Issuu on Google+

[ www.esanlarrabetzu.org ] [ esanlarrabetzu@gmail.com ]

a

23-

Udala. Zentsura Mozioa. Udala. PNVren mendekuak.

67-

Txorierriko Mankomunitatea. Orain legalizazioa.

458-

Udala.Aurrekontuak Udala. Berdintasun plana.

URTARRILA

2011

Larrabetzuko Ezker Abertzalea

05

Larrabetzuko Gazte Independentistak

Ezker Abertzalearen proposamenak udalean

LEGALIZAZIOA

orain!

BILBON, urtarrilaren 8an.

http://www.egindezagunurratsa.info


udala

ZENTSURA MOZIOAREN ALDE.

Larrabetzuko udalaren gehiengoak alkatearen dimisioa eskatu dugu

Azaroaren 25eko ohiko udalbatzarrean, EB/ARALARek eta Ezker Abertzaleak osatzen dugun gehiengoak, Tomas Ordeñana PNVko alkatearen dimisioa eskatu genuen. PNVk, Tomas Ordeñanaren jokabidea eta jarduera erabat babesten dituenez, ezetza eman zion dimisio eskaerari. Eta orain zer?....

Konponbide bakarra, zentsura mozioa

Azken hilabeteotan, Larrabetzuko Ezker Abertzaleak garbi adierazi du, aspaldion udalean izan diren irregulartasun guztiak, legez kanpo emandako lizentziak ( Legina Goikoa baserria) eta Golf Artxanda konplexuak suposatzen duen iruzur politiko, sozial eta ekologikoa, PNVk gure herria gobernatzeko eta zuzentzeko duen jarreraren ondorioa direla.

Tomas Ordeñana PNvk alkate izateko aukeratu zuen lehenengoz 1999-2003 legegintzaldian. Geroztik beste hiru legegintzalditan ere, PNVk Tomas Ordeñana aukeratu du alkatetzarako. Horietako batean, 2003-2007 legegintzaldian, PNVren izenean udalean bakarrik egon ziren zinegotziek, horietako bi gaur egun ere zinegotzi direnak, Ezker Abertzalea erabat baztertu zuten udaletik. Tomas Ordeñana buru, Larrabetzuko 382 herritarren erabakia erabat baztertu zuten ordezkariak, berriz ere udalerako proposatu izanak esan gura du, PNVk konfidantza osoa duela Tomas Ordeñanarengan eta erabat babesten duela Tomas Ordeñanak alkate delarik duen jokabidea. Halandaze, ezin dugu esan, Golf Artxanda konplexuari dagokionez, Tomas Ordeñanak bere kabuz jardun duenik. PNVren babespean jokatu baitu, tartean, bere taldea osatu izan duten zinegotzien babespean. Beraz, PNVk alkatetzatik dimititzea da eskatu behar duguna, ez bakarrik Tomas Ordeñanak. PNVk babestu duen ordezkari baten lekuan alderdi bereko beste bat jartzea herritarrei adarra jotzea eta dagozkigun ardurei ihes egitea da. Gu, udalean gehiengoa osatzen dugun oposizioko bi alderdietako zinegotziok,larrabetzuarren gehiengoak, eta gure arduren artean, txarto egindakoa konpontzea, udalaren funtzionamendu demokratiko zein gardena ziurtatzea, herritarren parte hartzean oinarritutako demokrazia bultzatzea eta dagokionean, erantzunkizun politikoak eskatzea daude. Hori zor diegu larrabetzuko herriari.

En el pleno del 25 de Noviembre, la mayoría del ayuntamiento, Izquierda Abertzale+EB/ARALAR, pidieron la dimisión del alcalde. El PNV apoyó la actuación del alcalde y TOMAS ORDEÑANA continuará en su cargo los próximos 5 meses. Ante esto, la Izquierda Abertzale hizo una petición pública a EB/ARALAR para poner en marcha una moción de censura como única salida a la pesima gestión del PNV, corroborada en la declaración institucional aprobada el 11 de Noviembre.

Ez du zentzurik Tomas Ordeñanaren dimisioa eskatzea PNVko beste kide bat alkate jartzeko. Udalean gehiengoa osatzen dugun herritarren ordezkariak garen heinean , Larrabetzuko udalaren alkatetza PNVkoa ez den beste ordezkari baten eskuetan jartzea dagokigu. Horretarako bide bakarra ZENTSURA MOZIOA aurkeztea da. Ezker Abertzaleko zinegotziok ezin dugu zentsura mozioa aurkeztu, legez, zentsura mozioak aurkezteko gehiengoaren oneritzia behar baitu, Larrabetzuri dagokionean, bost zinegotzirena. Larrabetzuko udalean gehiengo absolutua osatzen dugunok dimititzea eskatu arren, Tomas Ordeñanak, beraz PNVk, EZ ZUEN DIMITIDU!. Zertarako balio izango du dimisio eskariak?

