Jakin ezan/k

Page 3

Udalaren plan orokorraren aurrerapena Etxebizitza Avance del plan general del ayuntamiento.Vivienda.

Etxebizitzaren afera guztiz eremu mingarria da gurean. Eskubidea behar lukeena gutxi batzuen aberasteko erabili da Elgoibarren ere. Espekulazioa basatia izan da azken urteetan. Etxebizitzak eraiki eta eraiki jardun dute eta aurrera begira ere, 1000 etxebizitzatik gora eraiki ahal izateko lurrak izendatzea aurrikusten du planak. 2007an, Udalak berak, burututako ikerketa bati esker jakin genuen, 600dik gora etxe huts zeudela herrian. Horrenbeste haziko da Elgoibar datozen urteetan? Horrenbeste haztea nahi dugu? Espekulazioari frenoa jarri behar zaio eta horretan Udalak asko dauka esateko. Lehenik eta behin etxebizitza libreen eraikuntza gelditu beharra dago. Benetako beharrei erantzungo dien plan bat osatuz. Herrian hutsik dauden etxebizitzak erabiltzeko plan bat osatu behar da lur sail berriak izorratu beharrean. Alde zaharrak honetan garrantzia handia hartzen du, asko baitira hutsik dauden etxeak herriko gune honetan eta ez dugu arazo honi irteera emango dion planik ikusten inon. Gainera, gure alde zaharra aberatsa da ondare historikoaren ikuspuntutik eta gaur egun hau babesteko plan edo irizpide zehatzik ez dago. Etxeak bota eta berriak eraikitzen dira eraikitzaileen nahierara. Gure ondarea babestu beharrean gaude eta ez era isolatuan gainera. Hilerriko atariarekin gertaturikoak zer pentsatua eman beharko liguke.

Gure auzoetan ere auzoen nukleoak babestu beharrekotzat dauzkagu. Gune hauetan batere irizpiderik gabe eraikitzea ekidin behar dugu nola edo hala. Auzoek beraien garapena izan behar dute noski, baina espekulatzaileen hatzaparretatik hurrun. Aipatzekoa da gainera herrian landa lurren desagerpenak hartu duen abiadura. Nekazaritzarako lurrik hoberenak etxeak egin edo tailerrak kokatzeko erabili dira eta uste dugu geratzen diren apurrak babestu beharra dagoela. Galbidean diren baserri eta lurrak ere erabiliko dituztenen esku jartzeko laguntza eta neurriak hartzea beharrezkoa da berandu baino lehen.

El propio Ayuntamiento realizó un estudio en 2007, el cual cuantificó en más de 600 las casas vacías en Elgoibar. Ahora nos proponen un plan para nombrar suelo urbanizable para realizar más de 1000 viviendas. Hay que parar la construcción de vivienda libre para poner freno a la especulación y poner en marcha un plan para la reutilización de las viviendas vacias. Es también vital un plan especifico para el casco viejo que lo revitalce y al mismo tiempo proteja nuestro patrimonio historico. Nuestros barrios rurales también necesitan sus propios ritmos de desarrollo pero fuera de los cálculos de los especuladores.

3


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.