Issuu on Google+

MARTXOA2010

[ www.esanlarrabetzu.org ] [ esanlarrabetzu@gmail.com ]

Larrabetzuko Ezker Abertzalea

02

2_ auzolan Ados Consulting-en txostena 3_ udala Aurrekontuak 2010 4-5_ udala 6-7_ euskalherria Zutik Euskal Herria. Aberri Eguna 8_ azkena Elkarrizketa

LARRABETZU


auzolan

Ados Consulting-en Informea Eskerrik asko inkestako galderak erantzun dituzuen herritar danori

_2

Desde la Izquierda abertzale valoramos positivamente la realización de la encuesta y los datos obtenidos. Tenemos que felicitar a los y las vecinas, por sus ideas, su participación y por sus aportaciones al nuevo Plan General y al futuro de LARRABETZU LA IZQUIERDA ABERTZALE siempre se opuso al Plan General presentado por el PNV en el 2007 en su apartado de construcción de nuevas viviendas. La propuesta del PNV incluía la construcción de 542 viviendas, 140 más que las establecidas por el Plan Territorial Parcial. Ante esto, nos preguntamos: ¿A quién estaba dirigido el Plan general presentado por el PNV hace tres años? Está claro que a los y las vecinas de LARRABETZU no. Tal vez a las amigas y amigos constructores y promotores del PNV. Las vecinas y vecinos de Larrabetzu en su inmensa mayoría quieren que el número de habitantes no crezca de forma importante. Además hay más de 100 viviendas vacías. Próximamente la izquierda abertzale presentará su propuesta para la redacción del nuevo plan general. [+] Para leer el informe completo: http://esanlarrabetzu.files. wordpress.com/2010/02/adosconsulting-informe-resultados. pdf

Ezker Abertzaletik positiboki baloratzen ditugu bai inkesta bera eta bai bertatik ateratako datuak. Inkesta bide bat izan da (ez onena eta ez bakarra) herritarron iritzia ezagutzeko eta Plan Orokor berria egiteko orduan herritarron parte-hartzea ziurtatzeko. Inkestaren emaitzetatik zertzelada interesgarri batzuk atera genitzake: • Inkestari erantzun diotenen gehiengoak dio ez dela beharrezko Larrabetzun etxebizitza berri asko eraikitzea Larrabetzuko Ezker Abertzaleak gogor kritikatu zuen EAJ-PNVk 2007an ezarri gura izan zuen Plan Orokorra, bereziki etxebizitza berriei zegokionez. EAJPNVren proposamena 542 etxebizitza eraikitzea zen, PTP-ak ezarritako minimotik oso gora. Honen aurrean zera galdetzen dugu: Noren mesedetan egina zegoen EAJ-PNVk orain hiru urte ezarri gura izan zuen Plan Orokorra? Euren lagun konstruktore eta promotoreen mesedetan akaso? Larrabetzuarron mesedetan ez behintzat! • Eraikitzen diren etxebizitza berri gehienak babes ofizialekoak eta alokairuzkoak izan daitezela eskatzen da. Eskaera bera egin etenik gabe Larrabetzuko Ezker Abertzaleak. • Inkesta erantzun dutenen gehiengoak dio Udalak berregituratu beharko lukeela

HORI BAI, eredu autogestionatuaren bidez funtzionatzen segi dezan. Gogorarazi behar genuke EAJ-PNVk HORI BAI botatzeko ahaleginean parte hartu zuela orain urte batzuk. Gogoratu gura dugu prozesu partehartzailea EAJ-PNVk (hauteskundeetan gehiengoa galdu ostean) alderdien legea aprobetxatuz ezarri gura izan zuen Plan Orokorra atzera bota zelako izan dela posible. Ez dezagun ahaztu gehiengo osoa izan duen 25 urteetan EAJ-PNVk ez duela ahalegin txikiena ere egin herritarron parte-hartzea bultzatzeko. Azkenik herritarrak zoriondu gura ditugu prozesu honetan egin dituzten ekarpenengatik, eta Larrabetzuren etorkizunarekiko erakutsi duten interesagatik. Ezker Abertzaletik esan behar dugu beti izan dugula argi herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dela herriak aurrera bide onetik egin dezan. Era berean, kontutan hartuko ditugu egindako ekarpen guztiak. Plan Orokor berria aurrera doa eta herrikoia izango da. [+] Inkestaren informe osoa azpian dagoen helbidean daukazu irkurgai: http://esanlarrabetzu.files.wordpress. com/2010/02/ados-consultingemaitzen-txostena.pdf