Ezker Abertzaleko kideontzat UKAEZINA DA KONPONBIDE BAKARRA ZENTSURA MOZIOA dela.

Bai azaroaren 11ko ez-ohiko udalbatzarrean kalifikatu genuena, bai gaur kalifikatzen ari garena, ez da jarduera juridiko penala baizik eta jokabide politikoa. Jokabide politiko hori zelangoa izan den argi eta garbi adierazi dugu azaroaren 11an onartutako udaladierazpenean zein gehiengo absolutua osatzen dugun bi alderdion arrazoibideetan. Beraz, epai juridikorik ez egoteak ez du esan gura ezin denik zentsura moziorik aurkeztu. Alkatetzan dagoen PNVk 496 boto izateak ez du esan gura edozelango jokabidea onartu behar zaionik.Horrez gain, oposizioan egon arren, bi alderdik euren botoak elkartzea erabat demokratikoa da. 2011ko hauteskundeetan herritarrek epaituko dutela esatea, dagozkigun erantzunkizunak ez betetzeko aitzakia da.

EB/ARALARi zintzotasun eta erantzunkizun politikoaren, herritarrekiko begirunearen eta Larrabetzuko udalaren sinesgarritasunaren izenean, zentsura mozioari buruzko iritzia aldatu eta elkarrekin gauzatzeko proposamena egin genion. ERANTZUNA EZEZKOA IZAN DA. DIMISOA ESKATZEARI NAHIKO DERITZOTE.

Desde la Izquierda Abertzale creemos que lo que ha pasado los últimos años en el ayuntamiento es debido a la forma de gobernar del PNV. No basta con sustituir a Tomas y poner a otro candidato del PNV. ES EL MOMENTO DE PONER EN MARCHA UNA ALTERNATIVA REAL, PROGRESISTA Y ABERTZALE EN EL AYUNTAMIENTO. Hemos pedido a EB/ARALAR poner en marcha una moción de censura. La respuesta ha sido NO. Opinan que con la petición de dimisión ya ha sido suficiente.


udala PNV: FALTA DE MADUREZ POLÍTICA.

Tras destaparse las ilegalidades cometidas por el PNV en el ayuntamiento hemos podido comprobar la forma de actuar de este partido. Después de que EB/ARALAR pidiera la dimisión del alcalde, el PNV ha impedido que ningún otro militante de este partido acudiera a las comisiones como estaba siendo habitual desde hace más de un año. El PNV ha expulsado al miembro de EB/ARALAR de la comisión. El primer ejemplo de como se las gasta el PNV.

El otro ejemplo se produjo en el mismo pleno del día 25 de Noviembre. Tras explicar el concejal de EB/ARALAR los motivos de su petición de dimisión, el PNV en lugar de argumentar su postura se limitó en toda su intervención a realizar duros ataques personales al concejal.

Desde la Izquierda Abertzale criticamos duramente esta forma de hacer política del PNV. No es de recibo responder a las críticas políticas con ataques personales y recortes en la participación institucional. Esto es típico de políticos que no creen en la democracia y actúan con prepotencia.

APROBADA LA NUEVA

NORMATIVA MUNICIPAL. Con los votos de la IA y EB/ARALAR se ha aprobado la nueva normativa de funcionamiento municipal. Con esta nueva normativa se regularán las mejoras que hemos conseguido en el funcionamiento interno del ayuntamiento. Hemos puesto en marcha muchas iniciativas que mejoran la participación popular, la transparencia y un mejor funcionamiento interno.

udala

MENDEKUA ETA HELDUTASUN DEMOKRATIKOA EZA. Golf Artxanda konplexuaren auzia hasi zenetik, Larrabetzuko PNVk heldutasun demokratikoa eza eta mendekua erakutsi ditu. Larrabetzuko udalean gehiengoa osatzen dugun Ezker Abertzaleko eta EB/ARALAReko ordezkariok irregulartasun, kudeaketa oker eta ezkutuko jokabideak frogatu eta salatu arren, PNV ez da gai izan bere jokaera onartzeko. Oraindik ez ditu ez Ezker Abertzaleko ez EB/ARALAReko ordezkariok egin dizkiogun galderak erantzun, eta ez ditu gure salaketak egia ez direnik frogatu. Ez ditu dagozkion erantzukizun eta ardura politikoak onartu gura.

