Issuu on Google+

Zergatik parte hartu proiektu honetan? - Nekazaritza enplegua sortu nahi dugulako, kalitatezkoa eta egonkorra. - Bizkaiko esne ekoizleek euren lanagatik ordain proportzionatua jasotzea eta euren bizi kalitatea hobetzea posible egiten dugulako. - Aktibitatera gazte gehiago biltzeko oinarriak finkatzen ditugulako, horrela belaunaldien arteko jarraipena bultzatuz. - Natura errespetatzen duen ekoizpen iraunkorra bultzatzen dugulako. - Nekazaritza kultura eta euskal nekazaritza ohiturak mantentzearen alde ari garelako. - Ekoizle eta kontsumitzaileen artean erlazio zuzenak eta solidarioak bultzatzen ditugulako, jaten dugun horri konfidantza emanez. - Kondizio bidegabeetan eta distantzia luzeetan oinarritutako kontsumoaren inpaktu negatiboak gutxitzen ditugulako. - Produktu osasuntsuak, transgnikorik gabeak, nutritiboak eta kulturalki egokiak kontsumitzeko eskubidea dugulako. - Prezio justu eta eskuragarria ordaindu dezakegulako modu sostengarrian ekoiztutako kalitate handiko produktuengatik. - Eraiki nahi dugun nekazaritza ereduaren oinarria logika izatea nahi dugulako.

ETIKA GARDENTASUNA KONFIDANTZA ETICA TRANSPARENCIA CONFIANZA

Zelan egin naiteke bazkide? ESNETIKen parte hartzera animatzen bazara, bai bakarka zein taldeka, talde promotorearekin harremanetan jarri zaitezke. Telefonoz edo zuzenean, nahi duzun guztiaz informatuko zaitugu.

Esnekien ekoizpena eta kontsumoaren bidez, eta zure ezinbesteko parte hartzearekin. infoesnetik@gmail.com 687582210

infoesnetik@gmail.com 687582210

LANDATIK ETxERA KONTSUmO-KOOPERATIbA OROZKO (bIZKAIA)

Produktua

Unitateko

Saneurria gaztendegiak, hurbileko taldeetan eta Abadiñon

Ardi gazta ondua

1 kg

14

14,50

16-17

Urte osoan zehar

Ardi gazta ondua

1/2 kg

7

7,25

8,00-5,50

Urte osoan zehar

Ardi gazta ondua

1/4 kg

4,50

4,50

5,00-5,50

Urte osoan zehar

Urrunagorako salneurria (Bilbo Handia)

Ez-bazkideentzako salneurria Eskuragarritasuna (salmenta zuzena)

Ardi/behi gazta ondu nahastua Ardi/behi gazta ondu nahastua Ardi/behi gazta ondu nahastua

1 kg

12,00

12,50

14-15

Uztailaren 10etik aurrera Uztailaren 10etik aurrera Uztailaren 10etik aurrera Abuztuaren 15a arte

1/2 kg

6,00

6,25

7,00-7,50

1/4 kg

4,00

4,00

4,50-5,00

Ardi jogurta

420 gr

2,20

2,20

2,40

Behi jogurta

420 gr

1,70

1,70

1,90

Urte osoan zehar

Behi jogurta

660 gr

2,30

2,30

2,50

Urte osoan zehar

Behi gazta freskoa

500 gr

3,50

3,50

3,90

Urte osoan zehar

Gazta arraspatua

150 gr

2,50

2,60

2,90

Urte osoan zehar

Igurzteko ardi gazta

125 gr

2,00

2,00

3,00

Urte osoan zehar

Elikadura burujabetza eraikitzeko proposamen bat ESNETIK-etik erlazio zuzena lortu nahi dugu esnekien ekoizle eta kontsumitzaileen arten, herri mailako eta konfidantzazko erlazioa, etikan oinarrituko dena eta prozesu guztiak transparentziaz gauzatuko dituena. Beste herrialde batzuetako esperientzia arrakastatsuak kontuan izanda, esnekiak eskoizteko eta kontsumitzeko irabazi asmorik gabeko kooperatiba sortu dugu. ESNETIK EHNE-Bizkaiak bultzatutako proiektua da, Elikadura Burujabetzaren printzipioetan oinarrituz. Bere helburua elikagai osasuntsuak ekoiztea da, kalitatezkoak eta natura errespetatuz. Horretaz gain, baserritarren lanaren duintasuna areagotu nahi du, merkaturatzeko bideak laburtu eta Euskal Herriko nekazaritzaren kultura zein ohiturak bultzatu. Proiektu honetan bazkide gisa parte hartuko duten pertsonen bila gabiltza, elikagaien ekoizpena eta kontsumoaren artean erlazio zuzena mantentzeko konpromisoarekin eta gure lurraldean Elikadura Burujabetza eraikiz. Era berean, esnekiak jasotzeko aukera ematen dugu, modu erosoan, prezio egokietan eta etekin ekonomikoa lortzeko asmo barik.


