Page 8

Hemingwayen begiradatik begiratuz Hemingwayen lanak maite genituen, Hemingwayen bizitzak interesa pizten zigun eta bere lau emazteen perspektibatik begiratu genion idazleari Mrs Hemingway liburuan. Izan ere, bere lau emazteen historia kontatzea izan zen helburu nagusia eta denen ahotsak nahastean esperimentu interesgarria sortu zen, Hemingwayen beste aurpegi bat desestali zuen. Emaztez emazte, abenturaz abentura zebilen bitartean Euskal Herrira eta ingurueta, Errioxara esaterako, hamaika bidaia egin zituen. “Euskal Herri busti eta berdea”, Hemingwayek berak zioen bezala. Bere liburu askotan –‘Fiesta’ edo ‘The Sun Also Rises’, bietara ezagutzen den nobelan adibidez– erreferentzia asko daude hemen bisitatu zituen lekuei buruz. Ezagutzen ditugu leku horietako batzuk, bertan izan garelako; beste batzuk egunen batean bisitatu beharreko zerrendan dauzkagu. Hemingwayen begiradatik begiratu ahal izateko eta idazleari buruz pixka bat gehiago ikasteko. Atseginez hartu dugu aldizkariaren egitasmoa, besteak beste hemengo kontaketek, istorioek eta argazkiek Hemingwayen bizitzako beste perspektiba bat erakusten lagunduko dutelako; eta noski, atsegin zituen leku haietan utzitako urratsa aurkitzea ere txundigarria iruditzen zaigu. Finean, bisitatzen ditugun lekuek, bertan ezagututako jendeak, han izandako solasaldiek eta betirako gurekin eramango ditugu oroitzapenek egiten gaituzte-eta garenaren zati txiki bat. Hemingwayek ere Euskal Herriaren arrasto txikia eraman zuen bere barrenean. Gozatu ibilbideaz eta disfrutatu Hemingwayek urratsa utzi zuen leku horiek guztietan. Urrats hori hor mantentzea aldizkari hau irakurtzen dugun guztion esku dago.

Naomi Wood eta Garazi Goia* Idazleak * Garazi Goiak ekarri du euskarara Naomi Wooden ‘Mrs. Hemingway’ arrakastatsua

8

Profile for Espacio Hemingway

Hemingway Traveler  

Hemingway Traveler  

Advertisement