EB/ARALARek alkatearen dimisio eskaria proposatu zuenetik, PNVk mendeku gosez jokatu du. Hasteko, udaleko ordezkaritza guztiok ahoz onartuta genuen erabakia atzera bota du, legea aitzakia hartuta. Erabaki haren arabera, EB/ARALARek, zinegotzi bakarra izanda udal-batzorde guztietara joateko ezintasuna zuenez, botoa emateko eskubide barik bazen ere, zinegotzia ez den beste ordezkari bat hautatu ahal izan zuen aipatutako batzordeetan parte hartzeko. Halandaze, duela hilabete arte, zinegotzia ez den EB/ARALAReko ordezkari batek udal-batzordeetan parte hartu du eta ez da ezelango arazorik egon. Ostera, EB/ARALARek dimisioa eskatu eta atoan, PNVko Tomas Ordeñanak, legearen aitzakiapean, EB/ARALAReko ordezkaria batzordeetatik bota egin zuen. Mendekuaren lehen adibidea. Hurrengoa eta larriena, azaroaren 25eko udalbatzarrean gertatutakoaizan zen. Alkatearen dimisio eskaerari buruzko berbagaia eztabaidatzen hasi ginen. EB/ARALARek dimisioa eskatzeko arrazoiak azaldu zituen. Ezker Abertzalekook geureak azaldu genituen. PNVko Tomas Ordeñanak, alderdiaren izenean, zera erantzun zion udalaren gehiengoak eskatutako dimisioari: Dimisioari ezetza emateko ezelango argudiorik eman barik, EB/ARALAReko zinegotziaren kontra jo zuen. Bere lana ez betetzea aurpegiratu zion, zinegotzi legez dagozkion ardurak ez betetzea egotzi zion eta abuztuan bere etxean obra ilegala egin izana salatu zion. Ezker Abertzaleko ordezkariok auzolotsa sentitu genuen.

LARRABETZUKO UDALERAKO ARAUDIA ONARTU DUGU (AJA-ROF).

Azaroaren 25eko udalbatzarrean, udalean gehiengoa osatzen dugun Ezker Abertzaleko eta EB/ARALAReko aldeko botoagaz, Antolakuntza eta Jarduera Araudia onartu genuen.Onartu dugun araudian, orain arte antolakuntzan eta funtzionamenduan lortu diren hobekuntzak erregulatu nahi izan ditugu. Udal politikan herritarren benetako parte hartzea gauzatzeko oraindik lan handia egin beharra dugu.Onartu berri dugun araudia ez da aldaezina eta eguneroko funtzionamenduak erakutsita ezer aldatu behar bada, aldatu egingo dugu.Hauexek dira araututa gelditzen diren gai batzuk: -"Adskrizio politikobako" zinegotzien eskubideak bermatu egiten ditu: lokala eta baliabideak,batzordetako partaide izaten jarraitzea lehengo kopuru berberean... -Legegintzaldi hasieran udal funtzionamendu eta gestioaren gardentasuna eta parte hartze eskubidea bermatzeko asmoz, hainbat erabaki hartzea lortu genuen baina hauetako asko ez zeuden behar moduan ziurtatuta, harik eta araudi baten finkatu arte: >Gobernu batzorde barik antolatzeko aukera (udalbatzan hartzen dira erabakiak) >Batzordeak herriari zabaltzea. >Plenoetan puntu bakoitzeko herritarrek iritzia azaltzeko eskubidea. >Aurrekontuak egiteko herriaren parte hartzea gauzatzea. >Talde politiko zein adskrizio politikobako zinegotziak lokala eta gitxiengo infraestruktura izateko eskubidea.


udala 2011KO AURREKONTUAK AUZOLANEAN.

2011ko aurrekontuak abenduan onartu behar genituela esan dugu udalean ordezkatuta gauden hiru talde politikoak, baina berriro ere abendua joan da eta oraindik alkatetzaren lehen proposamenari begira gagoz.

PRESUPUESTOS 2011.

