Page 1

ERREZIL GIDA TURISTIKOA

Errezil 32,2 km2-ko udalerria da, Ernioko mazizoaren magalean kokatua. 612 biztanle bizi dira gutxi gora behera. 1027. urtean IruĂąeko dokumentu batean Errezil lehen aldiz aipatu zen. Aurrerago, 1397an, Gipuzkoako Ermandadeko Ordenantzetan Aia, Goiaz, Bidania, Errezil eta Beizamak osatzen zuten Saiazko Alkatetza Nagusia aipatzen zen. 1563. urtetik Saiazko Alkatetza Nagusia utzi eta Errezilgo Unibertsitatean bihurtu zen, eta horrela da gaur egun arte.


NON JAN 

Lete, Izarre, Granada Erreka, Zelatun eta Borondegi jatetxeetan otorduak egin ditzakezu.

GRANADA ERREKA: Baserriko oilaskoak eta amuarrainak.

IZARRE: Baserriko oilaskoa eta txahal kostila

LETEA: Fritoak, eskalopea eta helatua.

ZELATUN: Hamaiketakoa: txorixoa eta haragi-egosia

BORONDEGI: Entsalada, haragi-egosia eta gazta- tarta.


NON LO EGIN 

Izarre, nekazal turismoa da.

Letea

Etxeberri, nekazal turismoa da.

Artaunsoro, alberge bat da.


Zer ikusi •San Martin parrokia. • Ermitak: San Migel Goikoa, San Migel Behekoa, Gurutze Santuaren Baseliza, Erdoizta (itxura borobila dauka), San Antonio eta San Jose. •Etxeak: Borondegi, Etxeberri, Eulen, Apaiz etxea, Gurutzeaga ( Pauliño Uzkudun Eizmendi boxeolari ospetsua jaio zen). •Festak: 2 festa egoten dira “San Martin “ eta “San Antonio”. Festetan herri kirolak egoten dira: Soka- tira, idiprobak, trontza, harri- jasotzaileak eta aizkolariak. Baita ere, herriko produktuekin azoka egiten da. •Azokak: “Sagarraren azoka “ abenduaren lehenengo igandean egiten da, “sagardo lehiaketa” irailean izaten da.


Errezil ezagutzen Ibilbide honetan Errezilgo zenbait txoko ezagutuko ditugu. Herriko plazatik abiatuko gara. Lehendabizi, eliza eta plaza inguruko etxeak ezagutuko ditugu. Ondoren, kotxez edo oinez, Azpeitia aldera doan bidea hartuko dugu eta Artzailus bailarako hainbat baseliza ezagutuko ditugu. Berriro bueltan, kalera iritsiko gara eta handik, oinez , Tolosa aldera zeraman bide zaharra hartuko dugu. Alde honetan, Letea bailarako baselizak ezagutuko ditugu. Ibilbide guztian zehar Errezilgo paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu. Disfrutatu ezazu!


1-SAN MARTIN ELIZA Errezilgo hirigunea parrokia-elizaren inguruan dago. Elizak dorre ikusgarria dauka. Arku zorrotzeko hiru kapera dituen arkupeak osatzen du elizarako sarrera. Elizak nabe bakarra du. XVI. mendean egindako berrikuntza-lanetan, dirudienez, eraiki ziren gangen euskarri diren hormabular handiak, eta 1545ean, Martin Mendiolak dorrea eraiki zuen. XVIII. mendean aurrera jarraitu zuten eliza zabaltzeko lanekin, tenplua abside aldetik handituz. Portada berria ere urte hauetan egin zen, harburuetako batean 1713ko data baitauka.

2- BORONDEGI ETXEA XVII. Mendean eraiki zen. Garai batean herriko ostatu, udaletxe, etxebizitza , eskola eta taberna bezala erabiltzen zen.

Barruko erretaulak Errenazimenduko obra bikainak dira.