udala

Udal aurrekontuak 2010 Momentu hontan Larrabetzuko udalaren egoera ekonomikoa larria da, 676.000 eurotako defizita dago. Zerk eroan dau udala egoera honetara? Krisiak? Bai, egia da krisia sortu izan ez balitz ez geunkela jasango holakorik, baina sakoneko arrazoiak beste batzuk dira. Ezker Abertzaleak betidanik esan dauna egiaztatu egin da: 1. UDALEK EZ DAUKIELA AUTONOMIA FINANTZIARORIK, hau da, Diputazinotik udalei banatzen jakien dirua herrietako beharrizanei aurre egiteko ez dala nahikoa. 2. KONSTRUZINOTIK JASOTAKO FINANTZIAZIOAZ BIZI DIRA UDALAK. Krisiaren ondorioz konstruzinoa gelditzen bada udalek ez daukate diru iturri nahikorik. Urteetan gure aldarrikapena izan dan honetan udaletako EAJ-ko ordezkariek ez dira gugaz bat etorri eta oraingo egoerari aurre egiteko Diputazinora laguntza eske joan badira be esku hutsik urten dira. Herriak berak konpondu behar daula arazoa izan da haien erantzuna. Ezker Abertzaleak ez dotso bizkarra emongo udalean sortu dan arazo ekonomikoari arduraz eta zintzotasunaz jokatzen dogu konponbidea topetako asmoz. Hortaz, abenduaren 24an proposamen hau egin genduan UDALAREN EGOERA EKONOMIKOARI AURRE EGITEKO PROZESUA Udalaren egoera ekonomiko larriari aurre egiteko prozesua diseinatzea ezinbestekoa da. Prozesuaren barruan alkar lotuta dagozen gai bi aztertu behar dira: 1. Defizita kitatzeko plangintza. 2010-2011an ahalegindu beharko ginateke konpontzen. 2011an legislatura barria hasiko da eta ez litzateke oso bidezkoa izango Udala egoera defizitarioan uztea. 2. 2010eko aurrekontuak. Aurreko puntuaren estrategiari lotuta burutu beharko dira. Bestetik, Udala egoera honetan dagoelarik inoiz baino gehiago hurbildu behar da herritarrengana ez bakarrik informazioa emoteko, ostera ze euren eritxia jaso eta konponketan partehartzeailea izateko be.

Emon beharreko pausuak 1. Egoeraren azterketa. Konponbiderako aukera guztiak identifikatu eta aztertu. Ogasuna batzordeak, kontablea, idazkaria, adituren bat 2. a. Diagnostikoa eta konponbide posibleak herriari jakin arazi. Eritxia eskatu. Buzoneatuko dan idatzia. b. Aurrekontuetan gastuak aurrezteko edo sarrerak. Handitzeko galdeketa Buzoneatuko dan idatzi. c. Konponbideari buruz foroa antolatu. 3. Herriaren erantzunen txostena egin. Neurriak adostu. 2010eko aurrekontuen borradora. 4. Herri batzarrak. Hartuko diren neurriak eta aurrekontuen borradora, azalduz. Sugerentziak jaso. 5. Udal batzorde ezberdinetan aztertu aurrekontuan borradora eta sugerentziak. 6. Behin behineko aurrekontuak burutu. 7. Aurrekontua eta krisiari urtenbidea emoteko plangintza. Plenora eroan. 8. Herriari informazioa zabaldu.

2010eko martian gagoz eta oraindino aurtengo aurrekontuetaz ez dekogu ezer garbirik. Ogasun Batzordeko hainbat batzar egin doguz baina ez da ebatsi zehatzik hartzen. Iaz egindakoak baino murrizketa handiagoak egin beharrean aurkitzen garen hontan gobernatzen dauan partidua neurri gogorrak hartzeko bildur dala deritzogu. Udalaren gestioa ekonomikoki ondo doanean norberaren garaipentzat hartzea eta ostera gauzak txarto doazenean oposizioaren konplizitatea bilatzea ez da bidezkoa. Alkatea liberatu gendun soldatapean udalaren gestioa modu egokian eroateko, hartu dagiala behingoz ekonomikoki noraezean doan barkua dan udalaren timoia!!! Ezker Abertzalea aportetako prest dau baina timoia EAJn eskuetan dago.

