Issuu on Google+

ENTZUMEN URRITASUNA          

Beñat  Etxebeste                                                                                                       Zuriñe  Lazkano                                                                                                       Idoia  Mota                                                                                                       Ainhoa  Guridi  

2013    


0.SARRERA Jarraian entzumen urritasunari buruzko informazioa eskura izango duzue. Lehenik eta behin urritasunaren definizio bat dago. Gero, ezaugarriak eta esku-hartzea aztertuko ditugu eta azkenik gurasoei gomendio interesgarri batzuk emango dizkiegu. Gainera, bideo baliagarri batzuk txertatuko ditugu.

1.DEFINIZIOA Entzumena galdetzen denean eta eguneroko funtzioak betetzeko gaitasuna ez duenean entzumen urritasuna duela esaten da. Gainera, ahozko hizkuntza espontaneoki eskuratu ezin duen pertsona da.

2.EZAUGARRIAK Entzumen urritasuna duten haur guztien entzumen maila ez da berdina. Esan genezake, urritasun hau duten pertsonak hiru mailatan sailkatzen direla; gorreria arina dutenak, erdi mailako gorreria dutenak eta gor sakonak. Modu batean esanda, gorreria sakona izango dutenek ia ez dute ezer entzungo, erdi mailako gorreria dutenek berriz zerbait entzungo dute eta gorreria arina dutenek erdi mailakoek baino zertxobait gehiago entzungo dute. Entzumen galera mailak eragina izango du ahozko hizkuntza eskuratzerako orduan. Bestalde,

gorreria

noiz

agertzen

den

momentuak eragina izango du haurraren ahozko hizkuntzaren garapenean. Hau da, haurrak zenbat eta urte gehiago izan, hizkuntzarekin

esperientzia

handiagoa

izango du, beraz, hizkuntza eboluzio hobea izango du. Baina haurrak entzumena hitz egiten hasi aurretik galdu badu, beraientzat guztiz berria den ahozko hizkuntza ikasi beharko du, soinuarekin ia esperientziarik izango ez duelarik. Honek ere eragin handia izango du ahozko hizkuntza eskuratzerako orduan.

2


Gaur egun, zertxobait gehiago entzutea baimentzen dieten hainbat aparatu daude, hala nola, audiofonoak edo inplante koklearrak. Audiofonoek soinua anplifikatzen dute eta inplante koklearrak berriz, kirurgia bidez gorputzean sartzen diete. Aparatu hauek oso baliagarriak izan daitezke, hauek behin jarrita, soinuak identifikatzen ikasi behar izaten dute. Entzumen urritasuna herentziatik datorren ezaugarri bat izan liteke kasu batzuetan, hala ere, hereditarioak ez diren arrazoiak (jaiotze aurretikoak, erditze momentukoak eta jaio ondorengo gertakariren batengatik pasatakoak) ere badaude entzumen urritasuna izaterako orduan.

Honetaz gain, zailtasun ugari ere izaten dituzte hizkuntza bat barneratzeko, beraz oso zaila izango litzateke hizkuntza bat baino gehiago ikastea. Horrek zera esan nahi du, jaiotzen diren momentutik gurasoek aukeratzen dutela ikasiko duten hizkuntza. Beraz, oinarrizko hizkuntza bat ikasiko dute. Harreman aldetik ere, zailtasun gehiago izaten dituzte urteak aurrera joan ahala, zeren eta elkarrizketak ugariagoak dira ekintzak baino, eta orduan ez dira eroso sentitzen. Ondorioz, gorrekin harremantzen dira soilik beraien hizkuntzan (keinuak, begiradak…) bidez hobeto ulertuko direlako elkarrekin.

3.ESKU HARTZEA Helburu nagusia haur gorrak ikaskuntza aurrera egiteko behar duen informazio guztia eskura izatea da, gure erantzuna honen araberakoa izango da. Ikasle bakoitzaren gaitasun/behar eta ikastetxearen egoera/baliabideen arabera hartuko dira erabakiak eta kasu bakoitzari egokitutako esku-hartze bat aplikatu beharko dugu.

Marian Valmasedak “La escuela y los niños con déficit auditivo” artikuluan dioenez hiru dira beharren multzoak ikastetxe batean erantzun egokia emateko: 1. Pentsamendurako eta komunikaziorako sistema baten beharra. 2. Bere inguruan gertatzen denari buruzko informazioaren beharra. 3