3-ETXEBERRI Etxe hau Errezilgo plazan dago kokatua. 500 urte ditu. Orain dela urte batzuk arte, denda zegoen bertan. Gaur egun nekazalturismoko etxea dugu. Mª Dolores Agirre idazle eta andereñoaren  jaiotetxea dugu. Tomas Agirre “Barrensoro” idazlea ere bertan jaioa dugu.

4-GURUTZEAGA BASERRIA Baserri honetan Paulino Uzkudun jaio zen, boxeolari ospetsua.


4-GURUTZE SANTUAREN BASELIZA

5- PADUAKO SAN ANTONIOREN BASELIZA

XVI. Mendean ere ba du aipamena eta azaleko gaitzak sendatzen omen zituen. 1791. urtean dirudienez otoitz-lekua zena oraingo baseliza bihurtu zen. Santa Cruz egunean (maiatzak 3 eta irailak 14)  eta Santu guztien egunean meza ospatzen zen.

Bere egunean erromerian joaten zen bertara prozesio handi batean, kofradietako zutoihalak eta elizako gurutzea hartuta. Aldarean Paduako San Antonioren irudi bat dago.

Azaleko arazoak konpontzeko joaten zen jendea bertara. Gabitsuak kentzeko txanpon batekin igurtzi eta baseliza barrura botatzen.

1887. urtean egoera txarrean zegoen baseliza berritu zuten eta San Antonio egunean estreinatu. Kanpai berria jarri zioten. 1986. urtean, berrikuntza.

auzolanean,

egin

zen

azken

Errezildarrak, zerbait galtzen dutenean edo arazo bat dutenean, santuari eskatzen diote laguntza. Baita ere senargaia edo andregaia aurkitu nahi dutenean. Horregatik, norbaitek kandela bat jarri nahi badu leihoa beti irekita dago . Ostiral santuan “Gurutze-bide” prozesioa egiten da elizatik San Antonio baselizaren ondoan dagoen “Kalbario”-raino. San Antonio egunean meza ospatzen da baselizan, eta ondoren, ume jolasak egiten dira.

6- SAN MIGEL BEHEKOA Antzina Garratzago San Migel bezala ezagutzen zen. Aldarean San Migelen tamaina handiko irudi bat dago. Ermitaren atzealdean erromanikoa den “bataio-pontea” dago. 1558. urtean,dirudienez San Migel baseliza Errezilgo parrokia zen eta aldamenean dagoen Telleri baserria, udaletxe eta kartzela. Meza ospatzen da San Migel egunean ,“irailak 29an”. 1960 arte egunero kanpaia jotzen zen egunsentian “matutiña” eta eguerdian “eguerdikoa” . Oraindik agoniako-kanpaiak eta hil kanpaiak jotzen dira inguruko bizilaguna hildakoan. Errezilgo amak ume negartiak ematen dituzte bertara.


8-SAN MIGEL GOIKOA BASELIZA

7- SAN JOSE

Honen berri XVI. mendeko dokumentuetan ematen zaigu, eta Errezilgo parrokia zaharra ote den pentsatzen da. Antzina izen desberdinekin ezagutzen zen, Leteako San Migel, Lezeako San Migel edo Añarbeko San Migel bezala. 3 aldare daude. Erdikoan San Migelen irudia dago, eskuinean San Antonena eta ezkerrean Santa Agedarena.

San Joseri eskainitako teilatupeko otoitz-leku irekia da. Errezilera iritsi edo bertatik ateratzen zirenak “errezatzeko” lekua zen hau.

1543. urtean bazen eta, dirudienez, inguruko biztanleentzat Errezilgo parrokia zen.

San Martin Herri Eskolako LH 5- 6. mailako ikasleak Egileak: Naroa.E, Nahikari.A, Iraide.C, Iraide.L, Jurgi.U, Peio.Z, Jon.E eta Adei.L.

Errezilgo gida turistikoa  

Hemen duzue 5 eta 6 mailako ikasleek osatu duten Errezilgo gida turistikoa

Errezilgo gida turistikoa  

Hemen duzue 5 eta 6 mailako ikasleek osatu duten Errezilgo gida turistikoa

Advertisement