Page 1

Iban Zaldua DOSSIERRA

Etorkizuna SOLASALDIA

Ane Mayoz dinamizatzailea 2010eko maiatzaren 26an Arratsaldeko 18:30tatik 20:00arte


Biografia Iban Zaldua González Donostian jaio zen 1966an; Gasteizen bizi da egun. Historialaria da, eta uneotan ekonomiaren historia irakasten du hiri horretako Letretako Fakultatean (Euskal Herriko Unibertsitatea). Idazle gisa, ipuinlaria da nagusiki. Bere lehenengo ahaleginak gaztelaniaz egin zituen laurogeita hamarreko hamarkadan zehar, narrazio laburrak idatziz eta, batzuetan, argitaratuz; haietako batzuk Veinte cuentos cortitos liburuan bildu zituen (Gipuzkoako Foru Aldundia, 1989). Hurrengo hamarkadaren amaiera aldera euskaraz ere idazten hasi zen, eta ahalegin horien fruitua zenbait ipuin liburutan islatu da, honoko hauetan besteak beste: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (Erein, 2000), Traizioak (Erein, 2001), Itzalak (Donostia, Erein, 2004) eta Etorkizuna (Alberdania, 2005; Euskadi Literatur Saria 2006); horietaz gain nobela labur bat argitaratu du: Euskaldun guztion aberria (Alberdania, 2008). Gaztelaniaz ere idazten jarraitu du; horren lekuko dira La isla de los antropólogos y otros relatos (Lengua de Trapo, 2002) eta Si Sabino viviría eleberria (Lengua de Trapo, 2005). Itzulpenei dagokionean, Gezurrak, gezurrak, gezurrak eta Etorkizuna gaztelaniaz argitaratu da, Mentiras, mentiras, mentiras eta Porvenir izenburupean hurrenez hurren (Lengua de Trapo 2006 eta 2007), eta bere bi ipuin jasotzen ditu Mari Jose Olaziregik argitaratutako An Anthology of Basque Short Stories bildumak (Center of Basque Studies, University of Nevada, Reno, 2004), beste hizkuntza batzuetara itzultzen ari dena. Bestalde, Etorkizuna italierara itzultzen ari da Milango Gran Via argitaletxea. Horretaz gain, euskal literatura garaikidearen inguruko bi saiakera idatzi ditu: Obabatiko tranbia. Zenbait gogoeta azken aldiko euskal literaturaz (1989-2001) (Alberdania, 2002) eta Animalia disekatuak. (Libeloak, panfletoak eta beste zenbait taxidermia-lan) (Utriusque Vasconiae, 2005). Gazte literaturaren arloan bi liburu eman ditu argitara: Kea ur gainean (Elkarlanean, 2002) eta Ile Luzeen kondaira (Pamiela, 2003). Bere ibilbidean zehar zenbait komunikabide eta aldizkarirekin kolaboratu du, orobat: Euskaldunon Egunkaria, El País eta Diario de Noticias de Álava egunkariekin, Argia eta Nabarra aldizkariarekin… Bestalde, egun bi irakurle klub edo txoko koordinatzen ditu, Gasteizko Irakurle Kluba eta Arrasateko Bibliotekako Literatur Solasaldiak, eta Volgako Batelariak aldizkari elektronikoaren erredakzio batzordeko partaidea da (http://www.eibar.org/blogak/volga). 2006ko “Euskadi Saria”. Etorkizuna (2005, Alberdania) narrazio lanagatik jaso zuen http://utriusque.com/iban-zaldua


