Page 1

2009ko Azaroa

Jakin ezank elgoibarko ezker abertzalearen berri papera www.ezkerabertzalea.info www.herritarrak.com

Nolako Elgoibar nahi dugu? Nolakoa behar dugu? Galdera hauei erantzuten saiatuko gara Jakin ezank-en ale honetan, Udalak aurkeztutako Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren aurrerapenaren arira. Honetaz gain, Udalak martxan jarritako herritarren parte hartze ekimenen inguruan jardungo dugu eta baita ezker abertzalearen aurrera begirako estrategia eta momentuari buruz ere.

多Que modelo de Elgoibar queremos? 多Que modelo de pueblo necesitamos? Estas son las preguntas que trataremos de responder en esta revista junto con otros temas como la participacion ciudadana y la renovada estrategia de la izquierda abertzale mirando hacia el futuro.

1


Udalaren Hiri antolamendurako plan orokorraren aurrerapena. nora goaz?

Avance del plan general del Ayuntamiento. ¿Hacia donde vamos? Urte luzeetan esan dugu hiria antolatzeko azkenekoz sortu ziren arau subsidiarioak zaharkituak zeudela, garaia zela momentuko partxeoak eta txapuzak albo batera utzi eta zein herri eredu nahi dugun eztabaidatzeko . Bada, iritsi da eztabaida hori emateko garaia.

Argazki honetan laburbildu daiteke, modu oso orokorrean bada ere, Udalaren hiri antolamendurako plan orokorrak herriari ematen dion norabidea. Etxebizitza gehiago eta gehiago: Sigman, Urasandi Berrin(GUASS parean), Kamiñerokuan(ONU) etab. Denera 1000 etxebizitza berritik gora eraikitzeko lurrak izendatzea proposatzen da planean. Lur industrial berriak non nahi: Albitxurin(Albitxuri2), Alkortan(handitzea), Arriagan(Arriaga2, Arriaga3, Arriaga4, Arriaga5 eta Irabaneta), Karkizaon, Lerun Txiki Morterikan eta Sigman(Olasoate eta Olasogain). Sallobente auzoa landa lur bezela izendatzea proposatzen da, egun eraikita dauden, Bernardo Ezenarro, Doimak ingurua

eta Alkorta enpresa kenduta. Azken honen balizko haunditze baterako lur saila izendatzen zaio. Ekipamendu eta gainerakoen inguruan zehatasun falta dago baina agertzen dira adibidez kiroldegiaren berritzea, merkatu plazarena etab. Garraio mota eta bide ereduaren inguruan autoaren mende segitzen dugu, nahiz eta bidegorria aipatzen den. Natur baliabide zein landa lurren babesari begira atzerantza goaz abiadura bizian. Gai garrantzitsuak erabakitzen dira plan honetan, gure iritzia ere azaldu beharko dugu. Zuek ere egin dezakezute. Nolako Elgoibar nahi/behar dugu?

Porfin ha llegado el momento de renovar las antiguas normas subsidiarias. El ayuntamiento esta inmerso en este proceso y ha presentado el avance del plan general al publico. En la foto superior podeis ver(en rasgos muy generales) el sentido en el que se va a desarrollar el pueblo en los siguientes años. La designación de suelo urbanizable para construir más de 1000 nuevas viviendas, zonas industriales por todos los lados es lo que nos ofrecen. Tdos los demás temas, como equipamientos, espacios culturales, están sin especificar o sin tratar, ya que la falta de sensibilidad de este ayuntamiento es flagrante.

2


Udalaren plan orokorraren aurrerapena Etxebizitza Avance del plan general del ayuntamiento.Vivienda.

Etxebizitzaren afera guztiz eremu mingarria da gurean. Eskubidea behar lukeena gutxi batzuen aberasteko erabili da Elgoibarren ere. Espekulazioa basatia izan da azken urteetan. Etxebizitzak eraiki eta eraiki jardun dute eta aurrera begira ere, 1000 etxebizitzatik gora eraiki ahal izateko lurrak izendatzea aurrikusten du planak. 2007an, Udalak berak, burututako ikerketa bati esker jakin genuen, 600dik gora etxe huts zeudela herrian. Horrenbeste haziko da Elgoibar datozen urteetan? Horrenbeste haztea nahi dugu? Espekulazioari frenoa jarri behar zaio eta horretan Udalak asko dauka esateko. Lehenik eta behin etxebizitza libreen eraikuntza gelditu beharra dago. Benetako beharrei erantzungo dien plan bat osatuz. Herrian hutsik dauden etxebizitzak erabiltzeko plan bat osatu behar da lur sail berriak izorratu beharrean. Alde zaharrak honetan garrantzia handia hartzen du, asko baitira hutsik dauden etxeak herriko gune honetan eta ez dugu arazo honi irteera emango dion planik ikusten inon. Gainera, gure alde zaharra aberatsa da ondare historikoaren ikuspuntutik eta gaur egun hau babesteko plan edo irizpide zehatzik ez dago. Etxeak bota eta berriak eraikitzen dira eraikitzaileen nahierara. Gure ondarea babestu beharrean gaude eta ez era isolatuan gainera. Hilerriko atariarekin gertaturikoak zer pentsatua eman beharko liguke.

