Page 1

OTSAILA 2011 Larrabetzuko Ezker Abertzalea [ www.esanlarrabetzu.org [ esanlarrabetzu@gmail.com ]

PLAN OROKORRA HIRI ANTOLAMENDURAKO PLAN OROKORRAREN ABANTZEARI BURUZKO GOGOETAK ETA PROPOSAMENAK.

Etorkizunean Larrabetzuko hirigintza gidatuko duen Hiri Antolamendurako Plan Nagusia (HAPN) egiteko, aurreko urteetan herritarren parte hartze prozesu bat garatu da Larrabetzun. Ados Consulting enpresak eta Larrabetzuko Hirigintza Kontseiluak garatutako hainbat ekimenen bitartez Larrabetzun bizi garenok etorkizuneko Larrabetzu nola irudikatzen dugun jaso da. Hortik ateratako ondorioei forma emateko Studio K enpresa kontratatu du udalak. Enpresa honek 2010eko abenduan, behin-betiko lez, dokumentu bat aurkeztu du (Abantzea, Kategorizazio Irizpideak eta Helburuak) eta bertan 4 proposamen edo alternatiba jasotzen dira.

A Alternatiba: Etxebizitzen barne beharrizanak zehazterakoan hazkunde begetatiboa du kontutan (jaiotzak – heriotzak). Horrela, momentuko 1.960ko biztanle kopurua eta 2019rako 1.979koa kontuan izanda, egiten duen eskaintza errezidentziala gehieneko 650 eta gutxieneko 306 etxebizitzen tartean kokatzen du, 319 etxebizitzako aukera eginez, onartezina den dentsitate baxukoak (23 etxebizitza hektareako). Honek izugarrizko lurraren okupazioa suposatzen du: 100.673 m2 proposamen berrikoak + 34.709 m2 exekutatu barik daudenak oraingo arauetan.

B Alternatiba: Ados Consultinek egindako inkestan oinarritzen dela dio. Gaur egungo 1.960 biztanle eta 2019 urtean 2.107 biztanleko kopuruentzat, gehienezko-gutxieneko 811–461 etxebizitzetako tartea planteatzen du eta 531 etxebizitzaren aukera egiten du. Okupatutako lurraren neurria: 146.736 m2 da (proposamen berriarentzat 112.027 m2 + 34.709 m2 oraingo Arau Subsidiarioetan garatu gabe daudenena).

C Alternatiba: Azken 12 urteetako biztanleriaren eboluzioa hartzen du kontuan. Momentuko 1.960 biztanleko kopurua eta 2019 urterako 2.212korako gehienezko-gutxieneko 939-589 etxebizitzetako tartea aurkezten du, eta 696 etxebizitzako aukera egiten du. Lurzorua guztira 192.170 m2 (157.461 m2 aukera berrirako + 34.709 m2 aurretik datozenentzako).

D Alternatiba: Azken 10 urteetako biztanleriaren eboluzioa kontuan hartuta, oraingo 1.960 eta 2019rako 2.290 biztanle, 1.033-683ren tartean, 870 etxebizitzen aukera egiten du. Okupatuko lukeen lurra 239.019 m2 dira (204.310 m2 proposamen berrirako + 34.709 m2 oraingo Arau Subsidiarioetan egin barik daudenak). Otsailako

plenoan, aukera hau baztertzeko proposatuko da.


