Page 1

2012ko apirila-ekaina / 44. zkia.

Eskolaz kanpoko jarduerak

Irakasleei elkarrizketak


AGURRA Kaixo irakurleok! Uda ate joka ari zaigu Sasoeta-Zumaburun, eta eskolako bazterretan somatzen da heltzear dela. Ekarrizketa ohiko erregistroa da Esazun eta oraingo zenbakian eskolaz kanpoko hainbat jarduera ekarri nahi izan ditugu horretara. Kulturak komunikabideetan kirolak baino tarte txikiagoa izaten duenez, lehentasuna eman diegu eskolaz kanpoko jardueren artean kulturatik gehiago dutenei. Hartaz, margolaritza, xake, euskal dantzak eta antzerkiko irakasleei elkarrizketak egin diegu. Eta ohi bezala, lan anitzak aurkituko dituzue zenbaki honetan: txikien arte-lanak, ikasle berrien aurkezpenak, irteeren kronikak, “Etxetik eskolara” jarduera… Gurasoen Txokoa indarrez eta gogoz aurkezten zaigu, Euskararen Txokoak oraina eta iragana lotzen ditu aurrera

begirako gatza eta piperraz, eta Liburuen Txokoan irakurketaren gozamenerako proposamen interesgarriak aurkituko dituzue. Esku artean duzun aldizkari hau pertsona askoren ekarpenez eta partaidetzaz egina da. Hemendik gure eskerrak eskolaz kanpotik lagundu digutenei eta gure zorionak SasoetaZumaburuko eskola bertakoei egindako lan ederragatik. Seigarren mailako ikasleoi, eskola uzteko garaia heldu zaizuenoi, agurrik ez, gero arte baizik. Disfruta ezazutela denok uda; goza itzazutela bustialdiak itsasoan zein erreka bazterrretan; mendi ibilaldiak eta noranahiko txangoak… A!, eta ez ahaztu eguzki krema emateaz uda beteko egunetan. Gora oporrak!

AURKIBIDEA

2

2 URTEKOAK …………….………………..... 3

6. MAILA …………………………………….… 22

3 URTEKOAK ……………………………….… 4

ELKARBIZITZA …………………….……….. 24

4 URTEKOAK ……………………………….… 5

HIZKUNTZA INDARTZEA …….……. 25

5 URTEKOAK ……………………………….… 7

TXOKO BERDEA ………………………… .. 26

1. MAILA ……………………………………..… 9

DENBORA P ASAK ………………….……. 27

2. MAILA …………………………………….… 11

IRAKASLE BATEK IDATZIA

3. MAILA …………………………………….… 13

LIBURUEN TXOKOA .…………………... 29

4. MAILA ……………………………………... 14

GURASOEN T XOKOA

5. MAILA …………………………………….… 18

EUSKARAREN T XOKOA …………. ... 31

Esazu aldizkaria

….…..

………………..

28 30


Hemen bi urteko taldeen jarduerak eta azalpenak

Irakurtzeko postura hartuta gaude.

Hemen tximeletak prestatzen ari gara.

Hauek ere ura behar dute.

Hau gozamena ipuinak ikustea!

Begiratu zein politak diren!

Zein handiak egin diren! Esazu aldizkaria

3


LISTORRETAra IRTEERA Kurtsoari amaiera emateko, Listorretara joan ginen eguna pasatzera.

Gure lehenengo irteera izan da, oso urduri eta emozionatuta ginen, motxilan arropaz gain bazkaria ere generamalako.

Bertan,

parkean,

zuhaitz

artean,

iturrian‌ jolasten eta saltseatzen ibili ginen.

Egun osoan zehar, korrika alde batetik bestera ibili eta gero, autobusera igo eta siesta ederra bota genuen batzuk.

PRIMERAN pasa genuen!!!!!

4

Esazu aldizkaria


Kurtso bukaerako irteera egin genuen maiatzaren 25ean. Alkizara joan ginen eta primeran pasa genuen.

Esazu aldizkaria

5


Hauek dira 3. hiruhilabetean egin ditugun kolorez betetako plastikako lanak.

Mir贸 margolari ospetsuaren erreplika, ilargia, katua, izarra eta guzti.

Tximeletak, gometxak eta margoak erabiliz. 6

Esazu aldizkaria

Behia mendian, udaberriko gauean.


Agenda 21 kontutan harturik eta udaberria iritsi dela aprobetxatuz, 5 urteko ikasleok bi lan ezberdin egin ditugu. Alde batetik, animalien zenbait ezaugarri kontuan hartuz, bere sailkapena egin dugu, eta bestetik haziak erein ditugu. Animalien lana burutu ondoren, horrelako sailkapena atera zaigu:

Esazu aldizkaria

7


Haziak erein ditugu. Erein ondoren, lore bihurtu arte eman diren urratsak paperera pasa ditugu eta emaitza hau izan da:

Kurtsoari bukaera emateko GAZTELUra joan ginen egun pasa.

