a product message image
{' '} {' '}
Limited time offer
SAVE % on your upgrade

Page 130

“Ez dut ezer handirik egin Iruñearen alde. Ezin izango dut inoiz Iruñeak nigatik egin duena baino gehiagorik egin”. Ernest Hemingway Hirugarren urtez segidan ‘Recuperando a Hemingway-Hemingway Bidaide’ zikloa egingo da Iruñean. 2018koa azaroaren 30ean hasi eta abenduaren 9an bukatuko da. Ekimen honen xede nagusia Iruñeko hiritarrek Pulitzer eta Nobel sariak jaso zituen idazlea hobeki ezagutaraztea da, bertako gehiengo handi batentzat, harrigarriro ezezaguna baita; ez ordea Europan zein Amerikan. Idazleaz gehiengo horrek osatu duen irudia 1950ko hamarkadan garai hartako marketinak nahita eskaini zuen irudi okerraren ondorioa da, zezenen eta emakumeen bila hiriz hiri zebilen Hemingway erabat nekatu bat erakutsi baitzuten urte haietan. Bada, zikloaren bidez beste Hemingway bat, egiazkoagoa, berreskuratu nahi dugu. 1923an hiriaz eta hirikoez maitemindu eta horiek hil arte beti gogoan eraman zituen Ernest Hemingway huraxe hain zuzen. Ernest Hemingway dugu 1920-1930 hamarkadako Pariseko abangoardiako artisten giroetan Iruña izena zabaldu zuena. 1930ko hamarkadako lehen urteetan berriz hiriaren izena Estatu Batuetako zinema-kulturan erabiltzen ziren hitzen multzoan sarrarazi zuen. Hala bada, hirugarren ziklo honetan Hemingwayk Hollywooden beren lorratza utzi zuten aktoreekin, zuzendariekin eta gidoilariekin ukan zuen harremana erakutsiko zaie hiritarrei eta bisitariei. Erakusketa Gazteluko Plazan, ibilaldi gidatuak hirian barna, hitzaldiak eta idazlearen nobelarik hoberenetan oinarrituko filmak izango ditugu aurtengo ‘Recuperando a Hemingway-Hemingway Bidaide’ egitarauan. Hollywoodek Ernest Hemingwayren eleberriei eta kontakizunei ez die sekula begirik kendu. Ez eta idazlearen Iruña ahaztezinari ere.

130

Profile for Espacio Hemingway

Hemingway Traveler  

Hemingway Traveler  

Advertisement