Elkarrizketa

Iban Zaldua: ÂŤKapitalismoak ohitu gaitu etorkizunean pentsatzenÂť Mikel Asurmendi ÂŤIpuinek ez didate laguntzen errealitatearekin hobeto konpontzenÂť esan duzu inoiz. Euskadi Literatura saria jasotzeak lagundu al dizu errealitatearekin konpontzen? Ez bereziki. Poza da saria jasotzea, noski, baina ez da komenigarria gaiaren garrantzia exageratzea, alde horretatik: ez nuke esango sariak aldatu duenik, funtsean, munduarekin dudan harremana. Eta nire idazteko bulkadetako bat hori den arren, inguratzen nauen mundua ulertzea, hobeto ordenatzea alegia, asmo horrek beti egiten du porrot ipuina amaitutakoan... eta horrek, zorionez edo zoritxarrez, beste ipuin batera eramango nau lehenago edo beranduago: lortuko banu, idazteari utziko nioke, ziurrenik. Uste dut Paul Austerrek esan zuela idazteak ez zuela munduarekin hobeto konpontzera eramaten, baina idatziko ez balu okerrago izango litzatekeela. Azaldu iezaguzu ipuinarekiko zure harremana. Ipuinarekiko daukadan joerak, alde batetik, nire irakurle-biografiarekin zerikusia duela esango nuke: narrazio-irakurle amorratua izan naiz nerabezarotik, zientzia-fikziozko edo terrorezko literatura barra-barra irensten nuenetik, ipuinera oso emanak diren ildoak baitira; oraindik ere ipuin asko irakurtzen ditut, eleberriak baino gehiago nik uste. Eta sumatzen dut, bestetik, baduela harremanik nire genetikarekin: ez naiz pazientzia handiko gizona, eta, emaitzaren bat-batekotasunaren ikuspuntutik, ipuingintza da, agian, nire izaerarekin hobekien bat egiten duen generoa; Karlos Linazasorori antzeko azalpen bat entzun nion behin, testu batekin ezin zuela lan egin hilabete batetik gora-edo, eta, denbora-horizonte horrekin nekez egin daitezkeela, esaterako, seiehun orrialdetako nobelatzarrak. Etorkizuna liburua hizpide. Zer da etorkizuna zuretzat, eta zer da liburu honetan zehazki? Etorkizuna kapitalismoaren asmakuntza arrakastatsuenetako bat da. Kapitalismoa nagusi izan aurretik esan daiteke apenas existitzen zela etorkizuna: hurrengo hilabeteak eta urteak, jende gehienarentzat, aurrekoak bezalakoak izango ziren, eta amaieran zerua


ala infernua besterik ez zegoen, ez zen zalantza handirik beraz. Kapitalismoak ohitu gaitu etorkizunean pentsatzen, eta ziurgabetasunaz bete du etorkizun hori: enpresak mozkin gehiago irabaziko duen ala ez, langileak enplegua izango duen ala ez, krisia ala hazkundea edukiko dugun... Izan ere, batzuentzat, ideia horrekin lotuta, zientzia-fikzioa litzateke kapitalismoaren azpigenero literario propio eta berezkoa. Etorkizunak gure bizitzetan daukan garrantziaren inguruko hausnarketa batetik sortzen dira, hortaz, liburu honetako ipuin asko. Bada geroa eta etorkizuna bereizten dituenik, eta liburu honen iruzkinetan berau «geroko iragana» gisa interpretatu duenik. Ados al zaude «geroko iraganaz» ari zarela esatearekin? Ez dakit ados nagoen ala ez. Kontua da etorkizuna beti dagoela iraganean eta orainean oinarrituta: aukera izugarri ugariz betea aurkezten zaigu maiz, baina ate gehienak iraganak itxi dizkigula ezkutatzen zaigu. Azken batean, paradoxa moduko horretan oinarritzen dira liburuko ipuin batzuk: etorkizunaz ari direla ematen du, baina inportanteagoa da haietan iragana; iraganera itzuli behar dugu etorkizuna aldatzeko aukeraren bat edukitzeko. Horregatik ipini nuen Félix de Azúaren aipu hori liburuaren atarian: «Urteen poderioz sakonen aldatzen dena ez da oraina ezta etorkizuna ere, iragana baizik». Hamabost ipuin ia politiko da liburuaren azpititulua. Adierazgarria da «ia politiko» hori. Beno, dena da politikoa gure bizitzan; bizitza sozialean, kulturalean, literarioan, eta baita pribatuan ere: gure umeak eskola jakin batera edo beste batera eramatea erabakitzen dugunean, edo etxeko lanak senitarteen artean banatu ordez langile bat kontratatzea erabakitzen dugunean, hautu politikoak egiten ari gara. Baina, bestalde, literatura argiki politikoa, konprometitua egitea oso zaila da: idazle benetan ona izan beharra dago panfletoan eta, ondorioz, literatura txarrean ez erortzeko, arriskua oso handia baita. Claudio Magrisek zioen «literaturak ez duela helburu moralik, errealitatea irudikatu behar duela eta ezin duela funtzio morala izan». Baina gehitzen zuen literaturaren garrantzia, ahal duela, zeharka, atmosfera bat sortzean datzala, zeinak erraz baitezake justizia zer den ulertzea. Uste dut zeharka aritzea, eta, batez ere, azkeneko erabakia irakurleari uztea, inportantea dela literatura gutxi gorabehera politikoa egin nahi denean. Eta horregatik guztiarengatik ipini nion «ia» hori azpitituluari. Zure literaturan galderak planteatzen dituzu. Ados al zaude? Helburu bezala, bai; ez dakit galdera zuzenak planteatzen ditudan, ordea: hori irakurleak erabaki beharko du. Argi daukadana da erantzun argiegiak eta unibokoak ematen dituen literatura ez dela izaten, gehienetan, literatura ona. Lehen ipuinaren izenburua Sofarena da. Bikoteak dira nagusiki protagonistak, familia harremanak ere funts handia dauka. Idazleak bi elikagai nagusi ditu, jakina denez: irakurtzen duena eta bizi duena. Beraz, normala da familiaren ingurukoak maiz agertzea, hori izan baita nire bizitzaren oinarrietako bat azkeneko urteotan. Alde horretatik, damu dut, ez dut uste idazle sobera originala naizenik. Azken ipuinak, Etorkizuna, ematen dio izenburua liburuari. Etorkizuna horrela imajinatuta, ikaragarria da, ezta? Iritsi ote gaitezke, horrelako giza harremanak ezagutzera? Etorkizuna beti izango da imajinatzera hel gaitezkeena baino ikaragarriagoa. Iraganera eta orainera begirada bat ematea besterik ez dugu horretaz konturatzeko. Blduman tradizioari keinuak eta aldi berean egunekoaren errealitatea agertzen dira -Loti