Emandako alternatiba guztietan urtemugarako propo satzen diren etxebizitza kopuruen eta biztanle kopuruen artean ez dago proportzionaltasun arrazionalik. Ez da behar horrenbeste etxebizitza. Abantzerako dokumentuan ezarri diren neurribako etxebizitza kopuruak, hutsik daudenekin eta eraikita dagoen patrimonioan egin daitezkeenekin, herria bikoiztu egingo litzateke. Neurri bako hazkunde urbanistikoak lurra suntsitzea dakar, lurrari loturiko jarduera desartikulatzea, lotura sozialak eta komunitarioak galtzea, hau da, udalerriaren ezaugarri identitarioak galtzea. Planifikazioak errealitatearen aurre-ezagutzan du bere oinarria eta ezagutza horren araberako eta lortu nahi diren helburuen araberako beharrizanen aurreikuspenak egin beharko ditu. Errealitatearen ezagutzak kontuan hartu beharreko esanguratsuak diren datu batzuk ematen ditu. Horietako batzuk abantzerako dokumentuan azaltzen dira: -Azken 10 urtean Larrabetzuko Arau Subsidiarioen arabera 220 inguru etxebizitza eraiki dira eta biztanleriak 400 lagunetik gora egin du.Lau urtean 254 bizilagun gehiago. -Etxebizitza horien eraikuntzak ekarri du biztanleriaren gehikuntza nabaria baina baita etxebizitza hutsen kopuruarena ere. Gaur egun, 919tik % 24a baino arian gehiago da hutsik dagoen etxebizitza portzentaia, hau da, 220 etxebizitza. -Ez da zentzuzkoa, gaur egungo egoera ekonomiko jakin honetan eta merkatu inmobioliario guztia geldi dagoen une honetan tartea handitzea.

Estudio K-k 2011ko urtarrilaren 4ko 24. Foru Agindua jarraituz aurkeztutako erreferentzi dokumentua, Plan Nagusiari buruzko ingurugiro ebaluaketaren inguruan jasangarritasunaren irizpidea aipatzen du lurralde antolamendurako ezinbesteko baldintza bezala. Era honetan, aginduaren arabera : 1.Antolamenduak beharrizanen azterketa zorrotza egin beharko luke. Jasangarritasuna irizpidea izanik, aurreikusi beharko da besteak beste, gaurko antolamenduaren barne dauden hiriko egoitza gunearen hazkundea, eremu urbanoaren erredentsifikazioa, dauden eraikinen konponketa eta hutsik dauden etxebizitzen erabilera. Irizpide hauei jarraituz aurreikusitako hazkundearen baloreak egokiagoak izango dira. fik katuta dauden lur eremuen erabile2.Erabilita eta kalifi rari lehentasuna eman behar zaio. Era berean, nekazal lurrak eta zolo naturalak babestu beharko lirateke eraikitako ondarearen berriztapenari ere lehentasuna emanez. 3.Dentsitateko hiri egitura bultzatu behar da, eraikuntza eredu bildua helburua izanik. 4.Udalerriaren nekazaritza arloaren babesa egin behar da, nekazal zoruaren galera saihestuz. 5.Urbanizagarri bihurtzeko aurkezten den ia lur guz fik kazioa dute. Horren tiek Balore Estrategiko Zoru kalifi arabera ez da egokia ikusten erabilera erresidentziala PTS (Plan Territorial Sectorial) Agroforestalaren irizpideak jarraituz. Dokumentu honek adierazten du eskaintza erresidentzialerako aurreikusitako lurraren erabileraren heda pena altuegia dela. Beraz, hartu beharreko soluzioak oinarri sendoak izan beharko ditu. Era berean, beste alternatibak atzera botatzearen azalpen argia eman beharko da. Honen aipamena egiten da Abiapuntu Dokumentuan, zoruaren okupazioa 105.218 m2 tan kalkulatzen baita. PTPak (Plan Territorial Parcial) Larrabetzu preferentziazko nekazal-bilakaerako udala kontsideratzen duela kontutan hartu behar dela ere aipatzen da dokumentu horretan. Planaren berrikusketarekin lortu nahi diren helburuei buruz galdetzeaz gain, gure herriarentzat nahi dugun lurralde ereduari eta eredu sozio-ekonomikoari buruz hitzegin beharko genuke. Larrabetzuko udalak galdera hauei erantzun bat emateko asmoz, herritarren iritzia eta nahia nagusituko den HAPN baten aldeko apustua egin du, hau da, herritarrak gure udalaren eraikuntzaren eta egituraketaren protagonista bihurtuko dituen HAPNaren aldeko apustua. Honetarako prozesu partehartzaile bat martxan jarri zen; inguruari, kulturari eta historiari doitutako parametroetan egindako plana


Plan orokorra Parte-hartze prozesuaren ondorioen txostenean argi bereizten dira plan berriak lur-okupazioari eta hazkundeari begira lortu beharreko helburuak:

Herritarrek ezarritako helburuen eta deskribatutako errealitatearen arabera planak egin beharreko aurrei kuspenak honako hauek lirateke:.

