Page 1

GARAZI KAMIO

BESTE NORBAITEN ZAPATAK LITERATUR SOLASALDIAK Errenteria, 2012 / 12 / 12

Errenteriako Udal Liburutegia http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


BIOGRAFIA Garazi Kamio (Andoain, 1979)

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna da, eta arlo horretan egin du lan Sautrela telebista saioko erredaktore gisa, Berria egunkariako Matraka gehigarrian, besteak beste. Igartza Beka Saria eskuratu zuen duela bi urte. (Elkar argitaletxeak, Beasaingo udalak eta CAF enpresak urtero antolatzen duten literatur saria da. 35 urtetik beherako idazle gazteei zuzendua, partehartzaileek gehienez bi liburu izan ditzakete argitaratuak. Igartza Sariak ez ditu bukatutako liburuak saritzen, proiektuak baizik, irabazleak aurkeztutako proiektua gauzatzeko beka bat jasoko duelarik) Eta sari hor izan zen Beste norbaiten zapatak (Elkar 2012) liburuko zortzi ipuinen pizgarri nagusi.

Errenteriako Udal Liburutegia http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


BESTE NORBAITEN ZAPATAK Lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika-ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa...

KRITIKAK Bidegurutzean dauden pertsonaiez idatzi du Garazi Kamiok lehenengo liburua Maider Iantzi (gara.naiz.info/paperezkoa/20121007)

Garazi Kamio (Andoain, 1979) Igartza bekaren laguntzaz plazaratu den azkeneko idazle gazteak Beste norbaiten zapatak aurkeztu zuen atzo, zortzi ipuin gazi-gozoren bilduma. Istorio hauek hagitz desberdinak dira, baina bada hari bat denak lotzen dituena; betaurrekoen atzean kaleidoskopio bat duen egilearen begirada. Kaleidoskopio honi esker, gure ondoan dauden baina normalean erreparatzen ez diegun gauza bitxiak erakusten dizkigu, normalean literaturan agertzen ez direnak.

Errenteriako Udal Liburutegia http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


Duela bi urte Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkarrek antolatutako XIII. Igartza saria irabazi zuenean, bertze izenburu bat zuen buruan literaturaren plazara iritsi berri den kazetariak bere lehendabiziko libururako, “Gerizpeko panpinak”. Denborarekin aldatu egin du izenburua, ikuspegia zabaldu eta era anitzetako istorioak sortzen joan delako, baina hasierako ideiari, hau da, bidegurutze baten erdian egotean zer sentitzen den azaltzeko nahiari eutsiz. Maite duen idazle baten, Castillo Suarezen, poema baten izena jarri dio azkenean lanari. «Ez dakit beste norbaiten zapatak jantzi dituzun noizbait. Maitale desleial batenak, esate baterako, harengana hurbilduko zintuztelakoan», dio poema honek. Kamioren esanetan, primeran laburbiltzen du liburuaren tesia. Lankide baten amaren hilbeilak egonezina sortzen dion autopistako radarren begiralearen zapatak jantzi ditu, edo alzheimerrak jotako senarrarekin batera lurrera erori eta aldaka puskatuta korridorearen erdian ezin altxatu gelditu den adineko emakumearenetan, egunerokoak eta bitxiak diren egoerak eta pertsonaiak azaltzeko, batzuetan sinpatia eta bertzetan antipatia eragiteko irakurleari, baina beti erreakzio bat. Finean, norbere zapatak erantzi eta bertzeenak janztean zer ikusten den agertzeko.