Alkateari dagokio aurrekontuen zirriborroa egitea. Teknikoen laguntzaz urtean izango diren sarrerak aurreikusi eta horren arabera gastuen egoera zelan geratzen den diseinatuta ekarri ostean hasten da aurrekontuak egiteko prozesua. Hilabete daroagu proposamen horren zain. Tartean ogasun batzordean hainbat lan aurreratu dugu:

Al alcalde le corresponde realizar, junto con los técnicos, el borrador de los presupuestos. Una vez más va con retraso.

-Herritarren inkestaren emaitzak daukaguz eta horiek aintzat hartuta gastu arruntetan non eta zelan aurreztu erabaki dezakegu. -2010eko gastu-sarreren egoera aztertu dugu. -Industria-guneko lurraren salmentarekin ia bi miloi euro daukaguz inbertitzeko eta zein gastu izan daitekeen egoki eztabaidatu dugu.

Mientras tanto en la comisión de hacienda hemos adelantado trabajo:

Ezker abertzalearen ustez alkatetzaren gestio desegokiaren erruz, berriro ere aurrekontuak burutzea atzeratu egin da. Ondorioz, ziurrenik, atzerapenak aurrekontuen diseinurako herritarren parte hartzea galarazi edo murriztu egingo du.

>Hemos analizado los datos de la encuesta para marcar prioridades y recortar gastos.

Herritarron parte hartzea bultzatzeko prozedura proposamena:

>Hemos estudiado la situación de los gastos del 2010.

Ogasun batzordeak 2010eko aurrekontuei buruz herritarren artean zabaldutako galdetegiaren emaitzak jakinarazi. Egungo egoera ekonomikoaren analisi zehatza egin eta herritarrei jakinarazi ( Bersoaldeko industrialdeko lurrak saltzearen eragina). Herritarrek aurrekontuen onarpenean parte hartzeko prozedura diseinatu eta adostu.

>Estamos analizando diferentes alternativas para invertir los dos millones obtenidos de la venta de la parcela industrial. Propuesta de la izquierda abertzale para la realización de los presupuestos:

-Enviar una carta al vecindario explicando la forma de tomar parte en la realización de los presupuestos. -Abrir un plazo para recibir propuestas.

-Analizar las propuestas, según prioridades.

-Aprobar el presupuesto en pleno y darlo a conocer a todos los y las vecinas. En la nueva normativa municipal aprobada, se recoge explícitamente la necesidad de garantizar la participación popular en la realización de los presupuestos.

I

Udalak Herritarrei aurrekontuetan parte hartzeko prozedura azalduko duen gutuna helarazi. Aurrekontuetan zelan parte hartu daitekeen azalduko duen kartela zabaldu. Udalak herri-batzarrak deitu.Herritarren proposamenak jasotzeko bitartekoen eta epeen berri eman eta herritarren iritzia jaso. Proposamenak egiteko epea zabaldu Bitartekoak: Buzoiak, internet, Udalaren webgunea, helbide elektroniko jakin bat,... Proposamenak Jasotzeko epea bete ostean Batzordeek: Proposamenak lehentasunen arabera sailkatu Udalak: Aurrekontuak udalbatzarrean onartu Herritarrei 2011rako behin betiko aurrekontuen barri emon. Azaroaren 25ean onartu genuen udalaren funtzionamendurako araudi berriak ( AJA-ROF) hauxe dio udal aurrekontuak onartzeko eraz:

ROF: SECCIÓN III.- PROCEDIMIENTO PARA LA APROBACIÓN DE NORMAS GENERALES Y DEL PRESUPUESTO GENERAL DEL AYUNTAMIENTO. ARTICULO 54 5. Se garantizaran los medios para la participación popular en la elaboración de los presupuestos municipales estableciendo para ello los procedimientos adecuados. 6. Se posibilitará la más amplia divulgación de los contenidos de los presupuestos definitivamente aprobados por el Pleno municipal.


udala

PLAN DE IGUALDAD MUJERES Y HOMBRES.

En el 2007 se aprobó el primer plan de igualdad a iniciativa de la Izquierda Abertzale.

En el 2009 comenzamos a diseñar el segundo plan. Se invitó a diferentes organismos y asociaciones populares de Larrabetzu.

Se aprobó por unanimidad en el 2010. También se ha publicado un cuadernillo donde se explican de forma sencilla los compromisos del ayuntamiento para llevar adelante el plan de igualdad. Desde la Izquierda Abertzale creemos que es indispensable la implicación de las instituciones junto a los organismos populares para lograr una igualdad real. Hemos conseguido que el tema de la Igualdad sea cada día más importante en la agenda municipal. En el futuro creemos que lo importate será implicar a la ciudadania en la implantación y evaluación del plan.

