Page 1

2012ko abenduaren 20a, osteguna oarso bidasoko hitza XIII

‹ Lezo

Baratza Parkean herritarrentzat 64 partzela prestatu ditu udalak 79 lagunek eman zuten izena Baratza Parkerako; zozketa bidez banatu zituen azkenik udalak 64 partzelak Irailean egokitze lanak hasi eta hiru hilabetera egi bihurtu du Lezoko Udalak Baratza Parkearen egitasmoa. 79 lezoarrek eman zuten izena irizpide ekologikoak erabilita autokontsumorako baratzea landu ahal izateko. Partzelak 64 dira, eta beraz, 15 herritar egitasmotik kanpo gelditu dira. Joan den asteartean zozkatu zituzten baratzeak udaleko biltzar areto nagusian, eta bertan izan ziren izena emandako lagunetako batzuk. Erabiltzaileek, hiru egunetan banatu duten sei orduko ikastaroa egin beharko dute dato-

Herritar ugarik hartu zuen parte Herrira Egunean. URKO ETXEBESTE Joan den asteartean zozkatu dituzte Baratza Parkeko partzelak. I.ZARATE

rren urtean. Urtarrilaren 15ean, 16ean eta 17an egingo da euskarazkoa, 18:00etatik 20:00etara. Gaztelaniazko ikastaroak astebete beranduago izango dira, urtarrilaren 22an, 23an eta 24an, eta ordu berean. «Ikastaroen helburua baratzezain hasi berrientzat oinarrizko

irizpideak eskaintzea» dela zehaztu zuen Leire Beteta Ingurumen teknikariak. Ikasleei material baliagarria emango zaie, landaketa eta ereintza egutegiak, besteak beste. Ikastaroak eginda, erabiltzaileek elkartea sortu beharko dute baratzeak kudeatzen hasteko.

Irudia q

Oarsoaldeko gainontzeko herritan eta Bidasoaren bi aldeetan ere sortu dituzte herri bilguneak

TXERRIMUÑOK 29 URTE BETE DITU Txerrimuño etxe okupatuak 29 urte bete zituen hilaren 17an «autogestioaren epelean». Urteurrena ospatzeko egitarau xume bezain zabala antolatu zuten etxearen bueltan dabiltzan kideak. Tartean, Euskal Herria plazan murala egin dute, irudi

Errepresaliatuen eskubideak aldarrikatu zituen Herrira Egunak

honetan ikus daitekeena. Ia hiru hamarkaden gaineko balorazio «baikorra» egin dute Txerrimuñokoek etxearen ibilbideaz: «Ez gara gauza handiak egiten saiatu, xumeak baizik, eta helburuak betetzen joan gara. Horrekin konformatzen gara». I.Z.

Euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko Herrira Eguna antolatu zuen Lezoko herri bilguneak urriaren 27an. Jaia eta aldarrikapena uztartu zituen ekimenaren bidez. «Euskal preso eta iheslari politikoen gaia sozializatzea» zuten helburu herri bilguneko kideek, eta euskal preso eta iheslariek bizi duten «mendeku» egoera salatzea ere bilatzen zuten. Helmuga baino, abiapuntu gisa aurkeztu zuten gainera ekimen hori: «Herri bilgune ezberdinak sortzen hasi zirenean, hausnarketa egin genuen herrian. Ondorioa, errepresaliatu politikoen gaia kalera atera, eta herria astindu beharra zegoela izan zen. Jai giroan egitea errazagoa iruditu zitzaigun». Antolatutakoen artean, Agur erraldoia izan zen herri bazkariarekin batera lagun gehien bildu

zituen ekitaldia, eta eguraldiak lagundu ez bazuen ere, erantzun zabala jaso zuen egunak. Bidasoan eta Oarsoaldean ere Lezon bezala, Oarsoaldeko beste udalerrietan eta Bidasoa ibaiaren bi aldeetan ere, sortu dira euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzea helburu duten herri bilguneak. Irungo kasuan, berriki salatu du bertako herri bilguneak Gabriel Zabala eta Juanra Rojo euskal presoei 197/2006 doktrina ezarri dietela.

u013_urtekaria