EDERKI IBILI GINEN!

8

Esazu aldizkaria


Esazu aldizkaria

9


10

Esazu aldizkaria


ARRITXULORA BI EGUNEKO IRTEERAN

Esazu aldizkaria

11


12

Esazu aldizkaria


SAGAR-MARMELADA Osagaiak:

Segidan, sagarrak desegiten direnean

Kg 1 sagar.

hozten utzi eta gero txinotik pasa.

200 gr azukre. Gero, beste ontzi batean azukrea eta sei

Ura.

goilarakada ur ipini sutan berotzen. Loditzen denean sagarra nahasi.

Egiteko modua: Lehendabizi, sagarrak ondo garbitu, bakoitzeko lau zati egin eta hazia kendu. Ondoren, zuritu gabe, ipini ontzi batean eta

Azkenik, su baxuan utzi egosten azukrea eta sagarra bat egin arte eta kitto, hozten denean jateko prest.

urarekin bete.

TXISTEAK Irakaslearen eta ikaslearen arteko elkarrizketa. - Zenbat hezur dauzka zure gorputzak? - 208, jauna –erantzun du ikasleak–. - Burugogorra! Ez al nizun esan atzo, 207 hezur bakarrik dauzkala giza gorputzak? - Bai, baina… gaur oliba hezur bat irentsi dut. Haur batek dio amari ikastolatik etxera joandakoan: Gizon bat gora begira:

- Ama, ama, bi notizia dakartzat zuretzat.

Gizon bat gora begira zihoan eta txori

Lehenengoa, oso ona da: matematikan

batek kaka egin zion.

10 atera dut.

Orduan pentsatu zuen berekiko:

- Oso ongi, oso ongi!

Eskerrak idiek ez duten hegan egiten…!!

Eta zein da bigarren notizia? –galdetzen dio amak–. - Ba, lehenengo notizia gezurra dela.

Esazu aldizkaria

13


14

Esazu aldizkaria


Esazu aldizkaria

15


HAUR TENISLARIA Behin batean Mallorkan, haur bat bizi zen. Kirol guztiak gustatzen zitzaizkion, baina denen artean bereziki tenisa gogokoa zuen. Bere ametsa tenisa zen. Orduan, bere aitari galdetu zion: -Nola izan daiteke tenis jokalari ona? Bat batean bere aitak erantzu zion: -Orduak ateratzen. Haurrak bere aitari kasu handia egin zion eta… 9 urterekin bere lehenengo txapelketa irabazi zuen. Nola du izena mutilak?

Emaitza: Iñigo Valdivia eta Galder González

PATXIREN LEHENENGO LAN EGUNA Patxi oso pozik zegoen. Azkenean lortu zuen lan postu bat! Burger Finean lan egingo zuen eta hura zen bere lehenengo eguna. Ez zekienez lan hartan, nagusia azaltzen ari zitzaion nola aritu. Baina bat batean nagusiaren telefonoak jo zuen: -Joan behar dut, zure eskuetan uzten dut-, esan zion nagusiak eta alde egin zuen. Patxi harrituta geratu zen zeren eta lehenengo eguna zen eta bakarrik utzi zuten. Momentu hartan jendea sartzen hasi zen: Familia bat, lagun talde batzuk, aiton-amonak lau bilobekin, eta abar. Hasieran Patxi ondo zihoan baina gero eta jende gehiago sartzen zen eta Patxi gero eta liatuago zegoen. Izozkia egiten ari zenean patata frijituek jo zuten “pi, pi, piiiip” eta patata frijituak hartzera joatean izozki makina alde batera eta bestera izozkia botatzen hasi zen… Garbitzera joatean hanburgesak erre zitzaizkion eta kearekin iturria irekita utzi zuen, beraz ura zoruan erori zen eta patata frijituak ateratzean irristatu zen, eta patatak airean atera ziren. Hau nahaste borrastea! Patxiren lehen eguna, azkena izan zen. Martina Castro 16

Esazu aldizkaria


LIBURUTEGIAN Joan den asteleheneko gauean eskolako liburutegian lapur bat sartu zen eta bertan zegoen den-dena hartu zuen. Lehiotik sartu zen kristala hautsi ondoren eta liburu batzuk odolez beteta utzi zituen. Bi lapur izan ziren, bigarrena kanpoan zaintzen egon zen. Poliziak aurkitu zituen hurrengo egunean