Gure auzoetan ere auzoen nukleoak babestu beharrekotzat dauzkagu. Gune hauetan batere irizpiderik gabe eraikitzea ekidin behar dugu nola edo hala. Auzoek beraien garapena izan behar dute noski, baina espekulatzaileen hatzaparretatik hurrun. Aipatzekoa da gainera herrian landa lurren desagerpenak hartu duen abiadura. Nekazaritzarako lurrik hoberenak etxeak egin edo tailerrak kokatzeko erabili dira eta uste dugu geratzen diren apurrak babestu beharra dagoela. Galbidean diren baserri eta lurrak ere erabiliko dituztenen esku jartzeko laguntza eta neurriak hartzea beharrezkoa da berandu baino lehen.

El propio Ayuntamiento realizó un estudio en 2007, el cual cuantificó en más de 600 las casas vacías en Elgoibar. Ahora nos proponen un plan para nombrar suelo urbanizable para realizar más de 1000 viviendas. Hay que parar la construcción de vivienda libre para poner freno a la especulación y poner en marcha un plan para la reutilización de las viviendas vacias. Es también vital un plan especifico para el casco viejo que lo revitalce y al mismo tiempo proteja nuestro patrimonio historico. Nuestros barrios rurales también necesitan sus propios ritmos de desarrollo pero fuera de los cálculos de los especuladores.

3


Udalaren plan orokorraren aurrerapena industri lurra Avance del plan general del ayuntamiento. Suelo industrial.

Elgoibarren industriak eta batez ere erraminta makinak duen garrantzia ukaezina da. Gure herritik mundu guztira saltzen dira makinak eta herritar asko eta askok lantegi hauetan aurkitu dute ogibidea. Beste kontu bat da ordea enpresaburuekiko menpekotasuna herriko lurren kudeaketan. Udalak aurkezturiko planean industri lurrak biderkatzen dira eta bada zerbait kuriosoa honetan. Aurreko urteetan industri lurren beharra ikertuko duen azterketa bat eskatzen genuen eta gaur da eguna oraindik burutu gabe dagoena.

ekimen oro auzo hortatik ateratzeak behar luke irizpidea eta enpresa jabeekin adostea, epe motzean ez bada ere, hori aurrera ateratzeko burutu beharrekoak. behintzat enpresak haunditzeko industri eremu berriak izendatzea.

Baina ikerketa gabe ere, badakite, gutxi gora behera, hamar urteko epean zein lur behar izango den...itzela! Industri lur berriak izendatzen dira Arriagan, Albitxurin, Alkortan, Sigman...

Industri eremuak biltzea izan behar du helburua eta eremu horiek beharrezko baliabidekin hornitzea, hala nola, garraio publikoan iristeko aukera, bizikletaz iristeko aukera etab.

Gaur egun bizi dugun krisi egoera kontutan izanda, ez dugu ikusten zertan oinarritzen diren horrelako plan bat arrazoitzeko. Debabarrenean hamaika industri eremu berri

Gai honetan kokatzen dugu ere Azkue auzoan dagoen zentral elektrikoa beste kokagune batera eramateko beharra. Inguruan Mintxeta bezelako kirol eta aisialdi gunea izanda ez da kokapen egokia eta aztertu beharko litzateke lekuz aldatzea.