Por último, otro desafio, es la implicación de los hombres convirtiendolos en agentes activos en el logro de la verdadera igualdad.

CAMBIOS EN EL AYUNTAMIENTO.

Desde la Izquierda Abertzale tenemos claro que uno de los principales objetivos de esta legislatura es el de aumentar la participación popular en el funcionamiento interno del ayuntamiento. Para esto hemos propuesto numerosos cambios que ya están en marcha: -Nuevo horario de los plenos. -Posibilidad de tomar la palabra en el pleno. -Más comisiones municipales. -Que todos los puntos seán tratados en el pleno.

También propusimos y hemos puesto en marcha mejoras en el uso de las instalaciones municipales: Escuelas, Anguleri, Ayuntamiento,...

EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO PLANA.

Ezker abertzalearen iniziatibari esker onartu zen 2007an Larrabetzun Berdintasunerako I.Plana. Iniziatiba berria eta adostasun maila handia izan zuena Emakume batzordeko talde politikoen artean. Ordurarte Larrabetzun, arlo honetan, Azaroaren 25ean Eudeletik bidalitako adierazpen instituzionala onartzeaz gain, ez zen beste ezer egiten.

Horren ostean, 2009an, bigarren planaren nondik norakoak diseinatzen hasi ginen, baina oraingo honetan Emakume batzordeaz gain udaleko beste batzordeak ere inplikatu behar zirela kontuan hartu genuen. Herriko elkarte eta norbanakoak ere gonbidatuak izan ziren planaren diseinuan parte hartzera. 2010eko apirileko udalbatzan denon adostasunaz onartu genuen orain indarrean dagoen plana eta kalean da jadanik horren laburpena jasotzen duen liburuxka. Bertan udalak 2010-2012 urte bitartean hartutako konpromisoak azaltzen dira modu erraz batean.

Nabarmentzekoa da lan egiteko eran lortu dugun aldaketa: Hemendik aurrera plana garatzea ez da izango Emakume batzordearen zeregina soilik, batzorde guztiek dute plana garatzeko ardura. Plan honek herriari zuzendutako esparru desberdinetarako helburu eta ekintzak jasotzeaz gain, (kulturan, hirigintzan, hezkuntzan, osasunan, kirolan, gobernazioan, ogasunean,nekazaritzan eta enpleguan) herritar talde ugari ere ditu helmuga:herritarrak orokorrean, emakumeak, gizonak,gazteak, gurasoak, umeak, aisialdiko monitoreak… Baina bereziki interesgarria da udaletxeko egituretan ere aldaketak sortu nahi dituelako. Ildo honi jarraituz, politikari eta langileen sentsibilizazioan eta formazioan pausuak eman ditugu aurten jadanik, eta hurrengo urteetan bide honetan sakontzeko asmoa dugu.

5_

Berdintasun gaia udalaren agendan gero eta garrantzitsuagoa den tokia hartzen joatea lortu dugu. Etorkizunari begira inportantea izango da herritarron parte hartzea planaren garapenean, eta ebaluazioan. Hortarako Emakumeen Batzordea martxan jartzea izango gure zereginetako bat. Beste desafio bat, eta ez nolanahikoa, gizonak ere berdintasunean agente aktibo bihurtzea izango da.

UDAL ANTOLAKETAREN ALDAKETAK.

Udalaren funtzionamenduari buelta emango geniola hitza eman genuen eta gure partetik ahalegin guztiak egiten ari gara hori betetzeko. Batez ere, herritarren iritzia kontuan hartzea da gure helburu garrantzitsuena eta hori lortze aldera pauso batzuk eman ditugu. Aurreko legegintzaldiarekin konparatuta (ezker abertzaleko ordezkariak aintzat hartu ez eta informazioa ere ukatu eta herriari ukazioa), arlo askotan egin diren aldaketak nabariak dira:

Udalaren barne antolaketari dagokiona: Plenoen ordutegia arratsaldera pasatzea. Plenoetan jendeak berba egin ahal izatea, iritziak emateko. Komisio kopurua 3tik 6ra handitzea. Gobernu Batzorderik ez izatea eta gai guztiak plenoetara eramatea. Larrabetzuko ordezkaria Ur-Partzuergoan EAEkoa izatea. Talde politikoek berriro euren bulegoa izatea udaletxean eta udaletxeko giltza edukitzea.