Zabaletako kobazulo batean lapurtutako liburuekin. Orain kartzelan daude. Liburu denak ordaindu beharko dituzte. Hori bai, kartzelan izango dute zer irakurri. (Balizko albistea) Yaiza Dual eta Ana V. Valenzuela

NATURA GURE ESKOLAN Esazuko irakurleak: Maiatzaren 7an zuzendaritzaren ondoko zuhaitzetan habi bat zegoela ikusi genuen. Habiaren behean txori baten arrautz bat zegoen lurrera erorita, mutil batek ikusi zuen eta arrautza berarentzat hartu zuen. Bestetik, maiatzaren 9an suge bat agertu zen Sasoetan. Kiroldegiaren atzeko jolastokian neska batzuk jolasten ari ziren eta suge bat ikusi zuten ertzeko sastrakan. Batzuek beldurra sentitu zuten eta irakasle bati deitu zioten. Orduan jakin zuten zirauna zela. Eta zirauna oso suge lasaia eta polita, arriskurik gabea, dela jakin zuten. Gure ustez, horrelako izakiak Sasoetan izatea altxor txiki bat da. Horregatik ezkatzen dizuegu denori eskolako naturaren izakiak errespetatzeko eta zaintzeko. Horrela, eskola biziagoa eta politagoa izango dugu. Paula MartĂ­nez, Asier GonzĂĄlez, Kristi Obando eta Iker Mosquero Esazu aldizkaria

17


BERTSOPAPER LEHIAKETAN

Kaixo! Gu, Diego eta Yeray gara. Gu izan ginen irabazleak bertsopaper lehiaketan. Astearte batean, Asun, gure irakasleak, esan zigun gu izan ginela irabazleak. Oso pozik jarri ginen! Esan zigun ere emanaldia hurrengo egunean izango zela, maiatzaren 30ean, herriko Kultur Etxean. Hauek dira saritutako bertsoak: (Doinua: Ama begira zazu)

18

Eguna iritsi zenean, Kultur Etxera joan ginen eta Unai Mu単oa eta Ane Labaka hasi ziren bertsoak abesten. Ondoren irabazleen izenak hasi ziren esaten. Zerrenda hartan gu atera ginen. Igotzerakoan abestera joan ginen eta hankak dardarka genituen. Oso ondo atera zen dena. Yeray Mendibe eta Diego Andreu

1. Ez digute erosten beti nahi duguna oso haserre gaude nor da erruduna?

3. Gure aita ta ama beti bronkan daude ta gainera gu ere beti hortik gaude.

2. Gauza asko nahi ditugu ta ezin denak lortu ta gero gure eskolan lan asko ditugu.

4. Zergatik egon behar du krisi maltzur honek oso triste gaude helduak ta haurrek.

Esazu aldizkaria


ETXETIK ESKOLARA Kaixo! Gu, 5. mailako ikasleak gara eta lan bat egin dugu gure familiaren istorioak kontatuz. “Etxetik-eskolara” du izena bilduma honek. Denbora asko eraman digu hau egiteak: etxera eraman, gero Pedrorekin zuzendu banaka eta denek, behin baino gehiagotan idatzi dugu. Liburuaren Nazioarteko egunean, apirilaren 23an, kontakizuna egin behar genuen lau ikasle liburutegira joan ginen patio garaian, hantxe Pedro zegoen. Bertan itxaron genuen irakasleak etorri arte. Lehenengo Iker etorri zen, gero, pixkanakapixkanaka, beste guztiak. Oso urduri jarri ginen irakasle asko zeudelako. Orduan Pedrok “Etxetik-eskolara” bilduman idatzita dagoen sarrera irakurri zuen, eta momentu horretatik aurrera lasaitu ginen. Ailenek eta Afrikak irakurri genuen aurkezpena, eta gero bakoitzak gure istorioa. Dibertigarria izan da lan hau egitea, denok ondo pasa dugu. Espero dugu zuei gustatzea (irakurri nahi duenak, liburutegian du eskuragarri gure txostena). Eskerrik asko Génesis Fernández eta Ailen García

Esazu aldizkaria

19


ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN IRAKASLEEI ELKARRIZKETAK EUSKAL DANTZAK (Nagore Pérez eta Ruben Arranz) Ruben: Eta nik duela 8 urte hasi nintzen Euskal Dantzako irakasle izaten. Nola irakasten duzue euskal dantzak? Pausoz pauso errepikatzen eta jolasten aritzen gara. Batzuetan klaseen arabera, txikiekin jalas moduan egin behar da gehiago; handiekin matxakatu behar da ikasteko.