Gaur egungo industri eremuak planean proposatutakoak batuta eraiki dira(Eibarren, Mendaron...) oraindik bete gabe daudenak eta auzoko eskualdeetan berdin. Benetako beharrei erantzungo dien industri lur izendapena behar dugu eta horretarako behar beharrezkoa da ikerketa bat burutzea. Bestalde, Sallobente auzoa landa lur bezela izendatzen da baina ez osorik. Gaur egun enpresak kokatuta dauden lurrak bere hortan mantentzea proposatzen da. Gure aldetik industri

Gune komertzial haundien kontua ere hemen nahasten da, izan ere industri lurrak ez dira soilik industri lur bezela izendatzen, industri lur eta lur komertzial bezela baizik. Hemen merkatal gune haundi berriak eraikitzeko aukera zabaltzen da eta uste dugu holakoetatik nahikoa dela eta gure denda gure poza bezelako kanpainekin ideia kontrajarriak direla.

La importancia del sector industrial, de la maquina-herramienta en concreto es innegable. Igual que lo es el hecho de que muchos puestos de trabajo están ligados a este sector. Sin embargo, ello no debe implicar una dependencia tan sustancial para con el empresariado en cuanto a la gestión del suelo de nuestro pueblo. La izquierda abertzale viene pidiendo un estudio que clarifique la necesidad de suelo industrial, cosa a la que, al parecer, se niega el ayuntamiento, que sin embargo, afirma tajantemente tal necesidad. Tenemos zonas industriales en desarrollo, otras que aún han de hacerse, aunque ya están calificadas anteriormente. Porqué tanto interés en declarar otras 7 zonas industriales?

4


Udalaren plan orokorraren aurrerapena Ekipamenduak, garraioa, irisgarritasuna... Avance del plan general del ayuntamiento. Equipamiento, sistema vial, movilidad, etc. Ekipamenduei dagokienez Elgoibarren baditugu hobetu beharrekoak. Planean ere aipatzen dira batzuek, baina orokorrean definizio falta handia dago eta borondate falta ere antza. San Lazaro egoitza adindun autonomoentzako aldarrikatu dugu beti herrian, adinekoak herrira integratzea errezago egiteko. Baina Pilarreko eraikinean egin asmo den orotariko egoitza horrek buru edo hankarik badu? Menpekotasun handia duten adindunentzako egoitza baten premia larria da eta erabakiak hartu beharra dago, baina presa ez da horrelakoetan lagun ona. Nolako irteera sarrerak izango ditu?Autoz? Anbulantziak? Nola egingo da oinezko lotura herrigunearekin? Plaza txikiko eraikina ekipamendutarako izendatzen da baina osasun ekipamendu bezela. Argi dago anbulategia gaur egun dagoen tokian ez dagoela oso egoki, baina plaza txikia ez da aukera onena gure ustez. Plaza txikian Musika eskolarekin bat egingo duen kultur gunearen alde egiten dugu guk. Herriko merkataritza indartuko duen lur azpiko parkin eta aisialdirako gainazal irekiarekin. Anbulategia plaza txikian kokatzeak auto eta anbulantzia trafikoa handituko luke erdiraino eta uste dugu ez dela egokia. Liburutegia, formato txikiko museoa, kultur taldeentzako baliabideak etab. bateragarri izan daitezke. Kiroldegia txiki geratu da eta ganorazko frontoi bat izateko ordua ere bada, beraz beharrak aztertu eta erantzungo dien irtenbide bat bilatu behar da. Bidegorriak bultzatu behar dira, baina praktikan autoaren erabilera ekiditea ahalbidetuko dutenak. Industriguneak lotuko dituen bidegorri sareari bai! Maltzagarainoko bidea Eibarrera eta Soraluzera iristeko modua aurkitzea klabea da bestela bidegorriak balio guztia galtzen du mugikortasunaren arlotik, aisialdira bakarrik mugatuz.

mekanikoen eredua lehenetsi da eta hauek hesi bat gehiago suposatzen dute. Errepide eta zirkulazioaren antolakuntzaren inguruan norabide bakarreko bideak bultzatzea hobesten dugu, honela lekua libratzen delarik, bai oinezkoentzako egokitzeko edota aparkamentu faltari erantzuteko gune puntualetan. Seguruagoa ere bada autoak norabide bakarrean ibiltzea. Autoa hartzen duenak buelta haundiago eman beharko du soilik, oinez gehiago ibiltzea erakargarriago eginez. Natur baliabideen kudeaketari dagokionez, uraren kudeaketan, azken urteetan iturburuak galbidean edo erabat abandonatzeko bidea egin da eta justu kontrakoa defendatzen dugu. Iturburuak berreskuratzea eta menpekotasuneko uraren horniketa eredua hobetzea. Zaborren kudeaketaren inguruan gaur egun darabilgun eredua guztiz suntsigarria da. Badakigu zabortegi batek suposatzen duena eta errauskailurik behintzat guretzat ez dugu nahi, orduan besterentzat ere ez! Usurbilen martxan jarritako etxez etxeko gaikako bilketak emaitza oso onak izan ditu eta bidea hori dela iruditzen zaigu. Honek kaleetatik zaborrontzi gehienak kentzea ahalbidetuko luke eta abantailak dauzka bai osasun-garbiketa aldetik eta baita biltzerakoan gaur egun sortzen diren zaraten aldetik ere. Txipa aldatu beharrean gera eta gure zaborraren ardura geuk hartu. Eredu honek hondakin organikoak konpostatzeko gune bat eskatuko luke herrian eta primerako ongarria izango genuke bai lorategi errotonda eta baita nekazal lurretarako ere.

