Page 50

(*) El texto escrito en euskara relata cómo Hemingway cede a José de Arteche los derechos para traducir al euskara ‘El viejo y el mar’.

THE OLD MAN AND THE SEA 1959a. Azken-aurreko urtea du Ernest Hemingway gurean. Zezenketei buruzko erreportaje luzea argiratzea eskain dio Life aldizkariak. Hurrengo urtean ere etorriko da idazlea inguruotara, hartan idatzitakoren batzuk zuzentzera etorri omen da. Azken urteotan hartu duen ospeak ordea ez dauka zezenekin zer ikusirik. ‘The Old Man and the Sea’ (‘Agurea eta itsasoa’) egin du mundu zabalean ezagun. Lehenik atalka argitaratua eta ondoren, 1952an, liburu bilakaturik plazara agertu zen. Salmenten arrakastak sarien olatua harrotzen du. Pulitzer Saria 1953an, zuzen-zuzenean liburuari emana da. 1954an etorriko zaion Nobel Saria “bere obra osoagatik” eman omen badiote ere, jakina da Suediako Akademiari azken liburu horrek erabat eragin diona. Asko dira ipuin luze ala eleberri laburra inork ez dakien horrek hunkitu dituenak. Tartean euskaldunak. Horiek liburua euskaraz ezin irakurri ahal badute ere. Liburua, ordea, euskarara ekarrita dago. Edizioaren argia ikusi gabe. Horretarako eskubideak erosi behar dira eta, horretarako dirurik ez Hemingwayren lan saritua argitaratzeko prest dagoen argitaletxeak. Itxaropena dugu argitaletxe hori. Idazle amerikarrak euskaraz argiratzeko eskubideak musu-truk eman zitzakeela pentsatu zuen norbaitek. Kuban zituen lagun handienetako batzuk nor ziren jakitun, ziurrenik. Dena delakoagatik izan zelarik, Jose de Arteche harengana agertu zen. Eta liburua euskaraz argitaratzeko eskubidea trukean ezer ordaindu gabe. Artechek berak kontatu zuen ‘Agurea ta itsasoa’ (Itxaropena, 1963) liburuari egin zion hitzaurrean. Itzulpena Angel Goenak sinatu zuen. “Patxi Itxaropenak (Patxi Unzurrunzagaz ari da) etziran pakerik ematen udaberritik. — Joan ari Hemingway’rengana eta eskatu akiok baimena bere nobela euskeraz argitaratzeko. Bere aldetik ere, Aita Goenaga (Angel Goeneaga, itzulpenaren egilea) ari zitzaidan — Egingo didazu mesede ori, Artetxe. Hemingway oso zala zezen-korrida zalia, danak dakite. Udara iritxi zan. Jakin nuan abustuko korrida egunetan Hotel Maria Cristinan egoten zala. Baita ere itz egin Doña Maria, Dunixi idazlearen emaztearekin. Doña Maria bait da Hotel orretako zuzendari argia. Hemingway agertzen zanian albistia emango zirala agindu ziran. Baita, igande eguardi ondo batian zintzo asko teleponoz abixua eman ere. Hemingway’k, alegia, korrida bukatzian hotelian agertaldi bat egingo zuala.

50

Profile for Espacio Hemingway

Hemingway Traveler  

Hemingway Traveler  

Advertisement