3. Garapen orekatuaren beharra identitate ona eta auto-kontzeptu egokia garatuz. Entzumen urritasuna duten ikasleek zailtasun eta oztopo ugari bilatuko dituztenez eguneroko bizitzan, hasteko gure begirada aldatzeari ekin beharko diogu. Begirada gaitasunetara bideratu behar dugu, baina ez irakasle edo hezitzaileek bakarrik, gizarte osoak aldatu beharreko begirada da. Irakasleek ikasgelan alternatiba pedagogikoak jarri behar dituzte martxan, ikasle guztien garapen integrala bermatzeko. Entzumen urritasunak dituzten ikasleek oztopoei aurre egiteko asmoz, komunikazio sistema ezberdinak erabili behar dira. Esate baterako, zeinu-hizkuntza. Zeinu-hizkuntzaren inguruan, irakasleek nahitaez ikasi beharko duten komunikazio sistema izango da. Zeinuen hizkuntza, ahozko hizkuntzaren ikaskuntza errazteko baliabide garrantzitsu bat izan daiteke. Bestalde, aipatzekoa da baita ere entzumen urritasuna duten ikasleei baliabide gehiago eskaintzea garrantzitsua izango dela. Material eta baliabide didaktikoen egokitzapenak egin beharko ditu irakasleak eta entzumenean galerak izan arren, beste zentzumen guztiak garatzeko aukera izango duenez, ikusmenez eskuragarriak (komunikazio baliabide bisualak) diren beste baliabide mota batzuk eskaini beharko dizkio ikasleari. Honetaz gain, haur hauekin ere identitate eta auto-kontzeptu positiboa lantzea eta mezu hori igortzea ikasleari funtsezkoa izango da, ikasle hauen garapen afektibo eta emozionalean eragingo duelarik. Gainera, irakasleak espresiboa izan beharko du bere ikasleekin. Berak sentitzen duen hori uneoro transmititu beharko dio ikasleari baina zeinu bidez. Modu honetan, ikasleak entzumen urritasuna izan arren, irakaslearen begiradari eta aurpegierari begiratzearekin bakarrik, jakingo du zein mezu helarazi nahi dion irakasleak. Jarraian haur gorren esku hartzerako hainbat gomendio; •

Ahozko hizkuntzarekiko alternatiboak eta/edo osagarriak diren komunikazio sistemak erabili. Zeinu hizkuntza ikasi.

•

Informazioaren beste sarbide batzuk erabili, informazioa prozesatzeko denbora gehiago, azalpen eta informazio indibidualak,.. 4


Identitate eta autokontzeptu positibo bat ahalbidetuko duen garapen emozional batean lagundu.

Ahozko osagaia inoiz nagusia izango ez den eta batez ere komunikazio baliabide bisualak, eskuzkoak edo sinbolikoak erabiliko diren egoerak diseinatu.

Entzumen urritasuna duten ikasleak eta entzuten dutenen arteko elkarreragina ahalbidetu.

Material idatziak egokitu, ikusmenezko informazio gehiago sartu.

Irakasleak oso espresiboa izan behar du, entzumen urritasuna duten haurren informazio iturri nagusiena ikusmena da.

Programazioan gorreriari eta gorren munduari buruzko edukiak sartu.

Irakasgai batzuetan aldaketak. Zailtasuna aurkituko dituzten curriculum arlo jakin batzuetako edukiak aldatu, adibidez, arte hezkuntzan (musika) egokitzapen garrantzitsuak egin beharko dira.

4.GURASOEI GOMENDIOAK Hona hemen gurasoei emango geniekeen hainbat gomendio eta irakasleok kontuan hartu beharko genituzkeen gurasoen hainbat puntu: 

Garrantzitsua da gurasoei euren rola ordezkaezina dela sentiaraztea.

Beraien seme/alabekin komunikatzeko zeinu hizkuntzari garrantzia ematea gomendatzen diet.

Ahozko hizkuntza barneratzeko aukera ez utzi alde batera.

Eskolarekin elkarlanean aritzea, koordinazioa eta kooperazioa.

Gurasoei haurraren inguruan ikuspegi positiboa izan dezaten eragin, haurraren gaitasunak baloratzen.

Gurasoen formazioa eta interbentzioak denbora eta energia eskatzen du.

Gurasoen formazioa jarraitua izan beharra dauka, ezin da denbora epe batera mugatu.

Guraso guztiak ez dira berdinak, horrela ezin zaie guztiei berdina eskatu. 5


Familia eta profesional desberdinen arteko kooperazioa kontutan hartu beharreko aspektuak:  Biak dira haurrentzat eredu, eta haurraren sozializazio prozesuan eragina dute.  Bi instituzioen artean jarraipen bat egon beharra dago.  Garrantzia dute hezkuntzaren inguruko erabakiak, interbentziorako metodoen inguruko erabakiak, eta baita komunikatzeko sistemen inguruko erabakiak garrantzitsua da batera hartzea.  Itxaropenen kokapen egokia ere garrantzitsua da. 5.BESTELAKOAK Elkarteak: •

ARANSGI: Gipuzkoako pertsona gorren familien elkartea.

CNSE: confederacion nacional de sordos de España.

Ulertuz: Bizkaiko haur gorren familien eta lagunen elkartea.

Bideoak: •

https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=VCJUYCp2iAc

http://vimeo.com/33590437

http://elpais.com/diario/2008/02/03/eps/1202023613_850215.html

6


entzumen urritasuna