Gaztetxea ere desagertzeko bidean da planaren arabera eta betiko eztabaida pizten du. Noizko gazteentzako leku finko bat herrian? Gaztetxe finkorako pausuak ematen hasi behar dugu gaurdanik. Hesi arkitektonikoei buruz zerbait aurreratu bada ere azken urteetan esan dezakegu gauza asko ez direla zuzen egin. Eskilara

En el tema de equipamientos el ayuntamiento ha mostrado una falta de sensiblidad total en muchos años. Aunque ahora parece que se mueven las deficiencias en el plan son manifiestas. Temas como la residencia San Lazaro y el futuro centro del Pilar no son temas a decidir con prisas sino que requieren un estudio exhaustivo. El edificio de la plaza Txikia y su entorno, las deficiencias del polideportivo, los bidegorris que no van a ninguna parte, el Gaztetxe itinerante, barreras arquitectónicas como las escaleras mecánica, la total dependencia en la gestión del agua., la reordenación del tráfico, la gestión de los residuos y las dotaciones de los barrios son temas en los que el ayuntamiento no ha sido capaz de darles salida.

5


Udalaren plan orokorraren aurrerapena proposamenak. Avance del plan general del ayuntamiento. Propuestas.

Gehiago ere badira, baina hemen, 21 proposamen 1.-Etxebizitza eraikuntza gelditu. 600 etxe huts. 2.-Industriguneen berrantolakuntza eta lur industrialaren beharrari buruzko ikeketa. 3.-Sallobenten fabrikarik ez! 4.-Plaza txikia herritarrentzat! Kultur eraikina, aparkalekua eta gainalde librea. 5.-San Lazaro eta Pilarreko eraikinen inguruko berrazterketa. Egoitza eta gune soziosanitarioa. 6.-Gaztetxea erdigunera. Udalak hitz eman bezela Toletxe azpiko oruberako proiektua berreskuratu. 7.-Erdigune historikoarentzako plan berezia. Kultur ondarea eta ondare arkitektonikoa babesteko plana. 8.-Auzogune ruralentzako garapen plan berezia. Etxegintza basatitik babesteko. 9.-Altzola auzoarentzako plan orokorra. Garraioa, zerbitzuak, sarrera irteerak. 10.-Uholdeen aurkako plana. 11.-Uraren kanpo menpekotasunaren aurkako kudeaketa. Iturburuen berreskuratzea. 12.-Gaikako zabor bilketa etxez etxe. 13.-Sallobenteko frontoi etxea herriaren erabilerarako 14.-Hesi arkitektonikoak ezabatu. Eskailera mekanikoak ez, igogailuak. 15.-Emakumeen aurkako indarkerari stop! Herriko puntu beltzen diagnosia eta ezabatzea. 16.-Meliton - San Pedro auzoaren eraberritze eta ekipatze plana. 17.-Azkueko subestazio elektrikoa lekuz aldatzea. 18.-Lurzoru publikoan inbertitzeko plana. 19.-Merkadiloa plazara! 20.-Ehorzketa zibilak egiteko lekua. 21.-Saltoki haundi gehiagorentzat baimenik ez!