Txikitatik gustuko al zenuten dantza? Nagore: 8 urtekin hasi nintzan, beraz 19 urte darmatzat dantzan. Ruben: Ni 6 urtekin hasi nintzan, hartaz, 30 urte daramatzat dantzatzen.

Lan zaila da ikasleei dantzan irakastea? Ba hori taldeen arabera izaten da. Denok ez daukazue zailtasun berdina, batzuekin egon behar dugu denbora gehiago irakasten. Orokorrean erraza izaten da... Psikomotrizidadea asko lantzen da. Eta baita Euskal Herriko dantza desberdinak, alegia, toki bakoitzean ze dantza motak egiten diren. Naiara Antonio eta Génesis Fernández

Noiz hasi zineten Euskal Dantzako irakasleak izaten?Nagore: Ba ni, duela 6 urte hasi nintzen.

MARGOLARITZA (Jose Manuel Monge) Txikitatik nahi zenuen margolari izan? Bai, zeren txikitan asko gustatzen zitzaidan margotzea, eta asko gustatzen zait diseinu grafikoa ere. Horregatik naiz margolaria eta diseinadore grafikoa. Zer duzu gogoko margolaritzatik? Koloreak, marrazkigintza, konposizioa… eta margotzen dibertitzea. Nola bururatzen zaizu zer margotu? Ideiak bilatzen, aldizkariak irakurtzen, beste margolari batzuen elkarrizketak irakurtzen, eta, batez ere, erakusketak bisitatzen. Ze teknika gustatzen zaizu gehien: (akuarela, oleo, tenpera...)? Oleoa, denboran gehiago irauten duen teknika delako, distiratsuagoa delako eta detaile gehiago egitea ahalbidetzen dizulako; arte digitala gustatzen zait ere.

20

Esazu aldizkaria

Gustura zaude haurrei margolaritza irakasten? Bai, 15 urte baino gehiago daramatzat margolaritza irakasten eta oso gustura eta pozik nago. Zergatik uste duzu haurrei margolaritza erakargarria zaiela? Lehenengo, ez delako ohiko klasetako arloa, nahi dutena gehiago egiterik dute. Margolarritzan beraiek adierazten dute nahi dutena, koloreak nahasten doaz eta haur denei asko gustatzen zaien zerbait da. Marina Arruabarrena eta Ailen García


ANTZERKIA (Kontxu Iartza) Nolatan hasi zinen antzerkia egiten? Duela zenbat urte? Duela 20 urte, Zabaletako jaietan gertatu zen ustekabe bategatik inprobisatu beharrean izan ginen, eta pailazoarena egiten hasi ginen. Egun hartatik aurrera hasi ginen antzerkia ematen auzoan. Zergatik gustatzen zaizu antzerkia? Asko eman dit niri antzerkia. Lotsa alde batera uzten laguntzen du, hori gainditzeko izugarria da. Eta gero baita bizitzarako balio digu ere antzerkiak, azkenean bizitza antzerki bat da. Zenbat urtez ari zara antzerkia irakasten? 12 urtez, Zabaletan hasita, gero ikastolara, eta azkenean herrira zabaldu genuen antzerkigintza. Zer moduz aritzen dira ikasleak? Niretzat disfrute bat da ikaslekin egotea eta

gehien bat aldaketak egiten dituztenean. Hasten dira txikitatik eta beraiek… desberdinak dira denak, lotsatiak batzuk, besteak ixilak, beste batzuk ez dizute ia ia ezta begiratzen… baina denborarekin, joaten dira inguratzen eta hasten zaizkizu hizketan. Nerea Martín eta Ainara García

XAKE (Jon Altuna) Zaila edo erraza da xakean jokatzen? Zergatik? Erraza da, mugimenduak ikastea ez da zaila. Gero maila ona hartzea zaila da, hainbeste aukera eta posibilidade duen joko bat denez… Nahi baduzu maila oneko jokalaria izan ikasi beharra duzu.

Noiztik nahi zenuen xake irakasle izan? Ez da gauza bat nik pentsatu dudana, nire zaletasunarekin lotuta dago. Zer da bereziki gustuko duzuna xaketik? Oso joko polita da; gainera, oso zaharra da. Niri gehien gustatzen zaidana da beste lagun batekin arratsalde batean elkartzea eta partida bat jokatzea. Ona zara xakean?Jokatu izan dut Gipuzkoako txapelketetan eta defendatu naiz, maila txukuna daukat. Arrokeriarik gabe baina defendatzen naiz.

