierazteko ekimen original bat abiatu zuen: euskal preso politiko bakoitzaren argazkia Italiako mendi batera igo, bertan argazkia atera eta ondoren argazki bakoitza preso bakoitzaren senideei bidaltzen diete, gutun batekin batera. Jada berrehun menditara igo dira (ehun lehen txandan eta beste ehun oraingo txandan), eta txosten honetan bildu dute egiten ari diren lana, eta ateratako argazkiak.