Page 1

XIV oarsobidasoko hitza 2012ko abenduaren 20a, osteguna

Pasaia ›

Donibaneko eraikin Donibaneko termikoak balioanitza egiteko behin betirako utziko dio eskatu du udalak ikatza erretzeari Bertan arraun teknifikazio zentroa egiteko diru partida bermatu dute aldundiak eta Pasaiako Udalak Pasaiako Udalbatzak aho batez onartu zuen iraileko plenoan Amenabar eraikuntza enpresari sinatutako kontratua bete dezala. Kontratu horren arabera, gizarte eta kultura ekitaldiak egiteko egoitza eraiki behar dute Donibaneko Bizkaia plazan. San Juan arraun elkartearen egoitza nagusia ere izango da. Bere garaian lehiaketa bat egin zen, eta Amenabarri esleitu zi-

tzaion, hamar enpresaren artean. Hala ere, hasierako kontratuaren harira, tirabirak sortu ziren. Eraikuntza enpresak lehiaketan hitzartutakoa baino diru gehiago eskatu zuen. Epe baten barruan egin behar da obra, bestela diru laguntza hori galduko litzateke. Hala ere, azaro bukaeran Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Sailak hitzarmena sinatu zuten, Donibaneko eraikin balioanitzaren gainekoa. Hitzarmen horren arabera, eraikin hori ordaintzeko bideratzeko 300.000 euroak etorkizunean lotuta izango dira. Bizkaia plazako eraikin hori arraunarentzako zuzenduta egongo da, besteak beste.

Topo geltoki berria egin dute Herreran, baina oztopoekin Urrian zabaldu zuten geltoki berria, baina inguruko bizilagunak ez daude pozik irisgarritasunarekin Urriaren 4an zabaldu zuten Herrerako topo geltoki berria. Lur azpian dago, eta lineari dagokionez, berritasun handiena Herrerakoaren ondorengo geltokia Loiola izan beharrean, Intxaurrondokoa dela. Bizilagunak, hala ere, ez daude erabat pozik geltoki berriarekin. Izan ere, irisgarritasun erraztasunik aurreikusi ez zutela salatu zuten obrak egiten ari ziren bitartean, ekainean. Orduan ere obren hondakinak

pilatuta zituztela salatu zuten La Herrera, Herrira Batzordeko kideek. Urartemendi izenez bataiatu zuten. Bi hilabeteren ondoren, berdin Geltoki berria zabaldu eta bi hilabetera, bizilagunak kexu ziren oraindik: «Bi hilabete daramagu Pasaiako herritarrek obren arduradunen zein instituzioen zentzugabekeria pairatzen». Eurentzat, «sinestezina» da erakundeek «XXI. mendean bertan, eta herritarrak sortu ez dugun krisi garaian, horrelako egitura batean dirutza gastatzea, eta gainera, 10.000 lagun baino gehiago topo geltokirako sarbide duinik gabe geratzea». Mobilizazioak ere egiten hasi dira irisgarritasuna aldarrikatzeko.

Abenduko lehen astean itxi zuten termikoa, Espainiako Industria Ministroaren baimena lortuta Donibanen Iberdrolak urteetan zehar martxan eduki zuen zentral termikoak azken hatsak bota zituen abenduaren hasieran. Enpresak Espainiako Industria Ministerioaren baimena lortu zuen Pasaiako planta behin betiko ixteko. 45 urte martxan egon ondoren, ateak itxi zituen Donibaneko zentral termikoak. Azpiegitura eraisteak, baina, luze joko du: kudeatzeaz arduratu den enpresak, Iberdrolak, jakinarazi du 2015eko ekainerako desegingo duela azpiegitura. Hala iragarri zion Pasaiako Udalari, bi aldeek egindako bileran. Zentrala itxi eta hurrengo sei hilabeteetan desenergetizazio faseari ekingo diote langileek: hodiak garbitu, tankeak hustu… Fase hori bukatuta, burdinezko egiturak kentzen hasiko dira, eta azkenik, obra zibilaren txanda izango da: gainerako egiturak desegitea, alegia. Hori bai, bi urte horietan aire garbiagoa arnastuko da Pasaiako badiaren inguruan. Hala ere, martxan egon zen azkeneko egunetan ohi baino askoz ere ke beltzagoa atera zen bertako tximiniatik: biltegiratuta zuten ikatza erre zuten. «Bertan erretzea garraiatzea baino askoz merkeagoa dela adierazi digute», zehaztu zuen Amaia Agirregabiria alkateak, Iberdrolak zituen asmoak jakinarazi ondoren. Enpresak ziurtatu zuen baimena zutela stockean zuten ikatza erretzeko, eta bukatu arte, horretan jarraitu zuten. Termikan lan egiten zuten 67 langileei buruzko kezka azaldu zien alkateak multinazionaleko arduradunei. Gipuzkoako zein

Tximinia honetatik ez da gehiago ke beltzik aterako. HITZA

Bizkaiko hainbat lantegietara mugiaraziko dituztela erantzun zieten enpresako kideek. Ekainean, baimena Espainiako Industria Ministerioak azaroaren 21ean jakinarazi zion Iberdrolari behin betiko itxi zezakeela Donibaneko planta. Horretarako baimena pasa den ekainean eskatu zuen konpainiak. Erabakia hainbat hilabetez luzatuko zela iragarri zuten. Izan ere, ministerioak Red Electrica Españolari igorri zion termikoa ixteko eskakizuna. Eurak dira elektrizitate sarearen arduradunak, eta balizko itxierak zenbateko eragina izango zuen aztertu zuten, txosten bat osatuz. Azterketa horretan oinarrituta hartu zuen erabakia Ministerioak. Bi arrazoirengatik egin zuen eskaera Iberdrolak. Alde batetik, «energia eskaeraren jaitsieragatik, inguruko industriaren eskakizunak beherakada baitu». Bestalde, «ingurumen arazoak» sortzen dituela-eta itxi nahi zuten zentrala. 1968an eraiki zuten, eta «zaharkitua» gelditu zela esan zuten. Iberdrolak zentral termikoa desegituratuta, orubearekin zer gertatuko den ikusteke dago. Por-

tuak kontzesioan emana dio Iberdrolari, 2022 urtera arte. Portu Agintaritzaren arabera, Iberdrolak «hartu zuen bezala» utzi behar du eremua, alegia, «kutsadurarik gabe». Termikoak okupatzen duen azalera libre uzteak, portuaren egituraketa berria ekar dezake. Ekainean, Iberdrolak behin betiko baimena eskatu zuela jakitean, txatarra deskargatzeko erabil daitekeela esan zuen Lucio Hernando Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak. Hala ere, ikuskizun dago dena. Eguzki: «Albiste ona» Udalarentzako albiste pozgarria da, «baina lehenago itxi behar zuten; izan ere, hainbat urtean hor aritu da bere jarduerarekin gure herritarren eta ingurukoen osasuna kaltetzen». Aldi berean, udalak desegite prozesuaren «jarraipen zorrotza» egingo duela ziurtatu du, «herritarren segurtasuna babeste aldera». Eguzki talde ekologistarentzat albiste «ona» da ere termikoaren itxiera. Izan ere, Gipuzkoan gehien kutsatzen duen eta berotegi efektu gehien sortzen duen gasen sortzaile handiena zela nabarmendu zuten.

u014_urtekaria  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you