Issuu on Google+


SARRERA Urte honen hasieran Bilboko kaleetan esperantza eta aldarrikapen hotsak entzun ahal izan ziren. 100.000 pertsonatik gora bildu ziren bertan euskal preso politikoen eta iheslarien eskubideen alde. Eskaera hau ez da berria, baina zoritxarrez presoen eskubideen urraketa aspalditik eskatzen ari garen zerbait da. Presoen eskubideak aspalditik urratzen dira, eta guk beti eskatu izan dugu gure senide eta lagunen eskubideak errespetatzeko, eta egun ere horrela egiten jarraitzen dugun Euskal Herrian bizi dugun garai berri honetan. Baina, euskal gizartearen, eta gehiengo sindikal eta politikoaren eskaerek ez dute erantzunik jaso. Espainiako eta Frantziako espetxeetan gure senide eta lagunei salbuespeneko espetxe politika bat aplikatzen jarraitzen dute; eta bi estatuetan gure senide eta lagunen zigorrak luzatzeko eta euren egoera gogorragoa bilakatzeko hainbat neurri aplikatzen dituzte, bai zigorra betetzen ari diren presoen kasuan eta baita preso prebentiboen kasuan ere. Zoritxarren senide eta lagunok ere, euskal presoek bezala, salbuespeneko eta mendekuz betetako espetxe politika honen ondorioak zuzenean jasaten ditugu. Txosten honen helburua urteko lehen sei hilabeteetako balantzea egitea da, eta honez gain, gizarteari eta eragile sozial, sindikal eta politikoei bereziki zuzenduta, espetxe politika honek utzitako zenbait datu publiko egin nahi ditugu. Datu hauek aztertuz gero ikus baitaiteke espetxe politika ez dela inondik inora aldatu; are gehiago, zenbait kasutan okerrera egin du, zenbait datu kezkatzeko modukoak direlarik. 1.- SAKABANAKETA POLITIKA Euskal Herrian bizi dugun garai berria ez da islatu gure senide eta lagunei aplikatzen zaien espetxe politikan, izan ere ez da eman aurrerapausorik azalpenik ez duen politika honekin amaitzeko euskal gizartearen gehiengoak eta nazioarteak eskatu bezala eta bake eskenatoki batera hurbiltzeko. Esan bezala, euskal preso politikoei salbuespeneko neurriak aplikatzen zaizkie eta horregatik salbuespeneko espetxe politika bat aplikatzen zaiela baieztatzen da: sakabanaketa, isolamendua, bizi osorako espetxe zigorra, baldintzapeko askatasuna ukatzea, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak espetxean mantentzea... dira politika honen adibide nagusienak. Gure senide eta lagunek erabat tentsio une handiak jasaten dituzte, eta helburu horrekin presoei eta senideoi zuzendutako hainbat neurri aplikatzen dituzte: etengabeko espetxe edota modulu aldaketak, komunikazio mota guztietan esku-hartzea (baita intimoak deritzaienetan ere), miaketak (egunean behin baino gehiagotan biluztea behartzen zaituztenak), eraso fisikoak, edozein ekintza egiterakoan edota erlazio pertsonaletan izaten duten kontrola eta egiten dieten jarraipena, mediku kontsultetara joan ahal izateko eskaeren ukatzea... Euskal preso politikoei aplikatzen zaien sakabanaketa politika honek, bidea irekitzen die salbuespeneko neurri hauek aplikatzeko. 1.1.- URRUNTZEA Sakabanaketa politikaren helburua preso politikoa bere ingurune familiarretik, afektibotik, kulturaletik eta sozialetik ahalik eta gehien urruntzea da. Helburu honekin euskal preso politikoak etxetik ehunka kilometrotatik hasi eta 1000 kilometrotik gorako distantziatara dauden espetxeetara eramaten dituzte.

02


1.2.- DATU OROKORRAK: 634 PRESO 88 ESPETXETAN SAKABANATUTA. • Euskal Herria: 8 preso 4 espetxetan sakabanatuta. • Espainiar Estatua: 470 preso 47 espetxetan sakabanatuta. • Frantziar Estatua: 139 preso 31 espetxetan sakabanatuta. • 11 preso espetxeratze arinduan aurkitzen dira euren gaixotasunengatik. • 4 preso aurkitzen dira Ingalaterra, Ipar Irlanda, Portugal eta Mexikoko espetxeetan preso. • Konfinatua: 2 preso aurkitzen dira konfinatuak; bata Autun (Frantzia) eta bestea Brienne Le Châteaun (Frantzia. • 40 preso aurkitzen dira etxetik 1.000 kilometro baino gehiagotara. • 276 preso aurkitzen dira Euskal Herritik 700-1000 kilometrotara. • 136 preso 500 eta 700 Km artean daude espetxeratuak. • 61 preso soilik daude 400 kilometrotara. • 19 aurkitzen dira Euskal Herrian (8 espetxean eta 11 espetxeratze arinduan). • Gainera, azpimarratzekoak dira Mexiko, Italia, Ingalaterra, Ipar Irlanda, Portugalgo presoen eta Autun eta Brienneko konfinatuen egoera. Hau da, presorik gehienak Euskal Herritik 700 eta 1100 km arteko distantziara aurkitzen dira.

300 250 200 150 100 50 0 1.1000 1.000- 500-700 700 500-400 menos de Euskal 1.000 Km 7000 400 Herria

03


1.3.- LEKUALDATZEAK 71 LEKUALDATZE 6 HILABETETAN 6 hilabete hauetan 71 lekualdatze burutu dira. Eta hauetako batere ezin da Euskal Herrirako gerturatze bat bezala ikusi; Aitzol Gogorzaren kasuan izan ezik (lehen Sevillako espetxean zegoen), zeina Euskal Herriratua izan da aspalditik bere gaixotasunagatik egoerak horrela eskatzen. - 9 lekualdatze Frantziatik Espainiara izandako estradizioen ondorio dira - 4 denboraldi baterako entregak izan dira - 5 Euskal Herriko espetxeetatik Espainiakoetara izan dira (3 Salamancara, 1 Avilara, eta 1 Pontevedrara) - 2 Euskal Herriratze, bata Sevillatik eta beste Zaragozatik - 35 lekualdatze espainiar estatuan - 11 lekualdatze frantziar estatuan - 46 lekualdatze hauetatik 40 preso politikoak noiz behinka espetxez aldatzeko dinamikarekin lotuta dago, eta seik jada urrunduta zeuden presoak beste 400 eta 700 km artean urruntzeko izan dira Ehunka edota milaka kilometrotako urruntze hauek senide eta lagunok sufritzen dugun zigorraren erakusle dira. Eta gure egoera ez da inondik inora aldatu azken urteetan. Ehunka eta milaka kilometro egiten jarraitzen dugu astebururo gure senide eta lagunak minutu gutxi batzuez ikusteko, eta bidaia hauek egin behar izatea jada nahiko gogorra bada ere, bidaiak egiteko jasan behar izaten ditugun baldintzak ere benetan gogorrak dira. 1.3.1.- Ordutegiak • Zenbait espetxetan bisitak burutzeko ordutegia larunbatetan lehen orduan ala igandetan azken orduan izaten da. Honek joaneko edo etorriko bidaia gauez burutu behar izatea eragiten duelarik. Senide eta lagunok ezin izaten dugu atsedenik hartu, bisitara lana amaitu orduko abiatzen garelako edo bisitatik iritsi ordurako lanera joan behar izaten dugulako. • Espainian aurrez aurreko bisitak eta Frantzian bisita normalak astez burutu behar izaten dira maiz, eta horrek bisitak egiteko lanean jai egunak hartu behar izatea dakar. Azkenean, atseden hartzeko egunak izan beharrean, bidaiatzeko erabiltzen ditugularik. • Espetxe berean dauden euskal preso politikoen senideei ordutegi ezberdinak ezartzen dizkigute bisitak burutzeko. Horrek eragin izugarria du gugan, zaila izaten baita beste senideekin antolatzea bidaia bera egiteko, eta honela gastuak murriztu edota gidaria txandatzeko aukera zailtzen dira. Gainera, elkarrekin joanez gero ere bidaietan jasan ditzakegun (eta jasan izan ditugun) irainen edota erasoe aurrean babesa izan dezakegu. 1.3.2.- Modulu aldaketak • Espetxeetan modulu aldaketak burutzen dira maiztasun handiarekin eta sistematikoki. Modulu aldaketa batek bisitetako ordutegia aldatzea eragin dezake, eta honek senideoi izugarrizko tentsioa eragiten digu bisitak eskatzeko eta bidaiak antolatzeko orduan.