Kaleidoskopioa (Bixente Serrano Izko / Berria, 2012-04-13)

Zortzi ipuin bildu ditu Garazi Kamiok bere lehen liburu honetan. Begirada sotila, detaileetatik haratagoko ilun-argiei erreparatzeko gai, eguneroko edo memento berezietako bizikizunetan janzten ditugun “betaurreko zikinen atzeko kaleidoskopioa” irakurleari erakusteko gai. Kaleidoskopio horretan destolesten zaigun bizitza kolore-tonu askotako eta mugikorrean, irakurleak, agian, espero eginen luke liburuari titulu ematen dion ipuineko kontua izatea bildumaren muina, bilduma osoa zeharkatzen eta tindatzen duen arima, izpiritua. Alta, irakurle honen ustez, Panenka kontakizun guztiz metaforikoak islatzen digu Garazi Errenteriako Udal Liburutegia http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


Kamiok bizitzari luzatzen dion begiradaren tonua: Panenka futbolari ohiaren estiloko penaltiz beteriko bizitza da gurea, guk ederki ikusi nola sartzen dizkigun golak geldo-geldo, baina baloia geldiarazteko ezinean gaudela. Nessun Dorma-n, bikote baten bizitza luzea frustrazio bihurtu zaio emazteari, eta lurrean etzanik biak, mugitu ezinean, oraindik ere gizonak bere baldintzak jartzen dizkio bizikide emakumezkoari. Matematika-n, Maslow psikologoaren piramidea, auto-errealizazioaren (zoriontasunaren) mailak begietaratzen dizkiguna, gure pultsio kontsumistak piztu eta betetzeko mailaketa begietaratzera pasatu da, gure bizitza betiere erdipurdiko mailetatik gora ezin igo arren. Long Journey Home-n, dispertsioko euskal presoak ikustera eginiko bidaia luze eta aspergarria da, eta joatekoa bezain luze eta aspergarri antzeman egiten da bueltakoa, etxerakoa, presoaren askapenerakoa izanik ere oraingo honetan. 325-ean, ama batek bere alaba gaixoaz ospitalean duen ardura, urduri eta medikuak presionatuz gaixotasuna lehen baino lehen diagnostikatu eta hari erremediorik bilatzera, baina amak berak horretaz ezer jakin aurretik medikatuko du alaba, “urtebete lehenago bere aitarenak izandako pilulak” irentsaraziz: azken finean, “amatxok medikuek baino hobeto zainduko zaitu eta”; alaba zainduko al du hobeto horrela, ala bere burua amak?… Argazkia-n, estetikaren pasioa hilkutxako zenduarenaz absurdoraino eramana. Beste norbaiten zapataken, langabezian tarteka eta era programatuan bizi behar duen baten egitasmoen zerrendan, frankismo garaietatik hona datorren memoria historiko baten freskatze lanean ikusten du bere burua protagonistak, baina freskatu ez, galdu beharreko memoriarekin egiten du topo. Golak eta golak, bizitzak sartzen dizkigunak behin eta berriz, baina espanturik gabe ikusitakoak. Ipuin bakoitza metafora bat da, eta bilduma osoa kaleidoskopio baten antzeko aniztasunaren isla, bai koloreetan bai pertsonaien kokapenetan. Estilo zuzena, soila, dramatismo berezirik gabea, efikaza. Bizitzari buruzko epaia, Garazi Kamiorena, kontakizunen traman, istorioetan, metafora horietan dago, sen puruko narraziogile bati dagokion bezala, bere betaurreko zikinen atzetik zorrozki ikusten duena kontatzen du eta kito. Istorioetan barna eramaten Errenteriako Udal Liburutegia http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


gaitu gustura joateko moduan, eta zapore berezi batekin geldituko da betiere irakurlea, mihi-puntak ezpainak igurtziz, zapore bakoitza identifikatu nahian, ipuin bakoitzak irakurketa anitz dituela sumatuz. Neuk goian apuntatuak ez dira irakurketa posible bakarrak. Aipatu gabe utzi dudan ipuina. Gerizpeko panpinak alegia, izan ezik, amaierako sorpresa guztiz ezustekoa duena —eta alde horretatik agian bildumaren tonuaz kanpoago gelditzen dena—, bertze guztiak, zeinek bere sorpresa xume, sotil eta nahikoa duten amaieran, oso egokiak narrazioen estilorako. Nire ongietorri beroa Garazi Kamio ipuinlari berri honi.