ederraren historia ekonomikoa tarteko-, ORAINA letra larriz ageri da. Ados? Ados, tradizioa zer den aurretik adostu ezkero. Egia da narrazio horretan ipuin tradizional batez baliatzen naizela, neurri batean ipuin horretaz trufatzeko gainera. Baina ez dut uste nire ipuingintza bereziki lotuta dagoenik tradizio jakin horrekin, baizik eta XIX. mendetik aurrera garatzen den idatzizko ipuingintzarekin, hots, Poe, Hawthorne, Hoffmann, Maupassant eta enparauengandik sortzen denarekin. Juan Garziari behin baino gehiagotan entzun diot ipuingintza modernoarentzat zoritxarra izan dela izendapena konpartitzea ipuin tradizionalarekin edo haurrentzako ipuinarekin, horrekin dagoela lotuta, agian, ipuingintzaren estimazio eskasa. Zer-nolako eragina du gure literaturak -eta literaturak orokorrean- zure ipuingintzan? Handia: idazten dugunaren bigarren iturria irakurtzen duguna da. Bigarrena, edo lehenengoa, egia esateko. Gure literaturari dagokionean, eta labur aritzeko, Atxaga, Montoia, Garzia, Linazasoro eta Lizarralde aipatuko nizkizuke, batez ere. Kanpokoetatik zerrenda luzexeagoa izango litzateke, baina hona izen batzuk: Borges, CortĂĄzar, Calvino, Txekhov, Carver, Wolff, Aldecoa, Dick... ez naiz oso originala, badakit. Eta azken urteotan irakurri ditudan ipuingileen artean, biziki interesgarriak iruditu zaizkit, esaterako, Kjell Askildsen norvegiarra, Jhumpa Lahiri estatubatuarra eta Alejandro Dolina argentinarra, kanpokoen artean; eta Eider Rodriguez eta Uxue Apaolaza, hemengoen artean. Norentzat idazten duzu? Argi daukadan gauza ia bakarra da ez dudala niretzat idazten, ez nagusiki behintzat: besteentzat idazten dut. Beste horiek nortzuk diren, ordea, ez daukat horren argi. Uste dut anbiziotsuak izan behar dugula eta gure garaikide guztientzat idatzi, edo gure garaikide guztientzat idazten ariko bagina bezala behintzat, are gurea bezalako hizkuntza txiki batean ari garelarik ere, agonismoaren zamari ihes egiteko alegia. Baina, tira, gero badakigu zer dagoen. Gure bizitza -edo errealitatea- kasualitatearen menpe edo ondorio ote da? Literaturak, eta batik bat narratibak, asko galduko lukete kasualitatea existituko ez balitz: kontakizunaren mekanismoei eragiteko tresna paregabe bat gabe geratuko ginateke. Ironia, halaber, berebiziko bitartekoa duzu. Niretzat errealitatea desmuntatzeko lanabesetako bat da ironia. Egungo mudua hain da terriblea, hain dago etengabe onartzen ditugun gezurrez josita, ezen niretzat begirada ironiko hori ia ezinbestekoa baita. Ez ipuin guztietan, baina bai askotan. Egia da ironiaren erabilerarekin kontuz ibili behar dela, tragedia edo epika ez bezala bigarren mailako baliabidea delako, beste zerbait handiagoan oinarritzen delako beti ironia; Adam Zagajewski poeta poloniarrak aditzera ematen duen bezala, ÂŤhorman oso arrakala probetxugarriak irekitzen ditu ironiak, baina ez balego hormarik ezereza zulatu beharko lukeÂť. Eta arrazoia dauka, apika. Baina kontua da nik horma hor ikusten dudala beti, ez dut oso hurbil sumatzen hormaren desagertzea, eta, ondorioz, bertan arrakalak egiteko pizgarria izaten jarraitzen dudala. Oraingoz behintzat. Molestatzen al dizu, esaterako, etorkizunean ea eleberririk idatziko ote duzun galdetzeak? Ez, ez nau molestatzen. Baina, era berean, lasaitasun osoz erantzungo dizut ziurrenik ez dela egongo etorkizunean nobela mardulik. Eta ausentzia horrek ez nauela gehiegi kezkatzen. http://www.argia.com/argia-astekaria/2068/iban-zaldua-kapitalismoak-ohitu-gaitu-etorkizunean-pentsatzen