04


1.3.3.- Espetxetik espetxerako lekualdatzeak • Gure senide eta lagunei debekatu egiten diete espetxeaz aldatuak izango direla guri jakinaraztea. Horrelako kasuetan, askotan espetxera ailegatutakoan izaten dugu lekualdatzearen berri; honen ondorioz presoak bisita galtzen duelarik eta guk alferrikako bidaiak egiten digularik. Zenbait kasutan egunak igarotzen ditugu gure senide eta lagunen berri izan gabe, eta non dauden jakiten dugunean bisita eskatu ahal izateko eguna jada pasata egoten da. 1.3.4.- Miaketak: • Senideei egiten zaizkien miaketekin jarraitzen da, modu arbitrario batean. Duela hiru urte senideok banantzeko hartu zen neurriaren hondarrak dira. Eta nahiz eta orduan egoera honi egoki erantzuten jakin ez bagenuen ere, esan liteke ez dutela lortu gu bereiztea. • Azken hilabeteetan, ohiko miaketez gain ohikoa bilakatzen ari da polizia zakurrekin gerturatzea senideengana, hauek usain gaitzaten. Egoera hauek tentsio une handiak sortzen dituzte, batez ere zakurrak umeengana gerturatzen direnean. 1.3.5.- Gastu ekonomikoa • Bidaia bakoitza egiteko hilero 400-600 euro inguru gastatzen ditugu senide eta lagunok gerturik dauden espetxeetara joateko (Logroño, Santander, Huesca), eta gastu hori 1300 ingurukoa izan daiteke kilometro gehiagotara dauden espetxeetara bidaiatuz gero (Algeciras, Bapume, Chalons, Huelva). Bidaia luze hauetan lotarako lekua behar izaten da bai egun baterako edo baita bitarako ere, eta asteburu osoa behar izaten da bidaia burutu ahal izateko. Sakabanaketak eragiten duen gastu ekonomikoa izugarria da, eta elkartasunari esker bakarrik egin diezaiokegu aurre. Gainera, sakabanaketak eragiten duen gastu ekonomikoari, neke fisikoa eta sikologikoa ere gehitu behar zaizkio. Sakabanaketa pairatzen dugun senide eta lagunoi ezinezkoa egiten zaigu bizitza normalizatu bat egitea. Bizi dugun tentsioak eta izaten dugun nekeak ondorio lazgarriak ditu errepideetan. Sakabanaketak dirauen 23 urteotan 16 senide eta lagunek galdu dute bizia errepideetan eta ehunaka izan dira pairatu behar izan ditugun kotxe istripuak. Zenbatu ezinak izan dira senide eta lagunok pairatu ditugun kalte fisiko, sikologiko eta ekonomikoak. 2012. urteko lehen hiru hilabeteetan 7 istripu izan zituzten 19 senide eta lagunek: 1.3.6.- DATU OROKORRAK 19 SENIDE ETA LAGUNEK 7 ISTRIPU JASAN DITUZTE 2012-01-28: Huelvako espetxean aurkitzen den Arkaitz Argoteren senide batek istripua izan zuen A-8 errepidean, Eibar parean. Istripuaren ondorioz Agoteren senideak gorputz osoa mindua du eta autoak kalte handiak ditu. 2012-02-03: Caceresen preso dagoen Gorka Betolaza Gasteizko presoa bisitatzera zihoazen 3 lagunek istripua izan zuten Valladolid inguruan. Kotxea "siniestro" geratu zen eta zorionez hiru lagun gasteiztar hauek ez zuten kalte fisiko larririk izan. Garabia deitu eta gero, alokairuzko kotxe batekin jarraitu zuten bidaia eta bisita egin ahal izan zuten. 2012-02-05: Ezbeharra Puerto III espetxean aurkitzen diren Joseba Esparza, Xabier Rey eta Joseba Lerin presoen senide eta lagunek izan zuten, bisitatik etxera bidean zirela. Esparza eta Reyren lagun bana eta Lerinen arreba izan ziren istripua izan zutenak. Kotxeak kalte handiak pairatu zituen. Zorionez senide eta lagunek ez zuten kalte fisikorik pairatu behar izan.

05


2012-03-04: Patxi Urangaren hiru lagunek auto istripua izan zuten Alacanteko espetxean bisita bat burututa etxera zihoazela. Alcantetik Bilborako bidaia hegazkinez egin zuten, eta Bilbotik Oriora zihoazela gertatu zen ezbeharra. Gaueko 00:00-00:15 inguruan gertatu zen istripua, A-8 errepidean, Eibar parean. Kotxean zihoazen 3 lagunek ez zuten kalte fisiko handirik izan, baina autoak kalte handiak zituen. 2012-04-28: Oihana Belokik, Txetxu Barrios Atarrabiako presoaren lagunak, eta Richard Etxeberriak, I単aki Beaumont Iru単eako presoaren osabak auto istripua izan zuten Granadako Albolote espetxean bisita bat burutu eta etxera abiatu zirenean. Espetxetik gertu, bidegurutze batean autoaren kontrola galdu eta buelta bat eman ondoren olibondo baten aurka joan ziren. Autoaren kontrola galtzearen arrazoia eguraldia izan zen, errepidea bustita baitzegoen. Kotxean zihoazen bi lagunek ez zuten kalte fisikorik izan, baina autoak kalte handiak izan zituen. 2012-04-29: Kordobako espetxean aurkitzen diren Oscar Calabozo (Trapaga) eta Gorka Vidal (Zaratamo) presoen lagun banak, eta I単aki Alonso (Portugalete) presoaren arrebak istripua izan zuten Bilbo ondoko A8 errepidean. Kotxearen kontrola galdu, biraka hasi eta errepideko erdibidearen aurka jo zuten senide eta lagunek. Ondorioz, lepoan eta buruan kolpeak jaso zituzten hiru lagunek eta kotxeak kolpe handia hartu zuen atzealdean. Senide eta lagunak Gurutzetako ospitalera joan behar izan zuten frogak egitera, baina ordu batzuk geroago alta jaso zuten. Kolpeen ondorioz hirurek lepokoa izan zuten eta Alonsoren arrebak traumatismo kraneo-enzefaliko arina jasan zuen. 2012-04-29: Valdemoroko espetxean aurkitzen den I単aki Arakama preso gasteiztarraren lau senidek auto istripu bat izan zuten bisitara zihoazela. Bidegurutze batean autoaren kontrola galdu eta errepideko erdibitzailearen aurka jo zuten. Ezbeharra San Martin de la Vega parean, Valdemorora bidean. Lau lagunak ondo atera ziren, baina kotxeak kalte handiak izan zituen; autoa bertan utzi behar izan zuten, eta alokairuko batekin egin behar izan zuten espetxerako bidaia eta baita bueltakoa ere. 2.- ISOLAMENDUA ETA BAKARTZEA Bakartze edo isolamenduaren aplikazio zorrotza Euskal Preso Politikoen Kolektiboari ezartzen zaion salbuespeneko neurrietako bat da. Isolamendua egoera espetxe arautegian oso zehatzetara zuzendutako neurria bada ere, kolektibo honen kasuan ohiko edota behin-betiko neurri gisa aplikatzen da. Are gehiago, ohikoa bilakatu da pertsona hauek bata besteengandik bakartzea bai espetxe zein moduluetan. Isolamendua pertsonaren nortasuna ezabatzeko eta menperatzeko mekanismo gisa erabiltzen du espetxe instituzioak. Bakardade eta bizitza antsietate sentimendu sakona bultzatzen du, erreferentzia-puntuak desagertzen baitira; ezin ditu gertakizunak aurreikusi (gatazkak, murrizketak, aginduak...) edo saihestu (monotonia, ordutegia edo espazioak). Euskal preso politikoei ezartzen zaien isolamendu sozialak, senide, lagun eta inguruarekiko bakartzean eragiteaz gain bizitzeko eran ere eragin zuzena du. Zenbait kasutan euskal preso politikoei isolamendu edo bakartze aldi oso luzeak aplikatzen dizkiete. Zigor gisako bakartze aldiak jasan behar izaten dituzte batzuetan, baina Espetxe arautegia bera bortxatuz, hilabeteetako edota urteetako bakartze aldiak ere pairatzen dituzte. Honek ondorio latzak izan ditzake presoarengan (batez ere gaixotasun sikikoak dituenean). Esan bezala, euskal preso politikoen kasuan isolamendua maiz ezartzen den zigor bat da. Baina, zenbait kasutan presoak isolamenduko moduluan egon ez arren ere, bakarrik egoten dira, hau da, beste kiderik edo euskal preso politikorik gabe egoten dira, eta kasu hauetan presoak bakartuak daudela esaten da. Bereziki larria da Txus Martin preso gaixo larriaren egoera. Berak duen gaixotasun sikologikoagatik egokiena litzateke beste kideren batekin egotea, eta hala ere, nahiz eta ez dagoen bakarrik, bakarturik dute Zaballako espetxean.

06


Datuak edozein momentutan alda badaitezke ere, hauek dira une honetan bakartuak dauden preso politikoak: Euskal Herria Txus Martin (Zaballa) Leire Martinez (Zaballa) Espainiar estatua Egoitz Garmendia (Alcala. Cumplimiento) Oihane Bakedano (Jaen) Frantziar Estatua Julen Eizagirre (Joux La Ville) Marian Aramendi (Joux La Ville) Jean Marie Saint Pee (Mont de Marsan) Ibai Peùa (Muret Seysses) Mikel Almandoz (Tarascon) Juan Carlos Estevez (Toulon) 3.- PRESOEKIKO ERASO FISIKOAK Gure senide eta lagunek bizi baldintza gogorrak jasan behar izaten dituzte espetxean, eta horrez gain, funtzionarioen aldetik jasan behar izaten dituzten irainak, probokazioak eta erasoak ugariak izaten dira. Jarrera oldarkorrak eta bortitzak jasan behar izaten dituzte, tentsio une handiak bizi dituzte, eta zenbait kasutan jarrera hauek presoek jasaten dituzten eraso fisikoetan islatzen dira. Gainera, presoak etengabe horrelako egoeretan bizitzeak izugarrizko ondorioak ditu gure senide eta lagunengan. Aurtengo lehenengo sei hilabetetan jada sei euskal preso politikok zazpi eraso jasan dituzte, eta bereziki deigarria da otsailean bakarrik lau presok jasan izana eraso fisiko horiek. Eta preso bakar batek bi espetxetan jasan behar izatea erasoak. 3.1.- DATUAK URTEKO LEHEN SEI HILABETETAN 7 ERASO FISIKO EMAN DIRA Xabier Arina (Puerto III): Otsailaren 2an, sei funtzionarioren erasoa jasan behar izan zuen Puerto III espetxean. Hurrengo egunean, Valdemorora lekualdatzerakoan guardia zibil baten erasoa jasan zuen. Itziar Moreno (Dijon): Otsailaren 6an, espetxeko bi funtzionariok kolpatu egin zuten eta arrastaka eraman zuten Dijongo espetxean. Gainera, bera zigortu zuten 30 egun mitardean igaro behar izan zituelarik. Aitor Fresnedo (Castello II – Albocasser): Albocasser espetxean aurkitzen den Aitor Fresnedok funtzionarioen jipoi bat jaso zuen otsailaren 22an. Aitor Fresnedo isolamenduan zeuden une horretan. Sei funtzionarioen artean eskuak zabalik buruan eta saihetsetan jo zuten. Iurgi Garitagoitia (Bois d'Arcy): Otsailaren 18an Bois d'Arcy espetxean Garitagoitia mitardera igo zuten eskuburdinak jarrita eta indarrez. Bidean, hormaren eta bazter guztien aurka kolpatuz eraman zuten. Xabier Arina (Valdemoro): Xabier Arina presoa martxoaren 7an gela batean sartu zuten. Bertan bultzadak, mehatxuak eta irainak jasan behar izan zituen; funtzionarioaren jarrera oso bortitza izan zen.

