Page 107

LOGROÑO ABEGITSUA Logroño, 1956ko iraila. Sanmateoak. Hemingway jaietako zezenketetara etorri da. Ofizialki bederen. Ez du lehen aldia hirian, eta ez dira zezenak Hemingway hemen gozatu nahi duen bakarra. Gaztetik estimatzen du hemengo inguruetako ardoa. Hain zuzen ere ‘Fiesta’ eleberriko azken orrialdean protagonista nagusi biek -Jakes Barnes eta Lady Brettbost botila errioxar ardo husten dituzte bazkariari lagunduz. Bada, oso gaztetatik ezagutu bide zituen Logroño eta inguruak. “Logroño da nik ezagutzen dudan eta hiririk karitatetsuena eta abegitsuena”, esan zion bere idazkariari 1959an, hirian izan zen azkenetako batean. Karitatearena zergatik esan zuen alde batera utzirik, ez baitakigu zehazki zer esan nahi izan zuen, abegitsu izate hori bertako jendeen izaerari zegokion, zalantzarik gabe. Horrexen ospea dute gaur egun ere. Naturaren mireslea zen idazleak ‘Uda arriskutsua’ liburuan ere zenbait lerro eskaini zion hiriari eta inguruetako paisaia ederrari. “Logroño atzean utzita, Nafarroa eta Errioxako mahastiak saihestuz, basa-txilarrez arte mirrinez inguraturiko bidean goiti, Demanda mendi lerrora iritsi ginen, eta handik Gaztela Zaharreko goi ordokia antzeman genuen, eta harago hara Burgoserako bidea, urkien gerizpetan barna urrunerantz galtzen”.

107

Profile for Espacio Hemingway

Hemingway Traveler  

Hemingway Traveler  

Advertisement