Zer ari da gertatzen? Egun indarrean den nekazaritza ereduak elikagaiak eta bere baitako giza-aktibitate guztiak merkantzia bihurtzeko obsesioa du. Horrenbestekoa da obsesio hori, bizitza bera ere finantzen eta ekonomiaren menpe daudela. Guztia “saldu-erosi” eskemara mugatzen da. Merkatu globalak inposaturiko estandarren araberako salerosketa horiek merkatu lokalen oinarri kulturalak suntsitzem dituzte: herrien jakintzak, elikadura burujabetza eta autosufizientzia. Diru gose asekaitza duten enpresa transnazional handiek ekoiztutako produktu anonimoetaz ari gara, urrutiko pertsona anonimoek baldintza negargarrietan ekoiztutakoak. Dimentsio bakarreko eredua da, energía barra-barra xahutzen duena, garraioan onarritua, naturaren mugei muzin eginez pertsonen eskubideak une oro hausten dituena. Gaur egun, esne ekoizpena desagertzeko zorian dago Euskal Herrian. Esne industriak inposaturiko prezio bajuak, industriek eurek inposatutako ekoizpen eredu garesti eta sostengaezinak, eta lurrarekin zein beste errekurtso batzuekin egiten den espekulazioak eragin dute egoera hau. Baserritarren bataz besteko adina handitzen ari da, gazteek lanbide honetan hasteko zailtasun zenbaezinak topatzen dituzten bitartean. Egoera honetan, ez dira bakarrik ehunka lanpostu galtzen, gure nekazaritza kulturaren aberastasuna eta ohituren jarraipena bera arriskuan dago. Kontsumitzaileok ere galtzaile gara eredu honetan. Sistemak inposatzen digu zer jan eta non erosi janari hori. Jarrera pasiboan kokatzen gaitu, ezin dugu ziurtatu jaten duguna osasuntsua den ala ez, nahikoa kalitate duen ala ez, ekoizteko erabili diren ereduek ingurumena errespetatzen duten ala ez. Beste alternatiba batzuen bila hasten garenean ikusten dugu elikagaien industriak prest duela eskaintza zabala, produktu “kalitatedun” eta “ekologikoak”. Produktu hauek distantzia luzeak egiten dituzte, esnahiez hustuak daude eta baliabide ekonomiko altuak dituzten familiei daude zuzenduta. Alboratu egiten dituzte funtsezkoak diren hainbat gai: jendarte osoarentzako elikadura osasuntsua, ekoizten duten pertsonen duintasuna, parte hartze sozialaren garrantzia edo gure inguruko kulturaren mantentzea.

Zer proposatzen dugu?

Konposizioa eta bazkideen konpromisoak

Lehen kanpainarako helburuak

Beste eredu bat nahi dugu lurra lantzeko, ganadua zaintzeko, elikagaiak ekoiztu eta ondoren familiei entregatzeko. Pertsonei eta inguruari egokitutako eredua nahi dugu, konfidantzan eta elkar ezagutza oinarri direla. Elikadurarekiko erlazioa bestelako eredu batean oinarritu gura dugu: lokalaren defensa, gertutasuna, izaera kooperatiboa, landagunearen eta hirigunearen arteko lotura dira oinarri horiek. Horren arabera lor daiteke ekoizpen duin eta agroekologikoa, horren arabera sortu daitezke elikagaiak banatzeko sare alternatiboak, eta baita kontsumitzaileak kalitatezko elikagai osasuntsuz asetu eta natura errespetatu. Eta guztia prezio eskuragarrietan egin daiteke. Gure lanak hiru ezaugarri nagusi izango ditu: konfidantza, etika eta gardentasuna.