07


Aitzol Gogorza (Basauri): Aitzol Gogorza, preso oreretarra, martxoaren 30ean iritsi zen Sevillako espetxetik Basauriko espetxera. Aitzol Gogorza gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 14 presoetako bat da. Basauriko espetxearen aginduz Aitzol Gogorza Patxi Gomezekin dago ziegan, izan ere, bere gaixotasunagatik Babes Protokoloa aktibatua du. Apirilaren 3an funtzionario batekin iskanbila izan zuten, zeren funtzionarioa Gogorza iraintzen hasi zen, hiltzailea deituz eta abar. Liher Rodrigez (Soto del Real): Apirilaren 18an zortzi funtzionarioen erasoa jasan behar izan zuen. Eskuburdinak bortizki jarri ondoren, hormaren aurka gogor kolpatu zuten. Gertaera honen ondoren 72. artikulua aplikatu zioten, hau da, inkomunikatuta egon zen eta Ocaña espetxera eraman zuten. 4.- BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA Espainiar estatuak eta frantziar estatuak bizi osorako espetxe zigorra aplikatzen diete euskal preso politikoei. Frantzian, frantziar estatuak bizi osorako espetxe zigorra legeztatua du. Bizi osorako espetxe zigorrera kondenatuek, epaileek zehaztutako denbora espetxeraturik igaro ostean kaleratzeko aukera dute. Hala ere, euskal preso politikoen kasuan kaleratzeko eskaerak ukatuak izaten dira, eta epaileek baldintzapeko askatasunean kaleratzeko zehazten duten denbora geroz eta luzeagoa da. Gaur egun badaude 22 urte espetxean igaro dituztenak. Zehazki hiru dira Frantziako espetxeetan bizi osorako espetxe zigorra betetzen ari diren euskal preso politikoak. Hirurak 1990eko apirilean atxilotu zituzten; hortaz, 22 urte daramatzate espetxean: • Jakes Esnal • Frederik Haranburu • Jon Parot Espainiar estatuan 1973ko kode penalarekin zigortutako presoen erredentzioak espetxealdi limitetik kalkulatzen ziren. Hau da, gehien iraun zezakeen espetxe zigorra, 30 urtekoa zen. Zigorra dena delakoa izanik ere, erredentzioak 30 urteen topetik kalkulatzen ziren. 2006. urtean, Auzitegi Gorenak 197/2006 doktrina kaleratuz, erredentzioak espetxealdi limitetik kalkulatu beharrean (30 urte), zigor bakoitzetik kalkulatuko dira, erredentzioak murriztu beharreko denbora kasu askotan indargabetuz. Egoera hau ulertezina izango litzateke segurtasun juridikoa ziurtatzen duen edozein herrialdetan. Izan ere, 11 urte igaro ziren kode penal zaharra indargabetu eta berria martxan jarri zenetik (1995), 197/2006 doktrina ezarri arte. Guzti hau kontutan hartuta eta erabat bidegabetzat jota, 197/2006 doktrina aplikatu zaien euskal preso politikoek Auzitegi Konstituzionalean helegiteak jarri zituzten euren kasuak aztertu, eta doktrinaren inguruan erabaki bat hartzeko. Sei urte luzeren ondoren, 2012ko martxoaren 29an Auzitegi Konstituzionalak 197/2006 doktrinaren aurka jarritako helegiteen inguruan hartutako erabakiaren berri eman zuen. Euren erabakiak argi utzi du argi berdea ematen dietela Europako zigor luzeena betetzea suposatzen duen bizi osorako zigorra. Aztertzen ari ziren 25 helegiteetatik 19 bota zituzten atzera orduan. Lau helegite izan dira onartuak, eta beste hiru ez ziren tramitera onartuak izan. Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiaren ostean, beste zenbait euskal preso politikori ere aplikatu zaie 197/2006 doktrina, honela 80 direlarik jada 2006. urtetik hona doktrina aplikatu dieten presoen kopurua. 197/2006 doktrinaren aplikazioa eta zigorraren luzapena ezin da ulertu ez bada politika anker baten ondorio bezala, eta presoekiko eta senideekiko krudelkeria moduan. Gainera, gehienetan zigorra betetzeko egun batzuk falta direla edo zigorra betetzen duten egunean bertan jakinarazten zaie presoei euren zigorraren luzapena.

08


Honela, euskal preso politikoak eta baita gu geu ere, senide eta lagunak, egun batetik bestera errealitate krudel batekin aurkitzen gara: gure senide eta lagunek ezarrita zituzten irteera datak baliogabetuak geratzen dira, eta jada urte askotako zigorra bete ondoren, beste 5, 7, 10 edo 11 urtez edo gehiagoz luzatzen zaie jada beteta duten zigorra. Guretzat ez da erraza izaten hau onartzea, baina badakigu 197/2006 doktrinaren helburua gure eta gure senide eta lagunen sufrimendua luzatzea besterik ez dela. 4.1.- DATUAK 2012KO URTARRILA BAINO LEHEN 197/2006 DOKTRINA APLIKATUA ZUTEN PRESOEN ZERRENDA (76 KASU) ETA AUZITEGI KONSTITUZIONALAREN ERABAKIA 4 HELEGITE ONARTUAK JOSE IGNACIO GAZTAÑAGA BIDAURRETA (Arrasate): 1988an espetxeratua. Irteera 2006ko martxoaren 29rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2018ra arte luzatu zioten, baina Epaitegi Konstituzionalak 2012an, bere kasuan Doktrinaren etenduraz baiezkoa erabaki zuen, eta kaleratu zuten. Kalera irten behar zuen datatik 6 urte igaro ostean izan da kaleratua. JOSE MARI PEREZ DIAZ (Zarautz): 1987an espetxeratua. Irteera 2008ko abenduaren 15erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu zioten, baina Epaitegi Konstituzionalak 2012an, bere kasuan Doktrinaren etenduraz baiezkoa erabaki zuen, eta kaleratu zuten. Kaleratua izan behar zuena baino 4 urte beranduago kaleratua izan da. JUAN MARIA IGARATAUNDI PEÑAGARIKANO (Zestoa): 1987an atxilotua. Irteera data 2009rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017-06-06 arte luzatu zioten, baina Epaitegi Konstituzionalak 2012an, bere kasuan Doktrinaren etenduraz baiezkoa erabaki zuen, eta kaleratu zuten. Kalera irten behar zuen datatik 3 urtera kaleratua izan da. PEIO ETXEBERRIA LETE (Soraluze. Castelló I): 1989an espetxeratua. Irteera data 2006ko irailaren 10erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etenduraz baiezkoa erabaki zuen, eta kaleratu zuten.Kalera irten behar zuen datatik 6 urte igaro ostean izan da kaleratua. 19 HELEGITE UKATUAK JOSEBA ARTOLA IBARRETXE (Bilbo. Daroca): 1986an espetxeratua. Irteera data 2006ko maiatzaren 18rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion.

PATXI GOMEZ LOPEZ (Ortuella. Basauri): 1989an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatuz, Patxi Gomez 2018rarte ez askatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko ekainaren 14ean askatu behar zuten Patxi, eta kaleratze data 2018ko irailaren 19ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte. 2009-04-29an kaleratu zuten, kondena 20 urtetan ezarriz. 2009ko abenduan, ebazpen horren aurka, Auzitegi Gorenak 30 urtetan ezarri zion zigorra, beste 10 urtez kondena luzatuz. 2012ko otsailaren 9an berriro atxilotzen dute geratzen zaizkion urteak betetzeko. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion.

09


JESUS BOLLADA ALVAREZ (Barakaldo. Albocasser): 1987an espetxeratua. Irteera data 2006ko maiatzaren 20rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. LUIS MARI AZKARGORTA BELATEGI (Bergara. Zuera): 1988an espetxeratua. Irteera data 2007ko urriaren 8rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2018ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. TXOMIN TROITIÑO ARRANZ (Donostia. Curtis): 1987an espetxeratua. Irteera 2006ko maiatzaren 5erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. KEPA REZABAL ZURUTUZA (Lasarte-Monterroso): 1987an espetxeratua. Irteera 2006ko abenduren 30erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. JUAN MANUEL PIRIZ LOPEZ (Portugalete. Algeciras): 1984an espetxeratua. Irteera data 2009ko Martxoan zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2014ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. INMACULADA NOBLE GOIKOETXEA (Hernani. Algeciras): 1987an espetxeratua. Irteera data 2008ko azaroaren 8rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. JOSE FELIX ZABARTE JAINAGA (Elorrio. Puerto III): 1985an espetxeratua. Irteera 2008ko apirilaren 11rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2015ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. JOKIN URAIN LARRAÑAGA (Mendaro. Herrera de la Mancha): 1986ean espetxeratua. Irteera 2009ko abuztuaren 29rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016 ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. 1MARITXU UZKUDUN ETXENAGUSIA (Errezil. Granada): 1991ean espetxeratua. Irteera 2009ko abuztuaren 27rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. JUAN JOSE LEGORBURU GEREDIAGA (Zornotza. Castelló II): 1986ean espetxeratua. Irteera data 2009ko apirilaren 2rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. LURDES TXURRUKA MADINABEITIA (Soraluze. Huelva): 1994ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. JOSE JAVIER ZABALETA ELOSEGI (Hernani. Zuera): 1990ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. JORGE GONZALEZ ENDEMAÑO (Portugalete. Mansilla): 1995ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion.