Detener la construcción de casas. Hay 600 vacías. Reordenación de zonas industriales y estudio imparcial sobre la necesidad de suelo industrial. Fuera la fábricas de San Lorenzo. La Plaza txikia para los ciudadanos. Edificio cultural, aparcamiento y zona libre de disfrute ciudadano. Volver a estudiar la idoneidad de San Lázaro y El Pilar para las necesidades de residencia y socio-sanitarias. El Gaztetxe al centro. Recuperar el proyecto del solar de Toletxe. Plan especial para el casco histórico. Plan especial para la recuperación del patrimonio arquitectonico y cultural. Plan de desarrollo para los nucleos rurales, que evite la construcción de casas. Plan general de reconstrucción del barrio de Altzola, para el transporte, servicios y equipamientos. Plan para evitar las inundaciones. Gestión del agua que nos libre de la dependencia externa. Recuperación de manantiales y fuentes. Recogida selectiva de residuos casa por casa. Publificación de la casa con frontón de san Lorenzo para uso ciudadano. Supresión de barreras arquitectónicas ya. Ascensores, no escaleras mecánicas. Detección y supresión de puntos negros para las mujeres, Cambio de sitio del a subestación eléctrica de San Roke. Plan de inversión pública en suelo urbanizable. El mercadillo a la Plaza. Lugar apropiado para los entierros civiles. Plan de regeneración y equipación de Meliton - San Pedro. No más permisos para grendes centros comerciales.

6


Herritarron partehartzea. Udalaren jardunaren inguruan hainbat gogoeta. Reflexiones acerca de la participación ciudadana en Elgoibar

Azkenaldian modan dago parte hartzearen kontzeptua, baita Elgoibarren ere. Orotariko eskuorri mintegi etab. prestatuak dira herritarron gozagarri. Telefonotik ere deitzen digute bataren eta bestearen inguruan galdetzeko, pentsa. Baina esaerak dioen bezala, ez dago entzun nahi ez duena baino gorragorik. Ezker abertzalean beti aldarrikatu dugu beste udal eredu bat, herritarrengandik gertuago lan egingo duena, herritarrei entzun eta hauen ekarpenei bide emango diena. Aspaldiko aldarrikapena da beraz, herritarren parte hartzearena, guretzat. Norbaitek pentsa lezake gure garaipen txikia ere badela orain ikusten ari garen parte hartze olatua. Posible da gure erakundeak presionatuak sentitu izatea horrelako ekimenak martxan jartzeko. Erakunde eta herritarren arteko zanga zabaltzen ari zenaren joera aspaldikoa da eta neurriak hartu behar berandu baino lehen. Parte hartzea ordea egungoaz haratago lan egiteko modu berrietan eta borondatean oinarritzen da eta tamalez gure erakundeek lehengo lepotik burua. Badira 6 urte eta erdi elgoibarren guztion hitza kontuan hartzen ez dela eta afera konpontzeko saiakerak egin ditugun bakoitzean, borondaterik ez dugu aurkitu. EAJ-k apartheid egoera hau baliatzen du herria nahierara gobernatzeko eta gero parte hartzeaz mintzo zaizkigu. Ez da hau aukera bakarra ordea, penaz ikusi genuen Agenda 21 bezalako ekimenek nolako trataera izan zuten herritarren ekarpenei dagokienez. Herritarrak nahastu bai, baina gero kasurik ez! Merkadiloaren adibideak txistea dirudi inori kontatuta eta grazia ere izango luke suposatu duen oinaze, galera pertsonal eta ekonomikorik izan ez balitz. Garai hartan Udalak herritarroi galdetu nahi ez-eta herritarrok antolatutako herri galdeketa burutu genuen. Merkadiloa herri gunean kokatzearen aldeko 3000 iritzi bildu ziren eta udalak zer egingo eta ertzantza bidali zuen hau oztopatzeko. Orain, telefonoz etxeetara deika ari dira ikerketa bat medio. Merkadiloa plazara orain!

Ultimanente se ha puesto de moda la palabra participación. El ayuntamiento de Elgoibar no podía ser menos, y se ha lanzado a llamarnos por teléfono, a organizar seminarios y repartir folletos con el tema. Pero no hay peor sordo que el que no quiere oir. La izquierda abertzale siempre hemos reivindicado otro modelo de ayuntamiento, mucho más cercano al ciudadano, y que abra paso a la opiniones ciudadanas. Por eso es una reivindicación que hacemos nuestra, la de la participación. Pero una participación de verdad, no un paripé que viene dirigido desde altas instituciones para lavarse la cara. Hace 6 años y medio que más de 1000 cidadanos quedaron sin voz en este ayuntamiento, y no ha habido ninguna voluntad para solucionar este tema por parte de la alcaldía. A día de hoy se sigue aplicando el Apartheid político, se sigue marginando a la segunda fuerza del pueblo, y los representantes democráticamente elegidos no tienen sitio para ejercer su labor de representantes populares. Ante ello nos parece un sarcasmo el apelar a la participación, como si nada ocurriese, cuando todos saben que 3 concejales son ilegítimos, y las mayorías que se logran son ficticias.