GARAZI KAMIORI ELKARRIZKETA Zortzi ipuin jaso ditu Beste norbaiten zapatak bere lehen liburuan (http://www.uberan.org/ - 12-03-22)

"Beti esan dut norberak bere burua pertsona arrunt moduan ikusten duela; eta noski, inguruko zenbait dituela arrotz, edo normaltasunetik kanpo baleude bezala. Baina hori ezin al daiteke alderantziz izan? Beharbada gu geu gara arraroak besteen begi arruntetan". Garazi Kamioren hitzak dira. Liburuari ekin aurretik, argigarri izan daitezkeenak. Eguneroko kontuak, ustez txikikeriak direnak, hartu ditu mintzagai. Eta gaur egungo pertsonaiak, ustez gu bezain normalak direnak, gorpuztu ditu istorio horien bueltan. Igartza Beka Saria eskuratu zuen duela bi urte. Eta sari hori izan zen Beste norbaiten zapatak (Elkar 2012) liburuko zortzi ipuinen pizgarri nagusi. Hitzen Uberan izan dugun solasaldia jaso dugu lerrootan.

Bi urte pasa dira proiektua aurkeztu zenuenetik, Elkarrek liburua plazaratu duen arte. Nolakoa izan da Beste norbaiten zapatak liburuaren ibilera? Aurkeztu orduko idatziak zenituen ipuin gehienak ala azken bi urteotan idatziak izan dira? Bi urte beteko dira aurten Igartza Bekara proiektua aurkeztu nuenetik. `Gerizpeko panpinak´ zuen izena garai hartan. Bi ipuin joan ziren proiektuko lagin bezala: Panenka eta Nessun Dorma. Horiek dira idatzita Errenteriako Udal Liburutegia http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


nituen bakarrak. Hortik aurrera etorri dira beste seiak. Hasieran zuen izenburua aldatu egin nion; baina lehenengo hura gogoratze aldera, ipuin bati jarri nion izenburutzat. Zuzenketa asko egiten dituen idazlea al zara? Kontatu badaiteke behintzat, nolakoa da zure kasuan idazkera prozesua? Pentsatzen dut idazle guztiak garela zuzenken atzetik ibiltzekoak. Era berean, morroitza dugu zuzenketekiko. Baina, begira, lana txukun erakutsi nahi baduzu, eta egindakoa era batean hobetu, beti ari zara zuzenketa posibleak bilatzen. Nire kasuan, zortzi egoera desberdin erakusten ditut. Eta hortik abiatu dut idazketa prozesua: lehenengo egoera asmatu, zer gertatuko den eta nola amaituko den. Eta horren gainean pertsonaiak osatu ditut eta egoera era batera edo bestera bideratu. Esan izan duzunez, bidegurutze batean dauden pertsonen inguruko kontakizunak dira hauek. Liburua amaitu berritan, grosso modo esanda, ia pertsonaia gehienak piperminduta daude. Desasosegu hori probokazio moduan har daiteke akaso? Irakurleari barrenak astintzeko edo... Beti esan dut norberak bere burua pertsona arrunt moduan ikusten duela; eta noski, inguruko zenbait dituela arrotz, edo normaltasunetik kanpo baleude bezala. Baina hori ezin al daiteke alderantziz izan? Beharbada gu geu gara arraroak besteen begi arruntetan. Bakoitzak du bere obsesioa, txikia ala handia izan. Eta bai, desasosegua lortzeko ahaleginak egin ditut. Ez dut enpatia garatu nahi: sinpatia eta antipatia sortu nahi ditut irakurleagan. Zure ustez, beste norbaiten zapatak janzteak ez dirudi hain ariketa traumatikoa izan behar duenik. Baina lerrotan ez da zorionerako tarte handirik. Maiz, harramazka moduko bat, urratu bat sentituko du irakurleak. Eta bitxia da, pertsonaien artega eragiten duten kontuak ez baitira beti larriak edo hil ala bizikoak, ezta? Aldous Huxleyk esan omen zuen bizitzaren komediatan begiraleak garela, eta tragediatan aldiz, parte hartzaileak. Beste norbaiten zapatak janzteak Errenteriako Udal Liburutegia http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