10


KANDIDO ZUBIKARAI BADIOLA (Ondarroa): 1989an espetxeratua. 2006ko urriaren 26an askatu behar zuten , baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arte luzatu zioten. Doktrinaren luzapena osorik bete zuen, Auzitegi Konstituzionalak bere helegitearen inguruko erantzuna eman aurretik. JON AGIRRE AGIRIANO (Aramaio): 1981an espetxeratua. Irteera 2006ko urriaren 28rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arte luzatu zioten. Doktrinaren luzapena osorik bete zuen, Auzitegi Konstituzionalak bere helegitearen inguruko erantzuna eman aurretik. TXERRA MARTINEZ GARCIA (Basauri-kalean): 1991an espetxeratua. Irteera 2006ko abuztuaren 24rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arte luzatu zioten. Doktrinaren luzapena osorik bete zuen, Auzitegi Konstituzionalak bere helegitearen inguruko erantzuna eman aurretik. IÑAKI ARAKAMA MENDIA (Gasteiz. Sevilla II): 1997an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. 3 HELEGITE EZ ZIREN TRAMITERA ONARTUAK IZAN MITXEL TURRIENTES RAMIREZ (Lasarte. Herrera de la Mancha): 1986ean espetxeratua. Irteera 2009ko apirilaren 10rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. ITZIAR MARTINEZ SUSTATXA (Galdakao. Topas): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2009ko ekainaren 4erako zuen, baina 197/2006 doktrina aplikatu zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. ISIDRO GARALDE BEDIALAUNETA (Ondarroa. Puerto I): 1985ean Frantzian espetxeratua, 7 urteko zigorrarekin. 1990an aske utzi zuten eta, urte berean, espetxeratua eta espetxeratua berriro Frantzian. 1992ean Espainiara estraditatua. 2010ko otsailaren 2rako zuen irteera data, baina 2009ko abenduan, Entzutegi Nazional espainiarreko fiskaltzak 197/2006 doktrina aplikatzea eskatzen du. Irteera data 2020ean utzi dute. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ez du tramitera onartu. 21 HELEGITE TRAMITERA ONARTUAK IZAN DIRA IÑAKI OROTEGI OTXANDORENA (Lasarte. Zuera): 1986ean espetxeratua. Irteera data 2008ko abenduak 17an zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. IMMA PACHO MARTIN (Bilbo. Malaga): 1991ean espetxeratua: irteera data 2008-03-11rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. MAITANE SAGASTUME ARRIETA (Donostia. Curtis ): 1991an espetxeratua. Irteera 2009ko Uztailaren 26rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. RAUL IBAÑEZ DIEZ (Basauri. Dueñas): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2010eko urriaren 8rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du.

11


IÑIGO AKAITURRI IRAZABAL (Zornotza. A Lama): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2010ko apirilaren 15erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2012ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. JON AGINAGALDE URRESTARAZU (Donostia. Granada): 1984ean espetxeratua. Irteera data 2010eko uztailaren 4rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2014ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. IÑAKI ERRO ZAZU (Iruñea. Almeria): 1987an espetxeratua. Irteera data 2010eko maiatzaren 16rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. Gaixo larria. INES DEL RIO PRADA (Tafalla. Curtis): 1987an espetxeratua. Irteera data 2008ko uztailaren 5erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. BAUTISTA BARANDALLA IRIARTE (Iruñea): 1990ean espetxeratua. Irteera data 2009-06-30rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2020ra arte luzatu diote. Bere gaixotasuna dela eta 2009an kaleratu zuten, kontrol neurriekin etxean. 2012an Epaitegi Konstituzionalak tramitera onartu zuen. JOSU DIAZ DE HEREDIA RUIZ DE ARBULU (Gasteiz. Topas): 1986ean espetxeratua. Irteera data 2009ko urriaren 15erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. JOSE ANGEL BIGURI CAMINO (Menagarai. Martutene): 1989an espetxeratua. Irteera data 2010eko ekainaren 9rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. GOTZONE LOPEZ DE LUZURIAGA FERNANDEZ (Agurain. Martutene): 1989an espetxeratua. Irteera data 2010eko abuztuaren 11rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. Gaixo larria. IÑAKI PUJANA ALBERDI (Otxandio. Villena): 1987an espetxeratua. Irteera 2009ko Otsailaren 23rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. JOSE RAMON MARTINEZ DE LA FUENTE INTXAURREGI (Gasteiz. Logroño): 1985an espetxeratua. Irteera data 2009ko urtarrilaren 1erako bazuen ere, 197/06 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2020ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. IÑAKI FERNANDEZ DE LARRINOA PEREZ DE LUKO (Gasteiz. Puerto I): 1989an espetxeratua. Irteera data 2008ko urrirako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. JUAN MARI GABIRONDO AGOTE (Itziar. A Lama): 1986an espetxeratua. Irteera data 2007ko abenduaren 1erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du.

12


NICOLAS FRANCISCO RODRIGUEZ (Lasarte. Herrera de la Mancha): 1987an espetxeratua. Irteera data 2009ko maiatzaren 26rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. INAXIO MENDIBURU ITURRAIN (Oiartzun): 1984ean espetxeratua. 2014ko ekainera arte luzatu zioten zigorra. 2009Ko maiatzean 197/2006 Doktrina aplikatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak tramitera onartu zuen. KEPA SOLANA ARRONDO (Legazpi. Bonxe): 1991an espetxeratua. Irteera 2009ko Urriaren 10ean zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. FRANCISCO LUJANBIO GALDEANO (Hernani. Herrera de la Mancha): 1984ean espetxeratua. Irteera data 2008ko otsailaren 17rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2014ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. JOSU AMANTES ARNAIZ (Bilbo. Bonxe): 1992an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak tramitera onartu zuen. 18 HELEGITE TRAMITERA ONARTUAK IZATEKO ZAIN DAUDE OSCAR ABAD PALACIOS (Basauri. Topas): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2010eko abenduaren 31rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021era arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. JUAN CARLOS ARRUTI AIZPITARTE (Azpeitia. Cordoba): 1989an espetxeratua. Irteera data 2009ko martxoaren 5erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. SANTOS BERGANZA ZENDEGI (Amurrio. Villena): 1989an espetxeratua. Irteera data 2011ko ekainaren 15erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. FERNANDO DEL OLMO VEGA (Bilbo. Almeria): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2012ko otsailerako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2020ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. FERNANDO DIEZ TORRE (Bilbo. Villabona): 1992an espetxeratua. Irteera data 2011ko maiatzaren 30erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2022ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. JOSE ETXEBERRIA PASCUAL (Donostia. Daroca): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2010eko martxoaren 26rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. ELIAS FERNANDEZ CASTAĂ‘ARES (Bermeo. Villabona): 1986an espetxeratua. Irteera data 2011ko maiatzaren 27rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi.

13


XABIER GOLDARAZ ALDAIA (Mugiro. Zuera): 1992an espetxeratua. Irteera data 2011ko irailaren 17rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2022ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. ANTXON LOPEZ RUIZ (Elorrio. Puerto I): 1987an espetxeratua. Irteera data 2006ko uztailaren 24rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. JABI MARTINEZ IZAGIRRE (Usansolo. Jaen): 1992ean espetxeratua. Irteera data 2010eko irailaren 22rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. zigorra 2022ko Maiatzaren 5ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. JESUS MARI MENDINUETA FLORES (Arbizu. Zuera): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2011ko Maiatzaren 4rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. Gaixo larria. PEIO ODRIOZOLA AGIRRE (Tolosa. Zuera): 1988ean espetxeratua. Irteera data 2008-07-02an zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2018ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. JOKIN SANCHO BIURRUN (Iruñea. Zuera): 1989an espetxeratua. Irteera 2009ko Abenduaren 8rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. IÑAKI URDIAIN ZIRIZA (Barañain. Valencia III): 1989ean espetxeratua. Irteera 2009ko Urriaren 9an zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. JON ANDER URKIZU ORMAZABAL (Pasai San Pedro-Teruel): 1986an espetxeratua: irteera 2007ko uztailaren 22rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. SANTIAGO ARROZPIDE SARASOLA (Lasarte. Zuera): 1987an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. JOSE MARIA BERISTAIN URBIETA (Itziar. Puerto III): 1989an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. UNAI PAROT NAVARRO (Baiona. Puerto III): 1990ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten.

14


197/2006 DOKTRINA APLIKATU ZAIE ASKATASUNEAN EGONDA ANDER MITXELENA (Oiartzun): 2001tik baldintzapeko askatasunean dago. 2008ko Otsailaren 25ean bukatzen zuten zigorra, baina 197/2006 Doktrina aplikatu zioten 2014 arte. ANTTON TROITIÑO ARRANZ (Donostia): 1987an espetxeratua. Irteera 2011-02-04rako zuen. Baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu zioten. ANTXON GARCIA DEL MOLINO: irteera 2010eko abuzturako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arte luzatu zioten.

DOKTRINAREN ZIGORRA BETETA ATERA DIRA KALERA JOSE MARIA SAGARDUI MOJA (Zornotza): 1980ean espetxeratua. Irteera 2009ko abuztuaren 20rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arte luzatu zioten. JUAN CARLOS PEREZ OJUEL (Iruñea. Kalean): 1990an espetxeratua. Irteera data 2008-04-16rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2009ko abuztuaren 19ra arte luzatu zioten. FERNANDO ETXEGARAI GAZTEARENA (Plentzia): 1987an espetxeratua. 2008 urtarrilaren 43ean kaleratua izan zen, baina urte bereko apirilean berriro atxilotu zuten zigorra 25 urte arte luzatuz. Urte bereko maiatzean berriz, epaileak 20 urtetan finkatzen du bere aurkako zigorra, eta kalera atera zuten. ESTANIS LOPEZ AGIRIANO (Oiartzun): 1986an atxilotua. 2011ko maiatzaren 10ean kaleratu zuten. ANDER ERRANDONEA ARRUTI (Oiartzun): 1986an atxilotua. 2011ko maiatzaren 10ean kaleratu zuten.

