Issuu on Google+

2012ko abenduaren 20a, osteguna oarso bidasoko hitza XV

‹ Pasaia

Anbulatorio berria ireki zuten Usozen, baina behin-behinekoa izango da Otsailean zabaldu zuten, eta Luzuriagako behin betikoa egin arte emango die zerbitzua antxotarrei Otsailaren 23an inauguratu zuten Antxon osasun zentro berria. Usozen eraikitako anbulatorioa behin-behinekoa izango da. Udalak zabaldu zen egunean adierazi zuenez zerbitzuak nabarmen egingo zuen hobera: «Aurretik ezagututakoarekin alderatuta, instalazioek hobera egingo dute dudarik gabe; eta horrek bere eragina izango du, noski, zerbitzuan». Nolanahi ere, nabarmendu nahi izan zuten behinbehineko egitura dela: «Udal honek dagokion instituzioari herri honekin hartutako konpromisoak bete ditzan eskatzen jarraituko du». Luzuriaga eremua hiritar-

Behin-behinekoa izanagatik, instalazio hobeak ditu berriak. HITZA

tzen dutenean, anbulatorio berria han eraikiko dute. Aurrefabrikatutako moduluetan egonagatik ere, instalazioak garai batekoak baino askoz hobeak direla berretsi dute bertako

langileek. Gainera, hiru kontu nabarmendu dituzte erabiltzaile zein langileek: espazioa, argitasuna, eta pediatria zerbitzua bereiztu izana. Anbulatorioak 7.000tik gora laguni ematen die arreta.

Luxiano Eizagirre iheslari sanpedrotarra hil zen Kuban 56 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz hil zen; 1978tik zeraman sorterritik kanpo Luxiano Eizagirre Mariscal iheslari politiko sanpedrotarra martxoaren 29an hil zen Kuban, 56 urte zituela, gaixotasun batengatik. 1978an ihes egin zuen Eizagirrek Euskal Herritik, eta Venezuelan urte batzuk eman ondoren, Togora deportatu zuten 1984an. Handik Kubara joan zen, eta La Habanan bizi izan zen, bertan hil zen arte. Apirilaren 5ean iritsi ziren Hondarribiko aireportura Eizagi-

rreren errautsak, eta 23an azken agurra egin zioten Pasaian; habanera doinuen artean bere errautsak Kantauri itsasoan utzi zituzten. Maiatzaren 5ean ere azken agurra eman zioten Hendaian egindako omenaldi batean.

Luxiano Eizagirre. HITZA

Irudia qTrintxerpe

Proisa eraikinaren aldeko hamaika ekitaldi egin dituzte Eraikina ez eraistearen aldeko jaialdiak egin dituzte; arkitektoen txostena ere erakutsi diete udalari Hamalau urte dira Tirri Tarrakoak San Pedroko fabrika hustuan sartu zirela, eta ordutik barrutiko zein kanpoko eragileek erabili dute eraikina, eta barrutiaren «motorra» izan dela azaldu dute bertan ibiltzen direnek. Pasaiako Udalak eraikina itxi nahi du, baina ez eraitsi. Izan ere, zerbait gertatuko balitz, udalaren erantzukizuna izango litzateke. Hala ere, borondatea dutela adie-

Irailean egin zuten II. Proisa Eguna. HITZA

razi du erakundeak. Horren aurrean, Proisa aterpe duten eragileek hala eskatuta, txostena egin dute Donostiako Arkitektura Goi Eskolako hainbat kidek. Txosten horren arabera, Proisa «berreskuragarria» dela adierazi dute.

Horregatik, Pasaiako Udalari eskatzen diote azterketa teknikoa egiteko. Eraikinaren alde hainbat jaialdi aldarrikatzaile egin dituzte: Proisaren aldeko bi egun, Gaztaina Proisa Fest, Oarsoinua X Proisa...

ZOROAK, KAIAN Irail hasieran, Donostia 2016ko ekitaldien harira, Zoroen Itsasontzia Trintxerpeko kaira iritsi zen. 23 urte daramate bidaiatzen, eta iristen diren portu bakoitzean antzerkia egiten dute, Azart konpainiak hain zuzen ere. Zoroen Itsasontziak «gizartearen ispilua» dela esaten dute konpainiako kideek. Uda arte egongo dira Trintxerpeko kaian, eta bertako kultura eragileekin zein herritarrekin elkarlanean aritu izan dira, eta ariko dira aurrerantzean. ERIK GARASTZIA


u015_urtekaria