-Nekazaritza bultzatu. Lursail libreak bereziki erabili lehenengo sektorea indartuz.

Etxebizitza hutsen merkaturatzeko helburua duten au-E rreikuspenak. Plangintzatik kanpo gelditzen diren beste udal-erabaki batzuekin osatu beharko lirateke: sentsibilizazio kanpainak, aholkularitza, tasak,‌

-Planaren indarraldian, eraikitakoa gaur egungo biz tanle kopurua mantentzen laguntzeko bide izan daitela. Erantzun honekin ulertzen da eraikitako etxebizitza kopurua batezbesteko famili tamainaren txikitzearen ondorioz sortutako beharrizanak asetzeko izan behar duela. -Herritarren iritziz, zortzi urte barru biztanle kopurua 2000 inguruan egonkortu beharko litzateke..

-Lehenago aipatutako eraikitako ondarearen gaineko jarduketak. Lurzoru berriaren okupazioa txikitu, hektareako e-L txebizitza kopuru handiago eta eraikuntza berri gutxiago.. Nekazal lurzoruaren babesa. -N

-Hutsik dauden etxebizitzei aparteko zerga bat ezarri. Erantzun honek etxebizitza hutsen merkaturatzearen nahia adierazten du modu honetan lurraren okupazioa saihestuz. -Lonjak etxebizitzak bihurtu. Eraikitako ondarearen gaineko jarduketaren alde egiten da.

PTParen arabera 2018rako batezbesteko famili tamaina 2.43koa dela kontsideratuz, gaur egungo etxebizitza parkea osatzen duten etxe kopurua (920 gutxi gorabehera) plangintzaren urtemugan aurreikusitako beharrizanei erantzuna emateko beste direla ulertzen dugu.

Aurreko guztiagatik, eta herritarren Larrabetzuko biztanleriak jasangarritasunaren aldeko apustua egin du. Planifikatzeko orduan konpromiso instituzionala dago. Honetan oinarrituta, egin beharrekoaren bideak herritarrek markatutako helburuen araberakoak izan beharko dira. Biztanleriaren eskuhartzea ezin daiteke benetako parte-hartze baten simulakro bihurtu plangintzaren prozedura teknokratikoa berretsiz. Udalbatzak parte-hartzearen testuinguruan HAPNren elaborazioan aholku lanetarako osatutako Hirigintza Kontseiluaren eginkizuna funtsezkoa da eta dinamika parte-hartzailearen bermea izan behar du. Eta udaletxean gizartearen ordezkaritza dutenei, herritarrekin hartutako konpromisoak bete daitezen jagotea dagokie, erabakiak haiek hartzen baitituzte.

parte-hartzetik lortutako ondorioek erreferentziazko legeak markatzen duenaren barruan kokapena izan dezaten, Larrabetzuko ezker abertzaleak uste du Plan Nagusi berrian eraikuntza berriko etxebizitzen kopuruak ez lukeela 200eko muga gainditu beharko.


Uda partean lehiaketa publikoaren bidez Hiri Antolamendurako Plan Nagusia idazteaz arduratuko den talde erredaktorearen kontratazioa egin zen, Estudio K hain zuzen ere .

Larrabetzuarron arteko eztabaida. Esan eta entzun.