3_


udala Hondakin arriskutsuak Larrabetzun Una vez más el PNV ha vuelto a ocultar información al resto de los grupos municipales. Un informe de la mancomunidad sobre la posibilidad de utilizar CONTEN como vertedero de residuos industriales fue ocultado por el alcalde TOMAS ORDEÑANA, al resto de los concejales durante varios meses. A preguntas de la concejala de la izquierda abertzale en el pleno del 21 de Diciembre, el alcalde tuvo que reconocer que tenía el informe.

_4

2009ko abenduaren 24an sartutako instantzietako batean, Txorierriko Mankomunitateak NORLAN enpresari eskatutako txostena eskuragarri egotea eskatu gendun. Izan be, txosten horretan Larrabetzun hondakin arriskutsuak sailkatuteko garbigune industriala egiteko aukera proposatu zeuen. NORLANen txostenaren barri dakarren akta abenduan jaso zeuen Mankomunitatean Ezker Abertzalearen ordezkaria dan Maite Bilbao gure zinegotziak. Akta hori irailaren 11koa da ( berez, akta guztiek eskatu barik bidali behar deutsoz Mankomunitateak ordezkari bakotxari). Abenduaren 21eko udalbatzarrean, Tomas Ordeñana PNVko alkateari galdera egin geuntson: • NORLANen txostenaren barri euki dozue? Erantzuna: Bai • Orduan zergatik ez doskuzue ezer esan? Erantzunik ez Gure ustean, jokabide hori oso oso larria da, barriro be informazinoa ostondu egin jakulako eta gaia hain garrantzitsua izanda, atoan jakinarazi behar euskuelako. Urtarrilaren 28ko udalbatzarrean, hiru talde politikoek, ezetza emon eutsien NORLANen txostenari. [+] www.esanlarrabetzu.org.

1960 lagun eta

3.723 ibilgailu

Azken errolda datuen arabera: Larrabetzun 1960 lagun bizi gara eta 3.723 ibilgailu dagoz gure herrian izena emonda eta zerga ordainduten: kotxe, kamioi, motor, traktore... Larrabetzun arazo larriak dekoguz kotxeakaz. Gaur egun, bidean oker aparkatzeaz ganera, oinezkoentzako lekuetan aparketan doguz kotxeak. Zelan konpondu geinke arazoa? [+] Bidali proposamenak: esanlarrabetzu@gmail.com

Larrabetzuko frontoia • Udalak frontoia kudeatzen duen XAKER enpresari, hileroko fakturazioan murrizketak egitea proposatu eutson. Horrek, XAKERrek eskaintzen dituen zerbitzuetan eragina izan lezake, bai eskainiko dan zerbitzuari jagokonez bai ordutegiari jagokonez. • XAKER enpresak aurrekontu berri bat luzatu dautso udaleko Kirola-Osasuna-Ongizatea batzordeari, proposamen hau gauzatzeko: - Goizetan, hiru egunez, gimnasioa itxita - Martitzen eta eguenetan 09:30-11:00 zabalik. - Arrastietan zabalik, 14:00etatik 22:00etara - Zapatuetan: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00 - Jai egunetan itxita Hau da mahai-ganean dagoena. Orain, udaleko batzordea beste aukera batzuk aztertzen ari da. [+] Bidali zuen proposamenak: esanlarrabetzu@gmail.com

Arkitekto barria EZKER ABERTZALEAko zinegotziek hauxe proposatu eta eskatu dogu: • Legegintzaldi honetan zein aurrekoetan izandako jokabideagatik, emondako legez kanpoko hainbat lizentziengatik, herritar askorekiko errespetu ezagaitik eta ondorioz berarekiko konfidantza guztiz galdu dogulako, gaur egungo arkitektoaren ordez beste arkitekto bat kontratatzea.


COMISIÓN DE CULTURA En el pleno del 21 de Diciembre, la izquierda abertzale de LARRABETZU propuso crear una comisión de cultura.

