Issuu on Google+

Lehen Hezkuntzako 5.B maila

Maiatzaren 19an, astelehenean, Euskal museora joan ginen. Bilboko alde zaharrean dagoenez, metroz egin genuen bidaia eta “casco viejo� geltokian jaitsi ginen. Geltokitik oso hurbil dago eta, berehala heldu ginen.

Barruan bi talde egin genituen eta Itsaso deitzen zen gidariarekin ibili ginen. Lehenengoz goiko solairura igo ginen eta hor Bizkaiko maketa erraldoia zegoen. Handik ikusi ahal ziren herriak, mendiak, ibaiak‌ Jarraian ikasi genuen nola lantzen zuten artilea aintzinako euskaldunek eta zer nolako gauzak egiten zituzten


Lehen Hezkuntzako 5. B maila

artilez: galtzerdiak, txapelak, jertseiak‌ eta jakin genuen emakumezkoek janzten zituzten zapien esanahia. Ondoren azaldu ziguten nola egiten zen arrantza, batez ere balearena eta horrekin lotutako tresnak eta bale baten hezurrak ikusi genituen, txalupa bat ere bazegoen.

Gero beheko solairura joan ginen eta han, lorategi batean, kristo aurretiko eskultura zegoen Mikeldi deiturikoa. Hortik metrora abiatu ginen eskolara itzultzeko. Oso ondo pasatu genuen eta gauza asko ikasi genituen.


11 lh5b