Zer gustatzen zaizu klase hauetatik? Gustatzen zaidana da talde txikia dela, 10 lagun dira. Elkarren artean jokatzen dute eta ikasi dute eta gero tarteka erakusten diet nola hasi behar den partida bat eta gero zer egin behar den xakean, zer ez den egin behar, non komeni den egotea fitxa bakoitza, fitxa batzuk erdian egotea komeni da… hasieran ez da komeni fitxa batzuk ateratzea. Aholku batzuk ematen dizkiet baina batez ere jokatzen ikasten dute. Zer moduz moldatzen dira ikasleak? Ari dira ikasten, batzuk ikasi dute truko batzuk, beste batzuk baino gehiago ikasi dute. Batzuek fitxekin mateak egiten ikasi dute, edo guraizak egiten edo zer inportantzia daukan ondo jokatzea; eta hori da gutxi gora-bera. Gorka Pérez eta Yeray Mendibe

Esazu aldizkaria

21


Maiatzaren 25ean 5. eta 6. mailakoak Sendavivara joan ginen. Sendavivan, animalia asko daude, atrakzio batzuk eta hainbat ikuskizun. Sendaviva 4 zatitan banatuta dago: Herria, Feria, Granja eta Basoa.

lekura joateko aukera izan zuen eta gauza gehiago ikusi genituen; tren bat, animaliak, zirkua, tonbola, “erorketa librea”…

Goizeko zortzietan atera ginen eskolatik eta hamarretan iritsi ginen bertara. Iritsi ginenean, bakoitzak nahi genuen lekura joateko denbora izan genuen; Batzuk, ur laberintora joan ginen, beste batzuk “Bobsleigh”-era, Tirolinara…

irteerarantz joan ginen. Han zegoen denda ikusi, eta atera ginenean autobusa hartu eta Lasarterantz abiatu ginen. 19.30tan iritsi ginen eta bakoitza bere etxera joan zen.

Gero, 12.30etan, denak batera hegazti harraparien ikuskizuna ikustera joan ginen eta ondoren bazkaltzera. Bazkaldu ondoren berriro bakoitzak nahi zuen 22

Esazu aldizkaria

Arratsaldeko bostetan Sendaviva ixten hasi zen. Denak elkartu eta oinez

Primeran pasa genuen, bai autobusean eta baita Sendavivan ere. Dudarik gabe errepikatzeko moduko irteera!!!!!


AGUR SASOETA 6. mailako ikasleak gara eta aurten gure azken urtea da SasoetaZumaburu ikastetxean. Datorren ikasturtean institutura joango gara. Urte guzti hauetan oso gustura egon gara eta pena handia ematen digu eskola hau uzteak. Irakasle asko izan ditugu eta gure gelan geroz eta ikasle gehiago izan gara. Urte hauetan zehar, batzuek eskola utzi behar izan dute, baina ikaskide berriak ere etorri zaizkigu. Momentu honetan hogeita hiru gara eta lau kontinentetako gaude. Eskerrak eman nahi dizkiegu irakasle guztiei, pazientzia handia izan dutelako gurekin eta gauza asko irakatsi

dizkigutelako. Mila esker! AGUR, AGUR, AGUR... MUXU, MUXU, MUXU... BISITAN ETORRIKO GARA.

Esazu aldizkaria

23


ELKARBIZITZA PLANA Hirugarren hiruhilabeteko honetan plangintzari itxiera eman diogu.

ikasturte

hasieran

egindako

elkarbizitza

Aurrekoetan bezala, geletan landutakoa ikasle batzarrera eraman zuten gelako ordezkariek. Lehenengo mailakoek arauen errepasoa egiteaz gain, emozioak ere landu zituzten eta autoestimua lantzeko horma-irudi koloretsu eta polit bat erabili zuten eta baita bakoitzak egindako lore bat bere marrazkitxoarekin ere.

ziguten. Laugarren mailako B taldekoek ere arauak lantzen jarraitu dute eta arauak gogoratzeko agenda erabiltzen dutela azaldu ziguten. A taldearen kasuan, taldekide berriak dituztenez, hauei laguntza eskaintzeak duen garrantziaz hitz egin ziguten eta hauek ere patioko banaketaren arazoa aipatu zuten. Bosgarren mailakoek elkar laguntza eta harremanak landu dituztela esan ziguten.

Bigarren mailako talde batek errespetua landu zuen,batez ere futbolean jolasten ari direnean. Arazo gehienak futbolean sortzen direlako. Beste taldeak beraien arteko arazoak nola konpontzen dituzten kontatu ziguten. Hirugarren mailakoek jarritako arauak betetzen saiatzen dira eta ez dela erraza izan kontatu ziguten. Horrez gain, arau berri batzuk martxan jarri dituztela esan

24

Esazu aldizkaria

Seigarren mailakoek “Baikara� taldearekin egindako ikastaroaren balorapena egin ziguten eta asko ikasi zutela esan ziguten; batez ere, elkar errespetatzen. Institutura joan zirela ere kontatu ziguten eta han aholku batzuk jaso zituzten. Ikasturte honetarako baliagarria izango ez bada ere, datorren ikasturteari begira patioaren banaketa lantzea garrantzitsua izango litzatekeela pentsatu genuen, taldeetan hitz egin eta proposamenak biltzea egokia litzatekeela ondorioztatu genuen.