enpatia eskatzen du; eta badirudi hori eskasten ari dela egunetik egunera. Liburuan ageri diren zortzi ipuinetan deserosoa den zerbait agertzen da. Batzuetan momentuan ageri dena, besteetan iraganetik datorrena. Beharbada norbaiti harramazka bat irudituko zaio, beste norbaiti, aldiz, arrakala handiagoa. Irakurle bakoitzaren araberako kontua da. "Erretratuak dira, zinematografikoak" Estetika baino (kontatzeko modua) istorioa bera lehenetsi duzu. Gaur gaurkoak dira gaiak: alzheimerra, presoei bisita, futbolaren diktadura, ohe arrotzaren sindromea, sare sozialen aipamena nonbait ikusi dut ere... Gaurko bizimoduaren erretratua ere bada liburu hau. Kontakizunen markoa behintzat bai, ezta? Estetikari eman diot garrantzia; ez baitira era berdinean kontatzen "matematika" edo "panenka" ipuinak, esaterako. Hala ere, istorioari erreparatu diot; edozeini gerta dakizkiokeen istorioak dira; gure etxeko txikitasunean sartu eta gurera etortzen direnak. Erretratuak dira, zinematografikoak. Gaurkotasuna dute, oraingoa bai, bederen. Egunero erabiltzen ditugun tresnak azaltzen dira; eta baita gaiak ere. Castillo Suarez, Eider Rodriguez eta Leire Bilbaoren aipamenak jaso dituzu liburuan. Aitortza moduan hartu behar dugu ala kontakizunaren lagungarri baino ez dira aipamen horiek? Hirurak dira gogoko ditudan autoreak. Castilloren kasuan, bere poema batetik hartu nituen liburuaren tesia, eta aipatzea ezinbestekoa zitzaidan. Leirek ere hitz egiten du zapaten inguruan... Eta Eiderrek "On the Road" ipuinean ere presoen gaia erabili zuen. Hirurak egin zaizkit ezinbesteko. "Poesia izugarri maite dudan generoa da" Zortzi ipuin jaso dituzu liburuan. Baina prentsaurrekoan esan zenuenez, batzuk liburutik kanpo geratu dira. Zein izan da batzuk aukeratu eta besteak baztertzeko irizpidea? Honi lotuta, zer gertatuko da itzalean geratu diren istorio horiekin?

Errenteriako Udal Liburutegia http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


Gehienbat biribiltasun kontua izan da. Bide baten inguruan dabiltzanak aukeratu dira; eta biribiltasun batetik kanpo geratzen zirenak tiradera batean sartu. Azkenean bilduma bat osatu behar da, eta bilduma horrek koherentea behar du izan. Eta batzuek ez zuten bide berdina jarraitzen. Ipuin horiekin zer gertatuko den? Batek daki. Oraingoz nahikoa dut argitaratu direnekin. Poetak dituzu gustuko. Genero horretan idatzia duzu zerbait? Poesiarik argitaratzeko tentaziorik ez duzu izan? Poesia izugarri maite dudan generoa da. Nire garai beretsuko poesia jarraitu izan dut: Etxarte, Barandiaran, Meabe, Rekalde, Bilbao... Eta noski, Castillo SuĂĄrezena. Azken urteotako aniztasun estilistikoa estimatzen dut eta baita gai anitzak tratatu izana. Nire aldetik, ez dut poesia idazteko gaitasunik; eta tentaziorik, sekula. Nahiago dut kanpotik begira nagoela poesia irakurri, idazten hasi baino. Akaso aurreko galderarekin lotuta dago. Etorkizun hurbilean, baduzu egitasmorik buruan? Ipuin gehiago, nobelaren bat akaso, poesia bildumarik... Zerbait otu zait, baina ezer argirik ez dut buruan. Oraingoz lehenengo lan hau erakutsi nahi dut eta hilabete gutxiren buruan zerbait egiten hasi... Dena ez dizut kontatuko, bada... Baina ziur ez dela poema-bilduma bat izango. "Ez dut zalantzarik: Sautrelarenak egin du" Sautrelan ari zara lanean. Baina apirilean azken saioa eskainiko da. Bertan lanean ari zaren aldetik, uste duzu 2013an akaso saio gehiago izango direla ala, benetan, Sautrela amaitzera doa. Zure ustea zein da? Ez dut zalantzarik: Sautrelarenak egin du. Azken urteotan agian, beharbada eta baliteke ugari entzun dira ETB1en emititzen ziren saio askoren etorkizunaren inguruan. Ez da bakarra itzuli. Ez dago interesik, hori da kontua. Sautrela ETBn dagoen saiorik merkeenetarikoa da. Merkea, eta kritikoa... Eta azken horrek ezinegona sortzen dio bati baino gehiagori.