Ordainsariak: Alkatearen soldata 48.000 eurotik 36.000eurora jeistea. Lokal publikoen erabilera Ixteko ordutegia luzatzea 10:30etara. Eskola, Anguleri… Udaleko web-orrian plenoen aktak eta gai zerrenda agertzea.


Txorierriko

Mankomunitatea MANCOMUNIDAD DE TXORIERRI.

En la última reunión de la mancomunidad se aprobaron los presupuestos de la mancomunidad. La Izquierda Abertzale voto en contra de estos presupuestos por las siguientes razones: - Desde las elecciones del 2007 en la mancomunidad y debido al apartheid político y la ley de partidos una parte importante de txorierri no tiene representación política. - Hay una subida de gastos por encima del IPC.

- Se reduce un 5% el salario de las trabajadoras y se mantiene el puesto de gerente con un sueldo de 60.000 euros anuales. Nosotros creemos que este _ 6 puesto de gerente debería desaparecer. - Los plazos para estudiar y debatir los presupuestos no son los adecuados. Apenas hay tiempo para leerlos.

Desde la IA de Larrabetzu hemos realizado numerosas propuestas en estos 4 años, pero el rodillo del PNV, con mayoría absoluta, hace y deshace a su antojo. Algunas de nuestras propuestas: >Ajuste de los gastos.

>Una política activa para hacer frente a la crisis. >El presupuesto de la mancomunidad debe ser debatido en los pueblos.

>Se están realizando nuevas experiencias en la recogida y reciclaje de los residuos. Aplicar las nuevas experiencias en Txorierri. >Implicación en las políticas de igualdad de mujeres y hombres.

TXORIERRIKO MANKOMUNITATEA.

Aurreko abenduaren 20an onartu dira Mankomunitatean datorren urteko aurrekontuak. Ezker abertzaleak bere kontrako botoa eman zuen, besteak beste ondorengo arrazoiengatik: - Zilegitasunik gabeko aurrekontuak. 2007ko udal hauteskundeen ostean, ezker abertzalea osatzen duen esparru soziala ahotsik gabe , eskubide sozial eta politikorik gabe dago Txorierriko hainbat herrietan. Defizit demokratiko handia dago udalbatza horietan eta defizit hori konpondu gabe sortu diren Mankomunitateko egituretan ere.

- 2011ko aurrekontuak %3,55eko igoerarekin datoz, 2010eko Hego Euskal Herriko KPI %2,2koa izan denean. Berriro KPIren gainetik kokatzen gara, orain dela bi urte eta aurreko aurrekontuen tendentzia berreskuratuz.

- Langileen gainean soldata murrizketa egin dutelako %5 (-24.000 euro), baina beharrezkoa ez den gerentearen figura mantentzen delako (60.000 euro/urtean).

- Zerbitzuak emateko azpi-kontratazioaren politika baztertzea beharrezkotzat jotzen dugu. Txorierriko Mankomunitateak etengabe erabiltzen du azpi-kontratazioa erakundearen helburu diren zeregin nagusiak eta iraunkorrak betetzeko, hala nola laguntza-zerbitzuak, hondakinen biltzea eta abar. Azpi-kontratazioarekin bete-betean sartzen gara lan baldintzak ezegonkortzearen dinamikan, ardurak gainetik kentzearren( ekonomia mailan, prebentzioan, segurtasunean…) - Aurrekontuak tramitatzean ez direlako eztabaidarako epe nahikoak jartzen, 10 egun eskas, eta ez direlako udalbatzen iritziak jasotzen.

Ezker abertzaleak Mankomunitatean urtero aurkezten diren aurrekontuen zilegitasuna salatzeaz gain, hainbat proposamen luzatu ditu azkeneko 4 urte hauetan:

>Zorroztasuna aplikatzea gastuetan. >Politika aktibo eraginkorren beharra, krisiaren ondorioak paliatzeko. >Mankomunitateko aurrekontuak herrietan lantzen ari diren aurrekontuekin bat etorri behar du. >Hiri hondakinen kudeaketan zabaltzen ari diren esperientzia sostengarriagoak eta ekonomikoagoak eredutzat hartu eta Txorierria horretara hurbiltzeko prozedura aztertzen hastea. >Gizarteak emakume eta gizonen berdintasun arloan egiten duen eskaerari erantzuteko ondo zehaztutako estrategia izatea beharrezkotzat jotzen dugu, eta beraz, berdintasun horren aldeko pauso ausartak ematea ere. http://esanlarrabetzu.org/2010/12/23/txorierriko-mankomunitatearen-2011ko-aurrekontuak/

Zer deritzozue Ezker Abertzaleak udalean egindako lanari? Bidali zuen iritzia: esanlarrabetzu@gmail.com e-lbidera.


