Page 44

“San Sebastián tiene algo peculiar, parece que siempre acaba de amanecer. Siempre se respira fresco” “San Sebastian has a certain early-morning feel. Everything was fresh, cool and damp” “Donostian eguna beti hasi berria dela sentitzen du norberak, itsasotik datorren haize fin horrekin” Ernest Hemingway Fiesta · The Sun Also Rises

Donostia XX. mendeko hogeiko hamarkadan Donostia Ernest Hemingwayren lekurik gogokoenetakoa izan zen. Idazlearen zinezko Belle Epoque hartan Gipuzkoako hiriburuan igerian egin, promenatu, jan-edanez gozatu eta idatzi egiten zuen. Halaxe, ospea eman zion eleberria, ‘The Sun Also Rises’ -gero ‘Fiesta’ izenaz ezaguna gurean-, Donostia eta Hendaia artean bukatu zuen. Izan ere Donostiak eleberriko azken aurreko kapitulua ia osorik hartzen du. Horretan utzi zituen deskribapenak hiriaren airea islatu zutela esan liteke, beldurrik gabe esan ere. “Donostian eguna beti hasi berria dela sentitzen du norberak, itsasotik datorren haize fin horrekin.” Hemingway Iruñean bezainbeste aldiz eta beharbada gehiagotan ere izan zen Donostian. Hadley eta Richardson lehen bi emazteekin, semeekin, argazkiko Waldo Pierce margolari estatubatuarrekin eta, oro har, lagunekin etorri izan zen. Nahiz jendaurrean nahiz gutunetan II. Errepublikaren alde agertu zen idazleak itxita izan zituen Espainia Berri hartako ateak. 1953a arte. Itzuli zenean hirugarren emaztearekin itzuli zen, hari Pariseko urteetan ezagutu zituen hiria erakustera eta aspaldiko plazerez gozatzera. Nolanahi ere ez da uste izatekoa Santa Klara irlaraino igerian joan zenik, gerra aurreko urteetan ohi zuen bezala.

44

1927. La Concha. Ernest Hemingway & Waldo Peirce

Profile for Espacio Hemingway

Hemingway Traveler  

Hemingway Traveler  

Advertisement