Etorkizuna : kritika Orainaren ifrentzuak eta tolesdurak Iratxe Retolaza / Berria, 2006-03-21 Iban Zalduaren euskal ipuinen irakurle (izan) denak, ahots ezagun batekin egin(go) du topo Etorkizuna liburuko ipuinotan. Bada besterik ere. Haren euskal ipuinetako unibertso literariora noizbait hurbildu denari baliabide ezagunen oihartzunak heldu(ko) zaizkio: egitura narratiboak, keinu ironikoak, kontalari zirikatzailea (egile zirikatzaileagoa), ispilu-jokoak eta abar. Bada besterik ere. Bada Zalduaren irakurle leiala ere harritu(ko) duen zerik. Lehen zera: izenburua. Lehen hurbilpen batean ziurra, irmoa eta erabatekoa dirudien izenburu honek, ziur asko irakurlearen harridura eragin(go) du. Ipuin euskaldunak; Gezurrak, gezurrak, gezurrak; Traizioak zein Itzalak izenburuek iradokitako aniztasunaren eta irekitasunaren aldean, ipuinok Etorkizuna lelo biribilera biltzeak irakurlea kitzikatu(ko) du, ezagun zuen unibertso literarioan nolabaiteko mugatzea sumatu(ko) baitu. Bigarren zera: batasun tematikoa. Ipuin-liburu honetako batasun-hariak trinkoagoak eta sendoagoak dira, Etorkizuna izenburua bera batasun-ardatzetariko bat izanik. Hirugarren zera: elementu narratiboen arteko lotura. Etorkizuna liburuko ipuinetan hainbat pertsonaiak (Elena, Karlos, Ixiar eta abar) ipuinez ipuin egiten dute jauzi, eta irakurleak behin eta berriro egin(go) du haiekin topo. Baita pertsonaia hauek bizi duten krisi egoera eta trantsizio-egoera horiekin ere. Laugarren zera: estilo-batasuna. Ipuin hauetan denbora gogoetagai nagusia ez ezik, baliabide narratibo nagusia ere bada. Azken batean, ipuin hauetako trikimailu narratibo gehienek, ezusteko narratibo gehienek edota elipsi-narratibo gehienek denbora dute helduleku.