EZKER ABERTZALEA.

Proiektu eta antolakunde berrirantz: .....

Horrela bada, jarraian aipatzen diren oinarriekin konprometituko da proiektu politiko berria: Independentzia, euskalduntzea, sozialismoa, justizia eta askatasunean oinarritutako etorkizun baketsuaren alde, feminismoa, herrien arteko elkartasun internazionalista eta antiinperialista eta demokrazia parte-hartzailea. Konpromiso politiko eta ideologiko hauetatik, antolakunde berria, aurreko ereduak gainditu eta inflexio puntua markatuz, bere barne funtzionamenduari eta ekinbide politikoari dagokienez, ondoko printzipioetan oinarrituko da:

La izquierda abertzale tendremos en breve una formación política completamente nueva.

Esta nueva fuerza política, en esta coyuntura histórica impulsará un escenario de paz, involucrándonos en la dinamización de un proceso de diálogo y negociación que resuelva democráticamente el conflicto, traiga a casa a todos los presos y presas, exiliados y exiliadas, e instale un escenario de respeto de todos los derechos individuales y colectivos. Ante el nuevo escenario en que estamos inmersos, entendemos que el pueblo abertzale y de izquierdas necesita dotarse de un nuevo proyecto político y organizativo que, naciendo de la realidad y condiciones actuales, se proyecte en el futuro como el instrumento de compromiso para la consecución de la independencia y el socialismo. El compromiso exclusivo con la política debe ser firme e inequívoco, no sujeto a variables tácticas o factores coyunturales, y por tanto, deberá rechazar el uso de la violencia o la amenaza de su utilización para el logro de objetivos políticos.

Barne estruktura eta funtzionamendu demokratikoa izango du, aukera berdintasunean oinarrituta kide guztien parte-hartzea garatuko duten arauen bitartez, borondate kolektiboa osatzen aldera; eztabaida eta erabakitzeko barne egituren burujabetza ziurtatuko da, betiere interferentzietatik eta inongo menpekotasun edo baldintzatzetik libre, hausnarketan eta bere lerro politikoa zehazteko orduan autonomia osoarekin arituko delarik. Hauek guztiak eskakizun banaezinak dira aldaketa politiko eta sozialerako protagonista bakar gisa jendartea eta bere parte diren emakume eta gizonak kokatu nahi dituen proiektu politiko honetan.

Bide baketsu eta demokratikoetatik soilik garatuko den jarduera. Soilik oinarri demokratikoen errespetutik bil daitezke gehiengo instituzional eta sozialak. Gehiengo hauek izan behar luketelako prozesu politikoa eskubide kolektibo eta norbanakoenak zinez errespetatuko diren agertokirantz aurreratzea ahalbideratuko dutenak, betiere gure helburu independentista eta sozialista jomugan hartuta. Horregatik, proiektu politiko eta antolakunde berri honek soilik bide politiko eta demokratikoekiko erakutsi behar duen konpromisoa tinkoa eta zalantzarik gabea izan behar du eta ez du egon behar egoeraren araberako faktoreen edo aldagai taktikoen menpe; eta, beraz, helburu politikoen lorpenerako indarkeriaren erabilpena edo erabilpenaren mehatxua errefusatu behar du.

Honek berekin dakar egintza politikorako tresna diren mobilizazio eta atxikimendu herritarra, desobedientzia zibila, borroka ideologikoa eta parte hartze politiko-instituzionalaren erabilpen soilaren aldeko konpromisoa. Argi geratzen da, beraz, defenditzen dugun proiektu politiko eta antolakunde berri honen estrategia independentista eta sozialistaren baitan ez dagoela indarkeriazko mehatxuarentzat inongo tarterik


JOSU GINEA. 10 urte Larrabetzutik kanpo. 9 urte Frantziko kartzeletan. Gaur egun MADRILgo kartzelan. Helbidea:

JOSU GINEA SAGASTI. MADRID VII - Centro Penitenciario Crta. M-241, km 5,750 28595 Estremera (Madrid)

Idatzi egiezu.