7


Ezker abertzalea aurrera begira. momentua, erronka eta estrategia.

La izquierda abertzale mira al fúturo. Situación, reto y estrategia. Ezker abertzaleak, aurrera begirako estrategia erabakitze aldera, eztabaida prozesua zabaldu du. Espainiar estatuta eztabaida hau baldintzatu nahian ari da ordea, bai errepresio bidez eta baita medioen bitartez burutzen dituen intoxikazioen bidez. Hau ikusirik ezker abertzaleak herritar guztien eskura jarri du eztabaidarako erabiliko den txostena. Irakurri nahi baduzue www.ezkerabertzalea.info-n eskura dezakezue. Udazkenerako aukera berriak zabalduko zirela aurreikusi eta zabaldu genuen orain dela hilabeteak, eta egun, egoera nahasi xamar badago ere, esan dezakegu espainiar estatuaren mugimendu errepresibo baldarrek, baieztatu baino ez dutela egiten zerbait mugitzen ari dela. Gaur egun Euskal Herria banatzen duten markoen agorpena, sindikatu abertzale guztiek eta alderdi abertzale gehienok konpartitzen dugun irakurketa da. Ukapena eta Euskal Herriaren desagertzea baino proposatzen ez digutenen aurrean estrategia bateratua antolatzearen beharrean ere bat gatozelarik. Egungo bidetik Euskal Herriak aurrerabiderik ez duela argi dago eta ondo dakigu konpromiso eta borroka gogorraren ondotik lortu dugula urte luzeen buruan herri izaerari eustea eta desagerrarazteko ahalegin guztien antzutasuna agerian uztea. Baina autokritika ere egin beharrean gaude, espainiar estatua eta baita frantsesa ere, eroso aurkitzen dira eta. Gure ekinbidea neutralizatzea lortu dutela esan dezakegu neurri handi batean. Erasoei eutsi diegu, markoak agorpenera eraman ditugu eta espainiar estatuan(frantzian ere beste neurri baten) antolamendu eztabaida saihestezina da. Aldaketaren atarian gaude, baina ez dugu atea zeharkatzea lortzen. Behin betiko gatazka gainditu eta herri hau marko demokratiko batetara eramango duen bidea egin behar dugu ordea, helburu dugun, Euskal Herri burujabe, sozialista, euskaldun, feminista...lortzeko ezinbestekoa dugu eta. Horretarako eztabaida prozesu betean aurkitzen gera ezker abertzalean. Datozen urteetara begira estrategia eraginkorra martxan jarri behar dugu, baita egitura zein aliantza molde berriak landu ere , behingoz eustetik irabaztera salto egiteko. Arnaldok esan bezala, Ezker Abertzalea ez baitzen irauteko jaio, irabazteko baizik. Besarkada bat Arnaldo, zuri eta beste guztiei. Geurea da garaipena!

La izquierda abertzale, todo el mundo lo comenta a estas alturas, ha abierto un proceso de debate para decidir su estrategia cara al futuro. El estado español, sin embargo, está tratando de condicionar este proceso, bien por medio de la represión, deteniendo a cualificados militantes políticos, bien por medio de los medios de comunicación afines, siempre dispuestos a intoxicar con noticias directamente provenientes del ministerio del interior. En vista de todo ello, la izquierda abertzale ha decidido poner dicho informe al alcance de todo el mundo. Si lo queréis leer podéis haceros con él en . La lectura que se comparte desde una mayoría social –sindicatos, movimientos, partidos- es que el marco actual está agotado. Por ello, el objetivo de toda esa mayoría ha de ser la superación de ese marco, y urge el organizarse para conseguirlo. Los estados francés y Español se encuentran cómodos en esta situación, ya que han conseguido, con ayuda de la ley de partidos, llegar a tener una cota de poder que no les corresponde democráticamente. Por ello, está en nuestras manos, el conseguir desbancar a este gobierno ilegítimo, con un apoyo suficiente para establecer un verdadero marco democrático, donde todos los proyectos, incluido el nuestro –Un estado vasco, reunificado, socialista y euskaldun- sea no solo defendible, sino alcanzable. Un abrazo para Arnaldo y todos los presos políticos vascos.

8

Jakin ezan/k  

Elgoibarko Ezker Abertzalearen Aldizkaria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you