Bosgarren zera: tonu-batasuna. Orain arteko ipuingintzan ironia nagusi bazen ere, ironia hori lantzerakoan tonua garraztu edo leundu izan du: batzuetan sarkasmo gordinenerantz lerratu du kontalariaren jarrera, besteetan kontalari probokatzaileak irakurlea ziztarazi du, besteetan ironia zirikatzaileak ernarazi du irakurlea, besteetan ironia leunak bildu du istorioa. Liburu honetan, ez dago kontalari sarkastiko eta probokatzaile sutsu halakorik, kontalari ironiko apalagoa eta neurritsuagoa baizik, tonuan ere nolabaiteko oreka lortuz. Zeretan zera: hartara, irakurle honen harriduraren ernamuin izan diren bost zera hauekin topo egin izanak honako hau gailendu du: aurreko ipuin-bildumetan kolore eta usain ezberdinetako mundu narratiboetako hariak korapilatu eta katramilatu bazituen, oraingoan hari haietako bat aukeratu eta horretan sakondu du, aniztasunaren kaltetan, sakontasunaren mesedetan. Zehazki, denboraren inguruko gogoetetan sakondu du. Zehatz dezagun: ipuin hauetako eremua etorkizuna da, bai, baina ez geroa, etorkizun dena baizik, gertatzeko dagoena. Eta gertatzeko dagoen horri begiratzeko eremu posible bakarra oraina bilakatzen da ipuin guztietan, iraganaren irakurketa jakin batek sorturiko oraina. Orainaren eremu labainkor, aldakor eta lauso horretan kokatzen dira ipuin gehienak, eta denboraren hautemateak sorturiko orainaren katebegiaren gatibu dira pertsonaiak (kontalariak, egileak), baina aldi berean, katebegi hori birlotzeko eta birkateatzeko ahaleginetan dabiltza. Neure irakurketa hauxe ere iraganeko irakurraldiez egindako oraingo irakurketak baldintzatu(ko) du, ezinbestean. Etorkizuna eta iragana, txanpon beraren ifrentzu bi, eta txanpon bakarra: oraina. Maria do Cebreiro galegoaren poemak dioen bezala: “O presente, outro lĂ­mite, ĂŠ o verdadeiro protagonista do tempoâ€? [Oraina, beste muga hori, denboraren egiazko protagonista].