Kaixo! Ni Joel naiz, eta 9 urte ditut. Ni Ekuadorrekoa naiz. Hilabete bat daramat eskolan. 4.A gelan nago. Nire lagunak Gabriel, Mikel, Eric, JesĂşs, Edgardo... dira. Futbola eta euskara ikastea gustatzen zait. Agur! Kaixo! Ni Emily naiz eta 9 urte ditut. Nikaraguakoa naiz. Bi ahizpa ditut: Banieska, bost urtekoa, nirekin Lasarte-Orian bizi dena, eta Ahsly, urte batekoa, eta Nikaraguan bizi dena. Monster High panpinak gustatzen zaizkit. Eskolan oso pozik nago eta euskara ikastea gustatzen zait. Nire lagunak Rebeca, Alba, Alanis, Nahia, Leire, Nerea eta Nora dira. Agur!! HIPI GELAN Aurtengo kurtsoan, 5.mailako lau ikasle HIPI gelara etorri gara euskara ikastera. Gure irakaslea Idoia izan da eta gauza asko egin ditugu: fitxak, ordenagailuan jolasak, gelan jolasak, asmakizunak, irratira joan... Oso ondo pasa dugu eta datorren ikasturtean berriro errepikatu nahi dugu. Amna, Ruth, Flor Ely eta Yasmir

“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako; dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik.� Bitoriano Gandiaga Esazu aldizkaria

25


Ikasleen arteko Foroa Ikastetxeetan egindako lana bateratu eta elkartzeko asmoz, ikasleon arteko Foroa antolatu zen maiatzaren 2an, eta maiatzaren 24ean egindako Udal Batzarrean azaldu genituen gure eskaerak eta guk hartutako KONPROMISOAK. Ondokoak dira garrantzitsuenak: -Ez bota zaborrik(ez lurrera ez uretara). Poltsikoan gorde edota poltsa batean zakarrontzia topatu arte. -Ez moztu lorerik, ez zapaldu, balkoikoak, baratzekoak, parkekoak, kalekoak... -Landare babestuak bakean utzi eta inbaditzaileak eta txikiak badira kendu ditzakegu eta gure esku ez badago abisua udalari pasako genioke. -Oihalezko poltsak hamaiketarako, askaritarako.

erabili

-Eskolan papera berrerabili eta ondoren birziklatzera bota. -Uraren erabileraz arduratu. -Garraio publikoa, edo bizikleta edo oinak erabili. -Esan etxean arrain txikiak ez erosteko. -Zuhaitzen adarrak ez puskatu, jolastu edo txabolak egiteko.

-Zuhaitzetan egon daitezkeen habiak ez ditugu hartuko. -Gabonetan pinu artifizialak erabili (naturalak erabili ezkero birlandatu). -Landare bat erostera goazenean bertakoari lehentasuna eman. -Ez piztu sua mendian, edo basoan eta gure senideren batek zigarroa erretzen badu, ondo itzal dezala esango diogu bota aurretik. -Zaratarik ez atera mendi eta basoetan, animaliak ez aztoratzeko. -Gure maskotak behar bezala zaindu: garbitu, elikatu, osasun kontrolak pasa, maitatu. -Zabor gutxiago sortzen saiatuko gara eta sortzen duguna dagokion edukiontzian sartuko dugu. -Beste kulturetako eskola-kideak errespetuz tratatu, eta laguntasuna azalduko diegu.

-Ez idatzi zuhaitzetan eta enborretan egon daitezkeen zomorrotxoak bakean utziko ditugu.

Datorren ikasturterako Eskola Agenda 21-eko logoa berriki erabaki da zein izango den. Hain zuzen ere, orrialde honetako goiko eskubi aldean ikusten dena izan da aukeratua. Lasarte-Oriako Lehen Hezkuntzako bi ikastetxeetatik aurkeztutako ikasleen marrazkien artean Sasoetako 6. mailako Alvaro DomĂ­nguez ikasleak egindakoa aukeratu da. Ideia polita eta marrazki ederra, Alvaro! 26

Esazu aldizkaria


Kopiatu laukiz lauki

Margotu eta asmatu

Izurdeak eta baleak ikusteko, bidaia bat egin du Urtzik udan. Ikusitakoa marrazki batean irudikatuko du.