Josemi. 16 urte Larrabetzutik kanpo. TORTURATUA 2003. URTEAN. 7 urte daramaz espaiĂąako kartzeletan. Gaizo sendaezina dauka. Helbidea: JOSE MIGUEL ETXEANDIA. C.P. TOPAS CTRA N-630-KM.314 37.799 TOPAS SALAMANCA Idatzi egiozu..

k

tista n e n d n u etz b ndepe I a r a r t e a L ak Gazte

Zuen ustez zeintzuk dira gaur egungo arazo larrienak Larrabetzuko gazteentzat?

Asko dira gaur egun euskal gazteriak dituen arazoak oro har, eta guk Larrabetzura begira gazte moduan beste hainbeste ikusten ditugu. Larria eta zabala den arazoetako bat gazteentzako etxebizitza duinen eskaintza gabezia da. Gazteok independizatzeko eta gure etxebizitza izateko hainbat arazo izaten ditugu, izan ere, alokairu eskaintzak urriak dira orokorrean, eta egotekotan ez dira duinak ekonomikoki‌.. Honekin lotuta, dagoen beste arazo bat lana da, izan ere, orokorrean langabezi tasa altua da eta gazteei eskaintzen zaizkien lanak guztiz prekarioak dira, inork bete nahi ez dituenak. Bukatzeko, garraiobide publikoetan ere zailtasunak izaten ditugu, alde batetik Larrabetzuk dituen garraio sareak ez dira egokiak komunikazio aldetik eta bestetik, ez dute inolako laguntzarik ematen gazteentzako. Jubilatuek beraien bono- busa duten bezala gazteok ez dugu inolako laguntza ekonomikorik jasotzen garraiobideetan, kontuan izanda gazteok autobusa sarri erabiltzen dugula.

Zer suposatzen du HORI BAIk Larrabetzuko gazteentzat?

Hori Bai Larrabetzuko gazteentzat eskaintza zabal eta bakar moduan ikusten dugu, izan ere, gazteei eta oro har herritar guztiei begirako eskaintza zabalak egiten ditu, kultura eta aisialdi aldetik. Hori Bai herriarekin eta herriarentzako sortu zen gunea da eta gure iritziz horrela izaten jarraitu behar du. Gainera, Hori baiek berak antolatzen dituen kultur eskaintzak eta ekimenak aisialdi eredu sortzaile eta parte hartzaile bat sustatzen dute, agerian utziz sistemarekiko aurkakotasuna.

Gaztea eta emakumea. Zein da egoera herrian?

Gaur egungo sistema patriarkalaren ondorioz, herri eta auzo ezberdinetan guztiz barneratuta eta eguneratuta daude etenga-

beko jarrera matxistak, eta gurean ere sarritan ikus daitezke horrelakoak nahiz eta guztiz normaltzat hartu. Hau horrela izanik, herritarren nolabaiteko kontzientzia falta dagoela nabaritzen dugu, izan ere, inoiz ez delako benetako apustu sakonik egin gai konplexu eta potolo honen aurrean. Eta horren adierazlerik nagusienak martxoaren 8 eta azaroaren 25eko beharrezko lanketa eta erantzun gabeziak dira. Bestalde, beste batzuen artean, badago herrian oso nabaria den gabezi bat emakumeontzat; emakumeok beharrezkoak ditugun zerbitzu mediku falta (ginekologia) etab.

Zer uste duzue SEGIren kontrako operazioez?

Estatuek (Frantzia eta Espainiak) badakite gazteak garela herri baten motorra eta horregatik egiten dute Segiren aurka, badakite Euskal Herrian ematen ari den prozesuan zeresan handia dugula eta hori gustatzen ez zaienez errepresioarekin erantzuten dute. Honen adibideak gure eskualdean behin baino gehiagotan ikusi ditugu: Haritz atxilotu zuten 2009ko azaroan eta 2010eko urrian Endikaren bila etorri ziren. Egoera hau behin eta berriz errepikatzen da Euskal herrian. Baina badakigu operazio guztien gainetik gazteok lanean jarraituko dugula, ez gaituztela geldituko.

Zelan ikusten da LARRABETZU datozen urteetan?

Ugariak izan dira azken urteotan Larrabetzun eman diren aldaketak; etxebizitzak, populazioa, euskaraz ez dakien jendea, herrian bizirik egiten ez dutenak‌ Guzti honek Larrabetzuko herritar eta gazteak garen heinean kezkatu egiten gaitu, ez dugulako Larrabetzuk duen herri-nortasuna galtzerik bahi. Herri honetan beti egon izan da giro herrikoi eta euskalduna eta horrela jarraitzea nahi dugu.

GAZTERIA, HERRIKO ETORKIZUNA!!!


esan larrabetzu urtarrila 2011