http://kritikak.armiarma.com/?p=1514


Etorkizuna. 15 ipuin ia politiko* EZ NAIZ JENDAURREAN MINTZATU ZALE, liburu honi buruz pentsatzen dudana irakurri egingo dizuet, irakurtzea jende aurrean hitz egitea izango ez balitz bezala. Ibanek deitu zidan, liburu hau argitaratu behar zela eta ea aurkeztuko nukeen, bazekiela aurkezpenak genero aldrebesa zirela, batetik ez direlako kritika, nahiz eta liburura hurbilpen bat eskatzen zaion aurkezleari, bestetik zintzoak behar dutelako izan, liburuari kalte egin gabe. Bi gauza horiek uztargarri izateko modu bakarra liburua gustuko izatea da. Eta halaxe izan da, aurkezpen honi baietza liburua irakurri ostean etorri da, ez lehenago. Eta ezin esan bakarrik gustatu zaidala, uste dut, Ibanen ipuin-bildumarik integro, regular eta azken finean onena dela. Pellok aurreko liburuari buruz esan zuena nik liburu honi buruz diot. Eta ez naiz lorak botatzera etorri. Etorkizun, 15 ipuin ia politiko du izenburu liburu honek. Hasi nintzen irakurtzen, badakizue, kafeetan, trenean, lotara joan aurretiko esna irauten dugun minututxo horietan, jarraitu nuen irakurtzen kutxazainaren ilaran, lehen platera etorri aurretik. Eta bukatu nuen irakurtzen Iruñako restop batean, lanerako bidean. Autoa berriro igo, eta bildumaren azken lorratzak buruan ziztuka nituela, berdez jantzitako gizonezko batzuek altoa egin zidaten, esku ahurra nigana zuzenduz. Échese a la derecha esan zidaten, papeles del coche, documento nacional de identidad y el de conducción. Eta koherenteak izan nahi zuten honen hitzak, jario totela zuzentzeko arnas diafragmatikoak, bolante izerditua. Salga del vehículo, y póngase de cara al monte. Eta noiz edo noiz burua jiratzen nuen, eta guardia zibila nire poltsa arakatzen ikusten nuen, nire diru-zorroa, karpetak, liburuak, karpeta. Atentzioa deitu zion bakarra ordea, liburu hauxe izan zen. –Qué pone aquí. –Futuro –esan nion nik. –Y qué pone de política –berak makur. –15 cuentos casi políticos. –Qué es. –Un libro de cuentos –nik. –¿Y ya de tan pequeños les habláis de política? –txarolaren distiraren azpitik. –No es para niños, es para adultos –nik nire errugabetasunaz konbentzitzeko ahalegin betean. –¿No me has dicho que son cuentos? –Cuentos, sí, pero para adultos. –Me estás tomando el pelo, ¿desde cuándo leen cuentos los adultos? Los cuentos son para niños. ¿Qué es esto? –eta Ibanen liburua astintzen zuen abaniko bat bailitzan haserretutako gorila baten eskuetan. Irakurtzen hasi nintzaion, eta itzultzen, eta berak egin zidan galdera: –¿Y qué tiene esto de político? Eta tira, gaurko aurkezpenera gonbidatu nuen. Antza denez ezin izan du etorri. Zergatik politiko? Edo hobe, zergatik ia politiko? Galderaren erantzuna gaurko utzi nuen. Izan ere, narraziook ez baitira politikoak, inondik inora ez dira izan. Izan ere, narraziook ia politikoak dira. Eta ia hori, dagokigun kasuan, biziki inportantea da. Politika atrezzo bat da Etorkizuna ipuin-bilduman, pertsonaiek ez diote gatazkari muinetik heltzen, baina hor bizi dira, zurrunbiloaren erdia, eta heltzen da zantzuren bat, bolbora usain suabe bat, hildakoen odol lehorra espaloi batean, ETA(pm)ren grabatu zahar bat herdoilak jandako xafla batean, pasa den mendeko manifestazio batetik datozen aldarrien oihartzuna… Etorkizuna deitzen den arren, iraganarekin ezin lotuago baitator, ezin bestela, liburu hau. Ezin bestela, bai, eta are gehiago herri honetan, ira