Leirek eta gelako lagunek irteera bat egin dute eskolarekin. Nora joan ote dira?

Marraztuko duzu zuk ere balea bat?

Margotu laukiak dagokien kolorearekin‌

Osatu esaldiak Ipuin jostagarri bat aurkitu du Haizeak liburutegian: hitzak eta irudiak tartekatzen ditu.

Jarri falta den hitza eta osatu esaldiak.

Esazu aldizkaria

27 27


Dardoak Dardo partidak jokatzea da Mirenen eta Julenen zaletasuna. Partida hau nork irabazi duen jakiteko, egin kalkuluak!

IRAKASLE BATEK IDATZIA

IKASTURTE AMAIERA / URTEA AMAITU DA Urtea noiz hasi eta noiz bukatzen zen galdetu zidaten behin. Urtarrilean hasi eta abenduan bukatzen dela erantzun logikoena izango da gehienentzat. Ez niretzako ordea! Eta, ez dut uste halakoa izango denik irakaskuntzan murgilduta dabiltzan askorentzat ere. Urtea, irailean hasi eta ekainean bukatzen da niretzat. Bai, hamar hilabeteko urtea! Urteari, indarrez eta ilusioz gainezka hasiera eman ohi diogu irakasleok, eta hamar hilabetetan zehar, eskola jarduera anitzak betetzen saiatzen gara. Ez da erreza! Bilerak, ebaluazioak, informeak, aktak, memoriak, gurasoak, jaialdiak eta agurrez gain, irakasle eta ikasleen oporretako nahiak daude. Ekainean gaude, kanpai hotsak entzungo ez baditugu ere, urtea amaitzear dago!

Pertsianak jaisteko garaia iritsi da. Geletako ikasle eta irakasleen mahai eta aulkiei merezitako atseden garaia iritsi zaie. Arbelek, eguneroko klarionen hautsa ez dute arnastuko. Altxor bat bezala, geletako karpeta, liburu eta hiztegiek daukaten jakinduria guztia gordeko dute hurrengoentzat. Pasilloetako horma irudiek, kolorea galduko dute udako bero eta argitasunaren poderioz. Patioek, isiltasunaren besoetan, lo kuluxka goxoak egiteko aukera izango dute behingoz, eta eskolako giltzak, denok daukagun kaxoi magiko horietako batean beste mila gauzen artean galduko dira. Urtean zehar, bizitakoaren zati bat ordenagailuetan gordeta geratuko da, eta oroimenean, ordenagailuek gorde ezin duten gainontzeko guztia. Berta Egitegi

28

Esazu aldizkaria


LIBURU-ZERRENDA UDARARI BEGIRA Oporretan pentsatuz, hementxe duzue liburu zerrendatxo bat. Hala ere, bakoitzak egin dezake bere gustukoen zerrenda. Garrantzitsuena irakurtzen gozatzea da

+ 0 urte: ”Non zaude, Ilargi?” Jadoul, Émile Denonartean ”Arturo” Oli Pamiela ”Zaldi urdin bat margotu zuen artista” Carle, Eric Pamiela

+ 6 urte ”Gure hiztegi magikoa” Añorga, Pello Aizkorri ”Posta tigrearentzat” Janosch Kalandraka ”Neu naiz azkarrena” Ramos, Mario Ttarttalo

+ 7 urte ”Irribarrea zabaltzeko ipuinak” Igerabide, Juan Kruz Elkar ”Ai, Ximun, Simún” Kazabon, Antton Erein ”Elefantearen semea” Kipling, Ruyald Ttarttalo

+ 9 urte ”Nuvolari plaza” Linazasoro, Karlos Erein ”Hiru egun balearen sabelean” Zubizarreta, Patxi Pamiela ”Serafin eta basoko animaliak” Chauvel Ttarttalo

+ 12 urte ”Hodeietan” Lasa, Aitzol Elhuyar ”Multibidaiariak 1 eta 2” Morillo, Fernando Elkar

”Larunbatean Bukowskin” Andueza, John Elkar

+ 0 urte ”Elmer y el abuelo Eldo” McKee, David Beascoa ”Compota de manzana” Verplancke, Klaas Ekaré ”Otto: el oso de libro” Cleminson, Katie Juventud

+6 urte ”El cuento del carpintero” Barretxea, Iban A buen paso ”El gran viaje de Júmbol, el limaco amarillo” Los Scribas CEAR ”Dog y los libros” Yates, Louise Flamboyant

