Page 1

AUSTRALIA Australiako hiri nagusiak Sydney, Melbourne, Brisbane, Perth eta Adelaida dira. Ingeleraz hitz egiten dute. Uharte eta hondartza ospetsu asko daude surf egiteko.

Kokalekua: Ozeanian kokatzen den kontinente bat da. Australia azaleran munduko herrialdeetatik munduko seigarren handiena da. Australia Ozeania kontinentearen barnean dago. Izen bereko uharte kontinentea okupatzen duen herrialde bakarra da. Australiaren barnean Tasmaniako uhartea eta baita beste uharte txiki batzuk sartzen dira. 1901. urtean Britania Handitik independentzia lortu zuen. Hiriburua Canberra da, nahiz eta hiri handiena Sydney den.

Australiako hiri nagusiak: Sydney

4.284.379 biztanle

Melbourne

3.744.373 biztanle

Brisbane

1.820.400 biztanle

Perth Adelaida

1.146.119 biztanle


Australiak 7.686.850 km2ko azalera du eta Indo-australiar plakaren gainean kokatzen den kontinente bat da. Asiatik Timor eta Arafura itsasoak bereizten dute. Ekialdean dagoen mendilerroan haizea jotzen du, jende gehiena bizi den lekua da. Lurraren %70a lehorra da, ez da ia-ia hor inor bizi. Lurraren %20a basamortua da.

Klima: Populazio gehiena kostaldean bizi da, batez ere ekialdeko kostaldean, non klima hobea da. Iparraldean klima tropikal hezea dago eta Tasmaniako hegoaldean klima hotza. Arraroa da elurra egitea. Australiako klima desertikoa da. Hirian, klima tropikala dago. Lehorte asko egoten dira. Batzuetan, ekaitzak daude, eta aire zurrunbilo handiak ere badaude. Kontinentearen zati gehiena, basamortu bero bat da. Basamortu gehienak kontinenteko erdialdean daude. Gutxi gora behera 2,3 milioi km karratu hartzen dute. Kontinenteko %44 hartzen dute. Udako tenperatura 32 gradutik 40 gradutara iristen dira, eta neguan 18 gradutik 23 graduen artean daude.

Bandera: Australiako bandera 1901eko irailaren 3an erabakitakoa da. Atzealdea urdina da eta Erresuma Batua bandera dauka goi ezkerraldeko ertzean. Honen azpian, zazpi puntadun izar zuri bat dauka. Zazpi punta horietako seik Australiako sei estatu orijinalak adierazten dituzte, eta azkenak lurraldeak eta etorkizuneko estatuak. Banderaren eskuinaldean beste bost izar daude: lau izar zazpi puntakoak dira eta neurri berekoak, eta bosgarrena bost puntakoa eta txikiagoa da.


Historia: Australiako historia duela 42.00048.000 urtean hasi zen. Hego-ekialdeko Asiatik abiatuta eta lurra nahiz itsasoa zeharkatuz gizakiak iritsi zirenean hasi zen.Egungo australiar aborigenen arbasoak izan ziren. Gehienak ehiztaribiltzaileak izaten ziren. James Cook 1770ean Australiako ekialdeko kostaren inguruan nabigatu zuen. Britaniako Handiko lehen kolonia Australian Arthur Phillip kapinainak kokatu zuen Port Jacksonen, 1788ko urtarrilaren 26an. Data hori Australiako egun nazionala bihurtzeko zen.

Janaria:

Pastel asko daude, haragi errea, xerra parrillan, oilaskoa barazkiekin, patatak, azenarioa, lekak...‌ Australian dagoen plater tipikoena haragi pastela da, baita saltxitxa bezalako beste plater bat oso tipikoa da, asko jaten da. Animali haragi asko jaten da: krokodiloa, kangurua eta bufaloa. Plater hauek beti patatekin barazkiekin eta frutarekin jaten da. Jaten den postre tipikoena Pavlova dauka izena, esne-gainarekin, merengearekin eta frutarekin egiten da.

Australiako aborigen populazioa 350.000 lagunekoa izaten zen europarren etorreran. Hurrengo 150 urteetan izugarri egin zuen behera, batez ere gaixotasun kutsakorrak eta desintegrazioa zirela kausa. 1931ko Westminster Estatuturen Australia eta Britania Handien arteko legezko lotura gehienak amaitu ziren. Bigarren Mundu Gerraren ostean, Australiak Europako inmigrazioa babestu zuen.


Bertako animaliak:

Australiako fauna. Australian animali basatiak eta pozoitsuak nabarmentzen dira, esaterako: medusak, uretako sugeak, armiarmak, sugandilak. Koala, wombarts, kanguruak, kakatuak, krokodiloak... Australian oso ezagunak dira.‌ Fauna australiarraren ezaugarri nagusienetako bat karedun ugaztunen eskasia eta amaren zorroan bukatzen duten marsupialen ugaritasuna da. Australian pozoidun animalia asko daude. Ugaztunak: Monotremak arrautzak erruten dituzten, kumeak sabelean izan beharrean. Adibidez: ornitorrinkoa. Martsupial ezagunenak koalak eta Wombatak dira. Koalak eukalipto hostoez elikatzen den espezie zuhaixkara da. Wombatak berriz, lurrean bizi dira eta gramineo eta sustrai mota guztietaz elikatzen dira. Itsasoko animaliak: Dugongoa arriskuan dagoen animali Australia ipar-ekialdeko eta ipar-mendebaldeko uretan bizi da. Espezie hau hiru metroko luzera eta 400 kiloko pisua hartzera iritsi daiteke. Belarjalea den Australiako itsas ugaztun bakarra da, elikatzen den landareak urriak dira eta horregatik bere biziraupena arriskuan dago. Pinnipedia ordeneko itsas-txakur eta itsas-lehoien hamar espezie daude, Australia mendebaldeko kostan eta lurralde azpi-antartiko australiarrean bizi dira.

Australia Paula  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you