Ez da erreza gaur egun bizi dugun sistemaren azpikerietan ez jaustea. Sasi-demokrazia honetako agintariek eskura dituzten estrategia eta baliabide guztiak erabiliz (komunikabideak,‌) posiblea zer den eta zer ez inposatu gura digute eta jendartea osatzen dugun norbanakoak gerriko estu batean itotzen gaituzte. Sistema honen helburuetariko bat jendartea geldiaraztea da, lokartzea, mutu bihurtzea, iritzirik emateko aukera barik uztea, jendarte indibidualistagoa sortzea, erabakien aurrean eztabaida soziala etetea,‌ Eta konturatu barik iritzia emateko, parte -hartzeko aukera bakarra hauteskundeak bilakatzen dira, baldin eta estatu demokratiko bati buruz mintzatzen bagara. Ezkerreko ikuspegitik hau onartezina da.

Hortik aurrera zer? Zertan ari da Kontseilua? Dagoeneko Aurrerapen edo Abantzea udalean dago nahiz eta oraindik onartu ez den. Urritik hona Kontseiluaren lana talde erredaktorearekin batzea izan da eta entregatutako dokumentoen gainean ondorioak ateratzea: Urriaren 19an Abiapunturako dokumentuaren gaineko lehenengo ondorioak, azaroaren 23an bitarteko jarraipen batzarra, abenduaren 21ean abantzearen esposizioa eta otsailaren 1ean ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren gainekoa.

Larrabetzuko Ezker Abertzaleak, PNV-k 2007an onartutako Hiri Antolamendurako Plan Nagusia EB-Arala rrekin batera atzera bota zuenean eta Hirigintza Kontseilua sortzeko proposamena egin zuenean, beste gauza batzuen artean,gerriko estu honen kontrako jarrera adierazi nahi zuen. Herriaren etorkizuna herritarren eskuetan jarri nahi genuen eta gauzak horrela Kontseilua sortu eta oraindik amaitu ez den ibilbide luzea hasi genuen. Helburua, garbi: Larra betzu larrabetzuarrekin egitea. Hasierako parte-hartze prozesuan aurrera eramandako ekintzak interesgarriak badira ere, faltan bota ditugu eztabaida bultzatuko zuketenak, eztabaidak ikuspuntu desberdinak entzuteaz gain, erantzuteko aukera ematen duelako, baita norberak daukan ideia edo ustea zabalduteko ere. Txotx-kafearen esperientzia txalotzekoa izan zen nahiz eta eztabaidarako galderak hutsalak, azalekoak izan. Gogora ekarri nahi dugu ere Ados Consulting enpresak egindako ikerketaren emaitzak azaltzeko ekitaldian, herritarrei soilik Adosek berak erantzuteko galderak egiteko aukera eman zitzaiela, modu honetan ere eztabaidari ateak itxiz. PNVk eta EB-Aralarrek eztabaida sozialari uko egin diote. Zergatik? Zeren beldur dira? Dena den, Ezker Abertzaleak Kontseiluarekin bat egiteko konpromiso sendoa hartu zuen eta orain arte horrela izan da, nahiz eta kasu batzuetan Kontseiluak hartutako erabakiekin kritiko izan.

Nahikoa? Badirudi Kontseiluaren egitekoa horretara mugatu dela. Baina Kontseilua ez genuen sortu partehartzea bultzatzeko, larrabetzuarron iritzia kontuan hartuko zela bermatzeko eta aholkularitza lanetarako? Ezker abertzaleko Hirigintza Kontseiluko kideak behin eta berriro adierazi dugu, Kontseilua ez dabilela bere papera betetzen. Eta orain ikusi ahal izan dugu, herritarron interesen gainetik beste batzuk daudela: Estudio K enpresak aurkeztutako abantzean hazkunde erresindentzialaren gainean egindako proposamenak ez datoz bat parte–hartze prozesuan batutako larrabetzuarron iritziekin. Emaitzak modu desberdinetan ulertu daitezkela uste dugu, baina Estudio K-k aurkeztutako proposamenak neurrigabekoak, gehiegizkoak dira. Gauza bat argi dago, Larrabetzuarrok jasangarritasunaren aldeko apustua egin dugu eta honek ez du interpretazioetarako tokirik uzten.