Txakoli Eguna NEKALUR enpresak Txakoli Eguna Larrabetzun antolatu gura badau, autofinantziatzeko bideak bilatu behar deituzela uste dogu. Udalak Larrabetzun egiteko baimena emon behar deuela uste dogu, ez ostera,inondik inora NEKALURek eskatzen deituzen 3052,74 euroak. Gure ustean, diru premiak eragindako beste lehentasun batzuk dekoguz herrian. Zer da NEKALUR S.L.? ZEIN LOTURA DEKO PNVgaz? NEKALUR S.L. 2001ean sortu zeurien Irene Pardo Portillok ENBA ( Euskal Nekazarien Batasuna) sindikatuaren izenean, Andres Juan Akesolok eta Justo Iraurgui Zarandonak: Zantzu asko dagoz uste izateko irabazi asmo garbiak dekozen NEKALUR s.l PNVren inguruko enpresa dala esateko. Zeintzuk? 1. ENBA PNVren inguruko sindikatua da. 2. PNVko Tomas Ordeñana ENBA ( Bizkaia-Gipuzkoa)ko presidentea izandakoa da. 3. Irene Pardo Portillo, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Foru Diputatua da, PNVkoa. 4. Justo Iraurgui Zarandona, Galdakaoko alkarteordea da, PNVkoa.

Txakoli Egunari baietza eta NEKALUR enpresaren aurrekontuari ezetza emotea erabaki dogu.

MÉDICO DE LARRABETZU Para poder cambiar a la médico que actualmente padecemos es imprescindible que se denuncien todas las irregularidades que comete. HABITANTES Y VEHÍCULOS CENSADOS A día de hoy en Larrabetzu hay 1.960 habitantes censados y 3.723 vehículos que pagan impuestos en el municipio. NUEVO ARQUITECTO MUNICIPAL Tras los últimos sucesos (Golf Artxanda, Hormaondo), y la experiencia de los últimos años, hemos propuesto rescindir el contrato con el actual arquitecto y buscar uno nuevo para el asesoramiento municipal. TXAKOLI EGUNA Estamos de acuerdo en la celebración del acto, pero creemos que no nos podemos gastar 3.052 euros (propuesta de NEKALUR aceptada por el PNV y ARALAR-EB) ante la situación económica del ayuntamiento. Hay otras prioridades.

MEDIKUA Osakidetzako eta Larrabetzuko udaleko arduradunen artean bi batzar burutu dirá, medikuaren arazoari jarraipena egiteko. Hurrengo batzarra martxo honetan egingo da. Gogoratu: Irregulartasun guztiak, txikiak badira ere, EZAGUTARAZTEA EZINBESTEKOA da. Horretarako, honek bideok dekoguz: • Deitu Osakidetzako erreklama zio telefonora: 94 600 74 03. • Azaldu zeure kexa Larrabe- tzuko Udaletxean Sartu kexa kontsultorio medikoan ipini dan ontzian

Larrabetzuko Kultura Batzordea Sarrera Larrabetzu herri bizia da. Kulturari jagokonez, are biziagoa. Urteak daroatzaguz herri honetan era askotako adierazpide kulturalak eskaintzen herritarrari: musika, literatura, dantza, antzerkia...Baina beti ere nork berea proposatzen dogu auzokoak egiten dauena kontuan hartu barik. Halan da ze, Larrabetzun bizi garen lagun kopururako horren handia dan eskaintza izanda be, ez dekogu kultura politika zehatzik. Hori zuzentzeko proposatu gendun abenduaren 24an Kultura batzordea osatzea. Helburuak • Herriko kultura eragileak eta hartzaileak batuko deituzen foroa sortzea. • Larrabetzurako kultura politika adostu eta gauzatzea Parte-hartzaileak • Kultura eragileak Kultura elkarteak-Udala-Liburutegia-Jai-batzordea-Norbanakoak • Kultura hartzaileak Eskola-Guraso Elkartea-Gure Etxea-Norbanakoak

5_


Estamos a las puertas de un nuevo tiempo que tendrá como objetivo constituir un marco democrático.

Zutik Euskal Herria El proceso democrático tiene _6

que desarrollarse en ausencia total de violencia y sin injerencias, rigiéndose el diálogo y la negociación entre las fuerzas políticas por los principios del Senador Mitchell.

Egoeraren eta euskal prozesu politikoaren azterketa egin du Ezker Abertzaleak. Orain, zinezko aldaketa atzeraezin egitea dugu erronka. Euskal Herriaren borondatea errespetatzeko nahiz errespetarazteko konpromisoa berresten du Ezker Abertzaleak. Apustu politiko hau egitea gure erabakia izan da, askapen prozesuan aurrera egiteko bide eraginkorra delako, eta gure herriaren nahiari erantzuten diolako. Gainera, Ezker Abertzaleak baiezta dezake beste eragile batzuk, bai Euskal Herrian bai nazioartean, bidaia hau elkarrekin egiteko prest direla, bakoitza bere erabaki propioetatik. Ez diogu gure historiari huts egingo. Ez diogu gure herriari huts egingo. Orain dela 50 urte Euskal Herria hilzorian zegoen eta denbora tarte honetan, borrokari esker, Euskal Estatua eratzeko aukera irekitzeraino ibilbidea egin dugu. Orain, marko demokratikoa eraikitzeko helburu duen aro berriaren atarian gaude. Ez da bide samurra izan. Lan horren logika politikotik eta egindako ibilbideak ematen duen konfiantzatik formulatu du hurrengo aroko ildoa. Fase politiko honen helburua Euskal Estatuaren sorrerako bidea egiteko oinarri nahikorik eskainiko duen eremu demokratikoa erdiestea da.

