Issuu on Google+

VIII oarso bidasoko hitza 2012ko abenduaren 20a, osteguna

Errenteria-Orereta ›

Ereintzak eta Touringek mailaz igotzea lortu dute, urte biribilean

Irudia q

Eskubaloi taldea Zilarrezko Mailan ari da jokatzen, eta futbolekoa Erregional Ohorezko Mailan Sasoi ona izan zen 2011/2012koa herriko bi kirol elkarte nagusienetakoentzat. Ereintza eskubaloi elkartearen gizonen talde nagusia Zilarrezko Mailara igo zen — Espainiako bigarren maila—, eta Touringen lehen taldea Erregional Ohorezko Mailara. Maiatzean lortu zuten bi taldeek hainbeste desiratutako kirol arrakasta. Ereintzaren hasierako helburua mailaz igotzea ez izan arren, sasoian erakutsitako mailagatik lortu zuten txartela. Touring, berriz, bai zen koska bat gorago egoteko faborito, beraz, aurreikuspenak bete zituen Hibaika Arraun Elkartearen jarduna gazi-gozoa izan da aurten. Helduenen mailetako traineruek, gizonenak eta emakumeenak, ez dute emaitza onik lortu. Harrobiko mailetan, berriz, hainbat bandera lortu dituzte trainerilletan eta bateletan. Mikel Odriozola ibilketaria, berriz, Londresko Olinpiar Jokoetan izan zen lehian 50 kilometroko proban. Diplometatik urrun gelditu zen. Ane Santesteban txirrindulariak, bestalde, oso emaitza onak lortu zituen 2012an.

HERRITARREN MADALENAK IZAN DIRA Aurten, lehen aldiz, Madalen Jaietako Jai Batzordeak herriko festetara bideratutako aurrekontuaren zati handiena kudeatu zuen, ia 143.000 euro. Herritarren parte hartzeari esker eraman zuten aurrera jaiak diseinatzeko ekimena, eta orotara, 40 elkarteren ordezkariak izan ziren herriko jaien gaineko gogoeta egiten, eta horiek an-

tolatzen. Ez hori bakarrik: jaien egitarauaren barruan egin ziren ekimenen jarraipena egin zuten batzordeko kideek, «datorren urteko egitaraua errazteko». 2012ko egitarauan, 2011koarekin alde gutxi izan baziren ere, jaietako lantaldearen ekarpena 2013an bereziki antzemango dela uste dute lanean izan zirenek. AIZPEA AMAS

Herria egiteko gunea, Kabia Maiatzetik irailaren bukaerara arte Kabia Espazio Kreaktiboa jarrita egon da Pontika auzoan

Pontika auzoan «Errenteria egiteko modu berritzailea» eraman zuten aurrera maiatzetik irailera arte, Kabia Espazio Kreaktiboa. Kanpora begirako ikurra eraikin arkitektonikoa izan zen, baina sormen eta elkarlanerako espazio izan denaren mamia egitura txuri horren azpian eraman da aurrera. Hasierako sustatzaileak Errenteriako Udala, Arkitektura Kolektiboak taldea eta Donostia 2016 izan ziren, baina ekimenen ondorioen agirian agertzen denez, «errenteriar guztiak» izan ziren proiektuaren «benetako eragile eta egile». Bi gauza nagusi egin zituzten Kabian. Batetik, degradatuta zegoen gune bat, eraldatu nahi izan zuten, auzotarrekin, herriaren onurarako. Bestetik, parte har-

Maiatzean zabaldu zuten Pontikako Kabia gunea. AIZPEA AMAS

tzea, berdintasuna, eraldaketa, ahalduntzea, berrikuntza, eduki libreak eta auzolana landu dituzte. «Herria egiteko beste modu bat martxan jar daitekeela eraku-

tsi dugu», esan dute sustatzaileek. Eta hala izan da. Hilabete horietan guztietan Pontikako egitura iraunkorrean hamarnaka ekimen, ekitaldi eta jarduera egin dituzte, antolatu zituzten bost lantaldeetatik abiatuta. Milaka herritarren bisita Kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak, herri batzarrak, auzolanak, kirol jarduerak, ikastaroak, madalenekin lotutako ekimenak... Hamarnaka ekitaldi egin dituzte Kabian, eta horietara milaka herritar hurbildu da. Hasierako helburuak bete dituzte Pontikako gunean, batzuk zehatzak eta besteak orokorrak, eta horietatik guztietatik zer ikasi badagoela uste dute Kabiaren bultzatzaileek.


u008_urtekaria