Eta fase honetan ikusten ari gara Kontseilua albo batera utzi nahi dutela. Kontseiluak ez du iritzirik emateko aukerarik, Kontseilua ez zen osatu erabakiak hartzeko baina bai alternatibak udalbatzari emateko eta lehen aipatu dugunez herritarren nahien bermatzaile lanak egiteko. Estudio K-k lehiaketa publikorako aurkeztutako proposamenean, argi adierazten du bezeroa aurkeztutako lanarekin konformatuko ez balitz baldintza guztiak bete arte berregin beharko litzatekeela . Guk argi daukagu bezeroa herria dela eta kasu honetan Kontseiluak protagonismo berezia hartu beharko lukeela nahiz eta azken erabakia udaleko ordezkari politikoen esku egon.

Amaitzeko, zera adierazo gura diezuegu larrabet zuarroi: - Ezker abertzalekook etorkizunari itxaropentsu begiratzen diogu - Oztopoak oztopo Kontseiluan lanean jarraituko dugu, demokrazia parte-hartzailean sinesten dugula frogatu dugulako . - Abantzearen fase honek berebiziko garrantzia duenez , herritarren partaidetza sustatzeko ahalegin berezia egingo dugu.

(APN): Hiri Antolamendurako Plan Nagusia udal baten lurralde osoko ordenaziorako oinarrizko tresna. Bere bitartez lurzorua klasifikatzen da eta udal ekipamenduaren sistemaren oinarrizko osagaiak definitzen dira. PTP) Lurralde Plan Partzialak: foru aldundiek eta autono(P mia erkidegoko gobernuak elkarlanean eginiko plangintza urbanistikoak dira. Hauen arabera, eskualdeetako etxegintza, industria, garraio eta bestelakoen beharrizanak aztertzen dira denbora jakin baterako. (PTS) Lurralde Plan Sektorialak: sektore-gai jakinak (nekazaritzarako lurrak, ibaiak eta errekak, errepideak, trenbideak‌) autonomia erkidego osoan aholkuak emateko eginiko plangintzak. Sortu Larrabetzu: Larrabetzuko hirigintzako Kontseilu sektoriala. 2008an sortu zuen udalbatzak. Bere helburua, Larrabetzuko herritarrok Plan Nagusiaren lanketan partaide zuzena izan gaitezen lortzea da.


Plan General REFLEXIONES Y PROPUESTAS DE LA IZQUIERDA ABERTZALE ANTE EL AVANCE DEL NUEVO PLAN GENERAL. En los últimos años se ha llevado a cabo en Larrabetzu un proceso de participación ciudadana cuyo fin es elaborar el Plan General de Ordenación Urbana que guiará las actuaciones que en materia urbanística se lleven a cabo en el futuro en el municipio. Por medio de las iniciativas desarrolladas por el Consejo Asesor de Urbanismo de Larrabetzu y de los trabajos realizados por la empresa Ados Consulting, se ha recogido información acerca de cómo nos imaginamos las personas que vivimos en Larrabetzu su futuro. Para dar forma a todo esto el ayuntamiento ha contratado a la empresa Studio K. Esta empresa ha presentado en Diciembre de 2010 lo que considera el documento definitivo (Avance, Categorización, Criterios y Objetivos) en el que se recogen cuatro propuestas o alternativas. Alternativa A: A la hora de establecer las necesidades en-A dógenas de vivienda se basa solamente en el crecimiento vegetativo (nacimientos – fallecimientos). Así para una población actual de 1.960 habitantes y una población prevista en el año 2019 de 1.979 habitantes, cuantifica la oferta residencial entre un máximo de 650 vivienda y un mínimo de 306 viviendas, optando por una oferta de 319 viviendas y una densidad excesivamente baja e inaceptable de 23 viviendas/hectárea, lo que supone una gran ocupación de suelo.