Kideen artean ardurak partekatzea da ekoizpenerako eta kontsumorako kooperatiba mixtoaren oinarria, nahiz eta modu ezberdinean izan: Ekoizleak. Kalitate handiko esnea eskeiniko dute eta euren ekoizpen ereduen errekonbertsio prozesua abiatuko dute, eredu agroekologikoan ekoizteko, kanpaina honetatik bertatik transgenikorik gabeko pentsua erabiltzeko konpromisoarekin. Artalde bakoitzeko abelburu muga bat ipiniko da. Kontsumitzaileak. Kooperatibak ekoiztutako esnekiak maiztasunez eskuratu ahal izango dituzte aurretiaz adostutako guneetan. Ekoiztu beharreko elikagaien aukeraketan parte hartuko dute eta baita banaketa zuzenerako sare baten garapenean ere. Erakundeak eta kolaboratzen duten koletiboak. Izaera profesionala edo soziala dutenak, irabazi asmorik gabeko apostu sozial honekin konprometituak. Kooperatibari laguntza teknikoa eman eta sozialki promozionatzeko konpromisoa hartuko dute. Aurreko prozesuan funtzioetan arituko den Kontseilu bat egongo da, Kontseilu Errektorea izendatu bitartean. 5 kide izango ditu Kontseilu Errektore honek, 2 ekoizleen kolektibotik, 2 kontsumo kolektibotik eta 1 erakunde kolaboratzaileetatik. Lehen pausuak EHNE-Bizkaia sindikatua iaz hasi zen pertsona ezberdinekin kontaktuak izaten, ekoizleak, kontsumitzaileak eta Elikadura Burujabetzaren defentsan konprometitutako erakundeekin alternatiba bideragarri baten bila hasi zen. Horrela, irabazi asmorik gabeko ekoizpen eta kontsumorako kooperatiba mixtoa planteatu zen. Orain arte, baserritarrei esnea prezio zuzenetan erostea erabaki da, gazta Orozkoko gaztategi baten egitea eta gaztategia behar bezala konpentsatzea instalazioen erabileragatik eta eginiko lanagatik. Elikagai horiek bazkideei edo interesa duten pertsonen artean banatzea erabaki da. Soberakinak gidatzen gaituzten printzipioekin bat egiten duten inguruko denda txikietan saltzea erabaki da, beti ere kooperatibaren ardurapean.

Proiektuari jarraipena eman ahal izateko beharrezkoa da hainbat helburu betetzea. Helburu horiek posible egiten dute kooperatibak markaturiko etika, gardentasuna eta konfidantza printzipioen arabera lan egitea. Era berean, aktibitatea hurrengo kanpainetan egonkortzea baimentzen dute helburuok. 1. Ekoiztu beharreko produktuak zehaztu, bazkide kontsumitzaileen gustuen eta beharren arabera. 2. Transgenikorik gabeko esnearen ekoizpena ziurtatu eta pausuak ematen hasi ekoizpena eredu agroekologikora bideratzeko. 3. Elikadura Burujabetzarantz eginiko eboluzioa neurtuko duen sistema sortu eta martxan ipini, ekoizpenetik hasi eta edozein pertsona interesatuk egin dezaken kontsumora arte. 4. Komertzializazio sarea garatu, ahalik eta zuzenena eta lokalena. 5. Kudeaketa eta erabakiak hartzeko eredu garden eta parte hartzailea finkatu. Kooperatiban parte hartzea Hasierako helburuak garatu eta eredu alternatibo honi jarraipena emateko finantziazioa ezinbestekoa da, baina baita pertsonen eta erakunde konprometituen parte hartzea. Horietako bakoitzak ESNETIKen izango duen partaidetza harturiko konpromisoaren araberakoa izango da. Partaidetza malgua izango da eginiko gomendio eta aportazioen arabera, parte hartzen duen oinarri sozialak izan behar baitu, gure ustez, aktibitateari forma emango diona. Kapital aportazio bakoitzak asanbladan botu bat izateko eskubidea emango du eta osorik edo zatika entregatu ahal izango da. Pertsona kontsumitzaileen aportazioaren kasuan, banakakoak edo taldekakoak izateko aukera egongo da. 1.000€ pertsona edo talde kontsumitzaile bakoitzeko, 1.000€ erakunde kolaboratzaileentzat, eta 4.000€ baserri bakoitzarentzat. Kolektibo bakoitzak kooperatiban izango duen erabakia orekatua izango da, bere botuen arabera.

Zergatik ekoizteko eta kontsu-mitzeko kooperatiba mixtoa? Gure ustez, beste elikadura eredu bat erakitzeko beharrezkoa da kolektibo ezberdinak bilduko dituen aliantzak sortzea. Erlazio zuzen eta solidarioak finkatu behar dira hiria eta landaguneen artean. Esnekiak modu alternatiboan banatzeko modu berri bat sortzeak egingo du posible aipatu koletiboen parte hartzea erabakiak hartzeko garaian eta, ondorioz, gure azken helburuari erantzutea.


esnetik panfletoa