Issuu on Google+

XVI oarso bidasoko hitza 2012ko abenduaren 20a, osteguna

Oarso Bidasoa ›

Irrien Lagunen ilusioa iritsi da

11.826

Oarsoaldeko lau herrietan Irrien Lagunen egitasmoa garatzen hasi dira 2012an Umeentzako aisia egitasmo hezitzaile, euskaldun, herritar eta parte hartzailea abian jarri dute 2012an Oarsoaldeko lau herrietan. Irrien Lagunak Oarsoaldean du izena. Bertan, haurrak ez dira kontsumitzaile soil izango, helduen parte hartzearekin batera, txikienak hasi direlako aisia egitasmoaren diseinuan, antolaketan nahiz eztabaida eta erabakietan zati aktibo izaten. Horren arabera, herri bakoitzean egitasmo bat lantzen hasi dira 4-12 adin tarteko umeak, betiere euren interesak eta herrien beharrak kontuan hartuz. Guztira, 50 bat pertsona ari dira egitasmoaren barruan begirale lanak egiten, eta haurren partaide kopurua 430ekoa izan da orain arte. Eta hori guztia emaitzak ematen hasi da. Izan ere, herrietan sortu diren ekimen propioez gain, Oarsoaldea mailako ekimenak ere aurrera ateratzen hasi dira. Horren erakusle da abenduaren 2an Oiartzunen egin zuten Irrigintza Jaia. Jairako espresuki abestia, bideoa eta dantza prestatu zituzten bertako partaideek, bloga ere iristear da, eta gainera, horiek guztiak festa horretan azaldu zituzten. Ez hori bakarrik; haurrek hitza hartu zuten herri bakoitzean egiten ari direnaren berri emateko. Auzolanean prestatutako jaia izan zen, egitasmoaren mamiaren seinale. 2013an herriz herrikako dinamikak indartuko dituzte bertan lanean ari diren haurrek eta helduek.

G Zenbakiak

Ehunka irrien lagun bildu ziren Oiartzunen abenduaren 2ko festan. HITZA

Irudia q

pLangabe. Abenduaren bukaerako langabezia datuen zain, azaroaren 30ean Oarsoaldean eta Bidasoan 11.826 langabek zuten izena emanda Lanbideren bulegoetan. 6.182 Bidasokoak ziren (%16ko tasa), eta 5.644, berriz, Oarsoaldekoak (%15,99). Hortaz, bi eskualdeetako tasa ia berdina da. Gainera, Gipuzkoako eskualdeen artean langabezia mailarik altuena dutenak dira Oarsoaldea eta Bidasoa. 2011ko azaroaren bukaeran 5.516 pertsona zeuden lanik gabe Bidasoan (%13,93), eta 4.698 Oarsoaldean (%13,25), 10.214 denera. Horrek esan nahi du bi eskualdeetan 1.612 herritar lanik gabe gelditu direla azken urtean.

4 pLegebiltzarkide. Urriaren 21ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egin ziren. Horren ondorioz, Oarsoaldeko eta Bidasoko lau kidek aulkia lortu dute Gasteizko Legebiltzarrean: Arantxa Quiroga (PP) eta Borja Semper (PP) irundarrak, Bixen Itxaso pasaitarra (PSE-EE) eta Xabier Isasi (EH Bildu) hondarribiarra. Oarsoaldeko lau herrietan EH Bilduk irabazi zituen hauteskundeak, Irunen PSEEEk, eta Hondarribian EAJk.

439 EGINDAKO LANARI AITORTZA 2012ko Oarsoarrak Euskararen Saria Oarsoaldeko Irrien Lagunen egitasmoari eman zioten. Nazio mailako egitasmoa da Oarsoaldean garatzen ari dena, eta bertan biltzen dituzten balioen eta ereduen gaineko gogoeta egin zuen sariaren epai-

mahaiak aitortza egiteko. Trintxerpeko alkateordetzan jaso zuten azaroaren 30ean saria, eta bertan parte hartzen dutenetako batzuk iazko garaileen eskuetatik —Asier Altuna eta Telmo Esnal zinemagileak— jaso zuten oroigarria. ERIK GARTZIA

pEuri litro apirilean. 2012an, apirila izan zen euri gehien egin zuen hilabetea, Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan jasotako datuen arabera: metro koadroko 439 euri litro bildu zituen. Lehorrena, berriz, uztaila izan zen, 80 litrorekin.


u016_urtekaria