La actuación planeada descansa en un conocimiento previo de la realidad sobre la que se va a actuar y requiere hacer previsiones de futuro en función de ese conocimiento y de los objetivos que se desea conseguir.

Alternativa B: asegura basarse en la encuesta realizada -A por Ados Consulting. Para una población actual de 1.960 habitantes y prevista en el año 2019 de 2.107 habitantes establece una horquilla máximo-mínimo de 811-461 viviendas. Opta por ofertar 531 viviendas.

- En los últimos diez años, de las viviendas previstas por las vigentes Normas Subsidiarias de Planeamiento Municipal se han ejecutado en torno a 220 viviendas y la población se ha incrementado en más de 400 habitantes. - En la actualidad de un parque de 919 viviendas algo más del 24% se encuentran vacías, es decir, un mínimo de 220 viviendas. - No resulta coherente que en la situación económica actual y la prevista para los años venideros, se plantee la construcción masiva de viviendas. - Las Directrices de Ordenación Territorial están en la actualidad en proceso de revisión. En las mismas se están proponiendo nuevos cálculos en lo referente a la cuantificación de oferta residencial.

Alternativa C: toma como referencia la evolución de la -A población en los últimos 12 años. Para una población actual de 1.960 habitantes y prevista en el año 2019 de 2.212 habitantes establece una horquilla máximo-mínimo de 939-589 viviendas. Opta por ofertar 696 viviendas. -Alternativa D: toma como referencia la evolución de la población en los últimos 10 años. Para una población actual de 1.960 habitantes y prevista en el año 2019 de 2.290 habitantes establece una horquilla máximo-mínimo de 1.033-683 viviendas. Opta por ofertar 870 viviendas. En el

pleno ordinario de febrero se va a proponer sufin nitivamente esta opción del avance, primir defi así como la introducción de otras alternativas de crecimiento que acojan los criterios establecidos por los vecinos en el proceso participativo. Todas las propuestas de cuantificación residencial aludidas se basan en el PTP Bilbao Metropolitano. Este PTP esta fin nir la oferta resi blece dos componentes a la hora de defi dencial para Larrabetzu: Componente 1. Reequilibrio interno. Establece una horquilla máximo-mínimo de 446-96 viviendas. Esta horquilla es fija y vinculante. Componente 2. Necesidades endógenas. Viene condicionado fundamentalmente por la reducción del tamaño medio familiar a lo largo de los próximos años. Este componente lo debe calcular el ayuntamiento en base a una fórmula que tiene en cuenta la población y el tamaño medio familiar en el año que se revisa el plan y en el año horizonte o de vigencia prevista del plan.

Ese conocimiento previo de la realidad nos da una serie de datos relevantes que hay que tener en cuenta, alguno de los cuales se describen en el propio documento de avance:


-Las tendentes a que afloren al mercado las viviendas vacías.

En el informe de conclusiones de la participación popular se distinguen claramente los objetivos que fic cación en lo referente a lo debe perseguir la planifi que estamos comentando, es decir, la ocupación de suelo y crecimiento del municipio: -Fomentar la agricultura. Utilizar fundamentalmente los terrenos libres para fortalecer el sector primario. -Mantener la población actual. Para el periodo de vigencia del Plan que la vivienda construida sirva para mantener la población actual. Con esta respuesta se está considerando que la vivienda construida debe servir para satisfacer las necesidades dimanantes de la reducción del tamaño medio familiar. -Población de 2000 habitantes. Para la ciudadanía la población del municipio dentro de ocho años debería estabilizarse en torno a los 2000 habitantes. -Gravar las viviendas vacías con un impuesto extra. Esta respuesta expresa el deseo de que las viviendas vacias afloren al mercado de manera que no haya que ocupar más suelo. -Convertir lonjas en vivienda. Se opta por la actuación en el patrimonio ya edificado. La ciudadanía de Larrabetzu ha hecho una apuesta por la sostenibilidad. Desde la izquierda abertzale planteamos que las previsiones del plan general se deberían realizar en función de la realidad descrita y los objetivos establecidos por la ciudadanía:

-Habría que complementarlo con otras decisiones municipales ajenas al planeamiento: campañas de sensibilización y concienciación, ofrecimiento de asesoría, tasas, etc. -Actuaciones sobre el patrimonio edificado descritas anteriormente. -Ocupación de menor suelo nuevo, mayor densidad vivienda/hectárea y oferta de menos vivienda de nueva construcción. -Protección del suelo agrario.