2012KO URTARRILETIK HONA APLIKATU DIETE 197/2006 DOKTRINA JUAN IGNACIO DELGADO GOÑI (Legazpi. Topas): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2012ko otsailaren 19rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2012ra arte luzatu diote. MANU GONZALEZ RODRIGUEZ (Laudio. Sevilla II): 1989an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. GONZALO RODRIGUEZ CORDERO (Ezkio-Itxaso. Herrera de la Mancha): 1993ean espetxeratua. Irteera data 2013ko uztailaren 11rako du, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2023ra arte luzatu diote. IÑAKI ZUGADI GARCIA (Barakaldo. Murcia II): 1992an espetxeratua. Irteera data 2012ko apirilaren 30erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2022ra arte luzatu diote. JUAN JOSE ZUBIETA ZUBELDIA (Lekunberri. Monterroso): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2012ko apirilaren 30erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. JOSUNE ONAINDIA SUSAETA (Barakaldo. Murcia II): 1992an espetxeratua. Irteera data 2012ko ekainaren 9rako zuen, baina urte bereko maiatzean 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2022ra arte luzatu diote.

15


ALBERTO PLAZAOLA ANDOAGA (O単ati. Curtis): 1990ean espetxeratua. Irteera data 2016ko azaroaren 26rako zuen, baina 2012an 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2026ra arte luzatu diote. OSKAR CADENAS LORENTE (Donostia. Murcia II): 1996an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. ASIER ORMAZABAL LIZEAGA (Hernani. Teruel): 1997ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Irteera datarik ez diote finkatu. GERMAN RUBENACH ROIZ (Iru単ea, Puerto): 1990ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Irteera datarik ez diote finkatu.

4.2.- 20 URTETIK GORAKO ESPETXEALDIAK BETETZEN ARI DIREN PRESOAK Giza eskubideen urraketa izugarria da pertsona batek 20 urtetik gora igarotzea espetxean preso; bai bertan bizi duten egoeragatik eta baita honek dituen ondorio fisiko nahiz sikologikoengatik. 20 urtetik gora espetxean igarotzeak bizi osorako espetxe zigorra suposatzen du, eta zenbait kasutan hil arteko zigorra suposa dezake. Egun 634 presok osatzen duten kolektibo honetan, - 95 presok 20 urtetik gorako espetxealdiak beteak dituzte. - 29 presok 25 urte baino gehiago daramatzate espetxean. - 20 eta 28 urte artean espetxean daramatzaten presoen gehiengoa 700 kilometrotik gora dauden espetxeetan aurkitzen dira. 5.- BALDINTZAPEKO ASKATASUNA Egun 169 euskal preso politikok zigorraren 2/3ak edo 3/4ak beteta izateagatik baldintzapeko askatasunari esker kalean beharko lukete, eta hala ere espetxeraturik mantentzen dituzte. Beste behin Euskal Preso Politikoei salbuespeneko neurriak ezartzen zaizkiela ikus daiteke. 169 pertsonek urteak daramatzate espetxean eta zigorraren 2/3 eta 3/4ak beteta baldintzapeko askatasunean beharko lukete, baina espetxean jarraitzen dute. 5.1 DATUAK 24 PRESO GEHIAGO DAUDE AURTEN ZIGORRAREN 2/3 ETA 3/4AK BETETA ARREGI IMAZ XABIER ASKASIBAR BARRUTIA BIXENTE BEROIZ ZUBIZARRETA ANDONI BRAVO MAESTROJUAN JOSU COLOMA UGARTEMENDIA ASIER ESKISABEL BARANDIARAN ANITZ ESPARZA ORTEGA JOSEBA HERNAEZ BOLINAGA AILANDE GANDIAGA IBARZABAL ESTEBE GAZTELU OTXANDORENA JOSE MIGUEL

16


GONZALEZ PAVON JOSEBA IBARRA IZURIETA BIGARREN LEJARZEGI OLABARRIETA ENDIKA OLARRA AGIRIANO JOXE MARI OSTOLAZA IKARAN ENEKO PASCUAL MUNETA GARIKOITZ SAENZ OLARRA BALBINO SALUTREGI MENTXAKA JABIER TRENOR DICENTA KARLOS VARGAS OLASOLO MIKEL ZUBIMENDI IZAZA ARAITZ ZENARRUZABEITIA IRUGUENPAGATE ZALOA ZALAKAIN GARAIKOETXEA JESUS MARIA ZUBIAGA LAZKANO XEBER 6.- ESPETXEA ETA OSASUNA Euskal Preso Politikoen Kolektiboak baldintza bereziak jasan behar izan ditu eta izaten ditu osasun arloari dagokionez. Espetxeak edozein presoren osasunean eragin zuzena du, eta euskal preso politikoei ezartzen zaizkien salbuespeneko neurriek eragin horiek areagotzea dakar. Hainbat faktorek eragiten dute euskal preso politikoek espetxean urteak igaro ondoren, hainbat gaixotasun garatuta izateak: espetxealdi luzeak, bakartze edo isolamenduaren aplikazio zorrotza, osasun asistentzia falta, konfiantzazko profesionalen asistentzia ukatzea, patologiaren jarraipenik ez izatea... Espetxeetako bizi baldintzek eragiten dituzten osasun arazoek ez dute behar besteko osasun asistentzia egokia jasotzen. Espetxeko zenbait medikuren interes gabezia, arduragabekeria eta baita kontsultetako tratu ankerra ere jasan behar izaten dituzte presoek. Zoritxarrez euskal presoen kasuan ohikoa izaten da espetxez aldatzen dituztenean mediku txostenak galtzea edo berandu iristea, diagnostikoa egiteko beharrezkoak diren froga osagarriak atzeratzea, espezialistekin kontsultarik ez izatea, edota frogak egin ahal izateko trabak edo tramiteen luzapenak ezartzea. Baina, bestalde, espetxeak eskaintzen ez duen osasun asistentzia egoki hori konfiantzazko medikuen eskutik jasotzea ere ezinezkoa izaten da. Asistentzia hau jaso ahal izateko ukazioak eta oztopoak izaten baitira nagusi. Nagusiko 36.3ak honela biltzen du asistentzia mota honen eskubidea: “Los internos podrán solicitar a su costa los servicios de profesionales ajenos a las instituciones penitenciarias, excepto cuando razones de seguridad aconsejen limitar este derecho”. Eta Espetxe Arautegiko 212.3 artikuluak: “Los internos podrán solicitar a su costa servicios médicos privados de profesionales ajenos a Instituciones Penitenciarias. La solicitud será aprobada por el Centro Directivo, salvo cuando razones de seguridad aconsejen limitar este derecho”. Orain dela urte batzuetatik hona, baina, medikuen bisita baimen ia gehienak ukatu egiten dira, “segurtasuna” aitzakia bezala jarrita. Hau da, salbuespena litzatekeena, arau bilakatu da de facto. Baina baimenen bat lortu ondoren, konfiantzazko medikuen kontsulta orduak arbitrarioki murrizten dira zenbait kasutan (legearen arabera, elkarrizketa denbora ez da mugatua). Dena den, esan bezala, gehienetan bisita mota hauek debekatzen dituzte. Konfiantzako psikologoen bisita baimenari dagokionez, berriz, aipagarria da zelako baldintzetan onartzen diren askotan bisita hauek. Izan ere, hain delikatuak diren kasu hauen konfidentzialtasuna guztiz urratuz, bisita hauek espetxeko pertsonalaren aurrean eta erdaraz egin behar dira zenbait kasutan, edota interbenituak dauden lokutorioetan, beste batzuetan.

17


Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten gure senide eta lagunen egoera ez da aldatu azken sei hilabeteetan.Gaixo larrien asistentzia mediku egokia ukatzen jarraitzen dute. Eta eurei ere salbuespen neurri guztiak aplikatzen jarraitzen dute. Senide eta lagunon egoera ere ez da aldatu: gaixo daudela jakin eta euren egoera aldatu daitekeela jakinda ezin ezer egin. Tratamendu mediko egokia jasotzen ez dutela ikusteak izugarrizko ezintasuna sortzen du. Badakigu beraien ezintasuna erabiltzen dutela beraiek suntsitzeko eta baita gu suntsitzeko ere. Gogorra da momentu latz hauetan beraien ondoan egon ahal ez izatea, eta zoritxarrez ezin dugu jada 14 presori gertatutakoa ez ote zaien gertatuko pentsatu gabe gelditu. 6.1 DATUAK GAIXOTASUN LARRI ETA SENDAEZINAK DITUZTEN PRESOAK Urtea hasitakoan, Jaiki Hadi medikuen elkarteak hilabete batzuk lehenago egindako txostenaren datuekin hasi genuen, eta orduan zazpi preso gaixotasun larri eta sendaezinekin zeudela ikus zitekeen: Josetxo ARIZKUREN RUIZ. A Lama (Pontevedra). Diagnostikoa: Kardiopatia iskemiko larria. Kateterismoa:Stent hodi batean. Jesus Mª MARTIN HERNANDO. Zaballa (Araba). Diagnostikoa: TNahasmen eskizo-afektiboa delirio osagarriarekin. Gotzone LOPEZ DE LUZURIAGA FERNANDEZ. Martutene. Diagnostikoa: bularreko minbizia. Inmaculada BERRIOZABAL BERNAS. A Lama.- Diagnostikoa: Psoriasi artropatia, Diabetesa (DM-II), Diabetes oina, hipertentsioa, azkazaletako psoriasia, Asma bronkiala, belaunetako protesia. Iñaki ETXEBERRIA MARTIN. Topas (Salamanca). Diagnostikoa: Eboluzio luzeko Miopia Magnoa. Eskuineko begiko erretina hemorragia, Ikusmen zorroztasunaren galera, ezkerreko begiko afaquia. Jesus Mª MENDINUETA FLORES. Zuera (Zaragoza).Diagnostikoa: Diskopatia bizkarrezurrean: Hernia diskala. Aurrealdeko uveitisa. Migraina. Insomnio kronikoa. Jose Angel BIGURI CAMINO. Martutene. Diagnostikoa: Prostatako adenokartzinoma (minbizia). Martxoaren 19an Jaiki Hadi medikuen elkarteak txosten berri bat (osorik ikus daiteke etxerat.info web gunean). Bertan beste 8 preso gaixo larriren berri ematen zen, nahiz eta handik egun gutxitara aske geratu zen 8 preso hauetako bat, Auzitegi Konstituzionalak 197/2006 doktrinaren inguruko helegitea onartu ostean. Gauzak honela, aipatu kasuaz gain, beste 7 gaixo larri gehitu dira gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen zerrendara: Iñaki ERRO ZAZU -Almeria-. Diagnostikoa: Cardiopatía isquémica severa tipo SCASEST (Síndrome Coronario Agudo Sin Elevación de ST) de alto riesgo con implantación de 3 Stent. Jose Miguel ETXEANDIA MEABE -Topas (Salamanca) Diagnostikoa: Nahaste obsesibo konpultsiboa, Hepatitis C. Isidro GARALDE BEDIALAUNETA -Puerto I (Cádiz)-.Diagnostikoa: Miokardioko Bihotzeko Akutua-Kardiopatia iskemikoa- (SCASEST erakoa) Prostatako hiperplasia benignoa, Kataratak.