+7 urte ”El detective Lucas Borsalino” Marsé, Juan Alfaguara ”Kasweka” Rodríguez, Pepa Aurora Anaya ”¿Qué es el amor?” Cali, Davide Edelvives

+9 urte ”101 razones para leer” --Anaya ”Aún te quedan ratones por cazar” Álvarez, Blanca Anaya ”Fede quiere ser pirata” Aranda, Pablo Anaya

+12 urte ”Fantasmas de luz” Fernández Paz, Agustín Anaya ”Rico y Óscar y el secuestrador del súper” Steinhofel, Andreas. Bruño ”Parque Muerte” Lalana, Fernando Edebé

Esazu aldizkaria

29


Burunzpe.net da Sasoeta-Zumaburuko Guraso elkarteak eskolako gurasoentzat

duen komunikabidea. Bertan, informazio ugari, argia eta esanguratsua aurki daiteke, baita eskolako jarduerei buruzko argazkiak ere. Guraso Elkartekoekin harremanetan jartzeko posta elektronikoko Guraso Elkarteko hainbat partaide. honako helbidea erabili dezakezue: info@burunzpe.net “BURUNZPE” eskolako Guraso elkarteak, “AMPA 2.0” proiektuarekin Hezkuntza jarduera onen 2. saria lortu du. Proiektu honetan, guraso elkarteek beraien lana kudeatzeko proposamenak aurkezten dituzte. Sari honekin Sasoeta-Zumaburuko Guraso Elkarteak egindako proiektua aitortza jaso du. Albiste pozgarria da ikastetxearentzat. ZORIONAK parte-hartzen gurasoei!

30

Esazu aldizkaria

BURUNZPE-n ari zareten


2011-2012 IKASTURTEKO “EUSKAL ASTEA” I k a s t u r t e b u k a e r a n , a s p a l d i t i k , “ E U S K AL AS T E A” a n t o l a t z e n d a g u r e e s k o l a n . As t e b e r e z i a i z a t e n d a . B e r e z i a j a i g i r o a k g a r r a n t z i h a n d i a g o a ha r tzen due l ak o es kol ako or dute gi a n, e ta be rezi a jai gi r o ha u e us kara eta euskal k ulturarekin lotu nahi izaten dugulako. On Jose Barandarianek eginda ko aipamen bat g o g o r a t u z: “Porque la v ida sin fiesta no es s i n o u n a me r a superv iv iencia ” Eta guk ho rrela dela sine sten d u g u . J a k i n a g a u za k s e r i o s k i e t a irmotasune z ha rtu behar dire la, ga n o ra z! B a in a , o ra in , ku rt so ko l a n a a m a i t ze a r d a g o e l a , g a n o r a z ere, ja i giroari et a ludikota sunari egin nahi diogu tokia . Badakigula ko giro honetan i za n d a k o e go n e zin b a t zu k

l e u n t ze k o a u k e r a e g o t e n d e l a , badakigulako giro honetan f reskotasuna berre skurat zen dela, e t a b a d a k i g u l a k o e r e “ b i zi t za e z d e l a b i zi r a u p e n a , s o i l i k ! E z d a d i l a i za n ! ! A s t e h o n e t a k o e k i n t ze t a n E u s k a r a e t a e u s k a l o h i t u r a b a t zu k b e r e z i k i n a b a r m e n d u n a h i i za t e n d it u g u , herri bakoitzak badituelako be re j a i e t a r a k o j o k o , d o i n u , d a n t za e t a ohitura bere ziak . Gu, urtero, h o r i e t a k o b a t zu k a g e r i a n u z t e n a h a l e g i n t ze n g a r a . B a i n a h a u d e n a “ G U R E J A I A ” b i h u r t ze k o g u g e u b e h a rre zko a ga ra : “ D e n o k e l k a r r e k i n d i b e r t i g a i t e ze n , d e n o k e l k a r r e k i n b i z i g a i t e ze n . ” Jose Migel Barandiaran Aierbe On Joxemiel Barandiaran edo “aita Barandiaran” izenez ere ezaguna. Ataunen, Gipuzkoa, 1889ko abenduaren 31an jaio zen eta 1991ko abenduaren 21ean hil zen, 98 urte zituela. Antropologoa, etnografoa eta apaiza izan zen. Mendez mende iraunagatik betiko galtzeko zorian zen euskal kultura biltzen, aztertzen eta ahanzturatik salbatzen egin zuen lan eskergagatik Euskal Herrian eta nazioartean ospetsua da.

Esazu aldizkaria

31


ESAZU 2012 EKAINA  

Ikasturteko azken hiruhilekoan Lasarte-Oriako Sasoeta-Zumaburu ikastetxean egindako zenbakia da honakoa, udarari begira ere.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you