Prozesu demokratikoa da ziklo aldaketarako palanka, eta prozesu demokratikoak helburu jakina du: autodeterminazioaren eta lurraldetasunaren korapiloak askatuta, marko demokratikoa eraikitzea. Altsasuko Adierazpenean esan bezala, prozesu demokratikoa abiaraztea Ezker Abertzalearen alde bakarreko erabakia da. Ezker Abertzaleak hiru geltoki aurreikus litzake jada abiarazten ari den prozesu demokratikoan. Hauexek dira hiru geltokiok: 1 Gutxieneko oinarri demokratikoak. 2. Akordio demokratikoa. 3. Marko demokratikoa. Soilik bitarteko politiko eta demokratikoak erabiliko dituen ekintza batasunaren eta herri aktibazioaren eraginarekin eraikiko da marko demokratikoa, negoziazioa Mitchell senatariaren printzipioen baitan arautuz. Prozesu demokratikoa eta nazio eraikuntza elkar lotzen ditugu. Aldaketa sozialik gabeko aldaketa politikoa hankamotz geratuko litzateke, eta aldaketa politikorik gabeko aldaketa soziala ezinezkoa da. Apustu politiko honetan aurrera egiteko, eragile politiko legal baten beharra izango du. Ezker Abertzalea Euskal Herria, 2010eko otsaila


“Estamos en marcha! Nosotras y nosotros, independentistas del siglo XXI, queremos hacer saber a la sociedad vasca y a toda persona que pueda estar interesada, que estamos reuniendo y organizando nuestras fuerzas para dar forma a una nueva iniciativa”. “Primera iniciativa: Aberri Eguna. Queremos dar a conocer que hemos comenzado a trabajar en el llamamiento de cara al día 4 de Abril, Aberri Eguna, esto es, Día de la Nación Vasca, para llevar a la calle esta reivindicación entre todos y todas las independentistas, y celebrarlo conjuntamente.”

GaztEHerria aurrera! Apirilaren 2an “jaialdi erraldoia” egingo da Durangon, eta Aberri Egunerako Independentistak mugimenduak antolatutako ekitaldira joateko dei egin du gaztEHerriak. [+] www.berria.info/dokumentuak/dokumentua577.pdf

Ante los graves hechos acaecidos ayer en la localidad francesa de Dammarie-les-Lys • La Izquierda Abertzale expresa su pesar y lamenta la muerte producida en las cercanías de París. • El hecho acaecido ayer se sucede a la aparición del cuerpo del militante vasco Jon Anza en medio de manifiestas sospechas que inducen a situarlo en un caso de guerra sucia. • Ambos hechos se enmarcan en una realidad de conflicto político cuya superación es la prioridad de la Izquierda Abertzale. La Izquierda Abertzale hace un llamamiento al conjunto de la clase política a actuar con responsabilidad en la búsqueda de una acción política común dirigida a la resolución de un conflicto que no debe alargarse más en el tiempo. • Pese a tratarse de un hecho fortuito y no a una acción premeditada de ETA, no hay que restarle gravedad a lo ayer acontecido. • Ahora mas que nunca hemos de consolidar el Proceso Democrático puesto en marcha tras el debate, proceso basado en la activación popular y la acumulación de fuerzas y que debe llevarse adelante exclusivamente por medios políticos y democráticos en ausencia de todo tipo de violencia. La Izquierda Abertzale, aquí y ahora, ratifica su compromiso con la apuesta política recogida en la resolución Zutik Euskal Herria. • Ante la incertidumbre y frustración que hechos como este generan en la sociedad de Euskal Herria, la Izquierda Abertzale considera que: • La organización armada vasca Euskadi Ta Askatasuna debería de ratificarse en su posición favorable al desarrollo de un Proceso Democrático expresada en su comunicado publicado en enero. • Todos los agentes, especialmente Euskadi Ta Askatasuna y los Estados español y francés han de tomar compromisos claros y concretos respecto a dicho proceso.