gana idatzi gabe duen herri honetan. Zalduak Felix de Azuaren zita bat hartu du liburuari hasiera emateko: “urteen poderioz sakonen aldatzen dena ez da oraina ezta etorkizuna ere, iragana baizikâ€?. Hor kokatu behar da liburu honen sentimendu politikoa. Izan ere, Zalduak literalki aplikatu du hori bere liburuan, pertsonaiak iraganetik datozen eta etorkizuna aldatzeko iraganera itzultzen diren pertsonaia errariak baitira gehienak: ez dago utopiarik, ez eta epikarik liburu honetan. Orriotan bizi diren pertsonak atzera egingo dute, oso modu pragmatikoan, eta iragana manipulatuko dute, etorkizun hobe baten xerka, edo gauza bera dena, iragan hobe baten xerka. Barkatuko al didate editoreak eta idazleak esango dudanarekin, editoreak, gehiago, baina ipuin-bilduma honen gaia modakoa izan daitekeen arren, politika, hau ez da modako liburua, ez da ardoz ardo (zerbait esatearren, gurean ez baita libururik inoiz ardoz ardo ibili, ez nire herrian behintzat) ibiliko den liburua. Eta esaldi efektista honi zentzu apur bat emateko, bost ezaugarri aipatu nahi nituzke Etorkizuna zer ez den azaltzeko. 1. Ez da ariketa makala Ibanek egindakoa. Azken urteotan zaildutako teknika are gehiago findu du: eta ez da kasualitatez Ekonomiaren historia irakasle. Hitzen ekonomia perfektua erabili du, ez dago ezer faltan, ez eta soberan, edo kasik ezer. Horrek hain modan dagoen manierismo estilistiko eta estetikoaz paso egitea dakar, historiaren onura hutserako, irakurlearen gozamenerako. Ez dago barrokismorik, ez eta itzulipurdi linguistikorik bilduma honetan, ez dago irakurlearen urdailari enpatxua ekarriko dion hitz melengen errenkada faltsurik. 2. Ez da amablea, ez eta atsegina. Badu garratz fama Zalduak, baina kasu honetan behintzat ez nentorke bat iritzi horrekin. Ez da amablea, egiaren bila doalako, bere egia, bai, esango du norbaitek, baina egiaren xerka. Eta egiak ez daki diplomaziaz, ez eta autokonplazientziaz ere. Badira aurpegi erdia alai eta beste erdia goibel pintaturik daukaten mimoak, horrelaxe sentitu gara irakurketan zehar, imintzio xelebre eta ezeroso horrekin aurpegian, erdi alai eta erdi penaturik. 3. Ez da ludikoa, denborarekin hamaika jolas egiten baditu ere ez baitira jolasa jolasaren truke egindakoak. Bai, badira denboraren makinak liburu honetan, edota estratobusak, edo hilezkor bilakatu diren pertsonaiak manipulazio genetiko baten ondorioz, baina hau ez da zientzia fikziozko liburu bat, ez eta liburu futurista, ez. 4. Ez da moralista, nahiz eta politikaz jardun, nahiz eta iragana eta etorkizuna izan xede, eta hori, profeta edo medium izaeratik hain urrun mantentzen jakin izana, eskertzekoa da. 5. Agian txundigarriena liburu honetan, Zaldua beraren diskrezioa da. Nola sartzen den edonoren etxean, nola aurkezten dizkigun arrotz horien bizitzak, nola Ăąabardurarik intimoenak entomologo begiratuarekin erakusten dizkigun, baina diskretuki, inolaz ere gaur egun hain modan artelan ia eskatologiko edota ia pornografikoetara hurbildu gabe. Hori da etorkizunari buruz esan dezakedana.

* Eider Rodriguez-en aurkezpena ttp://www.alberdania.net


Bere obra EISN Belaunaldi literarioak auzitan / Ur Apalategi Idirin (arg.)

(2005)

Gorroto haut / Ja[v]i Cillero ... [et al.]

(2002)

Gvero / Harkaitz Cano ... [et al.]

(2008)

Historia testu bidez / Iban Zaldua González ... [et al.]

(1998)

Historia, zientzia ala literatura? : historiari buruzko gogoeta sorta / [Pruden Garzia & Iban Zaldua (arg.)]

(1995)

Industrializaziotik desindustrializaziora? : Euskal Herria kapitalismoaren garapenaren testuinguruan / Iban Zaldua eta Mikel Zurbano (arg.)

(1995)

Lecturas entre paradas = Geltoki arteko irakurgaiak. 8

(2005)

Marihuanazko bufandak / Patxi Zubizarreta ...[et al.] ; atarikoa, Jakoba Errekondo

(2002)

MILITARISMOA eta antimilitarismoa : iragana, oraina, erronkak / [Alizia Barriocanal eta Iban Zaldua (arg.)]

(1997)

OCCIDENTE y el otro : una historia de miedo y rechazo / editores, Antonio Duplá, Piedad Frías e Iban Zaldua

(1996)

Poetikak & poemak / Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Miren Agur Meabe, Joseba Sarrionaindia, Castillo Suarez, Kirmen Uribe ; Iban Zaldua (arg.)

(2005)

PREMIOS Literarios Ciudad de Vitoria-Gasteiz, 1986 ; Premios Literarios Ciudad de Vitoria-Gasteiz, 1987

(1990)

Amondarain, José Ramón

José Ramón Amondarain : [erakusketa] = [exposición] sin fin, islaren isla / [testuak = textos, Estrella de Diego, Iban Zaldua]

(2007)

Atxaga, Bernardo (1951-)

Bernardo Atxaga / elkarrizketa Iban Zaldua ; marrazkiak Concetta Probanza

(2004)

Suarez, Castillo (1976-)

Spam poemak / Castillo Suarez ; [hitzaurrea, Iban Zaldua]

(2004)

Tene Lehiaketa (16º. 1999. Deba)