Errenteriako Udal Liburutegia http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


Bi-hiru eguneko zalaparta izan zen Sautrelaren itxieraren harira. Baina ez da urrutirago joan ika-mika. Berehala itzali dela. Txikikeria dirudien arren, ez al zaizu kezgarria egiten? Zure ustez, idazle, irakurle eta orohar kultur sortzaileen erreakzioa nahikoa izan al da? Gutxi gara eta bakoitzak galtza bete lan du bereari eusteko. Egin da zalaparta: idazleek idatzi dute, kazetariek idatzi dute; egon da zalaparta eta ez da gutxi. Horri eutsi beharko diogu. Baina gizartearen ildoan goaz eta zalapartak gutxi du irauten. Lodosako ikastolaz akordatzen al gara? Badirudi aberastu direla; baina badakigu ez dela hala. Idazleengatik eta kultura eragileengandik jaso dugun babesa eskertzen da; baina eurez gain, jende askok egin beharko luke tira; ETBtik hasita. Eta ez da halakorik gertatu. "Sariak eta bekak amu bihurtzen dira edozein esparrutan" Igartza saria irabazi zenuen, horri esker, liburu hau gauzatzeko laguntza jaso zenuen. Gauzak dauden bezala, akaso hau da idazle gazteei, aurrera egiteko geratzen zaien modu bakarrenetakoa ezta? Baldintza duinetan liburu bat idazteko aukera banaketakoa esan nahi da. Sariak eta bekak amu bihurtzen dira edozein esparrutan. Zinemagintzan izan liteke; musikan edo literaturan. Azken finean, akuilu lana egiten dute bekek. Urruzuno sariak kendu egin dituzte; akabo gazteentzat motibazio puntu bat. Idazle berriei aukera bat emateko sortutako sariak beti dira onuragarriak, nire ustez. Eta Igartza motibazioa izan daiteke. Beka egon ezean, lotsagatik, lanagatik edo hamaika konturengatik ez genukeen gure burua aurkeztuko. Eta ondorioz, ez legoke ez idazle berririk ezta libururik ere. Duela bi urte jaso zuen Igartza Saria. Haren ondotik iritsi da "Beste norbaiten zapatak" liburua. Egun ezagunak diren idazleek jaso izan dute Igartza Saria. Sarituen zerrendan zure izena ageri da orain. Horrek, gutxienik, konfiantza emango dizu, ezta? Errenteriako Udal Liburutegia http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


Nire mesanotxean egon diren zenbait idazleren liburuek jaso zuten Igartza saria. Bertigoa ematen du, sariaren aldetik, euren maila berean egoteak. Lana taxutzen ari zarela, aurrera egiteko konfiantza ematen du. Baina konparazioneak ez omen dira bidelagun onak. Eta niretzat, haien herena izatea lortzen badut, pozik egoteko modukoa da.

LOTURAK http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/ http://eu.wikipedia.org/wiki/ http://zubitegia.armiarma.com/ http://www.gaztezulo.com/ http://paperekoa.berria.info/plaza/ http://www.uberan.org/ http://www.elkarargitaletxea.com/ http://zuzeu.com/ http://www.egizu.org/ http://gara.naiz.info/paperezkoa/

http://www.diariovasco.com

Errenteriako Udal Liburutegia http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


Errenteriako Udal Liburutegia http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/

Garazi Kamio  

Beste norbaiten zapatak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you