7_


elkarriz keta juan manuelbasterretxea EZKERABERTZALEKOZINEGOTZIA

Zein egoertan dago HOTEL GOLF ARTXANDA expediente hori? Gure ustez, hainbat eragozpen daude irekitze baimena emateko: 1. Apartotel baten eraikuntza baimena, gure Arau Subsidiarioen arabera, zalantzazko legalitatekoa da. 2. Oraindik ez da probatu eraikitakoa bat datorren emandako baimenaz. 3. Emandako baimenean, kontagarri ez den eraikitako azalerari dagokion neurrian zalantzazko legatitatea ikusten dugu. 4. Desegin ez diren apartamentuen salmentak daude. Soluzionatu gabeko zalantza gehiegi, gaia amaitutzat emon ahal izateko.

El PNV ha ocultado información en el fraude del Hotel Golf Artxanda. En el pleno extraordinario se pudo comprobar que el PNV no contesto a nada e hizo eso de... “a dónde vas, manzanas traigo”. Respecto al Plan General, al ayuntamiento le toca poner en marcha el procedimiento de contratación del equipo redactor que deberá elaborar un Plan acorde con la voluntad de los y las vecinas.

EAJ-PNVk ez dau argitu zergatik ostondu deutsuen informazinoa Benetan, informazioa ostondu egin da. Egindako iruzurra agerian jarri duen dokumentazioa ez da agertu horretarako dauden bitartekoak erabilita. Hotel Golf Artxandari dagokion gaia tratatu den hirigintzako batzordeetako bileretan, gai arrunt bat balitz moduan tratatu da, iruzurra agerian usten zituzten ekintza eta dokumentuen inolako aipamenik egin barik. Gaiari dagozkien alde problematikoak isildu eta kalte gabeko eta inongo eraginik ez dutenak baino ez direnean aipatzen, egia mozorrotu egiten da, eta horri ezkutatzea deitzen zaio. Otsailaren 4an egin zen ezohiko udal plenoa alkatea eta PNVk jarrera horren arrazoiak esplika zitzaten eskatu genuen. Pleno horretan egon ziren herritarrek konprobatu zuten ez zela inongo argibiderik eman, egindako geldera guztiak erantzunik gabe geratu zirela. SORTU LARRABETZU kontseiluko kidea be bazara. Zer egin dozue gaur arte eta zer dago egiteko? Orain arte, Kontseiluaren lana Hirigintza Hiri Antolamendurako Plan Orokorra lantzeko orduan, herritarren partehartzea bultzatuko duen beharrezko mekanismoen aktibatzea izan da. Bere helburua, Udalak herritarrekin izan behar duen lotura eskuratzea izan da, Plan Orokorraren onartze prozesuaren legitimitatea ziurtzeko. Kontseiluaren osaketagatik beragatik eta Larrabetzun lehenengoz egiten den honelako partehartze esperientzia izan delako, jorratutako bidea ez da erraza izan. Tentsio handiko uneak izan ditugu, bere momentuan baloratu beharko direnak. Orain, nire ustez, garrantzitsuena bere balioak nabarmentzea da, batez ere herritarren inplikazioa eta talde arduren bereganatzeari zuzenduak. Hauxe izan da lorpenik handiena, zeren sarritan, herritarrentzat garrantzitsuagoa izaten da politika publiko baten partaide sentitzea, bere emaitzek baino. Kontseiluak inkesta bat eta beste ekintza batzuk bultzatu ditu Ados Consulting enpresa bitarteko dela. Jadanik, horri dagokion txostena egina dago. Bestalde, bere kabuz beste partehartze bide batzuk ere bultzatu eta antolatu ditu: Txotx Kafea, tauletan ideiak, hitzaldiak, … Une honetan, ekintza hauen emaitzen aurkezpen publikoa antolatzen ari gara. Udalari orain, Herritarren iritzia kontuan hartuta egindako txostenetan oinarrituko den Hiri Antolamendurako Plan Orokorra idatziko duen taldea aukeratzeko prozedimendua martxan ipintzea dagokio. Plan Orokorraren Abantzea egin ondoren eta berriz Hasierako Onespenaren ostean, herritarren partehartzea biziki bultzatuko da. Kontseiluari herri partehartze hori zehaztea dagokio, beharrezko ikusten duen planaren edozein fasetan.


esan larrabetzu aldizkaria martxoa 2010