18


Aitzol GOGORZA OTAEGI -Basauri-. Diagnostikoa: Nahaste obsesibo konpultsiboa. Medikatua. Jose Ramon LOPEZ DE ABETXUKO LIKINIANO -Villabona (Asturias)-. Diagnostikoa: Bradikardia sintomatikoa. Fibrilazio aurikularra, Prostatako adenoma. Josu URIBETXEBERRIA BOLINAGA -Mansilla (Le贸n)- Diagnostikoa: Giltzurruneko minbizia. Garikoitz ARRUARTE SANTA CRUZ -Almeria-. Diagnostikoa: Espondilitis ankilosantea (Espondiloartropatia HLA-B27 +). Artralgiak beheko gorpuz adarretan. Errotula Kondropatia. Uveitis 2 episodio. Aldebiko sakroilitisa). Gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten presoen artean bereziki larria da Txus Martin basauriarraren osasun egoera, azken hilabeteetan bere egoerak okerrera egin duelarik. Izan ere, pertsona hau ia zortzi urtez erabat bakartua egon da espetxean, eta egoera honek eragin dio egungo gaixotasuna. Laguntza protokoloa aplikatua du, eta beraz inoiz ez da bakarrik egoten. Urte honetako zenbait hilabetetan Txus Martin beste kide batekin egon da (Ekaitz Samaniego), baina hau espetxe honetatik lekualdatu zuten Topasera, eta ordutik preso sozial batekin aurkitzen da. Bere osasun egoera eta gaixotasuna kontutan hartuta, ordea, Txusek konfiantzazko pertsona batekin egon beharko luke ziegan. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen egoera larria den arren, eta aplikatzen zaien espetxe politikak euren osasun egoeran izugarrizko eragina duen arren, hamalau preso hauetatik lau bakarrik aurkitzen dira Euskal Herrian; beste bost 300-400 kilometro ingurura aurkitzen dira; bi 800 kilometrotara eta beste hiru 1000 kilometro baino gehiagotara daude. Era berean, 11 euskal preso politiko espetxeratze arinduan aurkitzen dira euren gaixotasunengatik. 11 preso hauen kasua berezia da, 100.2 artikulua aplikatu diete, eta ondorioz, etxean jarraitzen dute euren zigorra betetzen. Espetxeratze arinduan egon arren, beraien egoera gogorra da, neurri oso zorrotzak ezartzen baitizkiete. 7.- BORROKALDIAK Gure senide eta lagunek bizi dituzten muturreko egoeren ondorioz, zenbaitetan muturrekoak diren borrokaldiak burutu behar izaten dituzte euren oinarrizko eskubideak errespetatuak izan daitezen. Muturreko borrokaldi horietako bat da gose grebarena. Gose greba bat burutzea beti da zaila eta gainera, ondorio lazgarriak izan ditzake presoarengan. Itziar Moreno eta Oihana Garmendia (Dijon): urtarrilak 6. Euskal Herritik 1.100 kilometrotara sakabanatuta izan dira eta isomenduan egon dira Dijongo espetxean igaro dituzte hilabeteetako egunik gehienak. Etengabeko probokazioak eta zigorrak jasan behar izan zituzten. Morenok eta Garmendiak euren isolamenduarekin amaitzeko eta Euskal Herriratzea exijitzeko gose greba bat burutu zuten. Gose grebak 7 eguneko iraupena izan zuen, eta bertan behera utzi zuten Muret Seysses espetxera lekualdatuak izango zirela jakinarazi zietelako; espetxe hau Euskal Herritik 400 kilometrotara dago. Ibon Goieaskoetxea eta Borja Gutierrez (Villepinte):Otsailaren 4a. Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kide guztiek euren Euskal Herriratzea eskatzen duten banakako eskaerak bidali zituzten Espetxeetako Zuzendaritzara. Gure senide euskal preso politikoek, ordea, egindako eskaerei ezezkoa eman zien Espetxeetako Zuzendaritzak. Hau salatzeko gose greba bat hasi zuten Goieaskoetxeak eta Gutierrezek (eta Joseba Fernandezek ere bat egin zuen borrokaldiarekin, beste ekimen batzuk burutuz). 18 eguneko gose greba bat burutu zuten. Ibon Goieaskoetxea fue Villefranche sur Sa么ne espetxera lekualdatua izan zen; espetxe hau senideentzat askoz eskuragaitzagoa den leku batean aurkitzen delarik. Joseba Fernandezek eta Borja Gutierrezek Villepinten jarraitzen dute.

19


Naia Lacroix eta Zuhaitz Errasti (Gradignan): Naia Lacroixek maiatzaren 14an gose greba bat hasi zuen bere bakartze egoera salatzeko. Gradignan espetxean aurkitzen zen emakumezko euskal preso politiko bakarra zen eta beraz, bakarturik aurkitzen zen. Bere salaketa sostengatzeko espetxe berean aurkitzen den Zuhaitz Errasti presoa ere gose grebara gehitu zen maiatzaren 16an. Azkenean, maiatzaren 21ean utzi zuten gose greba espetxeko zuzendaritzak beste presondegi batera eramango zutela ziurtatu ziotelako. Hau horrela izan zen, eta Fleuryn aurkitzen zen Olga Comesekin batera Ch창lons-en-Champagne espetxera eraman zuten. Hau Frantziako estatuan urrunen dagoen espetxea da, beraz, Naia Lacroixen bakartze egoerarekin amaitu bazuten ere, sakabanaketa politika azken muturreraino eraman eta etxetik 1000 kilometro ingurura eraman zituzten. Eneko Goieaskoetxea (Belmarsh): Belmarsh espetxean aurkitzen den Eneko Goieaskoetxea euskal preso politikoak bi egunetako gose greba burutu zuen, ekainaren 6tik 7ra, bisitekin izaten dituen arazoak salatzeko. Bost astetan senideek eta lagunek hiru bisita galdu zituzten. Goieaskoetxea eta bere senide eta lagunak bisita guztiak ingelesez egitera behartzen dituzte, eta ingelesa ez dakitenen kasuan itzultzaile batek edo grabatzaile bat egon behar du. Astean hiru ordu ditu bisitak jasotzeko, eta bisita hauek burutu ahal izateko baimena bi aste lehenago eskatu behar da. Eneko Goieaskoetxearen kasuan, berak itzultzaile bat ere eskatzen du idatziz. Eta itzultzailea eskatu arren eta bertan itzultzailea edo grabatzailea izango dela baieztatu arren, bisitara iristen direnean, itzultzaile edo grabatzailerik gabe aurkitzen dira, eta bisita bertan behera utzi behar izaten dute. Espetxeko zuzendariarekin hitz egin, eta gauzak aldatzeko borondatea azaldu zuenez Goieaskoetxeak gose greba uztea erabaki zuen. Gainera, gure senide eta lagunek borrokaldiak burutzen jarraitzen dute espetxe guztietan; horretarako, baraualdiak edota itxialdiak bezalako hainbat eta hainbat ekimen aurrera ematen dituztelarik. Honela, sakabanaketaren ondorioz gertatutako istripuak, lagunek jasaten dituzten eraso fisikoak, edota bestelako eskubide urraketak gertatzen direnean erantzuteko hainbat ekimen burutzen dituzte. Honez gain, azken ostiraletako dinamiketan ere parte hartzen dute. 8.- IHESLARIAK ETA DEPORTATUAK Ehunka senide iheslari Euskal Herritik milaka kilometrotara bizi dira, Hego-Ameriketan eta Erdialdeko Ameriketan bereziki. Senide eta lagun hauek muturreko egoeretan bizi dira; gehienak inongo dokumentu legalik gabe, izen eta abizenik gabe, eta nazionalitaterik gabe bizi dira oso kultura ezberdineko herrialdeetan. Gainera, momentu oro atxilotuak eta espetxeratuak izateko beldurrarekin bizi dira. Baita, Espainiako agintarien esku geratzeko beldurrez ere; bahituak eta torturatuak eta baita erailak izateko beldurrez. Iheslariak diren beste zenbait senide eta lagun euren etxeetatik kanpora bizi dira, baina Euskal Herrian daude: Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan. Baina, gertuago egonagatik iheslari hauen egoera ez da askoz hobeagoa. Euro-agindua baliatzen du gure senide eta lagun iheslarien aurka; ondorioz, edozein unetan atxilotuak, torturatuak eta espetxeratuak izan daitezke. Iheslarien senide eta lagunek hainbat oztopo gainditu behar izaten dituzte eurekin komunikatu ahal izateko. Izan ere, herrialde horretara egokitzeaz gain, beraiek bisitatu ahal izateko aurre egin behar dien gastu ekonomikoa ere handia da; honi estatuen errepresioa gehitu behar zaio. Zenbait senide atxilotuak eta espetxeratuak izan dira, eta euren kontu korronteak blokeatuak izan dira. 80. hamarkadan estatu frantsesak iheslari asko atxilotu zituen, eta modu antolatu batean Euskal Herritik milaka kilometrotara deportatu zituzten. 80 euskal herritar inguru izan ziren deportatuak Cabo Verde, Cuba, Venezuela, Republica Dominicana, Panama, Gabon, Togo, Ecuador, Argelia eta beste hainbat herrialdetara. Muturreko bizi baldintzak zituzten: mugitzeko askatasunik ez, dokumenturik gabe, lana egiteko eta etxebizitza bat izateko aukerarik gabe... Honela, aurreko mendeetan erabilitako zigor gogorra martxan jarri zen berriz ere.

