Page 25

IRUÑA TOPIKOETATIK HARATAGO Hiriak mundu zabalean idazle ospetsu egingo zuen liburua ekarri zion; ‘The Sun Also Rises’, ‘Fiesta’. Idazleak hiriari mundu zabalean ospetsu egin zuen liburua eman zion. ‘The Sun Also Rises’, ‘Fiesta’. Idazlea hiriarekiko zordun lotu zen. Betiko. Haatik, gurean ez da liburu oso irakurria; ‘The Sun Also Rises’, ‘Fiesta’. Topikoak ordezkatu du hark dioena; ‘The Sun Also Rises’, ‘Fiesta’ eleberriak. Lehenengoz iritsi zenean, 1923an, gaitz izan zuen hoteleko harrerako emakumearekin konpontzea, “hark hitz gehiago esaten baitzituen euskaraz frantsesez baino”. Hiriko giroaz eta izate anitzaz izan zuen lehen inpresio haren ondoren idatzi zuen ‘Pamplona July 1923 artikulua’, Toronto Star egunkarian argitaratua. Hurrengo hiru urteetan hiria ezagutuz joan zen, harik eta 1925ko egonaldiak liburua ekarri zion arte; ‘The Sun Also Rises’, ‘Fiesta’. Entzierroa eta zezenak baino gehiago den Iruña erakutsi zion munduari; ‘The Sun Also Rises’, ‘Fiesta’ eleberriak. Artistak eta eliteak erakarri zituen gerra aurreko urteetan Hemingwayk. Gerra ostean ezin etorri, itzuli zenerako Sanferminak ez ziren gerra aurrekoak. Ez zen eleberriagatik izan. Nork zuen irakurria? Topikoek horrexegatik diraute indarrean, bizirik.

25

Profile for Espacio Hemingway

Hemingway Traveler  

Hemingway Traveler  

Advertisement