Tene lehiaketa 1999 / Elkarlanean, Debako Udala

(1999)


www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua Zaldua, Iban (1966-)

Animalia disekatuak : (libeloak, panfletoak eta beste zenbait (2005) taxidermia-lan) / Iban Zaldua

Zaldua, Iban (1966-)

Artes gráficas : una introducción a la historia de la imprenta (1995) en el País Vasco / Iban Zaldua, Pilar Mur, Xabier Madariaga

Zaldua, Iban (1966-)

Artes gráficas : una introducción a la historia de la imprenta (1995) en el País Vasco / Iban Zaldua, Pilar Mur, Xabier Madariaga

Zaldua, Iban (1966-)

Etorkizuna : hamabost ipuin ia politiko eta bat opari / Iban Zaldua

(2006)

Zaldua, Iban (1966-) Euskaldun guztion aberria / Iban Zaldua

(2009)

Zaldua, Iban (1966-) Gezurrak, gezurrak, gezurrak / Iban Zaldua

(2000)

Zaldua, Iban (1966-) Ile luzeen kondaira / Iban Zaldua ; [marrazkiak, Asisko]

(2003)

Zaldua, Iban (1966-) Ipuin euskaldunak / Iban Zaldua, Gerardo Markuleta

(1999)

Zaldua, Iban (1966-) Itzalak / Iban Zaldua

(2004)

Zaldua, Iban (1966-)

Kea ur gainean / Iban Zaldua ; marrazkilaria, Asisko Urmeneta

(2002)

Zaldua, Iban (1966-) La isla de los antropólogos : y otros relatos / Iban Zaldua

(2002)

Zaldua, Iban (1966-) Mentiras, mentiras, mentiras / Iban Zaldua

(2006)

Zaldua, Iban (1966-)

Obabatiko tranbia : zenbait gogoeta azken aldiko euskal literaturaz (1989-2001) / Iban Zaldua

(2002)

Zaldua, Iban (1966-) Porvenir : diecisiete cuentos políticos / Iban Zaldua

(2007)

Zaldua, Iban (1966-) Si Sabino viviría / Iban Zaldua

(2005)

Zaldua, Iban (1966-) Traizioak : (eta beste zenbait saldukeria) / Iban Zaldua

(2001)

Zaldua, Iban (1966-) Veinte cuentitos cortitos / Iván Zaldua

(1989)


Etorkizuna Iban Zaldua Etorkizuna* Heldu orainari dio zuhur-hitzak, \’etorkizuna gure esku dago\’ errepikatzen dute nekagaitz medioetan. Eta bien bitartean, iraganari begira, mirarik gabe bada ere, ari da Zaldua ipuinsorta berri honetan. Zer ote du iraganak halako setaz aldatu nahi izateko. Beharbada ez gaude iraganaz oso harro eta horregatik aldatu nahi genuke. Autoreak bere aurreko ipuinetan erabili ohi dituen osagaiak erabili ditu liburu honetan ere: ironia erregosi apur bat, zientzia fikzio ukitu sinesgarriez lurrindua, absurdotik atximur bat, egunerokotasunetik koilara bete, akaso giza harremanen gatzak gazituago dator oraingo honetan; beti bezain iradokizunez betea, hala ere. Ez da erraza esaten horietako zein osagaik behartzen duen irakurlea ipuin bakoitza hasi eta bukatu arte ez eskuetatik uztera, beharbada denen nahasteak. Segurua dena da ipuin bilduma irakurri eta nekez ahaztuko dituela bertan kontatzen direnak eta aktoreak. *http://www.alberdania.net/liburua_fitxa.php?str_mod=col&id_coleccion=8&int_pas_ini=0&id_libro=252

EZTEKAK *http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Iban/Zaldua/gana/Euskadi/Literatura/Euskera/ironico/libro/cuentos/elpepuesppvs/20061021elpvas_19/Tes *http://www.argia.com/argia-astekaria/2053/iban-zaldua-etorkizun-ezinezkoakurratu-eta-erratu-gabeko-iraganetatik-datoz * http://www.lenguadetrapo.com/libro.php?sec=&item=226 *http://www.euskarakultur.org/eke/accion/noticia

Iban Zaldua  

Etorkizuna

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you