20


Ordutik, hamarkadak igaro diren arren, zenbait euskal herritarrek deportatuak izan ziren herrialdetan jarraitzen dute konfinaturik. Beste askok ere urte asko igaro dituzte erbestean. 8.1 DATUAK URTEAK ERBESTEAN ETA DEPORTATUAK IGARO OSTEAN BI EUSKAL HERRITARREN HERIOTZAREN BERRI IZAN DUGU SEI HILABETE HAUETAN Jose Mari Aldasoro, Piper, hernaniarra, 2012ko urtarrilaren 2an hil zen, 80 urte zituela, Baionan. 1970. urtean Hernanitik alde egin behar izan zuen Ipar Euskal Herrira , eta 41 urte igaro ditu egoera horretan. Luxiano Eizagirre Mariscal, 1978an ihes egin zuen Euskal Herritik eta 1984. urtean Togora deportatua izan zen; gerora, Kubara deportatua izan zen, eta bertan hil zen 56 urte zituela.

9.- 2012KO LEHEN SEI HILABETEETAN EMAN DIREN GERTAKARI NAGUSIAK Jada aipatu dugu Auzitegi Konstituzionalak Auzitegi Gorenaren erabakiaren inguruan emandako ebazpena, eta honek presoengan duen eragina, bizi osorako zigorra betetzera behartzen dituztelarik; eta benetan latza da senide eta lagunoi eragiten digun sufrimendua. Azken sei hilabeteetan hainbat gertakarik erakutsi digute bi estatuek abian dagoen espetxe politika hau mantentzeko asmoa dutela, honek dituen neurri eta ondorioekin; eta hori horrela dela ondoriozta daite Espainiako Barne Ministroaren bergizarteratze plana aztertuz, Espainiako gobernuak etengabe espetxe politika inmobilismoan mantentzeko asmoa duela adierazteko etengabe egiten dituen adierazpenak aztertu zeta Manuel Valls, Frantziako Barne Ministroak egin berri dituen adierazpenak aztertuz. Hala ere, ezin dugu albo batera utzi azken sei hilabeteetan alderdi politikoek eta eragile sozialek espetxe politika hau aldatzeko erakutsi duten nahia, horrela gatazkaren konponbidean aurrerapausoak emanez, herriek gure senide eta lagunen egoeraren inguruan azaldu duten kezka. Eta benetan aipagarriak dira gure elkarteak sei hilabete hauetan burutu dituen bilkura guztiak, beti ere gure senide eta lagunen eskubideak errespetatuak izan daitezen eskatuz, eta sakabanaketaren amaiera eta euren Euskal Herriratzea exijituz. - Frantziako Parlamentuak presoen gerturatzearen inguruan egindako adierazpena. - Otsailan eta martxoan Europan zehar burututako birak Italia, Danimarka, Alemania, Ingalaterra, Irlanda, Paissos Catalans, Madrid eta Andaluziara preso eta iheslarien egoera azaltzera joateko aukera eman zigun. - Kultura arloko 500 pertsona esanguratsuk Madrilen egindako adierazpena. - Sarkozyk Baionan presoen gerturatzearen inguruan egindako adierazpenak. - 67 eurodiputatu ohien adierazpena Aieteko Adierazpenarekin bat eginez eta Europar Batasunaren parte-hartzea eskatuz gatazkaren konponbidean. - ETXERATEK NAFARROAKO PARLAMENTUAN IZAN ZEN SAKABANAKETA POLITIKAREN ONDORIOAK ZEINTZUK DIREN AZALTZEKO. UPN eta PP aurkezpen honetara ez agertu izana, politika hau

21


justifikatzeko inongo aukerarik ez izatearekin eta beraiek politika honen erantzule izatearekin lotzen dugu; eta PSNek berriz, ETAren biktimen inguruan soilik hitz egin zuen, gu bertara joan izatearen arrazoia guztiz ahaztu zeta baztertuz. Gainerako parlamentariek sakabanaketa politikaren aurkako jarrera erakutsi zuten. - ETXERATEK EAEKO ARARTEKOAREKIN BILKURA IZAN ZUEN, eta bertan gaixo larrien inguruko kezka azaldu zuen, eta guk emandako agiriak Intituciones Penitenciariasera eta Espainiako Arartekora bidaltzeko konpromisoa hartu zuen. - ETXERATEK BILKURA IZAN ZUEN NAFARROAKO ARATEKOAREKIN, eta honek 14 gaixo larrien inguruko informazioa bidali zion Espainiako Arartekoari; gerora Espainiako Arartekoa 14 gaixo larrien agiri medikuak eskatu dituelarik. - ETXERAT IPAR IRLANDAKO BIKTIMA ETA BIZIRIK ATERA DIRENEN ELKARTEKO KOMISARIOAREKIN BILDU ZEN, honek hala eskatu zuelako. Helburua modu zuzenean senideen eta presoen egoera nolakoa den ezagutzea zen. - Ameriketako NBEko Giza Eskubideen Kontseiluan Ameriketako Juristen Elkarteak egindako adierazpenak, sakabanaketarekin amaitzeko eskatuz eta preso gaixo larrien askatasuna eskatuz, Txus Martinen eta Iùaki Erroren kasuak aipatuz bereziki. 10.- ONDORIOAK Aurkeztutako datu eta egoera guztiei erreparatuz, argi ondoriozta daiteke bi estatuen espetxe politikaren kutsu berezitua eta desberdindua gure senide preso politikoekiko. Espetxe politika bat zeina sufrimendua –preso politikoena baita senide eta lagunona- eragitea den bere helburua. Helarazitako datuek diotenaz esan dezakegu salbuespeneko espetxe politika hau gizartearen gehiengoaren nahia, sindikatu alderdi eta eragileen nahia eta nazioarteko zenbait eragileren eskakizunen kontrako politika izateaz gain, ez dela malgutu eta are gehiago zenbait kasutan gogortu egin dela. Gure zalantza da ea Espainiako gobernuak diseinatutako eta Frantziako Gobernuak buru-belarri jarraitzen duen plan bakarraren aurrerapausua izango ote den: espetxetako egoera jasanezina bilakatu, geroko xantaiari bidea errazteko. Gure aburuz, oso larria da gobernuek Euskal Preso Politikoen Kolektiboaz egiten duten erabilera eta xantaia. Alderdien interesa lehenesten baitute herri honetan bakearen bidean aurrera jarraitzearen apustua beharrean, eta uste dugu, egoerari behin-betiko amaiera jartzeko ordua iritsi dela. Sakabanaketa, bestelako neurri berezituen artean, behingoz bukatu behar da. Eskubideak ez dira ez saltzen ezta negoziatzen: errespetatzen ez badira, urratzen ari direla esan nahi du; Gure senide presoen eskubideak eta gureak, beraz, errespetatuak izaten ez diren bitartean, eskubideen urraketa gure agendetan ebatzi gabe geratzen zaigun ardura eta lana izaten jarraituko du. Etxeratetik euskal gizarte osoari eta hemen zaudeten alderdi, sindikatu eta eragile guztiei deialdia zabaldu nahiko genizueke, jada egiten ari garen esfortzuak bikoiztu eta guztiok indarrak batzeko. Aski da. Sakabanaketari, bizi osoko zigorrari eta bestelako neurri krudelei amaiera eman diezaiogun. Hori da gure elkarteak hartutako konpromisoa eta espero dugu konpromiso hau guztiona izatea hemendik aurrera.

