Page 51

(*) The text written in Basque speaks of how Hemingway granted José de Arteche the rights to translate ‘The Old Man and the Sea’ into Basque.

Joan nintzan astiro hotelera. Bertako saloi zabal eta ederrak utsik zeuden. Udara igande arratsalde artan iñor etzan agertzen. Denak noski korridan ziran.” Artechek zer egin zuen hurrengo, hona: “Ate ondoan jarri nintzan ausarki. Eta aterako zan une artantxe bertaratu nintzaion. Baita ere itz gutxitan esan bear zana. —Mendi inguru oetako izkuntzan agertu nai litzake zure “El viejo y el mar”. ¿Baimena ematen al-dezu? —Nik ez daukat ezer euskaldunen kontra (Yo no tengo nada contra los vascos) —erantzun ziran ia ber-bertan begirazun adiskidetsu biguin batez biltzen nindularik. Eta berialaxe: —¿Ondo egiña al-dago traduzioa? —Bai, oso ondo gañera. —Egizue ba nai dezutena. Nere abogaduari eskribitu akiozute. —¿Nora eskribitu bear da? Eta eiskeñi nion pluma eta baita Buenos Airesko eguneroko bat, beste paperik esku artian ez nuan da. Baita berak azkar asko eskribitu ere paper ertzian. ALFRED RICE 640. 5th AVENUE “ Alfred Rice Hemingwayren eskubideen kudeatzailea zen, egiatan. Bada, ‘Agurea ta itxasoa’ argitaratu ere argitaratu egin zenez, itzulpena Goenagak sinaturik hain zuzen, uste izatekoa da idatzi egin ziotela Rice hari. Zer idatzi zioten hari, ez dakigu. Ez dakigun bezalaxe zer dela eta esan zuen “Nik ez daukat ezer euskaldunen kontra (Yo no tengo nada contra los vascos)” hura. Horrekin esan nahi izan zuena orduko testuinguruan ulertu behar da, noski, eta egun berridazteko eskubidea dugula dirudi. Ezin zuen argiro esan “euskaldunen alde nago” (estoy al lado de los vascos), hori politikatzat jo baitziketen. Gogorarazi beharra dago jarri zioten 1953an Dantxarineako muga-pasoa igarotzeko eta orduko Estatu espainiarrean barna ibiltzeko. “Ez egik ezer aipatu politikaz”.

51

Profile for Espacio Hemingway

Hemingway Traveler  

Hemingway Traveler  

Advertisement