Page 1

2013

AUTISMOA

   

Beñat Etxebeste                                                                           Zuriñe  Lazkano                                                                           Idoia  Mota                                                                           Ainhoa  Guridi   ..    


0.SARRERA Hurrengo lerroetan espektro autistari buruzko informazioa eskainiko dugu. Bertan, kontzeptua definituko dugu, ezaugarriak eta esku hartzea aztertuko ditugu eta gurasoei hainbat gomendio emango dizkiegu. Azkenik, interesgarriak izan daitezkeen bideoak eta web guneak izango dituzue eskura.

1.DEFINIZIOA

Espektro Autista termino zabal bat da eta autismoarekin lotura zuzena duten nahaste edo sindrome desberdinak hartzen ditu bere barne. Honela, zuk aipatu dituzun Garapen Nahaste Sakona, Asperger sindromea eta abar (Rett sindromea, esaterako), Espektro Autista kontzeptuak osatzen duen zakuaren barnean sartuko genituzke. Sindrome, trastorno, nahaste bakoitzak bere ezaugarriak dauzka eta Espektro Autista kontzeptuak, nahaste hauen sailkapena jasoko du bere barne. Riviere-k (1999) eginiko “esparruen sailkapena” kontuan hartuz gero afekzioa duten arloei dagokienean, autismoa sailkatzeko orduan 4 multzo topa ditzakegu: interakzio sozialean garapena, komunikazioa, jarduera imaginatiboa eta eredu errepikakorra. Esparru bakoitzaren barnean afekzio maila eta dimentsio (3) desberdinak topa ditzakegu. Sail hauek orokorrak dira autismoari dagokionean, baina autismo mota bakoitza desberdina da. Detekzio lana egiterako orduan, ezin gara zurrunak izan eta pentsatu autismo maila eta mota berdinak eta bakarrak daudela. Kasu bakoitza indibidualki aztertzea ezinbestekoa da eta bere eboluzioa ere.

2.EZAUGARRIAK − Hartu-eman sozialeko arazoak. − Lehen urteetan azaltzen da. − Beste pertsonekin interakzioa mantentzeko zailtasunak dituzte. − Interesak, lorpenak, arreta, gustuak besteekin elkarbanatzeko zailtasunak dituzte.


− Elkarrekikotasun soziala falta zaie. − Gizartearekiko isolaturik daude edo interes falta erakusten dute. − Besteen emozioak identifikatzeko eta partekatzeko arazoak dituzte. − Talde handitan egoteko zailtasunak dituzte. − Komunikazio zailtasunak. − Ahozko hizkuntza erabiltzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzte. − Lengoaia errepikakorra izan dezakete eta elkarrizketak mantentzeko zailtasuna. − Ekolalia azaldu dezakete. Hizkuntza gaitasunen forma eta edukia berezia da eta aldarazketa pronominala egiten dute eta hitzak sortzen dituzte. − Besteen seinaleak interpretatzeko zailtasunak izan ditzakete eta ondorioz, ematen dituzten erantzun emozionalak desegokiak izan daitezke. − Joko sinbolikoaren gabezia. − Joera errepikakor eta interes mugatuak. − Interes patroi mugatuak dituzte eta aldaketa ezarako desioa. − Maniak izan ditzakete. Akzio, gestu, keinu bat behin eta berriro egiteko beharra beraien barne logika mantentzeko. − Normalean besteentzako garrantzitsua izan ez daitekeen objektu bati aprezioa izan diezaiokete − Alterazio sentsorial eta pertzeptiboak. − Oso sentsibilitate maila altua edo baxua izan dezakete: mugimendua, ukimena, usaimena, entzumena... − Zailtasunak dituzte beraien zein besteen estimuluez ohartu eta horiei erantzuteko beraien testuingurura moldatuz

3.ESKUHARTZEA


Hauek autismoarekiko proposatzen dugun esku-hartzea: − Ingurune estrukturatu eta argi bat eskaini behar zaio, gertatuko dena aurreikusteko parada emango diona. − Seinale, gestu argiak erabil itzazu (keinuak, irudiak, marrazkiak, piktograma...), berak ondo ulertu dezan komunikatu nahi diozuna. − Ez itxaron berak lehenengo pausoa eman dezan. Hurbildu zaitez berarengana interakzioa mantentzeko eta komunikazioa argia, sinplea eta ulerkorra izan dadila. − Egiten ari den jardueraren zentzua zein den jakinarazten saia zaitez. − Eginbehar sinpleak proposatu, baina ez beti berdinak. − Eginbeharrak gogorarazi, errepikatu beharko dizkiozu sarritan, ahaztu egiten baitzaizkio. − Jar iezaizkiozu mugak; ez utzi beti nahi duena egiten. − Ekidin itzazu jaleo handiko egoerak, kaotikoak, tentsio handikoak. − Saia zaitez poliki-poliki beste pertsonekin interakzioa manten dezan eta haiekin jardun dezan. − Ez ezazu konparatu gainontzeko ikasleekin, bere garapen maila eta bidea desberdinak baitira. − Bere gaitasunak ebaluatu eta haien arabera hartu erabakiak. − Jabetu zaitez, ezagutu itzazu zeintzuk diren bere motibazioak. − Ezinbestekoa da beste pertsonen (eskola komunitatea) laguntza, gertutasuna eta denek adostea zein izango den ikasle honek jarraituko duen hezkuntza ildoa. − Gutxinaka-gutxinaka erakutsi, bere erritmoa errespetatuz, kontu handiarekin eta asko animatuz. − Bera komunikatu ahal izateko baliabideak eskaini iezazkiozu: keinuak, irudiak, marrazkiak...dena ondo ulertzen duela ziurtatuz. − Haurra den bezala maitatu, konparazioak alde batera utzi. − Irakaskuntzaren bitartez haurra lagundu, ez pilulak erabiliz.

4.GURASOEI GOMENDIOAK


Hasieran noraezean egotea normala izan daiteke familiarentzat. Lehen pausoa, laguntza eskatzea izango litzateke eta informazio hori, bai eskolan, baita elkarteetan ere topa dezakezu. Hortaz, mugi zaitez eta ez beldurrik izan aurrerapausoak emateko. Eskuhartzeen atalean aipatu ditugun hezkuntza erantzunak kontuan hartu eta saia zaitez hauek etxeko ingurunera egokitzen. Familiako gainontzeko kideetan topa ezazu babesa. 5.BESTELAKOAK Bideoak: •

https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=g_eGhvR8YFY

http://www.youtube.com/watch?v=p3r1iXRedpg

https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=YTSw97K66Hc

http://www.youtube.com/watch?v=0HRD310kVOY Elkarteak:

http://www.gautena.org/intro/intro.php

http://www.apnabi.org/eu/

autismoa  

autissmoa lana

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you