22


I. ERANSKINA: DATU OROKORRAK SAKABANAKETA POLITIKAK ERAGINDAKO HILDAKOAK 1982-09-29: Rosa eta Arantza Amezaga, Koldo Amezaga euskal preso politikoaren arrebak, Aranda de Dueron izan zuten istripu batean hil ziren; Madriletik (etxetik 500km-tara) itzultzen ari ziren, bertan euren anaiaren aurka egindako epaiketatik. Istripu latz honetan Koldo Amezagaren beste arreba bat ere larriki zauritu zen. 1990-07-01: Pilar Arsuaga eta Alfonso Isasik, Maribi Ramila euskal preso ohiaren amak eta aniak, istripu bat izan zuten Pola de Sanabria (León) herrian, eta istripu honen ondorioz hil ziren. Ezbeharra Ourenseko espetxean (etxetik 680km-tara) Maribi Ramila bisitatuta etxera itzultzen ari zirela gertatu zen. 1997-03-14: Angel Figeroa preso politikoaren amonak, Antxoni Fernandezek bizia galdu zuen 75 urterekin bere biloba bisitatzera Alcala Meco (etxetik 500km-tara) zihoala izandako istripuagatik. Ezbeharra Aranda de Dueron gertatu zen. 1998-06-22: Jose Mari Maruri Barakaldon izandako istripu batean hil zen, Langraitzeko espetxean preso aurkitzen zen bere seme Lander Maruri bisitatzera zihoala. 1999-04-03: Mari Karmen Salbide, Txetxu Fernandez presoaren laguna, Logroñoko espetxean (etxetik 169km-tara) bisita bat burutu eta etxera itzultzen ari zela. 2000-02-12: Ruben Garate, Jose Antonio Fernandez presoaren laguna, Alcala Meco espetxean (etxetik 500km-tara) bisita egin eta etxera itzultzen ari zela izandako istripuaren ondorioz hil zen. 2001-09-08: Iñaki Saez eta Asier Herizek, Lourdes Txurruka preso politikoaren lagunek, bizia galdu zuten istripu batean. Ezbeharra Brievako espetxera (etxetik 400km-tara) bisita egitera zihoazela gertatu zen. Autoan zihoan beste pertsona bat ere larriki zauritu zen. 2003-02-28: Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi, Juankar Balerdi presoaren amak eta anaia, istripu baten ondorioz hil ziren. Ezbeharra Juankar Balerdi bisitatzera Almeriara (etxetik 1032km-tara) zihoazela gertatu zen. Aita ere, Joxe Balerdi, autoan zihoan eta Ospitalera eman behar izan zuten, larriki zauritua baitzegoen. 2003-11-29: Sara Fernandez, Iñaki Etxeberria presoaren laguna, Aranda de Dueron izandako istripu baten ondorioz hil zen. Fernandez Valdemoroko (etxetik 520km-tara) espetxera zihoan Etxeberria bisitatzera. Kotxe berean zihoan Izaskun Urkijo, Iker Zubia presoaren bikotea, eta bera egoera larrian eraman zuten Ospitalera. 2004-06-03: Leo Esteban, Esteban Esteban Nietoren anaia (espetxean jasandako desasistentzia medikuagatik hildakoa), hil zen 1989ko apirilaren 3an Puerto de Santa María (etxetik 1135km-tara) espetxera zihoala izandako istripuaren ondorioz izandako jasandako istripuaren ondorioengatik. 2004-12-06: Karmele Solaguren, Ekain Gerra preso politikoaren ama, Sorian izandako istripu baten ondorioz hil zen. Ezbeharra Alcala Mecora (etxetik 500km-tara) bere semea bisitatzera zihoala gertatu zen. Bere senarra, Ekainen aita, Jose Luis Gerra Ospitalera eraman zuten egoera larrian. 2007-12-25: Natividad Junko Txagorritxuko Ospitalean hil zen. Abenduaren 22an Unai Gonzalez Azua bisitatzera Teruelera zihoala jasandako istripuaren ondorioz; berarekin zihoazen bere alabarekin, Unai Gonzalezen bikotea, eta honen gurasoekin.

23


ESPETXE POLITIKAK ERAGINDAKO HILDAKOAK

a. Espetxean hildakoak

24


b. Espetxean garatutako gaixotasun baten ondorioz, espetxetik atera eta laster hildakoak

25


ESPETXERATZE ARINDUAN AURKITZEN DIREN PRESOEN ZERRENDA 1. Barandalla Iriarte, Bautista 2. Dieguez Lopez, Juan Pablo 3. Elkoro Unamuno, Jose Luis 4. Figueroa Fernandez, Angel 5. Foruria Zubialde, Jose Ramon 6. Gil Cervera, Mikel 7. Gonzalez Peñalva, Belen 8. Gorostiaga Retuerto, Marilo 9. Ioldi Mujika, Milagros 10. Iparragirre Burgoa, Ibon 11. Rego Vidal, Juan Jose (Lander Fernandez Arrinda etxean atxilotua dago, Erroman, Italian). ZIGORRAREN 2/3 ETA 3/4 BETETA DUTEN PRESOEN ZERRENDA ESPAINIAR ESTATUAN ABAD PALACIOS OSKAR ABAD SAN PEDRO ENDIKA AGIRRE LETE JUAN LUIS ALMARAZ LARRAÑAGA AGUSTIN ALONSO ALVAREZ RAUL ALONSO CURIECES ANUNTZI ALONSO RUBIO IÑAKI APARICIO BENITO JON KOLDO APEZTEGIA JAKA JOXE KARLOS ARANBURU MUGURUZA XABIER ARISTI ETXAIDE PATXI ARKAUZ ARANA JOSU ARREGI ERROSTARBE JOSEBA ARRIAGA ARRUABARRENA RUFINO ARRIETA ISMAEL ARROZPIDE SARASOLA SANTIAGO ARTOLA MENDIBE MARIO ASENSIO MILLAN PAUL ASKASIBAR GARITANO MIKEL BALANZATEGI AGIRRE XABIER BALERDI IBARGUREN XABIER BALERDI ITURRALDE JUAN CARLOS BEASKOA RODRIGEZ JON BEAUMONT BARBERENA JOSU BELLON BLANCO ARKAITZ BELOKI RESA ELENA BENAITO VILLAGARCIA MIGUEL ANGEL BERISTAIN URBIETA JOSE MARIA

26

BERISTAIN URIZARBARRENA IKER BETOLAZA VILAGRASA GORKA BILBAO BEASKOETXEA IÑAKI CABELLO PEREZ ANDONI CADENAS LORENTE OSKAR CAÑAS CARTON IÑAKI CASTRO SARRIEGI ALFONSO DORRONSORO MALAXETXEBARRIA JOSE MARIA EGIGUREN ENBEITIA OLATZ ERNAGA ESNOZ JOSEPA ERRAZTI ELORZA JOKIN ESNAL JUANTXU ESTONBA ITURRIZA ARATZ ETXEANDIA MEABE JOSE MIGEL ETXEBARRIA MARTIN IÑAKI ETXEGARAI MENDIGUREN MARTIN FAGOAGA IGANTZI IÑAKI FERNANDEZ BERNALES JULEN FERNANDEZ CASTAÑARES ELIAS GABIOLA GOIOGANA ANDONI GALARZA QUIRCE LUIS ANGEL GAÑAN RAMIRO GAIZKA GARAIZAR SAN MARTIN NEREA GARCIA MIJANGOS JOSE GARCIA RAZKIN SERGIO GARCIA SERTUTXA GORKA GOIENETXE ALONSO IÑAKI


GOLDARAZ ALDAIA XABIER GOMEZ LARRAÑAGA ARATZ GONZALEZ RODRIGUEZ MANUEL GONZALO CASAL IÑAKI GRAMONT DABID GUEMES OIARBIDE ITXASO GUNDIN MAGUREGI PATXI HIDALGO LERTXUNDI AIMAR IPARRAGIRRE ARRETXEA IMANOL IRASTORZA OTEGI AINHOA JUARISTI ARRIETA XABIN CORTA CARRION MIKEL LARRINAGA MARTIN JULEN LARRINAGA RODRIGUEZ ASIER LASA MITXELENA JUAN LORENZO LEGAZ IRURETA ARMANDO LESENDE ALDEKOA TXOMIN LIGUERZANA AJURIAGERRA AITOR LOIZAGA LOINAZ IÑAKI LOPEZ DE ABETXUKO LIKINIANO JOSE RAMON MAJARENAS IBARRETA SARA MARKEZ DEL FRESNO KEPA MARTINEZ IZAGIRRE JABIER MARTINEZ PEREZ LEIRE MUJIKA GARMENDIA FRANCISKO OIARTZABAL UBIERNA ANARTZ OLAIZ RODRIGUEZ JORJE OLANO OLANO JUAN MARIA ONAINDIA SUSAETA JOSUNE ORMAZABAL GAZTAÑAGA JON MARKEL OTAZUA URRESTI IÑIGO PEREZ DE ANUNCITA URKIJO EDUARDO PABLO PLAZAOLA ANDOAGA ALBERTO

PRIETO JURADO SEBASTIAN RODRIGUEZ CORDERO GONZALO ROJO GONZALEZ JUAN RAMON RUBENACH ROIZ GERMAN RUIZ JASO ZIGOR SADABA MERINO FRANCISCO JAVIER SAEZ ARRIETA ARKAITZ SALEGI GARCIA OROITZ SAN EPIFANIO SAN PEDRO FELIPE SOLA TORRES JOSE DOMINGO TAPIA ZULAIKA ASIER TERRONES ARRETE JAGOBA TOBALINA RODRIGUEZ JUAN TODA IGLESIA TERESA TXIMENO INZA XABIER TXURRUKA MADINBEITIA LURDES UGALDE ZUBIRI ANDONI UGARTE VILLAR XABIER URIBE NAVARRO RAMON URIZAR DE PAZ GERMAN URIZAR MURGOITIO JOSE GABRIEL URRA GURIDI KEPA VIRUMBRALES AMENABAR ASIER ZABALA ERASUN GABRIEL ZABARTE ARREGI JESUS MARI ZARRABE ELKOROIBIDE MIKEL ZELARAIN ERRAZTI JULEN ZELARAIN OIARTZABAL PEIO ZIGANDA SARRATEA JOSU ZUBIA URRUTIA IKER ZUBIETA ZUBELDIA JUAN JOSE ZUBIZARRETA BALBOA KEPA ZUGADI GARCIA IÑAKI ZULAIKA AMUTXASTEGI GORKA

FRANTZIAR ESTATUAN FREDERIK HARANBURU INIGO ELIZEGI JACKES ESNAL JUAN CARLOS ESTEVEZ PAZ AITOR KORTAZAR MAITE JUARROS JON KIRRU OTXOANTESANA JON PAROT IÑAKI REGO RAMUNTXO SAGARZAZU.

BEÑAT SANSEBASTIAN. PEIO ALCANTARILLA PEIO HIRIGOIEN MARINA BERNADO BONADA MIKEL ALMANDOZ MATTIN OLZOMENDI. GALDER CORNAGO ITXASO LEGORBURU IBAI SUESKUN JEAN MARIE SAINT PEE

27


Etxerat: 6 hilabeteko balantzea - espetxe politika