Page 62

San Juan de Gaztelugatxe.

Visita obligada es la ermita de San Juan de Gaztelugatxe, un templo del siglo XI situada en una isla y cuyo acceso desde tierra se realiza por una larga y escarpada escalera de 241 escalones. The hermitage of San Juan de Gaztelugatxe is an unmissable visit: this 11th century temple is located on an island, and access via land is across a long and steep stairway with 241 steps.

Kondaira Argentinan zabaldu zen lehenik eta behin. Juan Leon Kruzalegi margolari mundakarrak Laurak Bat aldizkarian argitaratu zuen artikuluari esker hain zuzen. ‘Agurea eta itsasoa’ eleberri laburreko Santiago pertsonaiaren iturria Mundakako Indalexio Tribisarrospe omen zen. Hemingwayk Indalexio nondik nora ezagutua ote zuen, bada, Andres Untzainek Finca Vigiako asteazkenetako bazkalosteetako solasaldietan kontaturik. Ez dirudi egia denik Santiago hura Indalexio zenik, ez eta fikzioak egin ohi dituen mirari horietakoren bati esker ere. Nolanahi ere euskal erbestean legenda poliki zabaldu zen. Liburu irakur zezaketen euskalduneni ez zitzaien zaila egin Santiago haren ordez Indalexio irudikatzea, ez eta Karibearen ordez Kantauri itsasoa ikustea. Herriminak, behelainoak legez, lausotu egiten baititu oroitzapenak. Berandu da Hemingwayri berari galdetzeko. Ez ordea Urdaibaira etorri, idazlea bera etorri zen bezala, eta Kantauri itsasoari begira horrekin eta beste askorekin amets egiteko. Beharbada idazlearen itzala antzemango dugu Bermeon, Mundakan, Busturian, Kanalan, hemengo zeingura bazterretan. 62

Profile for Espacio Hemingway

Hemingway Traveler  

Hemingway Traveler  

Advertisement