Por todo lo anterior, y pretendiendo armoni zar y conciliar los resultados obtenidos de la participación vecinal con las circunstancias y fundamentos establecidos por los marcos legales de referencia, en la Izquierda Abertzale de Larrabetzu creemos que en el nuevo Plan General el límite máximo de la oferta residencial de nueva construcción no debería sobrepasar las 200 viviendas. A partir de ahora... Desde La izquierda abertzale planteamos la necesidad de potenciar el debate y la participación popular. Tal vez se podía haber hecho más y mejor, pero la experiencia de los últimos tres años es positiva y todavía hay mucho que hacer. Apostamos por el consejo sectorial, SORTULARRABETZU, a pesar de que desde ARALAR-EB-DANONARTEAN y el PNV se intente quitar protagonismo a este ente. Los y las vecinas de LARRABETZU tenemos la posibilidad de aportar para decidir el futuro de nuestro pueblo. (PGOU) Plan General de Ordenación Urbana: Es un instrumento básico de ordenación integral del territorio de un municipio. A través de él se clasifica su suelo y se definen los elementos fundamentales del sistema de equipamientos del municipio. (PTP) Plan Territorial Parcial: planificaciones urbanísticas elaboradas conjuntamente por las diputaciones forales y el gobierno autonomo. En ellas se analizan las necesidades de vivienda, industria, transporte… de una zona para un determinado periodo. (PTS) Plan Territorial Parcial: planificación a nivel de comunidad autónoma cuyo objetivo es aconsejar sobre diversos temas sectoriales ( zonas agrícolas, ríos, carreteras, trazados ferroviarios…) Sortu Larrabetzu: Consejo sectorial de urbanismo de Larrabetzu. Fué creado en el 2008 por el pleno del ayuntamiento. Su objetivo consiste en conseguir que las personas que vivimos en Larrabetzu participemos directamente en la elaboración del Plan General.


Endika eta beragaz batera Izpuran itxialdian dagozen ostantzeko 7 gazteek lan politikoa inoren jazarpen barik egiteko duten

eskubidea aldarrikatzeko, euskal gazteriaren alde gagozala aldarrikatzeko, Euroaginduek nazioarteko eskubide guztiak urratzen dituztela oihukatzeko, torturen bitartez osatu dituzten gazte independentisten “zerrenda beltzak� daudela salatzeko, Joseba eta Marisari eta arrazoi politikoengatik jazarrita dagozen euskal herritarren senideei elkartasuna adierazteko.... .....MOBILIZATU GAITEZEN!!!.

Zure ahotsa, gure hitza! BETE BARRUAN DAGOEN INKESTA ETA UTZI EZAZU INKESTA BUZOIETAN: ANDRA MARI kalean, ARETXABALAn: - Astelehenetik barikura arrastiko 7etatik 9etara. - Zapatuan eta domekan: 12etatik-3retara. 19.00etatik-22.00etara. PLAZAN . Zapatuetan eta Domeketan egongo dan buzoian.

Internet bidez erantzun ahal dozu.

www.herriprograma2011.net/larrabetzu. Bestela, bidali herri-programarako ekarpenak:

esanlarrabetzu@gmail.com Azken eguna Martxoak 6.

www.esanlarrabetzu.org

esanlarrabetzu aldizkaria otsaila 2011  
esanlarrabetzu aldizkaria otsaila 2011  

www.esanlarrabetzu.org Larrabetzuko ezker abertzalearen aldizkaria. Otsaila 2011. Plan orokorra.

Advertisement